Iragarkia
208. ALDIZKARIA - 2026ko urriaren 19a
1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.1. XEDAPEN OROKORRAK
1.1.2. Foru Dekretuak
53/2026 FORU DEKRETUA, abuztuaren 19koa, Nafarroako Foru Komunitateko Hezkuntza Bereziko ikastetxeetako Derrigorrezko Oinarrizko Hezkuntzako eta egitura espezifikoetako irakaskuntzen curriculuma ezartzen duena.
ZIOEN AZALPENA
1
Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoak, 1. artikuluan, hezkuntza sistemaren oinarrizko printzipioak ezartzen ditu, besteak beste, honako hauek: hezkuntzaren kalitatea ikasle guztientzat; ekitatea, haren bidez eskubide eta aukeren berdintasuna, diskriminaziorik eza eta hezkuntza inklusiboa bermatzeko; malgutasuna, hezkuntza ikasleen gaitasun, interes, itxaropen eta premien aniztasunera egokitzeko; bizitza osoan zeharreko hezkuntza; autonomia, antolamenduaren eta curriculumaren arloko jarduketak ezarri eta egokitzeko; eta hezkuntza komunitatearen parte-hartzea ikastetxeen antolamenduan, gobernuan eta funtzionamenduan.
Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoa aldatzen duen abenduaren 29ko 3/2020 Lege Organikoak aldaketa garrantzitsuak egin zituen aurreko arauan; legearen zioen azalpenean adierazten den moduan, aldaketa horietako asko jatorrizko testuan jasotako neurriak berrikusteko beharrari zor zaizkio, hezkuntza sistema XXI. mendeko erronka eta desafioei egokitzearren, Europar Batasunak eta UNESCOk zehaztutako helburuekin bat.
Ikuspegi horri jarraituz, Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoaren testu berriak, atariko tituluan, hezkuntzaren printzipio eta helburuen artean aipatzen ditu, besteak beste, haurren eskubideak benetan betetzea –Nazio Batuen Haurren Eskubideei buruzko Konbentzioan ezarritakoaren arabera–, hezkuntza inklusioa eta ikaskuntzarako irisgarritasun unibertsalaren printzipioak aplikatzea.
2
Hezkuntza inklusiboa giza eskubide bat da, exijentzia etikoa eta juridikoa, legezko oinarria duena Desgaitasuna duten Pertsonen Eskubideei buruzko Konbentzioan, han jasotzen baita estatuek ziurtatuko dutela hezkuntza sistema inklusibo bat maila guztietan, eta bizitza osoan zeharreko irakaskuntza ere bai, pertsonen ahalak osoki garatzera begira, eta ahalbidetzeko desgaitasuna duten pertsonek egiaz parte hartzea jendarte libre batean, eta, azken batean, bizi kalitatea hobea izatea.
Eskubide hori egikaritzeko bidean, ziurtatu behar da premiak izateagatik oztopoei aurre egin behar dieten ikasleak, bereziki desgaitasun arrazoiak tartean direnen kasuan, ez direla hezkuntza sistematik bazterturik geldituko –hark eskaintzen duen ezertatik ere ez–, eta hezkuntza inklusiboa eskuratzen ahalko dutela, aukera berdintasunez eta gainerako guztiek dituzten eskubide berberekin.
Horretarako, indarrean den araudian ezarritako laguntza eta neurriez gain, bermatu behar da ebidentzian oinarritutako esparru teoriko baten arabera eraikitako curriculuma izateko eskubidea, erantzun malgua eskainiko duen curriculuma, xede dituen ikasleen premien araberakoa, eta, aldi berean, ikasleen bizi kalitatearen hobekuntza osatu eta bermatuko duena.
Hori guztia, ikasleen parte-hartzea ahalik eta osoena izan dadin testuinguru guztietan, herritartasun partekatuaren paradigmaren pean. Herritartasun partekatuaren paradigmak adimen eta garapen desgaitasuna duten pertsonen konpromisoa eta parte-hartze osoa aurreikusten, babesten eta eskatzen ditu, gizartearen alderdi guztietan kide berdinak, errespetatuak, baloratuak, parte-hartzaileak eta ekarpena egiten dutenak direla aldarrikatzen baitu.
3
Hezkuntza Bereziko ikastetxeetako Derrigorrezko Oinarrizko Hezkuntzako eta egitura espezifikoetako curriculumaren zehaztapen hau diseinatzeko, Adimen eta Garapen Desgaitasunen Amerikako Elkarteak (AAIDD) adimen desgaitasunari buruz duen ikuskeran oinarritu gara. Haren arabera, adimen desgaitasuna da adimen funtzionamenduko eta egokitze-jokabideko muga esanguratsuak izateagatik bereizten dena eta, hala, egokitze-trebetasun kontzeptual, sozial eta praktikoetan islatzen dena.
Desgaitasuna ez da pertsona baten ezaugarri absolutua; aitzitik, pertsonaren eta ingurunearen arteko interakzioaren adierazpentzat hartu behar dugu. Interakzioaren ikuspegi horretatik, harreman estuan dauden bost alderdi planteatzen dira: ikaslearen trebetasunak –parte hartu ohi duen inguruneetan parte-hartze funtzionala izateko aukerekin loturik–, aniztasuna, indarguneak, laguntza sistemak eta hobekuntza –pertsonek ematen ahal dizkieten laguntza horiekin loturik–. Funtsezko garrantzia hartzen dute pertsona horiei ematen ahal dizkiegun laguntzek; izan ere, haien bidez, dena delako testuinguruan duten parte-hartze funtzionala optimizatzen lagun dezakegu.
Ikasle horiei behar duten laguntza emanen zaie, eta neurri pertsonalizatu eta eraginkorrak eskainiko zaizkie garapen akademiko eta sozialik handiena sustatzen duten inguruneetan, inklusio osoaren helburua lortzeko, azken batean, pertsona horiek hezkuntzan parte-hartze osoa izatea ahalbidetzeko, betiere aukera berdintasunez eta komunitateko kide direla gogoan hartuz, herritartasun partekatuaren paradigmarekin bat.
Foru dekretu hau, Hezkuntza Bereziko ikastetxeetako Derrigorrezko Oinarrizko Hezkuntzako eta egitura espezifikoetako irakaskuntzen antolamendua ezartzeko, adimen desgaitasunaren ikuskeraren alderdien erreferentziatik abiatzen da egokitze-trebetasunak garatzen diren esparru guztietarako. Esparru bakoitzerako, honako hauek zehazten dira: haiekin loturiko egokitze-trebetasunak biltzen dituzten arloak, konpetentzia espezifikoak, ebaluazio irizpideak eta oinarrizko jakintza gisa adierazitako edukiak.
Desgaitasunaren ikuskeraren alderdiak dira curriculumari zeharka eusten diotenak, funtsezko konpetentziek curriculumaren diseinuaren egituran betetzen duten funtzioarekin, garapen pertsonalerako, enplegagarritasunerako, autodeterminaziorako eta egokitze-jokabideko trebetasunetarako behar diren ezagutza, trebetasun eta jarreren funtsezko multzo baten bitartez. Ikaskuntza egoera errealetan aplikatzea bilatzen dute, askotariko testuinguruetan, etengabeko ikaskuntzaren bidez eta bizi kalitatea hobetzea lortzeko.
Horrela, curriculuma aipatu ikuskeratik eta bizi kalitatearen eredu batetik bideratzen da, eta haren edukia ikaskuntza esparrutan antolatzen da, non egokitze-trebetasunak garatzen baitira. Horretarako, Schalocken eta Verdugoren (2002) laguntzen eta bizi kalitatearen ereduan oinarrituko da, haren zortzi alderdiak aintzat harturik: ongizate fisikoa, ongizate emozionala, pertsonen arteko harremanak, ongizate materiala, garapen pertsonala, autodeterminazioa, gizarte inklusioa eta eskubideak.
Ikastetxeek, beren autonomia erabiliz, foru dekretu honetan ezartzen den curriculuma garatu eta osatuko dute, hala badagokio.
4
Hezkuntzako kontseilariaren abuztuaren 21eko 69/2023 Foru Aginduak, Nafarroako Foru Komunitateko unibertsitatez kanpoko ikastetxeetako hezkuntza inklusioa arautzen duenak, xedatzen du ezen egindako eskolatze modalitateko proposamenaren arabera eskolatuko direla hezkuntza premia bereziak dituzten ikasleak, eta haien familiak edo/eta legezko ordezkariek neurri inklusiboena hautatzen ahalko dutela proposatutakoen artean, indarreko irizpideen eta araudiaren arabera. Hori dela-eta, Hezkuntza Bereziko ikastetxeetako Derrigorrezko Oinarrizko Hezkuntzako eta egitura espezifikoetako irakaskuntzen curriculumak aintzat hartu behar du ikasle horiek eta haien gurasoek edo legezko ordezkariek dagozkien eskubideak baliatzeko modua izan behar dutela, eskolatze motaren hautaketa ahalbidetzeari dagokionez, eta ikasleentzat irakaskuntzen eta aukeren berdintasuna sustatu behar dela.
Era berean, Hezkuntza Bereziko ikastetxeetako Derrigorrezko Oinarrizko Hezkuntzako eta egitura espezifikoetako irakaskuntzen antolamenduaren funtsezko alderdi batzuei buruzko beste zenbait xedapen jasotzen dira foru dekretu honetan, hala nola tutoretza, orientazioa, banakako desberdintasunekiko arreta, ebaluazioa eta etapa bakoitzean ikasmailaz igotzeko irizpideak.
Horrenbestez, aintzat harturik Nafarroako Foru Eraentza Berrezarri eta Hobetzeari buruzko abuztuaren 10eko 13/1982 Lege Organikoaren 47. artikulua, baita abuztuaren 31ko 1070/1990 Errege Dekretua ere, zeinaren bidez onetsi baitzen unibertsitateaz kanpoko irakaskuntzaren arloko Estatuaren funtzioen eta zerbitzuen eskualdatzea, bidezkoa da Nafarroako Gobernuak araudi berekiarekin arautzea Hezkuntza Bereziko ikastetxeetako Derrigorrezko Oinarrizko Hezkuntzako eta egitura espezifikoetako irakaskuntzen curriculuma.
Foru dekretu hau lau kapituluk osatzen dute. I. eta IV. kapituluak komunak dira Hezkuntza Bereziko ikastetxeetako Derrigorrezko Oinarrizko Hezkuntzako eta egitura espezifikoetako irakaskuntzetarako; lehenengoak xedapen orokorrak biltzen ditu, eta laugarrena dokumentazioari eta informazioari buruzkoa da. II. kapitulua Hezkuntza Bereziko ikastetxeetako Derrigorrezko Oinarrizko Hezkuntzari dagokio, eta III. kapitulua, aldiz, egitura espezifikoei.
Horiek horrela, Nafarroako Eskola Kontseiluak txostena egin ondoren, Hezkuntzako kontseilariak proposaturik eta Nafarroako Gobernuak 2026ko abuztuaren hemeretzian egindako bilkuran hartutako Erabakiarekin bat,
DEKRETATZEN DUT:
I. KAPITULUA.–XEDAPEN OROKORRAK, HEZKUNTZA BEREZIKO IKASTETXEETAKO DERRIGORREZKO OINARRIZKO HEZKUNTZAKO ETA EGITURA ESPEZIFIKOETAKO IRAKASKUNTZETARAKO
1. artikulua. Xedea eta aplikazio eremua.
1. Foru dekretu honen xedea da Derrigorrezko Oinarrizko Hezkuntzako irakaskuntzen curriculuma ezartzea, eta aplikatuko da Nafarroako Foru Komunitateko Hezkuntza Bereziko ikastetxe publikoetan, pribatuetan eta pribatu itunduetan, zehazki, Hezkuntza Departamentuak behar bezala baimenduta Derrigorrezko Oinarrizko Hezkuntzako irakaskuntzak ematen dituztenetan.
2. Halaber, foru dekretu honek egitura espezifikoetako irakaskuntzen curriculuma ezartzen du, curriculum espezifikoko unitateetakoa izan ezik, eta aplikatuko da Nafarroako Foru Komunitateko ikastetxe arrunt publikoetan, pribatuetan eta pribatu itunduetan, zehazki, Hezkuntza Departamentuak behar bezala baimenduta egitura espezifikoetako irakaskuntzak ematen dituztenetan.
2. artikulua. Printzipio orokorrak.
Hauek dira Hezkuntza Bereziko ikastetxeetako Derrigorrezko Oinarrizko Hezkuntzako eta egitura espezifikoetako irakaskuntzen printzipio orokorrak:
a) Derrigorrezko Oinarrizko Hezkuntzako eta egitura espezifikoetako irakaskuntzak, indarreko araudiaren arabera halakoak behar dituzten ikasleei dagozkienak, nahitaezkoak eta doakoak dira.
b) Benetan eraginkor bihurtzea desgaitasuna duten ikasleen eskubideak.
c) Curriculumaren zehaztapena diseinatzean, adimen desgaitasunaren ikuskeran oinarritzea, zeina pertsonaren eta testuinguruaren alde desberdinak hartzen dituzten bost alderdik osatzen baitute. Alderdi anitzeko ikuspegia da, adierazten duena giza funtzionamenduan eta adimen edo garapen desgaitasunean interakzio dinamikoa eta elkarrekikoa dutela trebetasun intelektualak, egokitze-jokabideak, osasunak, parte-hartzeak, testuinguruak eta banakako laguntzen sistemek.
d) Ikasleen premia, ezaugarri eta aukerei behar bezala erantzuten dieten curriculum zehaztapenak egitea; horretarako, oso proposamen espezializatuak diseinatu behar dira, erreferentziazko esparru komun batetik abiatuta.
e) Curriculumeko funtsezko elementuetan behar den koherentzia eta jarraitutasuna bermatzea ikasleen eskolatze guztian zehar, irakaskuntza guztietan eta hezkuntza etapa guztietan, modalitate orotan, horietako bakoitzaren ezaugarri bereizgarriak zainduz.
f) Ezarritako curriculum egituratik banakako premien heterogeneotasunari erantzuten laguntzea, testuinguru bakoitzean, erantzunak mailakatuta eta egokituta.
3. artikulua. Curriculuma.
1. Foru dekretu honetan xedatutakoaren ondorioetarako, curriculuma da, betiere ikasleen bizi kalitatea hobetzera begira, hezkuntza jarduna arautzen duten esparruen, arloen, konpetentzia espezifikoen, oinarrizko jakintza gisa adierazitako edukien eta ebaluazio irizpideen multzoa.
2. Ikastetxeek, beren autonomia erabiliz, foru dekretu honetan ezartzen den Derrigorrezko Oinarrizko Hezkuntzako eta egitura espezifikoetako irakaskuntzen curriculuma garatu eta osatuko dute, hala badagokio, eta zehaztapen hori beren hezkuntza proiektuaren parte izanen da.
Ikastetxe arruntetako egitura espezifikoetan, curriculum espezifikoko unitateak ez beste guztietan, curriculum hau ikastetxearen testuinguruaren ezaugarrien eta kasuan kasuko etaparen arabera egokituko da, foru dekretu honetan jasotakoari jarraituz.
3. Hezkuntza arloko eskumenak dituen departamentuak curriculuma garatzen lagunduko du, programazioetarako eta material didaktikoetarako eredu irekiak egin daitezen sustatuta, horien bidez ikasleen eta irakasleen beharrei erantzuteko.
4. artikulua. Definizioak.
Foru dekretu honen ondorioetarako, honela ulertuko dira hitz hauek:
a) Desgaitasunaren ikuskeraren alderdiak: curriculumari zeharka eusten dioten alderdiak, garapen pertsonalerako, enplegagarritasunerako, autodeterminaziorako eta egokitze-jokabideko trebetasunetarako behar diren ezagutza, trebetasun eta jarreren funtsezko multzo baten bitartez. Ikaskuntza egoera errealetan aplikatzea bilatzen dute, askotariko testuinguruetan, etengabeko ikaskuntzaren bidez, inklusioa eta bizi kalitatea hobetzeko.
b) Helburuak: ikasleek erdiestea espero den lorpenak, loturik daudenak funtsezko konpetentziak eta trebetasunak bereganatzearekin.
c) Esparruak: adimen eta garapen desgaitasunaren ikuskeraren alderdiak, zeinetan egokitze-trebetasunak sustatzen baitira, eta haiekin loturiko arloak biltzen baitira, baita dagozkien konpetentzia espezifikoak, oinarrizko jakintzak eta ebaluazio irizpideak ere.
d) Konpetentzia espezifikoak: ikasleek zenbait jarduera edo egoeratan betetzeko gai izan behar duten jardunak, zeinetarako beharrezkoak baitira arlo edo esparru bakoitzeko oinarrizko jakintzak. Konpetentzia espezifikoek lotzen dituzte, alde batetik, ikasleen garapenaren edo bizi kalitatearen profila, eta, bestetik, arlo edo esparruetako oinarrizko jakintzak eta ebaluazio irizpideak.
e) Oinarrizko jakintzak: esparru edo arlo bati dagozkion edukiak osatzen dituzten ezagutzak, trebetasunak eta jarrerak, konpetentzia espezifikoak bereganatzeko ikasi beharrekoak.
f) Ebaluazio irizpideak: esparru eta/edo arlo bakoitzeko konpetentzia espezifikoekin loturiko egoera edo jardueretan, ikasleen garapen mailak edo trebetasunak adierazten dituzten erreferentziak, laguntza motaren eta haren maiztasunaren arabera eta ikaskuntza prozesuaren eta garapenaren une jakin bati dagokionez.
g) Garapenaren profila:
–Hezkuntza Bereziko ikastetxeetako Derrigorrezko Oinarrizko Hezkuntzako ikasleena: tresna bat, zeinetan zehazten baitira hezkuntza sistemak Derrigorrezko Oinarrizko Hezkuntzari dagokionez dituen printzipioak eta xedeak. Derrigorrezko Oinarrizko Hezkuntzako profilak identifikatu eta zehazten du, malgutasunez eta pertsonalizatzeko aukerarekin, ikasleek zer konpetentzia eta trebetasun izan behar dituzten garatuta Derrigorrezko Oinarrizko Hezkuntza bukatzean.
–Egitura espezifikoetako ikasleena: tresna bat, zeinetan zehazten baitira hezkuntza sistemak egitura espezifikoetako irakaskuntzei dagokienez dituen printzipioak eta xedeak. Egitura espezifikoetako profilak identifikatu eta zehazten du, malgutasunez eta pertsonalizatzeko aukerarekin, ikasleek zer konpetentzia eta trebetasun izan behar dituzten garatuta egitura espezifikoetako irakaskuntzak bukatzean.
h) Bizi kalitatearen profila: profil bat, zeinetan jasotzen baita ikasleek lortzen ahal dituzten konpetentzia eta trebetasunen zehaztapena, bizi kalitatearen ikuspegitik egina, osasuna bermatuko duten testuingurutik eta baldintzetatik garatu beharreko neurriak eta/edo jarduketak erantsita, betiere bizi kalitatearen zortzi alderdiei heldu ahal izateko eta hura hobetzeko aipatu bi irakaskuntzen bidez.
5. artikulua. Hezkuntza premia bereziak dituzten ikasleak, Hezkuntza Bereziko ikastetxeetan eta egitura espezifikoetan eskolatuta daudenak.
1. Curriculum honen xede diren ikasleek hezkuntza premia bereziak dituzte haien sarbidea, presentzia, parte-hartzea edo ikaskuntza mugatzen duten oztopoei aurre egiteko, adimen edo garapen desgaitasuna izatearen ondorioz, eta, horregatik, laguntza jakin batzuk eta arreta espezifikoak behar dituzte haien premiekin bat datozen ikaskuntza helburuak lortzeko.
2. Oztopoei aurre egiteko hezkuntza premia bereziak dituzten ikasleei erantzute aldera, ikastetxeek behar diren erraztaileak ezarriko dituzte, ahalik eta garapen handiena lor dezaten.
3. Oztopoak dira pertsona baten inguruneko faktore edo elementu batzuk, zeinek, daudenean edo falta direnean, hezkuntzarako sarbide osoa eta presentzia izateko, ikasteko eta parte hartzeko aukerak mugatzen dizkieten ikasleei.
4. Erraztaileak dira pertsona baten inguruneko faktore edo elementu batzuk, zeinek inklusioa eta arrakasta sustatzen dituzten eta, beraz, hezkuntzarako sarbide osoa eta presentzia izateko, ikasteko eta parte hartzeko aukerak errazten dizkieten ikasleei.
5. Ikasle horien hezkuntza premiak identifikatu, baloratu eta haien jarraipena egiteko, bete beharko dira hezkuntza arloko eskumenak dituen departamentuak, indarreko araudiaren arabera, zehazten dituen baldintzak. Prozesu horretan, nahitaez entzun beharko zaie ikaslearen gurasoei edo legezko tutoreei, eta, halaber, informazioa eman beharko zaie, betiere kontuan hartuta adingabearen interes gorena eta eskolatze mota inklusiboena lehenesten duten familien borondatea.
6. artikulua. Ikastetxeen autonomia.
1. Hezkuntza arloko eskumenak dituen departamentuak erraztasunak emanen dizkie ikastetxeei beren autonomia balia dezaten pedagogia, antolaketa eta kudeaketa arloetan, maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoaren V. tituluaren II. kapituluan eta hura garatzen duten arauetan jasotako baldintzetan.
2. Halaber, curriculuma garatzen lagunduko du eta, zeregin horretan, bide emanen du irakaskuntza programaziorako eta material didaktikoetarako eredu irekiak egin daitezen, horien bidez ikasleen eta irakasleen beharrei erantzuteko, eta bultzatuko du ikastetxeek neurri metodologikoak ezar ditzaten, ikasle guztien ikasteko gaitasuna eta emaitzak pertsonalizatu eta hobetzeko.
3. Hezkuntza arloko eskumenak dituen departamentuak ezarritako curriculumaren zehaztapena finkatuko dute ikastetxeek, eta beren hezkuntza proiektuetan txertatuko dute.
4. Ikastetxeek, beren autonomia baliatuta, hainbat alderdi ezartzen ahalko dituzte: esperimentazioak, berrikuntza pedagogikoak, hezkuntza programak, lan planak, antolatzeko moduak, bizikidetza arauak, eskola egutegia edo arloen nahiz esparruen eskola ordutegia zabaltzea; betiere hezkuntza arloko eskumenak dituen departamentuak ezartzen dituen baldintzetan eginen dute, eta aplikatzekoa den araudiak, baita lanari buruzkoak ere, ahalbidetzen duen neurrian. Edonola ere, horrek ez du ekarriko ez inolako diskriminaziorik, ez gurasoei edo legezko tutoreei ekarpenak egin beharra ezartzea, ezta departamentuarentzako exijentziarik ere.
5. Ikastetxeek, halaber, ikasleen familiekin edo legezko tutoreekin hezkuntza konpromisoak sustatuko dituzte, non jasoko baita hezkuntza komunitateko kideek hitzematen dutela ikasleen garapenari eta aurrerapenari laguntzeko zenbait jarduera betetzeko, eta zein diren jarduera horiek.
6. Prestakuntza prozesuaren jarraitutasuna eta etapa batetik besterako trantsizioa eta bilakaera positiboak izan daitezen bermatzeko, hezkuntza arloko eskumenak dituen departamentuak eta ikastetxeek etapen arteko koordinazioari laguntzeko mekanismoak ezarriko dituzte.
II. KAPITULUA.–NAFARROAKO FORU KOMUNITATEKO HEZKUNTZA BEREZIKO IKASTETXEETAKO DERRIGORREZKO OINARRIZKO HEZKUNTZA
7. artikulua. Hezkuntza Bereziko ikastetxeetako Derrigorrezko Oinarrizko Hezkuntza Nafarroako Foru Komunitateko hezkuntza sistemaren esparruan.
1. Hezkuntza Bereziko ikastetxeetako Derrigorrezko Oinarrizko Hezkuntzak bi etapa ditu: Lehen Hezkuntzako adinetarako Derrigorrezko Oinarrizko Hezkuntza (DOH1) eta Bigarren Hezkuntzako adinetarakoa (DOH2). Ikasle batek ikasketa horiek eginen ditu haren ezaugarri eta premiengatik eta testuinguruaren arabera beharrezkoa denean, indarreko araudiari jarraituz.
2. Ikasketa horiek ikasleak sei urte betetzen dituen urte naturaletik hamasei urte betetzen dituen urte naturalera bitarte eginen dira. Adin hori luzatzen ahalko da, indarreko araudiari jarraikiz, etapan segitzeko egin daitezkeen luzapenen arabera.
3. Derrigorrezko Oinarrizko Hezkuntza esparrutan eta arlotan antolatuta dago. Esparru eta arlo horiek izaera global eta bateratzailea izanen dute eta ikasleen konpetentziak eta trebetasunak garatzera bideratuko dira, bizi kalitatea hobetzen laguntzeko.
8. artikulua. Xedeak.
1. Derrigorrezko Oinarrizko Hezkuntzaren xedea egokitze-trebetasun batzuk garatzea da, ikasleen garapen pertsonala eta ongizate fisiko, emozional eta soziala bultzatzeko behar direnak, azken batean, haien bizi kalitatea hobetze aldera. Horrexegatik, curriculuma bizi kalitatearen eredu batetik garatzen da, eta haren edukia ikaskuntza esparrutan antolatzen da, non egokitze-trebetasunak garatzen baitira.
2. Lehen Hezkuntzaren etapako adinetarako Derrigorrezko Oinarrizko Hezkuntzaren xedea da oso egituratua eta espezializatua den hezkuntza testuinguru bat eskaintzea, ikasleek eskuratu ahal ditzaten, Oinarrizko Haur Hezkuntzako etapan zehaztutakoaz gain, komunikazio sistema funtzional bat, eguneroko bizitzarako oinarrizko trebetasunak eta pertsonaren autodeterminaziorako lanerako hastapena; eta, horrekin batera, kidekoekiko interakzioko eta jolas funtzionaleko esperientziak eskaintzea.
Egoera eta jarduera guztiak ikasleen parte-hartzea hobetzera bideratu behar dira, gizarte harremanak eta autonomia pertsonala sustatzeko eta bizi kalitatea hobetzeko.
3. Bigarren Hezkuntzaren etapako adinetarako Derrigorrezko Oinarrizko Hezkuntzaren xedea da oso egituratua eta espezializatua den hezkuntza testuinguru bat eskaintzea, ikasleek eskuratu ahal ditzaten, aurreko etapetan zehaztutakoaz gain eta kontuan izanik garapenaren zer unetan dauden, pertsonaren autodeterminazioa, pertsonen arteko harremanetarako behar diren trebetasun sozialak eta erregulazio emozionala eta, orobat, laneko, aisialdi partekatuko eta bizitza soziokomunitarioko esperientzia autonomoetarako hastapena.
Derrigorrezko Oinarrizko Hezkuntza bukatzean, ikasle bakoitzaren gurasoei edo legezko ordezkariei orientaziorako aholku bat proposatuko zaie; bertan, ikasleak erdietsi dituen trebetasun eta lorpenak jasoko dira, baita haren prestakuntza jarraitzeko egokiena jotzen den aukerari buruzko proposamena ere.
9. artikulua. Printzipio pedagogikoak.
Hauek dira Derrigorrezko Oinarrizko Hezkuntzako irakaskuntzen printzipio pedagogikoak:
a) Bermatzea hezkuntza inklusioa, ikasleei arreta pertsonalizatua eman eta ikaskuntzako eta garapeneko premiei erantzuten zaiela, parte-hartzea eta bizikidetza, eta abian jartzen direla ikasleen garapena eta bizi kalitatea bultzatzeko behar diren estrategia metodologikoak, laguntzak eta neurriak.
b) Autonomia eta autodeterminazioa sustatzen dituen ikaskuntza esanguratsua indartzea.
c) Ikasleen bizi kalitatea sustatzea. Laguntzen eta bizi kalitatearen eredua garatzea, haren zortzi alderdiak aintzat harturik: ongizate fisikoa, ongizate emozionala, pertsonen arteko harremanak, ongizate materiala, garapen pertsonala, autodeterminazioa, gizarte inklusioa eta eskubideak.
d) Herritartasun partekatuaren paradigma garatzea, ikasleek testuinguru guztietan ahalik eta parte-hartze osoena izan dezaten bultzatzeko. Herritartasun partekatuaren paradigmak adimen eta garapen desgaitasuna duten pertsonen konpromisoa eta parte-hartze osoa aurreikusten, babesten eta eskatzen ditu, gizartearen alderdi guztietan kide berdinak, errespetatuak, baloratuak, parte-hartzaileak eta ekarpena egiten dutenak direla aldarrikatzen baitu.
e) Esparru guztietatik sustatzea emakumeen eta gizonen berdintasuna, bakerako hezkuntza, kontsumo arduratsurako eta garapen jasangarrirako hezkuntza eta osasunerako hezkuntza, hezkuntza afektibo-sexuala barne.
f) Arreta berezia jartzea hezkuntza orientazioari, tutoretzari eta hezkuntza emozionalari eta balioen hezkuntzari.
g) Curriculumarekin eta bizi kalitatearekin loturik, parte hartzeko eta komunikatzeko bide eraginkor eta egokiak bermatzea hezkuntza komunitateko kide guztiei (ikasleei, senideei eta profesionalei).
h) Arloetan eta konpetentzietan jasotako trebetasunen integrazioa sustatzea, egokitze-jokabidea eta autodeterminazioa bultzatzeko, herritartasun partekatuaren barnean.
10. artikulua. Hezkuntza Bereziko ikastetxeetako Derrigorrezko Oinarrizko Hezkuntzako irakaskuntzen helburuak.
Derrigorrezko Oinarrizko Hezkuntzak lagunduko du ikasleengan honako xede hauetarako trebetasun eta gaitasunak garatzen:
a) Egokitze-jokabideak garatzea maila kontzeptualean, sozialean eta praktikoan.
b) Bizitza osasungarrirako, autozaintzarako eta mugikortasun segururako ohiturak sustatzea, ongizate fisiko eta emozionalaren eta garapen pertsonalaren funtsezko elementuak diren aldetik.
c) Ikasleen autodeterminazioa sustatzea, aukeratzeko eta erabakiak hartzeko gaitasuna bultzatuz, batez ere beren bizitzarekin lotutako alderdien gainean.
d) Komunikazio funtzional eta irisgarria sustatzea, komunikazio sistema areagotzaile eta alternatiboak txertatuz parte-hartzeari eta autodeterminazioari laguntzeko.
e) Komunikazioa, autorregulazioa eta jokabide arriskutsuen prebentzioa erraztuko duten trebetasun sozialak garatzea, ongizate emozionala bermatzeko.
f) Ikasleen garapen afektibo eta emozionala bultzatzea, pertsonen arteko harreman positiboak sustatzea eta prebentzioz jardutea aurreiritzien, estereotipoen eta indarkeriaren aurrean.
g) Bizikidetzarekin eta gizarteko parte-hartzearekin loturiko egokitze-jokabideak garatzea, eta sustatzea arauekiko errespetua, enpatia, gatazkak bakebidez ebaztea eta, arian-arian, eskubideak erabili eta betebeharrak betetzea.
h) Eskola trebetasun funtzionalak garatzea.
i) Lan pertsonalerako eta lankidetzarako azturak sustatzea eta, halaber, norberaren gaitasunekiko konfiantza eta ikaskuntza funtzionalarekiko motibazioa indartzea.
j) Ingurune natural, sozial eta kulturalaren ezagutza eta erabilera erraztea, Nafarroako errealitateari erreferentzia berezia eginez, eta gizarte inklusioa sustatzea.
k) Bizi kalitatea hobetzea.
11. artikulua. Hezkuntza Bereziko ikastetxeetako Derrigorrezko Oinarrizko Hezkuntzaren antolamendua.
1. Derrigorrezko Oinarrizko Hezkuntza 6 urtetik 16 urtera da, etapa hauetan banatuta:
1.1. Derrigorrezko Oinarrizko Hezkuntza 1 (DOH1): 6-12 urte (6 ikasmaila).
1.2. Derrigorrezko Oinarrizko Hezkuntza 2 (DOH2): 12-16 urte (4 ikasmaila).
2. Foru dekretu honetan ezarritako curriculuma etapa horietarako erreferentzia izanen da. Ikasleei egokituko zaie, haien testuinguruan, eta helburuak lortzeko eta bizi kalitatea hobetzeko trebetasunak garatzeko dituzten premien arabera.
3. Ikastetxeek, beren autonomia pedagogikoa erabiliz, foru dekretu honetan ezartzen den curriculuma garatzen eta osatzen ahalko dute, hala badagokio. Nolanahi, curriculuma garatzeko diseinatzen duten proposamena ikasleen premietara eta ezaugarrietara egokituko da eta egungo ildo pedagogikoekin bat etorriko da. Ikasleen ezaugarrien eta behar duten laguntza mailaren arabera, gelako programazioa, banakako programazioa edo bien nahasketa garatzea aukeratzen ahalko da, betiere hezkuntza erantzun eraginkorrena eta ikasleen premiei hobekien egokitzen zaiena lehenetsiz.
4. Derrigorrezko Oinarrizko Hezkuntzan, curriculumaren zehaztapena adimen desgaitasunaren ikuskera jakin batean oinarritzen da, zeinaren arabera adimen desgaitasuna da adimen funtzionamenduko eta egokitze-jokabideko muga esanguratsuak izateagatik bereizten dena eta, hala, egokitze-trebetasun kontzeptual, sozial eta praktikoetan islatzen dena, desgaitasuna pertsonaren eta ingurunearen arteko interakzioaren adierazpentzat jotzen baita.
Interakzioaren ikuspegi horretatik, harreman estuan dauden zenbait elementu planteatzen dira:
a) Ikaslearen trebetasunak, normalean parte hartzen duen inguruneetan parte-hartze funtzionala izateko aukerekin loturik.
b) Ingurune horietan funtzionalki parte hartzeko aukerak.
c) Aniztasuna.
d) Indarguneak.
e) Laguntza sistemak.
f) Hobekuntza, pertsonek ematen ahal dizkieten laguntzen egokitasunarekin loturik.
5. Curriculuma lehen azaldu ditugun desgaitasunaren ikuskeraren alderdietan oinarrituko da, zeinak garapenaren esparruetan biltzen baitira:
a) I. alderdia.–Funtzionamendu Intelektualaren esparrua.
b) II. alderdia.–Egokitze-jokabidea. Garapen Kontzeptualaren esparrua, Garapen Sozialaren esparrua, Garapen Praktikoaren esparrua.
c) III. alderdia.–Parte-hartzearen, Interakzioen eta Gizarte Rolen esparrua.
d) IV. alderdia.–Osasunaren esparrua.
e) V. alderdia.–Testuinguruaren esparrua.
I. eta II. alderdiak (Funtzionamendu Intelektuala eta Egokitze-jokabidea) ikasleek ikasi beharrekoa azpimarratzen duten alderdiak dira.
III. alderdiak (Parte-hartzea, Interakzioak eta Gizarte Rolak) ikasleek parte hartzeko dituzten inguruneak aztertzea eskatzen du eta, horretarako, era guztietako neurriak hartzea parte hartzeko aukerak errazteko eta zailtasunak konpontzeko. Nolanahi, parte-hartzea curriculumeko esparru guztietan txertatuko da.
IV. alderdia (Osasuna). Garrantzitsua da ikasleek parte hartzeko eta ikasteko behar dituzten osasun eta ongizate baldintzak kontuan hartzea, banakako funtzionamenduari eragin diezaioketelako eta esku-hartzea hobetzen laguntzen dutelako.
V. alderdia (Testuingurua), testuinguru ulergarri eta aurreikusgarriak diseinatu beharraz ari da. Aintzat izan behar dira, besteak beste: denboraren egituraketa eta espazioaren egituraketa, ikasle guztientzako laguntza egokiekin; lan sistemen egituraketa; eta beharrezko diren irisgarritasuneko egokitzapenak eta moldaketak.
IV. eta V. alderdietako esparruak ikastetxean eta testuinguruan egiten diren esku-hartze eta jarduketekin loturik daude, bizi kalitatearen profilaren parte dira eta, gainera, Derrigorrezko Oinarrizko Hezkuntzako profilaren beste alderdi batzuk osatzen dituzte.
6. Curriculuma antolatzeko eta egituratzeko esparruei eta arloei dagokienez, curriculuma zortzi alderdiko bizi kalitatearen eredu batetik garatzen da, eta haren edukia ikaskuntza esparrutan antolatzen da, non egokitze-trebetasunak garatzen baitira. Oinarrizko Hezkuntzarako legeria orokorrak ezarritakoa kontuan hartuta, egokitze-jokabidea garapenaren esparruen arabera antolatu da.
a) Funtzionamendu Intelektualaren esparrua.
Oinarrizko Prozesu Kognitiboen, Ikusmenaren eta Mugimenduaren arteko Koordinazioaren, Funtzio Betearazleen eta Arrazoimenaren arloa.
b) Egokitze-jokabidearen Garapen Kontzeptualaren esparrua.
Eskola Trebetasun Funtzionalen arloa.
Norbere Burua Gidatzearen arloa.
Komunikazioaren arloa.
c) Egokitze-jokabidearen Garapen Sozialaren esparrua.
Aisiaren eta Astialdiaren arloa.
Trebetasun Sozialen arloa.
Jokabidearen arloa.
d) Egokitze-jokabidearen Garapen Praktikoaren esparrua.
Komunitatearen Erabileraren arloa.
Etxeko Bizitzaren arloa.
Eguneroko Bizitzako Jardueren arloa.
Osasunaren eta Segurtasunaren arloa.
Lanaren arloa.
7. Esparru horiek osatuko dute Hezkuntza Bereziko ikastetxeetako Derrigorrezko Oinarrizko Hezkuntzako irakaskuntzetako garapenaren profila. Gainera, kontuan hartu behar da ikasleek ikasi ahal izateko behar diren baldintzak izan daitezen pertsona helduak egin beharreko gauza guztiak, horiek, aurrekoekin batera, bizi kalitatearen profila osatuko baitute. Esparru horiek hauexek dira:
a) Bizi Kalitatearen Profilerako Osasunaren esparrua.
b) Bizi Kalitatearen Profilerako Testuinguruaren esparrua.
8. Esparruen araberako antolaketa horretan, esparruak osatzen dituzten elementu hauek sartuko dira: arloak, konpetentzia espezifikoak, ebaluazio irizpideak eta arloetako oinarrizko jakintzak.
9. Ulertu behar da esparruei esleitutako orduak direla haietako bakoitzean lan egiteko beharrezkoa den denbora, etaparen izaera globala eta integratzaileari kalte egin gabe.
10. Mailakatu daitekeen curriculum malgua ezarri da, haren egituratik abiatuta, xede dituen ikasleen premia eta ezaugarrietara egokitu ahal izateko. Horrela, foru dekretu honek ezartzen dituen bizi kalitatearen eredutik eta curriculumeko elementuetatik abiatuta, curriculumean jasotakoa hautatzen, mailakatzen eta lehenesten ahalko da, ebidentzian oinarritutako esparru komun batetik erantzun ahal izateko curriculumak xede dituen ikasleen heterogeneotasunari, askotarikoak baitira haien premiak, eboluzio eta garapeneko adinak eta testuinguruak.
12. artikulua. Hezkuntza Bereziko ikastetxeetako Derrigorrezko Oinarrizko Hezkuntzako irakaskuntzetako garapenaren profila eta bizi kalitatearen profila.
1. Derrigorrezko Oinarrizko Hezkuntzako garapenaren profilak identifikatu eta zehazten du, malgutasunez eta pertsonalizatzeko aukerarekin, ikasleek zer konpetentzia eta trebetasun izan behar dituzten garatuta Oinarrizko Hezkuntza bukatzean.
2. Bizi kalitatearen profilak jasotzen du ikasleek lortzen ahal dituzten konpetentzia eta trebetasunen zehaztapena, bizi kalitatearen ikuspegitik egina, osasuna bermatuko duten testuingurutik eta baldintzetatik garatu beharreko neurriak eta/edo jarduketak erantsita, betiere bizi kalitatearen zortzi alderdiei heldu ahal izateko eta hura hobetzeko.
3. Foru dekretu honetan ezarritako irakaskuntzen helburua da Derrigorrezko Oinarrizko Hezkuntzaren profileko eta bizi kalitatearen profileko konpetentziak eta trebetasunak garatzen direla bermatzea.
13. artikulua. Konpetentzia espezifikoak, oinarrizko jakintzak eta ebaluazio irizpideak.
1. Foru dekretu honen I. eranskinean, esparru eta/edo arlo bakoitzeko konpetentzia espezifikoak finkatzen dira, baita ebaluazio irizpideak eta oinarrizko jakintza gisa adierazitako edukiak ere, esparru bakoitzeko irakaskuntzetarako ezartzen direnak.
2. Esparruetan, horien curriculumean sartuko dira esparru bakoitza osatzen duten arloetako konpetentzia espezifikoak, ebaluazio irizpideak eta oinarrizko jakintzak.
14. artikulua. Tutoretza eta orientazioa.
1. Derrigorrezko Oinarrizko Hezkuntzan, orientazioak eta tutoretzak ikasleen banako eta taldeko hezkuntza prozesuan lagunduko dute eta, era berean, honako hauek sustatuko dituzte: elkarrekiko begirunea, aniztasunarekiko errespetua, kidekoen arteko lankidetza, genero berdintasuna, garapena, autodeterminazioa eta herritartasun partekatua.
2. Tutoretzaren bidez koordinatuko da irakasleen eta esku hartzen duten profesional guztien hezkuntzako esku-hartzea eta etengabeko harremana izanen da gurasoekin edo legezko tutoreekin, Hezkuntzarako Eskubideari buruzko uztailaren 3ko 8/1985 Lege Organikoaren 4.1 artikuluko d) eta g) letretan aitortzen diren eskubideen erabilera errazteko.
3. Pedagogia Terapeutiko maisu edo maistra batek eginen du tutoretza, eta hark koordinatuko du ikaslearekin esku hartzen duen irakasleen eta profesional anitzeko taldearen esku-hartzea.
15. artikulua. Ebaluazioa.
1. Ikasleen ebaluazioa globala, etengabea eta hezigarria izanen da, eta kontuan hartuko ditu trebetasun eta konpetentzien garapen maila eta ikaskuntza prozesu guztietan izandako aurrerapena. Halaber, bizi kalitatearen ereduko zortzi alderdien, egokitze-trebetasunen ikaskuntzaren, laguntzen eta autodeterminazioaren inguruko ebaluazioa egiten ahalko da.
2. Etengabeko ebaluazio prozesu horren testuinguruan, ikasle baten aurrerapenak edo garapenak eskatzen duenean, hezkuntzako esku-hartze neurriak eta/edo proposamenak ezarriko dira. Premiak atzeman bezain laster hartu beharko dira, eta haien helburua izanen da hezkuntza prozesuan aurrera egiteko ezinbestekoak diren trebetasunak bereganatzen laguntzea.
3. Hezkuntza arloko eskumenak dituen departamentuak eta ikastetxeek bermatuko dute ikasleen eskubidea haien dedikazioa, ahalegina eta errendimendua objektibotasunez balioetsi eta aitortu daitezen, eta, horretarako, prozedura egokiak ezarriko dituzte, kontuan hartuko dituztenak indarreko legerian xedatutako ebaluazioaren ezaugarriak eta, bereziki, irakaskuntza hauen ebaluazioaren izaera globala, etengabea eta hezigarria. Era berean, sustatuko da oro har erabil daitezela ebaluazio eskala eta tresna askotarikoak, erabil errazak eta egokituak, ikasle guztien balorazio objektiboa egin ahal izateko.
4. Ikasturtean egindako jarraipena gorabehera, irakasle taldeak, tutoreak koordinatuta, modu kolegiatuan baloratuko du ikasleen aurrerapena, ikasturtearen bukaeran eginen den ebaluazio saio bakar batean, eta, horretarako, bereziki kontuan hartuko ditu tutorearen informazioa eta iritzia. Era berean, profesional anitzeko taldearen informazio garrantzitsua biltzen ahalko da ebaluazio horretarako.
5. Irakasle taldeak, ikasleen ikaskuntzaz gain, irakaskuntza prozesuak eta bere irakaslana bera ere ebaluatuko ditu, bai eta ikastetxeak eskaini beharreko laguntzak eta neurriak ere, bizi kalitatearen hobekuntza baloratze aldera.
6. Ebaluazioa egiteko, ebaluazio irizpideak hartuko dira erreferentzia gisa, baina horietako bakoitzari dagokionez garatutako laguntza motaren eta intentsitatearen konbinazioarekin loturik, honela:
Laguntza motak laguntza emateko modua edo modalitatea deskribatzen du.
a) 0. Bat ere ez: pertsonak erabateko autonomiaz egiten du jarduera.
b) 1. Gainbegiratzea: prebentziozko behaketa edo presentzia eskaintzen da, zuzenean esku hartu gabe.
c) 2. Hitzez/keinuz akuilatzea: gogorarazpenak, jarraibideak edo fisikoak ez diren seinaleak ematen dira.
d) 3. Laguntza fisiko partziala: profesionalak fisikoki esku hartzen du, partzialki, dena delako zeregina osatzeko edo mugimenduak gidatzeko.
e) 4. Laguntza fisiko osoa: profesionalak zuzenean egiten du ekintza, pertsonaren ordez.
Laguntzaren intentsitateak neurtzen du laguntza bat emateko zer mailatako dedikazioa, ahalegina edo baliabideak (denbora, langileak, materialak) dauden tartean.
a) 0. Ezdeusa: ez du baliabide gehigarririk behar.
b) 1. Txikia: laguntza puntualak eta arinak behar ditu, dinamika orokorra ia eteten ez dutenak.
c) 2. Ertaina: laguntza erregularrak behar ditu, plangintza edo profesionalaren ohiko presentzia eskatzen dutenak.
d) 3. Handia: laguntza intentsiboa edo luzarokoa behar du, denboraren edo baliabide pertsonalen dedikazio nabarmena eskatzen duena.
e) 4. Oso handia: eskatzen du esku-hartze etengabea, espezializatua edo askotariko baliabideen bidezkoa.
7. Ebaluazio irizpideen balorazioa mailakatu eginen da, pertsonalizatuta, laguntza mota eta intentsitatea konbinatuz, III. eranskinean ezarritakoaren arabera. Ebaluazio hori eginda, lortutako informazioa kualitatiboki islatuko da gero, ikasleen gurasoei edo legezko ordezkariei helarazi ahal izateko.
16. artikulua. Ikasmailaz igotzea.
1. Etapetan zehar, irakasle taldeak ikasleak ikasmailaz igotzeari buruzko erabakiak modu kolegiatuan hartuko ditu, eta, horretarako, bereziki kontuan hartuko ditu tutorearen informazioa eta iritzia.
2. Kasuren batean irakasle taldeak uste badu etapan beste urte batez segitzea dela ikasle baten garapenari eta hezkuntzako ibilbideari laguntzeko neurririk egokiena, kontuan izan beharko da etapa osoan behin baino ezin izanen dela hartu erabaki hori.
3. Aurreko atalean xedatutakoa ezertan galarazi gabe, hezkuntza premia bereziak dituzten ikasleak beste urte batez egon daitezke Derrigorrezko Oinarrizko Hezkuntzan eskolaturik, horrek mesede egiten badie hezkuntzan eta gizartean integratzeari begira, gurasoak edo legezko tutoreak ados badaude eta Hezkuntza Departamentuak baimena ematen badu. Erabaki hori hartzen ahalko da, betiere, irakaskuntza horietako ikasleen ebaluazioa arautzen duen foru aginduan ezarritakoaren arabera.
4. Ikasturte bakoitza bukatzean, tutoreak ikasle bakoitzaren konpetentzien eta trebetasunen eskuratze mailari buruzko txostena eginen du, irakasle taldeak eta esku hartzen duten profesionalek emandako informazioan oinarrituta eta Hezkuntza Departamentuak xedatzen duenaren arabera.
5. Ikasleen prestakuntza prozesuaren jarraipena bermatzeko, etapa bakoitza bukatzean ikasle bakoitzak bere bilakaerari eta konpetentzien eta trebetasunen garapen mailari buruzko txostena izanen du, Hezkuntza Departamentuak xedatzen duenaren arabera.
17. artikulua. Banako desberdintasunei arreta ematea.
1. Salbuespenezko egoerak baloratzen ahalko dira, eskura dauden neurri guztiak agortu ondoren, Hezkuntza Bereziko ikastetxeetan oro har ezarritakotik bereizitako esku-hartzea eskatzen badute, horren beharra duten ikasleak dauden hezkuntza testuinguruan ahalik eta hobekien garatzen direla bermatzeko.
2. Salbuespenezko egoeretan, eskura dauden neurri guztiak agortu ondoren, hezkuntza premia bereziak dituzten ikasleek esku-hartze indibidualizatuagoa behar badute erregulazio galera larria dakarten jokabide arazotsuen ondorioz eta, era berean, beharrezkoa bada Hezkuntza Bereziko ikastetxeetako hezkuntza komunitateko kideena babesteko, talde txikiak edo banakako arreta proposatzen ahalko dira.
3. Horretarako, gai horri buruzko erreferentziazko araudian jasotako elementuak garatu beharko dira, eta lortu beharko dira Nafarroako Hezkuntza Ekitaterako Baliabide Zentroaren (NHEBZ) onespena eta departamentuan inklusio arloko eskumena duen unitate kudeatzailearen baimena. Eta, nolanahi ere, ondoren NHEBZren etengabeko jarraipena beharko da.
4. Gainerako egoera berezi guztiak, eskura dauden neurri guztiak agortu ondoren aparteko neurriak behar izatearekin loturikoak, aurreko puntuan ezarritako baldintzekin baloratzen ahalko dira.
III. KAPITULUA.–EGITURA ESPEZIFIKOETAKO IRAKASKUNTZEN CURRICULUMA
18. artikulua. Egitura espezifikoak Nafarroako Foru Komunitateko hezkuntza sistemaren esparruan.
1. Egitura espezifikoetako irakaskuntzetan bi etapa sartzen dira. Lehen Hezkuntzako egitura espezifikoetan Lehen Hezkuntzaren adinetako ikasleak eskolatzen dira, eta Bigarren Hezkuntzako egitura espezifikoetan, Bigarren Hezkuntzaren adinetako ikasleak, guztiak ere ikastetxe arruntetan.
2. Hezkuntza premia bereziak izan eta oztopoei aurre egin behar dieten ikasleak egitura espezifikoetan eskolatzen ahalko dira, ikastetxe arruntean. Izan ere, testuinguru horretan neurriak eta jarduketak agortuta izanda ere, onuragarria izaten ahal zaie hartan jarraitzea, taldekatze espezializatu batean egiten bada.
Egitura espezifiko horiek oso testuinguru espezializatua eskaintzen dute, ikastetxe arrunt baten barnean, hezkuntza premia bereziak dituzten ikasleen bizi kalitatea bultzatzeko helburu nagusiarekin. Erantzun mota horrek honako hauek egiten ditu:
a) Ikasleen garapen integrala bultzatzen du, benetako aukerak eskaintzen dituelako gizarte interakziorako, ingurune arruntetan parte hartzeko eta curriculum komuna ikasteko.
b) Ikaskuntza errazten du, kidekoen arteko modelatzearen bidez.
c) Egoera naturaletan trebetasun sozial eta komunikatiboak eskuratzen laguntzen du.
d) Hezkuntza komunitateko kideengan nortasun inklusiboa eraikitzen laguntzen du.
e) Ikastetxeko eta komunitateko bizitzan parte hartzea ahalbidetzen du, eta, horrela, kide izateko sentipena indartzeaz gain, ekitate printzipioa bermatzen da; aldi berean, hezkuntza esparru arrunt batean laguntza espezializatuak sartzeko aukera ematen du.
3. Egitura espezifikoen curriculuma esparrutan eta arlotan antolatuta dago. Esparru eta arlo horiek izaera global eta bateratzailea izanen dute eta ikasleen konpetentziak eta trebetasunak garatzera bideratuko dira, bizi kalitatea hobetzen laguntzeko.
4. Egitura espezifiko horien curriculumean, hura testuinguruaren eta ezaugarrien arabera egokitzeko aukerak sartuko dira. Halako egiturak dauden ikastetxe arrunten hezkuntza proiektuak egitura horiei dagozkien alderdiak jaso beharko ditu, eta aintzat hartuko du horietan eskolaturiko ikasleek ahalik eta parte-hartze handiena izan behar dutela ikastetxeko jardueretan.
19. artikulua. Xedeak.
1. Egitura espezifikoen xede nagusia da oso egituratua eta espezializatua den hezkuntza testuinguru bat eskaintzea ikastetxe arrunten barnean; hala, eskolatze mota inklusiboena hautatzeko aukera emanez intentsitate handiagoko laguntzak eskaintzeko, horien beharra dutenean, hezkuntza premia bereziak dituzten ikasleei, beren gaitasunak ahalik eta gehien garatzea lor dezaten.
2. Lehen Hezkuntzaren etapako adinetako ikasleentzako Lehen Hezkuntzako egitura espezifikoen xedea da honako hauek ahalbidetzea: oinarrizko premien eta estimuluen aurrean erantzuteko gaitasuna garatzea, komunikazioko eta adierazpeneko modalitate funtzionaletarako hastapena, eguneroko bizitzarako oinarrizko trebetasunetan autonomia izatea, garapen eta autonomia pertsonala, pertsonaren autodeterminaziorako lanerako hastapena; eta, horrekin batera, kidekoekiko interakzioko eta jolas funtzionaleko esperientziak eskaintzea.
3. Bigarren Hezkuntzaren etapako adinetako ikasleentzako Bigarren Hezkuntzako egitura espezifikoen xedea da, aurreko etapan zehaztutakoaz gain, honako hauek ahalbidetuko dituen hezkuntza testuinguru bat eskaintzea: pertsonaren autodeterminazioa lortzea, pertsonen arteko harremanetarako behar diren trebetasun sozialak eta erregulazio emozionala eskuratzea eta, orobat, aisialdi partekatuko eta bizitza soziokomunitarioko esperientzia autonomoetarako hastapena.
20. artikulua. Printzipio pedagogikoak.
Hauek dira egitura espezifikoetako irakaskuntzen printzipio pedagogikoak:
a) Bermatzea hezkuntza inklusioa, ikasleei arreta pertsonalizatua eman eta ikaskuntzako eta garapeneko premiei erantzuten zaiela, parte-hartzea eta bizikidetza, eta abian jartzen direla ikasleen garapena eta bizi kalitatea bultzatzeko behar diren estrategia metodologikoak, laguntzak eta neurriak.
b) Ikaskuntza esanguratsua indartzea, curriculuma pertsonalizatuz eta malgutuz, ikasleen premietara egokitzeko; hots, esparruen, espazioen eta denboren antolamendu malgua ahalbidetuz, premien heterogeneotasunari erantzun ahal izateko testuinguru bakoitzean.
c) Nortasuna osoki garatzen eta eskolatzean zehar aurrera egiteko eta ikasteko prestatzen lagunduko duen prestakuntza integrala bermatzea.
d) Ikasleek egokitzeko trebetasunak (kontzeptualak, sozialak eta praktikoak) gara ditzaten ahalbidetzea, ahalik eta autonomia pertsonal eta parte-hartze funtzional handienak lor ditzaten testuinguru guztietan.
e) Ikasleen bizi kalitatea bultzatzea eta ongizate fisiko, emozional eta soziala hobetzea, irakaskuntzak hainbat testuingurutan trebetasunak eta autodeterminazioa garatzeko tresna direla ziurtatuz.
f) Ikasleei laguntzea ikastetxe arruntak eskaintzen dituen ikasteko eta sozializatzeko aukera guztiez balia daitezen eta, horrela, herritartasun partekatuaren paradigma sustatzea.
g) Pixkanaka, autonomia, hautatzeko gaitasuna eta erabakiak hartzea sustatzea, ikasleen autodeterminazioa, autoestimua eta erantzukizuna indartuz, gizarteko pertsona errespetatuak eta baloratuak diren aldetik.
h) Curriculumarekin eta bizi kalitatea hobetzearekin loturik, parte hartzeko eta komunikatzeko bide eraginkor eta egokiak bermatzea hezkuntza komunitateko kide guztiei (ikasleei, senideei eta profesionalei).
21. artikulua. Helburuak.
1. Egitura espezifikoetako irakaskuntzen helburuak honako hauetara bideratuko dira:
a) Modalitate inklusiboenean eskolatzeko aukera ematea.
b) Inklusioa eta ikastetxeko bizitzako parte-hartze aktiboa indartzea, eskola eta gizarte testuinguruetan oztopoak ezabatzeko behar diren erraztaileak erabiliz.
c) Ikasleen garapena bultzatzeko, irakaskuntza-ikaskuntza ingurune oso espezializatuak egituratzea, baliabide pertsonalen etengabeko esku-hartzea eta ikasleen garapena sustatzeko material espezifikoak beharrezko dituen erantzuna ematen laguntzea.
d) Egitura espezifikoen curriculuma testuinguruaren eta ezaugarrien arabera egokitzeko aukerak aintzat hartzea. Halako egiturak dauden ikastetxe arrunten hezkuntza proiektuak egitura horiei dagozkien alderdiak jaso beharko ditu, eta aintzat hartuko du horietan eskolaturiko ikasleek ahalik eta parte-hartze handiena izan behar dutela ikastetxeko jardueretan.
2. Hauek izanen dira helburuak:
a) Egokitze-trebetasun kontzeptualak, sozialak eta praktikoak garatzea, ikasleak testuinguru guztietan ahalik eta autonomia handienarekin molda daitezen.
b) Bizitza osasungarrirako eta segurtasuneko ohiturak garatzea, ikasleen garapen pertsonalerako, ongizate fisiko eta emozionalerako eta arriskuen prebentziorako funtsezko elementuak diren aldetik.
c) Autodeterminazioa sustatzea, baita erabaki pertsonalak hartzeko, lehentasunak hautatzeko eta norberaren jomugak planifikatzeko trebetasunak ere, eta, orobat, ikasleek beren gaitasunekiko duten konfiantza eta eskubide osoko pertsona gisa betetzen duten rola indartzea.
d) Komunikazio funtzional eta irisgarria garatzea, komunikazio sistema areagotzaile eta alternatiboak txertatuz parte-hartzeari eta autodeterminazioari laguntzeko, horien bidez ziurta dadin ikasleek beren premiak, nahiak eta iritziak adierazten dituztela, eta interakzioa sustatzeko, ingurune inklusiboetan.
e) Trebetasun sozialak eta erregulazio emozionalekoak garatzea, ongizate emozionala eta soziala sustatzen dutenak, pertsonen artean harreman positiboak ezartzeko, abusuzko edo indarkeriazko egoerak saihesteko eta bizikidetza arauak errespetatzeko.
f) Ikasleen garapen afektibo eta emozionala bultzatzea, pertsonen arteko harreman positiboak sustatzea eta prebentzioz jardutea aurreiritzien, estereotipoen eta indarkeriaren aurrean.
g) Eskola trebetasun funtzionalak eskuratzea irakaskuntza pertsonalizatuaren bidez, non ikaskuntza instrumental eta esanguratsuak lehenetsiko baitira, eskolako ikaskuntzak eta aurrerapena ikasleen bizi kalitatearekin lotuz.
h) Lan pertsonalerako eta lankidetzarako azturak sustatzea, ikasleen premiei egokituak, eta lagunduko dutenak etapa batetik bestera igarotzen eta etorkizunean laneratzen.
i) Ingurune natural, sozial eta kulturala ezagutzea eta baloratzea, Nafarroako errealitateari erreferentzia berezia eginez, eta esperientzia eta jardueretan parte hartuz.
j) Bizi kalitatea hobetzea.
22. artikulua. Egitura espezifikoen antolamendua.
1. Egitura espezifikoak 6 urtetik 16 urtera dira (10 ikasmaila), etapa hauetan banatuta:
1.1. Lehen Hezkuntzako egitura espezifikoa (LH-EE): 6-12 urte (6 ikasmaila).
1.2. Bigarren Hezkuntzako egitura espezifikoa (LH-EE): 12-16 urte (4 ikasmaila).
2. Foru dekretu honetan ezarritako curriculuma etapa horietarako erreferentzia izanen da. Ikasleei egokituko zaie, haien testuinguruan, eta helburuak lortzeko eta bizi kalitatea hobetzeko trebetasunak garatzeko dituzten premien arabera.
3. Ikastetxeek, beren autonomia pedagogikoa erabiliz, foru dekretu honetan ezartzen den curriculuma garatzen eta osatzen ahalko dute, hala badagokio. Nolanahi, curriculuma garatzeko diseinatzen duten proposamena ikasleen premietara eta ezaugarrietara egokituko da eta egungo ildo pedagogikoekin bat etorriko da.
4. Ikasleak talde arruntetan sartuko dira ahal den denbora guztian, haien ezaugarrien eta testuinguruaren arabera, eta halako moduz non ikastetxeko bizitzan modu aktiboan parte hartzeko aukera izanen duten. Kalitatezko inklusio erantzuna bultzatuko da, ikasleen garapen pertsonalaren arlo guztiak kontuan hartuta.
Hezkuntza premia bereziak dituzten ikasleen inklusioa antolaketa aukera desberdinen bidez egituratzen da, eta guztiek ere ikastetxeko bizitzan benetan parte hartzea bermatzen dute.
Funtsean, erreferentziazko gelako inklusioa sustatuko da, alegia, ikasleak talde arruntetan aritzea eskolaldiaren zati handi batean, heren batean gutxienez, horrela aukera ematen baitzaie curriculum komuna ikasteko, kidekoekiko interakzioa izateko eta ikastetxeko jarduera normalizatuetan parte hartzeko. Gela arrunteko inklusio egoera horietan, tutoreak edo dagokion arloko espezialistak izanen du irakaskuntza eta ikaskuntza prozesuaren erantzukizuna, eta hura arduratuko da plangintza egiteaz, helburuak zehazteaz, behar diren egokitzapenak ezartzeaz eta hezkuntzako esku-hartzea koordinatzeaz, egitura espezifikoko tutorearekin elkarlanean.
Halaber, antolaketa hori osatzeko, alderantzizko inklusioko antolaketa aukerak garatzen ahalko dira. Halakoetan, talde arrunteko ikasleak dira egitura espezifikoan sartzen direnak espazioak, jarduerak zein ikaskuntza egoerak partekatzeko, hori eginez lankidetzako, elkar ezagutzeko eta gizartea aberasteko dinamikak bultzatzen baitira.
Inklusio aukera horiek ikastetxeko inklusio planean zehaztuko dira. Eskolatzearen ikuspegi malgu bati erantzuten diote, non laguntza espezializatuak testuinguru arruntekin konbinatzen baitira, oztopoak ezabatze aldera eta ikasleek parte-hartze osoa izan dezaten eskola bizitzako esparru guztietan.
23. artikulua. Egitura espezifikoetako irakaskuntzetako garapenaren profila eta bizi kalitatearen profila.
1. Egitura espezifikoetako irakaskuntzetako garapenaren profilak identifikatu eta zehazten du, malgutasunez eta pertsonalizatzeko aukerarekin, ikasleek zer konpetentzia eta trebetasun izan behar dituzten garatuta Oinarrizko Hezkuntza bukatzean.
2. Bizi kalitatearen profilak jasotzen du ikasleek lortzen ahal dituzten konpetentzia eta trebetasunen zehaztapena, bizi kalitatearen ikuspegitik egina, osasuna bermatuko duten testuingurutik eta baldintzetatik garatu beharreko neurriak eta/edo jarduketak erantsita, betiere bizi kalitatearen zortzi alderdiei heldu ahal izateko eta hura hobetzeko.
3. Foru dekretu honetan ezarritako irakaskuntzen helburua da egitura espezifikoetako irakaskuntzetako garapenaren profileko eta bizi kalitatearen profileko konpetentziak eta trebetasunak garatzen direla bermatzea.
24. artikulua. Konpetentzia espezifikoak, oinarrizko jakintzak eta ebaluazio irizpideak.
1. Foru dekretu honen II. eranskinean, esparru eta/edo arlo bakoitzeko konpetentzia espezifikoak finkatzen dira, baita ebaluazio irizpideak eta oinarrizko jakintza gisa adierazitako edukiak ere, esparru bakoitzeko irakaskuntzetarako ezartzen direnak.
2. Esparruetan, horien curriculumean sartuko dira esparru bakoitza osatzen duten arloetako konpetentzia espezifikoak, ebaluazio irizpideak eta oinarrizko jakintzak.
25. artikulua. Tutoretza eta orientazioa.
1. Egitura espezifikoetan, orientazioak eta tutoretzak ikasleen banako eta taldeko hezkuntza prozesuan lagunduko dute eta, era berean, honako hauek sustatuko dituzte: elkarrekiko begirunea, aniztasunarekiko errespetua, kidekoen arteko lankidetza, genero berdintasuna, garapena, autodeterminazioa eta herritartasun partekatua.
2. Tutoretzaren bidez koordinatuko da irakasleen eta esku hartzen duten profesional guztien hezkuntzako esku-hartzea eta etengabeko harremana izanen da gurasoekin edo legezko tutoreekin, Hezkuntzarako Eskubideari buruzko uztailaren 3ko 8/1985 Lege Organikoaren 4.1 artikuluko d) eta g) letretan aitortzen diren eskubideen erabilera errazteko.
3. Pedagogia Terapeutiko maisu edo maistra batek eginen du tutoretza, eta hark koordinatuko du irakasle taldearen esku-hartzea.
26. artikulua. Ebaluazioa.
Ebaluazioa 15. artikuluan ezarri bezala eginen da.
27. artikulua. Ikasmailaz igotzea.
1. Etapetan zehar, irakasle taldeak ikasleak ikasmailaz igotzeari buruzko erabakiak modu kolegiatuan hartuko ditu, eta, horretarako, bereziki kontuan hartuko ditu tutorearen informazioa eta iritzia.
2. Kasuren batean irakasle taldeak uste badu etapan beste urte batez segitzea dela ikasle baten garapenari eta hezkuntzako ibilbideari laguntzeko neurririk egokiena, kontuan izan beharko da etapa osoan behin baino ezin izanen dela hartu erabaki hori. Lehen eta Bigarren Hezkuntzako egitura espezifikoetan, oro har ezarritakoaren arabera segitzen ahalko dute ikasleek, talde arrunten erreferentziazko araudian zehazten diren ikasmailetan.
3. Aurreko atalean xedatutakoa ezertan galarazi gabe, hezkuntza premia bereziak dituzten ikasleak beste urte batez egon daitezke egitura espezifikoetan eskolaturik, horrek mesede egiten badie hezkuntzan eta gizartean integratzeari begira, gurasoak edo legezko tutoreak ados badaude eta Hezkuntza Departamentuak baimena ematen badu. Erabaki hori hartzen ahalko da, betiere, irakaskuntza horietako ikasleen ebaluazioa arautzen duen foru aginduan ezarritakoaren arabera.
4. Ikasturte bakoitza bukatzean, tutoreak ikasle bakoitzaren konpetentzien eta trebetasunen eskuratze mailari buruzko txostena eginen du, irakasle taldeak eta esku hartzen duten profesionalek emandako informazioan oinarrituta eta Hezkuntza Departamentuak xedatzen duenaren arabera.
5. Ikasleen prestakuntza prozesuaren jarraipena bermatzeko, etapa bukatzean ikasle bakoitzak bere bilakaerari eta konpetentzien eta trebetasunen garapen mailari buruzko txostena izanen du, Hezkuntza Departamentuak xedatzen duenaren arabera.
28. artikulua. Banako desberdintasunei arreta ematea egitura espezifikoetan.
1. Salbuespenezko egoerak baloratzen ahalko dira, eskura dauden neurri guztiak agortu ondoren, egitura espezifikoetan oro har ezarritakotik bereizitako esku-hartzea eskatzen badute, horren beharra duten ikasleak dauden hezkuntza testuinguruan ahalik eta hobekien garatzen direla bermatzeko.
2. Salbuespenezko egoeretan, eskura dauden neurri guztiak agortu ondoren, gai horri buruzko erreferentziazko araudian jasotako elementuak garatuta, zilegi izanen da salbuespenezko egoerak baloratzea, baldin eta Nafarroako Hezkuntza Ekitaterako Baliabide Zentroak (NHEBZ) jarraipena egiten badu eta departamentuan inklusio arloko eskumena duen unitate kudeatzaileak baimentzen badu.
IV. KAPITULUA.–PARTE-HARTZEA, INFORMAZIOA ETA DOKUMENTAZIOA, HEZKUNTZA BEREZIKO IKASTETXEETAKO DERRIGORREZKO OINARRIZKO HEZKUNTZAN ETA EGITURA ESPEZIFIKOETAN
29. artikulua. Gurasoen eta legezko tutoreen parte-hartzea eta informazioa jasotzeko eskubidea.
1. Gurasoek eta legezko tutoreek beren seme-alaben edo tutoretzapekoen hezkuntza prozesuaren bilakaeran parte hartu beharko dute eta hura babestu, ikastetxeek ikasleen aurrerapena errazteko hartzen dituzten neurrietan lagunduta. Horrez gain, eskubidea izanen dute ikasleen ebaluazioari eta ikasmailaz igotzeari dagozkien erabakiak ezagutzeko, bai eta haien ebaluazio agiri ofizialak eta egiten zaizkien ebaluazioetako agiriak ere, kasuan kasuko ikasleari dagokion zatian, horrek galarazi gabe Datu Pertsonalak Babesteko eta Eskubide Digitalak Bermatzeko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoan eta datu pertsonalen babesaren arloko araudi aplikagarrian ezarritako bermeak errespetatzea.
2. Ikastetxeek ikasleen edo guraso edo legezko tutoreen elkarlanerako eta parte-hartzerako estrategiak bultzatu eta proposatuko dituzte, haien iritzia, interesak eta proposamenak aintzat hartuz, eta sustatuko dute ikasleek hautuak egin eta erabakiak har ditzatela, mesedegarria izanen baita haien autodeterminaziorako eta herritartasun partekatuari egiten dioten ekarpenerako.
30. artikulua. Ebaluazio agiriak eta txostenak.
1. Honako hauek dira ebaluazio agiri ofizialak: ebaluazio aktak, ikasketa espedientea, ikasketen historia, etapa amaierako txostena eta, hala dagokionean, lekualdatzeagatiko txosten pertsonala.
2. Ikasketen historia eta, hala dagokionean, lekualdatzeagatiko txosten pertsonala oinarrizko agiriak dira ikasleen mugikortasuna bermatzeko Espainiako lurralde guztian.
3. Ebaluazio agiri ofizialetan foru dekretu honen aipamena jaso beharko da. Agiriek Nafarroako Foru Komunitatetik kanpo izan behar dutenean eragina, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 15.3 artikuluan xedatutakoari jarraikiko zaio.
31. artikulua. Ebaluazio aktak.
1. Esparru edo arloen ebaluazio irizpideen balorazioa, betiere, haietako bakoitzari dagokionez garatutako laguntza motaren eta intentsitatearen konbinazioarekin loturik eginen da, foru dekretu honen 15. eta 26. artikuluetan xedatutakoaren arabera.
2. Ebaluazioa lehen esandako baldintzekin egin ondoren, informazioa kualitatiboki jasoko da familientzako informazio buletinean.
3. Ebaluazio aktak ikasmaila bakoitzerako eginen dira, eta eskolaldi arrunta bukatzean itxiko dira. Gutxienez, honako hauek jasoko dituzte: ikastaldea osatzen duten ikasleen izen zerrenda, esparruen ebaluazioaren emaitzen ondoko informazio kualitatiboa eta ikasmailaz igotzeari edo ikasmaila berean segitzeari buruzko erabakiak.
4. Ebaluazio hori eginen bada ere, horrek ez du deusetan galarazten behar diren prozedurak ezartzea ikasleak esparru bakoitzean duen bilakaeraren berri emateko ikasleari eta haren gurasoei edo legezko tutoreei.
5. Ebaluazio aktak taldeko tutoreak izenpetuko ditu eta ikastetxeko zuzendariak ontzat eman.
32. artikulua. Ikasketa espedientea.
1. Ikasketa espedientean bilduko dira ikastetxearen identifikazio datuak, ikaslearenak eta ikaslearen ebaluazio prozesuari buruzko informazioa. Ikastetxean sartzean irekiko da eta, gutxienez ere, honako hauek jasoko ditu: esparruetako eta/edo arloetako ebaluazioa, etapaz igotzeari buruzko erabakiak, hezkuntza laguntzako neurriak eta ikaslearentzat egin diren curriculum egokitzapenak.
2. Ikasketa espedienteen zaintza eta artxiboa kasuan kasuko irakaskuntzak egin diren ikastetxeei dagozkie.
33. artikulua. Ikasketen historia.
1. Ikasketen historiak ikastetxeko zuzendariaren oniritzia eraman beharko du, eta egindako irakaskuntzak egiaztatzeko balioko du. Gutxienez ere honako hauek jasoko ditu: ikaslearen identifikazio datuak, eskolatze urteetako bakoitzean ikasitako esparruak, aplikatutako neurriak, ebaluazioaren emaitzak, ikasmailaz igotzeari edo ikasmaila berean segitzeari buruzko erabakiak, ikastetxe aldaketei buruzko informazioa eta aipatutako gertaera guztien datak.
2. Etapa bukatu ondoren, ikasketen historia ikaslearen gurasoei edo legezko tutoreei emanen zaie. Orobat, ikasketen historiaren eta etapa amaierako txostenaren kopia igorriko zaio, ikasleak ikasketak non jarraituko dituen, ikastetxe horri, ikastetxe horrek eskatu ondoren.
34. artikulua. Lekualdatzeagatiko txosten pertsonala.
1. Ikaslea beste ikastetxe batera aldatzen bada etapak bukatu aurretik, jatorrizko ikastetxeak destinokora igorri behar du lekualdatzeagatiko txosten pertsonala, destinokoak eskatuta, ikasketen historiaren kopia batekin batera. Ikastetxe hartzaileak ikaslearen ikasketa espedientea irekiko du eta matrikulazio berria behin betiko bihurtuko da ikasketen historiaren kopia jasotakoan.
2. Lekualdatzeagatiko txosten pertsonalean honako hauek jasoko dira: egindako ebaluazioen emaitzak, aplikatutako neurriak –halakorik izan bada– eta ikaslearen aurrerapen orokorrari buruz egokitzat jotzen diren ohar guztiak.
35. artikulua. Benetakotasuna, segurtasuna eta konfidentzialtasuna.
1. Hezkuntza Departamentuak behar diren prozedurak ezarriko ditu ebaluazio agiri ofizialen benetakotasuna, horietan jasotako datuen osotasuna eta haien gainbegiratzea eta zaintza bermatzeko, bai eta gorde eta lekualdatzeko ere, ikastetxea desagertu edo azkentzen bada.
2. Ikaslearen datu pertsonalak lortzeari, datu horiek ikastetxe batetik bestera lagatzeari eta datuen segurtasun eta konfidentzialtasunari dagokienez, datu pertsonalak babestearen arloan indarra duten arauetan ezarritakoari jarraikiz jokatuko da, eta betiere Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoaren hogeita hirugarren xedapen gehigarrian ezarritakoaren arabera.
3. Ebaluazio agiri ofizialak eta horiek baliozkotzeko prozedurak, aurreko apartatuetan deskribatzen direnak, bitarteko elektroniko, informatiko edo telematikoekin egindako beste agiri baliokide batzuekin ordezten ahalko dira, baldin eta ziurtatzen badira haien benetakotasuna, osotasuna eta kontserbazioa, eta betetzen badira Datu Pertsonalak Babesteko eta Eskubide Digitalak Bermatzeko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoak eta Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legeak eta berau garatzen duen araudiak ezarritako bermeak eta baldintzak.
4. Ikaslearen espediente elektronikoa, gutxienez ere, ebaluazio agiri ofizialetan dauden datuek osatuko dute, eta bete beharko du Administrazio Elektronikoaren esparruan Elkarreragingarritasunaren Eskema Nazionala arautzen duen urtarrilaren 8ko 4/2010 Errege Dekretuan ezarritakoa.
XEDAPEN GEHIGARRIAK
Lehen xedapen gehigarria.–Ezarpena, ordutegia eta ebaluazioa.
Hezkuntza arloko eskumenak dituen departamentuak arautuko ditu, foru agindu bidez, irakaskuntza hauen ezarpena, antolamendua eta ordutegia, ebaluazioa eta ikasmailaz igotzea.
Bigarren xedapen gehigarria.–Haur Hezkuntza Hezkuntza Bereziko ikastetxeetan.
1. Eskolatzearen eta matrikulatzearen ondorioetarako, Hezkuntza Bereziko ikastetxeetako Derrigorrezko Oinarrizko Hezkuntza baino lehenago, aintzat hartzen ahalko da Haur Hezkuntzaren etapa Hezkuntza Bereziko ikastetxeetan egiteko aukera, ikasleek hiru urte betetzen duten urte naturaletik, betiere haurrak adin goiztiarretan eskolatzeko modalitate hori oso salbuespenezkoa dela jakinik.
2. Hezkuntza Bereziko ikastetxeetan Lehen Hezkuntzaren adinetako etapan urtebete gehiagorekin hasteari dagokionez, hezkuntza premia bereziak dituzten ikasleentzat oro har ezarrita dauden baldintza berberak aplikatuko dira.
3. Hezkuntza Bereziko ikastetxeetako Haur Hezkuntzaren xedea da, oso salbuespenezko eskolatze modalitatea den aldetik, oso egituratua eta espezializatua den hezkuntza testuinguru bat eskaintzea, haren bidez, eta erritmo biologiko eta ebolutiboak errespetatuz, oinarrizko premien eta inguruneko estimuluen aurrean erantzuteko gaitasuna garatu ahal izateko, komunikazio eta adierazpen modalitate funtzionalak erabiltzen hasteko eta, ikasleen adin kronologikorako egokiak diren metodologien esparruan, garapena eta autonomia pertsonala indartzeko.
Hirugarren xedapen gehigarria.–Ebaluazio tresnak.
Ebaluaziorako aintzat hartzen ahalko da, irakaslaneko agiri eta tresnez gain, bestelako eskala eta tresnak erabiltzeko aukera, baldin eta baliozkotuak badaude eta ebidentzia zientifikoa badute, eta lagungarriak badira foru dekretu honetan jasotzen diren profilei eta elementuei buruzko informazioa emateko.
Laugarren xedapen gehigarria.–Hezkuntza Bereziko ikastetxeak baliabideen zentro gisa.
Hezkuntza Bereziko ikastetxeek Hezkuntza Bereziko baliabideen zentro gisa eginen dute lan, hezkuntza administrazioarekin koordinaturik, ikastetxe arruntei laguntzeko eta erreferentzia gisa balio dezaten, inklusio prozesuak errazte aldera. Orobat, komunitate guztiari irekitako erreferentziazko zentro izanen dira, eta printzipio hori bateragarri egin beharko dute ikastetxeko ikasleen hezkuntza arreta errespetatzearekin.
Bosgarren xedapen gehigarria.–Erlijio irakaskuntzak.
1. Curriculumean erlijio irakaskuntzak sartuko dira, Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoaren bigarren xedapen gehigarrian jasotakoarekin bat etorriz, foru dekretu honetan jasotako egituraren eta diseinuaren esparruan, erreferentziazko esparrura egokituta eta hartan txertatuta.
2. Hezkuntza Departamentuak bermatuko du ikasturtearen hasieran ikasleen gurasoek edo legezko tutoreek adierazi ahal izatea zer nahi duten, seme-alabek edo tutoretzapekoek erlijio irakaskuntzak jasotzea ala ez.
3. Ikastetxeek behar diren antolaketa neurriak hartuko dituzte, gurasoek edo tutoreek beren seme-alabek edo tutoretzapekoek erlijio irakaskuntzak ez jasotzea aukeratu badute, ikasle horiek behar bezalako hezkuntza arreta jaso dezaten.
Seigarren xedapen gehigarria.–Derrigorrezkoaren ondokoa.
Derrigorrezko Oinarrizko Hezkuntzako eta egitura espezifikoetako irakaskuntzak egin ondoren, ikasleak Derrigorrezko Hezkuntzaren ondoko etapan sartzen ahalko dira.
Derrigorrezkoaren ondoko etapa horren barnean, ikasleak Helduarora Igarotzeko Programan edo Lanbide Heziketa Bereziko zikloetan hasten ahalko dira.
Hezkuntza arloko eskumenak dituen departamentuak arautuko ditu Helduarora Igarotzeko Programa eta haren curriculuma.
XEDAPEN INDARGABETZAILEAK
Xedapen indargabetzaile bakarra.–Arauak indargabetzea.
Indarrik gabe geldituko dira Hezkuntzako kontseilariaren ekainaren 13ko 93/2008 Foru Aginduko 30., 31. eta 32. artikuluak (Nafarroako Foru Komunitateko Haur eta Lehen Hezkuntzako eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxeetan aniztasunari nola erantzun arautzen duen foru agindua da) eta, halaber, foru dekretu honek ezarritakoaren kontrakoak diren maila bereko edo beheragoko beste xedapen guztiak.
AZKEN XEDAPENAK
Azken xedapenetako lehena.–Aldaketa, Hezkuntzako kontseilariaren abuztuaren 21eko 69/2023 Foru Aginduarena, zeinaren bidez arautzen baita Nafarroako Foru Komunitateko unibertsitatez kanpoko ikastetxeetako hezkuntza inklusioa.
1. Kapitulu berri bat eransten da, VIII. kapitulua, Hezkuntzako kontseilariaren abuztuaren 21eko 69/2023 Foru Aginduan, zeinaren bidez arautzen baita Nafarroako Foru Komunitateko unibertsitatez kanpoko ikastetxeetako hezkuntza inklusioa. Honela idatzita geldituko da:
"VIII. KAPITULUA.–HEZKUNTZA INKLUSIO ETA EKITATERAKO BESTE PROGRAMA BATZUK
35. artikulua. Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako ikasleentzako Curriculum Egokituko Programa.
–Xedea:
Jokabidearen nahaste larriak eta egokitzeko zailtasuna eta, orobat, curriculum desfase larria eta absentismorako arrisku handia duten ikasleen premiei erantzutea.
–Ikasle hartzaileak:
Hainbat arrazoi direla medio, jokabidearen nahaste larriak eta eskola testuingurura egokitzeko zailtasuna izan dezaketen ikasleak, horrek curriculum desfase larriak eragin baititzake, baita absentismo arrisku handia eta hezkuntza sistema uztea ere.
Ikasle hauek proposatzen ahalko dira programa horretarako:
a) 14 urtetik aurrerako ikasleak (programan hasteko proposamenaren urte naturalean beteak).
b) Jokabidearen nahaste larriak eta egokitzeko zailtasuna eta, orobat, curriculum desfase larria eta absentismorako arrisku handia duten ikasleak.
36. artikulua. Entitate publiko edo pribatuekiko lankidetza, Curriculum Egokituko Programak egiteko.
Hezkuntza Departamentuak beste administrazio batzuen edo irabazi asmorik gabeko entitate publiko zein pribatuen, erakundeen edo elkarteen lankidetza izaten ahalko du programa hori emateko.
Horretarako, Hezkuntza Departamentuak baimena emanen die entitate edo erakunde horiei, eta ikasleen eskolatze partekatua ezartzen ahalko da".
2. Hezkuntzako kontseilariaren abuztuaren 21eko 69/2023 Foru Aginduan jasotako xedapenak, foru dekretu honen bidez aldatzen direnak, Hezkuntza Departamentuko titularraren foru agindu bidez aldatzen ahalko dira.
Azken xedapenetako bigarrena.–Ezarpen egutegia.
Foru dekretu honetan xedatutakoa 2026-2027 ikasturtean ezarriko da foru dekretuan arautzen diren irakaskuntzetarako.
Azken xedapenetako hirugarrena.–Erregelamendu bidezko garapena.
Ahalmena ematen zaio hezkuntza arloko eskumena duen kontseilariari foru dekretu honetan ezarritakoa betearazi eta garatzeko behar diren xedapen guztiak eman ditzan.
Azken xedapenetako laugarrena.–Indarrean jartzea.
Foru dekretu honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.
Iruñean, 2026ko abuztuaren 19an.–Nafarroako Gobernuko lehendakaria, María Chivite Navascués.–Hezkuntzako kontseilaria, Carlos Gimeno Gurpegui.
I. ERANSKINA.–HEZKUNTZA BEREZIKO IKASTETXEETAKO DERRIGORREZKO OINARRIZKO HEZKUNTZAKO IRAKASKUNTZEN CURRICULUMA
AURKIBIDEA
I. alderdia.–Funtzionamendu Intelektuala.
–Funtzionamendu Intelektualaren esparrua.
- Arloa.–Prozesu Kognitibo Funtzionalak (PKF).
- KE1-PKF: Blokea: Oinarrizko prozesu kognitibo eta afektiboak.
- KE2-PKF: Blokea: Ikusmenaren eta mugimenduaren arteko koordinazioa.
- KE3-PKF: Blokea: Funtzio betearazleak.
- KE4-PKF: Blokea: Pentsamendu eta arrazoibide funtzionala.
II. alderdia.–Egokitze-jokabidea.
–Garapen Kontzeptualaren esparrua.
- Arloa.–Norbere Burua Gidatzea (NBG).
- KE1-NBG: Blokea: Autoezagutza.
- KE2-NBG: Blokea: Norbere buruari jomugak ezartzea eta planifikatzea.
- KE3-NBG: Blokea: Erabakiak hartzea.
- KE4-NBG: Blokea: Lekualdatze autonomoa.
- KE5-NBG: Blokea: Arazoak ebaztea.
- KE6-NBG: Blokea: Zereginak antolatzea eta egitea.
- KE7-NBG: Blokea: Denbora kudeatzea.
- KE8-NBG: Blokea: Dirua kudeatzea.
- KE9-NBG: Blokea: Intimitatea eta jabetza pribatua.
- KE10-NBG: Blokea: Kontrol eta ahalduntze sinesmenak.
- KE11-NBG: Blokea: Jardueraren zentzua.
- Arloa.–Eskola Trebetasun Funtzionalak (ETF).
- KE1-ETF: Blokea: Irakurketa eta idazketa funtzionala.
- KE2-ETF: Blokea: Arrazoibide logiko-matematiko funtzionala.
- KE3-ETF: Blokea: Espazio-kontzeptuak.
- KE4-ETF: Blokea: Denbora-kontzeptuak.
- KE5-ETF: Blokea: Diruaren kontzeptua.
- KE6-ETF: Blokea: Oinarrizko mugimendu trebetasunak.
- KE7-ETF: Blokea: Gorputza, irudia eta pertzepzioa.
- KE8-ETF: Blokea: Mugimenduaren kulturaren adierazpenak.
- KE9-ETF: Blokea: Jolasa eta kirol jarduerak.
- KE10-ETF: Blokea: Gorputz eskema aurreratua.
- KE11-ETF: Blokea: Jolas sentsoriomotorra eta jolas sinbolikoa.
- KE12-ETF: Blokea: Teknologiaren erabilera funtzionala.
- KE13-ETF: Blokea: Kultura zientifikoa.
- KE14-ETF: Blokea: Gizarteak eta lurraldeak.
- KE15-ETF: Blokea: Giza interakzioak.
- KE16-ETF: Blokea: Arte adierazpena.
- KE17-ETF: Blokea: Musika adierazpena.
- KE18-ETF: Blokea: Erlijio katolikoa.
- Arloa.–Komunikazioa (K).
- KE1-K: Blokea: Komunikazio multimodala.
- KE2-K: Blokea: Fonetika eta fonologia.
- KE3-K: Blokea: Lexikoa eta semantika.
- KE4-K: Blokea: Morfologia eta sintaxia.
- KE5-K: Blokea: Pragmatika.
–Garapen Sozialaren esparrua.
- Arloa.–Trebetasun Sozialak (TS).
- KE1-TS: Blokea: Gizarte lotura.
- KE2-TS: Blokea: Asertibotasuna, emozioak eta autoezagutza.
- KE3-TS: Blokea: Oinarrizko interakzio trebetasunak.
- KE4-TS: Blokea: Lagunak egiteko trebetasunak.
- KE5-TS: Blokea: Elkarrizketarako trebetasunak.
- KE6-TS: Blokea: Pertsonen arteko arazoak konpontzea.
- KE7-TS: Blokea: Autoritate figurekiko harremana.
- KE8-TS: Blokea: Elkarri laguntzeko trebetasunak.
- Arloa.–Jokabidea (J).
- KE1-J: Blokea: Emozioen autorregulazioa.
- KE2-J: Blokea: Jokabidearen autorregulazioa.
- KE3-J: Blokea: Norbere burua zaintzea eta segurtasuna.
- KE4-J: Blokea: Eskola bizikidetza eta gizarte harremanak.
- KE5-J: Blokea: Arauak betetzea.
- KE6-J: Blokea: Gatazkak konpontzea.
- KE7-J: Blokea: Jokabide enpatikoa.
- KE8-J: Blokea: Jokabide alternatiboak.
- KE9-J: Blokea: Ingurunearekiko harremana.
- Arloa.–Aisia eta Astialdia (AA).
- KE1-AA: Blokea: Astialdia kudeatzea.
- KE2-AA: Blokea: Aisiarako irispidea eta aisian parte hartzea.
–Garapen Praktikoaren esparrua.
- Arloa.–Osasuna eta Segurtasuna (OS).
- KE1-OS: Blokea: Osasun fisikoa.
- KE2-OS: Blokea: Elikadura osasuna eta nutrizio osasungarria.
- KE3-OS: Blokea: Osasun mentala.
- KE4-OS: Blokea: Osasun sozioafektiboa.
- KE5-OS: Blokea: Inguruneko arriskuez jabetzea.
- KE6-OS: Blokea: Istripuak eta arrisku egoerak prebenitzea.
- KE7-OS: Blokea: Autobabesa testuinguru fisiko eta digitaletan.
- KE8-OS: Blokea: Larrialdietan eta simulazioetan oinarrizko erantzuna ematea.
- Arloa.–Eguneroko Bizitzako Jarduerak (EBJ).
- KE1-EBJ: Blokea: Norberaren garbitasuna.
- KE2-EBJ: Blokea: Esfinterren kontrola eta komuna erabiltzea.
- KE3-EBJ: Blokea: Janztea.
- KE4-EBJ: Blokea: Elikadura eta hidratazioa.
- KE5-EBJ: Blokea: Norberaren gauzak antolatzea eta zaintzea.
- Arloa.–Lana (L).
- KE1-L: Blokea: Lanean autorregulatzea.
- KE2-L: Blokea: Eskuzko abileziak eta tresnen erabilera funtzionala.
- KE3-L: Blokea: Oinarrizko trebetasun balioaniztunak.
- KE4-L: Blokea: Kalitatea, ahalegina eta erresistentzia.
- KE5-L: Blokea: Gizarte interakzioa eta laneko arauak.
- KE6-L: Blokea: Malgutasuna eta lan testuinguruetara egokitzea.
- KE7-L: Blokea: Jarrera, motibazioa eta lanaren zentzua.
- Arloa.–Komunitatearen Erabilera (KE).
- KE1-KE: Blokea: Ikastetxean parte hartzea.
- KE2-KE: Blokea: Ingurune fisiko komunitarioan parte hartzea.
- KE3-KE: Blokea: Komunitateko ingurune sozialean parte hartzea.
- KE4-KE: Blokea: Mugikortasuna eta segurtasuna komunitatean.
- Arloa.–Etxeko Bizitza (EB).
- KE1-EB: Blokea: Etxeko zereginak ezagutzea eta egitea.
- KE2-EB: Blokea: Etxea kudeatzea.
- KE3-EB: Blokea: Etxean aktiboki laguntzea.
III. alderdia.–Parte-hartzea, Interakzioak eta Gizarte Rolak.
IV. alderdia.–Osasuna.
V. alderdia–Testuingurua.
HITZAURREA
Dokumentu honen bidez, Nafarroako Hezkuntza Bereziko ikastetxeetako Derrigorrezko Oinarrizko Hezkuntzarako (DOH) curriculum proposamena aurkezten da. Hezkuntza premia bereziak dituzten ikasleei zuzenduta dago, eta ikasleen bizi kalitatea hobetzea du helburu.
Adimen eta Garapen Desgaitasunen Amerikako Elkarteak (AAIDD) desgaitasun intelektualari buruz emandako definizioaren bost alderdien arabera dago antolaturik: Funtzionamendu Intelektuala (prozesu kognitibo funtzionalak, autonomiarako eta ikaskuntzarako oinarri gisa); Egokitze-jokabidea (eguneroko egokitzapenerako trebetasun kontzeptualak, sozialak eta praktikoak); Parte-hartzea, Interakzioak eta Gizarte Rolak; Osasuna; eta Testuingurua, laguntza pertsonalizatuen bidez eta ikaskuntzak benetako inguruneetara orokortuz (ikasgelara, familiara eta komunitatera), inklusio eraginkorra sustatzeko. Oinarrizko jakintza batzuk transbertsalak dira, eta alderdi batean baino gehiagotan eragiten dute aldi berean. Hala ere, dokumentuak adierazitako alderdi eta arlo espezifikoan lantzen dira sistematikoki, sekuentzia bati jarraituz eta testuinguru baten barnean garatzen direla bermatzeko.
Curriculum proposamen hau bat dator Nafarroan hezkuntza premia bereziak dituzten ikasleei dagokienez indarrean dagoen hezkuntza arloko araudi espezifikoarekin, eta kontuan hartzen ditu desgaitasun intelektuala duten ikasleen eskubideak, ekitatea, autonomia, laguntzak eta bizi kalitatea (LOMLOEren 71.2 artikulua), baita hezkuntza laguntzako berariazko premiak (HLBPak) dituzten ikasleentzako arreta ere.
Curriculum honek barnean hartzen ditu: Nafarroako Foru Komunitateko araudia; desgaitasuna duten pertsonen eskubideei buruzko NBEren Konbentzioan jasotakoa (24.2 artikulua); Bizi Kalitatearen eta Laguntzen Zortzi Alderdiko Eredua (MOCA, 2021); eta egokitze-trebetasunen kontzeptua. Horri esker, hezkuntzako, irisgarritasuneko eta inklusioko eskubideak eta betebeharrak bermatzen ahal dira, eta bizi kalitatea, berriz, konpetentzia espezifikoen, oinarrizko jakintzen eta ebaluazio irizpideen bitartez lantzen ahal da. Elementu horiek plan pertsonalizatu bat sortzea ahalbidetzen dute, ikasleen erreferentziazko testuinguru guztietan haien bizi kalitatea sustatzeko, hezkuntza komunitateko kide guztiak inplikatuz.
I. ALDERDIA.–FUNTZIONAMENDU INTELEKTUALA
Funtzionamendu Intelektualaren alderdiak ikasleari inguruneko informazioa jaso, atxiki, prozesatu eta erabiltzea ahalbidetzen dioten prozesu kognitibo funtzionalen multzoari egiten dio erreferentzia, zeinak nahita baliatzen baititu arrazoitzeko, ikasteko eta ikasgelako zein eguneroko bizitzako testuinguru errealetan jarduteko.
Alderdi horrek barnean hartzen ditu autonomia pertsonala, parte-hartze aktiboa, ikaskuntza funtzionala eta bizi kalitatea sustatzen dituzten oinarrizko konpetentziak, eta, horretarako, oinarrizko prozesu kognitibo eta afektiboak, ikusmenaren eta mugimenduaren arteko koordinazioa, funtzio betearazleak eta pentsamendua eta arrazoimena garatzen ditu. Curriculumaren egitura hau bloke tematikotan antolaturik dago, eta, oinarrizko jakintzak eta haiei loturiko ebaluazio irizpideak baliatuz, progresio sekuentziala sustatzen du.
Curriculum proposamenak objektibagarriak diren oinarrizko prozesu kognitiboak bakarrik hartu ditu kontuan, ikasleekin zuzenean lantzen ahal direnak eta haien bizi kalitatea hobetzeko eragin frogagarria dutenak. Prozesu horiek esku-hartze sistematikoen bidez irakasten ahal dira, eta testuinguru errealetan behatzeko moduko irizpideen bidez ebaluatzen.
Nahita baztertu dira prozesu kognitibo transbertsalak –edo jada islatutako oinarrizko prozesuak garatzearen emaitza naturala direnak–, ez baitira objektibotasunez neurtzeko eta zuzenean irakasteko modukoak. Nahita eginiko aukeraketa horri esker, saihestu egiten dira gainjartzeak, eta bizi kalitatearen alderdietan benetako eragina duten konpetentzia funtzionalak hartzen dira hezkuntzako ahalegin nagusitzat.
Curriculum proposamenak funtzionamendu intelektuala hartzen du garapenaren alderdi guztien oinarritzat, eta testuinguru errealetako (ikasgela, familia, komunitatea) orokortze funtzionalera bideratzen du hezkuntza jarduna.
Ikuspegi horren xedea da bide egituratu bat eskaintzea, profesionalek, ikasleek eta testuinguruak orpoz orpo egin dezaten aurrera, konpetentziak ez ezik erreferentziazko testuinguru guztietan benetan parte hartzeko aukerak ere sortzeko. Azken helburua benetako hezkuntza inklusioa lortzea da, non laguntza pertsonalizatuek garapen kognitiboa bultzatuko baitute, autonomiarantz eta interakzio sozial esanguratsurantz bideratuta.
Funtzionamendu Intelektualaren esparrua
Arloa.–Prozesu Kognitibo Funtzionalak.
1. Arloaren azalpena.
Definizioa: "Oinarrizko gaitasun kognitiboz (arreta, memoria, pertzepzioa, hizkuntza, arrazoimena) eta prozesu gorenez (funtzio betearazleak, ikusmenaren eta mugimenduaren arteko koordinazioa, arazoak ebaztea) osaturiko multzoa, ikasleari aukera ematen diona ulertzeko, ikasteko, arrazoitzeko eta egoera berrietara egokitzeko, guztia ere konpetentziak garatzea, bizi kalitatea eta partaidetza aktiboa oinarri dituen curriculum baten esparruan, eta laguntza indibidualizatuak eskainirik bakoitzaren beharren eta ingurune naturalen arabera".
Prozesu kognitibo funtzionalak dira ekintza autonomo eta esanguratsu ororen motorra. Desgaitasun intelektuala duten ikasleen kasuan, ezinbestekoa da esku-hartze espezifiko bat gaitasun horiek indartzeko, hala garatuko baitira arreta selektibo eta iraunkorra, pertzepzio-bereizketa zehatza, eguneroko errutinetarako memoria funtzionala, begi-eskuen koordinazio egonkorra, sekuentzia sinpleak planifikatzeko gaitasuna eta arazo errealei aplikatutako kausa-ondorioen arrazoimena garatzekoa. Ez dira bilatzen lorpen akademiko abstraktuak, baizik eta tresna praktikoak, posible eginen dutenak jarraibideak betetzea, urrats sekuentzialak gogoratzea, mugimendu zehatzak koordinatzea eta eguneroko zailtasunak konpontzea.
Arlo honek oinarrizko hizkuntzaren gaineko ulermena eta ekoizpena uztartzen ditu erregulazio betearazlearekin (zereginak hastea, arretari eustea, aldaketen aurrean malgu jokatzea) eta azterketa logiko praktikoarekin (zergatik gertatzen da hau?, zer egin behar dut orain?). Berezko motibazioa norbere asmoetara zuzendutako jardueren bidez sustatzen da, eta prozesamendu abiadura, berriz, bakoitzaren erritmoa errespetatuz lantzen. Ikusmenaren eta mugimenduaren arteko koordinazioak objektuak zehatz manipulatzea ahalbidetzen du, eta hori ezinbestekoa da funtsezko zereginetarako, hala nola janzteko, jateko edo gailuak erabiltzeko.
Konpetentzia kognitibo horiek indartzeko erabiltzen diren bitartekoen artean, nabarmentzekoak dira arreta selektibo eta iraunkorra eskatzen duten ariketa espezifikoak, sekuentzia labur eta ezagunekin memoria lantzeko entrenamendu sistematikoa, estimulu garrantzitsuen pertzepzio-bereizketa, eta eguneroko testuinguruetan oinarrizko hizkuntzaren ulermena eta ekoizpena lantzeko praktika sistematikoa.
Helburua da ikasleak funtsezkoari erreparatzea, independentziaz jarduteko behar duena gogoratzea, pertzepzioa eta mugimendua modu eraginkorrean koordinatzea, ekintza sinpleak planifikatzea eta arazo praktikoak frustrazio handiegirik gabe konpontzea. Funtzio horiek plataforma transbertsal bat osatzen dute, eta haren gainean eraikitzen dira curriculumeko arlo funtzional guztiak.
2. Arloak bizi kalitatearen alderdietan duen inpaktua.
Prozesu kognitibo funtzionalen eta bizi kalitatearen alderdien arteko lotura oso handia da, indartu egiten baitituzte desgaitasun intelektuala duten ikasleen autonomia, parte-hartzea eta eguneroko testuinguruetara egokitzeko gaitasuna.
–Garapen pertsonala: oinarrizko eta goi mailako gaitasun kognitiboen bidez, etengabe ikastea, konpetentzia praktikoak eskuratzea eta eguneroko errutinak kudeatzea bultzatzen da, zeinak erabakigarriak baitira hazkunde indibidualean oinarritutako alderdi honetarako.
–Autodeterminazioa: planifikatzea, zereginei ekitea, malgutasuna, arazoak ebaztea eta, oro har, funtzio betearazleak ezinbestekoak dira erabaki autonomoak hartzeko, sekuentziak gogoan hartzeko eta eguneroko bizitzan independentziaz aritzeko.
–Ongizate emozionala: arreta iraunkorrak, erregulazio betearazleak eta ebazpen praktikoaren bidez frustrazioak murrizteak berezko motibazioa bultzatzen dute, baita autoestimua eta egoera berrietan emozioak kudeatu ahal izatea ere.
–Ongizate fisikoa: ikusmenaren eta mugimenduaren arteko koordinazioak eta pertzepzio-bereizketak hobetu egiten dute objektuak zehaztasunez manipulatzeko gaitasuna –esate baterako, janzteko edo jateko–, eta, hala, osasuna eta autonomia fisikoa bultzatzen dira.
–Pertsonen arteko harremanak: oinarrizko hizkuntza ulertzeak eta ekoizteak eta, horrekin batera, arreta selektiboak gizarte harreman eraginkorrak izatea eta harremanen testuinguruetan jarraibideak ulertzea errazten dute.
–Gizarte inklusioa: memoria funtzionalak, kausa-ondorioen arrazoimenak eta plangintza sinpleak ingurune naturaletan aktiboki parte hartzea ahalbidetzen dute, talde errutinei jarraituz eta sozialki egokituz.
–Ongizate materiala: eguneroko errutinetarako memoria, begi-eskuen koordinazioa eta beste zenbait prozesu lagungarri dira jabetzak maneiatzeko, oinarrizko finantza segurtasuna izateko eta enplegurako, ekintza praktikoen bidez lagunduta.
–Eskubideak: indartze kognitibo transbertsalaren bidez, laguntza indibidualizatuak berdintasunez eskuratzeko aukera, erabakitzeko askatasuna eta hezkuntza ingurune inklusiboetako babesa izatea bermatzen da.
Laburbilduz, prozesu kognitibo funtzionalak dira bizi kalitatea indartzen duten oinarri transbertsala, eta haiek egiten dute posible desgaitasun intelektuala duten ikasleek autonomia, egokitzapena eta parte-hartze aktiboa izatea, hori guztia arreta, memoria, pertzepzioa, hizkuntza, funtzio betearazleak eta ikusmenaren eta mugimenduaren arteko koordinazioa landuz, eguneroko testuinguruetara aplikatuta.
3. Curriculumeko elementuen arteko lotura.
ARLOA: PROZESU KOGNITIBO FUNTZIONALAK (PKF) | |
1. konpetentzia espezifikoa (KE1-PKF) Inguruneko informazioa jaso, atxiki, prozesatu eta erabiltzea, arrazoitzeko, ikasteko eta nahita jarduteko, eta, horretarako, arreta, pertzepzioa, motibazioa, memoria eta hizkuntzaren oinarrizko ulermena baliatzea ikasgelan eta eguneroko bizitzako testuinguru errealetan, autonomia pertsonala, parte-hartze aktiboa, ikaskuntza funtzionala eta bizi kalitatea sustatzeko. | |
Loturarik handiena duten bizi kalitatearen alderdiak: Garapen pertsonala: oinarrizko prozesu kognitiboak dira eskolako ikaskuntza guztiak eta bizitza autonomorako konpetentziak eraikitzeko funtsa.Autodeterminazioa: informazioa jasotzeko, jarraibideak gogoan hartzeko eta komunikatzeko gaitasunari esker, eguneroko jardueren inguruko erabaki informatuak hartzen ahal ditu ikasleak.Ongizate emozionala: arreta iraunkorrak, lanaren memoriak eta jarraibideak ulertzeak murriztu egiten dituzte frustrazioa eta gainkarga kognitiboa, eta, aldiz, egonkortasun emozionalari egiten diote mesede. | |
OINARRIZKO JAKINTZAK A) Blokea: Oinarrizko prozesu kognitibo eta afektiboak: Inguruneko informazioa jaso, atxiki, prozesatu eta erabiltzeko gaitasuna, ikasteko, arrazoitzeko eta nahita jarduteko. Arreta, pertzepzioa, motibazioa, memoria eta hizkuntzaren oinarrizko ulermena dira osagaiak. | |
KE1 konpetentzia espezifikoari lotutako ebaluazio irizpideak | Oinarrizko jakintzak |
Estimulu sentsorialei lotutako sentsazioak identifikatzea, bereiztea eta adieraztea. | Pertzepzio sentsoriala: estimulu sentsorialekin lotutako sentsazioak identifikatzea, bereiztea eta errekonozitzea. |
Garrantzirik gabeko distraigarriak iragaztea, estimulu garrantzitsuak hautatzea eta, arian-arian, arretari eustea zeregin sinpleetan. | Arreta iraunkorra eta selektiboa: garrantzirik gabeko distraigarriak iragaztea, estimulu garrantzitsuak hautatzea eta, arian-arian, arretari eustea zeregin sinpleetan. |
Eguneroko testuinguruetan maiz erabiltzen diren sinboloen/hitzen esanahia modu koherentean errekonozitzea. | Memoria semantikoa: eguneroko testuinguruetan maiz erabiltzen diren sinboloen/hitzen esanahia modu koherentean errekonozitzea (adibidez, seinale gorriek gelditzeko adierazten dutela…). |
Aurreko esperientzia zehatzetako informazioa gogoratzea eta aplikatzea, eta, ildo horretan, aldez aurreko esperientzian oinarritutako aurreikuspena erakustea. | Memoria episodikoa: iraganeko esperientzietako informazio garrantzitsua gordetzea. |
Aurrez automatizatutako hiruzpalau urratseko prozedura sekuentzia osoak modu automatiko eta naturalean egitea, ekintzen ordenari eutsiz. | Prozeduren memoria: aurrez ikasitako hiruzpalau urratseko prozedura sekuentzia osoak modu automatiko eta zehatzean egitea. |
Estimulu sentsorial jakin batzuekiko lehentasuna erakustea eta intereseko jardueretan aktiboki parte hartzea. | Oinarrizko motibazioa: estimulu sentsorial jakin batzuekiko norberaren lehentasunak errekonozitzea eta adieraztea, eta intereseko jardueretan modu aktiboan parte hartzea. |

