1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza
3159/2026 EBAZPENA, irailaren 28koa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko goi mailako tituludunen plaza huts batzuk lekualdatze-lehiaketaren bidez betetzeko deialdian onartu eta baztertu diren izangaien behin betiko zerrenda onetsi, eta deialdiko plazak bete gabe gelditu direla deklaratzen duena.
Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren maiatzaren 12ko 1280/2025 Ebazpenaren bidez, deialdi bat onetsi zen Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko A mailako lanpostu batzuen plaza hutsak lekualdatze-lehiaketa bidez betetzeko. Lanpostu horiek ebazpen horren I. eranskinean adierazi ziren, eta horien artean goi mailako tituludunen lanpostua zegoen. Deialdi hori 2025eko 98. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, maiatzaren 20koan.
Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren ekainaren 12ko 1687/2025 Ebazpenaren bidez, onartutako eta baztertutako izangaien behin-behineko zerrenda onetsi zen. Ebazpen hori deialdiaren web-fitxan argitaratu zen 2025eko ekainaren 17an.
Erreklamazioak egiteko eta, halakorik bada, egindako akatsak zuzentzeko epea bukaturik, bidezkoa da, aurkeztutako alegazioa aztertu eta ezetsi ondoren, deialdian onartu eta baztertu diren izangaien behin betiko zerrenda onestea.
Bidezkoa da, orobat, deialdiko plazak bete gabe gelditu direla deklaratzea, ez baitago izangai onarturik.
Horrenbestez, eta otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren bidez esleiturik ditudan eskudantziak erabiliz,
EBAZTEN DUT:
1. Onartu eta baztertu diren izangaien behin betiko zerrenda onestea, ebazpen honen I. eranskinean ageri dena, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko goi mailako tituludunen plaza hutsak lekualdatze-lehiaketa bidez betetzeko deialdian, eta deialdiko plazak bete gabe gelditu direla deklaratzea, ez baitago izangai onarturik.
2. Ebazpen hau epaimahaiko kideei igortzea eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea, behar diren ondorioak izan ditzan, eta interesdunei adieraztea ebazpenaren aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dela, Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi eta biharamunetik hasita, bat etorriz Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluekin.
Iruñean, 2026ko irailaren 28an.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Gloria Arancón Largo.
I. ERANSKINA.–GOI MAILAKO TITULUDUNEN LEKUALDATZE-LEHIAKETA
Izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda
Onartuak: inor ez.
Baztertuak:
Deialdiko 3.1.c) atalean ezarritako baldintza ez betetzeagatik:
FERNÁNDEZ ARELLANO, MARÍA DEL ROSARIO
Iragarkiaren kodea: F2612853