2. konpetentzia espezifikoa (KE2-PKF) Ikusmenezko pertzepzioa mugimendu motor zehatzekin integratzea, gorputzaren baliabideak egoki erabiliz eta begi-eskuen koordinazioari, jarrera egonkortasunari eta erritmo motorrari eutsiz ikasgelako zein eguneroko bizitzako jardueretan, eta, horretarako, laguntza pertsonalizatuekin gidatutako praktika baliatzea, hori guztia autonomia pertsonala, gorputza erabiltzeko segurtasuna, parte-hartze aktiboa eta bizi kalitatea sustatzeko. | |
Loturarik handiena duten bizi kalitatearen alderdiak: Ongizate fisikoa: ikusmenaren eta mugimenduaren arteko koordinazioa funtsezkoa da gorputzaren osasunerako, higiene pertsonalerako, seguru mugitzeko eta eguneroko bizitzako jarduerak (EBJ) autonomiaz egiteko; eta, beraz, oinarrizko euskarri fisikoa da Hezkuntza Berezian.Garapen pertsonala: mugimendu trebetasun finetan izandako aurrerabideak finkatu egiten ditu eskolako ikaskuntzak (idazketa, marrazketa), baita konpetentzia funtzionalak ere.Gizarte inklusioa: talde jarduera motorretan modu aktiboan parte hartzeak ahalbidetzen du ikasgelako, jolasaldiko eta komunitateko dinamiketan benetan presentzia izatea eta haien parte sentitzea. | |
OINARRIZKO JAKINTZAK B) Blokea: Ikusmenaren eta mugimenduaren arteko koordinazioa: Ikusmenezko pertzepzioa mugimendu motor zehatzekin integratzeko gaitasuna, gorputzaren baliabideak egoki erabiliz eta begi-eskuen koordinazioari, jarrera egonkortasunari eta erritmo motorrari eutsiz. | |
KE2 konpetentzia espezifikoari lotutako ebaluazio irizpideak | Oinarrizko jakintzak |
Ukimena, oreka, erritmoa eta, oro har, mugimendu koordinatuei loturiko sentsazioak identifikatzea eta adieraztea ikasgelako jarduera gidatuetan, norberaren lehentasun motorrak errekonozituz eta gorputz erantzunak doituz, laguntza pertsonalizatuekin. | Pertzepzio sentsoriala eta ikusmenaren eta mugimenduaren sentsazioak: mugimendu koordinatuei lotutako sentsazioak (ukimena, oreka, erritmoa) eta norberaren lehentasun motorrak identifikatzea, horien aurrean erreakzionatzea eta adieraztea. |
Marra sinpleak egitea, oinarrizko formak kopiatzea eta objektuak begi-eskuen zehaztasunez manipulatzea, jarduera funtzionalak osatuz. | Mugimendu finak eta begi-eskuak kontrolatzea: marrak, kopiak eta manipulazio zehatzak egitea (forma sinpleak, piezak ahokatzea, guraize egokituak erabiltzea…). |
Objektu mugikorrei begiekin jarraitzea eta jarrera egonkorrak mantentzea zereginetan, jarrera kontrolatuz eta ikusmena eta mugimendua koordinatuz. | Begiekin jarraitzea eta egonkortasuna: objektu mugikorrei begiekin jarraitzea eta jarrera egonkorretan mantentzea zereginetan (mugen barnean koloreztatzea, blokeak metatzea…). |
Bisualki gidatutako mugimendu sekuentziak egitea laguntza pertsonalizatuekin, eta, arian-arian, autonomia funtzionala erakustea. | Ikusmenaren eta mugimenduaren sekuentziazio gidatua: bisualki gidatutako mugimendu sekuentziak egitea (piktograma bidez janzteko sekuentzia, mahaia prestatzea…). |
Bi eskuak modu koordinatuan eta txandaka erabiltzea zeregin sinpleetan eta eguneroko bizitzako egoeretan, eta laguntza pertsonalizatuekin kolaboratzea zehaztasuna, egonkortasuna eta autonomia hobetzeko. | Bi eskuen koordinazioa eta koordinazio orokorra: bi eskuak aldi berean eta txandaka erabiltzea; besteak beste, objektuak jaso eta garraiatzeko, piezekin eraikitzeko, guraize egokituak erabiltzeko, material handiak besarkatzeko edo objektu bati eusteko beste bat manipulatu bitartean (esate baterako, paperari esku batekin eustea eta bestearekin koloreztatzea…). |
Abiadura eta indarra doitzea izena idazteko, jantzien botoiak lotzeko, tresnak manipulatzeko eta, oro har, eguneroko jardueretarako, eta mugimenduen kontrol proportzionala aplikatzea eskolako eginkizunetan eta eguneroko bizitzan. | Erritmoa eta doitzea testuinguru funtzionaletan: abiadura eta indarra doitzea eguneroko jardueretan (izena idaztea, botoiak lotzea…). |

3. konpetentzia espezifikoa (KE3-PKF) Helburuetara bideratutako portaerak hastea, planifikatzea, erregulatzea eta malgutzea, bulkadak kudeatuz eta baliabide kognitiboak ingurune aldakorretan antolatuz, praktika gidatuaren bidez, ikasgelako eta eguneroko bizitzako testuinguru funtzionaletan eta laguntza pertsonalizatuekin, guztia ere autorregulazioa, aldaketetarako egokitzapena, autonomia pertsonala eta bizi kalitatea sustatzeko. | |
Loturarik handiena duten bizi kalitatearen alderdiak: Autodeterminazioa: funtzio betearazleak dira norberaren jokabidea kontrolatzeko oinarria, eta haien bidez da posible ekintzak abiaraztea, sekuentziak planifikatzea eta eguneroko jardueren inguruko erabaki autonomoak hartzea.Ongizate emozionala: bulkadak erregulatzeak, frustrazioarekiko tolerantziak eta aldaketen aurreko malgutasunak nabarmen murrizten dituzte antsietatea eta portaera problematikoak.Gizarte inklusioa: kontrol inhibitzaileak (txandari itxarotea) eta malgutasun kognitiboak talde jardueretan egoki parte hartzea eta gelako dinamiketara egokitzea ahalbidetzen dute. | |
OINARRIZKO JAKINTZAK C) Blokea: Funtzio betearazleak: Helburuetara bideratutako portaerak abiarazteko, planifikatzeko, erregulatzeko eta malgutzeko gaitasuna, bulkadak kudeatuz eta baliabide kognitiboak ingurune aldakorretan antolatuz, autorregulazioa eta ingurunera egokitzea bultzatzeko. | |
KE3 konpetentzia espezifikoari lotutako ebaluazio irizpideak | Oinarrizko jakintzak |
Testuinguru funtzionaletan, ondoz ondoko bizpahiru jarraibide berriko sekuentziak berehala eta zuzen buruan hartzea eta egitea, ordena zuzenari eutsiz eta eten handirik gabe. | Lanaren memoria: sekuentzia labur berrietarako informazioa gogoan hartzea eta berehala erabiltzea. (Esate baterako, haurrak jarraibide honi kasu egitea: lehenik arkatza hartu, ondotik papera, eta, gero, zure izena idatzi). |
Hitz, seinale edo erantzun azkarrak sortzea eguneroko bizitzarako garrantzitsuak diren kategoria funtzionalen barnean. | Hitz jarioa: hitz, seinale edo erantzun azkarrak sortzea eguneroko bizitzarako garrantzitsuak diren kategoria funtzionalen barnean. (Esate baterako, haurrari "zer jaten dugu Gabonetan?" galdetzean, berehala erantzun ahal izatea: "indioilarra, turroia, mahatsak…"). |
Egoera berri, aldakor edo ustekabekoetara egokitzea, eta, hasierako planek funtzionatzen ez dutenean, pentsamenduak, jokabideak eta estrategiak aldatzea, hori guztia ziurgabetasunarekiko tolerantzia, planak aldatzeko jarrera eta gizarte ingurunera doitutako soluzio berriak sortzeko gaitasuna erakutsiz. | Malgutasun kognitiboa: egoera berri, aldakor edo ustekabekoetara egokitzea. Ziurgabetasunarekiko tolerantzia eta soluzio berriak sortzea. |
Eguneroko bizitzako jarraibide eta seinale sinpleei arian-arian azkarrago erantzutea. | Prozesatze abiadura: eguneroko bizitzako jarraibide edo seinale sinpleei arian-arian azkarrago erantzutea. |
Ekintza inpultsiboak gelditzea eta talde jardueretan txandari itxarotea, zain egoteko seinaleei erantzunez, eta talde dinamiketan parte hartzean arian-arian bulkadak kontrolatzea. | Inhibizioa: ekintza inpultsiboak gelditzea eta talde jardueretan txandari itxarotea. |
Zereginean arreta mantentzea ingurunean distraigarriak agertzen direnean. | Arretaren kontrola: zereginean arreta mantentzea ingurunean distraigarriak agertzen direnean. |
Autonomoki hastea gero eta zeregin sekuentzia konplexuagoak. | Plangintza: autonomoki hastea arian-arian konplexuagoak diren zeregin sekuentziak (eskola materiala urratsez urrats prestatzea…). |
Alternatibak balioestea eta hauturik onena egitea, eguneroko egoerak konpontzeko ondorio logikoak kontuan harturik. | Erabakiak hartzea: alternatibak balioestea eta hauturik onena egitea, ondorio logikoak kontuan hartuz. (Adibidez: haurrak jolasaldirako arropa hautatu behar izatea hotz egiten duenean; bi txartel bisual erakutsita –jaka eta kamiseta–, zuzen ukitzea edo seinalatzea jaka). |
Bi zeregin (bata motorra eta bestea ahozkoa) aldi berean gauzatzea. (Adibidez: erritmo bat jotzea objektuak izendatzen diren bitartean, bietan zehaztasunari eutsiz eta eten handirik gabe…). | Gauzatze duala: bi zeregin aldi berean gauzatzea (bata motorra eta bestea ahozkoa). |
Zeregin bat baino gehiago aldi berean edo txandaka antolatzea eta gauzatzea, eta bakoitzera itzultzeko baliabide kognitiboak kudeatzea, betiere talde jarduera egituratuetan haien aribidea kontrolatuz. | Zeregin anitzak / adarkatzea: zeregin bat baino gehiago aldi berean edo txandaka antolatzeko eta gauzatzeko gaitasuna, eta bakoitzera itzultzeko baliabide kognitiboak kudeatzea, betiere haien aurrerabidea kontrolatuz. |
Plangintzarekin eta kontrol betearazlearekin loturiko sentsazioak identifikatzea eta adieraztea, eta, horretarako, premia betearazleak errekonozitzea, laguntza pertsonalizatuekin, testuinguru funtzionaletan. | Egoera betearazleen pertzepzioa: plangintzarekin eta kontrolarekin loturiko sentsazioak (frustrazioa, arrakasta…) identifikatzea, horien aurrean erreakzionatzea eta adieraztea, bai eta premia betearazleak ezagutzea ere. |
Norberaren jarduna monitorizatzea eta jokabidea modu sinplean doitzea zeregina hobeki egiteko, betiere laguntza pertsonalizatuak erabiliz eta gero eta autonomia handiagoarekin. | Autorregulazioa/monitorizazioa: norberaren jokabidea, emozioak eta pentsamendua autorregulatzeko gaitasuna. |

4. konpetentzia espezifikoa (KE4-PKF) Eguneroko egoerak aztertzeko gaitasuna, garapen kognitibo jarraituaren bidez, prozesamendu sentsoriomotorretik eta ordezkapen sinbolikotik abiatu eta pentsamendu zehatzera eta arrazoimen abstraktura iritsi arte. | |
Loturarik handiena duten bizi kalitatearen alderdiak: Autodeterminazioa: egoera zehatzak aztertzeko, ondorioak aurreikusteko eta arazo egituratuak konpontzeko gaitasunari esker, ikasleak bere eguneroko bizitzari buruzko erabaki autonomoak hartzen ahal ditu, eta irizpide logikoz egiten ahal du hautua aukera funtzionalen artetik.Garapen pertsonala: arrazoimen praktikoa funtsezko oinarria da goi mailako konpetentzia kognitiboak, eskolako ikaskuntza esanguratsuak eta testuinguru berrietara transferitzen ahal diren trebetasunak eraikitzeko.Eskubideak: arrazoimen funtzionala funtsezkoa da hezkuntzako eta gizarteko erabakietan parte-hartze informatua izateko. | |
OINARRIZKO JAKINTZAK D) Blokea: Pentsamendu eta arrazoibide funtzionala: Prozesu kognitiboen multzoa, pertsona bati ahalbidetzen diona informazioa hauteman, irudikatu, antolatu eta erlazionatzea eguneroko egoerak ulertzeko, erabaki doituak hartzeko eta testuinguru errealetan arazoak konpontzeko, eta, hala, autonomia eta partaidetza soziala indartzeko. | |
KE4 konpetentzia espezifikoari lotutako ebaluazio irizpideak | Oinarrizko jakintzak |
Objektuen propietate sentsorial zehatzak hautematea, bereiztea eta horien gainean esku hartzea, zuzenean eskuekin arakatuz. | Prozesamendu sentsoriomotorra: objektuen propietate sentsorial zehatzak hautematea, bereiztea eta horien gainean esku hartzea. (Adibidez: testurak, koloreak, tamainak eta abar bereiztea). |
Irudi edo seinale zehatzak erreferentzia errealekin lotzea, begiekin berehala errekonozitu ondotik. | Hasierako irudikapen sinbolikoa: irudi edo seinale zehatzak erreferentzia errealekin lotzea (adibidez: sagar gorri baten argazkia ikusi eta benetako objektua bilatzea zenbait fruituren artean, bikotea osatzeko, irudiak fruitu ukigarria irudikatzen duela hauteman ondotik…). |
Bokalizazio edo keinu aurreintentzionalak igortzea, estimulu garrantzitsuen aurrean oinarrizko komunikazio funtzionala aurreratzen dutenak. | Komunikazio aurrelinguistiko funtzionala: keinu edo bokalizazio intentzionalak igortzea, oinarrizko komunikazio funtzionala aurreratzen dutenak (adibidez: haurrak besoa luzatzea eta edalontzi bat seinalatzea begirada finkoz, helduak edateko emanen diola aurreikusiz, eskaerak ahoskatzea, arbuioa adieraztea…). |
Piktogramak, seinaleak eta, oro har, sinbolo konbentzionalak erabiltzea eguneroko sekuentzia funtzionaletan ageri ez diren objektuak/ekintzak irudikatzeko. | Erabilera sinboliko konbentzionala: piktogramak, seinaleak eta, oro har, sinbolo konbentzionalak erabiltzea ageri ez diren objektuak/ekintzak irudikatzeko (adibidez: haurrak uraren piktograma ukitzea/hautatzea egarriak dagoenean, nahiz eta edalontzia ikusi ez). |
Falta diren objektuen izen zehatzak hitzez izendatzea. | Erreferentzia zehatzak hitzez erabiltzea: falta diren objektuen izen zehatzak hitzez izendatzea (adibidez: haurrak "sagarra nahi dut" esatea, nahiz eta sagarra begien bistan egon ez). |
Elkarrizketa testuinguru sinpleetan kategoria abstraktuak edo erlazio logikoak irudikatzen dituzten hitzak ulertzea eta erabiltzea. | Kategorien eta erlazioen gaineko pentsamendu zehatza: esperientzia zehatzetan oinarritutako kategoriak eta erlazioak irudikatzen dituzten hitzak ulertzea eta erabiltzea (adibidez: haurrak ulertzen du "fruituak" kategoria abstraktu gisa, eta "Sagarra eta banana fruituak dira" baieztatzen du; hala, taldekatzen ditu elementuak, benetako objektuak aurrean eduki beharrik gabe). |
Zehaztasunari lotuta ez dauden erlazio logikoak ezartzea, hipotesiak formulatzea, ondorioak aurreikustea eta arazoak konpontzea pentsamendu proposizionalaren bidez, eta, ildo horretan, baldintzazko egiturak baliatzea eguneroko egoeretan (konparazio batera, "sagarra jaten badut, ez naiz goseak geldituko"). | Hitzezko arrazoimen abstraktua: zehaztasunari lotuta ez dauden erlazio logikoak ezartzeko, hipotesiak formulatzeko, ondorioak aurreikusteko eta arazoak konpontzeko gaitasuna pentsamendu proposizionalaren bidez (adibidez: baldintzazko egiturak baliatzea, konparazio batera, "sagarra jaten badut, ez naiz goseak geldituko"). |
II. ALDERDIA.–EGOKITZE-JOKABIDEA
Egokitze-jokabidearen alderdia da pertsona batek ikasi dituen eta eguneroko ingurunean eta komunitatean modu eraginkorrean funtzionatzea ahalbidetzen dioten gaitasun kontzeptual, sozial eta praktikoen multzoa. Kontzeptu hori ez da mugatzen jaiotzetiko konpetentzietara; aitzitik, barnean hartzen ditu garapenean zehar eskuratutako ikaskuntzak, testuinguru kultural eta sozial jakinetara egokitzea errazten dutenak, eta, ondorioz, autonomia pertsonala eta gizarte inklusioa sustatzen dituztenak.
Egokitze-jokabidea funtsezko hiru eremutan antolatzen da: trebetasun kontzeptualak, trebetasun sozialak eta trebetasun praktikoak. Alderdi anitzetan banatzeari esker, osorik ebaluatzen ahal da egokitze-funtzionamendua, ez norberaren gaitasunak bakarrik kontuan hartuz, baizik eta baita inguruneak eskatzen duena ere.
Trebetasun kontzeptualek askotariko konpetentziak biltzen dituzte, hala nola hizkuntza, arrazoimena, memoria eta oinarrizko nozio akademikoak, horiek baitira ikasteko eta eguneroko arazoak ebazteko oinarria.
Trebetasun sozialek barnean hartzen dituzte pertsonen arteko interakzioak, erantzukizun soziala, autokontrol emozionala eta talde arauei jarraitzeko gaitasuna, zeinak funtsezkoak baitira harreman esanguratsuak ezartzeko.
Trebetasun praktikoek eguneroko funtzionamendu funtzionalak dituzte ardatz, hala nola norbere burua zaintzea, etxea antolatzea eta baliabide komunitarioak modu eraginkorrean baliatzea.
Nafarroako Derrigorrezko Oinarrizko Hezkuntzako (DOH) curriculumaren garapenaren esparruan, Schalockek eta Verdugok definituriko ereduaren hiru eremu horiek garapen kontzeptualaren, sozialaren eta praktikoaren esparruen baliokideak dira zuzenean. Baliokidetasun operatibo horrek erraztu egiten du eredu teorikoa hezkuntza jardun inklusibora eramatea, eta posible egiten du, berebat, helburu pertsonalizatuak zehaztea, aurrerapenak ebaluatzea eta doitutako laguntzak planifikatzea.
Esparru bakoitza arlo espezifikoetan antolatzen da, eta haien bidez definitzen dira oinarrizko jakintzak eta ebaluazio irizpideak; hala, bermaturik gelditzen da testuinguruan kokaturiko progresio sekuentziala, curriculumaren egituran oinarriturik:
I. ALDERDIA.–FUNTZIONAMENDU INTELEKTUALA | |
II. ALDERDIA.–EGOKITZE-JOKABIDEA | |
GARAPEN KONTZEPTUALAREN ESPARRUA | Eskola Trebetasun Funtzionalen arloa. Norbere Burua Gidatzearen arloa. Komunikazioaren arloa. |
GARAPEN SOZIALAREN ESPARRUA | Trebetasun Sozialen arloa. Jokabidearen arloa. Aisiaren eta Astialdiaren arloa. |
GARAPEN PRAKTIKOAREN ESPARRUA | Osasunaren eta Segurtasunaren arloa. Eguneroko Bizitzako Jardueren arloa. Lanaren arloa. Komunitatearen Erabileraren arloa. Etxeko Bizitzaren arloa. |
III. ALDERDIA.–PARTE-HARTZEA, INTERAKZIOAK ETA GIZARTE ROLAK | |
IV. ALDERDIA.–OSASUNA | |
V. ALDERDIA–TESTUINGURUA | |
Hiru zatiko egitura horrek, esparru teoriko sendo bat eskaintzeaz gainera, ikaskuntzak testuinguru errealetara (familia, eskola, komunitatea) orokortzera bultzatzen du hezkuntza jarduna, eta, hala, bat egiten du benetako parte-hartzearen ikuspegiarekin, arlo bakoitzeko azken oinarrizko jakintza gisa. Hala, egokitze-jokabidea bihurtzen da inklusioaren ardatz nagusi, eta bermatzen da testuinguruaren laguntzek indartzen dituztela ikasleak eskuratutako konpetentziak.
Garapen Kontzeptualaren esparrua
Arloa.–Norbere Burua Gidatzea.
1. Arloaren azalpena.
Definizioa: "Pertsona batek bere bizitzaren gainean hautatzeko eta erabakitzeko duen gaitasuna, bere gustu eta interesen arabera borondatez jardutekoa, norbere buruari jomugak ezartzekoa eta horiek lortzeko antolatzekoa, betiere hartzen dituen erabakien inguruan gai eta erantzule sentituz".
Norbere burua gidatzea funtsezko ardatza da edonoren garapenean, berekin baitakar norbere bizitzaren eragile aktiboa garela ohartzea. Ikasleek arian-arian eraiki behar dute nortasun pertsonal doitu bat, beren gaitasunen, interesen, laguntza premien eta lehentasunen ezagutzan oinarrituta. Ez da "hautatzea" bakarrik, baizik eta zentzuz hautatzen ikastea, eskura diren aukerak eta haien ondorioak ulertuz, testuinguru erreal eta esanguratsuetan.
Norbere burua gidatzeko gaitasuna garatzeak esan nahi du tresna egokiak ematea ikasleari bere buruari jomuga lorgarriak jar diezazkion, beharrezko urratsak planifika ditzan eta bere lorpenak ebalua ditzan; hala, autorregulazioa ez ezik, norbere eraginkortasunaren pertzepzioa ere sustatzen da. Prozesu hori eguneroko esperientzietatik abiatuta eraikitzen da: pertsonak aktiboki parte hartzen du bere denbora antolatzen, xedea duten zereginetan eta benetako arazoak ebazten. Hala, doitu egiten du bere jokabidea, eta gero eta erabaki autonomoagoak hartzen ditu. Aurreikuspena, laguntza bisualak baliatzea, ingurunea egituratzea eta helduaren bitartekaritza funtsezkoak dira ikaskuntza horiek errazteko.
Norbere burua gidatzea loturik dago, berebat, modu autonomo eta seguruan lekualdatzeko gaitasunarekin, eguneroko baliabideak kudeatzearekin (dirua edo denbora, kasurako), eta intimitateari, jabetzari eta gizarte arauei lotutako oinarrizko alderdiak ulertzearekin. Hori guztia lagungarria da askotariko inguruneetan (eskolan, familian eta komunitatean) partaidetza aktiboagoa eta doituagoa lortzeko; hala, murriztu egiten da mendekotasuna, eta inklusioa, berriz, sustatu.
Esparru honetako funtsezko elementu bat kontrol eta ahalduntze sinesmenak garatzea da; hau da, ikasleak hautematea bere ekintzek badutela ondoriorik eta eragina izaten ahal dutela bere inguruan gertatzen den horretan. Pertzepzio horrek indartu egiten ditu autoestimua, motibazioa eta jardueretarako konpromisoa, bereziki, zentzu argia dutenean eta bere eguneroko bizitzarekin lotuta daudenean.
Heziketaren ikuspegitik, ikastetxeak eginbehar hauek ditu:
–Aukera erreal eta sistematikoak sortzea, ikasleak hautatu, erabaki, planifikatu, huts egin eta esperientziatik ikas dezan, errespetuzko ingurune seguru batean.
–Norbere burua gidatzeko gaitasuna curriculumaren plangintzan txertatzea, ez eduki bereizi gisa, baizik eta ikaskuntza egoera guztietan ageri den elementu transbertsal gisa, eta, horri esker, parte-hartze aktiboa eta indibidualtasunarekiko errespetua sustatzea.
2. Arloak bizi kalitatearen alderdietan duen inpaktua.
Bereziki garrantzitsua da norbere burua gidatzearen eta bizi kalitatearen alderdien arteko lotura, esan nahi baitu pertsonak baduela gaitasuna bere bizitzaren gaineko kontrola izateko, erabakiak hartzeko eta bere ingurunean modu aktiboan parte hartzeko –funtsezko alderdiak guztiak ere pertsonen ongizate integralerako–.
–Ongizate emozionala: hautatzeko aukerak, erabakiak hartzeak eta norberaren ekintzek ondorioak dituztela hautemateak autoestimua eta segurtasun pertsonala sustatzen dituzte; frustrazioa, aldiz, murriztu egiten da, areagotu egiten baita norberaren bizitzarekiko gogobetetasuna.
–Ongizate fisikoa: norbere burua gidatzeak eragina du ohitura osasungarriak eskuratzeko, eguneroko errutinak antolatzeko eta norbere burua zaintzeari lotutako erabakiak hartzeko, eta lagundu egiten du osasuna eta gorputzaren ongizatea mantentzen.
–Pertsonen arteko harremanak: erabaki propioak hartuta eta lehentasunak adierazita, orekatuagoak izaten dira interakzioak, hobetu egiten da komunikazioa, eta errespetuan eta elkarrekikotasunean oinarritutako harremanak sustatzen dira.
–Garapen pertsonala: planifikatzen, arazoak ebazten, zereginak antolatzen edo denbora kudeatzen ikasteak hazkunde pertsonala bultzatzen du, bai eta eguneroko bizitzarako konpetentzia funtzionalak eskuratzea ere.
–Autodeterminazioa: norbere burua gidatzea da alderdi horren oinarria, pertsonari aukera ematen diolako bere interesen arabera jarduteko, helburuak ezartzeko, erabaki informatuak hartzeko eta bere bizi proiektuan rol aktiboa izateko.
–Gizarte inklusioa: erabakitzeko, lekualdatzeko, antolatzeko eta jardueretan parte hartzeko gaitasun handiagoak berekin ekartzen du eskola, familia eta komunitate testuinguruetan presentzia eta parte-hartze aktiboa izatea.
–Ongizate materiala: diruaren eta beste baliabide batzuen oinarrizko kudeaketak eta gastuen plangintzak independentzia ekonomiko handiagoa ahalbidetzen dute, bai eta norberaren baliabideak doiago erabiltzea ere.
–Eskubideak: norbere burua gidatzeak oinarrizko eskubideak baliatzea sustatzen du, hala nola iritzia ematea, aukeratzea, parte hartzea eta entzuna izatea, eta horrek guztiak errespetu handiagoko bizitza sustatzen du, duinagoa eta autonomoagoa.
Oro har, norbere burua gidatzeko gaitasuna garatzeak aukera ematen dio pertsonari bere bizitzaren gaineko kontrol handiagoa izateko, ingurunean modu aktiboagoan parte hartzeko eta bizi proiektu propioa eraikitzeko, eta, ondorioz, areagotu egiten dira haren ongizatea, autonomia eta gizarte inklusioa.
3. Curriculumeko elementuen arteko lotura.
ARLOA: NORBERE BURUA GIDATZEA (NBG) | |
1. konpetentzia espezifikoa (KE1-NBG) Norberaren ezagutza eta balorazioa garatzea, eta, horretarako, arian-arian identifikatzea eta ezagutzea norberaren ezaugarriak, gaitasunak, interesak, zailtasunak eta laguntza premiak askotariko testuinguruetan, behaketa, autoadierazpena eta eguneroko esperientzien inguruko hausnarketa gidatua baliatuz; hala, autonomia pertsonala, erabaki doituak hartzea eta eskola eta gizarte bizitzako parte-hartze aktiboa sustatuko dira, eta, ondorioz, areagotu eginen dira bizi kalitatea eta ongizate pertsonala. | |
Loturarik handiena duten bizi kalitatearen alderdiak: Autodeterminazioa: norbere burua ezagutzeak eta baloratzeak norberaren gaitasun eta interesetara doitutako erabakiak hartzea, eskola eta gizarte bizitzan aktiboki parte hartzea eta norbere bizitzaren erantzukizuna arian-arian hartzea ahalbidetzen du. Autoadierazpenak eta hausnarketak aukeratzeko, planifikatzeko eta ebaluatzeko gaitasuna laguntzen dute, eta horixe da autodeterminazioaren oinarria.Garapen pertsonala: ezaugarriak, gaitasunak, interesak, zailtasunak eta laguntza premiak arian-arian identifikatzeak eta ezagutzeak hazkuntza adierazgarria eragiten du autoezagutzan, heldutasunean eta norbere nortasunaren gaineko kontzientzian. Eguneroko esperientzien gainean gidaturik hausnartzeak autokontzeptu aberatsagoa eta errealistagoa eraikitzea ahalbidetzen du, eta horixe da garapen pertsonal sendo baten oinarria. | |
OINARRIZKO JAKINTZAK A) Blokea: Autoezagutza: Norberaren ezaugarriak, gaitasunak, zailtasunak, interesak eta laguntza premiak identifikatzea eta errekonozitzea askotariko egoeretan, norberaren bizitzari buruz gero eta erabaki doiagoak hartu ahal izateko. | |
KE1 konpetentzia espezifikoari lotutako ebaluazio irizpideak | Oinarrizko jakintzak |
Norberaren ezaugarriak, gaitasunak, interesak, zailtasunak eta laguntza premiak identifikatzea askotariko testuinguruetan. | Norbere burua ezagutzea: norberaren ezaugarrien, gustuen, lehentasunen, interesen eta motibazioen kontzientzia izatea, baita modu autonomoan jarduteko gaitasunena, agertzen diren zailtasunena eta horiei aurre egiteko testuinguru bakoitzean behar diren laguntzena ere. |
Norberaren ezaugarriak, gustuak eta interesak ikaslearen komunikazio modalitatearen bidez adieraztea (ahozko hizkuntza eta/edo komunikazio areagotzailea). | Autoadierazpen pertsonala: norberaren ezaugarriak komunikatzea. |
Norberaren gaitasunak eta zailtasunak doiki balioestea, esperientziatik abiaturik. | Bat etortzea norbere buruaren pertzepzioa eta errealitatea: autoirudiaren eta errealitatearen arteko hurbilketa progresiboa, norberaren gaitasun eta zailtasunen balorazio doituaren bidez. |
Irudi pertsonala berrikustea eta eguneratzea, norberaren esperientzia eta ikaskuntzei buruzko hausnarketatik abiatuta. | Hausnarketa pertsonal etengabea: norbere buruaren ezagutza eguneratzea esperientziatik abiatuta. |
ARLOA: NORBERE BURUA GIDATZEA (NBG) | |
2. konpetentzia espezifikoa (KE2-NBG) Norbere buruari jomuga pertsonalak jartzen eta horiek lortzeko plangintza egiten ikastea, eta, horretarako, norberaren nahiak errekonozitzea eta helburu lorgarri bihurtzea, bai eta prozesua antolatzea ere, urrats sinpleen, baliabideak hautatzearen eta aurrerabidearen gaineko jarraipenaren bidez, eguneroko eta eskolako bizitzan autonomia, autorregulazioa eta erabaki doituak hartzeko gaitasuna sustatzeko. | |
Loturarik handiena duten bizi kalitatearen alderdiak: Autodeterminazioa: norbere buruari jomuga pertsonalak jartzeak, prozesua antolatzeak eta erabaki doituak hartzeak (zer, nola eta noiz egin) areagotu egiten du norberaren bizitza gidatzeko gaitasuna eskolako eta eguneroko testuinguruetan. Plangintzak eta aurrerapenaren jarraipenak independentzia funtzionala sustatzen dute, baita norberaren ibilbidearen gaineko kontrola ere.Garapen pertsonala: nahiak helburu lorgarri bihurtzeak, urratsetan zatitzeak, baliabideak antolatzeak eta aurrerabidearen jarraipena egiteak hazkunde argia eragiten du heldutasunean, plangintzan eta erronkei aurre egiteko gaitasunean. Progresiora eta etengabeko ikaskuntzara bideratutako nortasuna eraikitzea sustatzen du. | |
OINARRIZKO JAKINTZAK B) Blokea: Norbere buruari jomugak ezartzea eta planifikatzea: Zer lortu nahi den errekonozitzea, nahi horri erantzuten dioten helburu argi eta errealistak ezartzea eta nola lortu antolatzea, eta, horretarako, jomugarako bidea urrats sinpletan zatitzea, behar diren baliabideak hautatzea, urrats bakoitza denboran kokatzea eta aurrerapenaren jarraipena egitea –plana berregokitu ahal izateko, beharrezkoa bada–. | |
KE2 konpetentzia espezifikoari lotutako ebaluazio irizpideak | Oinarrizko jakintzak |
Zer egin edo lortu nahi den identifikatzea eta adieraztea, eta interesa eta motibazioa erakustea eskura diren aukera edo jarduerekiko. | Nahia errekonozitzea: zer egin edo lortu nahi den identifikatzea eta adieraztea. |
Epe labur edo ertainerako, jomuga argi eta errealistak ezartzea, norberaren nahiei edo behar pertsonalei erantzuten dietenak. | Jomugak definitzea: epe labur, ertain edo luzerako, helburu argi eta errealistak ezartzea nahiak asetzeko. |
Helburua urrats zehatz eta ordenatutan zatitzea, ekintzen sekuentzia sinple bat ezarrita (lehenik, ondotik, azkenik). | Prozesua sekuentziatzea: jomugarako bidea zatitzea, ekintza sekuentzial sinpletan banatuta (lehenik, jarraian eta azkenik), gauzatzeko ordena bideratze aldera. |
Jomuga lortzeko behar diren tresnak, laguntzak edo pertsonak identifikatzea eta jardueran zehar egokiro erabiltzea. | Baliabideak aukeratzea: helburua lortzeko behar diren tresna eta laguntzak identifikatzea. |
Ekintzaren urratsak denboran antolatzea, denbora erreferentziak edo laguntza bisualak erabiliz. | Denboraren antolaketa: jarraitu beharreko urratsak denboran antolatzea. |
Jomugarantz aurrera egiten ari den egiaztatzea, lortutakoa baloratzea eta, beharrezkoa denean, urratsak edo baliabideak berregokitzea. | Aurrerabidearen jarraipena: jomugarantz aurrera egiten ari den egiaztatzea, egindako urratsak eta egiteko gelditzen direnak berrikustea, eta, beharrezkoa bada, plana berregokitzea. |
ARLOA: NORBERE BURUA GIDATZEA (NBG) | |
3. konpetentzia espezifikoa (KE3-NBG) Eguneroko egoeretan erabakiak hartzen ikastea, alternatiba ezberdinak identifikatzea eta horien ondorioak balioestea, norberaren lehentasunen gaineko adierazpen eta hausnarketa gidatuaren bidez, modu arduratsuan aukeratzeko, norberaren gustu eta beharrekin koherentzia gorderik, eta, hala, autonomia pertsonala eta eguneroko eta gizarteko bizitzan parte hartzea sustatzeko. | |
Loturarik handiena duten bizi kalitatearen alderdiak: Autodeterminazioa: alternatiben artetik hautatzen, aukeraren ondorioak baloratzen eta modu arduratsuan erabakitzen ikasteak areagotu egiten du norberaren bizitzaren gaineko kontrola, bai eta eguneroko testuinguruetan (eskola, familia, gizartea) independentziaz jarduteko gaitasuna ere. Pertsonak bere erabakien protagonista gisa parte hartzea sustatzen du, besteen erabakien hartzaile huts gisa jardun ordez.Garapen pertsonala: alternatibak identifikatzeak, ondorioak aurreikusteak eta hautuak justifikatzeak berekin dakar arrazoimenean, kontzientziazioan eta erantzukizun pertsonalean haztea. Hausnarketa prozesu gidatu horrek indartu egiten ditu heldutasuna eta esperientziatik ikasteko gaitasuna, eta funtsezkoa da hori arian-arian garapen pertsonala lortzeko. | |
OINARRIZKO JAKINTZAK C) Blokea: Erabakiak hartzea: Eguneroko egoeretan aukera ezberdinen artetik hautatzeko prozedurak, eta erabakiak norberaren gustu, interes eta beharretara doitzea (jatekoak, jantziak, zer ikaskiderekin egin ariketa bat…). | |
KE3 konpetentzia espezifikoari lotutako ebaluazio irizpideak | Oinarrizko jakintzak |
Eguneroko egoera baten aurrean jarduteko aukera ezberdinak identifikatzea, erantzun bakarra edo jarduteko modu bakarra hauteman ordez. | Alternatibak errekonozitzea: eguneroko egoeren aurrean jarduteko aukera bat baino gehiago daudela jakitea, jokatzeko modu bakarra hauteman ordez (bazkaltzeko garaian, bi plateren artetik hautatzea, edo jateko garaian erabakitzea noren laguntza den erosoagoa). |
Dauden aukerak baloratzea norberaren gustu, interes eta behar pertsonalen arabera. | Lehentasunak ebaluatzea: aukerak gustu eta interes pertsonalen arabera balioestea. |
Hautu bakoitzaren ondorio edo emaitza posibleak modu gidatuan aurreikustea. | Ondorioak aztertzea: hautu bakoitzaren ondorioak aurreikustea. |
Hartutako erabakia argi eta garbi adieraztea, ikaslearen berezko komunikazio modalitatearen bidez. | Hautua adieraztea: hartutako erabakia argi eta zehatz komunikatzea. |
Norberaren behar eta nahiekin koherenteak diren erabakiak hartzea, eta hautu seguruak eta egokiak egitea, norberarentzat zein besteentzat. | Erabaki arduratsua eta segurua: hautuaren eta norberaren nahi eta beharren arteko koherentzia, ondorio onuragarriekin eta norberarentzat zein besteentzat arriskurik gabe. |
Etorkizuneko erabakiak aldatzea eta hobetzea, esperientziatik eta aurreko emaitzak baloratzetik abiatuta. | Hautuak doitzea: aldez aurreko esperientzietan oinarrituta aukeratzea etorkizunean, ikaskuntzako ebidentziarekin egokituta. |
ARLOA: NORBERE BURUA GIDATZEA (NBG) | |
4. konpetentzia espezifikoa (KE4-NBG) Ohiko espazioetan modu autonomo eta seguruan lekualdatzeko gaitasuna garatzea, eta helmuga identifikatzea, ibilbidea planifikatzea eta orientazio eta segurtasun estrategia egokiak aplikatzea, jarduera esanguratsuetan aktiboki parte hartzeko, autonomia pertsonala bultzatzeko, eta eskola eta gizarte ingurunean inklusioa eta bizi kalitatea hobetzeko. | |
Loturarik handiena duten bizi kalitatearen alderdiak: Autodeterminazioa: helmugak identifikatzeak, ibilbideak planifikatzeak eta orientazio eta segurtasun estrategiak aplikatzeak esan nahi du gaitasun handiagoz antolatzea eta kontrolatzea norberaren mugimendua inguruan barna, eta horrek murriztu egiten du laguntzaileekiko mendekotasuna. Eskolako, familiako eta gizarteko joan-etorrietan baldintza berdinetan parte hartzen laguntzen dio ikasleari, eta independentzia handiagoz jarduten ahal du.Gizarte inklusioa: jarduera esanguratsuetan aktiboki parte hartzeak, autonomiaz lekualdatzeko gaitasunari esker, erraztu egiten du taldeetako, ikasgeletako, curriculumetik kanpoko jardueretako eta espazio komunitarioetako kide sentitzea. Murriztu egiten ditu bakartzea ekar lezaketen oztopo fisikoak eta sozialak, eta eskola eta gizarte bizitzan jarraitzea sustatzen du.Ongizate emozionala: segurtasunez eta autonomiaz mugitzeko gaitasunak murriztu egiten ditu antsietatea, kalteberatasun sentsazioa eta mendekotasuna ezezagunekin edo ingurune berrietan aritzean. Helmuga batera norbere kabuz iristeko gai izateak areagotu egiten ditu autoestimua, barne segurtasuna eta asetasun pertsonala, eguneroko bizitzan. | |
OINARRIZKO JAKINTZAK D) Blokea: Lekualdatzea: Nora joan, nola iritsi (bakarrik edo laguntzarekin) eta ohiko espazioetan seguru nola mugitu erabakitzeko estrategiak, jarduera esanguratsuetan parte hartzeko. | |
KE4 konpetentzia espezifikoari lotutako ebaluazio irizpideak | Oinarrizko jakintzak |
Iritsi nahi edo iritsi beharreko helmuga errekonozitzea, ikusizko, hitzezko edo keinuzko laguntzak erabiliz. | Helmuga identifikatzea: aurreikusitako iritsiera lekua errekonozitzea. |
Norberaren posizioa eta kokapena identifikatzea ingurunean, erreferentzia puntuak edo adierazle espazialak hartuta. | Espazioan orientatzea: norberak espazioan duen kokalekua ulertzea. |
Helmugara iristeko ibilbide egokiena eta seguruena erabakitzea, distantziak, oztopoak eta behar diren laguntzak kontuan hartuta. | Ibilbidea planifikatzea: biderik seguruena eta egokiena hautatzea, distantziak, oztopoak eta eskura diren laguntzak kontuan hartuta. |
Lekualdatzeak egitea, behar diren baliabide pertsonalak edo laguntza produktuak erabiliz, eta, horretarako, ibilbide sinpleei jarraitzea eta inguruneko seinaleak edo piktogramak ulertzea. | Lekualdatze autonomoa (oinez edo gurpil aulkian).Lekualdatze ez-autonomoa (laguntza produkturen batekin): seinale espazialak ulertzea (geziak, piktogramak...). |
Ibilbidean oinarrizko segurtasun eta errespetu arauak aplikatzea, bai eta arriskuak saihestea eta gertatzen ahal diren aldaketetara edo ezustekoetara egokitzea ere. | Segurtasuna ibilbidean: mugitzean segurtasun arauak errespetatzea, arriskuak saihestea eta inguruneko aldaketetara egokitzea (bidegurutzeak, jendetza). |
Ibilbidea aurreikusitako tokian amaitzea, lekua egokia eta segurua dela egiaztatzea, eta dagokion jardueran parte hartzeko prestatzea. | Helmugara iristea eta bertan egonkortzea: ibilbidea aurreikusitako lekuan amaitzea, inguruneko segurtasuna egiaztatzea eta proposatutako jarduera esanguratsurako posizio onenean jartzea. |
ARLOA: NORBERE BURUA GIDATZEA (NBG) | |
5. konpetentzia espezifikoa (KE5-NBG) Eguneroko egoeretan zailtasunak identifikatzen eta konpontzen ikastea, eta, horretarako, arazoak detektatzea, aztertzea, zenbait alternatiba sortu eta balioestea, eta aukeratutako konponbidea praktikan jarri eta berrikustea, hori guztia autonomia, autorregulazioa eta eguneroko bizitzako erronkei seguru eta partaidetzan oinarriturik aurre egiteko gaitasuna sendotzeko. | |
Loturarik handiena duten bizi kalitatearen alderdiak: Garapen pertsonala: arazoak detektatzeak, aztertzeak, alternatibak sortzeak eta konponbideak berrikusteak hazkunde nabarmena eragiten du arrazoimenean, erabakiak hartzean eta heldutasun pertsonalean. Lagungarria da aurre egiteko estrategien errepertorioa eraikitzeko, bai eta eguneroko bizitzako erronken aurrean gaitasun eta gogoeta handiagoa duen nortasuna eraikitzeko ere.Ongizate emozionala: konponbide bat praktikan jartzeak eta berrikusi ahal izateak areagotu egiten du konpetentzia, segurtasun eta autoestimu sentsazioa.Autodeterminazioa: independentzia funtzionala bultzatzen du, pertsonak seguru eta partaidetzan oinarrituta jarduten ahal baitu, besteek esku hartzearen mende egon beharrik gabe. | |
OINARRIZKO JAKINTZAK E) Blokea: Arazoak ebaztea: Egoera errealetan zailtasunak identifikatzeko, zer gertatzen ari den aztertzeko, alternatibak sortzeko eta irtenbide posible bat aukeratzeko prozedura; eta, jarraian, praktikan jartzea eta egoera hobetzen edo konpontzen duen egiaztatzea. | |
KE5 konpetentzia espezifikoari lotutako ebaluazio irizpideak | Oinarrizko jakintzak |
Nahi edo behar den zerbait lortzea galarazten duten eguneroko oztopoak identifikatzea, askotariko testuinguruetan. | Arazoa detektatzea: nahi edo behar den zerbait lortzea galarazten duten eguneroko oztopoak errekonozitzea. |
Egoera problematikoa behar besteko zehaztasunez deskribatzea, eta ukitutakoak, unea, lekua eta egoera hori aldatzeko arrazoiak adieraztea. | Arazoa definitzea: ondoeza sortzen duen edo funtzionatzen ez duen egoera adieraztea, eta, azalpen horretan, inplikatutako pertsonak, uneak, lekuak eta abar identifikatzea, eta aldaketa justifikatzea. |
Bizitako egoeretan arazo edo ondoeza konpontzeko zenbait aukera proposatzea. | Alternatibak sortzea: arazoa konpontzeko aukerak kontuan hartzea. |
Aukerak alderatzea, eta haien eraginkortasuna, segurtasuna eta egoerarako egokitasuna balioestea. | Aukerak ebaluatzea: aukerak alderatzea, eraginkortasun eta segurtasun irizpideei jarraikiz. |
Hautatutako alternatiba praktikan jartzea, beharrezko laguntzak eta baliabideak aplikatuta. | Konponbidea aplikatzea: hautatutako alternatiba aplikatzea. |
Aplikatutako konponbidearen emaitza egiaztatzea eta etorkizuneko erabakiak hobetu ahal izateko ikaskuntzak ateratzea. | Emaitzak ebaluatzea: hautatutako alternatibak funtzionatzen duen eta egokia den egiaztatzea, bai eta lortutako ikaskuntza ere. |
ARLOA: NORBERE BURUA GIDATZEA (NBG) | |
6. konpetentzia espezifikoa (KE6-NBG) Zereginak modu autonomoan antolatzeko eta egiteko gaitasuna garatzea, eta, horretarako, helburua identifikatzea, beharrezko urratsak planifikatu eta egitea, prozesua irizpide argiekin gainbegiratzea eta jarduera modu ordenatuan ixtea, guztia ere autonomia pertsonala, zereginaren egituraren ulermena eta eskola, familia eta gizarte inguruneetako partaidetza aktiboa bultzatzeko. | |
Loturarik handiena duten bizi kalitatearen alderdiak: Autodeterminazioa: zereginaren helburua identifikatzeak, urratsak planifikatzeak, eta jarduera modu ordenatuan gauzatu, gainbegiratu eta ixteak erraztu egiten du eskolan, familian eta gizartean independentziaz jarduteko gaitasuna. Areagotu egiten du norberaren jardunaren gaineko kontrola eta, ondorioz, etengabe besteek gainbegiratuta aritu beharra murriztu.Garapen pertsonala: zereginak modu egituratuan antolatzeak eta egiteak berekin dakartza arrazoimena, planifikatzeko gaitasuna, denboraren kudeaketa eta ekintzaren sekuentzia ulertzea. Heldutasunari eta erantzukizunari mesede egiteaz gainera, trebetasun betearazleen eta antolaketa trebetasunen errepertorioa eraikitzen laguntzen du. | |
OINARRIZKO JAKINTZAK F) Blokea: Zereginak antolatzeko eta egiteko autonomia: Lan sistema egituratu baten barnean zereginak autonomiaz identifikatzeko, planifikatzeko, gauzatzeko eta ixteko gaitasuna izatea (definizioa, urratsak, denbora, materialak/babesa/espazioa, aukeratzea/arazoak konpontzea), haien helburua ulertuta, logikoki sekuentziatuta, irizpide behagarriekin gainbegiratuta eta emaitzak ebaluatuta. | |
KE6 konpetentzia espezifikoari lotutako ebaluazio irizpideak | Oinarrizko jakintzak |
Zeregin bat dagoela ohartzea eta egoeraren edo errutinaren barnean zer helburu duen ulertzea. | Zeregina eta haren helburua identifikatzea: zeregin bat dagoela ulertzea eta haren helburua errekonozitzea. |
Beharrezko materialak eta espazioa prestatzea, eta zeregina egiteko modua antolatzea, urrats sekuentzia erraz bati jarraituz. | Zereginaren prozedura planifikatzea eta betetzea: egin beharreko urratsak jakitea: beharrezko baliabide materialak eta tresnak prestatzea; zereginak sekuentziatzea eta planifikatzea; zereginean zehar antolatzea. |
Autonomiaz identifikatzea zeregina behar bezala noiz amaitu den, irizpide argiak eta behagarriak aplikatuta. | Amaitzeko irizpideak: autonomiaz identifikatzea lan bat zuzen amaitu den. |
Jarduera modu ordenatuan amaitzea, eta, horretarako, materialak eta espazioa biltzea, garbitzea eta antolatzea, baita hurrengo zereginerako trantsizioa egitea ere. | Jarduera modu ordenatuan amaitzea: materialak eta espazioa biltzea, garbitzea eta antolatzea, eta hurrengo zereginerako trantsizioa egitea. |
ARLOA: NORBERE BURUA GIDATZEA (NBG) | |
7. konpetentzia espezifikoa (KE7-NBG) Denboraren erabilera modu autonomoan antolatzeko eta erregulatzeko gaitasuna garatzea, eta, horretarako, denbora mugarriak identifikatzea, errutina sinpleak planifikatzea eta ikusizko baliabideak edo denbora antolatzeko euskarriak baliatzea, hori guztia esleitutako txandak eta uneak errespetatzeko, zereginak lehenesteko eta trantsizio arinak errazteko, eta, hala, autonomia, eguneroko errutinetan parte hartzea eta bizi kalitatea areagotzeko. | |
Loturarik handiena duten bizi kalitatearen alderdiak: Autodeterminazioa: denbora mugarriak identifikatuta, errutina sinpleak planifikatuta eta ikusizko baliabideak edo denbora antolatzeko euskarriak baliatuta, ikasleak independentzia handiagoz antolatzen ahal du bere eguna, eta, horrela, murriztu egiten da inpultsibotasunaren eragina edo etengabe gainbegiratuta aritu beharra. Indartu egiten du txandak kudeatzeko gaitasuna, baita zereginak lehenestekoa eta gauza bakoitza noiz eta nola egin norberak erabakitzekoa ere.Garapen pertsonala: denbora antolatzen eta errutina sinpleei jarraitzen ikasteak berekin dakar konpetentzia betearazleak areagotzea: plangintza, lanaren memoria, aurreikustea eta autorregulazioa. Heldutasuna eta egiturei jarraitzeko gaitasuna ez ezik, askotariko testuinguruetara (eskola, familia, gizartea) orokortzen diren antolaketa ohiturak hartzeko gaitasuna ere bultzatzen du.Ongizate emozionala: denbora esparruek eta laguntza bisualek ekartzen dute gauzak aurreikusi ahal izatea eta, horri esker, murriztu egiten dira antsietatea, kaos sentsazioa eta estresa, ez baita sentitzen "zer tokatzen da orain" edo "noiz amaitzen da" pentsatzeak eragiten duen ziurgabetasuna. Esleitutako txandak eta uneak errespetatzeak eta trantsizio arinak egiteak areagotu egiten dituzte lasaitasuna, segurtasuna eta gogobetetze pertsonala. | |
OINARRIZKO JAKINTZAK G) Blokea: Denbora kudeatzea: Eguneroko jardueretan denboraren erabilera modu autonomoan antolatzeko, planifikatzeko eta erregulatzeko gaitasuna izatea, eta, horretarako, iraupena zenbatestea, esleitutako txandak eta uneak errespetatzea, zereginak lehenestea, trantsizio egokiak egitea eta denbora antolatzeko baliabideak erabiltzea (agendak, ordutegiak, erlojuak), helburuak aurreikusitako denboran betetzeko. | |
KE7 konpetentzia espezifikoari lotutako ebaluazio irizpideak | Oinarrizko jakintzak |
Jarduera baten hasiera eta amaiera adierazten duten seinaleak edo erritualak identifikatzea. | Jardueraren hasierako eta amaierako seinaleak ezagutzea: jardueraren hasierako eta amaierako erritualak identifikatzea (musika, aurreratzeko objektua...). |
Jarduera baten gutxi gorabeherako iraupena aurreikustea eta haren amaiera noiz hurbiltzen den jakitea. | Jarduera bakoitzaren iraupenaren zenbatespena: jarduera baten gutxi gorabeherako iraupena ulertzea (jolasaldia 5 minutu barru, eskola laster amaituko da), eta jarduera "laburrak" eta "luzeak" bereiztea. |
Eguneroko errutina osatzen duten jardueren sekuentzia antolatzea, buruz edo laguntza bisualekin. | Errutina sinpleak planifikatzea: jardueren ordena aurreikustea. |
Zereginak une egokian eta esleitutako denboraren barnean hastea eta amaitzea. | Jarduerak dagokien denboran egiteko autonomia: zereginak une egokian hastea eta amaitzea, baita esleitutako denboran ere. |
Zereginak garrantziaren eta eskura dauden baliabideen arabera ordenatzea, eta lehenago edo geroago zer eginen den aurreikustea. | Zereginak lehenestea: zeregin sekuentzia garrantziaren eta eskura dauden baliabideen arabera hautatzea. |
Jarduera batetik bestera gero eta autonomia handiagoarekin aldatzea, eragozpen nabarmenik eta blokeorik gabe. | Trantsizio arinak: zeregin batetik bestera eragozpenik gabe igarotzea. |
Jarduera baterako aurreikusitako denbora bete den egiaztatzea eta erritmoa edo sekuentzia modu gidatuan doitzea. | Denbora automonitorizatzea: jarduerak dagokien denboran betetzen diren egiaztatzea eta horren araberako erabakiak hartzea. |
Eskola ingurunean eta ingurune pertsonalean denbora kudeatzeko baliabideak erabiltzea. | Egiazko egoeretan praktikan aplikatzea: eskola eta familia ingurunean denbora kudeatzeko baliabideak ulertzea eta erabiltzea (agendak, eskola ordutegiak...). |
Jarduerak ezarritako denboran hastearen eta amaitzearen garrantzia ulertzea, eta rol aktiboa izatea plangintzan eta betetzeko garaian. | Denboraren gaineko erantzukizuna: jarduerak ezarritako denboran hastearen eta amaitzearen garrantzia ulertzea. |
ARLOA: NORBERE BURUA GIDATZEA (NBG) | |
8. konpetentzia espezifikoa (KE8-NBG) Dirua modu erraz eta arduratsuan kudeatzen ikastea, eta, horretarako, gastuak eta aurrezkiak planifikatzea, erosteko eta erregistratzeko oinarrizko eragiketak gauzatzea, eta diruaren erabilera berrikustea aurreikusitakoari lotuta, guztia ere autonomia ekonomikoa lortzeko, erabaki doituak hartzeko, eta eguneroko bizitzan eta bizitza sozialean segurtasun handiagoz parte hartu ahal izateko. | |
Loturarik handiena duten bizi kalitatearen alderdiak: Autodeterminazioa: gastuak eta aurrezkiak planifikatzeak, oinarrizko erosketa eragiketak egiteak eta diruaren erabilera aurreikusitakoari lotuta berrikusteak areagotu egiten dute erabaki ekonomikoak hartzeko gaitasuna, eta murriztu egiten dute besteekiko mendekotasuna baliabideak kudeatzerakoan. Eguneroko bizitzan modu aktibo eta arduratsuan parte hartzen laguntzen du (erosketak, aisialdia, aurreztea), bai eta norberaren ekonomia kontrolatzen dela sentitzen ere.Garapen pertsonala: diruaren erabilera planifikatzen, betetzen eta berrikusten ikasteak berekin dakar konpetentzia betearazleak areagotzea: antolatzea, aurreikustea, erabakitzea eta erantzukizuna izatea. Heldutasun pertsonala lortzen laguntzen du, baita diru-sarreren, gastuen eta helburuen arteko harremana ulertzen eta finantza ohitura osasungarriak eraikitzen ere.Ongizate materiala: dirua arduraz kudeatzeak beharrezkoak diren ondasun materialak eskuratzen eta mantentzen laguntzen du. | |
OINARRIZKO JAKINTZAK I) Blokea: Dirua kudeatzea: Diru-sarrerak, gastuak eta aurrezkiak modu planifikatuan antolatzeko eta kontrolatzeko gaitasuna izatea, eta, horretarako, aurrekontuak egiteaz gainera, lehentasunak eta ohiturak ezartzea –irabazten dena baino gehiago ez gastatzea, kasurako–, finantza helburu lortzeko. | |
KE8 konpetentzia espezifikoari lotutako ebaluazio irizpideak | Oinarrizko jakintzak |
Diru iturriak eta maiztasuna ezagutzea, ikaslearen berezko komunikazio modalitatea erabiliz. | Diru iturriak: diru iturriak eta haien maiztasuna ezagutzea. |
Beharrak eta nahiak bereiztea. | Beharrak eta nahiak: beharrak eta nahiak bereiztea. |
Beharrezko gastuen, nahi diren gastuen eta aurrezkiaren arteko banaketa erraza planifikatzea, ikaslearen berezko komunikazio modalitatea erabilita. | Banaketa planifikatua: beharrezko gastuen, nahi diren gastuen eta aurrezkiaren arteko banaketaren plangintza erraza. |
Transakzioa egiteko planifikatutako zenbatekoa prestatzea. | Ordainketa prestatzea: transakziorako planifikatutako zenbatekoa prestatzea. |
Ordainketa egitea, bueltak jasotzea eta prezioarekin bat datorren egiaztatzea. | Ordainketa prestatzea: transakziorako planifikatutako zenbatekoa prestatzea. |
Planifikatutakoaren aldean zenbat gastatu eta aurreztu den berrikustea, eta erabaki arduratsuak hartzea helburu ekonomikoetarako, ikaslearen berezko komunikazio modalitatea erabiliz. | Diruaren kontrola eta doikuntza: planifikatutakoaren aldean zenbat gastatu eta aurreztu den berrikustea, eta erabaki arduratsuak hartzea epe labur eta luzerako helburu ekonomikoetarako. |
ARLOA: NORBERE BURUA GIDATZEA (NBG) | |
9. konpetentzia espezifikoa (KE9-NBG) Intimitatearekiko eta espazio pertsonalarekiko errespetua garatzea, norbere gorputzaren eta gauzen jabetza ulertzea, espazio propioak, komunak eta besteenak identifikatzea eta, orobat, jokabidea bizikidetzako oinarrizko arauetara doitzea, autonomia, segurtasun pertsonala eta gizarte testuinguruetan parte hartzea errazteko. | |
Loturarik handiena duten bizi kalitatearen alderdiak: Garapen pertsonala: norberaren eta besteen espazioak identifikatzeak eta jokabidea bizikidetzako oinarrizko arauetara doitzeak berekin dakar heldutasuna, kontzientzia soziala eta autorregulatzeko gaitasuna areagotzea. Nortasun argiagoa eraikitzen laguntzen du, ongi definitutako muga pertsonalekin eta jokabide arduratsuagoarekin.Autodeterminazioa: norberaren intimitatea eta gorputzari eta gauzei buruz erabakitzeko eskubidea aitortzeak indartu egiten du "ezetz" esateko eta espazioak norekin eta nola partekatu aukeratzeko gaitasuna.Pertsonen arteko harremanak: intimitatearekiko eta bizikidetza arauekiko errespetuak hobetu egiten ditu konfiantza eta enpatia, bai eta kidekoekiko eta helduekiko harremanen kalitatea ere. | |
OINARRIZKO JAKINTZAK J) Blokea: Intimitatearen eta jabetza pribatuaren kontzeptua: Norberaren eta besteen espazioak, objektuak eta mugak ulertzea eta errespetatzea, bereizita zer den norberarena, zer guztiona eta zer pribatua, eta jokabidea bizikidetzako oinarrizko arauetara doitzea. | |
KE9 konpetentzia espezifikoari lotutako ebaluazio irizpideak | Oinarrizko jakintzak |
Norberaren gorputza espazio pribatu gisa hartzea eta, laguntza egokien bidez, adieraztea kontaktuak onartzen diren edo arbuiatzen diren, deserosoak edo inbaditzaileak badira. | Norberaren gorputzaren jabetza: gorputza jabetza pribatuko lehen unitate gisa hartzea. Ahal duen neurrian, kontaktua onartzeko edo arbuiatzeko erabakian parte hartzea, egoera deserosoak edo inbaditzaileak sumatu diren aintzat hartuz. |
Ulertzea kontaktu fisikoa noiz den egokia (zaintza, laguntza, beharra) eta noiz ez, eta deserosotasuna edo arbuioa argi eta errespetuz adieraztea. | Errespetuzko kontaktu fisikoa: ulertzea kontaktu fisikoa une eta egoera zehatzetan soilik dela baliozkoa, baimendutako pertsonekin eta zaintzako, errespetuzko eta beharrezko testuinguruetan. Zaintzako, laguntzako eta mehatxuzko ukituak bereiztea, eta deserosotasuna edo arbuioa adieraztea laguntzen bidez. |
Norberaren objektuak identifikatzea eta guztienetatik edo besteenetatik bereiztea, eta beti eskatzea baimena beste batzuenak erabili aurretik. | Gauza pertsonalen jabetza: norberaren gauzak identifikatzea, baita guztienak eta besteenak bereiztea ere. |
Gauza pertsonalak erabiltzea, zaintzea eta antolatzea, ordena eta erantzukizun ohiturak erakutsiz, eta baimena eskatzea besteen gauzak erabili aurretik. | Gauza pertsonalak erabiltzea, zaintzea eta antolatzea (arropa, eskolako materiala, higiene produktuak), eta baimena eskatzea besteen gauzak erabiltzeko. |
Eremu pribatuak eta komunak errekonozitzea eta jokabidea espazio bakoitza egoki erabiltzeko moldatzea, norberaren eta besteen intimitatea errespetatuz. | Espazio pertsonalak eta guztienak errespetatzea: eremu pribatuak (logela, tiraderak, armairuak) eta komunak (sukaldea, bainugela, jangela) errekonozitzea, eta jokabidea kasu bakoitzera egokitzea. |
Gero eta autonomia handiagoz parte hartzea norberaren gorputza zaintzeari, gauzak erabiltzeari eta espazio pribatuak baliatzeari buruzko erabakietan, eta erantzukizuna eta errespetua erakustea. | Pribatutasuna kudeatzeko autonomia eta erantzukizun progresiboa: norberaren gorputza, gauzak eta espazio pribatuak zaintzeari buruzko erabakietan parte hartzea. |
ARLOA: NORBERE BURUA GIDATZEA (NBG) | |
10. konpetentzia espezifikoa (KE10-NBG) Garbi edukitzea norberaren ekintzek gertatzen den horretan eragina izaten ahal dutela, eta, horretarako, ahaleginaren eta emaitzaren arteko harremana aitortzea, norberaren gaitasunen gaineko igurikimen errealistak izatea eta norberaren eskubideak eta beharrak argi eta errespetuz definitzea, hori guztia autoestimua, autonomia, parte-hartze aktiboa eta bizitza pertsonalaren eta sozialaren kalitatea indartzeko. | |
Loturarik handiena duten bizi kalitatearen alderdiak: Autodeterminazioa: norberaren erabakiek gertatzen dena baldintzatzen dutela onartzean, pertsonak gehiago kontrolatzen du bere bizitza, eta irizpide xeheagoz aukeratzen du eskolan, familian eta gizartean. Eskubideak eta beharrak argi eta errespetuz definitzeak areagotu egiten du norberaren bizitzari buruzko erabakiak hartzen aktiboki parte hartzeko gaitasuna.Eskubideak: zuzenean loturik dago partaidetza eta autodeterminazio eskubideekin, baita norberaren konbikzioak eta eskubideak baldintza berdinetan aitortzeko eskubidearekin ere.Garapen pertsonala: ekintzaren eta ondorioaren arteko harremana ulertzeak aurrerapen argia dakar heldutasunean, erantzukizunaren kontzientzian eta kausara eta ondoriora bideratutako nortasunaren eraikuntzan. Mugez, gaitasunez eta beharrez jabetzen laguntzen du, eta horixe da, hain justu, garapen pertsonal koherente eta arduratsua izateko oinarria. | |
OINARRIZKO JAKINTZAK K) Blokea: Kontrol eta ahalduntze sinesmenak: Gertatutakoan eragiteko norberaren gaitasunari buruzko igurikimen errealistak garatzea, eta errespetuz adieraztea nahiak eta erabakiak. | |
KE10 konpetentzia espezifikoari lotutako ebaluazio irizpideak | Oinarrizko jakintzak |
Ekintzek egoera baten emaitzak aldatzen ahal dituztela ulertzea eta zereginetan inplikazio handiagoa erakustea. | Eragina errekonozitzea: ulertzea norberaren ekintzek aldatu egiten dituztela lortutako emaitzak. |
Ahalegintzearen poderioz lortzen ahal denari buruzko igurikimen errealistak izatea, eta egungo egoeran errazak, zailak edo ezinezkoak diren zereginak errekonozitzea. | Igurikimen errealistak: aldaketak lortzeko aukeran sinestea, jakinik betiere zeregin batzuk errazak direla, beste batzuek lana eskatzen dutela eta beste batzuk egoera horretan ezinezkoa direla. |
Norberaren eskubideak badirela identifikatzea, eta eskola ingurunean eta ingurune pertsonalean eskubide horiek betetzen edo urratzen diren hautematea. | Eskubideak ezagutzea: eskubide propioen berri izatea eta eskubide horiek betetzen edo urratzen diren hautematea. |
Beharrak eta eskubideak argi eta errespetuz adieraztea, une eta solaskide egokiak erabiliz. | Eskubideak defendatzea: beharrak eta eskubideak une eta leku egokian adieraztea. |
Norberaren gaitasunekiko konfiantza erakustea arian-arian, helburu erraz eta agerikoak lortzearen bidez, eta eskuratutako aurrerapenak hitzez adieraztea edo aurrerapen horiengatik pozik agertzea. | Norberarengan konfiantza izatea: norberaren gaitasunetan konfiantza garatzea, helburu pertsonalak pixkanaka lortzearen bidez. |
ARLOA: NORBERE BURUA GIDATZEA (NBG) | |
11. konpetentzia espezifikoa (KE11-NBG) Jarduerak zentzuz egiteko gaitasuna garatzea, eta, ildo horretan, zeregin bakoitzaren helburua ulertzea, norberaren eta taldearen onurekin lotzea eta jarduera funtzionaletan ekimenari eta ahaleginari eustea, guztia ere motibazioa, autonomia eta parte-hartze esanguratsua bultzatzeko eskolako, familiako eta gizarteko errutinetan. | |
Loturarik handiena duten bizi kalitatearen alderdiak: Autodeterminazioa: jarduera funtzionaletan ekimenari eta ahaleginari eusteak, zergatik egiten diren jakinda, posible egiten du independentzia eta konpromiso handiagoz jardutea eskolako, familiako eta gizarteko errutinetan. Pertsonak parte hartzea erabakitzen du: ez hala agintzen diotelako bakarrik, baizik eta badakielako bere ekintza lagungarria dela zerbait zehatza lortzeko.Gizarte inklusioa: xede bat duten jardueretan parte-hartze esanguratsua izateak taldeen eta testuinguru komunitarioen parte sentitzea eta haietan jarraitzea errazten du. | |
OINARRIZKO JAKINTZAK L) Blokea: Jardueraren zentzua: Helburu argia eta erabilgarritasun praktikoa dituzten jarduerak egiteko gaitasuna, eta, bide horretan, zeregin bakoitza zergatik egiten den ulertzea eta helburu pertsonal edo kolektiboekin lotzea. | |
KE11 konpetentzia espezifikoari lotutako ebaluazio irizpideak | Oinarrizko jakintzak |
Zeregin bakoitzaren helburua ulertzea, zertarako egiten den identifikatzea eta eguneroko testuinguruan zer xede duen jakitea. | Zereginaren xedea ulertzea: jardueraren helburua identifikatzea (platera garbitzea jan hondarrak kenduta; kamiseta motxilan sartzea etxera eramateko). |
Zeregina pertsonarentzat, taldearentzat eta/edo komunitatearentzat dituen onura zehatzekin lotzea, eta, hala, zeregin horren erabilgarritasun praktikoaren kontzientzia agertzea. | Onura zehatzekiko erlazioa: zereginaren eta pertsonarentzako, taldearentzako eta/edo komunitatearentzako onura zehatzen arteko lotura. |
Jarduera funtzionalekiko interes espontaneoa erakustea eta, zeregin produktiboak betetzean, lehentasunak eta gogobetetasuna adieraztea, norberaren ahaleginaren eta emaitzaren balioa aitortuta. | Oinarrizko berezko motibazioa: zeregin ezagun eta funtzionalekiko interes espontaneoa. Jarduera produktiboekiko lehentasunak adieraztea, asmorik gabe manipulatu edo pasibotasunez jokatu ordez. Zeregin baliagarriak betetzean gogobetetasuna adieraztea, eta norberaren ahaleginaren balioa eta lortutako emaitza aitortzea. |
Jarduera funtzional ezagunak modu autonomoan hastea, eta jarduera horiek azkenera arte egitea, norberaren lanaren kudeaketan pixkanaka ekimena eta erantzukizuna izanda. | Jarduera funtzionalak autonomiaz hastea eta mantentzea: jarduera funtzional ezagunak modu autonomoan hastea eta etenik gabe jarraitzea, prozesuaren kudeaketan pixkanaka ekimena eta erantzukizuna hartuta. |
Errutina esanguratsuen parte diren zereginei modu ordenatuan jarraitzea, eta, ildo horretan, norberak taldean duen rola aitortzea, baita elkarlanaren eta taldeko lorpenen garrantzia errekonozitzea eta egindako jardueraren funtzionaltasuna balioestea ere. | Jarduera errutina esanguratsuekin konektatzea: eguneroko zereginen jarraipen ordenatua egitea (tailerra prestatzea, zereginak egitea, materialak biltzea eta gordetzea). Norberak lantaldean duen rola ulertzea eta baloratzea, elkarlanaren garrantzia aitortzea, eta lorpenak eta taldearentzako funtzionaltasuna identifikatzea. |
Arloa.–Eskola Trebetasun Funtzionalak.
1. Arloaren azalpena.
Definizioa: "Eskolako ikaskuntzei loturiko oinarrizko ikaskuntzak, zuzenean aplikatzen direnak norberaren bizitzan eta pertsonei eguneroko egoeretan moldatzen laguntzen dietenak, eskolan, etxean eta komunitatean aktiboki eta gero eta autonomia handiagoz parte hartzeko".
Eskola trebetasun funtzionalak dira eguneroko bizitzan autonomia eta inklusio handiagoarekin parte hartzeko oinarri praktikoa. Helburua ez da maila akademiko jakin bat lortzea, baizik eta ikaskuntza horiek funtzionalak izatea, eguneroko bizitzan ahalik eta independentziarik handienez moldatzeko.
Arlo horrek zenbait trebetasun biltzen ditu: mezu idatziak edo sinbolikoak ezagutzea (piktogramak, seinaleak), informazio garrantzitsua eskuratzeko; zenbakiak eta neurriak erabiltzea egoera praktikoetan (ordaindu, neurtu, zenbatu); espazio- eta denbora-kontzeptuak bereiztea, segurtasunez lekualdatzeko eta jarduerak aurreikusteko; dirua erabiltzea benetako transakzioetan; eta gorputzaren oinarrizko mugimenduak menderatzea, pertsona bakoitzaren aukeretara egokituta. Motrizitatea ez da mugatzen kirolera; aitzitik, barnean hartzen ditu gorputza kontrolatzea, mugimenduaren bidez emozioak adieraztea, eta bizikidetza eta gozamen kolektiboa sustatzen duten jolas kooperatiboetan parte hartzea.
Teknologia funtzionalak eta zientziari, gizarteari eta lurraldeari buruzko oinarrizko ezagutzek aukera ematen dute eguneroko objektuak segurtasunez erabiltzeko, ingurune hurbila ezagutzeko eta ohiko giza interakzioetan parte hartzeko. Arte eta musika adierazpenak, gainera, emozioak komunikatzeko eta kulturaz gozatzeko kanal bat eskaintzen du, eta erreferentzia erlijiosoek, hala dagokionean, komunitatearen tradizioak ulertzen laguntzen dute.
Jakintza horiek modu integratuan irakatsi behar dira laguntza eta esperientzia esanguratsu egituratuen bidez, ikasleek ezagutza horiek eskolako, familiako eta komunitateko bizitzan aplikatu ahal ditzaten, hori guztia mendekotasuna murrizteko eta parte-hartze esanguratsua areagotzeko.
2. Arloak bizi kalitatearen alderdietan duen inpaktua.
Oinarrizko jakintzen eta jakintza funtzionalen eta bizi kalitatearen alderdien arteko harremana oso handia da; izan ere, tresna praktikoak ematen dituzte autonomia eta partaidetza handiagoa izateko.
–Ongizate emozionala: trebetasun funtzionalak menderatzeak areagotu egiten du konfiantza, bai eta frustrazioa murriztu ere, eguneroko zereginetan.
–Ongizate fisikoa: mugimendu trebetasunek eta gorputzaren kontrolak indartu egiten dituzte osasuna, oreka eta partaidetza aktiboa.
–Pertsonen arteko harremanak: jolas eta jarduera partekatuetan parte hartzeak interakzioa eta bizikidetza bultzatzen ditu.
–Garapen pertsonala: sinboloak, zenbakiak eta teknologia erabiltzen ikasteak konpetentzia praktikoak eta kognitiboak indartzen ditu.
–Autodeterminazioa: irakurri, dirua kontatu edo orientatu ahal izateak eguneroko bizitzan erabaki autonomoak hartzea ahalbidetzen du.
–Gizarte inklusioa: jakintza horiek ohiko hezkuntza, familia eta komunitate testuinguruetan parte hartzea errazten dute.
–Ongizate materiala: dirua, gailuak eta neurriak erabiltzeak baliabide pertsonalak hobeki kudeatzeko aukera ematen du.
–Eskubideak: oinarrizko ezagutza horiek eskuratzeak gizartean parte-hartze handiagoa izatea eta oinarrizko eskubideak eraginkortasunez baliatzea bermatzen du.
3. Curriculumeko elementuen arteko lotura.
ARLOA: ESKOLA TREBETASUN FUNTZIONALAK (ETF) | |
1. konpetentzia espezifikoa (KE1-ETF) Mezu idatzi, bisual edo sinboliko garrantzitsuak (kartelak, piktogramak, seinaleak...) errekonozitzea, ulertzea, erabiltzea eta sortzea, sistema sinbolikoak edo alfabetikoak kodetuz/deskodetuz, orientatzeko, informazio pertsonal garrantzitsua eskuratzeko eta jarduera esanguratsuetan modu autonomoan parte hartzeko, eta, hala, inklusioa eta bizi kalitatea sustatzeko. | |
Loturarik handiena duten bizi kalitatearen alderdiak: Autodeterminazioa: jarduera esanguratsuetan autonomiaz parte hartzea bultzatzen du, eta murriztu egiten du besteekiko mendekotasuna, orientatzeko eta informazio pertsonala eskuratzeko oinarrizko zereginetarako.Gizarte inklusioa: taldeko jardueretan modu ekitatiboan parte hartzeko aukera ematen du, jarraibide bisual edo idatzi partekatuei jarraituz, eta ahalbidetzen du, orobat, gainerakoen informazio bera eskuratzea.Garapen pertsonala: norberaren heldutasunari laguntzen dio, zabaldu egiten baitu ikasteko, eguneroko arazoak konpontzeko eta sinboloak erabiliz nortasuna eraikitzeko tresnen errepertorioa. | |
OINARRIZKO JAKINTZAK A) Blokea: Irakurketa eta idazketa funtzionala: Eguneroko testuinguruetan mezu idatzi, bisual edo sinboliko garrantzitsuak (kartelak, piktogramak, seinaleak...) errekonozitzeko, ulertzeko, erabiltzeko eta sortzeko trebetasuna, aukera ematen duena orientatzeko, informazio pertsonal garrantzitsua eskuratzeko eta eguneroko bizitzako jarduera esanguratsuetan modu autonomoan parte hartzeko. | |
KE1 konpetentzia espezifikoari lotutako ebaluazio irizpideak | Oinarrizko jakintzak |
Eguneroko ingurunean irudi garrantzitsuak aurkitzea, errekonozitzea eta ulertzea (seinaleak, piktogramak, ordutegi bisualak, menuak, kartelak), eta kontzeptuekin/ekintzekin lotzea eta modu autonomoan aplikatzea zuzeneko ekintzetan, erabakietan, gertakariak aurreikusteko eta taldearen arauak betetzeko. | Irudien irakurketa funtzionala: irudiek ematen duten informazio garrantzitsua errekonozitzea (argazkiak, marrazkiak, piktogramak, ikonoak, seinaleak). |
Eguneroko ingurunean idatzizko mezu garrantzitsuak identifikatzea, irakurtzea eta ulertzea (kartelak, ordutegiak, etiketak), eta, horretarako, letrak, silabak edo hitzak automatikoki eta arin deskodetzea, hitzei/esaldiei esanahiak esleituz eta modu autonomoan aplikatuz zuzeneko ekintzetan ("irteera" irakurtzea), erabakietan ("itxita" irakurtzea), oroitzeko/aurreikusteko ("medikua 15:00etan" irakurtzea), bai eta taldearen arauetan parte hartzeko ere. | Irakurketa alfabetiko funtzionala: mezu idatzi garrantzitsuak erabiltzea eguneroko ingurunean, eta hitzak, esaldiak eta/edo testuak irakurtzea eta ulertzea. |
Idazteko tresnak kontrolatzea (arkatza, teklatua), mezua minimoki planifikatzea, letrak/silabak/hitzak arin kodifikatzea, mezu irakurgarri eta funtzionalak sortzea eta, orobat, honako hauetan aplikatzea: zuzeneko erregistroan ("esnea" erosketa zerrendan), komunikazioan (izena formulario batean), memorian/plangintzan (hitzordu bat agenda pertsonalean apuntatzea, "medikua 15:00etan") eta parte-hartzean (arauak/zereginak betetzea). | Idazkera alfabetiko funtzionala: idazteko tresna kontrolatuak erabiltzea (arkatza, teklatua). Mezu idatzi garrantzitsuak sortzea hitzak, esaldiak eta/edo testuak baliatzen diren eguneroko ingurunean. |

2. konpetentzia espezifikoa (KE2-ETF) Eguneroko egoeretan zenbakiak, kantitateak eta neurriak funtzionalki erabiltzea, eta korrespondentzien, kontaketa egonkorren, oinarrizko hizkuntzaren, eragiketa errazen, geometriaren eta arazoak ebaztearen bidez aplikatzea, laguntza pertsonalizatuekin eta manipulatzeko materialekin, eguneroko bizitza antolatzeko, erabaki autonomoak hartzeko eta bizi kalitatea hobetzeko. | |
Loturarik handiena duten bizi kalitatearen alderdiak: Garapen pertsonala: trebetasun betearazleak areagotzea sustatzen du, hala nola arazo errealak planifikatzekoa eta konpontzekoa, eta errepertorio pertsonala zabaltzen du askotariko testuinguruetarako.Ongizate materiala: hobetu egiten du erabaki ekonomiko sinpleak hartzeko gaitasuna, hala nola prezioak edo zatiak alderatzea, eta lagungarria da, berebat, administrazio pertsonal hobea izateko.Autodeterminazioa: manipulatzeko materialak erabiliz, arazo praktikoak ebaztea errazten du, eta, hala, murriztu egiten da erabakiak hartzeko besteekiko mendekotasuna. | |
OINARRIZKO JAKINTZAK B) Blokea: Arrazoibide logiko-matematiko funtzionala: Eguneroko egoeretan zenbakiak, kantitateak eta neurriak modu praktikoan erabiltzeko gaitasuna izatea, eguneroko bizitza antolatzeko, arazoak konpontzeko, erabakiak hartzeko eta autonomia handiagoz parte hartzeko. | |
KE2 konpetentzia espezifikoari lotutako ebaluazio irizpideak | Oinarrizko jakintzak |
Multzoak kualitatiboki bereiztea eguneroko jardueretan, "ezer ez", "bat", "handia" eta "asko" kontzeptuen arabera. | Taldeak bereiztea: zenbaketa zehatzik gabeko multzoen pertzepzio kualitatiboa, eta "ezer ez", "bat", "handia" eta "asko" kontzeptuak ulertzea. |
Egoera praktikoetan zenbakiak, kantitateak eta neurriak erabiltzea, bana-banako korrespondentziak ezarriz, modu egonkorrean zenbatuz eta zenbakizko sinboloak errekonozituz, harik eta kardinaltasunera iritsi arte. | Zenbaki-kontzeptuak: eguneroko egoeretan zenbakien, kantitateen eta neurrien erabilera funtzionala, bana-banako korrespondentziatik, zenbaketa egonkorretik eta zenbakizko sekuentziatik hasi eta kardinaltasunera eta zenbakizko sinboloak errekonozitzera iritsi arte. |
Oinarrizko termino matematikoak –espazialak, denborazkoak eta kuantitatiboak– ulertzea eta adieraztea testuinguru esanguratsuetan. | Oinarrizko hizkuntza matematikoa: oinarrizko termino espazialak, denborazkoak eta kuantitatiboak ulertzea eta adieraztea: lehena/azkena, lehenago/ondoren, baten bat / bat ere ez, handia/txikia/ertaina. |
Sailkapenak, sailak eta kantitateen konparazioak egitea (gehiago/gutxiago/berdin), neurri funtzionalak aplikatzea, eta batuketa, kenketa, banaketa eta multzokatze errazak egitea. | Oinarrizko eragiketak: sailkapenak, sailak, kantitateek konparazioak (gehiago/gutxiago/berdin), neurrien erabilera funtzionala, eta batuketa, kenketa, banaketa eta multzokatze errazen aplikazio praktikoa. |
Oinarrizko forma geometrikoak eta erlazio espazialak identifikatzea, deskribatzea eta erabiltzea, eguneroko ingurunean orientatzeko eta objektuak antolatzeko. | Geometria funtzionala: oinarrizko forma geometrikoak eta erlazio espazialak identifikatzea, deskribatzea eta erabiltzea eguneroko testuinguruetan. |
Egoera problematikoak errekonozitzea, informazio garrantzitsua identifikatzea, estrategia errazak aplikatzea, emaitzak egiaztatzea eta konponbideak komunikatzea testuinguru errealetan. | Problema matematikoak ebaztea: egoera problematikoak errekonozitzea, informazio garrantzitsua identifikatzea, estrategia errazak aplikatzea, emaitzak egiaztatzea eta konponbideak komunikatzea. |
Ikaskuntza matematikoak erabiltzea jarduera funtzionaletan (erosketak, ordutegiak kudeatzea, materialak banatzea, sukaldea, jolas kooperatiboak...). | Aplikazio praktikoa: ikaskuntza matematikoak erabiltzea jarduera funtzional errealetan (erosketak, ordutegiak, materialak banatzea, sukaldea eta jolasak). |

3. konpetentzia espezifikoa (KE3-ETF) Inguruneko informazio espaziala ezagutzea, interpretatzea eta erabiltzea, eta, horretarako, gorputzaren propiozepzioa garatzea, funtsezko kontzeptu espazialak bereiztea, identifikatzea, hitzez izendatzea eta praktikan aplikatzea, laguntza pertsonalizatuekin, segurtasunez lekualdatzeko, objektuak aurkitzeko eta eguneroko jardueretan autonomiaz parte hartzeko, eta, hala, autonomia pertsonala eta bizi kalitate handiagoa izateko. | |
Loturarik handiena duten bizi kalitatearen alderdiak: Autodeterminazioa: eguneroko jardueretan autonomiaz parte hartzea errazten du, laguntza pertsonalizatuekin; eta murriztu egiten du mugitzeko eta orientatzeko etengabe gainbegiratuta aritu beharra.Ongizate fisikoa: eguneroko jarduera fisikoetarako gaitasuna hobetzen du, hala nola jolasetarako edo zeregin praktikoetarako, eta lagungarria da gorputzaren osasuna eta funtzionaltasuna hobetzeko.Garapen pertsonala: beste arlo batzuk ikasteko konpetentziak zabaltzen ditu (irakurketa, matematika, orientazioa), garapen integrala ez ezik egokitze-garapena ere bultzatzen baitu. | |
OINARRIZKO JAKINTZAK C) Blokea: Espazio-kontzeptuak: Inguruneko informazio espaziala errekonozitzeko, interpretatzeko eta erabiltzeko trebetasuna, oinarrizko kontzeptuak ulertuta (posizioa, norabidea eta distantzia). | |
KE3 konpetentzia espezifikoari lotutako ebaluazio irizpideak | Oinarrizko jakintzak |
Norberaren gorputzak espazioan dituen posizioa eta mugak errekonozitzea, eta gorputz atalak eta haien orientazio espaziala bereiztea. | Gorputzaren oinarrizko propiozepzioa: norberaren gorputzak espazioan dituen posizioa eta mugak errekonozitzea, eta gorputz atalak eta haien orientazio espaziala bereiztea. |
Funtsezko kontzeptu espazialak bereiztea eta lotzea: goian/behean, aurrean/atzean, eskuinean/ezkerrean, gertu/urrun, barnean/kanpoan. | Espazioaren oinarrizko errekonozimendua: funtsezko kontzeptu espazialak bereiztea eta lotzea: goian/behean, aurrean/atzean, eskuinean/ezkerrean, gertu/urrun, barnean/kanpoan. |
Elementu ezagunek ingurunearekiko eta norberarekiko duten posizioa identifikatzea eguneroko egoeretan. | Kontzeptu espazialak identifikatzea: elementu ezagunek ingurunearekiko eta norberarekiko duten posizioa kokatzea. |
Elementu ezagunek ingurunearekiko eta norberarekiko duten posizioa hitzez izendatzea, laguntza bisualekin. | Kontzeptu espazialak izendatzea: hitzez adieraztea elementu ezagunek ingurunearekiko eta norberarekiko duten posizioa. |
Ekintza espazialak modu autonomoan egitea eguneroko bizitzako testuinguru errealetan, ikasitako espazio-kontzeptuak erabiliz. | Aplikazio praktiko espaziala: ezagutza espazialak transferitzea eta modu autonomoan gauzatzea eguneroko egoera errealetan. |

4. konpetentzia espezifikoa (KE4) Eguneroko errutinetan oinarrizko denbora sekuentziak errekonozitzea, planifikatzea eta haiei jarraitzea, eta, horretarako, funtsezko denbora-kontzeptuak bereiztea, orainaldia, iragan hurbila eta etorkizun hurbila ulertzea eta denbora tarteen iraupena hautematea, laguntza pertsonalizatuen bidez, denboran orientatzeko, jarduerak aurreikusteko eta eguneroko bizitzan autonomia handiagoz parte hartzeko, eta, hala, gizarte inklusioa eta bizi kalitate hobea lortzen laguntzea. | |
Loturarik handiena duten bizi kalitatearen alderdiak: Garapen pertsonala: denbora sekuentziak eta kontzeptuak bereizteak funtsezko konpetentzia betearazleak garatzen ditu, hala nola planifikatzea, memoria prospektiboa eta kausen eta denboraren arteko loturak ulertzea. Hazkunde kognitiboan laguntzen du, beste arlo batzuk ikastera ere bideratzen baitu denbora, eta horrek indartu egiten ditu heldutasuna eta eguneroko moldagarritasuna.Autodeterminazioa: denbora tarteen iraupenaren pertzepzioa izatea, laguntza pertsonalizatuekin; horrek murriztu egiten du etengabe gauzak gogorarazi behar izatea, eta denboraren barnean erabaki autonomoak hartzea sustatzen du.Gizarte inklusioa: funtsezko denbora-kontzeptuak ulertzeak erraztu egiten du talde ordutegiekin eta eskolako edo familiako errutina partekatuekin sinkronizatzea, eta aukera ematen du baldintza berdintasunez parte hartzeko. | |
OINARRIZKO JAKINTZAK D) Blokea: Denbora-kontzeptuak: Eguneroko errutinetan oinarrizko denbora sekuentziak ezagutzeko, planifikatzeko eta jarraitzeko gaitasuna izatea, eta, horretarako, ikusizko eta hitzezko laguntzak erabiltzea orainean, iragan hurbilean eta etorkizun hurbilean orientatzeko, hori guztia eguneroko bizitzako jardueretan gero eta modu autonomoagoan parte hartzeko. | |
KE4 konpetentzia espezifikoari lotutako ebaluazio irizpideak | Oinarrizko jakintzak |
Funtsezko denbora-kontzeptuak bereiztea (orain/gero, gaur/bihar, jardueraren hasiera/amaiera) eta asteko egunak eta eguneko momentuak errekonozitzea, laguntza bisualekin. | Denboraren oinarrizko errekonozimendua: funtsezko denbora-kontzeptuak bereiztea (orain/gero, gaur/bihar, jardueraren hasiera/amaiera) eta asteko egunak eta eguneko uneak errekonozitzea (goiza/arratsaldea). |
Orainaldia, iragan hurbila eta etorkizun hurbila ulertzea, eskolako errutinen ordena logikoari jarraituz. | Denbora sekuentzietan orientatzea: orainaldia, iragan hurbila eta etorkizun hurbila ulertzea. |
Subjektiboki hautematea denbora tarteen iraupena eta gertakarien abiadura eguneroko jardueretan, esperientzia praktikoen bidez. | Denboraren joanari buruzko pertzepzioa: denbora tarteen iraupenaren eta eguneroko jardueretako gertaeren abiaduraren pertzepzio subjektiboa. |

5. konpetentzia espezifikoa (KE5) Eguneroko egoeretan dirua ezagutzea eta erabiltzea, eta, horretarako, zenbatekoak, balioa eta transakzioak ulertzea, diruaren funtzioa ulertzea, txanponak/billeteak begiz ezagutzea, zenbatekoak alderatzea, prezioak identifikatzea, laguntza tresnak erabiltzea eta arian-arian benetako transakzioetan praktikatzea, guztia ere erosketak eta ordainketak autonomia handiagoz egiteko, eta, hala, gizartean parte hartzen eta bizi kalitate hobea izaten laguntzea. | |
Loturarik handiena duten bizi kalitatearen alderdiak: Ongizate materiala: zenbatekoak, prezioak eta transakzioak ulertzeak eguneroko finantza baliabideak modurik onenean erabiltzea dakar, eta administrazio ekonomiko pertsonal hobea lortzen laguntzen du.Gizarte inklusioa: laguntzen du dirua erabili behar den ingurune komunitarioetan (dendak, azokak, ekitaldiak) parte hartzen, besteek bezalakoxe baldintzetan.Garapen pertsonala: oinarrizko finantza konpetentziak areagotzea eta arazo praktikoak konpontzea. | |
OINARRIZKO JAKINTZAK E) Blokea: Diruaren kontzeptua: Eguneroko egoeretan dirua ezagutzeko eta erabiltzeko trebetasuna, oinarrizko kontzeptuak ulertuz –zenbatekoa, balioa eta transakzioak–, erosketak eta ordainketak egiteko eta, horrela, gero eta autonomia handiagoz parte hartzeko eta bizi kalitatea bultzatzeko. | |
KE5 konpetentzia espezifikoari lotutako ebaluazio irizpideak | Oinarrizko jakintzak |
Diruak eguneroko egoeretan ondasunak eta zerbitzuak erosteko balio duela ulertzea. | Diruaren oinarrizko zentzua: dirua ondasunak eta zerbitzuak erosteko bitarteko bat dela ulertzea. |
Benetako txanpon eta billeteak bereiztea, haien balio nominala jakitea eta beste objektu batzuetatik bereiztea. | Diruaren oinarrizko errekonozimendua: benetako txanpon eta billeteak begiz bereiztea, haien balio nominala jakitea eta dirua beste objektu batzuetatik bereiztea. |
Diru zenbatekoak alderatzea (gehiago/gutxiago) eta balio sinbolikoa benetako zenbatekoarekin lotzea, jarduera praktikoen bidez. | Zenbatekoaren eta balioaren kontzeptuak: diru zenbatekoen arteko erlazioak ulertzea (gehiago/gutxiago) eta balio sinbolikoa benetako zenbatekoarekin lotzea. |
Karteletan, etiketetan eta txarteletan ageri diren prezioak errekonozitzea, norberak eskura duen diruarekin begiz alderatzea eta gauza bakoitzak prezio zehatz bat duela ulertzea. | Prezioak identifikatzea: karteletan, etiketetan eta txarteletan ageri diren prezioak errekonozitzea, norberak eskura duen diruarekin begiz alderatzea eta gauza bakoitzak prezio zehatz bat duela ulertzea. |
Kalkulagailuak, piktogramak eta euskarriak erabiltzea ordainketak egiteko, bueltak jasotzeko eta transakzio sinpleen emaitza egiaztatzeko. | Transakzioetarako laguntza tresnak erabiltzea: kalkulagailuak, piktogramak eta beste euskarri batzuk erabiltzea. |
Oinarrizko erosketetarako, diru zenbateko egokia hautatzea, saltzaileari ematea eta bueltak zuzen jasotzea. | Transakzio sinpleak egitea: oinarrizko erosketetarako, diru zenbateko egokia hautatzea, saltzaileari ematea eta bueltak jasotzea. |
Okindegian edo supermerkatu txikian benetako erosketa funtzionalak egitea laguntza txikienarekin, eta produktuak eta jasotako bueltak egiaztatzea. | Erosketak autonomiaz egitea: benetako erosketa funtzionalak egitea. |
Familiako erosketetan parte hartzea, garraio publikoa ordaintzea edo salmenta makinak erabiltzea, modu autonomoan, irakasleak bertan egon beharrik gabe. | Egiazko egoeretan praktikan aplikatzea: familiako erosketetan parte hartzea, garraio publikoa ordaintzea, salmenta makinak erabiltzea eta familiako aurrekontuetan laguntzea. |

6. konpetentzia espezifikoa (KE6) Funtsezko mugimendu-patroi egokituak menderatzea (jaurtitzea, harrapatzea, salto egitea, biratzea), eta, horretarako, mugimenduak egiteko modu desberdinak esperimentatzea arakatze gidatuaren bidez, aldez aurreko pertzepzio-arrazoibidea baliatzea, mugimendu arazo errazak ebaztea, jolas inklusiboetan gaitasun fisikoak garatzea eta parte hartzeko jarrera positiboa lantzea, hori guztia mugitzeko autonomia pertsonalizatua, jarduera fisikoarekiko konfiantza eta gozamen inklusiboa lortzeko, eta, hala, gizarteratzea eta bizi kalitatea errazteko. | |
Loturarik handiena duten bizi kalitatearen alderdiak: Ongizate fisikoa: mugimendu funtzionaltasuna, koordinazioa eta gorputzaren osasuna hobetzen ditu eguneroko jardueretan. Mugitzeko autonomia pertsonalizatua bultzatzen du, sedentarismoa prebenitzen du eta gaitasun fisiko egokituak sustatzen ditu, independentzia fisiko handiagoa izateko.Ongizate emozionala: mugimendu egokituetan arrakasta izateak segurtasun emozionala eta parte hartzeko motibazioa sustatzen ditu. | |
OINARRIZKO JAKINTZAK F) Blokea: Oinarrizko mugimendu trebetasunak: Funtsezko mugimendu-patroi egokituak egiteko gaitasuna izatea (jaurtitzea, harrapatzea, salto egitea, biratzea). Patroi horiek lantzen dira arakatze gidatuaren, aurrez arrazoitzearen, arazo errazak ebaztearen, jolas egokituen eta parte hartzeko jarreraren bidez; hala, indartu egiten dira mugitzeko autonomia eta konfiantza, eta gehiago gozatzen da jarduera fisiko inklusiboetan. | |
KE6 konpetentzia espezifikoari lotutako ebaluazio irizpideak | Oinarrizko jakintzak |
Oinarrizko mugimendu trebetasunak (jaurtitzea, harrapatzea, salto egitea, biratzea) erabiltzeko eta kontrolatzeko modu desberdinak esperimentatzea, mugitzeko aukera pertsonalizatuak aurkitzeko eta jarduera fisiko inklusiboetan konfiantzaz parte hartzeko. | Mugitzeko moduak eta aukerak: oinarrizko mugimendu trebetasunak erabiltzeko eta kontrolatzeko modu desberdinak esperimentatzea. |
Mugimendu motorrak kontrolatzea eta menderatzea eta, horretarako, sekuentzia sinpleak planifikatzea, mugitzeko autonomia sustatuko duten ekintza fisiko seguruak eta zehatzak egiteko. | Mugimendua kontrolatzea eta menderatzea: mugimendua kontrolatu eta menderatzea ekintzaren aurretiko planteamendu batetik (arrazoibide motorra), pertzepzio mekanismoei bereziki erreparatuta. |
Mugimendu arazo errazak ebaztea, mugimendu estrategia autonomoak garatzeko eta eguneroko egoera fisikoetara arrakastaz egokitzeko. | Mugimendu arazoak ebaztea: mugimendu arazo errazak ebaztea (oztopoak gurutzatzea, objektuak hartzea). |
Errendimendu motor globala hobetzeko eta jarduera fisikoaz gozatzeko oinarrizko gaitasun fisikoak garatzea, ongizaterako eta bizi kalitaterako elementu gisa. | Gaitasun fisikoak garatzea: oinarrizko gaitasun fisikoen garapen oinarrizkoa eta globala (erresistentzia, indarra, koordinazioa, malgutasuna), jolas egoeren bidez. |
Jarduera fisikoetan jarrera onarekin parte hartzea, enpatiaz onartuz trebetasun mailan egon daitezkeen desberdintasunak, mugimendu inklusioa, autoestimua eta elkarrekiko errespetua sustatzeko. | Parte hartzeko prestasuna: askotariko jardueretan parte hartzeko prest agertzea, trebetasun mailan desberdintasunak daudela onartuz. |

7. konpetentzia espezifikoa (KE7) Norberaren gorputzaren eta haren aukeren irudikapen mental doitua eraikitzea, eta, horretarako, sentsazio multisentsorialak arakatzea, gorputz eskema oro har eta segmentuka identifikatzea, eta gorputz jarrerak, oreka, espazioaren eta denboraren pertzepzioa eta mugimenduen koordinazioa esperimentatzea, jolasen eta laguntza egokituen bidez, guztia ere gorputza hobeki kontrolatzeko, autonomia pertsonala lortzeko eta norberaren eta besteen gorputz aniztasuna positiboki onartzeko, eta, hala, ongizatea, gizarteratzea eta bizi kalitatea errazteko. | |
Loturarik handiena duten bizi kalitatearen alderdiak: Ongizate fisikoa: indartzen ditu mugimendu funtzionaltasuna, gorputzaren osasuna eta mugimenduetako arriskuen prebentzioa. Gorputza kontrolatzea errazten du, eta lagundu egiten du gaitasun fisiko egokitua areagotzen.Ongizate emozionala: norberaren eta besteen gorputz aniztasuna positiboki onartzeak eta zentzumen-arakatze arrakastatsuak areagotu egiten dituzte autoestimua eta konfiantza, eta gorputzarekin lotutako segurtasunik ezak, berriz, murriztu. | |
OINARRIZKO JAKINTZAK G) Blokea: Gorputza, irudia eta pertzepzioa: Norberaren gorputza oro har eta atalka ezagutzeko eta irudikatzeko trebetasuna, barnean harturik sentsazio multisentsorialak, gorputz eskema, jarrerak, oreka, espazioari eta denborari buruzko nozioak, mugimenduaren koordinazioa eta positiboki onartzea norberaren zein besteen gorputz aniztasuna. | |
KE7 konpetentzia espezifikoari lotutako ebaluazio irizpideak | Oinarrizko jakintzak |
Sentsazioak arakatzea eta bereiztea (ikusmenekoak, ukimenekoak, entzumenekoak, propiozeptiboak), eta, ildo horretan, antzekotasunak eta desberdintasunak identifikatzea pertzepzioetan, norberaren gorputza hobeki ezagutzeko eta erantzun motorra askotariko egoeretara doitzeko. | Aukera sentsorialak: sentsazioak arakatzea eta bereiztea. |
Norberaren gorputza oro har eta segmentuka hautematea, identifikatzea eta irudikatzea, eta gorputz atalak izendatzea eta norbere gorputzean zein besteenean kokatzea; era berean, mugitzeko aukerak arakatzea, ikaskuntza motorrak eta autonomia pertsonala ahalbidetuko dituen gorputz eskema doitua finkatzeko. | Gorputz eskema oro har eta segmentuka: gorputza oro har hautematea, identifikatzea eta irudikatzea; gorputzeko atalak eta segmentuak ezagutzea, baita haien mugitzeko aukerak ere. |
Tentsioaz, erlaxazioaz eta arnasketaz jabetzea, arnasketa fase errazak identifikatzea (arnasa hartzea/botatzea) eta jarrera eta une desberdinetan probatzea, norberaren gorputz egoera eta egoera emozionala erregulatzeko eta, hala, jarduera fisikoan zein eguneroko bizitzan ongizatea lortu ahal izateko. | Gorputzaren eta arnasketaren kontzientzia: norberaren gorputzaren gaineko kontzientzia hartzea tentsioari, erlaxazioari eta arnasketari dagokienez; arnasketaren faseak identifikatzea eta, orobat, arnasketa behatzea eta harekin esperimentatzea egitea askotariko egoeretan eta erlaxazioarekin lotuta. |
Askotariko gorputz jarrerak esperimentatzea, jarrerei modu seguruan eutsiz eta batetik bestera aldatuz gero eta autonomia handiagoarekin, jarreren errepertorioa handitzeko eta gorputza hobeki kontrolatzeko egoera funtzionaletan eta jolas egoeretan. | Gorputz jarrerak: era askotako gorputz jarrerak esperimentatzea (zutik, eserita, etzanda, lau hankan, askotariko euskarriekin). |
Oreka eta desoreka egoerak esperimentatzea, lurretik hurbileko oinarri zabal eta egonkorren gainean, eta jolas errazetan orekari eustea eta galduz gero berreskuratzea, jarreraren egonkortasuna eta norberaren gorputzarekiko konfiantza hobetzeko. | Oinarrizko oreka: oreka eta desoreka egoerak esperimentatzea, lurretik hurbileko sostengu oinarri zabal eta egonkorrarekin. |
Espazioari eta denborari buruzko oinarrizko nozioak ezagutzea eta erabiltzea, espazioan eta denboran orientazio hobea izateko jarduera fisikoak egitean eta eguneroko errutinetan. | Espazioaren eta denboraren pertzepzioa: erlazio espazialekin (goian/behean, gertu/urrun, aurrean/atzean) eta denborazko erlazioekin (aurretik/ondotik, azkar/motel) lotutako nozioak garatzea; espazioaren eta denboraren pertzepzioa. |
Koordinazio dinamikoa, estatikoa, eta ikusmenaren eta mugimenduaren koordinazioa eskatzen dituzten zereginak egitea, eta, horretarako, mugimenduaren zehaztasuna eta kontrola doitzea, mugimenduaren eraginkortasuna hobetzeko eta jarduera fisikoetan eta eguneroko bizitzan aktiboki parte hartu ahal izateko. | Mugimenduaren koordinazioa: koordinazio dinamikoa (korrika egitea, salto egitea), estatikoa (jarrerei eustea), eta ikusmenaren eta mugimenduaren koordinazioa (jaurtitzea, saskiratzea, ahokatzea). |
Norberaren eta besteen gorputz ezaugarriak modu positiboan ezagutzea eta adieraztea, gorputz aniztasuna onartuta eta errespetuzko jarrerak erakutsita, hori guztia autoestimua, bizikidetza inklusiboa eta gorputz irudi doitua indartzeko. | Gorputza onartzea eta errespetatzea: norberaren eta besteen gorputzen errealitatea onartzea eta errespetatzea (tamaina, euskarriak, laguntza teknikoak, mugitzeko moduak). |

8. konpetentzia espezifikoa (KE) Emozioak, erritmoak eta interakzio sozialak adieraztea gorputzaren mugimendu egokituen bidez, eta, horretarako, adierazpen aukerak arakatzea, erritmo errazekin sinkronizatzea, egoera emozionalak komunikatzea, ereduak imitatzea, objektuekin egindako sekuentzia erritmikoez gozatzea eta talde dinamiketan parte hartzea, guztia ere gorputz komunikazioa, mugimendu enpatia eta gizarte kohesioa garatzeko, eta, hala, sormenean oinarrituriko partaidetza, ongizatea eta bizi kalitatea errazteko. | |
Loturarik handiena duten bizi kalitatearen alderdiak: Ongizate emozionala: sentimenduak modu atseginean bideratzeko aukera ematen du, eta, hala, frustrazioa murrizten da eta konfiantza, autoadierazpena eta erregulazio emozional positiboa sortzen dira.Pertsonen arteko harremanak: kidekoekiko eta helduekiko lotura afektiboa indartzen du, eta hobetu egiten ditu enpatia eta elkarrekikotasuna. Taldean egindako adierazpen-arakatzeak lotura esanguratsuagoak eraikitzen ditu, mugimendu eta erritmo esperientzia partekatuen bidez. | |
OINARRIZKO JAKINTZAK H) Blokea: Mugimenduaren kulturaren adierazpenak: Gorputz adierazpenaren eta mugimendu egokituen bidez, emozioak, erritmoak eta talde interakzioak komunikatzeko gaitasuna, horretarako, arakatze gidatua, sinkronizazio erritmikoa, komunikazio emozionala, adierazpen-imitazioa, gorputzak objektuekin gozatzea eta talde dinamika inklusiboak baliatuz; era berean, adierazpen aniztasuna aitortzea, sormenean oinarrituriko partaidetza, gorputz enpatia eta gizarte kohesioa sustatzeko. | |
KE8 konpetentzia espezifikoari lotutako ebaluazio irizpideak | Oinarrizko jakintzak |
Gorputzaren eta mugimenduaren adierazpen aukerak aurkitzea eta esperimentatzea, eta eguneroko ekintza sinpleak irudikatzea, hitzik gabeko komunikazioa garatzeko eta gorputz adierazpenaz gozatzeko. | Gorputzaren adierazpen aukerak aurkitzea: gorputzaren eta mugimenduaren adierazpen aukerak aurkitzea eta esperimentatzea. |
Norberaren eta besteen gorputz pertzepzioa garatzea, eta mugimenduen eta jarreren antzekotasunak eta desberdintasunak identifikatzea, gorputz enpatia eta kontzientzia inklusiboa sustatzeko. | Gorputz pertzepzio partekatua: norberaren eta besteen gorputz pertzepzioarekiko sentsibilizazioa eta pertzepzio hori garatzea. |
Mugimenduak pultsazio eta erritmo errazekin sinkronizatzea, eta oinarrizko sekuentzia erritmikoei jarraitzea taldean, denbora koordinazioa hobetzeko eta taldeko musika dinamiketan atseginez parte hartzeko. | Sinkronizazio erritmikoa: pultsazio eta erritmo-egitura errazen bidez mugimendua sinkronizatzea (txaloak, danborrak, musika egokitua). |
Emozioak eta sentimenduak keinuen eta mugimenduen bidez azaleratzea, eta eguneroko egoerak irudikatzea, barne egoerak hitzik gabe komunikatzeko eta ikasgelako afektuzko loturak sendotzeko. | Mugimenduen bidezko komunikazio emozionala: emozioak eta sentimenduak (poza, tristura, haserrea, lasaitasuna) keinuen eta mugimenduaren bidez azaleratzea eta komunikatzea. |
Ereduak imitatzea pertsonaiak, objektuak eta eguneroko egoerak irudikatzeko, mugimendu behaketa, keinu memoria eta sormenean oinarrituriko parte-hartzea garatzeko taldeko antzezpen inklusiboetan. | Adierazpen-imitazioa: ereduak imitatzea pertsonaiak, objektuak eta egoerak irudikatzean. |
Sekuentzia eta erritmo errazen bidez gorputzaz adieraziz gozatzea, eta mugimenduaren ezaugarriak arakatzea mugimenduaz gozatzeko, adierazpenaren kontrola hobetzeko eta norberaren gorputz gaitasunarekiko konfiantza sendotzeko. | Gorputz adierazpenaz gozatzea: norberaren gorputzaren bidez adieraziz gozatzea; mugimendua sekuentzia eta erritmo errazetara egokitzea, eta mugimenduaren ezaugarriak arakatzea (azkarra/motela, bizia/leuna, librea/kontrolatua). |
Objektuen eta materialen adierazpen aukerak arakatzea, eta, horretarako, horiek manipulatzea eta mugimendu sekuentzietan integratzea, hitzik gabeko komunikazio errepertorioa zabaltzeko eta jarduera artistiko eta fisikoetan parte-hartzea aberasteko. | Objektuen bidezko adierazpena: objektuen eta materialen adierazpen aukerak (zapiak, uztaiak, pilotak…). |
Taldeko gorputz komunikazioko egoeretan parte hartzea, hitzik gabeko elkarrekintza, mugimendu lankidetza eta talde kohesioa garatzeko. | Taldeko gorputz komunikazioa: gorputz komunikazioa eskatzen duten egoeretan parte hartzea (mugimendu txandak, gorputz ispiluak, keinu kateak). |
Gorputz adierazpeneko moduen arteko desberdintasunak errekonozitzea eta baloratzea, eta, hala, elkarrekiko errespetua sustatzea, gorputz bakoitzaren berezitasuna onartzea eta bizikidetza inklusiboa lortzea. | Adierazpen desberdintasunen balorazioa: adierazteko moduan dauden desberdintasunak ezagutzea eta baloratzea. |

9. konpetentzia espezifikoa (KE9) Jolas libre eta antolatuetan eta lankidetzako dinamiketan parte hartzea, eta, horretarako, lankidetza-aurkaritza egoerak deskubritzea, oinarrizko arauak betetzea laguntza pertsonalizatuen bidez, parte-hartzaile guztiei balioa ematea (edozein izanik ere haien rola edo gaitasuna), eta konfiantza eta ahalegin pertsonala erakustea, hori guztia bizikidetza, elkarrekiko errespetua, taldean gozatzea, gizarte kohesioa eta bizi kalitatea sustatzeko. | |
Loturarik handiena duten bizi kalitatearen alderdiak: Pertsonen arteko harremanak: sendotu egiten dira lotura afektiboak, elkarrekiko errespetua eta konfiantza, kidekoekiko eta helduekiko interakzioetan. Jolasarekin sustatzen den bizikidetzak harreman positiboak eta egonkorrak eragiten ditu, ahalegin kolektiboko esperientzia partekatuen bidez.Gizarte inklusioa: taldeko jardueretan integratzea ahalbidetzen du, pertsona guztiei balioa aitortuz (edozein izanik ere haien rola edo gaitasuna), eta kide izateko sentipena eta ekitatea sustatzen dira.Ongizate emozionala: autoestimua, motibazioa eta gizarte partaidetzaz gozatzea bultzatzen ditu. Dinamika inklusiboetan arrakasta eta elkarrekiko errespetua sentitzen direnez, segurtasun emozionala sustatzen du. | |
OINARRIZKO JAKINTZAK I) Blokea: Jolasa eta kirol jarduerak: Jolas libre, antolatu eta kooperatiboetan eta kirol jardueretan parte hartzeko trebetasuna. | |
KE9 konpetentzia espezifikoari lotutako ebaluazio irizpideak | Oinarrizko jakintzak |
Jolas libre eta antolatuetan eta Nafarroako joko tradizionaletan aritzea (txingoka, zapiaren jolasa, sokatira egokitua), bat-batekotasunez eta egitura gidatuarekin esperimentatuz, jolasaz gozatzeko, kulturaren elementu partekatua den aldetik, eta sozializazioa sendotzeko. | Jolas kultural unibertsala: jolasa kultura guztietan ohikoa den jarduera gisa ulertzea; jolas libreak eta antolatuak egitea; baita joko tradizionalak eta herri jokoak ere. |
Jolas egokituetan lankidetzako, aurkaritzako eta lankidetza-aurkaritzako egoerak deskubritzea, jolasean askotariko posizioak onartzeko eta trebetasun sozial inklusiboak garatzeko. | Dinamika kolektiboak: lankidetzako, aurkaritzako eta lankidetza-aurkaritzako egoera kolektiboak deskubritzea, kasuan kasuko joko arauei jarraitzea eta askotariko rolak onartzea jolasean. |
Jokoan parte hartzen duten guztiak aintzatestea eta baloratzea, edozein izanik ere haien rola, modalitatea edo gaitasuna, eta, errefortzu positiboaren eta dinamika inklusiboen bidez, aktiboki parte hartzea, hala, jarduera fisiko kolektiboetan elkarrekiko errespetua, talde motibazioa eta parte-hartze ekitatiboa sustatzeko. | Parte-hartzaileak baloratzea: jokoan parte hartzen duten pertsonak aintzatestea eta baloratzea, bai eta aktiboki parte hartzea ere, zein diren ere bakoitzaren rola, jolaskideak edo modalitatea. |
Oinarrizko joko arauak ulertzea eta betetzea, txandak eta taldearen akordioak errespetatuz, jolaseko bizikidetza barneratzeko eta kirol dinamiketan erantzukizunez parte hartzeko. | Araudia betetzea: joko arauak ulertzea eta betetzea. |
Norberaren aukeretan konfiantza erakustea eta joko egokituetan ahalegin pertsonal iraunkorra egitea, mugimendu autoestimua eta jarduera fisiko inklusiboetako pertseberantzia garatzeko. | Konfiantza eta ahalegina: norberaren aukeretan konfiantza izatea eta jolasetan ahalegin pertsonala egitea. |
Jokoa gozamenerako eta gizarte harremanetarako iturri gisa baloratzea, aisialdi osasungarrirako, talde kohesiorako eta ongizate emozionalerako tresna gisa sendotzeko Hezkuntza Berezian. | Jokoa baloratzea: jokoa gozatzeko eta besteekin harremanak izateko baliabide gisa balioestea. |

10. konpetentzia espezifikoa (KE10) Muskulu tonua, jarrera eta lateralitatea erregulatzea, eta, horretarako, tentsioa eta erlaxazioa kontrolatzea, orekari eustea eta gorputza espazioan antolatzea ariketa gidatu multisentsorialen, norabide jokoen eta jarrera egokitzapen pertsonalizatuen bidez, gorputzaren kontrol segurua bermatzeko, eguneroko bizitzako mugimendu eskaerei eraginkortasunez erantzuteko eta autonomia funtzionala, ongizate fisiko eta emozionala, jarduera fisikoetako parte-hartzea eta bizi kalitatea hobetzeko. | |
Loturarik handiena duten bizi kalitatearen alderdiak: Ongizate fisikoa: gorputzaren kontrol segurua eta eguneroko mugimendu eskaeretan eraginkortasuna lortzea bermatzen du, eta prebenitu egiten dira nekea edo lesioak. Jarrera egokitzapen pertsonalizatuek funtzionaltasun orokorra eta gorputzaren osasuna hobetzen dituzte eguneroko jardueretan.Autodeterminazioa: orekari eusteari eta gorputza espazioan antolatzeari esker, independentziaz erantzuten ahal zaie egoera praktikoei. Autonomia funtzionala sustatzen du, murriztu egiten baitu oinarrizko mugimendu eta jarreretarako etengabe laguntza jaso beharra.Ongizate emozionala: tentsioa/erlaxazioa kontrolatzeak eta mugimenduetan eraginkortasuna lortzeak norberaren gorputzarekiko konfiantza sortzen du, eta, hala, murriztu egiten dira ezegonkortasunarekin edo koordinaziorik ezarekin lotutako frustrazioa eta antsietatea. | |
OINARRIZKO JAKINTZAK J) Blokea: Gorputz eskema: Tonuarekin, jarrerarekin eta lateralitatearekin lotutako alderdien kontrol integratua izateko gaitasuna; horrek muskulu tentsioa erregulatzea, orekari eustea eta gorputza espazioan antolatzea ahalbidetzen du, eta funtsezkoa da egonkortasunerako eta mugimendu funtzionalerako. | |
KE10 konpetentzia espezifikoari lotutako ebaluazio irizpideak | Oinarrizko jakintzak |
Mugimenduetan eta jarrera estatikoetan muskulu tentsioa kontrolatzea askotariko estimuluen aurrean, jarrera funtzionalei eusteko eta eskola inguruneko eguneroko mugimendu eskaerei eraginkortasunez erantzuteko. | Tonuaren kontrola: gorputzeko muskuluak (mugimenduan edo geldirik) edozein estimuluren aurrean kontrolatzeko gaitasuna. |
Muskulu tentsioa askatzea, eta, horretarako, norberaren gorputzeko tentsio eta erlaxazio egoerak identifikatzea, muskulu tonua erregulatzeko eta ongizate fisikoa eta emozionala sustatzeko. | Erlaxazioa: muskulu tentsioa askatzeko gaitasuna. |
Jarrera eta oreka kontrolatzea egoera estatikoetan zein dinamikoetan, egokitutako sostengu oinarrien, laguntza teknikoen eta perturbazio kontrolatuko ariketa progresiboen bidez, gorputz lerrokatze seguruari eusteko eta jarduera fisikoetan konfiantzaz parte hartzeko. | Jarrera kontrolatzea: jarrera eta oreka kontrolatzea. |
Lateralitate nagusia finkatzea (eskua, oina, begia), mugimendu zeregin asimetrikoen, norabide jokoen eta material multisentsorialekin egokitutako errekonozimendu espazialaren bidez, eta norberaren gorputzean eskuina/ezkerra bereiztea, gorputz eskema eraginkortasunez antolatzeko eta koordinazio funtzionala hobetzeko. | Lateralizazioa: lateralitate nagusia finkatzea (eskua, oina, begia), mugimendu jardueretan gorputzaren alde bat erabiltzea nagusiki, eta eskuina/ezkerra bereiztea norberaren gorputzean eta espazioan. |

11. konpetentzia espezifikoa (KE11) Berezko motibazioa sortzen duten jolas jardueretan askatasunez, segurtasunez eta atseginez parte hartzea, zentzumenekin eta mugimenduekin arakatuz, objektuak modu funtzionalean erabiliz, sinbolikoki irudikatuz, arauak betez eta/edo gizarte rolak hartuz, laguntza pertsonalizatuen bidez, hori guztia garapen kognitiboa, motorra, soziala eta emozionala sustatzeko eta bizi kalitate handiagoa lortzen laguntzeko. | |
Loturarik handiena duten bizi kalitatearen alderdiak: Garapen pertsonala: hazkunde kognitiboa, motorra eta emozionala sustatzen ditu. Heldutasun integrala eta eguneroko bizitzarako egokitze-trebetasunak garatzen ditu.Ongizate fisikoa: mugimendu garapena, arakatzearen bidez.Ongizate emozionala: berezko motibazioa sortzeak eta jolasaz gozatzeak frustrazioak murrizten ditu, konfiantza areagotzen du eta afektu egoera positiboak sustatzen. Atseginez gozatzeak autoestimua eta gogobetetze pertsonala sendotzen ditu jolas esperientzietan. | |
OINARRIZKO JAKINTZAK K) Blokea: Jolasa: Berezko motibazioa sortzen duten jolas jardueretan askatasunez, segurtasunez eta atseginez parte hartzeko gaitasuna. | |
KE11 konpetentzia espezifikoari lotutako ebaluazio irizpideak | Oinarrizko jakintzak |
Zentzumenak eta gorputzaren mugimenduak aktiboki arakatzea. | Jolas sentsoriomotorra: zentzumenak eta gorputzaren mugimenduak aktiboki arakatzea (abestiak, txintxirrinak, blokeak pilatzea…). |
Objektuak beren ohiko funtzioaren arabera erabiltzea, eta helduen eguneroko ekintzak behin eta berriz eta irudimenik gabe imitatzea. | Jolas funtzionala: objektuak beren ohiko funtzioaren arabera erabiltzea (adibidez: edalontzi hutsetik edatea, erratz txiki bat pasatzea…). |
Objektuak beste batzuekin ordeztea irudikapen mentala eta irudimena baliatuz jolas egoera gidatuetan. | Jolas sinbolikoa: objektuak beste batzuekin ordeztea (adibidez: autoa bat simulatzen duen kutxa, zaldi bat simulatzen duen makila…). |
Aurrez ezarritako arauak dituzten jarduerak egitea, nahitaezko txandak ez ezik arauak ez betetzearen ondorioak ere errespetatzea, eta autokontrola garatzea. | Arau jokoa: aurrez ezarritako arauak dituzten jarduerak egitea, eta nahitaezko txandak ez ezik arauak ez betetzearen ondorioak ere errespetatzea (karta jokoa, partxisa, dominoa). |
Gizarte pertsonaiak interpretatzea, pertsonaiaren berezko portaerak, elkarrizketak eta rolak erabiliz, jolaseko testuinguru egituratuetan. | Rol jokoa: gizarte pertsonaiak interpretatzea, pertsonaiaren berezko portaerak, elkarrizketak eta rolak erabiliz (esate baterako, aitaren rola hartu eta "bazkaltzeko ordua da!" esatea, edo irakasle rola hartu eta "altxatu eskua" esatea…). |

12. konpetentzia espezifikoa (KE12) Inguruneko oinarrizko gailu teknologikoak (etengailua, botoia, tableta, telefonoa, telebistaren agintea…) hautatzea, maneiatzea eta erabiltzea, eta, horretarako, formaren/funtzioaren arabera bereiztea, kontrol sinpleak baliatzea, ohiko aplikazioak, Interneteko oinarrizko nabigazioa eta mekanografia funtzionala menderatzea, laguntza irisgarriak aktibatzea, jarraibideak ulertzea, edukiak aurkitzea, eguneroko errutinak kudeatzea, modu seguru/etikoan jardutea eta komunikazio digitala erabiltzea, guztia ere komunikatzeko, ikasteko, antolatzeko eta eguneroko jardueretan autonomiaz parte hartzeko, eta, hala, bizi kalitatea sustatzeko. | |
Loturarik handiena duten bizi kalitatearen alderdiak: Garapen pertsonala: etengabe ikasteko eta teknologia arazo praktikoak konpontzeko konpetentzia kognitiboak, digitalak eta betearazleak garatzen ditu. Jarduera esanguratsuetarako errepertorio pertsonala areagotzen du, eta sendotu egiten du testuinguru modernoetako egokitze-heldutasuna.Autodeterminazioa: oinarrizko gailu teknologikoak (etengailua, tableta, telefonoa) hautatzeak, maneiatzeak eta erabiltzeak posible egiten du eguneroko errutinak kudeatzea, komunikatzea eta independentziaz antolatzea, kontrol sinpleen eta laguntza irisgarrien bidez.Gizarte inklusioa: komunikazio digitala, jardunbide seguru/etikoak eta edukien kokapena menderatzeari esker, ekitatez parte hartzen ahal da teknologikoki konektatutako hezkuntza, familia eta komunitate inguruneetan. Inklusioa sustatzen du, gainerakoen informazio eta tresna berberak eskuratzen baitira, eta elkarrekintza digital inklusiboa bultzatzen du. | |
OINARRIZKO JAKINTZAK L) Blokea: Teknologiaren erabilera funtzionala: Inguruneko oinarrizko gailu teknologikoak modu funtzionalean hautatzeko, maneiatzeko eta erabiltzeko trebetasuna, eta haien funtzioak ulertzea eta laguntza irisgarriak baliatzea, komunikatzeko, ikasteko, antolatzeko eta eguneroko jardueretan autonomiaz parte hartzeko, eta, hala, pertsonaren bizi kalitatea sustatzeko. | |
KE12 konpetentzia espezifikoari lotutako ebaluazio irizpideak | Oinarrizko jakintzak |
Inguruneko ohiko gailuak (etengailua, botoia, tableta, telefonoa, telebistaren agintea, mikrouhin labea) formaren, funtzioaren eta/edo aktibazio soinuaren arabera ezagutzea eta bereiztea. | Oinarrizko gailuak bereiztea: inguruneko ohiko gailuak (etengailua, botoia, tableta, telefonoa, telebistaren agintea, mikrouhin labea) formaren, funtzioaren eta/edo aktibazio soinuaren arabera ezagutzea eta bereiztea. |
Gailuak oinarrizko kontrolen bidez aktibatzea/desaktibatzea (piztu/itzali, bolumena igo/jaitsi, pantaila nagusia ukitu), sekuentzia ezagunei jarraituz. | Kontrol sinpleak erabiltzea: gailuak aktibatzea/desaktibatzea. |
Aplikazio, gailu edo programa digital bat autonomiaz eta eraginkortasunez erabiltzea, eta haren oinarrizko eta ohiko funtzioetan erraz mugitzea, zeregin jakinak modu zehatz eta seguruan egiteko. | Tresna teknologikoaren oinarrizko alderdiak menderatzea: aplikazio, gailu edo programa digital bat autonomiaz eta eraginkortasunez erabiltzea. |
Internet zer den ulertzea, eta, pantailetan, egunero erabiltzen diren ikonoak/aplikazioak (argazkia, musika, bideoa, egutegia) aurkitzea eta hautatzea. | Internet eta nabigatzea: Internet zer den ulertzea, eta, pantailetan, egunero erabiltzen diren ikonoak/aplikazioak (argazkia, musika, bideoa, egutegia) aurkitzea eta hautatzea. |
Ukipen teklatuan edo teklatu fisikoan sekuentzia laburrak idaztea (izena, pasahitza, hitz bat bilatzea), autozuzenketa erabiliz. | Oinarrizko mekanografia funtzionala: ukipen teklatuan edo teklatu fisikoan sekuentzia laburrak idaztea (izena, pasahitza, hitz bat bilatzea...). |
Laguntza funtzioak aktibatzea eta erabiltzea (zooma, offeko ahotsa, tekla handiak, modu erraza), beharrezkoa denean. | Irisgarritasun laguntzak erabiltzea: laguntza funtzioak aktibatzea eta erabiltzea (zooma, offeko ahotsa, tekla handiak, modu erraza), beharrezkoa denean. |
Teknologiarekin lotutako aginduak ulertzea eta gauzatzea ("ukitu botoi berdea", "igo bolumena"). | Teknologia jarraibideak ulertzea: teknologiarekin lotutako aginduak ulertzea eta betetzea. |
Gailu elektronikoetan berriki erabilitako fitxategiak/funtzioak aurkitzea (azken argazkia, erreproduzitutako abestia, irekitako aplikazioa). | Duela gutxiko edukietara eta/edo funtzioetara itzultzea: gailu elektronikoetan fitxategiak berreskuratzeko eta aurkitzeko estrategiak garatzea. |
Ikastetxeko eguneroko sekuentzia teknologikoei jarraitzea (arbela piztea, entzungailuak konektatzea, laguntza aplikazioa irekitzea, amaitzean gailuak itzaltzea). | Errutina teknologikoak kudeatzea: ikastetxeko eguneroko sekuentzia teknologikoei jarraitzea. |
Teknologia erabiltzea eta haren arrisku nagusiak ezagutzea eta saihestea, ezezagunei datu pertsonalik bidali gabe eta pertsona ezezagunen mezurik ireki gabe. | Segurtasuna eta etika gailuak erabiltzean: teknologia modu etiko eta seguruan erabiltzea. |
Teknologia oinarrizko komunikaziorako erabiltzea (kontaktu ezagun bati deitzea, ahots mezu bat bidaltzea, bideodei bat egitea, audio sinple bat grabatzea). | Teknologia komunikatzeko erabiltzea: teknologia oinarrizko komunikaziorako erabiltzea (kontaktu ezagun bati deitzea, ahots mezu bat bidaltzea, bideodei bat egitea, audio sinple bat grabatzea). |
Profil ezagunetara sartzea, mezu sinpleak bidaltzea/jasotzea eta arrisku seinaleak ezagutzea. | Sare sozialak: profil ezagunetara sartzea, mezu sinpleak bidaltzea/jasotzea, arrisku seinaleak ezagutzea eta abar. |
Ikastetxetik kanpoko eguneroko jardueretan teknologia erabiliz parte hartzea (Interneten informazioa bilatzea, erreferentziazko pertsonari deitzea). | Egiazko egoeretan praktikan aplikatzea: teknologia erabiltzea ikastetxetik kanpoko eguneroko jardueretan parte hartzeko (Interneten informazioa bilatzea, erreferentziazko pertsonaren aurrez programatutako telefonora deitzea…). |

13. konpetentzia espezifikoa (KE13) Zientziaren eta teknologiaren gaineko eta eguneroko bizitzari aplikatutako oinarrizko ezagutza ez-espezializatuak garatzea, eta ohiko objektuak, fenomenoak, arriskuak eta gailuak ezagutzea, behatzea eta erabiltzea, hori guztia eguneroko zereginetan autonomia sustatzeko, norberaren segurtasuna eskuratzeko, ohitura osasungarriak lortzeko eta ongizate integrala bultzatzeko, bizi kalitatearen esparruan. | |
Loturarik handiena duten bizi kalitatearen alderdiak: Autodeterminazioa: eguneroko bizitzako ohiko objektuak, fenomenoak eta gailuak ezagutzeak eta erabiltzeak eguneroko zereginak independentziaz egitea ahalbidetzen du, hala nola etxetresna elektrikoak erabiltzea edo oinarrizko arriskuak identifikatzea. Erabaki praktikoak hartzea bultzatzen du.Ongizate fisikoa: arriskuak behatzea eta segurtasuneko gailuak erabiltzea (hala nola alarmak edo osasun tresnak) lagungarria da istripuak prebenitzeko eta ohitura osasungarriak sustatzeko (higienea eta elikadura orekatua, kasurako).Ongizate materiala: zientziak eta teknologiak eguneroko objektuetan duten aplikazioa ulertzeak optimizatu egiten du etxeko, garraioko edo oinarrizko zerbitzuetako baliabideen erabilera efizientea. | |
OINARRIZKO JAKINTZAK M) Blokea: Kultura zientifikoa: Zientziari eta teknologiari buruzko oinarrizko ezagutza ez-espezializatuak –behaketaren eta arrazoimen sinplearen bidez eskuratutakoak– ulertzeko eta aplikatzeko trebetasuna, eguneroko bizitzan autonomia praktikoa, norberaren segurtasuna eta ongizate integrala lortzeko. | |
KE13 konpetentzia espezifikoari lotutako ebaluazio irizpideak | Oinarrizko jakintzak |
Etxeko eta eskolako objektuak/tresnak sailkatzea eta segurtasunez erabiltzea, eta funtzioak, materialak eta oinarrizko zaintzak bereiztea, eguneroko zereginak autonomiaz egiteko eta independentzia pertsonala sustatzeko. | Eguneroko objektuak eta tresnak: etxeko eta eskolako eguneroko objektuak eta tresnak (labanak, guraizeak, ontziak) ezagutzea, sailkatzea eta segurtasunez erabiltzea, eta funtzioak, materialak eta oinarrizko zaintzak bereiztea. |
Eguneroko fenomeno naturalak (eguna/gaua, urtaroak, euria/eguzkia, uraren zikloa) behatzea eta ulertzea, eta kausa sinpleak eta norberaren errutinetan dituzten inpaktuak identifikatzea, inguruneko aldaketak aurreikusteko eta eguneroko jarduerak doitzeko. | Fenomeno naturalak: inguruneko eguneroko aldaketak (eguna/gaua, urtaroak, euria/eguzkia, uraren zikloa) behatzea eta ulertzea, eta kausa sinpleak eta norberaren errutinetan duten inpaktua identifikatzea. |
Eguneroko arriskuak ikusizko/ukimenezko seinale egokituen bidez identifikatzea, eta oinarrizko prebentzio neurriak eta larrialdi protokolo sinpleak aplikatzea, norberaren segurtasuna bermatzeko. | Arriskuak eta segurtasuna: ohiko arriskuak (sua, erorikoak, substantziak), oinarrizko prebentzio neurriak eta larrialdi protokolo egokituak identifikatzea (zer egin ebakiak, erredurak edo lapurretak izanez gero). |
Eguneroko ohitura osasungarriak eta prebentzio errutinak hartzea, eta gaixotasunei aurrea hartzearekin duten lotura ulertzea (txertaketa, azterketak, jarduera fisikoa), eta, bide horretan, gorputzaren alerta seinaleak ezagutzea eta elkarri emateko oinarrizko lehen laguntza sinpleak aplikatzea, norbere zaintza sustatzeko. | Bizitza osasungarrirako ohiturak, prebentzioa eta ongizate integrala zaintzea: norbere burua zaintzeko eguneroko jardunbideak garatzea (eskuak garbitzea, hortzak eskuilatzea, elikadura orekatua); errutina osasungarriak hartzea eta horiek gaixotasun kutsakorrak prebenitzearekin duten loturaz jabetzea; prebentziozko neurri medikoak ulertzea (txertaketa, azterketa medikoak, jarduera fisikoa); eta gorputzaren alerta seinaleak eta elkarri emateko oinarrizko lehen laguntza sinpleak ezagutzea. |
Oinarrizko etxetresna elektrikoen funtzioak jakitea, baita segurtasunez erabiltzeko arauak (entxufeak, arreta neurriak) eta garbiketa sinpleak nola egin ere, etxeko autonomia sustatzeko. | Etxetresna elektrikoak eta mantentzea: oinarrizko etxetresna elektrikoen (hozkailua, garbigailua, mikrouhin labea), segurtasunez erabiltzeko arauen, entxufeen eta garbiketa sinpleen inguruko ezagutza funtzionala, gainbegiratutako etxeko autonomia sustatzeko. |

14. konpetentzia espezifikoa (KE14) Hurbileko gizarteen eta lurraldeen antolaketa ulertzea, eta oinarrizko espazioak, ibilbide seguruak, hiri mugikortasuna, orientaziorako erreferentziak eta Nafarroako, Espainiako eta munduko ezaugarri geografikoak/kulturalak identifikatzea, gainbegiratutako autonomiaz lekualdatzeko, komunitatean parte hartzeko eta lurralde nortasuna eguneroko bizitzan integratzeko eta, orobat, bizi kalitatea sustatzeko. | |
Loturarik handiena duten bizi kalitatearen alderdiak: Autodeterminazioa: erabakiak hartzea eta lurralde nortasuna integratzea errazten du, norberaren kontrol handiagoz baliatzen baitira hurbileko inguruneak.Gizarte inklusioa: komunitatean aktiboki parte hartzea sustatzen du. Gizarteko kide sentitzen laguntzen du, lurralde antolaketa ezagutzeari eta hiri zerbitzuak ekitatez eskuratu ahal izateari esker.Ongizate materiala: hiri mugikortasuna eta ibilbide seguruak ezagutzeak optimizatu egiten du garraiobideak eta tokiko baliabideak erabiltzeko modua, efizientziaz kudeatzeko lekuetara (udalerriak, eskualdeak) iristeko era. | |
OINARRIZKO JAKINTZAK N) Blokea: Gizarteak eta lurraldeak: Pertsonak askotariko espazio fisiko eta sinbolikoetan zer-nola antolatzen, erlazionatzen eta lekualdatzen diren ulertzeko gaitasuna, eta, ildo horretan, leku garrantzitsuak eta inguruneko ezaugarri geografikoak eta kulturalak errekonozitzea, autonomiaz orientatzeko, komunitatean aktiboki parte hartzeko eta haren kide izateko sentipena garatzeko. | |
KE14 konpetentzia espezifikoari lotutako ebaluazio irizpideak | Oinarrizko jakintzak |
Ikasgelak, eskola eremuak eta etxea identifikatzea, distantziak eta norabide sinpleak (aurrera/atzera, ezkerrera/eskuinera) ezagutuz, norberaren espazioa autonomiaz antolatzeko eta lekualdatzeetan segurtasunez parte hartzeko. | Oinarrizko espazioa: ikasgelak, eskola eremuak eta etxea ezagutzea; distantziak, norabide sinpleak (aurrera/atzera, ezkerrera/eskuinera) eta espazio antolaketa pertsonala. |
Etxetik ikastetxera bitarteko ibilbide seguruak ezagutzea eta praktikan jartzea, eta autobus geltokiak, semaforoak eta eguneroko joan-etorrietako laguntza figurak identifikatzea. | Eskola ibilbideak: etxetik ikastetxera bitarteko ibilbide seguruak, autobus geltokiak, semaforoak eta eguneroko joan-etorrietako laguntza figurak identifikatzea. |
Garraio publikoaren/tokiko garraioaren funtzionamendua eta oinezkoentzako bide arauak ulertzea, irteeretan eta lekualdatzeetan segurtasunez eta independentziaz parte hartzeko. | Hiri mugikortasuna: garraio publikoa/tokiko garraioa (autobusa, taxi egokitua), oinezkoentzako bide arauak eta irteera komunitarioen oinarrizko plangintza ulertzea. |
Ikusizko/entzunezko erreferentziak (kartelak, soinuak), plano sinpleak eta aplikazio irisgarriak erabiltzea, praktika gidatuaren eta laguntza multisentsorial egokituen bidez, ingurune ezagunetan gainbegiratutako autonomiaz norbera kokatzeko eta Nafarroan mugikortasun independentea hobetzeko. | Orientazio aurreratua: ikusizko/entzunezko erreferentziak (kartelak, soinuak), plano sinpleak eta aplikazio irisgarriak erabiltzea ingurune ezagunetan kokatzeko. |
Nafarroaren ezaugarri geografiko/kultural nagusiak ezagutzea eta Espainia/Europa barnean non dagoen jakitea, bai eta bertako ondarea baloratzea ere, lurralde nortasuna eta Foru Komunitateko kide izateko sentipena sendotzeko. | Nafarroa globala: Nafarroaren ezaugarri geografiko/kultural nagusiak ezagutzea (Ebro ibaia, Bardea, jaiak), Espainia/Europa barnean non dagoen jakitea eta ondarea baloratzea. |
Espainiaren oinarrizko ezaugarri geografikoak/kulturalak ezagutzea eta haren ondarea baloratzea, Espainiaren testuinguruan Nafarroak zer posizio duen ulertzeko eta errekonozimendu kultural inklusiboa sustatzeko. | Espainia: Espainiaren oinarrizko ezaugarri geografikoak/kulturalak ezagutzea (mendiak, itsasoa, hiri ospetsuenak…) eta ondarea baloratzea. |
Munduaren oinarrizko ezaugarri geografikoak/kulturalak bereiztea (kontinenteak, ozeanoak, monumentu adierazgarriak) eta aniztasun globala baloratzea, ingurunearen ulermena Nafarroatik harago zabaltzeko eta planetaren ikuspegi inklusiboa sustatzeko. | Mundua: munduaren oinarrizko ezaugarri geografikoak/kulturalak ezagutzea (kontinenteak, ozeanoak, monumentu adierazgarriak) eta ondarea baloratzea. |

15. konpetentzia espezifikoa (KE15) Eguneroko giza interakzioak ulertzea eta horietan parte hartzea, afektuzko harremanak ezartzea, komunitateko zerbitzuak eskuratzea, arauak eta eskubideak errespetatzea, hezkuntza afektibo-sexuala aplikatzea, eta etxeko oinarrizko ekonomia eta jasangarritasuneko jardunbideak kudeatzea, elkarrekiko loturak, autoestimua, gizarte autonomia eta bizi kalitatea sustatzeko. | |
Loturarik handiena duten bizi kalitatearen alderdiak: Pertsonen arteko harremanak: elkarrekiko afektuzko harremanak ezartzea ahalbidetzen du, lotura egonkorrak sustatzen baitira kidekoekin, helduekin eta komunitatearekin, arauak eta eskubideak errespetatzearen bidez. Hobetu egiten du interakzioen kalitatea; izan ere, enpatia eta errespetuzko komunikazioa sustatzen ditu eguneroko testuinguruetan.Gizarte inklusioa: arauak eta eskubideak errespetatzeak eta komunitateko zerbitzuetan parte hartzeak erraztu egiten dute tokiko inguruneetan ekitatez integratzea, hala nola auzoetan edo talde jardueretan. Gizarteko kide sentitzea sustatzen du, testuinguru partekatuetan aplikatzen baitira jasangarritasunari eta etxeko ekonomiari buruzko ezagutzak. | |
OINARRIZKO JAKINTZAK Ñ) Blokea: Giza interakzioak: Gizarte harreman positiboak ezartzeko eta mantentzeko, eraginkortasunez komunikatzeko eta eguneroko testuinguruetan errespetuz, enpatiaz eta lankidetzaz parte hartzeko gaitasuna, eta, horretarako, bizikidetza harmoniatsua eta autonomia pertsonala sustatzea familia, eskola eta komunitate inguruneetan. | |
KE15 konpetentzia espezifikoari lotutako ebaluazio irizpideak | Oinarrizko jakintzak |
Familiarekin eta lagunekin interakzioak ezartzea, agurren, mintzatzeko txanden eta enpatia adierazpenen bidez, komunikazio laguntza areagotzaile egokituak baliatuz, eta, horretarako, eguneroko gatazkak modu baketsuan konpontzea eta taldean lankidetzan jardutea, afektuzko loturak sendotzeko eta gizarte dinamiketan aktiboki parte hartzeko. | Oinarrizko harremanak: familiarekin eta lagunekin interakzioan jardutea (agurrak, mintzatzeko txandak, enpatia), eguneroko gatazkak bakebidez ebaztea eta taldean lankidetzan jardutea. |
Tokiko zerbitzuak identifikatzea eta erabiltzea, ordutegiak eta sarbide inklusiborako arauak ezagutuz, komunitateko baliabideak ezagutzeko eta eskuratzeko. | Komunitatearentzako zerbitzuak: tokiko zerbitzuak identifikatzea eta erabiltzea (osasun etxea, farmazia, liburutegia, denda); ordutegiak eta sarbide inklusiborako arauak. |
Eskolako/gizarteko bizikidetzaren oinarrizko arauak, funtsezko eskubideak eta oinarrizko betebeharrak ezagutzea, taldeko arauak errespetatzeko, norberaren eskubideak defendatzeko eta oinarrizko erantzukizunak betetzeko. | Arauak eta eskubideak: eskolako/gizarteko bizikidetzaren oinarrizko arauak, funtsezko eskubideak (hezkuntza, osasuna) eta oinarrizko betebeharrak jakitea eta aplikatzea. |
Hezkuntza afektibo-sexual egokitua ulertzea, bizitzako ingurune guztietan harreman osasuntsu eta seguruak ezartzeko. | Sexualitatea eta afektibitatea: hezkuntza afektibo-sexual egokituari buruzko ezagutza zabaltzea (adiskideekin, familiarekin eta bikotekidearekin tratu onean oinarritutako harremanak; gorputz atal intimoak; norberaren mugak ezartzea; afektua ematea; oinarrizko baimena; hilekoaren higienea eta abar), eta, hala, autoestimua eta errespetuzko harremanak sustatzea. |
Oinarrizko dirua identifikatzea, erosketa zerrendekin erosketa sinpleak egitea, oinarrizko aurrekontuak antolatzea, etxeko hondakinak birziklatzea eta etxea ordenatzeko/zaintzeko lanak egitea, etxeko baliabideak kudeatzeko. | Oinarrizko etxeko ekonomia: diruaren oinarrizko errekonozimendua (txanponak, billeteak), tokiko saltokietan erosketa zerrendekin erosketa sinpleak egitea, etxeko oinarrizko aurrekontuak antolatzea, etxeko hondakinak birziklatzea eta gainbegiratutako etxea ordenatzeko/zaintzeko oinarrizko lanak egitea. |
Jasangarritasunaren urrezko hiru arauak (murriztea, berrerabiltzea, birziklatzea) aplikatzea, ura eta energia arduraz kontsumitzea eta hondakinak behar bezala bereiztea, ikusizko errutinen, identifikatutako edukiontzien eta esperientzia praktiko egokituen bidez, eta Garapen Jasangarrirako Helburu irisgarriekin lotutako Nafarroako ingurumen inpaktuak (ibaiak, oihanak) ulertzea, komunitatearen jasangarritasunari laguntzeko. | Jasangarritasuna: jasangarritasunaren urrezko hiru arauak aplikatzea (hau da, murriztea, berrerabiltzea, birziklatzea), etxean zein eskolan ura eta energia arduraz kontsumitzea, hondakinak behar bezala bereiztea eta Garapen Jasangarrirako Helburu irisgarriekin lotutako Nafarroako ingurumen inpaktuak (ibaiak, oihanak) oinarrizko mailan ulertzea. |

16. konpetentzia espezifikoa (KE16) Arte adierazpen plastikoak arakatzea, sortzea eta partekatzea, eta, horretarako, pertzepzio sentsoriala eta manipulazioa baliatzea, materialekin eta formekin esperimentatzea, eta komunikazio emozionala eta parte-hartze inklusiboa sustatzea, arteaz gozatu ahal izateko adierazpen pertsonalerako eta bizi kalitatea hobetzeko bitartekoa den aldetik. | |
Loturarik handiena duten bizi kalitatearen alderdiak: Garapen pertsonala: formekin, materialekin eta arte teknikekin esperimentatzeak konpetentzia sentsorial eta kognitiboak eta mugimendu konpetentzia finak garatzen ditu, eta adierazpen heldutasuna eta norberaren sormena sustatzen. Hazkunde integralari laguntzen dio, pertzepzioa eta manipulazioa integratzen baititu arte ikaskuntza egokituko prozesuetan.Ongizate emozionala: benetako autoadierazpena sustatzen du, eta autoestimua eta gogobetetze emozionala areagotzen ditu, artea sormen bide gisa erabiltzeari esker.Gizarte inklusioa: arteaz jarduera partekatu gisa gozatzen denez, integrazioa sustatzen du eta ezabatu egiten ditu arte adierazpeneko oztopoak. | |
OINARRIZKO JAKINTZAK O) Blokea: Arte adierazpena: Norberaren eta gizartearen gozamena sortzen duten arte adierazpen plastikoak arakatzeko, sortzeko eta partekatzeko gaitasuna. | |
KE16 konpetentzia espezifikoari lotutako ebaluazio irizpideak | Oinarrizko jakintzak |
Sentsazioak materialak manipulatzearen eta gorputzaren mugimenduaren bidez arakatzea, gozatzeko. | Zentzumenak eta mugimendua arakatzea: testura, kolore eta material desberdinak aurkitzea eta horiekin gozatzea. |
Material plastikoak manipulatzea, haien adierazpen aukerekin esperimentatzeko. | Sormenezko manipulazio plastikoa: pintura, plastilina eta beste zenbait material plastiko erabiltzea. |
Keinu, forma eta ekintza artistiko errazak imitatzea eredu batetik abiatuta. | Formen eta keinuen imitazio gidatua: irakasleak edo ikaskideek proposatutako adierazpen keinuak eta konposizio sinpleak errepikatzea. |
Materialekin eta teknikekin askatasunez esperimentatzea, norberaren sorkuntzak egiteko. | Elementu artistikoekin askatasunez esperimentatzea: teknikak eta materialak autonomiaz konbinatzea. |
Ekoizpen artistiko errazak egitea, norberaren adierazpen asmoz. | Norberaren ekoizpen artistikoak egitea: nortasun propioa duten obra errazak sortzea. |
Sorkuntza artistikoak taldearekin partekatzea eta komunikatzea, dela ahoz, keinuen bidez edo antzeztuz. | Adierazpen partekatua eta aintzatespen kolektiboa: sorkuntzak taldeari aurkeztea. |
Arte eta musika baliabideak erabiltzea, ongizatea eta erregulazio emozionala sustatzeko. | Ongizatea eta erregulazio emozionala artearen eta musikaren bidez: ongizatea bilatzea eta erregulatzea, material eta jarduera artistikoen bidez. |
ARLOA: ESKOLA TREBETASUN FUNTZIONALAK (ETF) | |
17. konpetentzia espezifikoa (KE17) Musikaren pertzepzio kontzientea eta adierazpen aktiboa integratzea, eta soinuak, erritmoak eta mugimenduak entzumenaren, interpretazioaren eta sorkuntzaren bidez arakatzea, arteaz gozatu ahal izateko komunikazio emozionalerako, ongizate pertsonalerako, inguruneko musika kulturan modu inklusiboan parte hartzeko eta bizi kalitatea hobetzeko bitarteko gisa. | |
Loturarik handiena duten bizi kalitatearen alderdiak: Ongizate emozionala: musikaren pertzepzio kontzientea eta adierazpen aktiboa entzumenaren eta interpretazioaren bidez integratzeari esker, atseginez komunikatzen ahal dira emozioak, eta, hala, estresa murriztu eta gozamen pertsonala sustatzen da. Musika sorkuntzak eta mugimendu erritmikoek erlaxazioa, autoadierazpena eta gogobetetzea sortzen dituzte.Gizarte inklusioa: inguruneko kultura eta musika jardueretan parte hartzea errazten du, eta kohesioa eta kide izateko sentipena sustatzen ditu.Garapen pertsonala: hazkunde integralari laguntzen dio, arte ikaskuntzako prozesuetan entzumenezko pertzepzioa eta adierazpen aktiboa integratzen baititu. | |
OINARRIZKO JAKINTZAK P) Blokea: Musikaren pertzepzioa eta adierazpena: Musika soinuak modu kontzientean eta sormenez hautemateko, ulertzeko eta egiteko trebetasuna, eta, horretarako, ahotsa, gorputza, tresna errazak eta mugimenduak baliatzea, emozioak adierazteko, norberaren ongizatea erregulatzeko eta parte hartzeko gozamena, koordinazioa eta autorregulazio emozionala sustatzen dituzten soinu esperientzia partekatuetan. | |
KE17 konpetentzia espezifikoari lotutako ebaluazio irizpideak | Oinarrizko jakintzak |
Soinuak eta musika piezak entzuten aktiboki parte hartzen du, arreta, gozamena eta erantzun emozionala sustatzen dituzten erritmoak, melodiak eta sentsazioak ezagutuz. | Musikaren pertzepzio eta analisi kontzientea: soinu estimuluak entzutea eta ulertzea, eta gozamena edo lasaitasuna sortzen dituzten erritmoak, melodiak eta sentsazioak identifikatzea. |
Instrumentuak, erritmo-patroiak edo inguruneko musika soinu ohikoak entzumenaren bidez identifikatzen eta interpretatzen ditu, interesa eta arreta iraunkorra agertuz. | Entzumen hezkuntza eta soinu elementuak ezagutzea: instrumentuak, erritmo-patroiak eta inguruneko soinuak identifikatzea, baita Nafarroako herri abestiak ere. |
Soinuaren oinarrizko ezaugarriak ezagutzen eta bereizten ditu (altuera, intentsitatea, tinbrea eta iraupena), baita musika estilo ezagun batzuk ere, entzumen esperientzia berrien aurrean jakin-mina erakutsiz. | Soinuaren ezaugarriak eta estiloak: soinuaren oinarrizko ezaugarriak (altuera, intentsitatea, tinbrea eta iraupena) eta hurbileko musika estilo ezagunak ezagutzea. |
Instrumentu errazak manipulatu eta jotzen ditu, bere mugimendu eta zentzumen aukeretara egokituta, taldeko musika ekoizpenetan aktiboki parte hartzeko. | Instrumentuak arakatzea eta interpretatzea: instrumentu errazak manipulatzea eta jotzea, ikasle bakoitzaren mugimendu eta zentzumen mailara egokituta. |
Musika sinbolo eta kode sinpleak ulertzen eta erabiltzen ditu, soinu sekuentziak laguntza bisualarekin edo helduen gidaritzarekin jarraitzeko edo erreproduzitzeko. | Musikako ikurrak irakurtzea eta interpretatzea: oinarrizko musika zeinuak (notak, erritmoak, ñabardurak) ulertzea eta erabiltzea, soinu sekuentzietan. |
Musika estilo edo genero desberdinak entzuten eta bereizten ditu, haiei lotutako erritmoak, instrumentuak eta emozioak identifikatuz, eta askotariko kultura adierazpenekiko zaletasuna eta interesa erakusten du. | Musika estiloei eta generoei antzematea: musika mota batzuetan eta besteetan ageri diren erritmoak, instrumentuak eta emozioak bereiztea. |
Emozioak, ideiak eta bere egoerak soinuen, ahotsaren, keinuen edo mugimenduen bidez adierazten ditu, musika baliatuz komunikazio emozional eta sozialerako bitarteko gisa. | Soinu, ahots eta gorputz adierazpena: emozioak, ideiak edo bizipenak soinuaren, ahotsaren, keinuen eta gorputzaren mugimenduaren bidez komunikatzea. |
Oinarrizko ahots teknikak (arnasketa, artikulazioa, tonua) erabiltzea musika edo komunikazio jardueretan, ahotsa zainduz eta parte-hartze aktiboari eutsiz. | Ahotsa garatzea eta zaintzea: arnasketa, artikulazio eta ahots teknika errazak ikastea. |
Erritmo errazak erreproduzitzen ditu gorputz perkusioaren edo instrumentuen bidez, eta taldeko sekuentzietan koordinazioarekin eta erritmoaren zentzuarekin parte hartzen du. | Gorputz perkusioa eta instrumentuak erabiltzea: erritmoak sortzea norberaren gorputzarekin edo instrumentu errazekin. |
Musika sekuentziak edo erritmo sekuentziak sortzen edo inprobisatzen ditu instrumentuak, ahotsa edo mugimendua erabiliz, prozesu horretan sormena eta gozamena erakutsiz. | Musika interpretatzea, sortzea eta inprobisatzea: musika sekuentzia gidatuetan edo inprobisatuetan parte hartzea. |
Musika eta mugimendua modu koordinatuan eta adierazkorrean konbinatzen ditu, eta komunikazioa eta gorputzaren ongizatea sustatzen dituzten koreografietan edo taldeko jardueretan parte hartzen du. | Dantza eta mugimendu adierazkorra: gorputzaren mugimendua musikarekin koordinatzea. |
Musika eta soinuak erregulazio emozionalerako eta bere gozamenerako erabiltzen ditu, bere egoeren eta soinu lehentasunen gaineko kontzientzia erakutsiz. | Ongizatea eta autorregulazio emozionala musikaren bidez: erregulazio emozionala eta ongizatea bilatzea musikaren eta soinuaren bidez. |

18. konpetentzia espezifikoa (KE18) Kristau fedearen funtsezko elementuak ezagutzea eta baloratzea, haren alderdi kultural, etiko eta komunitarioetan, eta sinboloak, tradizioak, Bibliako pertsonaiak eta irakaspen ebanjelikoak identifikatzea, Biblia ulertzearen, liturgia ospakizunetan parte hartzearen eta maitasun eta senidetasun jarrerak barneratzearen bidez, hori guztia norberaren nortasuna sendotzeko, bizikidetza inklusiboa hobetzeko, erlijio aniztasuna errespetatzeko eta bizi kalitatea hobetzeko. | |
Loturarik handiena duten bizi kalitatearen alderdiak: Eskubideak: sinesmen askatasuna eta erlijio aniztasuna errespetatzea.Garapen pertsonala: Bibliako pertsonaiak identifikatzeak eta Biblia ulertzeak heldutasun etiko, kultural eta identitarioa garatzen du, eta eguneroko bizitzan integratzen dira balioak. | |
OINARRIZKO JAKINTZAK Q) Blokea: Erlijio katolikoa: Kristau nortasuna gizarte ingurunean bizitzeko gaitasuna, eta kristau tradizioak eta kultura baloratzea, mundu plural batean errespetuz bizitzea, eta haren irakaspenetan eta ospakizunetan parte hartzearekin gozatzea. | |
KE18 konpetentzia espezifikoari lotutako ebaluazio irizpideak | Oinarrizko jakintzak |
Kristau sinboloak, otoitzak, Bibliako pertsonaiak eta liturgia ospakizunak ezagutzea, eta, ildo horretan, Biblia Jainkoaren Hitz gisa ulertzea eta kulturartekotasuna norberaren eta komunitatearen aberastasun gisa baloratzea. | Kristau nortasuna eta gizarte ingurunea: kristau nortasuna ulertzea; kristau sinboloak, otoitzak eta jardunbideak ezagutzea; Biblia Jainkoaren komunikazio bide gisa ulertzea; Jesus Nazaretekoa, haren familia, dizipuluak eta Andre Maria ezagutzea; Elizan Jainkoarekiko harreman pertsonala eta komunitarioa bizitzea; liturgia egutegia eta haren ospakizunak ezagutzea; eta kulturartekotasuna baloratzea, norberaren eta gizartearen aberastasun iturri gisa. |
Inguruneko erlijio ospakizunetan, arteetan, musikan eta tradizioetan dagoen kristau mezua ulertzea, Biblia Jainkoaren Hitz gisa baloratzea, baita arterako inspirazioa den aldetik ere, eta edertasuna sorkuntza jainkotiarraren eta erlijio esperientziaren adierazpen gisa ulertzea. | Mundu ikuskerak, kristau tradizioa eta kultura: kristau sinesmen, tradizio eta ohiturak ulertzea; inguruneko musikan, arteetan eta tradizioetan dagoen kristau mezua errekonozitzea; erlijio ospakizunek fededunentzat duten garrantzia baloratzea; Biblia Jainkoaren Hitz gisa errekonozitzea; Jainkoak Israelgo herriarekin egindako ituna eta gizateriarako duen proiektua ezagutzea; Biblia historian zehar arterako inspirazio iturri izan dela ulertzea; eta edertasuna sorkuntzaren eta erlijio esperientziaren adierazpen gisa ulertzea. |
Jesusengan maitasuneko eta zerbitzuko eredua identifikatzea, maitasunaren agindua bizikidetzaren oinarri gisa hartzea, errukiari eta gupidari buruzko kontakizun ebanjelikoak identifikatzea, eta, senidetasuna eta barkamena ez ezik, erlijio eta emozio aniztasunarekiko errespetua ere sustatzea. | Mundu plural eta askotarikoan bizitzea, guztion etxea eraikitzeko: gizarte bizitza kristau ikuspegitik bereganatzea; Jesus Nazaretekoarengan pertsona guztiekiko maitasuneko eta zerbitzuko eredua errekonozitzea; maitasunaren agindua bizikidetzaren oinarri gisa hartzea; senidetasun jarrerak sustatzea; gupida, errukia eta barkamena lantzen dituzten kontakizun ebanjelikoak ezagutzea; gatazken konponbide baketsua sustatu duten biografia garrantzitsuak ezagutzea; bizikidetza baketsua sustatzen duten jarrerak bultzatzea; eta emozioak, sinesmenak eta erlijio adierazpenak errespetatzea. |
Proposatutako erlijio jardueretan aktiboki eta atseginez parte hartzea, eta kristau irakaspenekiko interesa eta motibazioa erakustea. | Kristau erlijioaren irakaspenetan parte hartzea eta horiez gozatzea: kristau erlijioaren irakaspenen inguruan proposatutako jardueretan aktiboki parte hartzea eta horiez gozatzea. |
(*) Ikasleek Erlijio Katolikoa ikasten ez badute, ordutegi horretan irakasleak programatutako beste jarduera batzuk eginen dira; curriculum honetako oinarrizko jakintzak eta konpetentziak hautatuko dira, eta eduki funtzionalak, konpetentziak sendotzea eta/edo norberaren autonomia eta ikasgelan/taldean parte-hartze inklusiboa indartzen dituzten proiektu transbertsalak lehenetsiko dira. | |
Arloa.–Komunikazioa.
1. Arloaren azalpena.
Definizioa: "Informazioa mezuen bidez transmititzeko eta interpretatzeko prozesu bat da komunikazioa, bi norabidekoa eta elkarrekikoa; mezu horiek pentsamenduak, beharrak, emozioak, nahiak eta asmoak adierazten ahal dituzte, eta igorleak zein hartzaileak partez behintzat partekatzen dituzten komunikazio modalitateak erabiltzen dituzte".
Pertsona guztiok erabiltzen ditugu kanal eta kode bat baino gehiago aldi berean eguneroko komunikazio ekintzetan. Desgaitasun intelektuala duten pertsona batzuek (oro har, laguntza premia handiagoak dituztenek) zailtasun handiagoak dituzte ahozko hizkuntzan maila egokia eskuratzeko; horregatik ikasi behar dute aldibereko kanal eta kode anitz (keinuak, begirada, kontaktua, zeinuak, piktogramak, sinboloak…) modu espontaneo eta funtzionalean erabiltzen, eguneroko interakzio testuinguruetan zerbait aditzera emateko eta mezuak ulertzeko. Laburbilduz, pertsona guztiek ez dute baliatzen ahal ahozko hizkuntza, edo ahozko hizkuntzarekin bakarrik ez dute lortzen komunikazio premiei erantzutea.
Multimodalitateak esan nahi du hainbat komunikazio kanal eta kode aldi berean baliatzea modu espontaneo, funtzional eta orokortuan. Haren bidez:
–Muga jakinak konpentsatzen dira, komunikazio areagotzaile eta alternatiboa (KAA) baliatuz.
–Ulermena indartzen da, mezua hobeki ulertzen baita keinuekin, ikusizko laguntzarekin eta/edo hitzezko hizkuntza sinplearekin batera ematen denean.
–Komunikatzeko asmoari laguntzen zaio, eta ingurukoek nahiak, arbuioak eta emozioak hautematea ahalbidetzen du.
–Inklusioa eta autodeterminazioa sustatzen dira, eta norbere burua ulertarazteko, besteak ulertzeko eta eskola, familia eta komunitate bizitzan parte hartzeko moduak eskaintzen zaizkio pertsonari.
Komunikazioa oinarrizko eskubide bat da (indarrean dagoen legerian jasoa), eta eskubide hori ez dago ikasleak adierazteko erabiltzen duen moduaren edo duen gaitasun mailaren mende.
Beraz, ikastetxeak konpromiso hauek hartu behar ditu:
–Komunikazioa curriculumaren plangintzaren erdigunean paratzea, bai jarduerak diseinatzean, bai ebaluazio estrategietan.
–Beharrezkoa denean, modalitate anitzeko komunikazioa sustatzea modu koherentean, pertsona eta haren ingurunea ardatz harturik, sistematikoki eta profesional talde osoa trebatuta.
–Mezuaren forma eta edukia balioesteko testuinguruak sortzea, hizkuntza zuzentasunetik harago (baina hura ahaztu gabe), eta, aldi berean, komunikatzeko asmoa, parte-hartzea eta norberaren ahotsa izateko eskubidea erraztea.
Komunikazioa ikasteko eta autodeterminaziorako baldintza ere bada. Funtzionala, espontaneoa eta testuinguruan kokatua izan behar du, eguneroko bizitzako egoera errealekin lotua, duintasunean oinarritua eta pertsonari balioa ematera bideratua.
Esparru horretan, komunikazio areagotzaile eta alternatiboa (KAA) baliatzeak berebiziko garrantzia hartzen du desgaitasun intelektuala duten pertsonen hezkuntza testuinguruan, arrazoi hauengatik:
–Komunikatzeko eskubidea bermatzen du hizketa funtzionala ez denean ere.
–Pertsonaren komunikazio errepertorioa zabaltzen du (keinuak, zeinuak, piktogramak, sinboloak, taulak eta gailu teknologikoak), eta aukera ematen dio bere beharrak, lehentasunak eta erabakiak adierazteko.
–Gizarte inklusioa eta autodeterminazioa sustatzen ditu, eta erraztu egiten du ikasgelako, familiako eta komunitateko interakzioa.
2. Arloak bizi kalitatearen alderdietan duen inpaktua.
Erabat funtsezkoa da Komunikazioaren arloaren eta bizi kalitatearen alderdien arteko lotura, adierazpen pertsonala, giza interakzioa eta esparru guztietako partaidetza aktiboa ahalbidetzen baititu.
–Ongizate fisikoa: osasunarekin lotutako premiak, mina edo gorputza eroso dagoen adierazteari esker, posible da behar diren zainketak garaiz jasotzea eta osasun arazoak prebenitzea.
–Ongizate emozionala: emozioak, nahiak eta frustrazioak partekatzeak murriztu egiten du bakartze emozionala eta, ingurunearen laguntzaren bidez, erregulazio afektiboa sustatzen du.
–Pertsonen arteko harremanak: bi norabideko komunikazioak elkarrekiko loturak, benetako adiskidetasuna eta gizarteko kide izateko sentipen esanguratsua eraikitzen ditu.
–Garapen pertsonala: mezuak ulertzeak eta ideiak adierazteak, ikaskuntza eta jakin-mina bultzatzeaz gain, konpetentzia berriak eskuratzea sustatzen du.
–Autodeterminazioa: lehentasunak adierazteak, nahi ez diren aukerak baztertzeak eta eguneroko erabakietan parte hartzeak indartu egiten du norberaren bizitzaren gaineko kontrola.
–Gizarte inklusioa: ikasgeletan, familietan eta komunitateetan modu funtzionalean jarduteak saihestu egiten du elkar ez ulertzeak eragindako bazterketa, eta herritartasun aktiboa bultzatzen du.
–Ongizate materiala: objektuak, zerbitzuak edo baliabide pertsonalak eskatzeari esker, modu autonomoan eskuratzen ahal da eguneroko bizitzarako beharrezkoa dena.
–Eskubideak: komunikazioak bermatzen du norberaren interesak defendatu, borondatea adierazi eta oinarrizko eskubideak baliatu ahal izatea, hala nola norbere ahotsa izatea, zernahi testuingurutan.
3. Curriculumeko elementuen arteko lotura.
ARLOA: KOMUNIKAZIOA (K) | |
1. konpetentzia espezifikoa (KE1-K) Eguneroko interakzio testuinguruetan mezuak ulertzeko eta adierazteko gaitasun funtzionala garatzea, eta askotariko komunikazio modalitateak modu egoki, funtzional, orokortu eta espontaneoan erabiltzea, gizarte inklusioa eta autodeterminazioa sustatzeko. | |
Loturarik handiena duten bizi kalitatearen alderdiak: Pertsonen arteko harremanak: modu eraginkor, autonomo eta esanguratsuan elkarri eragiteko gaitasunak sustatzen du harreman errazagoak, afektiboagoak eta errespetu handiagokoak sortzea eta mantentzea senideekin, ikaskideekin eta profesionalekin. Komunikazioa solaskide eta egoera bakoitzera egokitzeak hobetu egiten du elkar ulertzea, baita interakzioen kalitatea ere.Gizarte inklusioa: eguneroko testuinguruetan mezuak ulertzea eta adieraztea, komunikazioa solaskideari eta egoerari egokitzea eta askotariko komunikazio modalitateak erabiltzea lagungarri dira eguneroko bizitzan baldintza berdintasunez parte hartzeko. Lagungarri dira, orobat, talde, familia, ikasgela edo komunitate inguruneetako kide sentitzeko, komunikazio zailtasunen ondorioz baztertuta gelditu gabe. | |
OINARRIZKO JAKINTZAK A) Blokea: Komunikazio multimodala: Eguneroko testuinguruetan mezuak trukatzeko gaitasun funtzionala izatea, eta, horretarako, hainbat komunikazio kanal eta kode aldi berean erabiltzea modu espontaneo, funtzional eta orokortuan. | |
KE1 konpetentzia espezifikoari lotutako ebaluazio irizpideak | Oinarrizko jakintzak |
Testuinguruari eta komunikazio asmoari egokitutako komunikazio modalitateen (hitzezkoen eta hitzik gabekoen) ulermena eta erabilera funtzionala erakustea arian-arian. | Komunikatzeko modalitate eta kodeak erabiltzea eta ulertzea: egoeraren arabera beharrezkoak diren komunikazio kodeak ulertzea eta egoki eta espontaneoki erabiltzea, eta konturatzea mezu bera modu batean baino gehiagotan adierazten ahal dela. |
Laguntzarekin edo autonomoki, testuingurura eta solaskidera doitutako komunikazio euskarri fisikoak erabiltzea (kasuak hala eskatzen duenean), barnean harturik teknologia gutxiko baliabideak (taulak, komunikatzeko koadernoak…), teknologia ertainekoak (grabagailudun sakagailuak…) eta teknologia handikoak (komunikagailuak, tabletak, telefono adimendunak…), hori guztia mezuak adierazten eta ulertzen laguntzeko. | Komunikazio euskarri fisikoak erabiltzea: adierazpena eta ulermena errazten duten euskarri fisiko egokiak erabiltzea askotariko komunikazio testuinguruetan. |
Modu kontzientean edo gidatuta, mezu bat transmititzeko komunikazio biderik eraginkorrena erabiltzea (zuzenekoa, ekorketa lagundua edo independentea), erakustea ulertzen dela haren erabilgarritasun funtzionala eta, hala, komunikaziorako konpetentzia eta ongizate pertsonala hobetzen laguntzea. | Komunikaziorako sarbide moduaren erabilera funtzionala: sarbide modu bat edo gehiago ulertzea eta funtzionalki erabiltzea (zuzenean ukitzea, sakagailu elektronikoa, solaskidearekin keinuak egitea). |
ARLOA: KOMUNIKAZIOA (K) | |
2. konpetentzia espezifikoa (KE2-K) Hizketako soinuen produkzioa, bereizketa eta antolaketa garatzea, aho-fonazioko organoak koordinatzearen eta fonemak, silabak, sasihitzak eta zailtasun maila desberdineko hitzak arian-arian artikulatzearen bidez, eta, aldi berean, kontraste fonologikoak entzunez identifikatzea eta pixkanaka elementu prosodikoak baliatzea, laguntza multimodalak eta komunikazio egoera funtzionalak erabiliz; hori guztia ulergarritasuna, ahozko hizkuntzaren ulermena eta parte-hartze aktiboa sustatzeko eguneroko bizitzako interakzioan eta askotariko testuinguruetan. | |
Loturarik handiena duten bizi kalitatearen alderdiak: Pertsonen arteko harremanak: hizketa eta prosodia argiagoa izateak hobetu egiten ditu elkar ulertzea eta interakzioen kalitatea.Gizarte inklusioa: ahozko hizkuntzaren ulermena eta ulergarritasuna hobetzeak erraztu egiten du ikasgeletan, kidekoen taldeetan, familian eta komunitate inguruneetan aktiboki parte hartzea, eta, hala, murriztu egiten da elkar ulertzeko zailtasunek eragindako bazterketa. Komunikazio testuinguru funtzionalek sustatzen dute gizarte jardueren parte sentitzea eta haietan jarraitzea, hizkuntza oztoporik gabe. | |
OINARRIZKO JAKINTZAK B) Blokea: Fonetika eta fonologia: Hizkuntzaren soinuak argi eta koherentziaz ahoskatzeko eta antolatzeko gaitasuna, norbere burua ulertarazteko eta besteak ulertzeko. | |
KE2 konpetentzia espezifikoari lotutako ebaluazio irizpideak | Oinarrizko jakintzak |
Bokal soinuak eta bokal multzoak produzitzea eta artikulatzea, aho-fonazioko organoak koordinaturik baliatuz, eta argitasunean, ulergarritasunean eta zehaztasun fonetikoan aurrera egiten dela erakustea. | Bokal soinuak eta bokal multzoak produzitzea: bokal soinuak (/a/, /e/…) eta bokal multzoak (/ai/, /ou/…) argi, ulertzeko moduan eta zehaztasun fonetikoz ahoskatzea. |
Kontsonante soinuak eta kontsonante multzoak produzitzea eta artikulatzea, aho-fonazioko organoak koordinaturik baliatuz, eta argitasunean, ulergarritasunean eta zehaztasun fonetikoan aurrera egiten dela erakustea. | Kontsonante soinuak eta kontsonante multzoak produzitzea: kontsonante soinuak (/p/, /t/, /k/…) eta kontsonante multzoak (bl, pl, kl…) argi, ulertzeko moduan eta zehaztasun fonetikoz ahoskatzea. |
Silabak (zuzenak, alderantzizkoak, mistoak eta kontsonante multzodunak) produzitzea eta artikulatzea, aho-fonazioko organoak koordinaturik baliatuz, eta argitasunean, ulergarritasunean eta zehaztasun fonetikoan aurrera egiten dela erakustea. | Silabak produzitzea: silaba zuzenak (pa, to, mi…), alderantzizko silabak (an, ol…), silaba mistoak (bar, bal…) eta kontsonante multzodun silabak (blo, plo…) argi, ulertzeko moduan eta zehaztasun fonetikoz ahoskatzea. |
Hitzak (silaba bakarrekoak, bi silabakoak, hiru silabakoak eta silaba anitzekoak) ekoiztea eta artikulatzea, aho-fonazioko organoak koordinaturik baliatzea, eta argitasunean, ulergarritasunean eta zehaztasun fonetikoan aurrera egiten dela erakustea. | Hitzak produzitzea: hitzak (silaba bakarrekoak, bi silabakoak, hiru silabakoak eta silaba anitzekoak) argi, ulertzeko moduan eta zehaztasun fonetikoz ahoskatzea. |
Soinuak elkarren artean bereiztea: bokal eta kontsonante fonemak, kontsonante multzoak, silabak eta hitzak. | Bereizketa: soinu batzuk beste batzuetatik bereiztea, bakoitza nola entzuten den ohartuta: bokal fonemak (/a/ eta /e/), kontsonante fonemak (/p/ eta /b/), kontsonante multzoak (/tr/ eta /dr/), silabak ("pa" eta "ta") eta hitzak ("pare" eta "bale"). |
Hizketaren elementu prosodikoak arian-arian antolatzea, barnean harturik azentua, intonazioa, erritmoa eta abiadura, eta haien produkzioa askotariko komunikazio asmo eta testuinguruetara doitzea, komunikazioa eraginkorragoa izan dadin. | Prosodia: hitz egitean ahotsaren azentua, intonazioa, erritmoa eta abiadura antolatzea. |
Komunikazio trukeetan parte hartzea, eta ahozko produkzio gero eta ulergarriagoak erabiltzea; hori guztia ekoizpena, bereizketa eta prosodia uztarturik eta, beharrezkoa denean, baliabide areagotzaile edo alternatiboak baliatuta, inklusioa, autonomia eta bizi kalitatea sustatzeko. | Ahozko produkzio ulergarriak: produkzioa, bereizketa eta prosodia uztartzen dituzten ahozko produkzio ulergarriak baliatuz sorturiko komunikazio trukeak. |
ARLOA: KOMUNIKAZIOA (K) | |
3. konpetentzia espezifikoa (KE3-K) Hiztegiaren erabilera funtzionala eta hitzen esanahien eta haien arteko erlazioen ulermena garatzea, eta, horretarako, hitz mota desberdinak identifikatzea eta erabiltzea, eta komunikazio egoera esanguratsuetan erlazio semantikoak ezartzea laguntza multimodalak erabiliz; hori guztia mezuak ulertzea eta adieraztea, esanahia eraikitzea eta eguneroko bizitzako testuinguruetan partaidetza aktiboa izatea errazteko. | |
Loturarik handiena duten bizi kalitatearen alderdiak: Garapen pertsonala: hitz mota desberdinak identifikatzeak, erlazio semantikoak ezartzeak eta esanahia eraikitzeak nabarmen areagotzen ditu hizkuntza konpetentzia, heldutasun kognitiboa eta mundua hizkuntzaren bidez interpretatzeko gaitasuna. Esanahien barne sistema eraikitzen laguntzen du, eta, hala, ingurunea ulertzea eta sakontasun handiagoz pentsatzea lortzen da.Gizarte inklusioa: komunikazio egoera esanguratsuetan hiztegia modu funtzionalean erabiltzeak eguneroko bizitzan (ikasgelan, familian eta komunitatean) aukera berdintasunez parte hartzea ahalbidetzen du, testuinguru bakoitzeko arauak, jarraibideak eta diskurtsoak eskuratzen baitira. Taldeetako kide sentitzea, mezu sozialak ulertzea eta partekatutako jardueretan aktiboki parte hartzea sustatzen du. | |
OINARRIZKO JAKINTZAK C) Blokea: Lexikoa eta semantika: Bakoitzak eskura duen lexikoaren eta hitzen esanahien eta haien arteko erlazioen erabilera funtzionala, mezuak ulertzeko eta adierazteko. | |
KE3 konpetentzia espezifikoari lotutako ebaluazio irizpideak | Oinarrizko jakintzak |
Hitz mota desberdinak (izenak, aditzak, adjektiboak, izenordainak, artikuluak, adberbioak eta juntagailuak) eta deklinabidea erabiltzea ahozko edo idatzizko produkzio errazetan, komunikazio asmora doiturik eta testuinguru funtzionaletan zehaztasun eta aniztasun lexikoan aurrera egiten dela erakutsiz, ahozko edo idatzizko esaldietan ideiak, ekintzak, ezaugarriak eta elementuen arteko erlazioak adierazteko. | Askotariko hitz motak erabiltzea eta ulertzea komunikatzean: hitz mota desberdinak (izenak, aditzak, adjektiboak, izenordainak, artikuluak, adberbioak eta juntagailuak) eta deklinabidea identifikatzea eta erabiltzea komunikazio egoera errazetan. |
Hitzen arteko esanahi erlazioak ulertzea eta erabiltzea, hala nola sinonimia, antonimia, polisemia eta homonimia, baita eremu semantikoak ere; era berean, inguruneko elementuen arteko antzekotasunak eta desberdintasunak ezartzea, eta informazioa gero eta zehaztasun handiagoz deskribatzeko, sailkatzeko eta antolatzeko baliatzea hizkuntza, hiztegia aberasten eta hizkuntza ulertzen aurrera egiten dela erakutsiz. | Hitzen arteko esanahi erlazioak: hitzen arteko esanahi erlazioak ezagutzea eta ulertzea, baita inguruneko elementuen (objektuak, animaliak, elikagaiak…) edo egoeren arteko antzekotasunak eta desberdintasunak identifikatzea ere. |
ARLOA: KOMUNIKAZIOA (K) | |
4. konpetentzia espezifikoa (KE4-K) Oinarrizko gramatika formen erabilera garatzea eta gero eta egitura konplexuagoetan antolatzea, eta, horretarako, arian-arian elementu morfologiko eta sintaktikoak erabiltzea (generoa, numeroa, aditz formak, izenordainak, lokailuak eta perpaus egiturak) komunikazio egoera funtzionaletan, laguntza multimodalak erabiliz, hori guztia mezu argiak, koherenteak eta testuingurura doituak eraikitzeko eta ulertzeko, eta, hala, interakzioa, autonomia eta gizarte partaidetza ahalbidetzeko. | |
Loturarik handiena duten bizi kalitatearen alderdiak: Garapen pertsonala: generoa, numeroa, aditz formak, izenordainak, lokailuak eta perpaus egitura konplexuagoak erabiltzeak aurrerapen nabaria eragiten du konpetentzia linguistikoan eta kognitiboan, eta heldutasuna ez ezik pentsamendua antolatzeko gaitasuna ere sustatzen du. Gero eta mezu landuagoak eraikitzeari esker, nortasuna eta autokontzeptu aberatsagoa eta konplexuagoa eraikitzen dira.Gizarte inklusioa: testuingurura doitutako gramatika egitura argiagoen bidez komunikatzeak erraztu egiten du baldintza berdintasunez parte hartzea ikasgelan, familian, komunitatean eta ingurune formal zein informaletan. Egoera bakoitzeko aginduak, arauak, azalpenak eta diskurtsoak eskuratzea ahalbidetzen du, eta, hala, lagungarria da gizarte bizitzaren parte sentitzeko eta hartan jarraitzeko. | |
OINARRIZKO JAKINTZAK D) Blokea: Morfologia eta sintaxia: Oinarrizko gramatika formak erabiltzea eta egitura ordenatuetan konbinatzea, mezu argiak eta ulergarriak eraikitzera eta ulertzera bideratuta. | |
KE4 konpetentzia espezifikoari lotutako ebaluazio irizpideak | Oinarrizko jakintzak |
Ahozko edo idatzizko produkzio errazetan singularreko eta pluraleko nahiz maskulinoko eta femeninoko formak erabiltzea, eta erakustea aurrera egiten dela komunztaduran eta mezua komunikazio testuinguru funtzionaletara egokitzean. | Numeroa eta generoa: singularreko eta pluraleko nahiz maskulinoko eta femeninoko formak erabiltzea. |
Ohiko hitzetan maiz erabiltzen diren atzizkiak eta aurrizkiak erabiltzea, haien esanahia aldatzeko edo ñabartzeko, eta erakustea aurrera egiten dela erlazio morfologikoak ulertzen eta baliatzen testuinguru esanguratsuetan. | Atzizkiak eta aurrizkiak: gramatika kategoria aldatzen duten ohiko atzizkiak erabiltzea, edo txikigarria (etxetxo), handigarria (etxetzar) nahiz lanbidea (dendari) adierazten dutenak. Esanahia aldatzen duten aurrizkiak erabiltzea: ezezkoa adierazten dutenak (deseroso), lekua adierazten dutenak (azpimarra), denbora adieraztekoak (aurreiritzi) eta abar. |
Adjektiboaren graduak (positiboa, konparatiboa eta superlatiboa) erabiltzea komunikazio egoeretan, eta gero eta zehazkiago doitzea ezaugarrien eta intentsitateen adierazpena. | Adjektiboaren graduak: adjektiboaren intentsitatea edo konparazioa adierazten duten formak baliatzea (handia, handiagoa, oso handia…). |
Oinarrizko aditz formak eta adizkiak erabiltzea pertsona eta denbora (iragana, oraina eta geroa) adierazteko, eta komunztaduran eta mezuaren argitasunean aurrera egiten dela erakustea. | Aditz formak eta adizkiak: oinarrizko aditz formak erabiltzea, ekintza nork egiten duen eta noiz gertatzen den (iraganean, orainaldian edo geroaldian) adierazteko. |
Askotariko izenordain motak erabiltzea komunikazio produkzioetan, komunikazio asmora doituta eta diskurtsoaren kohesioa eta argitasuna hobetzeko. | Izenordainak: izenordain pertsonalak (ni, zu, hura), erakusleak (hau, hori), posesiboak (nirea, zurea), erlatiboak (zeina, non), zehaztugabeak (batzuk, zenbait), zenbatzaileak (bat, bikoitza), galdetzaileak/harridurazkoak (zer, zeinen) eta bihurkariak (neure burua, bere burua)... |
Ohiko deklinabide atzizkiak erabiltzea komunikazio egoeretan lekua, konpainia, norakoa edo helburua adierazteko, gero eta egokiago eta modu ulergarriagoan. | Deklinabidea: ohiko deklinabide atzizkiak erabiltzea egiten edo ulertzen dituen ekintzetan lekua, konpainia, norakoa edo helburua adierazteko (-ra, -tik, -rekin, -n, -gatik…). |
Holofraseak (hitzak, zeinuak edo sinboloak) mezu oso gisa erabiltzea eta ulertzea egoera funtzionaletan, eta komunikazio asmoa eta testuinguruarekiko egokitasuna erakustea. | Holofrasea: ahozko edo idatzizko hitz bakar bat, zeinu bat edo sinbolo grafiko bat erabiltzea eta ulertzea kasuko egoeran mezu oso eta funtzional bat transmititzeko (adibidez, "ura" eskatzeko). |
Bizpahiru hitz, zeinu edo sinbolo ordena egokian konbinatzea mezu errazak adierazteko, eta antolaketa sintaktikoan eta ulermenean aurrera egiten dela erakustea. | Hitz konbinazioak: bizpahiru hitz, zeinu edo sinbolo ordena egokian elkartzea eta ulertzea ("auto gorria", "panpina hautsia"...). |
Subjektua eta predikatua dituzten esaldi bakunak eraikitzea eta ulertzea, eta hizkuntza egituratzen eta mezuaren argitasunean aurrera egiten dela erakustea. | Esaldi bakunak: subjektua eta predikatua dituzten aditz bakarreko perpaus errazak eraikitzea eta ulertzea. |
Maiz erabiltzen diren lokailuen bidez, perpaus elkartuak egitea eta ulertzea, eta, hala, komunikazio egoeretan informazioa zabaltzea eta zehaztea. | Perpaus elkartuak: maiz erabiltzen diren lokailuen bidez (eta, baina, beraz, ondotik…) bi perpaus bakun edo gehiago erabiltzea eta ulertzea. |
Koherentziaz antolatutako enuntziatu sekuentziak adieraztea eta ulertzea, eta, ildo horretan, komunikazio trukeetan parte hartzea eta diskurtso funtzional eta ulergarria eraikitzeko bidean aurrera egiten dela erakustea. | Diskurtsoa: zenbait esaldi edo mezu ulergarriz osaturiko sekuentzia ordenatuak erabiltzea eta beste pertsona batzuek antolatutako sekuentzia laburrak ulertzea. |
ARLOA: KOMUNIKAZIOA (K) | |
5. konpetentzia espezifikoa (KE5-K) Eguneroko gizarte testuinguruetan hizkuntza modu funtzionalean, sozialki egokian eta interakziora, solaskidera eta xedera egokituta erabiltzeko eta ulertzeko gaitasun funtzionala garatzea; eta, horrela, mezuak giza interakziorako tresna eraginkor bihurtzea, gizarte inklusioaren eta autodeterminazioaren bidez bizi kalitatea sustatzeko. | |
Loturarik handiena duten bizi kalitatearen alderdiak: Gizarte inklusioa: Komunikazio egoera esanguratsuetan parte hartzeak, mezua solaskideari eta testuinguruari doitzeak eta komunikazio funtzio askotarikoak erabiltzeak (galderazkoa, adierazgarria, pertsonen artekoa, ludikoa eta abar) erraztu egiten du taldeetako, ikasgeletako eta komunitate inguruneetako kide sentitzea. Eguneroko bizitzan baldintza berdintasunez parte hartzen laguntzen du, eta murriztu egiten du komunikazio zurrun edo desegokiak eragindako bazterketa.Pertsonen arteko harremanak: hizkuntza solaskideari eta testuinguruari egokitzeak hobetu egiten ditu harremanen kalitatea, elkar ulertzea eta enpatia. | |
OINARRIZKO JAKINTZAK E) Blokea: Pragmatika: Hizkuntza enuntziatuaren, testuinguruaren eta solaskideen artean ezartzen den harremanaren arabera baliatzeko gaitasuna, komunikazio asmoetara eta hizkuntzaz kanpoko faktoreetara egokituz, eguneroko gizarte interakzioetan mezu eraginkorrak sortzeko eta interpretatzeko. | |
KE5 konpetentzia espezifikoari lotutako ebaluazio irizpideak | Oinarrizko jakintzak |
Ikasleak berezko duen komunikazio modalitatea erabiltzea eguneroko egoeretan nahiak, beharrak eta lehentasunak adierazteko edo zerbait baztertzeko, eta horretarako eskaerak, hautuak edo zer atsegin duen eta zer ez adieraztea, betiere komunikazio asmoa eta testuinguruarekiko gero eta egokitasun handiagoa erakutsiz. | Nahiak eta/edo beharrak adierazteko funtzioa: eguneroko egoeretan nahiak, beharrak eta lehentasunak adieraztea edo zerbait baztertzea, ikaslearen berezko komunikazio modalitatea erabiliz. |
Ikasleak berezko duen komunikazio modalitatea erabiltzea modu espontaneo eta esplizituan partekatzeko munduari, esperientziei eta pertzepzio pertsonalei buruzko informazioa, eta, horretarako, deskribapenak eta kontaketak egitea edo azalpenak edo jarraibideak ematea, eta aurrerapenak egitea mezuaren argitasunean, garrantzian eta antolaketan. | Funtzio deklaratiboa (informazioa partekatzea): modu espontaneo eta esplizituan partekatzea munduari, esperientziei eta pertzepzio pertsonalei buruzko informazioa. |
Ikasleak berezko duen komunikazio modalitatea erabiltzea pertsonen arteko harremanak ezartzeko, bere burua eta besteak errekonozituz, eta gizarte formulak, izenordain egokiak eta oinarrizko elkarrizketa estrategiak erabiliz, eta aurrerapenak egitea elkarrekiko interakzioan. | Pertsonen arteko funtzioa (pertsonaren kontzeptua): norbere burua eta besteak nortasun propioa duten subjektu bereizi gisa hartzea, eta solaskide batzuekin zein besteekin elkarrizketa naturalak izatea. |
Ikasleak berezko duen komunikazio modalitatea erabiltzea galderak egiteko eta erantzuteko, baita informazioa lortzeko edo zabaltzeko ere, galdera egitura oinarrizkoak zein konplexuak baliatuz, eta interakzioan bere burua ulertarazteko eta besteak ulertzeko interesa erakustea. | Galdetzeko funtzioa: galderak egitea eta galderei erantzutea, informazioa eskatzea, zalantzak argitzea, ulertu ez dena argitzea eta xehetasun garrantzitsuak zehaztea eguneroko interakzioetan. Jakin-mina. |
Ikasleak berezko duen komunikazio modalitatea erabiltzea asmo ludikoa edo umorezkoa adierazteko edo bestea alaitzeko, eta testuinguru egokietan txisteak, gehiegikeriak edo esanahi bikoitzeko komentarioak ulertzea eta sortzea, umorearen gizarte arauetara pixkanaka egokitzen dela erakutsiz. | Txantxa edo umore funtzioa: komunikazio testuingurura egokitutako asmo ludikoa edo umorezkoa adieraztea. |
Ikasleak berezko duen komunikazio modalitatea erabiltzea komunikazio jarduera ludikoetan parte hartzeko, eta, ildo horretan, hizkuntza modu espontaneo eta malguan baliatzea, sormena, interakzioa eta partekatutako gozamena sustatuz, eta hizkuntza beste pertsona batekin interakzioan irudikatzeko, probatzeko eta dibertitzeko esparru gisa sendotzea. | Jolas funtzioa edo funtzio ludikoa: komunikazio modalitatea beste pertsona batzuekin gozatzeko, arakatzeko eta esperimentatzeko bitarteko gisa erabiltzea. |
Ikasleak berezko duen komunikazio modalitatea erabiltzea pentsamenduak, planak, gogoetak eta pertzepzio pertsonalak adierazteko, ahozko nahiz idatzizko hizkuntza edo beste komunikazio sistemaren bat baliatuz, eta, hala, gero eta antolaketa hobea eta testuinguruarekiko egokitasun handiagoa agertzea. | Funtzio autorregulatzailea eta intrapertsonala: pentsamenduak, planak, gogoetak eta pertzepzio pertsonalak adieraztea eta ulertzea. |
Garapen Sozialaren esparrua
Arloa.–Trebetasun Sozialak.
1. Arloaren azalpena.
Definizioa: "Beste pertsona batzuekin egoki, errespetuz eta testuingurura doituta interakzioan aritzeko tresnak, askotariko komunikazio kodeen bidez mezuak ulertzea eta adieraztea, gizarte egoeretan norberaren jokabidea erregulatzea, harreman positiboak eta elkarrekikoak ezartzea, gatazkak modu eraikitzailean konpontzea eta ingurune desberdinetan aktiboki parte hartzea".
Trebetasun sozialak funtsezko osagaiak dira garapen pertsonalerako, bizikidetzarako eta inklusiorako. Desgaitasun intelektuala duten ikasleen kasuan, trebetasun horiek ez dira beti eskuratzen bat-batean; horregatik, modu esplizitu, sistematiko eta funtzionalean irakatsi behar dira. Beste pertsona batzuekin harremanak izateak berekin ekartzen du gizarte seinaleak ulertzea, egoera emozionalak adieraztea, jokabidea testuingurura doitzea, laguntza eskatzea, muga pertsonalak ezartzea eta defendatzea, partekatutako jardueretan parte hartzea eta kidekoekin zein helduekin lotura esanguratsuak eraikitzea.
Esparru honetako lana gizarte lotura segurutik, norbera eta besteak aintzatestetik, eta gustuak, arbuioak, beharrak eta emozioak errespetuz adierazteko gaitasunetik abiatzen da. Hortik aurrera, ikasleek interakziorako oinarrizko trebetasunak garatzen ahal dituzte arian-arian, hala nola agurtzea, begiratzea, erantzutea, kontaktua hastea, truke laburrei eustea, txandak errespetatzea eta kortesiazko formulak erabiltzea. Konpetentzia horiek dira harreman konplexuagoetarantz aurrera egiteko oinarria, hala nola lagunak egiteko, taldeetan parte hartzeko, zeregin komunetan elkarlanean aritzeko eta testuinguru inklusiboetan elkarrekiko interakzioei eusteko.
Elkarrizketarako trebetasunak ikastea ere erabakigarria da, posible egiten baitute hartu-eman naturalak izatea, besteen asmoak ulertzea eta gaizki-ulertuak konpontzea, halakoak sortzen direnean. Era berean, pertsonen arteko arazoak konpontzeko, ikasi egin behar da bulkadak kontrolatzen, emozioak ezagutzen, konponbideak negoziatzen eta, beharrezkoa denean, helduen bitartekaritza onartzen. Horrek guztiak bizikidetza lasaiagoa eta doiagoa sustatzen du, errespetu handiagokoa.
Arlo horren parte dira, berebat, autoritate figurekiko harremanak eta elkarri laguntzeko trebetasunak. Laguntza noiz eskatu eta noiz onartu jakiteak, eskertzeak edo beste pertsona batzuei eskaintzeak interdependentzia positiboa sustatzen du, baita pertsona bakoitzak taldeari zerbait eskain diezaiokeen inguruneetan parte hartzea ere. Alde horretatik, trebetasun sozialak ez dira ulertu behar kanpoko arauetara egokitze huts gisa, baizik eta duintasunez parte hartzeko, norbere burua babesteko, loturak sortzeko eta partekatutako bizitzari ekarpena egiteko modu gisa.
Ikastetxeak interakzio esperientzia errealak sustatu behar ditu askotariko testuinguru esanguratsuetan, doitutako laguntzen eta maiz praktikatzeko aukeren bidez. Helburua ez da ikasleek konpetentzia soziala dutela "ematea", baizik eta harremanak modu autentiko, seguru eta gogobetegarrian izatea, betiere haien komunikatzeko modua eta laguntza premiak errespetatuz.

Oso estua da trebetasun sozialen eta bizi kalitatearen alderdien arteko lotura, eremu horrek zuzenean eragiten baitio pertsonaren ongizate integralari.
–Ongizate emozionala: harreman positiboek areagotu egiten dituzte segurtasuna, konfiantza eta kide izateko sentipena.
–Ongizate fisikoa: harreman ingurune seguru batek tentsioak murrizten ditu, norbere zaintza sustatzen du eta estres egoerak gutxitzen ditu.
–Pertsonen arteko harremanak: eremu hauxe da harremanon oinarri nagusia, posible egiten baitu lotura esanguratsuak sortzea, mantentzea eta haietaz gozatzea.
–Garapen pertsonala: interakzioan aritzen, gatazkak konpontzen eta emozioak adierazten ikasteak indartu egiten ditu konpetentzia sozialak eta egokitze-konpetentziak.
–Autodeterminazioa: gustuak, mugak eta erabakiak adierazi ahal izateak indartu egiten du norberaren bizitzaren gainean jarduteko gaitasuna.
–Gizarte inklusioa: taldeetan eta partekatutako testuinguruetan esku hartzeak erraztu egiten du komunitatean presente egotea eta parte hartzea.
–Ongizate materiala: trebetasun sozial doituek laguntzak, baliabideak eta aukerak eskuratzea errazten dute.
–Eskubideak: komunikatzen, laguntza eskatzen eta norbere burua defendatzen eta entzunarazten jakiteak lagundu egiten du eskubide pertsonalak eta sozialak benetan baliatzen.

ARLOA: TREBETASUN SOZIALAK (TS) | |
1. konpetentzia espezifikoa (KE1-TS) Erreferentziazko helduekin eta kidekoekin gizarte lotura seguruak eta doituak garatzea, eta, ildo horretan, interakzioarekiko, partekatutako ekintzarekiko eta arretarekiko eta sintonia emozionalarekiko interesa erakustea, eta besteen asmoak eta egoera mentalak pixkanaka ulertzea harreman esperientzia egonkorren, jolas egoeren, komunikazioaren eta bitartekotza bidezko interakzioaren bitartez, guztia ere segurtasun emozionala, gizarte partaidetza, harreman esanguratsuak eraikitzea eta bizi kalitatea sustatzeko. | |
Loturarik handiena duten bizi kalitatearen alderdiak: Pertsonen arteko harremanak: erreferentziazko helduekin eta kidekoekin lotura seguruak eta doituak garatzeak eta partekatutako ekintza eta arreta nahiz sintonia emozionala sustatzeak zuzenean eragiten dute harremanen kalitatean eta egonkortasunean. Besteen asmoak eta egoera mentalak arian-arian ulertzeak indartu egiten du enpatia, baita harreman esanguratsu eta gogobetegarriak mantentzeko gaitasuna ere.Ongizate emozionala: harreman esperientzia egonkorretan, jolasetan eta bitartekotza bidezko interakzioan parte hartzeak, testuinguru seguruetan egiten denean, kide izateko, segurtasuneko eta onarpeneko sentipenak sustatzen ditu. Interakzio atsegin, ulergarri eta aurreikusgarriez gozatzeak murriztu egiten ditu antsietatea, bakardadea eta segurtasun emozionalik eza. | |
OINARRIZKO JAKINTZAK A) Blokea: Gizarte lotura: Kidekoekin eta helduekin lotura emozionalak hasteko eta mantentzeko gaitasun ebolutiboa, eta, horri esker, besteen asmoak eta emozioak ulertu eta interpretatu ahal izatea. | |

Figura heldu egonkorrak ezagutzea eta bilatzea, arakatzeko oinarri segurutzat hartuta, haiengana itzuli ahal izateko estresa edo ziurgabetasuna sentituz gero. | Erreferentziazko helduekiko lotura: figura heldu egonkorrekin (ama, aita, irakasleak, begiraleak) konfiantzazko eta segurtasunezko harremana izatea; pertsona horiek ingurunea arakatzeko oinarri segurutzat hartzea, eta haiengana itzultzea estres edo ziurgabetasun egoeretan. Familia motak edo familia aniztasuna. |
Kidekoekin interakzioan aritzeko interes espontaneoa erakustea, haien konpainia bilatzea eta horretan pertseberatzea, hasierako zailtasunak gorabehera. | Kidekoekin harremanak izateko motibazioa: kidekoekin interakzioan jarduteko interes espontaneo eta doitua, jolasetan edo jardueretan haien konpainia aktiboki bilatzea, eta gizarte harremana izateko ahalegin horretan pertseberatzea, elkar ulertzeko hasierako zailtasunak gorabehera. |
Besteekin mugimenduzko edo prozedurazko ekintzak partekatzea, helburu komunak lortzeko edo partekatutako jardueretan parte hartzeko. | Baterako ekintzarako gaitasuna: bi pertsonaren edo gehiagoren artean mugimenduak edo prozedurak koordinatzea, helburu komun bat lortzeko edo partekatutako jarduera batean parte hartzeko. |
Beste norbaitekin partekatzea objektuen, egoeren edo gertakarien gaineko arreta, begiradaren edo keinuen bidez. | Baterako arretarako gaitasuna: beste norbaitekin partekatzea objektu, egoera edo gertakari baten gaineko arreta. |
Bestearen emozioarekin konektatzea esperientzia partekatuen inguruan. | Baterako kezkarako gaitasuna: bestearen emozioarekin konektatzea esperientzia partekatuen inguruan. |
Besteengan pentsamendu, nahi eta asmo desberdinak errekonozitzea, eta horiek besteen jokabidean izaten ahal duten eragina aurreikustea. | Adimenaren oinarrizko teoria: beste pertsonengan pentsamendu, sinesmen, nahi eta asmo desberdinak errekonozitzea, besteen jokabidean duten eragina pixkanaka aurreikustea, eta besteen ikuspegiak eta norberarenak bereiztea. |
Laguntza premiak, haserreak eta espazio pertsonalaren beharrak eta abar identifikatzea zantzu sozial errazen bidez (aurpegierak, ahots tonua, gorputz hizkuntza), eta eskola eta familia inguruneko eguneroko testuinguruetan modu enpatiko eta sozialki egokian erantzutea. | Oinarrizko asmoen inferentzia: zantzu sozial errazak interpretatzea eta inguruko pertsonen laguntza premiak, haserreak, espazio pertsonalaren beharrak eta abar ondorioztatzea. |
Eguneroko interakzioetan txantxei, ironiei eta gezur errukitsuei antzematea testuinguruko zantzu sozialen bidez (ahots tonua, aurpegierak, egoera), eta, ildo horretan, benetako asmoak eta itxurazkoak bereiztea eta egoki erantzutea, gizarte testuinguruaren arabera. | Egoera mental konplexuen inferentzia: zantzu sozialak interpretatzea, eguneroko interakzioetan txantxei, ironiei, gezur errukitsuei eta inplizituki adierazitako beste asmo konplexu batzuei antzemateko. |
ARLOA: TREBETASUN SOZIALAK (TS) | |
2. konpetentzia espezifikoa (KE2-TS) Norberaren eta besteen emozioak identifikatzeko, adierazteko eta erregulatzeko trebetasunak garatzea, baita lehentasunak eta muga pertsonalak errespetuz defendatzeko ere, eta, bide horretan, norberaren emozioak ezagutzeko, besteen egoera afektiboak errekonozitzeko, gustuak argi adierazteko eta egoera desegokiak irmo baztertzeko gai izatea norberaren komunikazio sistemaren bidez, ongizate emozionala, autonomia, eskubideen defentsa eta bizi kalitatea sustatzeko. | |
Loturarik handiena duten bizi kalitatearen alderdiak: Ongizate emozionala: norberaren eta besteen emozioak identifikatzeak, adierazteak eta erregulatzeak egonkortasun emozionala sustatzen du, murriztu egiten ditu antsietatea, kontrolik gabeko haserrea eta inpultsibotasuna, eta barne harmonia handiagoa sentiarazten du. Gustuak argi adierazteak eta egoera desegokiak baztertzeko gaitasunak osotasun emozionala babesten dute eta ongizate egoera orokorrari laguntzen diote.Autodeterminazioa: lehentasunak eta muga pertsonalak errespetuz defendatzeak berekin dakar norbere burua emozionalki ezagutzea, norberaren erabakiak hartzea eta argi adieraztea, eta horrek autonomia indartzen du. Emozioak erregulatzeak eta norberaren komunikazio sistemaren bidez doiki adierazteak norberaren irizpidearen arabera jardutea ahalbidetzen dute, besteen interpretazioaren mende bakarrik egon gabe.Eskubideak: egoera desegokiak irmo baztertzeko eta lehentasunak adierazteko gaitasuna zuzenean lotuta dago osotasun pertsonalerako, babeserako eta entzuna izateko eskubidearekin. Ahalbidetzen du pertsonak bere mugak defendatzea, ezetz esatea zerbait gustatzen ez zaionean, eta laguntza eskuratzea gainezka eginda sentitzen bada edo bere eskubideak urratu dituztela uste badu. | |
OINARRIZKO JAKINTZAK B) Blokea: Asertibotasuna, emozioak eta autoezagutza: Emozioak adierazteko eta jasotzeko eta eskubide pertsonalak errespetuz defendatzeko trebetasunak. Esate baterako, norberari buruzko baieztapen positiboak egitea, emozioak adieraztea, besteen emozioak jasotzea, norberaren eskubideak defendatzea eta norberaren iritziak defendatzea. | |

Norberaren emozioak identifikatzea eta izendatzea, eta barne egoera afektiboak errekonozitzea. | Norberaren emozioak ezagutzea: norberaren egoera emozionalak identifikatzea eta errekonozitzea. Nortasun pertsonala eta genero adierazpenak. |
Besteen oinarrizko emozioekin eta egoera afektiboekin lotutako aurpegierak, ahots tonua, gorputz jarrera eta egoeraren testuingurua identifikatzea. | Besteen emozioak errekonozitzea: besteen oinarrizko emozioekin eta egoera afektiboekin lotutako aurpegierak, ahots tonua, gorputz jarrera eta egoeraren testuingurua identifikatzea. |
Norberaren gustuak, interesak eta hautuak adieraztea eta, orobat, muga pertsonalak ezartzea eta argi eta errespetuz komunikatzea. | Lehentasunak eta mugak adieraztea: norberaren gustuak, interesak eta hautuak adieraztea eta, orobat, muga pertsonalak ezartzea eta argi eta errespetuz komunikatzea. |
Deserosotasuna edo arriskua eragiten duten proposamen, kontaktu edo egoera desegokiak baztertzea, eta, horretarako, norberaren komunikazio sistema argi eta irmo baliatzea, errespetuzko jarrerari eustea eta, beharrezkoa denean, erreferentziazko pertsona bati laguntza eskatzea. | Ez onartzeko mezuak (ezezko errespetuzkoa): argi eta irmo baztertzea deserosotasuna edo arriskua eragiten duten proposamen, kontaktu edo egoera desegokiak. |
ARLOA: TREBETASUN SOZIALAK (TS) | |
3. konpetentzia espezifikoa (KE3-TS) Kidekoekin eta helduekin gizarte interakzio positiboak eta elkarrekikoak hasteko eta mantentzeko oinarrizko trebetasunak garatzea, eta, horretarako, norberaren komunikazio sistema baliatzea, eta, irribarreen, agurren edo besteen ekimenei emandako erantzunen bidez, kontaktua bilatzen dela erakustea, elkarrizketak hasi eta jarraitzea, topaketak gizarte arauen arabera planifikatzea eta kortesiazko formulak erabiltzea, hori guztia errespetuzko bizikidetza sustatzeko, testuinguru inklusiboetan parte hartzeko eta bizi kalitatea lortzeko. | |
Loturarik handiena duten bizi kalitatearen alderdiak: Pertsonen arteko harremanak: irribarreen, agurren eta besteen ekimenei emandako erantzunen bidez kontaktua bilatzeak eta elkarrizketa egonkorrei eusteak indartu egiten dute harremanen kalitatea, baita kide izateko sentipena ere. Topaketak planifikatzeko eta norberaren komunikazio sistema erabiltzeko gaitasunak hobetu egiten ditu hurbiltasun afektiboa eta harremanen jarraitutasuna.Garapen pertsonala: komunikaziorako oinarrizko trebetasunak (agurrak, irribarreak, galderak, erantzunak) garatzeak heldutasun soziala eta konfiantza lortzea errazten du, baita nortasuna eraikitzea ere. | |
OINARRIZKO JAKINTZAK C) Blokea: Gizarte interakzioko oinarrizko trebetasunak: Gizarte harreman positiboa hasteko eta gutxieneko bizikidetza arauak betetzeko oinarrizko jokabideak (irribarre egitea, agurtzea, norbere burua aurkeztea, adeitsua izatea, mesedeak egitea). | |

Gizarte harremana bilatzea bestearen erantzuna jasotzeko, eta besteekin gizarte harremana hasteko ekimenei erantzutea, bi norabideko trukeak sustatuz. | Interakzioa bilatzea edo elkarrekiko erantzuna: gizarte harremana bilatzea (irribarre eginez, begietara begiratuz, soinuak eginez...), bestearen erantzuna jasotzeko, eta besteen gizarte harremanerako ekimenei erantzutea. |
Konfiantza mailaren eta testuinguruaren araberako distantzia fisiko egokiak mantentzea (hurbila familiarekin, ertaina lagunekin, errespetuzkoa ezezagunekin), eta eguneroko interakzioetan hurbiltasunari buruzko gizarte arauetara doitzea arian-arian. | Espazio pertsonala kudeatzea: distantzia fisikoa konfiantza mailaren eta gizarte testuinguruaren arabera erregulatzea, senide, lagun, ezagun edo ezezagunentzako egokiak diren hurbiltasun arau egokietara moldatuz. |
Solaskidearen eta kulturaren arabera egokia den begi kontaktua erabiltzea (laburra ezezagunekin, neurrizkoa ezagunekin, naturala senideekin), begirada txandakatuz, eta saihestuz bai begirada finkatzea ikara eragiteko beste, baita begiradei guztiz ihes egitea ere, eta, horrela, hitzik gabeko komunikazio egokian aurrerapenak egin direla erakustea. | Begi kontaktu erregulatua: begi kontaktua kulturaren eta solaskidearen arabera kudeatzea, eta, ildo horretan, erabateko ihesa edo begirada finko luzea saihestea, bai eta gizarte harreman bakoitzerako tarteko puntu erosoa bilatzea ere. |
Kidekoekin eta helduekin gizarte interakzioak egokiro hasteko, mantentzeko eta amaitzeko trebetasunak erakustea, eta agurtzeko, aurkezteko eta agur esateko formulak baliatzea. | Oinarrizko gizarte interakzioa: kidekoekin eta helduekin interakzioak hasteko, mantentzeko eta amaitzeko trebetasunak garatzea, barnean harturik diosala, norbere burua aurkeztea eta arreta erakartzeko nahiz agur esateko modu egokiak. |
Gizarte jokabideak espazioaren eta solaskidearekiko harremanaren intimitate mailara egokitzea, eta, horretarako, ahots bolumena zaintzea, gai egokiak hautatzea eta kontaktu fisikoa nahiz emozio adierazpenak testuinguruaren arabera erregulatzea (publikoa, erdi publikoa, pribatua), erakutsiz aurrerapenak egiten dituela sozialki egokia den interakzioan. | Jokabide sozialak jendaurrean eta eremu pribatuan: identifikatzea zer portaera diren egokiak testuinguruaren arabera (solaskidea eta tokia), eta ahotsaren bolumenari, elkarrizketa gaiei, kontaktu fisikoari, emozio adierazpenei eta abarri dagozkien aldeak ezagutzea (adibidez: xehetasun pribatuak –hala nola osasun arazoak, bainugelako ohiturak edo barneko arroparekin ateratako argazkiak– ikaskideei edo jolasaldiko ezezagunei kontatzea, "lagunak" direlakoan...). |
Beste pertsona batzuekiko topaketak edo ekitaldiak aurreikustea, antolatzea eta egitea, eta, interesen, baliabideen eta gizarte arauen arabera, zer, norekin, non eta noiz aukeratzea. | Gizarte topaketak planifikatzea: beste pertsona batzuekiko topaketak edo ekitaldiak aurreikustea, antolatzea eta egitea, interesetara eta gizarte arauetara doituta. |
Eguneroko interakzioetan "mesedez", "eskerrik asko", "barkatu" eta gizartean onartzen diren beste formula batzuk erabiltzea. | Oinarrizko kortesia arauak: eguneroko interakzioetan "mesedez", "eskerrik asko", "barkatu" eta gizartean onartzen diren beste formula batzuk erabiltzea. |
Sarean modu seguruan jardutea, eta, ildo horretan, informazio publikoa eta pribatua bereiztea, hizkuntza digitala interpretatzea (emojiak, stickerrak, ahots tonurik eza) eta elkarrizketa seguruak hastea loturak sortzeko eta gizarte topaketei bide emateko. | Zibersozializazioa: ingurune digitaletako informazio publikoa edo pribatua identifikatzea. Hizkuntza digitala interpretatzea (emojiak, stickerrak eta testu-mezuetan ahots tonurik ez izatea). Sarean elkarrizketak hastea. |
ARLOA: TREBETASUN SOZIALAK (TS) | |
4. konpetentzia espezifikoa (KE4-TS) Talde bateko kide izateko sentipena eta testuinguru inklusiboetan kideekin harreman positiboak hasteko eta mantentzeko trebetasunak garatzea, eta, bide horretan, erreferentziazko taldeak identifikatzea, aniztasuna errespetatzea, aktiboki parte hartzea, modu prosozialean hurbiltzea, ekarpenak balioestea eta lidergo doitua erakustea talde dinamiken, jolasen eta elkarlaneko proiektuen bidez, guztia ere gizarteratzea, bidezko lankidetza, elkarrekiko tratu ona eta bizi kalitatea sustatzeko. | |
Loturarik handiena duten bizi kalitatearen alderdiak: Gizarte inklusioa: testuinguru inklusiboetan talde bateko kide izateko sentipena eta kidekoekiko harreman positiboak garatzeak sustatu egiten du talde, jarduera eta proiektuetan aktiboki parte hartzea, eta baztertuta gelditzeko arriskua, berriz, murriztu. Erreferentziazko taldeak identifikatzeak eta aniztasuna baloratzeak indartu egiten dute kide izateko sentipena, komunitateko eta eskola barneko zein eskolaz kanpoko inguruneetan.Pertsonen arteko harremanak: talde dinamiken, jolasen eta elkarlaneko proiektuen bidez harreman positiboak hasteak eta mantentzeak indartu egiten ditu kidekoekiko harremanen kalitatea, konfiantza eta afektua. Hurbilketa prosozialak, errespetuak eta ekarpenak baloratzeak lotura egonkorragoak, solidarioagoak eta gogobetegarriagoak izaten laguntzen dute. | |
OINARRIZKO JAKINTZAK D) Blokea: Lagunak egiteko trebetasunak: Harremanetarako konpetentziak, kidekoen taldeetan integratzeko eta jolas dinamiketan parte hartzeko. Konparazio baterako, besteak indartzea, hastapen sozialetan parte hartzea, besteekin jolasean elkartzea, laguntzea, lankidetzan aritzea eta partekatzea. | |

Eguneroko erreferentziazko taldeak (ikasgela, familia, ekipoa) identifikatzea, haietan norberak duen tokia ezagutzea, kide izateko sentipena erakusten duten jokabideak izatea eta inklusio ekimenei modu positiboan erantzutea. | Taldeko kide sentitzea: eguneroko inguruneetako erreferentziazko taldeak (ikasgela, familia, ekipoa) identifikatzea, talde horietan norberak duen tokia ezagutzea, kolektiboko parte aktibo sentitzea, kide izateko sentipena erakusten duten jokabideak izatea eta taldean sartzeko ekimenei modu positiboan erantzutea. |
Trebetasun, genero, kultura, iritzi edo lehentasun pertsonalen arteko desberdintasunak baloratzea eta onartzea, eta tratu oneko ingurune inklusiboa sortzen eta mantentzen laguntzea. | Aniztasuna errespetatzea: aniztasuna (trebetasun, genero, kultura, iritzi, lehentasun pertsonal eta abarren arteko desberdintasunak) baloratzea eta onartzea, eta tratu oneko ingurune inklusiboa sortzen eta mantentzen laguntzea. |
Talde dinamiketan, tailerretan, jolasetan eta proiektu kolektiboetan elkarlanean aritzea eta doiki esku hartzea, integratzeko behar diren laguntzak baliatuz eta taldearen helburuari ekarpena eginez. | Jardueretan aktiboki parte hartzea: talde dinamiketan, tailerretan, jolasetan eta proiektu kolektiboetan elkarlanean aritzea eta doiki esku hartzea, integratzeko behar diren laguntzak erabiltzea eta helburu komunari ekarpen eraginkorra egitea. |
Kidekoekiko eta haien gizarte dinamikekiko interesa erakustea, modu prosozialean hurbiltzea, jolas dinamikak eta elkarrizketak hastea eta haietan sartzea, eta erabilera instrumentalaz haragoko balio eta interes komunak identifikatzea. | Adiskidetasun harremanak hasteko eta mantentzeko trebetasunak: kidekoekiko eta haien gizarte dinamikekiko interesa, kidekoengana modu prosozialean hurbiltzea, jolas dinamikak eta elkarrizketak hastea eta haietan sartzea, eta erabilera instrumentalaz haragoko balio eta interes komunak identifikatzea. |
Norberaren eta besteen parte-hartzearen garrantzia eta eragina ezagutzea, eta, horretarako, aitortza, laguntza eta feedback positiboa adieraztea eta lankidetza nahiz taldeko kide izateko sentipena bultzatzea. | Norberaren eta besteen ekarpenak balioestea: norberaren eta besteen parte-hartzearen garrantzia eta eragina aitortzea, lankidetza sustatzea eta taldeko kide izateko sentipena erakustea. |
Gaitasunen arabera ideiak proposatzea, zeregin errazak antolatzea edo taldearen erabakiak hartzen laguntzea, eta, hala, kide guztien bidezko parte-hartzea eta inklusioa sustatzea. | Ekimena eta lidergo doitua: gaitasunen arabera ideiak proposatzea, zeregin errazak antolatzea eta taldearen erabakiak hartzen laguntzea, taldean kide guztien bidezko parte-hartzea eta inklusioa sustatuz. |
ARLOA: TREBETASUN SOZIALAK (TS) | |
5. konpetentzia espezifikoa (KE5-TS) Elkarrizketarako trebetasun pragmatikoak garatzea gizarte testuingurura egokitutako komunikazio truke naturalak izateko, eta, horretarako, interakzioei erantzutea eta galdera garrantzitsuen bidez eustea, hitz egiteko txandak errespetatzea, hizkuntza gizarte igurikimenetara doitzea eta gaizki-ulertuak estrategia errazen bidez konpontzea, hori guztia komunikazio eraginkorra, kalitatezko gizarte harremanak eta bizi kalitatea sustatzeko. | |
Loturarik handiena duten bizi kalitatearen alderdiak: Pertsonen arteko harremanak: testuingurura egokitutako komunikazio truke naturalak izateak, txandak errespetatuz eta hizkuntza doituz, kidekoekin eta helduekin elkarrizketa argiagoak, egonkorragoak eta gogobetegarriagoak izatea errazten du. Gaizki-ulertuak estrategia errazen bidez konpontzeko gaitasunak elkar hobeki ulertzea ahalbidetzen du, eta gatazkak murrizten ditu, indartu egiten baita harremanen kalitatea.Gizarte inklusioa: hizkuntzaren naturaltasunak eta egokitzapen pragmatikoak bileretan, taldeetan, jardueretan eta proiektuetan autonomia handiagoz parte hartzea ahalbidetzen dute, eta, hala, eskola, familia eta komunitate testuinguruetan integratzea sustatzen da. Gizarteko arau eta igurikimenetara doitutako hizkuntza erabiltzeak erraztu egiten du ulertua eta onartua izatea, eta, aldiz, murriztu egiten da komunikazio zailtasunek eragindako bazterketa arriskua. | |
OINARRIZKO JAKINTZAK E) Blokea: Elkarrizketarako trebetasunak: Gizarte testuingurura egokitutako komunikazio truke naturaletarako konpetentzia pragmatikoak (elkarrizketak hastea, mantentzea eta amaitzea; besteen elkarrizketan sartzea; taldean hitz egitea...). | |

Solaskidearen arreta modu egokian erakartzea, diosala egitea, norbere burua aurkeztea, eta amaierako nahiz agur egiteko formulak erabiltzea. | Interakzioak hastea eta amaitzea: arreta egokiro erakartzea kidekoekin eta helduekin harremana hasteko, diosala egitea, norbere burua aurkeztea, eta amaierako nahiz agur egiteko formulak erabiltzea. |
Komunikazio truke laburrei edo luzeei eustea, eta, horretarako, galderei erantzutea, lotutako gaiei buruzko iruzkinak egitea, galdera gehiago botatzea eta solaskidearekiko interesa agertzea. | Interakzioak mantentzea: komunikazio truke laburrei edo luzeei eustea, galderei erantzutea, gaiarekin lotutako komentarioak egitea, galdera berriak botatzea eta solaskidearekiko interesa agertzea. |
Elkarrizketa txandak errespetatzea (itxarotea, aktiboki entzutea eta erantzutea). | Elkarrizketa txandak errespetatzea: itxarotea, aktiboki entzutea eta taldeko elkarrizketaren erritmora doitutako erantzuna ematea. |
Interakzioaren arau inplizituak eta esplizituak errekonozitzea, eta erantzutea testuinguruaren eta pertsonaren arabera doituz hizkuntza mota, xehetasun maila, jarrera eta erregistro egokia. | Gizarte igurikimenak ulertzea: interakzioaren arau inplizituak eta esplizituak ezagutzea, eta testuinguruaren eta pertsonaren arabera doitzea hizkuntza mota, espero den xehetasun maila, jarrera eta erregistro egokia. |
Gaizki-ulertuak hautematea eta informazioa argitzeko, errepikatzeko, birformulatzeko edo berriz emateko eskatzeko estrategia errazak erabiltzea. | Komunikazioa konpontzea: gaizki-ulertuak hautematea eta egoera argitzeko eta konpontzeko estrategia errazak erabiltzea (errepikatzea, birformulatzea, informazioa berriz eskatzea...). |
ARLOA: TREBETASUN SOZIALAK (TS) | |
6. konpetentzia espezifikoa (KE6-TS) Pertsonen arteko arazoak elkarrizketaren bidez eta modu eraikitzailean konpontzea, emozioen eta gizarte jokabidearen autorregulazio prozesu sistematikoen bidez, eta, ildo horretan, bulkadak eta frustrazioak kontrolatzea, gatazkak eta norberaren nahiz besteen emozioak identifikatzea, konponbideak negoziatzea, eskubide urraketak jakinaraztea eta kalteak konpontzea, entzute aktiboaren bidez eta, beharrezkoa denean, helduaren laguntzarekin, guztia ere bizikidetza baketsua, gizarte inklusioa eta bizi kalitatea sustatzeko. | |
Loturarik handiena duten bizi kalitatearen alderdiak: Ongizate emozionala: gatazkak elkarrizketaren bidez konpontzeak –bulkadak eta frustrazioak kontrolatuz– emozioak erregulatzea sustatzen du, eta murriztu egiten ditu antsietatea, kontrolik gabeko amorrua eta eztanda emozionalak izateko arriskua. Eskubide urraketak adierazteko, kalteak konpontzeko eta entzuna izateko aukerak segurtasun emozionala ematen du, eta sentiarazten du arazoak konpontzen ahal direla kontrola galdu gabe.Gizarte inklusioa: konponbideak negoziatzeko, hitz egiteko eta kalteak konpontzeko gaitasunak taldeetan integratuta jarraitzea, bakartzea saihestea eta eskola nahiz komunitate testuinguruetan parte hartzen segitzea ahalbidetzen du. Bizikidetza baketsuak eta gatazkak modu eraikitzailean konpontzeak ingurune abegikorragoak sustatzen dituzte, eta, halakoetan, bazterketarik eta gaitzespenik gabe kudeatzen dira desadostasunak.Pertsonen arteko harremanak: gatazkak eta norberaren nahiz besteen emozioak identifikatzearen, entzutearen eta elkarrizketaren bidez, indartu egiten dira harremanen kalitatea, enpatia eta, desadostasunak desadostasun, loturei eusteko gaitasuna. Kalteak konpontzeak eta helduaren laguntza bideratua erabiltzeak errazten du gatazkak akordioen bidez ixtea, konfiantza berreskuratzea eta harremanetan egonkortasun handiagoa lortzea. | |
OINARRIZKO JAKINTZAK F) Blokea: Pertsonen arteko arazoak konpontzea: Gatazkak elkarrizketaren bidez eta modu eraikitzailean identifikatzeko eta konpontzeko prozesu sistematikoa. Adibidez, pertsonen arteko arazoak identifikatzea, konponbideak bilatzea, ondorioak aurreikustea, konponbide bat aukeratzea eta probatzea... | |
KE6 konpetentzia espezifikoari lotutako ebaluazio irizpideak | Oinarrizko jakintzak |
Bulkadak kontrolatzea eta frustrazioa onartzea, txandaren zain egotea, ezezkoak eta aldaketak jokabide gatazkatsurik gabe onartzea, eta ondoeza eraso fisikorik edo hitzezkorik gabe adieraztea. | Jokabidea egokitzea (bulkadak kontrolatzea, frustrazioarekiko tolerantzia): bulkadak kontrolatzea eta frustrazioa onartzea, txandaren zain egotea, ezezkoak eta aldaketak jokabide disruptiborik gabe onartzea, eta ondoeza hitzez adieraztea, fisikoki edo hitzez eraso gabe. |
Jokabide jakin batzuek beste pertsonengan erreakzioak eragiten dituztela ulertzea, eta portaera ondorio horien arabera pixkanaka aldatzea. | Gizarte ondorioak aurreikustea: jokabide jakin batzuek beste pertsonengan erreakzioak eragiten dituztela ulertzea, eta portaera ondorio horien arabera pixkanaka aldatzea. |
Gatazkak autorregulazioaren bidez prebenitzea, desadostasunak edo gaizki-ulertuak identifikatzea, norberaren eta besteen emozioak errekonozitzea, beste alderdiari aktiboki entzutea, konponbide posibleak bilatzea eta baloratzea, lortutako akordioak gauzatzea eta, beharrezkoa denean, heldu baten bitartekaritza eskatzea. | Entzute aktiboa eta negoziazioa: gatazkak autorregulazioaren bidez prebenitzea, desadostasunak edo gaizki-ulertuak identifikatzea, norberaren eta besteen emozioak errekonozitzea, beste alderdiari aktiboki entzutea, konponbide posibleak bilatzea eta baloratzea, lortutako akordioak gauzatzea eta, beharrezkoa denean, heldu baten bitartekaritza eskatzea. |
Desadostasunak, gaizki-ulertuak edo arau-hausteak errekonozitzea. | Gatazka identifikatzea: desadostasunak, gaizki-ulertuak edo arau-hausteak errekonozitzea. |
Gatazkarekin lotutako norberaren emozioak identifikatzea eta beste alderdiaren emozioak errekonozitzea. | Kontzientzia emozionala gatazkan: gatazkarekin lotutako norberaren emozioak identifikatzea eta beste alderdiaren emozioak errekonozitzea. |
Tratu desberdinak, abusuak, bazterketak edo arau-hausteak identifikatzea eta erreferentziazko helduari jakinaraztea. | Bidegabeko egoerak edo eskubide urraketak komunikatzea: tratu desberdinak, abusuak, bazterketak edo arau-hausteak identifikatzea, eta erreferentziazko helduari jakinaraztea. |
Norbaiti kalte egin zaionean barkamena eskatzea, kaltea konpentsatzea edo berroneratzea, eta, ildo horretan, norberaren jokabideak taldeko gainerako kideengan izan duen eragina errekonozitzea. | Kaltea konpontzea: norbaiti kalte egin zaionean barkamena eskatzea, kaltea konpentsatzea edo berroneratzea, eta norberaren jokabideak taldeko gainerako kideengan izan duen eragina errekonozitzea, gatazka atzean utzi arren. |
ARLOA: TREBETASUN SOZIALAK (TS) | |
7. konpetentzia espezifikoa (KE7-TS) Askotariko testuinguruetan autoritate figurekin harreman egokiak izateko trebetasunak garatzea, ingurune jakin bakoitzaren arabera espero den portaerara egokitzea, bidegabeko egoerak jakinaraztea, beharrezkoa denean helduaren bitartekaritza eskatzea eta kritika eraikitzaileak hobetzeko prestutasunez onartzea, helburu gisa harturik errespetuzko interakzioak izatea, gatazkak bakebidez ebaztea eta bizi kalitatea sustatzen duen bizikidetza inklusiboa lortzea. | |
Loturarik handiena duten bizi kalitatearen alderdiak: Pertsonen arteko harremanak: autoritate figurekin (irakasleak, hezitzaileak, zerbitzuetako langileak eta abar) harreman egokiak izateak elkarrekiko errespetuan, konfiantzan eta elkarrizketan oinarritutako loturak sustatzen ditu, beldurra, arbuioa edo liskarrak izan ordez. Bidegabeko egoerak jakinarazteko eta kritikak hobetzeko prestutasunez onartzeko gaitasunak aberastu egiten du harremanen kalitatea, eta harremanak argiagoak, bidezkoagoak eta egonkorragoak bihurtzen dira.Gizarte inklusioa: testuinguru bakoitzean espero den portaerara egokitzeak eskola, erakunde eta komunitate inguruneetan onartua izaten laguntzen du, eta murriztu egiten da kanporatua izateko, zehapenak jasotzeko edo bakartzeko arriskua. Beharrezkoa denean heldu baten bitartekaritza eskatzeak talde eta jardueretan parte hartzen jarraitzea ahalbidetzen du, baita autoritatearekin zailtasunak sortzen direnean ere.Ongizate emozionala: autoritate figurekiko harremana kudeatzen, bidegabekeriak asertiboki adierazten eta kritika eraikitzaileak kudeatzen jakiteak murriztu egiten ditu antsietatea, botere figurarekiko beldurra eta ezintasun sentipena. Bitartekaritza eskatzeko eta konponbideak negoziatzeko aukeraren bidez, segurtasun sentipena areagotzen da, eta sentitzen da posible dela kontrola eta duintasuna galdu gabe jardutea. | |
OINARRIZKO JAKINTZAK G) Blokea: Autoritate figurekin harremanak izateko trebetasunak: Testuinguru formal eta askotarikoetan autoritate figurekin interakzioan aritzeko jokabide egokiak. Adibidez, helduarekiko kortesia, heldua berrestea, helduarekin hitz egitea, helduari eskaerak egitea eta helduarekin arazoak konpontzea. | |
KE7 konpetentzia espezifikoari lotutako ebaluazio irizpideak | Oinarrizko jakintzak |
Portaera ingurune zehatzaren arabera doitzea, arauak testuinguru batetik bestera aldatzen direla ulertzea eta erreferentziazko heldu bakoitzaren igurikimenetara moldatzea. | Askotariko testuinguruetara egokitzea: portaera ingurune zehatzaren arabera doitzea (ikasgela, jantokia, jolastokia, komunitatea, lan ingurunea), arauak testuinguru eta pertsona batetik bestera aldatzen direla ulertzea, eta erreferentziazko heldu bakoitzaren igurikimenetara moldatzea. |
Talde ingurune bakoitzeko eta eguneroko egoeretako (eskola, etxea, komunitatea) berezko hierarkiak eta interakzio kodeak identifikatzea eta haietara egokitzea, testuinguru bakoitzerako egokiak diren rolak, erantzukizunak eta gizarte dinamikak errespetatuz. | Antolaketaren kultura: ingurune desberdinetako berezko hierarkiak eta interakzio kodeak ulertzea. |
Autoritate figurak eman edo egindako tratu desberdinak, abusuak, bazterketak edo arau-hausteak identifikatzea, erreferentziazko beste heldu bati argi jakinaraztea, eta beharrezko esku-hartzea edo laguntza eskatzea. | Bidegabeko egoerak komunikatzea: autoritate figurak eman edo egindako tratu desberdinak, abusuak, bazterketak edo arau-hausteak identifikatzea, erreferentziazko beste heldu bati argi jakinaraztea, eta beharrezko esku-hartzea edo laguntza eskatzea. |
Gatazka baten aurrean, autoritate figurari laguntza zehatza eskatzea. | Helduaren bitartekaritza eskatzea: gatazka baten aurrean, autoritate figurari laguntza zehatza eskatzea. |
Oharrak edo zuzenketak entzutea, kritika eraikitzailea eta deskalifikazioa bereiztea eta norberaren jokabidea hobetzeko prestutasuna erakustea, eraso pertsonal gisa hartu ordez. | Kritika eraikitzaileak onartzea: oharrak edo zuzenketak entzutea, kritika eraikitzailea eta deskalifikazioa bereiztea, eta norberaren jokabidea hobetzeko prestutasuna erakustea, eraso pertsonal gisa hartu ordez. |
ARLOA: TREBETASUN SOZIALAK (TS) | |
8. konpetentzia espezifikoa (KE8-TS) Elkarri laguntzeko trebetasunak garatzea, kidekoei eta helduei laguntza funtzionala eskatzeko eta laguntza hori onartzeko, eskertzeko eta eskaintzeko, eta, ildo horretan, laguntza premia zehatzak identifikatzea, lankidetza egokiak onartzea, esker ona egokiro adieraztea eta norberaren komunikazio sistemaren bidez besteei laguntzeko aukerak hautematea; hori guztia interdependentzia positiboa, elkarlan inklusiboa, elkarri laguntzeko harremanak eta bizi kalitatea sustatzeko. | |
Loturarik handiena duten bizi kalitatearen alderdiak: Pertsonen arteko harremanak: laguntza eskatzen, onartzen, eskaintzen eta eskertzen jakiteak indartu egiten ditu konfiantzazko, afektuzko eta elkarrekikotasunezko loturak kidekoekin eta helduekin, eta harreman goxoagoak eta egonkorragoak sustatzen dira. Beste pertsona batek laguntza noiz behar duen identifikatzeko eta laguntza modu egokian eskaintzeko gaitasunak indartu egiten du enpatia, baita laguntza garrantzitsua ematen duen pertsona bat izatearen sentipena ere.Gizarte inklusioa: elkarri laguntzeak baldintza berdintasunez parte-hartzea sustatzen du: laguntza jasotzen duenak jardueretan parte hartzen jarraitzen ahal du, eta laguntzen duena, berriz, baliagarri eta taldeko kide sentitzen da. Sortzen den elkarlaneko giro horretan, pertsona guztiek sentitzen dute badutela zer eskaini beren gaitasunen arabera, egoera batzuetan gehiegi babestuta edo baztertuta egon ordez. | |
OINARRIZKO JAKINTZAK H) Blokea: Elkarri laguntzeko trebetasunak: Kidekoei eta helduei laguntza modu funtzionalean eskatzeko, onartzeko, eskertzeko eta eskaintzeko gaitasuna. | |
KE8 konpetentzia espezifikoari lotutako ebaluazio irizpideak | Oinarrizko jakintzak |
Zer motatako laguntza behar den identifikatzea eta pertsona egokiari eskatzea doitutako laguntza zehatza. | Kideei edo helduei laguntza zehatza eskatzea: zer motatako laguntza behar den identifikatzea eta pertsona egokiari eskatzea doitutako laguntza zehatza. |
Eskainitako laguntza aintzat hartzea, eta hasieratik baztertu gabe edo frustrazio adierazpenik gabe onartzea. | Eskainitako laguntza onartzea: eskainitako laguntza aintzat hartzea, eta laguntza hori onartzea hasieratik baztertu gabe edo frustrazio adierazpenik gabe. |
Laguntza jaso ondotik esker ona adieraztea, kortesiazko formulak edo sozialki egokiak diren keinuak erabiliz. | Jasotako laguntza eskertzea: laguntza jaso ondotik, egokiro adieraztea esker ona. |
Kidekoen edo helduen laguntza premiak hautematea eta errespetuzko laguntza espontaneoa eskaintzea, bestearen autonomia mailara eta nahietara egokituz. | Egokia denean besteei laguntza eskaintzea: kidekoen edo helduen laguntza premiak hautematea, errespetuzko laguntza espontaneoa eskaintzea, eta besteak behar duen autonomia mailara egokitzea, laguntza jaso nahi duen ala ez kontuan izanda. |
Arloa.–Jokabidea.
1. Arloaren azalpena.
Definizioa: "Norberaren portaera erregulatzeko, bizikidetzako oinarrizko arauak errespetatzeko eta adinarekin eta testuinguruarekin bat datozen eta sozialki espero izatekoak diren jokabideei eusteko gaitasuna, horrela, ongizate emozionala, autonomia, bazterketarik gabe parte hartzea eta hezkuntza komunitateko inklusioa sustatzeko. Jokabidetzat ulertzen da portaeraren adierazpen ikusgarria, betiere haren funtzioa eta ingurunean dituen ondorioak aintzakotzat hartuta".
Jokabidearen arloari heltzeko, jokabide-laguntza positiboaren eredua hartu da oinarritzat, bat etorrita Hezkuntzako zuzendari nagusiaren martxoaren 15eko 39/2023 Ebazpenarekin, zeinen bidez protokolo bat ezarri baitzen, Nafarroako Foru Komunitaterako, hezkuntzako premia bereziak dituzten ikasleengan erregulazio galera larria eragiten duten jokabide problematikoak ebaluatzeko, aztertzeko eta kasu horietan esku hartzeko. Ebazpen horrek esku-hartzearen erdigunean kokatzen ditu ikasleen duintasunarekiko errespetua, jokabidearen ebaluazioa eta analisi funtzionala, trebetasun alternatiboak irakastea, ingurunea egokitzea eta bizi kalitatea hobetzea. Horrela, ikastetxeak eraldatzeko esparru bereziki egokia finkatzen du, portaerak egokitzen eta bizikidetza hobetzen laguntzeko testuinguru bilakatu daitezen.
Esparru horren arabera, jokabidea ez da ulertzen behagarriak diren erantzunen multzo gisa soilik, ezpada beharrak, egoera emozionalak eta pertsonaren eta ingurunearen arteko harremana adierazten dituen komunikazio modu gisa. Premiak dituzten ikasleen artean, kezka sortzen duten jokabide askok funtzio zehatza dute, hala nola estimuluak eskuratzea, eskaerak saihestea, ondoeza adieraztea edo norbere burua erregulatzea; horregatik, hezkuntzako esku-hartzeak jokabide horien ulermen funtzionaletik abiatu behar du.
39/2023 Ebazpenak ezartzen du ebaluazio, esku-hartze eta jarraipen prozesu baten bidez antolatu behar dela hezkuntza erantzuna, eta prozesu hori jokabide-laguntza positiboko banakako plan batean zehazten ahal dela, non lehentasuna emanen baitzaio jokabide desiragarriak sustatzeari, inguruneko aurrekariak eta ondorioak aldatzeari, trebetasun alternatiboak irakasteari eta ikaslearen bizimoduan hobekuntzak txertatzeari. Orobat, berariaz adierazten du plan horrek prebentzio neurriekin hasi behar duela, eta argi bereizten ditu erreakzio neurrietatik.
Prebentzio neurrien artean, hauek nabarmentzen dira: ingurune ulergarri, aurreikusgarri eta gaitzaileak diseinatzea; jarduerak espazioan eta denboran egituratzea, ikusizko laguntzen bidez; egoerak aurreikustea; zereginak, eskakizunak eta itxaronaldiak doitzea; estresa eragiten duten estimuluak murriztea; ikasleen hautuak eta lehentasunak txertatzea; eta modu planifikatuan irakastea funtzionalki baliokideak diren trebetasun alternatiboak eta aurre egiteko trebetasunak.
Ildo horretan, helburua ez da jokabide problematikoak murriztea bakarrik, baizik eta ikasleei egokitzeko estrategiak ematea: laguntza nola eskatu, nola itxaron, zerbait modu egokian nola baztertu, nola autorregulatu, gatazkak nola konpondu eta nola parte hartu doiki eskola nahiz gizarte testuinguruetan. Beraz, esku-hartzeak proaktiboa, hezigarria eta koordinatua izan behar du, pertsonarengan ardaztua; erreakzio neurriak salbuespenez soilik erabili behar dira, prebentzio neurriak agortu eta nahikoak ez direnean eta arrisku larriren bat ageri denean, betiere ahalik eta murrizketa edo intrusio mailarik txikiena aplikatuz.
Hala, jokabidearen gaineko lanaren helburua izanen da ingurune osasungarri, irisgarri, aurreikusgarri eta gaitzaileak diseinatzea, ikasleen parte-hartzea, bizikidetza, inklusioa eta ongizatea sustatzeko, baita ikasleei arreta indibidual pertsonalizatua ematea eta haien bizi kalitatea hobetu ahal izatea ere, betiere Nafarroako ikastetxeetarako ezarritako esku-hartze esparruarekin bat etorriz.
2. Arloak bizi kalitatearen alderdietan duen inpaktua.
Jokabidearen arloaren eta bizi kalitatearen alderdien arteko lotura zuzena eta transbertsala da, garapen pertsonalaren eta sozialaren alderdi askotan eragiten baitu.
–Ongizate emozionala: norbere burua erregulatzeko, egoerak aurreikusteko eta estrategiak erabiltzeko gaitasunak murriztu egiten ditu antsietatea, frustrazioa eta gainezka egiteko jokabideak, eta egonkortasun emozionala sustatzen du.
–Ongizate fisikoa: jokabide arriskutsuak edo jokabide autolesiboak murriztea eta erantzun seguruagoak ikastea lagungarriak dira osasuna eta osotasun fisikoa babesteko.
–Pertsonen arteko harremanak: trebetasun sozialak garatzeak, arauak errespetatzeak eta gatazkak bakebidez ebazteak erraztu egiten dituzte interakzio positiboak kidekoekin eta helduekin.
–Garapen pertsonala: egokitzeko jokabide funtzionalak ikasteak eguneroko bizitzarako eta eskola ingurunerako konpetentzia erabilgarriak eskuratzea ahalbidetzen du, eta, hala, aurrerapen indibiduala sustatzen da.
–Autodeterminazioa: beharrak adierazteko, erabakiak hartzeko eta jokabidearen estrategia alternatiboak erabiltzeko aukerak areagotu egiten du norberaren bizitzaren gaineko kontrola.
–Gizarte inklusioa: portaera askotariko testuinguruetara doitzeak ikasgelan eta komunitatean aktiboki parte hartzea sustatzen du, eta murriztu egiten ditu bazterketa egoerak.
–Ongizate materiala: jokabide autonomoago eta egokituagoa izateak inguruneko baliabideak independentzia handiagoz eskuratzea eta erabiltzea errazten du.
–Eskubideak: jokabide doituak ikasteari eta laguntza egokiak jasotzeari esker, hezkuntza ingurunean duintasunarekiko errespetua, parte-hartzea eta aukera berdintasuna bermatzen dira.
3. Curriculumeko elementuen arteko lotura.
ARLOA: JOKABIDEA (J) | |
1. konpetentzia espezifikoa (KE1-J) Norberaren egoera emozionalak identifikatzeko, adierazteko eta modulatzeko gaitasuna garatzea, eta, horretarako, norberaren eta besteen oinarrizko emozioak eta emozio konplexuak errekonozitzea, baita aktibazio emozionalaren gorputzeko seinaleak ere, maila handiagoko komunikazio modu funtzionalak eta lasaitzeko oinarrizko estrategiak baliatzea, pixkanaka frustrazioa onartzea eta, orobat, erregulazioa galtzean laguntza eskatzea; hori guztia ongizate emozionala, eskola bizikidetza, ingurunearen eskakizunetarako egokitzapena, askotariko hezkuntza testuinguruetan partaidetza inklusiboa izatea eta bizi kalitatea errazteko. | |
Loturarik handiena duten bizi kalitatearen alderdiak: Ongizate emozionala: zuzenean hartzen ditu barnean gogobetetzearekin, autokontzeptuarekin eta estresik edo sentimendu negatiborik ezarekin lotutako adierazleak.Autodeterminazioa: lasaitzera, frustrazioa onartzera eta aktibazioa aurreikustera bideratutako estrategien bidez norberaren emozioak erregulatzeko gaitasunak berekin dakar hautu pertsonalak egitea, baita emozioen kontrol autonomoa eta barne erantzunei buruzko erabakiak hartzea ere.Garapen pertsonala: gorputzeko seinaleak edo emozioen seinaleak ezagutzeari eta lehengoratzeko estrategiak erabiltzeari esker, konpetentzia emozionalak sustatzen dira, aurre egiteko trebetasunak ikasten dira eta etengabe garatzen da autorregulazioa. | |
OINARRIZKO JAKINTZAK A) Blokea: Emozioen autorregulazioa: Norberaren egoera emozionalak identifikatzeko, adierazteko eta modulatzeko gaitasuna, horrela, ongizate emozionala izatea eta ingurunearen eskakizunetara egokitzea errazteko. Jakintza horrek barnean hartzen du gorputzeko seinaleak eta emozioen seinaleak ezagutzea, aktibazio egoerak aurreikustea, frustrazioa onartzea eta lasaitzeko eta lehengoratzeko estrategiak erabiltzea. | |
KE1 konpetentzia espezifikoari lotutako ebaluazio irizpideak | Oinarrizko jakintzak |
Norberaren eta besteen oinarrizko emozioak (poza, tristura, haserrea, beldurra) eta emozio konplexuak (errua, lotsa, jelosia) identifikatzea, errekonozitzea eta bereiztea eguneroko egoeretan, behar den laguntza mailarekin, eta oinarrizko loturak ezartzea egoera emozionalen eta testuinguruen artean. | Oinarrizko emozioak eta emozio konplexuak identifikatzea: norberaren eta besteen emozioak errekonozitzea, eta egoera emozional sinpleak (poza, tristura, haserrea, beldurra) eta konplexuak (errua, lotsa, jelosia) bereiztea eguneroko egoeretan. |
Aktibazio emozionalaren seinale fisiologikoak eta jokabide-seinaleak (giharretako tentsioa, mugimenduen ezinegona, arnasketa azeleratua) identifikatzea, hautematea eta adieraztea, behar den laguntzarekin, eta seinale horiek ondoez egoerekin edo erregulazioa galtzearekin lotzea. | Aktibazio emozionalaren gorputzeko seinaleak errekonozitzea: aktibazio emozionalaren seinale fisiologikoak eta jokabide-seinaleak identifikatzea, hala nola giharretako tentsioa, mugimenduen ezinegona, takikardia, izerdia edo arnasketa azeleratua. |
Behar den laguntza mailarekin, eguneroko testuinguruetan emozioak, beharrak eta ondoeza adierazteko modu funtzional eta ez-oldarkorrak baliatzea horiek komunikatzeko, eta, hala, elkar ulertzea erraztea. | Emozioak, beharrak eta ondoeza egoki adieraztea: eguneroko testuinguruetan emozioak, beharrak eta ondoez egoerak komunikatzeko modu funtzionalak erabiltzea. |
Itxaron beharra edo zailtasunen bat dagoen eguneroko egoeretan atzerapenak, mugak edo ezustekoak onartzea, eta horien aurrean neurrizko erantzun emozionalak eta jokabide-erantzunak izatea eta erregulatzea, gero eta laguntza txikiagoarekin. | Frustrazioarekiko eta itxarotearekiko tolerantzia: itxaron beharra edo zailtasunen bat dagoen egoeretan, atzerapenen, mugen edo ezustekoen aurrean neurrizko erantzun emozionalak eta jokabide-erantzunak erabiltzea. |
Aktibazio uneetan, emozioak autorregulatzeko oinarrizko estrategiak (arnasketa, geldialdia, lasaitzeko gunea) erabiltzea, aplikatzea eta konbinatzea, dagokion laguntzarekin, eta oreka berreskuratzearekin lotzea. | Lasaitzeko, erlaxatzeko eta aldi batez aldentzeko estrategiak erabiltzea: aktibazio uneetan, emozioak autorregulatzeko oinarrizko estrategiak erabiltzea, hala nola arnasketa, geldialdia edo lasaitzeko gunea. |
Eguneroko bizitzan erregulazio emozionalaren galera iragartzen duten testuinguruak, trantsizioak edo estimuluak errekonozitzea, aurreikustea eta seinalatzea, behar den laguntzarekin, eta oinarrizko loturak ezartzea egoeren eta erantzun emozionalen artean. | Egoera eragileak aurreikustea: eguneroko bizitzan erregulazio emozionalaren galera iragartzen duten testuinguruak, trantsizioak, eskakizunak edo estimuluak errekonozitzea. |
Emozioen edo jokabidearen erregulazioa galtzen ari den lehen seinaleen aurrean, helduen laguntza edo bitartekaritzako aukera egokiak eskatzea, aintzat hartzea eta erabiltzea, behar den laguntza mailarekin, eta, hala, goiz esku hartzen laguntzea. | Erregulazioa galtzean laguntza bilatzea: emozioen edo jokabidearen erregulazioa galtzen ari den lehen seinaleen aurrean, aintzat hartzea helduen laguntza, bitartekaritza edo akonpainamendua eskatzeko aukera egokiak. |
ARLOA: JOKABIDEA (J) | |
2. konpetentzia espezifikoa (KE2-J) Norberaren jokabidea testuinguruko arauen, igurikimenen eta eskakizunen arabera kontrolatzeko gaitasuna garatzea, eta, horretarako, jokabide funtzional doituak hasi, mantendu eta amaitzea, inpultsibotasuna kontrolatzea, jarraibide errazak edo sekuentziatuak betetzea, zereginetan segitzea, eta, era berean, bolumena, tonua, mugimendua eta lekualdatzea erregulatzea eta trantsizio antolatuak egitea ikusizko laguntzen nahiz helduen bitartekaritzaren bidez, guztia ere jokabide disruptiboak edo ez-egokituak saihesteko eta antolaketa pertsonala, eskola bizikidetza ordenatua, jarduera egituratuetan autonomoki parte hartzea, hezkuntza ingurune inklusiboetako segurtasun kolektiboa eta bizi kalitatea sustatzeko. | |
Loturarik handiena duten bizi kalitatearen alderdiak: Autodeterminazioa: zuzenean hartzen du barnean autorregulazioa, funtsezko ezaugarri gisa (autonomiarekin, ahalduntzearekin eta autorrealizazioarekin batera). Jokabidea testuinguruko arauen eta eskakizunen arabera kontrolatzea da alderdi honen funtsezko adierazlea.Ongizate emozionala: bulkadak erregulatzeak, jokabide disruptiboak saihesteak eta erantzun doituak izateak prebenitu egiten dute pertsonen arteko estresa, eta oreka emozionala sustatzen dute gizarte interakzioetan.Pertsonen arteko harremanak: jokabidea testuinguruko igurikimenetara eta arauetara doitzeak zuzenean hobetzen du kidekoekiko eta helduekiko interakzio positiboen kalitatea, eta gizarte loturak indartzen ditu. | |
OINARRIZKO JAKINTZAK B) Blokea: Jokabidearen autorregulazioa: Norberaren jokabidea testuinguruko arauen, igurikimenen eta eskakizunen arabera kontrolatzeko gaitasuna, eta, alde horretatik, erantzuna egoerara doitzea eta jokabide disruptiboak edo ez-egokituak saihestea. | |
KE2 konpetentzia espezifikoari lotutako ebaluazio irizpideak | Oinarrizko jakintzak |
Jokabide funtzionalak hasi, sekuentziatu eta burutzea, behar den laguntza mailarekin, eguneroko jardueren hasieratik amaiera ordenatura arte, eta, eginahal horretan, oinarrizko loturak ezartzea denbora sekuentziaren eta helburuak lortzearen artean. | Jokabide doitua hastea, mantentzea eta amaitzea: jokabide funtzionalak hastea eta denboran sekuentziatzea, eguneroko jardueren hasieratik amaiera ordenatura arte. |
Atzerapena edo neurritasuna eskatzen duten eskakizunen aurrean erantzun inpultsiboak inhibitzea eta erregulatzea, bai eta aktiboki itxarotea ere, behar den laguntzarekin, itxaronaldi laburretan jokabide doituari eutsirik. | Inpultsibotasuna kontrolatzea eta erantzuna atzeratzea: erantzun inpultsiboak inhibitzea eta aktiboki itxarotea, ekintza atzeratzea edo neurtzea eskatzen duten eskakizunak direnean. |
Erraz edo sekuentzia laburretan emandako hitzezko, ikusizko edo keinuzko jarraibideak gauzatzea, ulertzea eta sekuentziatzea, dagokion laguntza mailarekin, eta espero den emaitzarekin lotzea. | Jarraibide erraz eta sekuentziatuei segitzea: erraz edo sekuentzia laburretan emandako hitzezko, ikusizko edo keinuzko jarraibideak gauzatzea. |
Egituratutako jardueretan, jokabide-arreta izatea, arreta horri eustea eta aktiboki parte hartzea denbora tarte jakinetan, gero eta laguntza gutxiagorekin, eta, ildo horretan, desdoitze handirik gabe onartzea eten txikiak. | Zereginean segitzea eta itxarote aktiboa: egituratutako jardueretan jokabide-arretari eustea eta parte-hartze iraunkorra izatea denbora tarte jakinetan. |
Testuinguru zehatzaren eta egoeraren eskakizunen arabera erregulatzea, modulatzea eta egokitzea ahotsaren intentsitatea, hizketaren abiadura, gorputzaren mugimenduak eta lekualdatzeak, behar den laguntzarekin. | Bolumena, tonua, mugimendua eta lekualdatzea doitzea: testuinguruaren arabera erregulatzea ahotsaren intentsitatea, hizketaren abiadura, gorputzaren mugimenduak eta lekualdatzeak. |
Errutinen, zereginen edo testuinguruen arteko aldaketak egitea, antolatzea eta aurreikustea, behar den laguntza mailarekin, eta hori guztia erresistentzia edo jokabide-asaldu txikienarekin egitea, jardueren arteko jarraitutasuna lortzeko. | Jardueren arteko trantsizioa, desdoitze txikienarekin: errutinen, zereginen edo testuinguruen arteko aldaketa antolatua, erresistentzia edo jokabide-asaldu txikienarekin. |
Kanpoko seinaleak, ikusizko laguntzak (tenporizadoreak, piktogramak) eta helduen bitartekaritza errekonozitzea eta erabiltzea eta halakoei erantzutea, dagokion laguntzarekin, eskakizun edo trantsizio egoeretan jokabidea erregulatzeko. | Kanpoko seinaleak, ikusizko laguntzak eta helduen bitartekaritza erabiltzea: ikusizko laguntzak, tenporizadoreak, piktogramak eta helduen bitartekaritza errekonozitzea eta haiei erantzutea, jokabidea erregulatzeko. |
ARLOA: JOKABIDEA (J) | |
3. konpetentzia espezifikoa (KE3-J) Norbere burua zaintzeko eta eguneroko jardueretan segurtasunez jarduteko gaitasuna garatzea, eta, horretarako, arriskuak eta jokabide arriskutsuak errekonozitzea, norbera babesteko oinarrizko neurriak baliatzea, ikastetxeko espazioetan (ikasgela, jolastokia, komuna, jantokia, irteerak) segurtasun arau zehatzak betetzea, beharren edo arrisku egoeren aurrean laguntza eskatzea eta segurtasun distantzia nahiz norberaren eta besteen espazio pertsonala errespetatzea, xede gisa harturik osotasun fisikoa eta emozionala bermatzea, norberari eta besteei kalterik ez egitea, autonomia pertsonalean laguntzea, askotariko hezkuntza inguruneetan seguru parte hartzea eta bizi kalitatea sustatzea. | |
Loturarik handiena duten bizi kalitatearen alderdiak: Ongizate fisikoa: zuzenean hartzen ditu barnean osasunaren, eguneroko bizitzako jardueren eta segurtasun pertsonalaren adierazleak. Arriskuak errekonozitzea, babes neurriak erabiltzea eta eguneroko jardueretan segurtasunez jardutea da alderdi honen funtsezko osagaia.Autodeterminazioa: norbere burua autonomiaz zaintzeak, behar diren laguntzak onartzeak eta norberaren segurtasunari buruzko erabakiak hartzeak garatu egiten dute hautu pertsonalak egiten ikastea, baita independentzia eta eguneroko bizitzako alderdien gaineko kontrola ere.Eskubideak: norberaren edo besteen kaltea dakarten egoerak prebenitzeak eta segurtasunez jarduteak bermatzen dute babeserako, segurtasun pertsonalerako eta arrisku saihesgarrietatik libre egoteko eskubidea, eta horiexek dira, hain justu, alderdi honen funtsezko oinarriak. | |
OINARRIZKO JAKINTZAK C) Blokea: Norbere burua zaintzea eta segurtasuna: Norbere burua zaintzeko eta eguneroko jardueretan segurtasunez jarduteko gaitasuna, eta, bide horretan, arriskuak errekonozitzea, laguntzak onartzea eta norberaren edo besteen kaltea dakarten egoerak prebenitzea. | |
KE3 konpetentzia espezifikoari lotutako ebaluazio irizpideak | Oinarrizko jakintzak |
Eskolako eta eguneroko inguruneetan arriskutsuak izaten ahal diren egoerak, objektuak edo ekintzak identifikatzea, ezagutzea eta seinalatzea, behar den laguntza mailarekin, eta oinarrizko loturak ezartzea arriskuen eta aurreikusten ahal diren ondorioen artean. | Arriskuak eta jokabide arriskutsuak identifikatzea: eskolako eta eguneroko inguruneetan arriskutsuak izaten ahal diren egoerak, objektuak edo ekintzak errekonozitzea. |
Ohiko espazioetan identifikatutako arriskuen aurrean norbera babesteko oinarrizko neurriak erabiltzea, aplikatzea eta mantentzea, behar den laguntzarekin, eta arrisku egoeretan doiki erreakzionatzea. | Inguruneko arriskuetatik babestea: ohiko espazioetan identifikatutako arriskuen aurrean norbera babesteko oinarrizko neurriak erabiltzea. |
Ikastetxeko askotariko espazio eta testuinguruetako segurtasun arau zehatzak betetzea, errespetatzea eta aplikatzea, dagokion laguntza mailarekin, eta arau horiek antolaketa eta babes kolektiboarekin lotzea. | Segurtasun arauak errespetatzea ikasgelan, jolastokian, komunean, jantokian eta irteeretan: ikastetxeko espazio eta testuinguru bakoitzeko segurtasun arau zehatzak betetzea. |
Laguntza eskatzeko edo alerta jotzeko modu funtzionalak adieraztea, eskatzea eta erabiltzea, behar den laguntzarekin, arrisku egoeren, beharren edo helduen laguntza premien aurrean. | Laguntza eskatzea behar edo arriskuen aurrean: laguntza premiak adieraztea edo alerta jotzea arrisku egoeren edo laguntza beharren aurrean. |
Eguneroko interakzioetan segurtasun distantzia eta norberaren nahiz besteen espazio pertsonala mantentzea, erregulatzea eta errespetatzea, gero eta laguntza txikiagoarekin, eta oinarrizko loturak ezartzea hurbiltasun fisikoaren eta pertsonen arteko segurtasunaren artean. | Autobabesa eta espazio pertsonalaren zaintza: eguneroko interakzioetan segurtasun distantzia mantentzea eta norberaren nahiz besteen espazio pertsonala errespetatzea. |
ARLOA: JOKABIDEA (J) | |
4. konpetentzia espezifikoa (KE4-J) Kidekoekin eta helduekin interakzio positiboetan parte hartzeko gaitasuna garatzea, eta, hori lortzeko, txandak eta espazio pertsonalak errespetatzea, komunikazio sozialeko modu funtzionalak baliatzea gauzak eskatu, onartu edo baztertzeko, talde jardueretan aktiboki laguntzea, gatazkak bakebidez ebaztea eta besteen beharretara doitutako erantzun enpatikoak ematea, hori guztia lotura afektibo egokiak garatzeko, pertsonen arteko errespetua indartzeko, eskolako elkarlana errazteko, hezkuntza komunitate inklusiboko kide sentitzea bultzatzeko eta gizarte harremanen kalitatea nahiz bizi kalitatea hobetzeko. | |
Loturarik handiena duten bizi kalitatearen alderdiak: Pertsonen arteko harremanak: zuzenean hartzen ditu barnean interakzio positiboekin, adiskideekin, laguntza sozialekin eta kide sentitzearekin lotutako adierazleak. Alderdi honen muina da kidekoekin eta helduekin interakzio positiboetan parte hartzea, lotura egokiak garatzea eta partekatutako jardueretan parte hartzea.Ongizate emozionala: gizarte harreman positiboek gogobetetze afektiboa, autoestimua eta kide izateko sentipena sortzen dituzte, eta murriztu egiten dituzte bakartasuneko edo bazterketa emozionaleko sentimenduak.Autodeterminazioa: pertsonen arteko errespetua garatzeak eta interakzioetan aktiboki parte hartzeak indartu egiten dituzte hautu sozialak, harremanetarako ekimena eta lotura pertsonalen gaineko kontrola. | |
OINARRIZKO JAKINTZAK D) Blokea: Eskola bizikidetza eta gizarte harremanak: Kidekoekin eta helduekin interakzio positiboetan parte hartzeko gaitasuna, eta, horrekin batera, lotura egokiak, pertsonen arteko errespetua eta partekatutako jardueretako parte-hartzea garatzea. | |
KE4 konpetentzia espezifikoari lotutako ebaluazio irizpideak | Oinarrizko jakintzak |
Talde interakzioetan eta partekatutako jardueretan ezarritako txandaren zain egotea, txandak errespetatzea eta aktiboki parte hartzea, behar den laguntza mailarekin; era berean, oinarrizko loturak ezartzea txanda errespetatzearen eta bizikidetza errazaren artean. | Txandaren zain egotea: talde interakzioetan txandak errespetatzea eta partekatutako jardueretan aktiboki itxarotea. |
Eguneroko testuinguruetan, distantzia pertsonal egokia eta kidekoen nahiz helduen espazio fisikoa mantentzea, erregulatzea eta errespetatzea, behar den laguntzarekin, eta hurbiltasun fisikoa pertsonen arteko erosotasunarekin lotzea. | Besteen espazioa errespetatzea: eguneroko testuinguruetan distantzia pertsonal egokia mantentzea eta kidekoen nahiz helduen espazio fisikoa errespetatzea. |
Partaidetza, objektuak edo gizarte interakzioak eskatu, onartu edo baztertzeko modu funtzionalak erabiltzea, adieraztea eta haiei erantzutea, dagokion laguntza mailarekin, eta, hala, taldean komunikazio eraginkorra erraztea. | Egoki eskatzea, onartzea eta baztertzea: partaidetza, objektuak edo gizarte interakzioak eskatzeko, onartzeko edo baztertzeko modu funtzionalak erabiltzea. |
Eskola inguruneko zeregin, jolas edo dinamika kolektiboetan ekarpena egitea, lankidetzan aritzea eta aktiboki parte hartzea, gero eta laguntza txikiagoarekin, eta loturak ezartzea banakako ekarpenaren eta arrakasta kolektiboaren artean. | Talde jardueretan egokiro parte hartzea: eskola inguruneko zeregin, jolas edo dinamika kolektiboetan ekarpen aktiboa eta doitua egitea. |
Erantzun funtzionalak erabiltzea, identifikatzea eta aplikatzea, behar den laguntzarekin, pertsonen arteko desadostasunen edo tentsioen aurrean, eta, horrela, interakzio positiboei eustea eskola ingurunean. | Gatazkak bakebidez ebaztea: eskola inguruneko pertsonen arteko desadostasunen edo tentsioen aurrean erantzun funtzionalak erabiltzea. |
Beste pertsonen egoera emozionalak eta beharrak egokiro errekonozitzea eta halakoen aurrean doiki erantzutea eta jardutea, laguntzako edo zaintzako ekintza zehatzen bidez; hori guztia behar den laguntza mailarekin. | Enpatia aktiboa: beste pertsonen egoera emozionaletara eta beharretara doiturik erantzutea, laguntzako edo zaintzako ekintzen bidez. |
ARLOA: JOKABIDEA (J) | |
5. konpetentzia espezifikoa (KE5-J) Ikasgelako, ikastetxeko eta bizikidetzako oinarrizko arauak ulertzeko, onartzeko eta betetzeko gaitasuna garatzea, eta, hori lortzeko, ohiko arauak eta errutinak identifikatzea, mugak eta jarraibide errazak onartzea, askotariko testuinguruetako (ikasgela, jolastokia, jantokia, komunak, irteerak) arau zehatzak aplikatzea, aurreikusten ahal diren ondorio logikoak ulertzea, arau aldaketa errazetara egokitzea, ikusizko edo hitzezko laguntzak baliatzea arauak aurreikusteko eta oinarrizko arauak eraikitzen parte hartzea, guztia ere antolaketa kolektiboa, banakako eta taldeko segurtasuna, hezkuntza komunitateko partaidetza autonomo eta erantzukidea, bizikidetza baketsua eta bizi kalitatea sustatzeko. | |
Loturarik handiena duten bizi kalitatearen alderdiak: Pertsonen arteko harremanak: bizikidetzako oinarrizko arauak betetzea funtsezkoa da ikasgelan eta ikastetxean interakzio positiboak, talde lankidetza eta gizarte onarpena mantentzeko.Autodeterminazioa: arauak ulertu eta onartzeak autorregulazioa, erantzukizun pertsonala eta gizarte igurikimenekin bat datozen egokitze-hautuak garatzen ditu.Ongizate emozionala: arauak betetzeak pertsonen arteko gatazkak murrizten ditu, eta lagungarria da segurtasun afektiboa lortzeko, gizarte estresa murrizteko eta taldeko kide sentitzeko. | |
OINARRIZKO JAKINTZAK E) Blokea: Arauak betetzea: Ikasgelako, ikastetxeko eta bizikidetzako oinarrizko arauak ulertzeko, onartzeko eta betetzeko gaitasuna, ulerturik antolaketa, segurtasuna eta parte-hartzea sustatzen dituzten elementuak direla arau horiek. | |
KE5 konpetentzia espezifikoari lotutako ebaluazio irizpideak | Oinarrizko jakintzak |
Ikasgelako, ikastetxeko eta bizikidetza eremuetako ohiko arauak eta errutinak identifikatzea, errekonozitzea eta seinalatzea, behar den laguntza mailarekin, eta oinarrizko loturak ezartzea arauen eta eguneroko antolaketaren artean. | Oinarrizko arauak eta errutinak errekonozitzea: ikasgelako, ikastetxeko eta bizikidetza eremuetako ohiko arauak eta errutinak identifikatzea. |
Eguneroko testuinguruetan, ezarritako mugak eta jarraibide errazak errekonozitzea, onartzea eta haiei erantzutea, behar den laguntzarekin, eta arrazoizko murrizketen aurrean jarrera kolaboratiboari eutsiz. | Mugak eta jarraibideak onartzea: eguneroko testuinguruetan ezarritako mugak errekonozitzea eta jarraibide errazak onartzea. |
Ikasgelako, jolastokiko, jantokiko, komunetako eta ikastetxeko irteeretako arau zehatzak aplikatzea, errespetatzea eta beste egoera batzuetara transferitzea, dagokion laguntza mailarekin, eta betiere testuinguruaren araberako eskakizunetara egokiturik. | Askotariko testuinguruetan arauak betetzea: ikasgelako, jolastokiko, jantokiko, komunetako eta ikastetxeko irteeretako arau zehatzak aplikatzea. |
Behar den laguntza jasorik, oinarrizko arauak betetzearekin edo ez betetzearekin lotutako emaitza logikoak errekonozitzea, aurreikustea eta erlazionatzea, eta kausa-ondorio lotura errazak ezartzea. | Ondorio aurreikusgarriak ulertzea: oinarrizko arauak betetzearekin edo ez betetzearekin lotutako emaitza logikoak errekonozitzea. |
Aurrez ezarritako errutina edo arauetako aldaketa errazetara doitzea eta aldaketa horiek onartzea eta aplikatzea, gero eta laguntza txikiagoarekin, guztia ere espero den portaerari jarraitutasunez eutsiz. | Arau aldaketa errazetara egokitzea: aurrez ezarritako errutina edo arauetako aldaketa errazetara doitzea. |
Arauak eta errutinak aurreratzen dituzten ikusizko oroigarriak, tenporizadoreak edo hitzezko jarraibideak erabiltzea eta horiei erantzutea eta jarraitzea, behar den laguntza mailarekin, eta, hala, jokabide-prestaketa erraztea. | Ikusizko edo hitzezko laguntzak erabiltzea arauak aurreikusteko: arauak eta errutinak aurreratzen dituzten ikusizko oroigarriei, tenporizadoreei edo hitzezko jarraibideei erantzutea. |
Oinarrizko arauak prestatzen laguntzea, proposamenak eta ekarpen errazak eginez, eta aktiboki onartzea, dagokion laguntzarekin, eskola bizikidetzan erantzukidetasuna sustatzeko. | Arau errazak eraikitzen parte hartzea: oinarrizko arauak prestatzen laguntzea, proposamen errazak eginez edo aktiboki onartuz. |
ARLOA: JOKABIDEA (J) | |
6. konpetentzia espezifikoa (KE6-J) Desadostasunei, frustrazioei edo pertsonen arteko tentsioei aurre egiteko gaitasuna garatzea, eta, horretarako, gatazka egoerak errekonozitzea, desadostasunak komunikazio modu funtzionalen bidez adieraztea, helduen bitartekaritza eskatzea, konpontzeko aukera errazak identifikatzea, adostutako konponbideak onartzea, kaltea konpontzeko ekintzak egitea eta prebentziora bideratutako erantzun goiztiarrak baliatzea, helburu gisa harturik jokabidea ez areagotzea, bizikidetza baketsua sustatzea, pertsonen arteko harreman positiboak indartzea, eskola komunitateko parte-hartze inklusiboa ahalbidetzea eta bizi kalitatea hobetzea. | |
Loturarik handiena duten bizi kalitatearen alderdiak: Pertsonen arteko harremanak: zuzenean hartzen ditu barnean interakzio positiboak, tentsioak bakebidez konpontzea eta gizarte loturak mantentzea. Desadostasunei modu funtzional eta ez-erasokorren bidez erantzuteak sendotu egiten du harremanen kalitatea.Ongizate emozionala: frustrazioei eta tentsioei jokabidea areagotu gabe aurre eginez, pertsonen arteko estresa, gizarte antsietatea eta sentimendu negatiboak murrizten dira, eta oreka afektiboa sustatzen da.Autodeterminazioa: sozialki onargarriak diren erantzunak erabiltzeak autorregulazioa garatzen du eta, halaber, egokitzeko jokabideak hautatzeko gaitasuna eta gatazka egoeretako bulkada erreaktiboen gaineko kontrola. | |
OINARRIZKO JAKINTZAK F) Blokea: Gatazkak konpontzea: Desadostasunei, frustrazioei edo pertsonen arteko tentsioei erantzun funtzional eta sozialki onargarrien bidez aurre egiteko gaitasuna. | |
KE6 konpetentzia espezifikoari lotutako ebaluazio irizpideak | Oinarrizko jakintzak |
Kidekoekiko edo helduekiko interakzioetako desadostasunak, tentsioak edo frustrazioak identifikatzea, errekonozitzea eta seinalatzea, behar den laguntza mailarekin, eta oinarrizko loturak ezartzea seinaleen eta gatazka egoeren artean. | Gatazka egoerak identifikatzea: kidekoekiko edo helduekiko interakzioetako desadostasunak, tentsioak edo frustrazioak errekonozitzea. |
Desadostasunak modu funtzionalen bidez adieraztea, agerraraztea eta komunikatzea, behar den laguntzarekin, eta errespetuzko interakzioei eustea eguneroko testuinguruetan. | Desadostasuna erasorik gabe adieraztea: desadostasunak komunikazio modu funtzionalen bidez agerraraztea. |
Pertsonen arteko tentsio egoeretan helduen laguntza edo bitartekaritza bilatzea, eskatzea eta erabiltzea, dagokion laguntza mailarekin, eta, hala, goiz esku hartzen laguntzea. | Laguntza edo bitartekaritza eskatzea: pertsonen arteko tentsio egoeretan helduen laguntza edo bitartekaritza eskatzea. |
Eguneroko testuinguruetako desadostasunak konpontzeko oinarrizko aukerak identifikatzea, aintzat hartzea eta proposatzea, gero eta laguntza txikiagoarekin, eta loturak ezartzea aukeren eta konponbide baketsuaren artean. | Konpontzeko aukera errazak bilatzea: eguneroko testuinguruetako desadostasunak konpontzeko oinarrizko aukerak identifikatzea. |
Gatazka egoeretan, adostutako konponbideak errekonozitzea, onartzea eta aplikatzea, behar den laguntzarekin, eta ezarritako akordioekiko konpromisoari eustea. | Proposatutako konponbidea onartzea: gatazka egoeretan adostutako konponbideak errekonozitzea eta onartzea. |
Desadostasunen edo tentsioen ondotik kaltea konpontzeko ekintza errazak egitea, gauzatzea eta osatzea, behar den laguntza mailarekin, hala, pertsonen arteko adiskidetzea bultzatzeko. | Ahal denean kaltea konpontzea: desadostasunen edo tentsioen ondotik kaltea konpontzeko ekintza errazak egitea. |
Pertsonen arteko gatazkak ez areagotzeko erantzun goiztiarrak erabiltzea, aplikatzea eta konbinatzea, dagokion laguntzarekin, eta, horrela, interakzio eraikitzaileei eustea. | Jokabidea areagotu aurreko estrategiak erabiltzea: pertsonen arteko gatazkak areagotzea saihesteko erantzun goiztiarrak erabiltzea. |
ARLOA: JOKABIDEA (J) | |
7. konpetentzia espezifikoa (KE7-J) Beste pertsonen egoera emozionalak eta beharrak hautemateko, ulertzeko eta haiei doiki erantzuteko gaitasuna garatzea, eta, horretarako, testuingururako neurrizkoa den erreakzio emozionala bilatzea, laguntza, kontsolamendu edo akonpainamendu ekintza zehatzak egitea, desberdintasun indibidualak eta erritmo pertsonalak errespetatzea, jokabide kaltegarriak inhibitzea (iseka, inbasioa) eta elkartasuneko ekintza partekatuetan parte hartzea; hori guztia lotura afektibo positiboak indartzeko, bizikidetza inklusiboa sustatzeko, pertsonen arteko harremanen kalitatea hobetzeko, eskola lankidetza errazteko eta bizi kalitatea areagotzeko. | |
Loturarik handiena duten bizi kalitatearen alderdiak: Pertsonen arteko harremanak: zuzenean hartzen ditu barnean interakzio positiboak, elkarrekiko laguntzak eta gizarteko kide sentitzea. Besteen egoera emozionalak hautemateak eta haiei doiki erantzuteak indartu egiten ditu loturak eta gizarte sareak.Ongizate emozionala: enpatiak gogobetetze afektiboa, autoestimua eta lotura emozionala sortzen ditu; hala, murriztu egiten dira bakartasun sentimenduak eta, aldiz, oreka afektiboa sustatzen da.Autodeterminazioa: besteen beharrei doiki erantzuteak hautu prosoziala, harremanetarako ekimena eta gizarte interakzioetako kontrol emozionala garatzen ditu. | |
OINARRIZKO JAKINTZAK G) Blokea: Jokabide enpatikoa: Beste pertsonen egoera emozionalak eta beharrak hautemateko, ulertzeko eta haiei doiki erantzuteko gaitasuna. | |
KE7 konpetentzia espezifikoari lotutako ebaluazio irizpideak | Oinarrizko jakintzak |
Eguneroko egoeretan, kidekoen eta helduen egoera afektiboei antzematea eta horien aurrean neurrizko erreakzio eta erantzun emozionala izatea, behar den laguntza mailarekin, eta oinarrizko loturak ezartzea testuinguruen eta erantzun emozional egokien artean. | Testuingurura doitutako erantzun afektiboa: eguneroko egoeretan, kidekoen eta helduen egoera afektiboen aurrean neurrizko erreakzio emozionala izatea. |
Laguntzako, kontsolamenduko edo presentzia solidarioko ekintza zehatzak hastea, egitea eta mantentzea, behar den laguntzarekin, eskola ingurunean ondoez emozionala sumatzen zaien pertsonei zuzendurik. | Laguntza, kontsolamendu edo akonpainamendu jokabideak: ondoeza sumatzen zaien pertsonei zuzendutako laguntzako, kontsolamenduko edo presentzia solidarioko ekintza zehatzak. |
Partekatutako jardueretan, kidekoen berezitasun indibidualak eta erritmo pertsonalak errekonozitzea, errespetatzea eta haietara egokitzea, dagokion laguntza mailarekin, eta, orobat, aniztasun funtzionala baloratzea. | Desberdintasunak eta besteen erritmoak errespetatzea: partekatutako jardueretan, kidekoen banakako berezitasunak errekonozitzea eta haien erritmo pertsonalera egokitzea. |
Eguneroko interakzio testuinguruetan, beste pertsonei kalte emozionala edo fisikoa eragiten dieten edo haien espazio pertsonala inbaditzen duten jokabideak inhibitzea, kontrolatzea eta saihestea, gero eta laguntza gutxiagorekin. | Isekak, inbasioa edo kaltea saihestea: besteei kalte emozionala edo fisikoa eragiten dieten edo haien espazio pertsonala inbaditzen duten jokabideak inhibitzea. |
Hezkuntza ingurunearen barnean, elkar zaintzeko, talde laguntzako edo elkartasun laguntzako zeregin kolektiboetan laguntzea, ekarpena egitea eta aktiboki parte hartzea, behar den laguntzarekin. | Elkartasuneko edo zaintza partekatuko ekintzetan parte hartzea: eskola ingurunean, zaintzako, elkarri laguntzeko edo talde laguntzako zeregin kolektiboetan laguntzea. |
ARLOA: JOKABIDEA (J) | |
8. konpetentzia espezifikoa (KE8-J) Kezkatzen gaituzten jokabideak erantzun funtzional, egoki eta sozialki onartuekin ordezteko gaitasuna garatzea, eta, horretarako, jokabideen funtzioa (arreta, ihesa, sarbidea) errekonozitzea, ordezko erantzun baliokideak ikastea, komunikazio funtzional eraginkorra baliatzea, ihes, eraso edo autoestimulazio jokabideak egokitze-aukerekin ordeztea, geldialdi, laguntza edo aldaketa eskaerak modu egokian adieraztea, indartze positiboaren bidez sendotzea eta askotariko testuinguruetara orokortzea; hori guztia erregulazio galera larriak murrizteko, jokabide errepertorio eraginkorrak sustatzeko, komunikazio funtzionala hobetzeko, parte-hartze inklusiboa errazteko, autonomia pertsonala indartzeko eta bizi kalitatea handitzeko. | |
Loturarik handiena duten bizi kalitatearen alderdiak: Autodeterminazioa: jokabide arazotsuak erantzun funtzionalekin ordezteak autorregulazioa eta egokitze-alternatibak hautatzeko gaitasuna garatzen ditu eta, halaber, bulkaden gaineko kontrol autonomoa, beharrak eraginkortasunez asetzeko.Pertsonen arteko harremanak: jokabide disruptiboak sozialki onartutako erantzunekin ordezteak interakzio positiboak, talde onarpena eta laguntza sareak hobetzen ditu, eta, beraz, gizarte bazterketa saihesten du.Ongizate emozionala: arreta, atsedena edo erregulazio emozionala lortzeko errepertorio funtzionalak erabiltzeak murriztu egiten ditu estresa eta frustrazio metatua, eta egokitze-lorpenekiko gogobetetzea sortzen du. | |
OINARRIZKO JAKINTZAK H) Blokea: Jokabide alternatiboak: Kezkatzen gaituzten jokabideak erantzun funtzional, egoki eta sozialki onartuekin ordezteko gaitasuna; horri esker, errepertorio eraginkorragoak indartzen dira arreta, atsedena, laguntza, objektuetarako irispidea edo erregulazio emozionala lortzeko. | |
KE8 konpetentzia espezifikoari lotutako ebaluazio irizpideak | Oinarrizko jakintzak |
Kezkatzen gaituzten jokabideen funtzio bera betetzen duten egokitze-erantzunak ikastea, praktikatzea eta erabiltzea, behar den laguntzarekin, eta errepertorio funtzionalak sendotzea praktika sistematikoaren bidez. | Erantzun alternatibo baliokideen irakaskuntza: kezkatzen gaituzten jokabideen funtzio bera duten egokitze-erantzunak ikastea. |
Beharrak, lehentasunak edo ondoeza adierazteko, komunikatzeko modu eraginkorrak erabiltzea, adieraztea eta konbinatzea, dagokion laguntza mailarekin, eta, hala, interakzioa sustatzea. | Komunikazio funtzionala erabiltzea: beharrak, lehentasunak edo ondoeza adierazteko, komunikatzeko modu eraginkorrak erabiltzea. |
Eskakizun edo aktibazio egoeretan, erantzun desegokiak inhibitzea eta, horien ordez, sozialki baloratutako egokitze-aukerak baliatzea eta aplikatzea, gero eta laguntza txikiagoarekin. | Iheseko, erasoko edo doitu gabeko autoestimulazioko jokabideak ordeztea: erantzun desegokien ordez, sozialki baloratutako egokitze-aukerak baliatzea. |
Atseden hartzeko, helduen laguntza jasotzeko edo eskakizunak aldatzeko eskaera funtzionalak adieraztea, egitea eta erabiltzea, behar den laguntzarekin, egoera zailetan komunikazio eraginkorrari eutsiz. | Modu egokian eskatzea geldialdiak, laguntza edo aldaketak: modu funtzionalean adieraztea atseden hartzeko, laguntza jasotzeko edo eskakizunak aldatzeko eskaerak. |
Jokabide funtzional berriak berehalako ondorio positiboak ezagutzearen bidez sendotzea, mantentzea eta orokortzea, behar den laguntza mailarekin, eta, horri esker, egokitze-errepertorioak indartzea. | Erantzun alternatiboak indartzea: jokabide funtzional berriak berehalako ondorio positiboen bidez sendotzea. |
Ikasitako egokitze-erantzunak eskolako eta eguneroko testuinguruko askotariko egoera, pertsona eta inguruneetan aplikatzea, transferitzea eta egokitzea, dagokion laguntzarekin. | Jokabide berriak askotariko testuinguruetara orokortzea: egokitze-erantzunak askotariko egoera, pertsona eta inguruneetan aplikatzea. |
ARLOA: JOKABIDEA (J) | |
9. konpetentzia espezifikoa (KE9-J) Eskola eta komunitate testuinguruko espazioekin, pertsonekin, objektuekin eta arauekin interakzioan doiki aritzeko gaitasuna garatzea, eta, horretarako, material eta espazio komunak funtzionalki erabiltzea, jokabidea ingurune, pertsona eta jarduera desberdinetara doitzea, ondasun kolektiboak zaintzea eta kontserbatzea, eta partekatutako eremuetan neurrizko portaera izatea, guztia ere parte-hartze aktiboa, orientazio espaziala, hezkuntza eta komunitate ingurunera egokitzea, partekatutako ingurunearen kontserbazioa, bizikidetza ordenatua eta bizi kalitatea sustatzeko. | |
Loturarik handiena duten bizi kalitatearen alderdiak: Gizarte inklusioa: eskola eta komunitate testuinguruko espazioekin, pertsonekin, objektuekin eta arauekin interakzioan doiki aritzea da gizarte inklusioaren definizio operatiboa. Ingurunean parte hartzeak, orientatzeak eta egokitzeak onarpena, kide sentitzea eta komunitatean parte hartzea sustatzen dituzte.Pertsonen arteko harremanak: gizarte inklusioa osatzen du, kidekoekin eta helduekin interakzio positibo zehatzak garatzen baitira ingurunean.Autodeterminazioa: testuinguruko eskakizunetara autonomiaz doitzeak indartu egiten du ingurunea hautatzeko eta kontrolatzeko gaitasuna. | |
OINARRIZKO JAKINTZAK I) Blokea: Ingurunearekiko harremana: Eskola eta komunitate testuinguruko espazioekin, pertsonekin, objektuekin eta arauekin interakzioan doiki aritzeko gaitasuna, horrek parte-hartzea, orientazioa eta ingurunera egokitzea errazten baitu. | |
KE9 konpetentzia espezifikoari lotutako ebaluazio irizpideak | Oinarrizko jakintzak |
Eskola materialak eta partekatutako espazioak modu funtzionalean erabiltzea, antolatzea eta errespetatzea, behar den laguntza mailarekin, eta, horrela, erabiltzaile guztientzako antolamendua eta irisgarritasuna mantentzea. | Materiala eta espazio komuna egoki erabiltzea: eskola materialak modu funtzionalean erabiltzea eta partekatutako espazioen antolamendua errespetatzea. |
Jokabidea inguruneen, solaskideen eta eguneroko eskakizunen aldaketetara doitzea, aldatzea eta halakoei erantzutea, behar den laguntzarekin, eta, horrela, portaeraren jarraitutasuna lortzea askotariko egoeren artean. | Askotariko testuinguru, pertsona eta jardueretara egokitzea: jokabidea inguruneen, solaskideen eta eguneroko jardueretako eskakizunen aldaketetara doitzea. |
Ikastetxeko objektu kolektiboak eta espazio fisikoak zaintzea, kontserbatzea eta mantentzea, dagokion laguntza mailarekin, eta errespetua partekatutako ingurunearen jasangarritasunarekin lotzea. | Ondasun komunak eta ingurune fisikoa errespetatzea: ikastetxeko objektu kolektiboak eta espazio fisikoak zaintzea eta kontserbatzea. |
Erabilera komuneko eremuetan (ikasgelak, jolastokiak, jantokiak) neurrizko portaera erakustea, erregulatzea eta egokitzea, gero eta laguntza txikiagoarekin, eta, hala, bizikidetza erraza eta segurtasun kolektiboa sustatzea. | Jokabide doitua partekatutako espazioetan: neurrizko portaera izatea erabilera komuneko eremuetan, hala nola ikasgeletan, jolastokietan eta jantokietan. |
Arloa.–Aisia eta Astialdia.
1. Arloaren azalpena.
Definizioa: "Astialdia (hau da, eskolako, laneko edo etxeko betebeharrik gabeko aldia) ulertzea, identifikatzea eta planifikatzea, eta, horretarako, borondatez eta atseginez parte hartzea aisialdi jarduera esanguratsuetan (ludikoak, kirolekoak, jaietakoak, sormenezkoak, ekologikoak eta solidarioak), helburu gisa harturik aukeratzeko autodeterminazioa, plangintza laguntzaduna, gozamen pertsonala, komunitateko sozializazioa eta erreferentziazko testuinguruetako ongizate integrala sustatzea".
Aisialdia eta astialdia bizitzaren funtsezko esparrua dira, haien bidez lortzen baita atseden hartzea, gozatzea, harremanak izatea, norberaren interesak arakatzea eta betebeharrezko zereginez haragoko jarduera esanguratsuetan parte hartzea. Adimen desgaitasuna duten ikasleen kasuan, askotan haien interesak mugatuta gelditzen dira aukerarik ezagatik, malgutasun gutxiko errutinengatik edo ez izateagatik haien adinera eta ezaugarrietara egokitutako gozamen jarduerak ezagutzeko, aukeratzeko eta mantentzeko behar adinako laguntzarik.
Arlo hori lantzeari esker, ikasleei laguntza eskaintzen zaie astialdiko uneak errekonozitzeko, lan edo erantzukizun uneetatik bereizteko eta denbora hori modu atsegingarrian antolatzen ahal dela ulertarazteko. Era berean, berekin dakar aisialdi jardueren errepertorioa zabaltzea, parte-hartze aktiboa sustatzea, eta eskola, familia eta komunitate testuinguruetako banakako nahiz partekatutako proposamenez gozatzen irakastea. Helburua ez da soilik "denbora betetzea", baizik eta balio pertsonala duten eta ongizatea, atsedena, komunikazioa, ekimena eta kide izateko sentipena bultzatzen dituzten aisialdi esperientziak eraikitzea.
Kalitatezko aisialdiak irisgarria, esanguratsua eta pertsonari egokitua izan behar du. Horregatik, ikastetxeak benetako aukerak eskaini behar ditu interesak arakatzeko, jarduera berriak probatzeko, lehentasunak adierazteko eta proposamen errazak planifikatzen parte hartzeko. Hori bereziki garrantzitsua da laguntza premia handiagoak dituzten ikasleentzat, haien aisialdirako sarbidea neurri handi batean laguntzen mende dagoelako (giza laguntzak, laguntza materialak, sentsorialak...). Aisialdi inklusiboa ez da jardueretara joatea soilik, baizik eta zentzuz eta benetan gozatzeko baldintzetan parte hartu ahal izatea.
Ikastetxe batean, aisialdiak eta astialdiak hezkuntza balio argia dute; izan ere, motibazioa, sozializazioa, erregulazio emozionala eta garapen pertsonala sustatzen dituzte. Gainera, kidekoen arteko esperientzia partekatuak sortzen laguntzen dute, loturak indartzen dituzte eta gizarte arauak ikasteko, txandaren zain egoteko, erabaki errazak hartzeko eta bizitza komunitarioan parte hartzeko aukerak eskaintzen dituzte. Horregatik, nahita txertatu behar da esparru hau programazioan.
2. Arloak bizi kalitatearen alderdietan duen inpaktua.
Oso handia da aisialdiaren eta astialdiaren eta bizi kalitatearen alderdien arteko lotura, esparru horrek zuzenean eragiten baitio pertsonaren ongizate integralari.
–Ongizate emozionala: aukeratutako jarduera atseginetan parte hartzeak gogobetetzea, erlaxazioa eta gozamen pertsonala areagotzen ditu.
–Ongizate fisikoa: aisialdiko proposamen askok mugimendua, gorputz jarduera eta ohitura osasungarriagoak sustatzen dituzte.
–Pertsonen arteko harremanak: aisialdi partekatuak adiskidetasuna, bizikidetza eta beste pertsonekiko parte-hartzea errazten ditu.
–Garapen pertsonala: jarduera berriak probatzeak esperientziak, trebetasunak eta interesak zabaltzen ditu.
–Autodeterminazioa: astialdian zer egin aukeratu ahal izateak ekimena eta norberaren bizitzaren gaineko kontrola indartzen ditu.
–Gizarte inklusioa: komunitateko jardueretarako sarbideak ohiko inguruneetan benetan parte hartzea sustatzen du.
–Ongizate materiala: aisialdiko baliabideak ezagutzeak eta erabiltzeak eskuragarri dauden aukerak hobeki baliatzea ahalbidetzen du.
–Eskubideak: aisialdiaz gozatzea parte hartzeko, aukeratzeko eta bizitza bete eta esanguratsua izateko eskubidea baliatzea ere bada.
3. Curriculumeko elementuen arteko lotura.
ARLOA: AISIA ETA ASTIALDIA (AA) | |
1. konpetentzia espezifikoa (KE1-AA) Eguneroko bizitzako astialdia ulertzeko eta egituratzeko gaitasuna garatzea, eta, horretarako, betebeharretarako aldiak eta aldi libreak bereiztea, eta askotariko testuinguruetan egunean zehar nola antolatu jakitea, eguneroko errutinetan aurreikuspena, plangintza eta parte-hartze doitua sustatzeko. | |
Loturarik handiena duten bizi kalitatearen alderdiak: Autodeterminazioa: askotariko testuinguruetan astialdia egunean zehar nola antolatzen den jakiteari esker, independentzia handiagoz planifikatzen ahal da, hobeki doituta norberaren interes nahiz beharretara. Pertsonak une horietan zer egin erabakitzen aktiboki parte hartzea sustatzen du, besterik gabe kanpoko proposamenak jaso beharrean.Ongizate emozionala: betebeharretarako aldiak eta aldi libreak bereizteak lagundu egiten du "beti lanpetuta" egotearen sentipena murrizten, aurreikusten ahal diren atseden eta aisialdi uneak izatea errazten du, eta, ondorioz, arindu egiten dira antsietatea eta estresa. Astialdia noiz iritsiko den aurreikusteko eta antolatzen ahal dela jakiteko gaitasunak areagotu egiten du kontrol, lasaitasun eta gogobetetze sentipena.Ongizate fisikoa: ongi egituratutako aisialdiak atsedenerako, jolaseko mugimendurako eta gorputzaren osasuna sustatzen duten jardueretarako tartea eskaintzen du. | |
OINARRIZKO JAKINTZAK A) Blokea: Astialdia kudeatzea: Eskolako, laneko edo etxeko betebeharrik gabeko aldiak ulertzea, identifikatzea eta planifikatzea, eta halakoetan erabakiak arduraz hartzea. | |
KE1 konpetentzia espezifikoari lotutako ebaluazio irizpideak | Oinarrizko jakintzak |
Eguneroko errutinan, betebeharretarako denbora eta astialdia zer diren ulertzea edo bereiztea, eta eskolako edo etxeko jardunaldian haietako bakoitzari eskainitako uneak identifikatzea. | Astialdia ulertzea: eguneroko errutinan betebeharretarako denbora (eskola, zereginak, enkarguak) eta denbora librea bereiztea. |
Askotariko testuinguruetan (eskola, etxea, komunitatea) astialdirako aldiak errekonozitzea eta mugatzea. | Astialdia identifikatzea: hezkuntzako, etxeko edo komunitateko betebeharrik gabeko aldiak errekonozitzea eta mugatzea. |
Astialdiko jarduerak planifikatzen parte hartzea, eguneko edo asteko une bakoitzean zer egiten ahal den aurreikusiz eta, helduaren laguntzarekin edo ikusizko laguntzen bidez, jardueren iraupena eta sekuentzia doituz. | Astialdia planifikatzea: une bakoitzean egiten ahal diren jarduerak aurreikustea (jolasaldian, bazkaldu aurretik edo ondotik), astialdiko errutina txikiak prestatzen parte hartzea eta, laguntzarekin, astialdiko jardueren iraupena doitzea. |
Hautuak arduraz egitea, eta, horretarako, norberaren lehentasunak eta beharrak balioestea, mugak eta arauak errespetatzea eta, astialdia baliatzeari dagokionez, gozamen, autonomia eta ongizate jarrerak erakustea. | Hautu arduratsuak astialdian: denbora librea erabiltzeko aukeren artetik hautatzea. |
ARLOA: AISIA ETA ASTIALDIA (AA) | |
2. konpetentzia espezifikoa (KE2-AA) Aisialdi jarduerak eskuratzeko eta haietan modu aktibo, atsegin eta esanguratsuan parte hartzeko gaitasuna garatzea, eta, bide horretan, norberaren interes, gaitasun eta testuinguru pertsonaletara egokitutako aukerak arakatzea eta hautatzea, eskola, familia eta komunitate inguruneetako askotariko aisialdi proposamenetan parte-hartze gidatua izatearen bitartez, gozamena, ongizate emozionala, sozializazioa eta garapen pertsonala nahiz komunitarioa sustatzeko. | |
Loturarik handiena duten bizi kalitatearen alderdiak: Ongizate emozionala: aisialdi jardueretan modu aktibo, atsegin eta esanguratsuan parte hartzeak gozamena, erlaxazioa eta dibertimendua sustatzen ditu, estresa murrizten du, eta lagungarria da egoera emozional egonkorrago eta gogobetegarriagoa izateko. Norberaren interesetara egokitzen ahal diren aukerak arakatzeak eta hautatzeak askatasun, plazer eta gogobetetze sentipena areagotzen du.Gizarte inklusioa: eskola, familia eta komunitate inguruneetako askotariko aisialdi jarduerak eskuratzeak eta haietan parte hartzeak taldeetako kide izatea, esperientziak partekatzea, jolastea, hitz egitea eta baldintza berdintasunez elkarrekin bizitzea ahalbidetzen du. Lagungarria da sozializatzeko, lotura afektiboak eraikitzeko eta jarraitutasuna izateko nahitaezko zereginetatik kanpoko bizitza komunitarioan.Garapen pertsonala: askotariko aisialdi gidatuak (jolasak, kirolak, arteak, aire zabaleko jarduerak, kultura jarduerak eta abar) esperimentatzea lagungarria da interesak aurkitzeko, trebetasunak zabaltzeko eta nortasun aberatsago eta askotarikoago bat eraikitzeko. Parte-hartze esanguratsu eta atseginak heldutasuna, erabakiak hartzea eta aisialdiaren bidez autonomia izateko gaitasuna indartzen ditu. | |
OINARRIZKO JAKINTZAK B) Blokea: Aisiarako irispidea eta aisian parte hartzea: Astialdia borondatez, atseginez eta modu esanguratsuan erabiltzea, eskola, familia eta komunitate testuinguruetan gozamena, garapen pertsonala eta sozializazioa ekartzeko. | |
KE2 konpetentzia espezifikoari lotutako ebaluazio irizpideak | Oinarrizko jakintzak |
Aisialdi proposamenak eta eskaintzak ezagutzea, ingurune askotako (eskola, familia eta komunitatea) jarduerak identifikatuz. | Aisialdi eskaintzak ezagutzea: eskola, familia eta komunitate testuinguruetan eskuragarri dauden jarduerak (ludikoak, kirolekoak, jaietakoak, sormenezkoak, ekologikoak eta solidarioak). |
Aisialdi jarduerak hautatzeko prozesuan parte hartzea, norberaren lehentasunak adieraziz, eta, era berean, norberaren testuinguru pertsonal eta sozialera doitutako erabakiak hartzea, taldeko arauak eta txandak errespetatuz. | Aisialdi aukeren artean hautatzea: norberak erabakitzea zer jarduera egin aurkeztutako aukeren artetik. |
Aukeratutako aisialdi jardueran aktiboki inplikatzea, hartan hasi eta berezko amaierara arte edo aurreikusitako denboraren barnean parte hartuz, eta gozamena, iraunkortasuna eta beste pertsonekiko lankidetza erakutsiz. | Aukeratutako jardueran parte hartzea: hautatutako jarduera hastea eta hartan inplikatzea berezko amaierara edo ezarritako denbora mugara arte. |
Garapen Praktikoaren esparrua
Arloa.–Osasuna eta Segurtasuna.
1. Arloaren azalpena.
Osasuna eta segurtasuna bizitza autonomo eta bete baten funtsezko oinarriak dira. Desgaitasun intelektuala duten ikasleengan, konpetentzia horiek irakaskuntza esplizitua eta sistematikoa behar dute, gorputzaren gaineko norberaren ezagutzatik testuinguru fisiko, sozial eta digitaletako autobabesera artekoa. Ez da arriskuak saihestea soilik, baizik eta norberaren sentsazio fisiko eta emozionalez jabetzea, norbere burua zaintzeko errutinak aplikatzea (higienea, atsedena, elikadura orekatua, gorputz jarrera osasungarriak), eta elkarrekiko errespetuan nahiz muga pertsonalak ezagutzean oinarritutako lotura afektibo seguruak ezartzea.
Halaber, aitortzen da ikasleek hitzik eta ahotsik gabeko modalitateen bidez (hala nola gihar tonuaren aldaketak edo ikusten ahal diren erreakzio fisiologikoak baliatuz) adierazten ahal dituztela zuzenean komunikatiboak ez diren baina haien ongizaterako informazio balio nabarmena duten seinaleak, zeinak behar bezala behatu eta interpretatu behar baitira hezkuntzako esku-hartzean.
Arlo horretan biltzen dira elikadura ohitura osasungarrien sustapena, lasaitzeko tekniken bidezko erregulazio emozionala eta eguneroko arriskuen prebentzioa (arrisku egoerak identifikatzea, segurtasun arauak betetzea, osasun baliabideak erabiltzea). Ikasleek ikasten dute pertsona eta portaera seguruak ezagutzen, kontaktu desegokiak baztertzen, beren informazio digitala babesten eta laguntza eraginkortasunez eskatzen. Segurtasunak barnean hartzen ditu larrialdietako erantzun automatikoak (simulazioak, ebakuazioak) eta eguneroko bizitzako prebentzio jokabideak ere.
Ikastetxean, konpetentzia horiek norbere burua zaintzeko eguneroko errutinen eta ikasle bakoitzaren premietara egokitutako irakaskuntza esplizituaren bidez garatzen dira. Familiako eta komunitateko bizitzarako transferentzia sustatu behar da, familien inplikazio aktiboaren eta benetako testuinguruetako praktikaren bidez.
Helburua da pertsona bakoitzak bere burua fisikoki eta emozionalki zaintzeko gaitasuna garatzea, baita erabaki osasungarriak hartzekoa eta gainbegiratze txikienarekin ingurune seguruetan parte hartzekoa ere. Konpetentzia horiek oinarri sendoa ematen dute helduaroan autonomia izateko eta urraketa egoerak prebenitzeko.

Oso estua da osasunaren eta segurtasunaren eta bizi kalitatearen alderdien arteko lotura, kontuan izanik arlo horrek zuzenean eragiten diola desgaitasun intelektuala duten pertsonen ongizate integralari.
–Ongizate fisikoa: norbere burua zaintzeko eta elikatzeko ohitura osasungarriek gorputzaren osasuna mantentzen dute eta gaixotasunak prebenitzen dituzte.
–Ongizate emozionala: emozioak erregulatzeak eta lasaitasuna lantzeak autoestimua handitzen dute, eta antsietatea, berriz, murriztu.
–Pertsonen arteko harremanak: lotura afektibo seguruek interakzio positiboak eta elkarrekiko babesa sustatzen dituzte.
–Garapen pertsonala: norbere burua zaintzen eta babesten ikasteak konpetentzia praktikoak eta konfiantza indartzen ditu.
–Autodeterminazioa: erabaki osasungarriak hartzeak eguneroko bizitzaren gaineko kontrol handiagoa ahalbidetzen du.
–Gizarte inklusioa: ingurune seguruetan parte hartzeak komunitatean presentzia aktiboa izaten laguntzen du.
–Ongizate materiala: osasun baliabideak egoki erabiltzeak baliabide pertsonalak optimizatzen ditu.
–Eskubideak: autobabes fisiko eta digitalak bizitza seguru eta duina izateko eskubidea bermatzen du.
Laburbilduz, osasuneko eta segurtasuneko konpetentziak garatzea funtsezkoa da autonomia funtzionala, ongizate integrala eta ingurune guztietan parte-hartze aktiboa izatea lortzeko. Horrek guztiak bizitza beteagoa, babestuagoa eta independenteagoa izaten laguntzen du, pertsonak senti dezan gai dela bere burua eraginkortasunez zaintzeko eta babesteko.

ARLOA: OSASUNA ETA SEGURTASUNA (OS) | |
1. konpetentzia espezifikoa (KE1-OS) Norbere gorputzaren gaineko ezagutza eta kontzientzia garatzea eta, ildo horretan, gorputzeko sentsazioak eta ondoez seinaleak ezagutzea, higienearekin, atsedenarekin, mugimenduarekin eta gorputz jarrerarekin loturiko errutina osasungarriak aplikatzea, norbere burua zaintzeko ekintzetan parte hartzea, eta osasun baliabideak arduraz erabiltzea (laguntzarekin baina gero eta autonomia handiagoarekin), guztia ere ongizate pertsonala, segurtasuna eta bizi kalitatea hobetuko dituen oreka fisiko eta emozionalari eusteko. | |
Loturarik handiena duten bizi kalitatearen alderdiak: Ongizate fisikoaGorputzeko sentsazioak eta ondoez seinaleak ezagutzeak, higienearekin, atsedenarekin, mugimenduarekin eta gorputz jarrerarekin loturiko errutina osasungarriak aplikatzeak eta norbere burua zaintzeko ekintzetan parte hartzeak eragin zuzena dute osasun fisikoan, arazoen prebentzioan eta, orobat, gorputz orekatua mantentzeko. Osasun baliabideak arduraz erabiltzea (laguntzarekin eta, arian-arian, autonomia handiagoz) ere loturik dago alderdi horri, gorputza behar bezala zaintzea sustatzen baitu.Ongizate emozionala: norberaren gorputzaz jabetzeak eta ondoez fisikoa nahiz emozionala identifikatzeko gaitasunak posible egiten dute emozioak hobeki erregulatzea, baita antsietatea murriztea eta seguruago nahiz kontrol handiagoz sentitzea ere. Egonkortzat hautematen den oreka fisiko eta emozionalak gogobetetze pertsonala, lasaitasuna eta ongizate emozional orokorra sustatzen ditu.Garapen pertsonala: norberaren gorputzari buruzko ezagutza eskuratzeak, seinale fisiologikoak eta emozionalak interpretatzen ikasteak eta, arian-arian, norbere burua zaintzeko erantzukizuna hartzeak hazkunde nabarmena bultzatzen dute heldutasunean eta norbere buruaren ulermenean. Konpetentzia horrek indartu egiten ditu norbere burua zaintzeko autonomia eta eguneroko bizitzan ohitura osasungarriak txertatzeko gaitasuna. | |
OINARRIZKO JAKINTZAK A) Osasunaren blokea: Osasun fisikoa: Norberaren gorputza ezagutzea; higienearekin, mugimenduarekin, atsedenarekin eta gorputz jarrerarekin loturiko oinarrizko premiak ezagutzea; ondoez seinaleak identifikatzea; krisi fisikoei eskuragarri dauden osasun baliabideen laguntzarekin erantzutea; eta oreka osasungarria sustatzen duten ohiturak eskuratzea. | |

Osasunarekin lotutako gorputzeko sentsazioak (tenperatura, mina, nekea edo zorabioa) hautematea, identifikatzea, bereiztea, adieraztea eta haiei erantzutea, eta, ildo horretan, ondoez seinaleei tankera hartzea, laguntza edo atsedena behar dela jakinarazteko. | Norbere gorputza eta ondoez seinaleak ezagutzea: osasunarekin lotutako gorputzeko sentsazioak (tenperatura, mina, nekea, izerdia edo dardarak) hautematea, identifikatzea, bereiztea, adieraztea eta haiei erantzutea, eta aurrerapenak egitea ondoez fisikoaren oinarrizko seinaleak identifikatzera iristeko, hala nola sukarra edo zorabioa. |
Alarma pizten duten gorputzeko sentsazioak (min handia, sukarra, arnasestua edo zorabioa) ondoez fisikoaren adierazle gisa hautematea, identifikatzea, bereiztea, adieraztea eta halakoei erantzutea, eta gero eta autonomia handiagoz eskatzea osasun langileen edo irakasleen laguntza. | Alerta sentsazio fisiologikoak: alarma pizten duten gorputzeko sentsazioak (min akutua, sukarra, arnasestua edo zorabioak) arreta edo laguntza behar dela adierazten duten seinale gisa hautematea, identifikatzea, bereiztea eta adieraztea, eta halakoei erantzutea. |
Aktiboki parte hartzea norbere burua zaintzeko eta ongizateko errutinetan (garbitasuna, mugimendua, gorputz jarrerarekin loturiko ohiturak edo atsedena), gogobetetzea agertuz eta osasun pertsonala eta ingurunekoa mantentzeko ardura erakutsiz. | Norbere zaintza fisikoarekiko jarrerak: osasuna zaintzeko errutinetan aktiboki parte hartzea, ongizate pertsonalarekiko gogobetetzea adieraztea eta oreka fisikoa sustatzen duten prebentzio ohiturak sendotzea. |
Higiene pertsonal eta sozialerako oinarrizko arauak aplikatzea (eskuak garbitzea, gauza pertsonalak erabiltzea, gorputza garbitzea eta kutsadurak prebenitzea), eta norberarekiko ez ezik besteekiko ere jokabide arduratsuak izatea. | Higiene prebentiboa: osasuna mantentzera bideratuta dauden higiene pertsonal eta sozialerako oinarrizko arauak aplikatzea: gorputza garbitzea, nork bere gauza pertsonalak erabiltzea eta kutsadurak prebenitzea; norberarekiko ez ezik besteekiko ere jokabide arduratsuak garatzea. |
Eguneroko jardueretan gorputz jarrera egokiak hartzea, eta eskuragarri dauden altzariak, euskarriak edo laguntza teknikoak behar bezala erabiltzea, ondoezak eta lesioak prebenitzeko eta ongizate fisikoa sustatzeko. | Gorputz jarreraren higienea eta oinarrizko ergonomia: eguneroko jardueretan –esertzean, altxatzean, makurtzean edo objektuak garraiatzean– gorputz jarrera egokiak hartzea, eta aulkiak, mahaiak, materialak eta/edo tresnak behar bezala erabiltzea, minak edo lesioak prebenitzeko. |
Neke edo akidura seinaleak ezagutzea eta atseden, erlaxazio eta geldialdi aktiboko errutinak txertatzea, horien bidez oreka fisiko eta mentalari laguntzeko eta eguneroko jardueretako parte-hartzea hobetzeko. | Atseden eta lo ohiturak: neke seinaleak ezagutzea eta atseden, erlaxazio eta geldialdi aktiboko errutinak zein pausatzeko beste dinamika batzuk ezartzea, suspertze fisikoa eta mentala laguntzeko. |
Osasuna kontrolatzeko eta zaintzeko oinarrizko prozeduretan laguntzea (tenperatura hartzea, medikazioa ematea, lehen sorospenak edo larrialdietan esku hartzea), laguntzarekin baina gero eta autonomia handiagoarekin, prozedura horien helburua ulertuz eta langile arduradunen jarraibideak betez. | Osasun laguntza: eskolako erizainek egiten dituzten osasun zainketa pertsonalizatuetan gero eta autonomia handiagoz laguntzea; osasuna kontrolatzeko oinarrizko prozedurak ezagutzea (tenperatura, pultsua eta arnasketaren maiztasuna neurtzea); medikazioa ematen eta/edo baimendutako prozedura inbaditzaileetan parte hartzea; lehen sorospenak aplikatzea; eta krisi edo larrialdietarako banakako protokoloak ulertzea. |
ARLOA: OSASUNA ETA SEGURTASUNA (OS) | |
2. konpetentzia espezifikoa (KE2-OS) Elikadura ohitura osasungarriak sustatzea eta, ildo horretan, elikagai nutritiboak identifikatzea, askotariko menuak hautatzea, eta jateko nahiz hidratatzeko errutina erregularrak txertatzea, hori guztia autonomia pertsonala, ongizate fisiko eta emozionala, eta osasuna nahiz bizi kalitatea hobetzen lagunduko duen bizimodu orekatua lortu ahal izateko. | |
Loturarik handiena duten bizi kalitatearen alderdiak: Ongizate fisikoa: zuzenean eragiten du gorputzaren osasunean, elikadura egokian, organismoaren funtzionamenduan eta osasun arazoen prebentzioan. Egoera fisiko egonkorragoa sustatzen du, energia nahikoarekin, eta murriztu egiten du elikadura desegokiarekin lotutako gaixotasunak izateko arriskua.Garapen pertsonala: konpetentzia honek berekin dakar elikagaiei, gorputzaren beharrei eta ohitura osasungarriei buruz ikastea, eta horrek heldutasuna eta norberaren ezagutza indartzen ditu.Autodeterminazioa: elikagai nutritiboak identifikatzeak, askotariko menuak hautatzeak eta jateko errutinak betetzeak berekin dakarte norberaren elikadurari buruzko erabakiak irizpide osasungarriei jarraikiz hartzea, eta, hala, areagotu egiten da norberaren bizitzaren gaineko kontrola. Horrek autonomia sustatzen du eguneroko testuinguruetan (eskolan, familian eta gizartean), berekin dakarrelako zer, noiz eta nola jan jakitea, besteek gainbegiratuta aritu beharra izan zein ez. | |
OINARRIZKO JAKINTZAK B) Osasunaren blokea: Elikadura osasuna eta nutrizio osasungarria: Elikagai osasungarriak hautatzea sistematikoki, askotariko menu orekatuak jatea, behar bezala hidratatzea eta osasun ona mantentzeko arriskutsuak diren kontsumoak saihestea. | |

Elikagai osasungarriak errekonozitzea, izendatzea edo seinalatzea eta saihestu edo neurriz kontsumitu beharrekoetatik bereiztea, ikusizko laguntzak edo manipulatzeko materialak erabiliz, eta gorputzean eta osasunean duten eragina ulertzen dela erakutsiz. | Elikagai osasungarriak identifikatzea: osasunerako onak eta nutritiboak diren elikagaiak –hala nola frutak eta barazkiak– ezagutzea, eta saihestu edo neurriz kontsumitu beharrekoetatik –gozokiak, frijituak edo freskagarri azukredunak– bereiztea, eta, halaber, hautu osasungarriak egitea errazten duten ikusizko seinaleak interpretatzea. |
Elikagai berriak onartzea, jarrera onarekin eta osasuna mantentzeko dietaren aniztasunak duen garrantzia baloratuz. | Askotariko menuak hautatzea eta onartzea: kontzienteki hautatzea aukera osasungarriak eta dieta orekatu batean elikagai berriak sartzeko jarrera ona izatea. |
Hidratatzeko uneak eta beharrak identifikatzea eta, horretarako, eguneroko errutinetan ura eskatzea edo onartzea, baita norbere zaintza fisikoaren barnean hidratazio egokia bermatuko duten edateko jarraibide erregularrei eustea ere. | Hidratazio egokia: ur kantitate egokia edateko beharra identifikatzea eta funtsezko uneetan hidratatzeko jarraibide erregularrak ezartzea. |
Elikatzeko errutina erregularrei eustea, ordutegiak, kantitate egokiak eta otorduetako bizikidetza arauak errespetatuz, eta, halaber, kontzienteki saihestea elikagai ultraprozesatuak edo nutrizio arriskua dutenak. | Elikatzeko ohitura osasungarriak: ordutegiak eta kantitate orekatuak errespetatzen dituzten elikatzeko errutina erregularrak antolatzea, eta nahita baztertzea produktu ultraprozesatuak edo nutrizio arriskua dutenak (azukre gehiegi duten elikagaiak, edari energetikoak edo bakoitzari eragiten dioten alergenoak). |
Jaten duenaren eta bera sentitzen den moduaren arteko loturaz jabetzea; era berean, otorduetan gozamen eta ongizate jarrerak erakustea, eta elikadura orekatua baloratzea, osasunerako, energia izateko eta gizarte partaidetza positiborako funtsezko faktorea dela ohartuta. | Elikadura ongizatea: elikadura hautuen eta norberaren ongizate fisiko eta emozionalaren arteko loturaz jabetzea, dieta askotariko eta orekatuak energian eta errendimenduan duen eragin positiboa baloratzea, eta partekatutako otorduetako uneak positibotzat jotzea. |
ARLOA: OSASUNA ETA SEGURTASUNA (OS) | |
3. konpetentzia espezifikoa (KE3-OS) Norberaren emozioen kontzientzia, adierazpena eta erregulazioa garatzea eta, bide horretan, gorputzeko eta emoziozko sentsazioak errekonozitzea, bai eta aktiboki parte hartzea ere lasaitzeko jardueretan, norbere buruaren zaintzan eta barne ongizatea sustatzen duten erabakiak hartzeko garaian, horren guztiaren helburu izanik norberaren irudi positiboa eraikitzea, egokitzapen pertsonala eta soziala hobetzea, eta inklusioa nahiz osasun mentala sustatzea bizitza osoan zehar. | |
Loturarik handiena duten bizi kalitatearen alderdiak: Ongizate emozionala: gorputzeko eta emoziozko sentsazioak ezagutzeak, lasaitzeko eta norbere burua zaintzeko jardueretan parte hartzeak eta norberaren emozioa erregulatzeak eragin zuzena dute egonkortasun emozionalean eta, orobat, antsietatea murrizteko eta gogobetetze pertsonala hobetzeko. "Barne ongizatea" eraikitzen laguntzen dute; eta segurtasun psikologikoa sentitzea funtsezkoa da osasun mentalerako.Autodeterminazioa: zer sentitzen den errekonozitzeak, adierazteak eta lasaitzeko estrategiak erabakitzeak berekin dakar norberaren bizitza emozionalaren eta jokabidearen gaineko kontrol handiagoa izatea.Garapen pertsonala: kontzientzia emozionalak, adierazpen egokiak eta erregulazioak hazkunde nabarmena bultzatzen dute norberaren ezagutzan, heldutasunean eta barne esperientzia interpretatzeko nahiz hari aurre egiteko gaitasunean. Konpetentzia horrek norberaren irudi positiboa eta nortasun sendoagoa eraikitzea ahalbidetzen du bizitza osoan zehar. | |
OINARRIZKO JAKINTZAK C) Osasunaren blokea: Osasun mentala: Norberaren emozioak errekonozitzea, adieraztea eta erregulatzea; norberaren irudi positiboa garatzea; norberaren ongizatean aktiboki parte hartzea; eta askotariko inguruneetan norberaren inklusioa eta egokitzapena sustatzea. | |
KE3 konpetentzia espezifikoari lotutako ebaluazio irizpideak | Oinarrizko jakintzak |
Egoera emozionalak (hala nola negarra, erlaxazioa edo irribarrea) hautematea, identifikatzea, bereiztea eta adieraztea, bai eta halakoen aurrean erreakzionatzea ere, eta ongizate fisiko eta emozionalarekin duten lotura errekonozitzea. | Emozioen pertzepzio sentsoriala: egoera emozionalak –hala nola negarra, arnasketa sakon eta motela, edo irribarre naturala– hautematea, identifikatzea, bereiztea eta adieraztea, bai eta halakoen aurrean erreakzionatzea ere. |
Lasaitasuna, erlaxazioa edo gogobetetze pertsonala sustatzen duten jardueretan aktiboki parte hartzea, eta jarrera positiboak izatea norberaren ongizatearekiko eta eguneroko testuinguruetan oreka emozionala bilatzearekiko. | Ongizate emozionalarekiko jarrerak: aktiboki parte hartzea lasaitasuna eta oreka emozionala sustatzen dituzten jardueretan, norberaren ongizatearekiko gogobetetzea adieraztea eta ohitura emozional positiboak sendotzea. |
Oinarrizko emozioak (poza, tristura, beldurra, haserrea, harridura, lasaitasuna) errekonozitzea eta bereiztea, norberaren gorputzeko erreakzioei erreparatuz eta ongizate edo ondoez emozionala sortzen duten egoerak desberdinduz. | Emozioen kontzientzia eta errekonozimendua: norberaren oinarrizko emozioak identifikatzea eta bereiztea, haiekin lotutako gorputzeko seinaleei erreparatzea, eta ongizate edo ondoez emozionala sortzen duten egoerak desberdintzea. |
Norberaren egoera emozionalak inguruabarretara doituta adieraztea eta, horretarako, komunikazio modu bat baino gehiago erabiltzea (ahozkoa, keinuzkoa, piktografikoa edo teknologikoa), bai eta emozioak adierazteko jokabide ez-egokituak arian-arian murriztea ere. | Emozioen adierazpen funtzionala: norberaren egoera emozionala adierazpen kode baten baino gehiagoren bidez komunikatzea, norberaren beharrak doiki azaltzea, eta adierazpide gisa erabiltzen diren jokabide ez-egokituak pixkanaka murriztea. |
Tentsioa edo segurtasunik eza eragiten duten egoerak identifikatzea eta autorregulazio estrategiak aplikatzea (arnasa hartzea, laguntza eskatzea, leku lasai bat bilatzea edo errutinak aurreikustea), eta egonkortasun emozionala sustatzen duten jardueretan aktiboki parte hartzea. | Emozioen oinarrizko erregulazioa: tentsioa edo segurtasunik eza eragiten duten egoerak identifikatzea, autorregulazio estrategia errazak aplikatzea (arnasketa, geldialdia, leku lasaia, laguntza eskatzea edo ikusizko aurreikuspena) eta egonkortasun emozionala sustatzen duten errutina edo jardueretan parte hartzea. |
Lasaitasuneko eta autorregulazioko egoerei denbora luzeagoz eustea, zereginetan modu egokituan parte hartzeko, gatazkak konpontzeko eta aldaketen edo ezustekoen aurrean malgutasun handiagoa erakusteko. | Tolerantzia leihoa handitzea: gero eta egonkorragoa den lasaitasun egoera emozional eta fisiologikoari eustea, eta, horrela, parte-hartze egokitua eta arazoen ebazpena bultzatzea, bai eta malgutasun kognitibo eta kontrol sentsorial handiagoen garapena ere. |
Ikasitako estrategiak erabiltzea egoera berri, zail edo etsigarriei arrakastaz aurre egiteko, betiere emozioak erregulatuz eta egokitzapen funtzionalerako nahiz jokabidea kontrolatzeko gaitasuna erakutsiz. | Aurre egiteko trebetasunak garatzea: ustekabeko egoeren, zailtasunen edo gatazken aurrean, emozioak erregulatzeko ikasitako estrategia eraginkorrak aplikatzea, eta, ildo horretan, egokitzapen funtzionala eta erronken kudeaketa positiboa sustatzea. |
Bere ongizatearekin lotutako erabakietan parte hartzea, eta, ildo horretan, lasai, seguru eta gustura sentitzen lagunduko dioten laguntzak, estrategiak edo jarduerak hautatzea edo eskatzea. | Autodeterminazioa ongizate emozionalean: norberaren ongizatearekin lotutako erabakietan parte hartzea, autorregulazio estrategia pertsonalak hautatzea eta lehentasun emozionalak adieraztea. |
Atsedenarekin, elikadura orekatuarekin, ariketa fisikoarekin eta aisialdiarekin loturiko errutinak txertatzea, eta horiek guztiak osasun mental eta emozionalari eusteko beharrezko elementu gisa errekonozitzea. | Osasun mentala babesten duten bizi ohiturak: atseden egokia, elikadura orekatua, ariketa fisikoa eta aisialdi uneak ongizate emozional eta psikologikoaren funtsezko osagai gisa txertatzea. |
Norberaren gaitasun pertsonalak ezagutzea eta baloratzea, akatsak ikaskuntzaren parte gisa onartzea eta lorpenekiko gogobetetzea erakustea, norberaren irudi positibo eta doitua arian-arian eraikiz. | Autoestimua eta autokontzeptu positiboa: norberaren ezaugarriak errekonozitzea, akatsa ikaskuntzaren parte gisa onartzea, arrakasta esperientziak baloratzea, eta norberaren irudi doitu eta positiboa eraikitzea. |
ARLOA: OSASUNA ETA SEGURTASUNA (OS) | |
4. konpetentzia espezifikoa (KE4-OS) Lotura afektibo eta sozial osasungarriak ezartzea eta, eginahal horretan, norberaren eta besteen mugak errekonozitzea eta errespetatzea, pertsona eta portaera seguruak identifikatzea, aktiboki kolaboratzea eta besteekiko errespetu, enpatia eta arreta jarrerak izatea; hori guztia ongizate sozioemozionala sustatzeko, askotariko inguruneetan modu seguru eta positiboan parte hartzeko eta arriskuko edo urraketa pertsonaleko egoerak prebenitzeko. | |
Loturarik handiena duten bizi kalitatearen alderdiak: Pertsonen arteko harremanak: lotura afektibo eta sozial osasungarriak ezartzeak, aktiboki kolaboratzeak eta errespetua, enpatia eta arreta erakusteak zuzenean eragiten dute senideekiko, kideekiko eta beste heldu batzuekiko harremanen kalitatean. Laguntza sareak, konfiantza eta kide izateko sentipen emozionala sustatzen dituzte.Autodeterminazioa: portaera seguruak identifikatzeak, mugak ezartzeak eta norekin aritu aukeratzeak indartu egiten dute norberaren gizarte bizitzaren gaineko kontrola. | |
OINARRIZKO JAKINTZAK D) Osasunaren blokea: Osasun sozioafektiboa: Kidekoekin eta erreferentziazko helduekin harreman seguruak, errespetuzkoak eta afektiboak ezartzea eta mantentzea; norberaren eta besteen mugak ezagutzea; elkarri laguntzea; erabaki arduratsuak hartzea; eta arrisku egoeren aurreko babesa. | |
KE4 konpetentzia espezifikoari lotutako ebaluazio irizpideak | Oinarrizko jakintzak |
Beste pertsonekiko harremanekin loturiko gorputzeko sentsazioak (hala nola ongizatea, deserosotasuna edo tentsioa) hautematea, identifikatzea, bereiztea eta adieraztea, baita haiei erantzutea ere; lotura seguruak edo ez-seguruak adierazten dituzten seinale fisikoez jabetzea, eta erantzun emozionala nahiz gorputzeko erantzuna gizarte testuinguru bakoitzera egokitzea. | Gizarte interakzioen pertzepzio sentsoriala: harremanekin lotutako gorputzeko sentsazioak (lagunarteko besarkadaren goxotasun atsegina, hurbilketa inbaditzaileak eragindako tentsioa, ahots lasaiarekiko erlaxazioa, begirada sarkorrak sorturiko deserosotasuna, bizkarreko zaplada lagunkoi baten kilika positiboa, ustekabeko ukituaren aurreko zurruntasuna) hautematea, identifikatzea, bereiztea eta adieraztea, baita halakoen aurrean erreakzionatzea ere; eta lotura seguruen eta ez-seguruen oinarrizko seinale fisikoak identifikatzea. |
Gizarte interakzioetan jarrera positiboak eta kolaboratiboak izatea eta, ildo horretan, tratu atsegina hobestea, elkarrekiko errespetuan oinarritutako loturak ezartzea eta norberarekiko edo besteekiko portaera inbaditzaileak edo begirunerik gabeak baztertzea. | Errespetuzko harremanekiko jarrerak: interakzio positiboak onartzea eta haiekin kolaboratzea. Tratu atsegina hobestea. Portaera inbaditzaileak baztertzea. |
Eskola, familia edo komunitate inguruneko erreferentziazko eta konfiantzazko pertsonak ezagutzea, haiengandik bereiztea pertsona ezezagunak edo segurtasunik eza eragiten dutenak, eta behar denean laguntza edo akonpainamendua eskatzea. | Harremanetako intimitate mailak identifikatzea: pertsona seguruak errekonozitzea (ezagunak, lagunak, familia eta bikotekidea). Pertsona ezezagunak bereiztea. |
Tratu onaren seinaleak eta alerta seinaleak identifikatzea, eta deserosotasun edo arrisku egoeren aurrean erreakzionatzeko eta halakoak aditzera emateko gaitasuna erakustea. | Portaera seguruak eta ez-seguruak bereiztea: beldurra, deserosotasuna edo segurtasunik eza eragiten duten egoerak identifikatzea; tratu ona (irribarrea, ahots lasaia, errespetuzko distantzia) eta alerta seinaleak (oihuak, hurbilketa azkarra, baimenik gabeko ukituak) bereiztea eskola edo komunitate inguruneetan. |
Norberaren gorputzeko atal pribatuak errekonozitzea eta babestea, jakinik inork ezin dituela ukitu medikuaren edo familiaren baimenik gabe, eta urraketa edo arrisku egoeren aurrean laguntza eskatzea; eta, horretarako, norbera babesteko estrategiak pixkanaka garatzea. | Norberaren gorputzeko mugak: gorputzeko eremu pribatuak (bainujantziak estaltzen dituen atalak) ezagutzea, jakitea inork ezin dituela ukitu arrazoi medikorik edo familiako arrazoirik gabe, norbera defendatzeko trebetasunak garatzea eta urraketa egoeretan laguntza eskatzea. |
Besteen espazio fisikoa eta emozionala errespetatzea eta, ildo horretan, baimenik gabeko kontaktuak edo hurbilketak saihestea, eta harremanetan adostasunak eta mugek duten garrantzia ulertzen dela erakustea. | Besteen gorputzeko mugak: ez inbaditzea kideen eta helduen espazio pertsonala aldez aurretik haien adostasuna izan gabe. |
Kidekoekin eta erreferentziazko helduekin lotura afektibo positiboak ezartzea; interakzioko oinarrizko arauak errespetatzea; afektua, esker ona eta enpatia modu egokian adieraztea; eta portaera egokiak eta desegokiak bereiztea. | Harreman sozioafektibo osasungarriak eta tratu ona: kidekoekin eta erreferentziazko helduekin lotura seguruak ezartzea, interakzioko oinarrizko arauak errespetatzea, afektua modu egokian adieraztea eta portaera egokiak eta desegokiak bereiztea. |
Talde jardueretan lankidetzaz eta elkartasunez parte hartzea eta, bide horretan, erantzukizunak partekatzea eta kideei laguntza eskaintzea, kohesioa eta kidekoen nahiz helduen arteko laguntza sareak sustatzeko. | Elkarlana eta elkarri laguntzea: talde jardueretan lankidetzan aritzea, erantzukizunak partekatuta hartzea, elkarri laguntzea eta elkarrekikotasun loturak garatzea, gizarte inguruneko laguntza sareak sustatzeko. |
Norberaren gorputza eta garapenarekin lotutako aldaketak aintzat hartzea eta baloratzea eta, alde horretatik, muga pertsonalak ezartzea, eta afektua edo desira segurtasunez, errespetuz eta bere heldutasun mailarako egokia den moduan adieraztea; era berean, norberaren sexualitateari buruzko erabaki informatu eta arduratsuak hartzea behar den laguntzarekin. | Sexu autonomia: norberaren gorputza eta haren aldaketak ezagutzea eta aintzat hartzea, sexualitatearekin lotutako emozioak eta sentsazioak identifikatzea, muga pertsonalak ezartzea eta errespetatzea, afektua eta desira segurtasunez eta egokiro adieraztea, sexualitateari buruzko informazioa eskuratu eta erabaki arduratsuak hartzea, eta sexu eskubideak baliatzea, beharrezkoa denean laguntza eskatuz. |
ARLOA: OSASUNA ETA SEGURTASUNA (OS) | |
5. konpetentzia espezifikoa (KE5-OS) Eguneroko ingurune desberdinetan jokabide seguru eta arduratsuak garatzea eta, ildo horretan, arriskua ekartzen ahal duten elementuak, eremuak edo pertsonak identifikatzea, egoera seguruak eta arriskutsuak bereiztea eta testuingurura doitutako babes erantzunak aplikatzea, istripuak prebenitzeko, norberaren eta besteen segurtasuna bermatzeko eta eguneroko bizitzan autonomia pertsonala nahiz partaidetza segurua sustatzeko. | |
Loturarik handiena duten bizi kalitatearen alderdiak: Ongizate fisikoa: arriskuak identifikatzeak, egoera seguruak eta arriskutsuak bereizteak eta babes erantzunak aplikatzeak inpaktu zuzena du istripuak prebenitzeari eta osotasun fisikoa zaintzeari dagokienez. Eguneroko ingurune seguruagoa sustatzen du, eta lesioak edo gorputz kalteak gertatzeko probabilitatea murrizten.Eskubideak: loturik dago babeserako, segurtasun pertsonalerako eta zabarkeriarik ezerako eskubidearekin, bai eta eguneroko bizitzan saihesteko moduko arriskurik gabe parte hartzeko eskubidearekin ere. | |
OINARRIZKO JAKINTZAK E) Segurtasunaren blokea: Inguruneko arriskuez jabetzea: Ohiko inguruneetan, hala nola ikasgelan, lantegian, jolastokian, kalean edo etxean, eremu, pertsona edo elementu arriskutsuak identifikatzea (objektu zorrotzak, garbiketa produktuak, trafikoa, sua, altuerak), eta haien inguruan kontuz ibiltzea. | |
KE5 konpetentzia espezifikoari lotutako ebaluazio irizpideak | Oinarrizko jakintzak |
Arriskua edo segurtasuna adierazten duten gorputzeko sentsazioak identifikatzea eta adieraztea, komunikazio modu desberdinen bidez, eta, horretarako, ingurune eta egoera seguruak eta arriskutsuak bereiztea, eta testuinguru bakoitzean eskuragarri dauden babes edo prebentzio elementuak ezagutzea. | Arriskuaren kontzeptua: gorputzeko sentsazioak hautematea eta adieraztea, egoera seguruak eta arriskutsuak bereiztea, eta testuinguru eta egoera bakoitzean agertzen ahal diren arrisku iturriak eta eskuragarri dauden babes tresnak ezagutzea. |
Ohiko ingurunean, arriskutsuak izaten ahal diren elementuak, eremuak edo pertsonak ezagutzea eta seinalatzea, eta erakustea oinarrizko mailan ulertzen direla zuhurtzia edo helduen gainbegiratzea eskatzen duten egoerak. | Arriskuak hautematea: erreferentziazko testuinguru bakoitzeko elementu arriskutsuak identifikatzea (eremuak, pertsonak edo elementuak). |
Objektu edo egoera baten balizko arriskua egiaztatzea, behatuz, alderatuz edo erreferentziazko helduei galdetuz, eta jardun aurretik jarrera zuhur eta gogoetatsua izatea. | Arriskua egiaztatzea: behatutako subjektuaren balizko arriskua egiaztatzea. |
Prebentzio eta autobabes errutinetan aktiboki parte hartzea eta, horretarako, kolaborazioa, interesa eta portaera seguruekiko atxikimendua erakustea, baita arrisku fisikoa edo ingurunerako arriskua dakarten jokabideak edo egoerak baztertzea ere. | Segurtasunarekiko jarrerak: zuhurtzia errutinak onartzea eta halakoetan interesez kolaboratzea eta parte hartzea, portaera seguruak berez hobestea eta arrisku egoerak senez baztertzea. |
Ikasitako segurtasun erantzunak autonomiaz edo gidatuta aplikatzea, eta erakustea aurrera egiten dela estrategia horiek orokortzeari dagokionez, bai eta balizko arrisku baten aurrean norbera zein besteak babesteari dagokionez ere. | Babes jokabidea betetzea: ikasitako babes erantzuna autonomiaz eta pixkanaka aplikatzea, egoerara eta uneko testuingurura egokituta. |
ARLOA: OSASUNA ETA SEGURTASUNA (OS) | |
6. konpetentzia espezifikoa (KE6-OS) Balizko istripuen edo arrisku egoeren aurrean jokabide seguru eta arduratsuak eskuratzea eta, ildo horretan, segurtasun arauak, seinaleak eta errutinak errespetatzea, prebentzio prozedurak gero eta autonomia handiagoz aplikatzea eta ezustekoen aurrean zuhur jardutea, eta hori guztia norberaren eta besteen osotasuna babesteko, bizikidetza segurua sustatzeko eta eguneroko bizitzako askotariko inguruneetan autonomia bultzatzeko. | |
Loturarik handiena duten bizi kalitatearen alderdiak: Ongizate fisikoa: segurtasuneko arau, seinale eta errutinak errespetatzeak eta prebentzio prozedurak aplikatzeak eragin zuzena du osotasun fisikoaren babesean eta istripuen murrizketan. Eguneroko ingurunean norberaren eta besteen gorputz kalteak ahalik eta gehien murriztea ahalbidetzen du.Garapen pertsonala: heldutasuna, arrisku testuinguruetan erabakiak hartzeko gaitasuna eta ondorioak aurreikustekoa garatzen dira. | |
OINARRIZKO JAKINTZAK F) Segurtasunaren blokea: Istripuak eta arrisku egoerak prebenitzea: Eskola, familia eta komunitate inguruneetan, oinarrizko segurtasun arauak aplikatzea eta arrisku seinaleak edo ikusizko sekuentziak errespetatzea erorikoak, kolpeak, ebakiak, erasoak edo intoxikazioak saihesteko. | |
KE6 konpetentzia espezifikoari lotutako ebaluazio irizpideak | Oinarrizko jakintzak |
Arrisku edo debeku sinboloak, ikusizko seinaleak eta arauak ezagutzea eta errespetatzea, eta, horretarako, norberaren eta taldearen segurtasuna bermatzen duten hitzezko edo ikusizko jarraibideak aplikatzea ikastetxeko eta komunitateko ingurune guztietan. | Seinaleak eta debekuak errespetatzea: sinboloak (kontuz, arriskua, debekatuta...) eta segurtasuna bermatzeko hitzezko edo ikusizko jarraibideak errespetatzea. |
Istripuak prebenitzeko ikastetxean (edo beste testuinguru batzuetan) ezarritako oinarrizko segurtasun arauak betetzea, eta eguneroko aplikazioan jarrera kolaboratibo arduratsua izatea. | Oinarrizko segurtasun arauak betetzea: istripuak edo banakako nahiz taldeko arrisku egoerak prebenitzeko eskola testuinguruan (edo beste batzuetan) ezarritako arauak betetzea: segurtasunez mugitzeko oinarrizko arauak, mugatutako eremuak errespetatzea, materialak segurtasunez manipulatzea, eremu kolektiboetako portaera eta norbera babesteko nahitaezko ekipamendua erabiltzea. |
Prebentzio errutinetan aktiboki parte hartzea eta, horrela, ingurunea arriskurik gabe mantentzen laguntzea eta norbere burua zaintzeko ohiturak eta erantzukizun partekatua garatzea. | Prebentzio ohiturak eskola ingurunean: eskola ingurunea arriskurik gabe mantentzen duten errutinak eta portaerak. Ikasgelan, lantegian, jolastokian eta jantokian istripuak saihesteko ikuskapenetan, garbiketa seguruetan eta prebentziozko prestaketetan parte hartzea (oinetakoak egiaztatzea, sukaldean mantala erabiltzea...). |
Ustekabeko arriskuen aurrean, hiru urratseko sekuentzia aplikatzea (hautematea, egiaztatzea eta egitea), ezer manipulatu gabe eta erreferentziazko helduari azkar abisatuz, eta, era berean, arriskua prebenitzeko eta kontrolatzeko portaera doituak izatea. | Ezustekoen aurrean behar bezala erantzutea: arrisku berrien aurrean hiru urratseko ikusizko sekuentzia aplikatzea (hautematea, egiaztatzea eta egitea). Erreferentziazko helduari abisatzea. Jarraibide argiak jaso arte, ez manipulatzea istripua gertatu den eremuak (putzuak, eroritako objektuak). |
ARLOA: OSASUNA ETA SEGURTASUNA (OS) | |
7. konpetentzia espezifikoa (KE7-OS) Ingurune fisiko, digital zein mistoetan jokabide seguru eta arduratsuak garatzea eta, eginahal horretan, autobabeserako oinarrizko estrategiak aplikatzea, datu pertsonalak edo irudiak agerian jartzea saihestea, proposamen edo kontaktu arriskutsuak identifikatu eta baztertzea eta, beharrezkoa denean, berehala laguntza eskatzea, segurtasuna bermatzeko, teknologiaren erabilera arduratsua sustatzeko eta eguneroko bizitzan autonomia, ongizatea eta inklusioa bultzatzeko. | |
Loturarik handiena duten bizi kalitatearen alderdiak: Ongizate fisikoa: autobabeserako oinarrizko estrategiak aplikatzeak, datu pertsonalak edo irudiak agerian jartzea saihesteak eta proposamen arriskutsuak baztertzeak osotasun fisikoa eta segurtasun pertsonala babesten laguntzen du, bai aurrez aurreko ingurunean, bai ingurune digitalean. Abusuzko harreman edo egoerekiko esposizioa murriztuz gero, gutxiagotu egiten da gorputz kalteak edo eremu intimoenaren inbasioak gertatzeko probabilitatea.Autodeterminazioa: ingurune mistoetan autobabes estrategiak gero eta autonomia handiagoz aplikatzen ikasteak eta laguntza noiz eta nori eskatu jakiteak areagotu egiten du norberaren bizitzaren gaineko kontrola, bai eta testuinguru digitalean erabakiak hartzeko gaitasuna ere. Konpetentzia horrek ahalbidetzen du independentzia eta segurtasun handiagoz parte hartzea sare sozialetan, ikasgela birtualetan eta mugikorra edo ordenagailua erabiltzean, etengabe besteek gainbegiratuta aritu beharra izan zein ez. | |
OINARRIZKO JAKINTZAK G) Segurtasunaren blokea: Autobabesa testuinguru fisiko eta digitaletan: Datu pertsonalak edo irudiak ezezagunekin ez partekatzeko estrategiak erabiltzea, edozein ingurunetako proposamen arriskutsuak baztertzea eta berehala laguntza bilatzea esparru fisiko, digital edo mistoetako eskaera edo egoera ez-seguruen aurrean. | |
KE7 konpetentzia espezifikoari lotutako ebaluazio irizpideak | Oinarrizko jakintzak |
Ingurune fisiko edo birtualetan arriskutsuak izaten ahal diren egoerak errekonozitzea eta, horri loturik, alerta seinaleak identifikatzea eta pertsona edo estimulu ezezagunekiko interakzioan kontuz eta zuhur jokatzea. | Arrisku egoerak identifikatzea: ingurune fisiko eta birtualetan, alerta seinaleak errekonozitzea (profil faltsuak...), eta, hala, pertsona edo estimulu ezezagunen aurrean kontuzko eta zuhurtziazko jokabideak sustatzea. |
Norbera babesteko oinarrizko estrategiak aplikatzea eta, ildo horretan, datu pertsonalak, pasahitzak edo irudiak ezezagunekin ez partekatzea, baita informazioa desegoki erabiltzearekin lotutako arriskuak ulertzen direla erakustea ere. | Norberaren informazioa babestea: oinarrizko segurtasun estrategiak aplikatzea eta, horretarako, ez zabaltzea datu, pasahitz edo irudirik, eta ulertzea zer arrisku dituen informazioa desegoki erabiltzeak. |
Egoera ez-seguruen, mehatxuen edo eskaera susmagarrien aurrean, berehala laguntza bilatzea eta eskatzea, konfiantzazko pertsonengana edo erreferentziazko profesionalengana joz, eta gero eta autonomia handiagoa erakustea laguntza kanal seguruak identifikatzeko. | Egoera ez-seguruen aurrean laguntza eskatzea: mehatxuen edo eskaera susmagarrien aurrean, konfiantzazko pertsonekin edo erreferentziazko profesionalekin berehala harremanetan jartzea eta egoera komunikatzea. |
Segurtasun pertsonaleko eta digitaleko errutinak eguneroko bizitzan txertatzea eta, hala, norbere zaintzaren, ongizatearen eta eskubideak erabiltzearen arteko lotura errekonozitzea, ingurune fisiko eta teknologikoetan arduraz eta segurtasunez moldatzeko. | Segurtasun pertsonaleko eta digitaleko errutinak txertatzea: norbere burua zaintzeko eta erantzukizunak hartzeko ohiturak eguneroko bizitzan txertatzea eta, hala, ongizatea eta eskubide pertsonalen erabilera segurua sustatzea. |
ARLOA: OSASUNA ETA SEGURTASUNA (OS) | |
8. konpetentzia espezifikoa (KE8-OS) Larrialdi egoeren edo simulazioen aurrean jokabide automatiko, seguru eta koordinatuak garatzea eta, horretarako, ikusizko edo entzunezko alerta seinaleak ezagutzea, babes jarrerak hartzea, ikusizko ebakuazio ibilbideei jarraitzea eta amaiera seinalea eman arte taldean segitzea; hori guztia banakako eta taldeko segurtasuna bermatzeko, ezustekoen aurrean lasaitasuna sustatzeko eta, halaber, autonomia eta ingurune seguruetan arduraz parte hartzea bultzatzeko. | |
Loturarik handiena duten bizi kalitatearen alderdiak: Ongizate fisikoa: alerta seinaleak ezagutzeak, babes jarrerak hartzeak, ebakuazio ibilbideei jarraitzeak eta taldean segitzeak zuzenean eragiten du osotasun fisikoa babesten eta larrialdi egoeretako lesioak prebenitzen. Lagungarria da gorputz kalteak –nola indibidualak, hala kolektiboak– minimizatzen diren ingurunea izateko.Garapen pertsonala: segurtasuneko errutinak erantzun automatiko gisa txertatzeak heldutasun eta diziplina maila handia dakar berekin, bai eta jokabide kritikoak ikastea ere.Ongizate materiala: ebakuazio ordenatuak ondasun materialak eta larrialdietarako baliabideak (irteerak, ekipamenduak, seinaleak) ere babesten ditu. | |
OINARRIZKO JAKINTZAK H) Segurtasunaren blokea: Larrialdietan eta simulazioetan oinarrizko erantzuna ematea: Larrialdi seinaleak ezagutzeko baliabideak aplikatzea, segurtasun jarrera hartzea, ikusizko ebakuazio ibilbide seguruei jarraitzea, izendatutako elkargunera iristea eta amaiera seinalea eman arte taldearekin segitzea, egoera kritikoetan norberaren eta taldearen babesa bermatzeko. | |
KE8 konpetentzia espezifikoari lotutako ebaluazio irizpideak | Oinarrizko jakintzak |
Larrialdiko oinarrizko seinaleak (alarma soinua, argi keinukariak, piktogramak edo helduaren keinuak) identifikatzea eta berehala erreakzionatzea, eta babes edo ebakuazio jokabide bat hasi beharrarekin lotzea, hitzezko azalpen gehigarririk behar izan gabe. | Larrialdi seinaleak errekonozitzea: berehala identifikatzea erreferentziazko testuinguru bakoitzeko oinarrizko larrialdi seinaleak (alarma soinua, argiak, piktogramak...). Babes edo ebakuazio jokabideak hasi beharrarekin lotzea, hitzezko azalpen gehigarririk gabe. |
Simulazioetan edo larrialdi egoeretan onarpena, kolaborazioa eta lasaitasuna agertzea, ezarritako prozeduretan aktiboki parte hartzea eta pertsona heldu arduradunen jarraibideak konfiantzaz betetzea. | Larrialdi prozedurekiko jarrerak: simulazioak onartzea, eta haietan kolaboratzea eta aktiboki parte hartzea. |
Azkar eta automatikoki hartzea ikastetxean ezarritako segurtasun jarrera (makurtzea, burua eta lepoa estaltzea, leku seguruan babestea) eta, alerta seinalearen aurrean, autokontrolez eta norberarentzat edo besteentzat arriskurik sortu gabe erreakzionatzea. | Segurtasun jarrera automatikoki hartzea: larrialdi seinalea aktibatzean, azkar eta automatikoki hartzea ezarritako segurtasun jarrera (makurtzea, burua eta lepoa besoekin babestea, mahaiaren azpian edo ondoan jartzea). |
Larrialdi egoeretan, seinaleztatutako ebakuazio ibilbideetan zehar mugitzea ikusizko laguntzen bidez (piktogramak, oinatzak, geziak) eta, bitartean, lasaitasunari eta talde barneko tokiari eustea, bai eta jarraibideak une oro errespetatzea ere, harik eta leku segurura iritsi arte. | Ebakuazio ibilbideei jarraitzea: erreferentziazko testuinguru bakoitzean seinaleztatutako ebakuazio ibilbideetan zehar mugitzea (piktogramak, geziak, lurreko oinatzak, panelak...). Talde barnean jarraitzea eta seguru egon arte jarraibideak errespetatzea. |
Izendatutako elkargunea errekonozitzea eta hara joatea, taldearekin bertan gelditzea eta simulazioaren edo larrialdiaren amaiera seinalearen zain egotea, eta, hala, segurtasun prozedura osoa ulertzen dela erakustea. | Elkargunea aurkitzea: erreferentziazko testuinguru bakoitzean esleitutako elkargunea errekonozitzea. Hara iristeko eta beste abisu bat jaso arte bertan egoteko gaitasuna. |
Larrialdi edo simulazio prozesu osoan lasaitasunari, isiltasunari eta arretari eustea, jarraibideei kasu egitea, mugimendu zakarrak edo sakabanatzea saihestea eta, hala, ingurunea seguru eta antolatuta izaten laguntzea. | Isilik eta geldi egotea: larrialdian edo simulazioan lasai eta isilik egotea. Jarraibideak betetzea. |
Arloa.–Eguneroko Bizitzako Jarduerak.
1. Arloaren azalpena.
Definizioa: "Norberaren zaintzarekin, osasunarekin, elikadurarekin, janzkerarekin eta hurbileko ingurunea antolatzearekin lotutako oinarrizko ekintzak autonomiaz eta eraginkortasunez egiteko gaitasuna. Ongizate fisikoa eta emozionala, autodeterminazioa, gizarte partaidetza eta norberaren bizi proiektuarekiko erantzukizuna sustatzen ditu".
Eguneroko bizitzako jarduerak (EBJ) dira desgaitasun intelektuala duten ikasleen autonomia pertsonalaren muina, horrek egiten baitu posible pertsona bakoitzak gero eta independentzia handiagoz kudeatzea bere gorputzaren zainketa, elikadura, higienea, janzkera eta ondasunak. Arlo honek gainditu egiten du zereginak betetze hutsa; duintasun pertsonalaren, osasun integralaren eta familia, eskola eta komunitate testuinguruetako partaidetza aktiboaren oinarri da. Helburua ez da soilik mugimendu trebetasun zehatzak garatzea, baizik eta gorputzaren zentzumen kontzientzia izatea, bulkada fisiologiko eta emozionalak autorregulatzea eta norberaren zaintzari buruzko erabaki funtzionalak hartzeko gaitasuna garatzea.
Ikasleek erronka bereziak dituzte barne sentsazioak (gosea, egarria, higiene premia, deserosotasuna) hautematen, errutinak denboran sekuentziatzen eta ikaskuntzak askotariko inguruneetara orokortzen. Horregatik, EBJak irakastean bermatu behar da ekintza bakoitzak berehalako zentzua eta erabilgarritasun praktikoa dituela.
Arlo honen garapenak zenbait alderdi uztartzen ditu: intimitatea errespetatzen duten higiene pertsonaleko errutinak; esfinterren kontrola izatea eta seinale fisiologikoak goiz identifikatzea; testuinguruetara eta urtaroetara egokituta janztea eta eranztea; mahaiko gizarte arauak betetzen dituen elikadura seguru eta higienikoa izatea; eta ondasun pertsonalekiko erantzukizuna izaten eta galerak saihesten laguntzen duen espazio antolaketa. Konpetentzia horiek guztiak transbertsalki lantzen dira, eta ohitura osasungarriak, norberaren gorputz irudiaren kontzientzia eta, beharrezkoa denean, laguntza onartzea sustatzen da.
Beraz, curriculumaren eguneroko plangintzan EBJei lehentasuna emateko konpromisoa hartu behar du ikastetxeak, eta eguneko jarduera eta une guztietan txertatu behar ditu. Intimitatea errespetatzen, hautu pertsonala sustatzen eta aurrerapen bakoitza ospatzen duten inguruneak sortu behar ditu, eta bermatu behar du laguntza orokortuko premiak dituzten ikasleek ere aktiboki parte hartzen dutela beren aukeren arabera, mendekotasunak murrizteko eta benetako inklusiorako bideak irekitzeko.
Irakaskuntza sistematiko horren bidez, EBJak errutina huts izatetik funtsezko eskubide izatera igarotzen dira; horrela, beste arlo batzuetako ikaskuntza ere ahalbidetzen da gizartean duintasunez parte hartu dezaten.

Eguneroko Bizitzako Jardueren arloaren eta bizi kalitatearen alderdien arteko lotura funtsezkoa da, autonomiaren eta ongizate integralaren oinarri praktikoa baitira.
–Ongizate fisikoa: higienea, elikadura orekatua eta gorputzaren kontrola izateak osasun arazoak prebenitzen ditu, prebentzio ohiturak sustatzen ditu eta organismoaren funtzionamendu ona bultzatzen du.
–Ongizate emozionala: errutina pertsonaletarako konpetentziak autoestimua handitzen du, mendekotasunak eragindako frustrazioa murrizten du eta lortutako norbere zaintzarekiko gogobetetzea sortzen du.
–Pertsonen arteko harremanak: norbere burua zaintzeko autonomiak higiene oztoporik edo gehiegizko mendekotasunik gabeko gizarte interakzioak errazten ditu, eta besteek onartzea sustatzen du.
–Garapen pertsonala: EBJak menderatzeak oinarrizko konpetentzia motorrak, sentsorialak eta kognitiboak sendotzen ditu, eta zabaldu egiten du goragoko ikaskuntzetarako errepertorio funtzionala.
–Autodeterminazioa: arropa aukeratzeak, higieneari buruz erabakitzeak edo ondasun pertsonalak antolatzeak indartu egiten du eguneroko erabaki garrantzitsuak hartzeko gaitasuna.
–Gizarte inklusioa: norbere burua zaintzeko independentzia izateak talde jardueretan osoki parte hartzea ahalbidetzen du, etengabe hirugarrenen laguntza behar izan gabe.
–Ongizate materiala: norberaren zaintza kudeatzeak mendekotasun kostuak murrizten ditu epe luzera, eta komunitateko zerbitzu normalizatuak eskuratzea ahalbidetzen du.
–Eskubideak: EBJak menderatzeak bizitza duina eta autonomoa izateko eskubidea benetan baliatzea bermatzen du, baita higieneagatik edo mendekotasun funtzionalagatik diskriminaziorik ez jasatekoa ere.

ARLOA: EGUNEROKO BIZITZAKO JARDUERAK (EBJ) | |
1. konpetentzia espezifikoa (KE1-EBJ) Gorputza garbi, zainduta eta osasuntsu izateko gaitasuna garatzea eta, ildo horretan, gero eta autonomia handiagoz parte hartzea eguneroko higiene errutinetan, norberaren gorputzeko eta emoziozko sentsazioak identifikatu eta erregulatzea, garbitzeko materialak eta produktuak behar bezala erabiltzea, eta norberaren nahiz besteen intimitatea errespetatzea, xede gisa harturik osasuna, ongizate fisiko eta emozionala, autoestimua, autodeterminazioa, gizarte inklusioa eta bizi kalitatea sustatzea eguneroko bizitzako testuinguruetan. | |
Loturarik handiena duten bizi kalitatearen alderdiak: Ongizate fisikoa (higienea, osasuna, elikadura eta garbiketarako eta zainketarako baliabideak egoki erabiltzea).Ongizate emozionala (gorputzeko eta emoziozko sentsazioak identifikatzeak eta erregulatzeak eta, orobat, errutinetan "zainduta" eta "seguru" sentitzeak estresa murrizten du, eta lagungarria da segurtasuna eta gogobetetze pertsonala lortzeko).Autodeterminazioa: norberaren intimitatea erregulatzeak eta garbiketari buruzko erabaki errazak hartzeak norberaren bizitzaren gaineko kontrola eta aukeratzeko eta erabakitzeko gaitasuna sustatzen ditu. | |
OINARRIZKO JAKINTZAK A) Blokea: Norberaren garbitasuna: Eguneroko higiene errutinen bidez gorputza garbi, zainduta eta osasuntsu izateko gaitasuna, eta, bide horretan, autonomia ohiturak, erantzukizun pertsonala eta norbere buruarekiko, besteekiko eta norberaren intimitatearekiko errespetuzko ohiturak garatzea. | |

Higieneari lotutako gorputzeko sentsazioak (zikintasuna, usain txarra, izerdia, deserosotasuna, garbitu ondoko ongizatea) identifikatzea, adieraztea eta erregulatzea, behar den laguntza mailarekin, eta, horrela, haien aurrean doiki erreakzionatzea, eta oinarrizko loturak ezartzea garbiketa errutinen, osasunaren eta ongizate fisiko eta emozionalaren artean. | Pertzepzioa, sentsazioak eta gorputz kontzientzia: higiene pertsonalarekin lotutako gorputzeko sentsazioak (zikintasuna, usain txarra, izerdia, deserosotasuna, garbitu ondoko ongizatea) hautematea, haiei erantzutea, identifikatzea, bereiztea eta adieraztea, eta higienearen, gorputz kontzientziaren eta ongizate fisiko eta emozionalaren arteko lotura errekonozitzea. |
Higiene pertsonaleko errutinen aurrean onarpen eta kolaborazio jarrera izatea, eta haietan ekimen eta autonomia maila desberdinekin parte hartzea, norberarekiko, laguntzaileekiko eta intimitateko oinarrizko arauekiko errespetuzko jokabideei eutsiz. | Norberaren garbiketarekiko jarrera: norberaren garbiketa eta higiene errutinak onartzea, haietan kolaboratzea eta/edo parte hartzea. |
Eskuak, aurpegia, gorputza eta hortzak garbitzea eta lehortzea, behar diren laguntzekin, ordena ulergarrian eta higiene sekuentzien oinarrizko urratsei jarraituz, eta ulerturik garrantzitsua dela gaixotasunak prebenitzeko, ongizatea hobetzeko eta norberaren irudia zaintzeko. | Norberaren garbitasuna: eskuak, aurpegia, gorputza eta hortzak garbitzeko sekuentzia ordenatuta egitea. |
Higiene pertsonaleko produktuak eta tresnak (xaboia, xanpua, hortzetako eskuila eta pasta, eskuoihala, desodorantea, orrazia eta abar) identifikatzea eta doiki erabiltzea, kantitate egokiak ematea, une egokian, eta egoera onean eta behar bezala antolatuta edukitzea, bere burua zaintzeko erantzukizuna hartzeko behar duen laguntza mailarekin. | Garbiketa produktuak eta materiala erabiltzea: higiene pertsonaleko oinarrizko produktuak (xaboia, xanpua, hortzetako eskuila eta pasta, eskuoihala, desodorantea, orrazia...) identifikatzea eta behar bezala erabiltzea. |
Ilea eta norberaren irudia garbi, zainduta eta ordenatuta izatea, ezaugarri pertsonaletara eta testuingurura egokitutako garbitze, orrazte eta txukuntze errutinen bidez; zeregin horietan mailakatutako laguntzekin parte hartuz, eta itxura egokiak norberaren ongizaterako eta besteekiko harremanetarako duen garrantzia balioestea. | Ilea eta norberaren irudia zaintzea: ilea eta norberaren irudia zaintzea. Ilea garbi, zainduta eta txukun izatea (garbitzeko eta orrazteko errutinak...). Ezaugarri pertsonalen arabera, tresna eta produktu egokiak erabiltzea. |
Higiene intimoko eta barneko arropa aldatzeko errutinetan parte hartzea edo zuzenean egitea –barnean harturik konpresak edo pixoihalak erabiltzea, beharrezkoa denean–, premia motor, sentsorial eta kognitiboen arabera doitutako laguntzekin, eta, orobat, errespetuzko jokabideak izatea norberaren gorputzarekiko eta norberaren nahiz besteen pribatutasun eta intimitatearekiko. | Higiene intimoa eta gorputza zaintzea: eremu genitalen osasunera bideratutako higiene intimoko errutinei jarraitzea, pribatutasun pertsonala errespetatuz. |
Norberaren garbiketa eguneroko bizitzako une garrantzitsuetan txertatzea (jaikitzean, komuna erabili ondotik, jan aurretik eta ondotik, jarduera fisikoaren ondotik edo lotara joan aurretik), ikusizko, hitzezko edo teknologiaren bidezko laguntzarekin noiz egin behar den aurreikustea eta, behar den laguntzarekin, denborak, espazioak eta materialak pixkanaka antolatzea, norbere burua zaintzeko eta komunitatean parte hartzeko ohitura egonkorrak sendotzeko. | Garbiketa errutinak eta ohiturak: garbiketa eguneroko bizitzaren ohiko parte gisa txertatzea une egokietan (jaikitzean, komuna erabili ondotik, jan aurretik eta ondotik, jarduera fisikoa egin eta gero, edo lotara joan aurretik). |

2. konpetentzia espezifikoa (KE2-EBJ) Esfinterren kontrola eta komunaren erabilera autonomoa kudeatzeko gaitasuna garatzea eta, ildo horretan, arian-arian hautematea, identifikatzea eta adieraztea pixa eta kaka egitearekin lotutako sentsazio fisiologikoak, bai eta baliabide funtzionalak, sekuentzia ordenatuak eta higiene arauak dituzten errutina egokituetan parte hartzea ere, hori guztia gorputz kontzientzia, autorregulazioa, ongizate fisiko eta emozionala, autonomia pertsonala eta eguneroko testuinguru inklusiboetan bizi kalitatea sustatzeko. | |
Loturarik handiena duten bizi kalitatearen alderdiak: Ongizate fisikoa: esfinterren kontrola eta komunaren erabilera kudeatzeko gaitasunak zuzenean eragiten du osasunean, gorputz higienean eta infekzioen edo ondoez fisikoen prebentzioan.Autodeterminazioa: esfinterrak kontrolatzen eta komuna autonomoki erabiltzen pixkanaka ikasteak berekin dakar erabakiak hartzea, errutinak betetzea, beharra denean laguntza eskatzea eta arauei jarraikiz jardutea.Eskubideak: loturik dago intimitaterako, pribatutasunerako, partaidetzarako eta higiene zerbitzu duinak eskuratzeko eskubideekin.Gizarte inklusioa: komuna autonomiaz erabiltzeko gaitasunak komunitateko jardueretan eta inguruneetan parte hartzen laguntzen du. | |
OINARRIZKO JAKINTZAK B) Blokea: Esfinterren kontrola eta komuna erabiltzea: Pixa eta kaka egiteko premiak ezagutzeko, aurreikusteko eta borondatez kudeatzeko trebetasuna izatea, eta, horretarako, eskuragarri dauden baliabideak behar bezala erabiltzea eta higiene pertsonalari, autonomiari eta gizarteko nahiz inguruneko arauekiko errespetuari eustea. | |

Pixa eta kaka egitearekin lotutako gorputzeko sentsazioak (presioa, deserosotasuna, hezetasuna, arindua) hautematea, identifikatzea, adieraztea eta haiei erantzutea, eta komunera joateko edo laguntza eskatzeko beharrarekin lotzea, aurrerapenak eginez gorputz kontzientziari eta horrek higienearekin eta ongizatearekin duen loturari dagokienez, bizi kalitatearen ereduaren arabera. | Sentsazio fisiologikoak eta kontrolaren kontzientzia: pixa eta kaka egitearekin lotutako gorputzeko sentsazioak (presioa, deserosotasuna, hezetasuna, arindua) hautematea, identifikatzea, adieraztea eta haiei erantzutea. Sentsazio horiek komunera joateko edo laguntza eskatzeko beharrarekin lotzea. |
Esfinterrak kontrolatzeko eta komuna erabiltzeko errutinak onartzea eta haietan kolaboratzea eta aktiboki parte hartzea, autonomia pertsonalarekiko jarrera positiboak izanik. | Kontrolarekiko eta komuna erabiltzearekiko jarrerak: esfinterrak kontrolatzeko eta komunaren erabilera funtzionaleko errutinak onartzea eta haietan kolaboratzea eta aktiboki parte hartzea. |
Gernua eta eginkariak gero eta nahitasun handiagoz atxikitzea eta kanporatzea eta, horretarako, testuinguru eta ordutegietara aurreikusgarrietara (jan ondotik, atera aurretik) doitzea eta autonomiaz aurreikustea. | Premia fisiologikoak autorregulatzea: gernua eta eginkariak gero eta nahitasun eta egokitasun handiagoz atxikitzeko eta kanporatzeko gaitasuna garatzea. |
Komuna, komunontzia, pixontzia edo pixoihala funtzionalki eta garapen mailaren arabera egokituta erabiltzea eta, ildo horretan, garbiketa espazioak eta horiekin lotutako elementuak (komunontzia, zisterna, komuneko papera, konketa) ezagutzea eta behar bezala erabiltzea. | Baliabideak eta espazioak modu funtzionalean erabiltzea: komuna, komunontzia, pixontzia edo pixoihala bakoitzaren garapen mailaren arabera egokituta erabiltzea. Garbiketa espazioak eta elementuak (komunontzia, zisterna, komuneko papera, konketa) ezagutzea eta behar bezala erabiltzea. |
Komuna erabiltzeko sekuentzia osorik eta ordenatuta egitea: aurreikustea, sartzea, arropa maneiatzea, komunontzia erabiltzea, norbere burua garbitzea, zisterna hustea eta eskuak xaboiarekin garbitzea. | Komuna erabiltzeko sekuentzia osoa: sekuentzia ordenaturik egitea: aurreikustea, komunera sartzea, arropa maneiatzea, komunontzia erabiltzea, norbere burua garbitzea, zisterna hustea eta eskuak garbitzea. |
Pixa edo kaka egin ondotik uzki-genitaletako eremua komuneko paperarekin edo toallatxoekin higienizatzea eta eskuak nahitaez garbitzea, infekzioak prebenitzeko eta higiene pertsonalari eusteko. | Pixa edo kaka egin ondoko higienea: uzki-genitaletako eremua komuneko paperarekin, toallatxoekin edo beste bitarteko batzuekin garbitzea. Jarraian, eskuak xaboiarekin garbitzea, infekzioak prebenitzeko. |
Pixa edo kaka egiteko uneak eguneko ordutegi aurreikusgarrietara (jan ondotik, atera aurretik) pixkanaka doitzea eta premia fisiologikoak autonomiaz aurreikustea, hori guztia erregulartasun fisiologikoa, autorregulazioa eta autonomia pertsonala nahiz bizi kalitatea sustatzen dituzten eguneroko errutinetan integratzea bultzatzeko. | Pixa edo kaka egiteko errutinak eta aurreikuspena: ordutegi aurreikusgarrietara doitzea (otorduen ondotik, atera aurretik). Premia fisiologikoak gero eta autonomia handiagoz aurreikustea. |
Komuneko oinarrizko arauak jakitea eta errespetatzea: txandaren zain egotea, atea ixtea, garbitasunari eustea, materialak behar bezala erabiltzea eta norberaren nahiz besteen intimitatea errespetatzea. | Komuneko erabilera eta higiene arauak: komuna erabiltzeari lotutako oinarrizko arauak jakitea eta errespetatzea: txandaren zain egotea, atea ixtea, garbitasunari eustea, materialak behar bezala erabiltzea eta norberaren nahiz besteen intimitatea errespetatzea. |
Larrialdiak edo nahi gabeko istripuak hautematea eta arropa edo pixoihala aldatzeko laguntza behar dela modu egokian komunikatzea, betiere duintasuna eta konfiantza zaindurik. | Ustekabeak kudeatzea: larritasunezko egoerak edo istripuak (nahi gabe pixa edo kaka egitea) hautematea, eta egokiro komunikatzea arropa edo pixoihala aldatzeko laguntza behar dela. |

3. konpetentzia espezifikoa (KE3-EBJ) Jantzi-erantziak autonomiaz kudeatzea eta, horretarako, norberaren beharretarako eta testuingururako egokiak diren arropa eta oinetakoak hautatzea, erabiltzea eta antolatzea, eta jantzien ezaugarriekin eta erabilera egoerekin lotutako trebetasunak praktikan jartzea (sentsorialak, motorrak edo erabakiak hartzearekin lotutakoak); hori guztia ongizate pertsonala, ingurunera egokitzea, gizarte eta intimitate arauekiko errespetua eta bizi kalitatea sustatzeko. | |
Loturarik handiena duten bizi kalitatearen alderdiak: Autodeterminazioa: arropa eta oinetakoak aukeratzeak, antolatzeak eta egoeraren arabera erabiltzeak indartu egiten du independentziaz jarduteko gaitasuna, eta horretarako lagungarria da trebetasun sentsorialak, motorrak edo erabakiak hartzearekin lotutakoak praktikan jartzea ere.Pertsonen arteko harremanak: norberaren janzkera estiloak eta intimitate arauak errespetatzeak eragina dute besteekiko harremanak hautemateko moduan.Garapen pertsonala: sekuentziak, hautaketa irizpideak eta mugimenduaren koordinazio zehatza ikastea eskatzen du. | |
OINARRIZKO JAKINTZAK C) Blokea: Janztea: Arropa autonomiaz eta ordenatuta hautatzeko, janzteko eta eranzteko gaitasuna, eta, ildo horretan, testuingurura egokitutako jantziak aukeratzea eta haien garbitasuna nahiz kontserbazioa zaintzea, gizarte arauak eta norberaren nahiz besteen intimitatea errespetatuz. | |

Jantzi eta oinetakoekin lotutako gorputzeko sentsazioak (tenperatura, ukimena, presioa, ongizatea edo deserosotasuna) hautematea, identifikatzea, bereiztea eta adieraztea, eta, ildo horretan, koloreekin eta testurekin lotutako lehentasunak edo arbuioak adieraztea eta eguneroko bizitzako ohiko egoeretan jantzien aukeraketa doitzea. | Jantziekin lotutako pertzepzio sentsoriala eta gorputzeko sentsazioak: jantzi eta oinetakoekin lotutako gorputzeko sentsazioak (tenperatura, ukimena, presioa, deserosotasuna, freskotasuna, ongizatea) hautematea, identifikatzea, bereiztea, adieraztea eta haiei erantzutea. Jantziak aukeratzean, koloreekin eta testurekin lotutako lehentasunak edo arbuioak identifikatzea. |
Janzteko eta eranzteko errutinetan gero eta autonomia handiagoz parte hartzea, eta onarpena eta kolaborazioa erakustea. | Kontrolarekiko eta komuna erabiltzearekiko jarrerak: janzteko eta eranzteko errutinak onartzea eta haietan kolaboratzea eta aktiboki parte hartzea. |
Arropa eta oinetakoak eguraldiaren, jardueraren eta gizarte testuinguruaren arabera hautatzea eta doitzea, eta hautu funtzionalak egitea eguneroko bizitzako ohiko egoeretan. | Jantziak inguruabarren arabera identifikatzea, hautatzea eta doitzea: arropa eta oinetakoak errekonozitzea eta eguraldiaren, jardueraren eta oinarrizko gizarte arauen arabera hautatzea eta egokitzea (berokia edo zira hotz dagoenean edo euria ari duenean). Testuingurura egokitutako jantzi funtzional eta erosoak konbinatzeko irizpidea garatzea. |
Janzteko eta eranzteko espazioak eta horiekin lotutako materialak behar bezala erabiltzea, oinarrizko erabilera eta intimitate arauak errespetatuz. | Janzteko espazio pertsonalak eta materialak: janzteko eta eranzteko espazioak (logela, aldagela, komuna) identifikatzea eta behar bezala erabiltzea. Prozesu horri lotutako objektuak eta materialak (esekigailuak, tiraderak, arropa saskiak) ezagutzea eta erabiltzea. |
Janztearekin lotutako ekintzak, mugimendu finak koordinatzea eskatzen dutenak (botoiak lotzea, kremailerak igotzea, jantziak jartzea...), modu funtzional eta eraginkorrean egitea ohiko egoeretan. | Mugimendu finak koordinatzea eta janzteko abilezia zehatzak: mugimendu trebetasun finak, begi-eskuak koordinatzeko trebetasunak, heltzeko indarra eta pertseberantzia garatzea, jantzietako elementuak (botoiak, kremailerak, lokarriak, gerrikoak, galtzerdiak) maneiatzeko behar diren heinean. |
Arropa aldatzea beharrezkoa den eguneko uneak eta tokiak identifikatzea, eta portaera ezarritako errutinetara doitzea. | Janzteko eta eranzteko uneak eta lekuak identifikatzea: arropa aldatzeko eguneko uneak errekonozitzea eta horretarako toki egokiak identifikatzea, gizarte arauak eta pribatutasun arauak aintzat hartuz. |
Norberaren arropa zaintzea, antolatzea eta mantentzea eta, horretarako, jantziak tolestea, zintzilikatzea eta gordetzea, arropa garbia eta zikina bereiztea eta zein bere tokian behar bezala kokatzea, funtzionaltasunez, eguneroko bizitzako ohiko egoeretan. | Norberaren arropa zaintzea, ordenatzea eta mantentzea: norberaren arropa zaintzea, antolatzea eta kontserbatzea (jantziak tolestea, zintzilikatzea eta gordetzea...). Arropa garbia eta zikina identifikatzea eta bereiztea, eta behar bezala kontserbatzeko ohiturak ezagutzea. |

4. konpetentzia espezifikoa (KE4-EBJ) Autonomiaz, higienez eta modu osasungarrian elikatzeko eta hidratatzeko gaitasuna garatzea eta, ildo horretan, elikagaien eta edarien sentsazio fisiologikoak eta sentsorialak hautematea eta identifikatzea, tresna eta gailu egokituak baliatzea, erritmo kontrolatuarekin murtxikatzea eta mahaiko errutinak nahiz arau sozialak betetzea, xede gisa harturik nutrizio ohitura orekatuak, gorputza autorregulatzea, ongizate fisiko eta emozionala, bizikidetza inklusiboa eta bizi kalitatea sustatzea. | |
Loturarik handiena duten bizi kalitatearen alderdiak: Ongizate fisikoa: modu autonomoan, osasungarrian eta higienikoan elikatzeak eta hidratatzeak eragin zuzena du gorputzaren osasunean, nutrizio egoeran, murtxikatzea kontrolatzean eta digestio arazoen prebentzioan. | |
OINARRIZKO JAKINTZAK D) Blokea: Elikadura eta hidratazioa: Modu ordenatu, higieniko eta autonomoan jateko eta edateko trebetasuna izatea, tresnak behar bezala erabiliz, mahaian portaera sozial egokiak izanez eta nutrizio ohitura osasungarriak zainduz. | |

Gosearekin, asetasunarekin eta egarriarekin lotutako gorputzeko sentsazioak hautematea, identifikatzea, bereiztea, adieraztea eta haiei erantzutea, eta elikatzeko edo hidratatzeko beharrarekin lotzea, betiere bakoitzaren garapen indibidualera egokiturik. | Gose eta egarri sentsazio fisiologikoak: gosearekin, asetasunarekin eta egarriarekin lotutako gorputzeko sentsazioak hautematea, identifikatzea, bereiztea, adieraztea eta haiei erantzutea. |
Elikagaien eta edarien sentsazio sentsorialak (tenperatura, usaina, testura, kolorea, zaporea) hautematea, bereiztea, adieraztea eta haiei erantzutea, lehentasunak edo arbuioak identifikatzea eta, testura, zapore, kolore eta usain berriak probatuz, errepertorioa zabaltzea. | Elikagaien pertzepzio sentsoriala: elikagaiekin eta edariekin lotutako sentsazioak (tenperatura, usaina, testura, kolorea, zaporea) hautematea, bereiztea, adieraztea eta haiei erantzutea. Lehentasunak edo arbuioak identifikatzea, eta testura, zapore, kolore eta usain berriak ezagutzea. |
Elikatzeko eta hidratatzeko errutinak onartzea eta haietan kolaboratzea eta aktiboki parte hartzea, elikatzeko autonomiarekiko jarrera positiboak erakutsiz. | Elikadurarekiko jarrerak: elikatzeko eta hidratatzeko errutinak onartzea eta haietan kolaboratzea eta aktiboki parte hartzea. |
Sardexka, labana, koilara, edalontzia, ezpainzapia, platera eta horiekin lotutako materialak (erretilua, mahaia) identifikatzea eta segurtasunez eta egoki maneiatzea, elikagaiaren arabera, eta, ildo horretan, mugimendu fina koordinatzen eta indarra kontrolatzen aurrera egitea, tresna egokituetatik ohiko tresnetara igaro arte. | Elikatzeko tresnak eta espazioak: sardexka, labana, koilara, edalontzia, ezpainzapia, platera eta beste material batzuk (erretilua, mahaia) identifikatzea eta segurtasunez eta egoki maneiatzea, elikagai motaren arabera. Mugimendu finaren koordinazioa eta indarraren kontrola garatzea, eta tresneria erabiltzen aurrera egitea, tresna egokituetatik ohiko tresnetara igaro arte. |
Elikagaiak erabat murtxikatzea eta erritmo egokiari eustea eztarri-trabatzeak prebenitzeko, eta, hala, segurtasuna eta digestio osasungarria bermatzea. | Murtxikatzea eta erritmoa kontrolatzea: elikagaiak erabat murtxikatzea eta erritmo egokiari eustea. |
Elikatzeko eta hidratatzeko ohiko uneak (gosaria, hamaiketakoa, askaria, afaria) identifikatzea eta aurreikustea, eta eguneroko errutinetan txertatzea. | Elikatzeko errutinak eta uneak: elikatzeko eta hidratatzeko ohiko uneak (gosaria, hamaiketakoa, askaria, afaria) identifikatzea eta aurreikustea. |
Elikadura enteraleko gailuak –gastrostomia, kasurako– onartzea eta segurtasunez manipulatzen eta erabiltzen kolaboratzea, premia indibidualetara egokiturik. | Elikadura enteraleko gailuak (gastrostomia) erabiltzea eta zaintzea: elikadura enteraleko gailuak onartzea eta manipulatzen eta segurtasunez erabiltzen kolaboratzea. |
Talde desberdinetako elikagaiak identifikatzea (frutak, barazkiak, proteinak, esnekiak, zerealak), dieta orekatuaren garrantzia ulertzea, ohitura osasungarriak garatzea, eta elikagai berriak pixkanaka onartzea. | Oreka eta aniztasuna elikaduran: talde desberdinetako elikagaiak identifikatzea (frutak, barazkiak, proteinak, esnekiak, zerealak), dieta askotariko eta orekatuaren garrantzia ulertzea, nutrizio ohitura osasungarriak garatzea eta, pixkanaka, elikagai berriak onartzea. |
Gorputz jarrera zuzenak hartzea, txandaren zain egotea, ezpainzapia erabiltzea, adeitasunez eskatzea eta otorduen ondotik tokia txukuntzea eta, halaber, partekatutako otorduetako bizikidetza arauak errespetatzea. | Mahaiko portaera sozialak: gorputz jarrera zuzenak hartzea, txandaren zain egotea, ezpainzapia erabiltzea, elikagaiak edo baimena adeitasunez eskatzea, eta jan ondotik tokia txukuntzea. Elikadurarekin lotutako bizikidetzako arauak betetzea eta partekatutako otorduetan errespetuz parte hartzea. |

5. konpetentzia espezifikoa (KE5-EBJ) Ondasun pertsonalak autonomiaz antolatzeko eta zaintzeko gaitasuna garatzea eta, ildo horretan, objektuak zentzumenen bidez hautematea, norberarenak eta partekatuak identifikatzea, espazioan antolatzea, prebentziozko zaintzaren eta konponketa errazen bidez mantentzea, trantsizioak kudeatzea eta erantzukizun partekatua hartzea, guztia ere hezkuntzako eta taldeko jardueretan independentziaz parte hartu ahal izateko eta autonomia nahiz bizi kalitatea sustatzeko. | |
Loturarik handiena duten bizi kalitatearen alderdiak: Garapen pertsonala: objektuak antolatzeak, norberaren gauzak eta partekatuak identifikatzeak, zaintza errutinak betetzeak eta konponketa errazak egiteak berekin ekartzen ditu ikaskuntza, memoria eta plangintza eta, orobat, konpetentzia betearazleak heltzea.Ongizate materiala: objektuak zentzumenen bidez hautematea eta kontuz zaintzea, ondasun material pertsonalak behar bezala kontserbatzea, ingurune materiala ordenatuta eta zainduta edukitzea, eta behar diren baliabideak benetan eskura izatea. | |
OINARRIZKO JAKINTZAK E) Blokea: Norberaren gauzak antolatzea eta zaintzea: Hezkuntza ingurunean ondasun pertsonalak autonomiaz kudeatzeko trebetasuna izatea, eta, horretarako, ordena, eskuragarritasuna eta zaintza mantentzea, ikasketako eta taldeko jardueretan independentziaz parte hartzea errazteko. | |

Ondasun pertsonalekin lotutako sentsazio sentsorialak (ukimena, pisua, tenperatura, testurak, soinuak) hautematea, adieraztea eta haiei erantzutea, eta norberaren gauzak arian-arian identifikatzea. | Ondasunen pertzepzio sentsoriala: ondasun pertsonalekin lotutako sentsazioak (ukimena, pisua, tenperatura, testurak, soinuak) hautematea, identifikatzea, bereiztea, adieraztea eta haiei erantzutea. |
Gauza pertsonalak jabetza marken bidez ezagutzea (izena jarrita daukan motxila, eranskailu batekin identifikatutako botila), norberaren gauzak eta partekatuak bereiztea (norberaren eskuila vs familiako xaboia) eta materialak funtzioaren arabera taldekatzea (berokiak, bainugelakoak, eskulanetarakoak). | Norberaren materiala identifikatzea eta ezagutzea: gauza pertsonalak ezagutzea (izena jarrita daukan motxila, eranskailu batekin identifikatutako botila). Norberaren gauzak eta partekatuak bereiztea (norberaren eskuila vs familiako xaboia). Materialak oinarrizko funtzioaren arabera taldekatzea (berokiak, bainugelakoak, eskulanetarakoak). |
Norberaren gauzak zein partekatuak ordenatu eta zaindu beharra onartzea eta zeregin horretan kolaboratzea eta parte hartzea, gauzak eskura eta egoera onean edukitzeko interesa erakutsiz. | Ondasunak zaintzearekiko jarrerak: norberaren gauzak zein partekatuak ordenatu eta zaindu beharra onartzea eta zeregin horretan kolaboratzea eta parte hartzea. Gauzak eskura eta egoera onean edukitzeko interesa. |
Norberaren gauzak esleitutako tokietan (norberaren tiradera, esekitokia, apala) antolatzea, objektuak dagokien tokian jarrita eta ingurunea garbi eta hondakinik gabe edukita. | Ondasunen antolamendu espaziala: gauzak zehaztutako tokietan jartzea (norberaren tiradera, esekitokia, beheko apala), eta eremuak hondakinik gabe eta garbi edukitzea. |
Ondasunak behar bezala erabiltzea, eta oinarrizko zainketa prebentiboak egitea (krema ixtea, aterkia lehor gordetzea), konponketa errazak egitea (zola garbitzea), ordeztu beharra komunikatzea (hautsitako botila) eta objektuak egoera onean edukitzea. | Materiala mantentzea eta zaintzea: ondasunak behar bezala erabiltzea, eta oinarrizko zainketa prebentiboak egitea (krema ixtea, aterkia lehor gordetzea), konponketa errazak egitea (oinetakoen zola garbitzea), ordeztu beharra komunikatzea (hautsitako botila, gastatutako oinetakoak) eta objektuak egoera onean edukitzea, denbora luzez erabiltzeko. |
Irteeretarako norberaren gauzak prestatzea, erabili ondotik sistematikoki jasotzea, etxera itzultzean ezer ez dela falta egiaztatzea (giltzak, mugikorra, diru zorroa) eta hurrengo jarduerarako materiala antolatzea. | Trantsizioak kudeatzea eta biltzea: irteeretarako norberaren gauzak prestatzea. Erabili ondotik sistematikoki jasotzea. Etxera itzultzean ezer ez dela falta egiaztatzea (giltzak, mugikorra, diru zorroa) eta hurrengo jarduerarako materiala antolatzea. |
Etxeko ondasun kolektiboak zaintzea eta, kasuak eskatzen duenean, haiek antolatzen eta berritzen laguntzea. | Erantzukizun partekatua: etxeko ondasun kolektiboak zaintzea. Beharrezkoa denean haiek antolatzen eta berritzen laguntzea. |
Arloa.–Lana.
1. Arloaren azalpena.
Definizioa: "Pertsonari jarduera produktibo eta okupazionaletan gero eta autonomia eta erantzukizun handiagoz parte hartzea ahalbidetzen dioten gaitasun, ohitura eta jarreren multzoa. Horrek berekin dakar jokabidea testuinguru desberdinetako arau, erritmo eta eskakizunetara doitzea, besteekin lankidetzan aritzea, zereginak gauzatzean kalitateari eustea, eta, orobat, bizi kalitaterako eta gizarte inklusiorako lagungarria den baliagarri izatearen, ahaleginaren eta ekarpena egitearen sentipena garatzea".
Lanaren arloa ez da mugatzen zeregin mekanikoak ikastera; aitzitik, errutina okupazionaletan eta lanaren aurretiko testuinguruetan modu funtzional, seguru eta esanguratsuan parte hartzeko trebetasunak uztartzen ditu. Desgaitasun intelektuala duten ikasleekin trebetasun hori lantzeak berekin dakar autorregulazioa, manipulatzeko abilezia, lankidetza, ingurunera doitzea, malgutasuna eta jarrera positiboa txertatzea, betiere hurbileko esperientzia funtzional eta adierazgarrietatik abiatuta. Gakoa ez da "egitea" soilik, baizik eta zeregina ulertzea, denboran eustea, haren eskakizunetara egokitzea eta norberaren ekarpenaren balio pertsonala nahiz soziala ezagutzea.
Lanerako trebetasuna bi etapa bereizitan antolaturik garatzen da:
–DOH I (6-12/13 urte), oinarrizko premiei eta autonomia orokorreko errutinei lotutako trebetasun praktiko eta sozialetan ardaztua.
–DOH II (12/13-16/18 urte), derrigorrezkoaren ondoko hezkuntzarako (Helduarora Igarotzeko Programa / Lanbide Heziketa Berezia) trantsizio gisa; bereziki azpimarratzen dira erabilera anitzeko errutina teknologikoak, segurtasuna, metodoak eta materialak autonomoki hautatzea, zereginen erritmoak eta kalitatea, bai eta zenbait konpetentzia sozial ere, hala nola lanaren aurretiko erantzukizuna eta arazoak ebaztea.
Bi etapetan aritzen dira egokitze-eremu eta bizi testuinguru guztietan etengabeko laguntza orokortua behar duten ikasleak, laneratzeko edo jarduera okupazionaletan aritzeko aukera dutenak zein halakorik gabeak. Laneratzeko edo jarduera okupazionaletan aritzeko aukerarik ez duten ikasleen kasuan, hezkuntzako errutinak onartzea eta haietan aktiboki parte hartzea –kasu bakoitzean ahal den mailan– hartuko da lanerako egokitze-trebetasunaren garapentzat.
Ikuspegi horretatik, arloak askotariko ikaskuntzak konbinatzen ditu, hala nola jokabidea kontrolatzearekin, seinaleak eta errutinak ulertzearekin, emaitzari arreta jartzearekin, tresnen erabilera funtzionalarekin eta gero eta autonomoagoak diren ekintza sekuentziak gauzatzearekin lotutakoak. Barnean hartzen ditu, orobat, muntatzeko, sailkatzeko, antolatzeko, edukitzeko, materialak eraldatzeko eta mantentze-lan errazetako zereginak, baita erritmoari, ahaleginari eta gauzatzearen kalitateari eusteko gaitasuna ere. Hori guztia askotariko testuinguruetara orokortzen ikasteko irakatsi behar da.
Osagai soziala ere funtsezkoa da: arauak, rolak, txandak, hurbiltasun fisikoa, feedbacka eta bizikidetza arauak errespetatzea laneko ikaskuntzaren parte da, zeregina bera bezainbeste. Aldi berean, ikasleek aukeratzeko, lehentasunak adierazteko, aldaketak eta etenak onartzeko eta egoera berri edo aldakorren aurrean malgutasunez erantzuteko aukerak behar dituzte. Horregatik, arloak motibazioa, baliagarri izatearen sentipena eta erantzukizuna ere eraikitzen ditu, eta lagungarria da pertsonari bere lanak balioa duela eta taldeari ekarpena egiten diola sentiarazteko.
Ikastetxeak proposamen funtzional, esanguratsu eta egituratuak bermatu behar ditu, pertsona ardatz dutenak, hori baita bidea jarduerak benetako erabilgarritasuna izateko, bai eta parte-hartze aktiboa, autonomia eta duintasuna sustatzeko ere. Horretarako, doitutako laguntzak, ingurune aurreikusgarriak, material egokituak eta zentzudun zereginak dituzten ikaskuntza esperientziak eskaini behar ditu, ikasle bakoitzak bere aukeren arabera parte hartu ahal izateko, arrakasta sentitzeko eta bere ekarpena baliotsua dela nabaritzeko. Gainera, ikaskuntzak orokortzera, bakoitzaren erritmoa errespetatzera, autonomia pixkanaka eraikitzera eta eguneroko bizitzako testuinguruetan benetan parte hartzera bideratutako irakaskuntza sustatu behar du.

Lanaren arloaren eta bizi kalitatearen alderdien arteko lotura oso estua da, zuzenean eragiten baitie ongizate orokorrari eta gizarte partaidetzari.
–Ongizate fisikoa: lanak koordinazioa, indar doitua, mugikortasun funtzionala eta segurtasun ohiturak garatzen ditu, eta lagungarria da gorputzaren kontrola eta arriskuen prebentzioa sustatzeko.
–Ongizate emozionala: benetako zereginetan arrakasta izateak indartu egiten ditu autoestimua, konpetentzia sentipena eta gogobetetze pertsonala.
–Pertsonen arteko harremanak: partekatutako jarduerek lankidetza, errespetua, taldeko kide sentitzea eta lotura positiboak sustatzen dituzte.
–Garapen pertsonala: lanerako abileziak ikasteak gaitasunak zabaltzen, ohiturak sendotzen eta parte hartzeko modu berriak sustatzen ditu.
–Autodeterminazioa: zereginak, materialak edo jarduteko moduak hautatzeak indartu egiten du erabakiak hartzea eta norberaren jardueraren gaineko kontrola.
–Gizarte inklusioa: errutina okupazionaletan parte hartzeak testuinguru normalizatuetara hurbiltzen ditu ikasleak eta komunitatean presentzia aktiboa izatea errazten du.
–Ongizate materiala: lanerako konpetentziak garatzeak aukerak irekitzen ditu esperientzia produktibo eta okupazionaletan edo helduarora igarotzekoetan hasteko.
–Eskubideak: zentzua duten jardueretan laguntza egokiekin eta igurikimen handiekin parte hartzea lagungarria da hezkuntzarako, partaidetzarako eta bizitza duinerako eskubidea benetan baliatzeko.

ARLOA: LANA (L) | |
1. konpetentzia espezifikoa (KE1-L) Lan testuinguruetan autonomiaz eta arduraz parte hartzeko gaitasuna garatzea eta, ildo horretan, errutinen seinaleak hautematea, laneko autoezagutza garatzea, laguntza premiak identifikatzea, eta jokabidea kontrolatzea eta lan ingurunera egokitzea, guztia ere autoeraginkortasuna, autorregulazioa, lan inklusioa eta bizi kalitatea sustatzeko. | |
Loturarik handiena duten bizi kalitatearen alderdiak: Garapen pertsonala: errutinen seinaleak hautemateak, laneko autoezagutza garatzeak eta laguntza premiak identifikatzeak berekin dakar ikaskuntza, norberaren gaitasunez eta mugez jabetzea eta enplegurako konpetentzia espezifikoak hobetzea.Autodeterminazioa: autonomiaz eta arduraz parte hartzeak, jokabidea kontrolatzeak eta lan inguruneko erritmora eta arauetara egokitzeak areagotu egiten du norberaren bizitzaren gaineko kontrola, eta, horrekin batera, areagotu egiten da lanaren eskakizunen barnean erabaki eta jarduteko gaitasuna.Gizarte inklusioa: lan ingurunera egokitzeak, errutinak eta arauak errespetatzeak eta zereginetan egonkortasunez parte hartzeak lanpostuan segitzera eta kide sentitzera bultzatzen du. | |
OINARRIZKO JAKINTZAK A) Blokea: Lanean autorregulatzea: Lanean norbere burua ezagutzeko, zereginak laguntza txikienarekin hasteko, behar denean laguntza egokia eskatzeko eta jokabidea lan testuinguruko eskakizunetara doitzeko trebetasuna. | |

Lanaren hasiera eta amaiera soinuak edo seinaleak hautematea, identifikatzea, bereiztea, adieraztea eta haien aurrean erreakzionatzea, eta, laneko trantsizioetan bere garapen mailaren arabera parte hartzea. | Lan errutinen pertzepzio sentsoriala: lanaren hasiera eta amaiera seinaleak (txirrina, musika, argi keinukaria) hautematea, identifikatzea, bereiztea eta haien aurrean erreakzionatzea. |
Errazak edo zailak egiten zaizkion zereginak identifikatzea eta, horrekin loturik, behar duenean laguntza eskatzea eta lanean sortzen diren emoziozko sentsazioak adieraztea. | Laneko autoezagutza: errazak edo zailak egiten zaizkion zereginak identifikatzea. Behar duenean laguntza eskatzea eta lanean sortzen diren emoziozko sentsazioak adieraztea. |
Zeregin ezagunak hasteko ekimena izatea eta, ildo horretan, autoeraginkortasuna baloratzea eta laguntza bilatzeko prozedurak gauzatzea. | Laneko ekimena: zeregin ezagunak gero eta laguntza doiagoekin hastea. |
Behar den laguntza eskatzea, lan ingurunean hura lortzeko ezarritako prozedurak gauzatuz. | Behar den laguntza bilatzea: zereginean autoeraginkortasuna baloratzea. Zer motatako eta zer mailatako laguntza behar den identifikatzea. Laguntza lortzeko prozedura ezagutzea eta gauzatzea. |
Jokabidea pixkanaka lan ingurunearen ezaugarrietara egokitzea eta, horretarako, jarduerarik gabeko tarte laburrak kudeatzea eta bere garapen mailaren arabera parte hartzea. | Laneko jokabidearen autokontrola: lan inguruneko jokabide igurikimenak errekonozitzea (txandaren zain egotea, zuzenketak onartzea, jarduerarik gabeko denborak edo itxaronaldiak desdoitzerik gabe kudeatzea) eta jokabidea lan ingurunearen ezaugarrietara egokitzea. |
ARLOA: LANA (L) | |
2. konpetentzia espezifikoa (KE2-L) Zereginak eskuzko abileziaz eta tresnak modu funtzionalean erabiliz gauzatzeko gaitasuna garatzea, heltze zehatzen bidez (hatzekin pintza egitea, ahurrarekin heltzea) eta, horretarako, bi eskuko mugimendu finak eta orokorrak koordinatzea, indarra eta kontrola doituz, eta testuingurura egokitutako tresna seguruak hautatzea eta erabiltzea, autonomia funtzionala, laneko zehaztasuna, segurtasun pertsonala eta bizi kalitatea sustatzeko. | |
Loturarik handiena duten bizi kalitatearen alderdiak: Ongizate fisikoa: zereginak zehaztasunez gauzatzeak, heltze egokiekin, tresnak segurtasunez erabiliz eta indarra doituz, eragin zuzena du osasun fisikoan, lesioen prebentzioan eta lanpostuko ergonomian.Eskubideak: lanerako, baldintza seguruetarako eta trebetasunak aukera berdintasunez garatzeko eskubideekin lotzen da.Garapen pertsonala: eskuzko abileziak, koordinazio fina eta orokorra, indarraren kontrola eta tresna egokiak hautatzeko gaitasuna hobetzeak berekin dakar nabarmen garatzea konpetentzia instrumentalak eta lanari lotutako trebetasun espezifikoak. | |
OINARRIZKO JAKINTZAK B) Blokea: Eskuzko abileziak eta tresnen erabilera funtzionala: Zereginak egiteko eskuzko gaitasunak, tresnak eta materialak behar bezala erabiliz eta erabilera funtzional eta segurua bermatuz. | |

Oinarrizko heltzeak egitea (hatzekin pintza egitea, ahurrarekin heltzea), objektuak zehaztasunez manipulatzeko bi eskuko mugimenduak koordinatzea, pieza txikiak pintza egonkorrarekin heltzea, zeregin konplexuetan bi eskuak koordinatzea eta askotariko materialak manipulatzean presioa doitzea, eraginkortasuna eta segurtasuna bermatuz. | Oinarrizko eskuzko abileziak: objektuei heltzea (hatzekin pintza egitea, ahurrarekin heltzea), indarra doitzea eta objektuak zehaztasunez manipulatzeko mugimendu finak nahiz orokorrak kontrolatzea (pieza txikiak hartzeko pintza egitea, objektuei egonkortasunez heltzea, zeregin batean bi eskuak koordinatzea, materialak manipulatzean presioa doitzea). |
Zereginaren eta testuinguruaren arabera tresna eta lanabes egokiak hautatzea, erabilera teknika zuzenak aplikatzea eta tresnak segurtasunez eta funtzionalki erabiltzea. | Laneko tresnen eta lanabesen erabilera funtzionala: lanabes egokia hautatzea, zereginaren eta testuinguruaren arabera. Tresnak, lanabesak eta materialak behar bezala, segurtasunez eta funtzionalki erabiltzea (guraizeak eta kola erabiltzea, bihurkin bat maneiatzea, garbiketa tresnak baliatzea, kanporako tresnak zeregin errazetan erabiltzea...). |
ARLOA: LANA (L) | |
3. konpetentzia espezifikoa (KE3-L) Oinarrizko trebetasun balioaniztun okupazionalak gauzatzeko gaitasuna garatzea eta, horretarako, muntaketa egonkorrak eta funtzionalak egitea, irekitzeko/ixteko eta edukitzeko sistemak manipulatzea, materialak eta gainazalak eraldatzea, elementuak antolatzea eta sailkatzea, lan zikloetan trebetasunak konbinatzea eta eraikuntza edo mantentze-lanetako proiektu errazak gauzatzea; hori guztia manipulazio konpetentziak orokortzeko eta autonomia funtzionala, laneratzea eta bizi kalitatea sustatzeko. | |
Loturarik handiena duten bizi kalitatearen alderdiak: Garapen pertsonala: konpetentzia praktiko eta kognitibo ugari ikastea dakar berekin. Trebetasun errepertorio zabalak eskuratzea, askotariko zereginetara orokortzea eta oinarrizko lanbide nortasuna heltzea sustatzen du.Autodeterminazioa: produkzio inguruneetan independentziaz jarduteko gaitasuna areagotzen du, urratsez urrats norbaitek gidatu beharraren mende egon gabe. Ekoizpenean eta eguneroko bizitzan ekarpen esanguratsua egitea ahalbidetzen dio pertsonari, eta, hala, indartu egiten du bere jardueraren gaineko kontrola. | |
OINARRIZKO JAKINTZAK C) Blokea: Oinarrizko trebetasun balioaniztunak: Ikasleek askotariko jarduera laboral eta okupazionaletan aplikatzen eta orokortzen ahal dituzten manipulazio eta antolaketa konpetentzia errazak. Oinarrizko trebetasun balioaniztunak bi motatakoak izaten ahal dira: –Oinarrizko trebetasun balioaniztun okupazionalak: oinarrizko manipulazio eta antolaketa trebetasun errepikakor eta mekanikoak. Ekintzaren bidez doitze pertsonala, autorregulazioa eta ongizatea lortzera bideratuta daude, batez ere; ez da eskatzen lan erritmorik edo akaberaren kalitate teknikorik, eta ez dago arazo konplexuak konpondu edo hautatzeko erabakiak hartu beharrik. Era berean, errutinak, mugimendu finaren koordinazioa, arreta iraunkorra eta lorpen pertsonalaren sentipena garatzea dute helburu. (*) Adibidea: bi pieza (arra eta emea) segurtasun klikarekin ahokatzea eta bost elementu kutxa batean paketatzea, ixtea eta poltsan sartuko diren ala ez erabakitzea. –Lanerako oinarrizko trebetasun balioaniztunak: ikasleek lan erritmoaren, akaberaren kalitatearen eta produktuaren funtzionaltasunaren eskakizunak izanik aplikatzen dituzten manipulazio eta antolaketa konpetentziak. Berekin dakarte arazoak testuingurura doituta ebaztea, prozeduren edo aukeren artean hautatzeko gaitasuna, baliabideak kudeatzea eta arauak betetzea (segurtasuna, ordena, denborak). Lan munduan integratzera edo ondotik Lanbide Heziketa Bereziko (LHB) programetan sartzera bideratuta daude. (*) Adibidea: bi pieza (arra eta emea) segurtasun klikarekin ahokatzea eta bost elementu kutxa batean paketatzea, kontuan harturik ekoizpen erritmoa, paketatzearen gutxieneko kalitate maila, akatsak konpondu beharra eta azken produktuaren aurkezpenari buruzko hautu arrazoitua. | |

Elementuen arteko oinarrizko muntadura eta lotura egonkorretarako eragiketak egitea, eta, horretarako, sekuentzia erraz eta ordenatu bati jarraitzea, finkatze puntuak identifikatzea, atalak behar bezala orientatzea, euste zehatza aplikatzea eta emaitza egiaztatzea, bermatu ahal izateko muntadurak betetzen dituela gutxieneko egonkortasun, segurtasun eta funtzionaltasun irizpideak. | Oinarrizko muntatze trebetasun balioaniztunak: elementuen arteko oinarrizko muntadura eta lotura egonkorretarako eragiketak egitea. Sekuentzia erraz eta ordenatu bati jarraitzea, finkatze puntuak identifikatzea, atalak behar bezala orientatzea, euste zehatza aplikatzea eta emaitza egiaztatzea, bermatu ahal izateko muntadurak betetzen dituela oinarrizko egonkortasun, segurtasun eta funtzionaltasun irizpideak. |
Irekitze eta ixte sistemak nahiz edukitze espazioak kontrolaturik eta segurtasunez manipulatzea eta, eginahal horretan, objektuak modu kontrolatuan baliatzea, mugatutako leku edo espazio baten barnean antolatzea, edukiontzia ixtea eta emaitza berrikustea, bermatu ahal izateko prozesuak betetzen dituela ordenarekin, materialak kontrolatzearekin eta segurtasunarekin loturiko irizpideak. | Irekitzeko/ixteko eta edukitzeko oinarrizko trebetasun balioaniztunak: irekitze eta ixte sistemak nahiz edukitze espazioak kontrolaturik eta segurtasunez manipulatzea eta, eginahal horretan, objektuak modu kontrolatuan baliatzea, mugatutako leku edo espazio baten barnean antolatzea, edukiontzia ixtea eta emaitza berrikustea, bermatu ahal izateko prozesuak betetzen dituela ordenarekin, materialak kontrolatzearekin eta segurtasunarekin loturiko irizpideak. |
Materialak edo gainazalak tresna egokiekin eraldatzea eta prestatzea, segurtasunarekin, garbitasunarekin eta akaberen aurkezpen funtzionalarekin loturiko irizpideak betez. | Materialekin eta gainazalekin lan egiteko oinarrizko trebetasun balioaniztunak: materialak edo gainazalak tresna egokiekin eraldatzea eta prestatzea (ebakitzea, zerratzea, lixatzea, margotzea...). Segurtasunarekin, garbitasunarekin eta akaberen aurkezpen funtzionalarekin loturiko irizpideak betetzea. |
Objektuak edo materialak antolatzeko eta sailkatzeko oinarrizko zereginak egitea eta, ildo horretan, ezaugarri garrantzitsuak identifikatzea, kategoriak edo kokapenak ezartzea eta emaitza funtzionala nahiz irisgarria dela egiaztatzea. | Antolatzeko eta sailkatzeko oinarrizko trebetasun balioaniztunak: objektuak edo materialak antolatzeko eta sailkatzeko oinarrizko zereginak egitea, ezaugarri garrantzitsuak identifikatzea, kategoriak edo kokapenak ezartzea eta emaitza funtzionala nahiz irisgarria dela egiaztatzea. |
Oinarrizko trebetasun balioaniztun bat baino gehiago erabili beharra eskatzen duten zereginak egitea. | Barnean lan zikloak hartzen dituzten trebetasunak: oinarrizko trebetasun balioaniztun bat baino gehiago erabili beharra eskatzen duten zereginak egitea (hala nola bi pieza hariztatzea eta hirugarrena torlojutzea, poltsan sartu eta zigilatzea...). |
Eraikuntzako, konponketako edo mantentze-lanetako proiektu errazak planifikatzea, antolatzea eta gauzatzea eta, horretarako, oinarrizko zenbait trebetasun balioaniztun uztartzea eta, plangintza gidatuarekin, lankidetzan parte hartzea. | Proiektu funtzionalak egiteko oinarrizko trebetasun balioaniztunak: oinarrizko zenbait trebetasun balioaniztun uztartzen dituzten eraikuntzako, konponketako edo mantentze-lanetako proiektu errazak planifikatzea, antolatzea eta gauzatzea. |
ARLOA: LANA (L) | |
4. konpetentzia espezifikoa (KE4-L) Laneko zereginetan kalitateari, erritmoari eta ahalegin iraunkorrari eusteko gaitasuna garatzea eta, horretarako, lortu nahi diren emaitza argiak identifikatzea, distrakziorik gabe erritmo etengabean lan egitea, ekintza monotonoak zehaztasunez errepikatzea, egokitutako ahalegin fisikoak egitea, akaberak ereduen arabera egiaztatzea eta ongi egindako lanarekiko jarrera positiboa izatea; hori guztia laneko erresistentzia, autoeraginkortasuna, inklusio okupazionala eta bizi kalitatea sustatzeko. | |
Loturarik handiena duten bizi kalitatearen alderdiak: Garapen pertsonala: diziplina, arreta eta pertseberantzia izatea ez ezik, norberaren ikaskuntza jardunaz jabetzea ere eskatzen du. Heldutasun pertsonala, erantzukizuna eta benetako zereginetarako konpetentzia pertzepzioa indartzen ditu.Autodeterminazioa: pertsonak bere jarduera antolatzen du, errendimendua kontrolatzen du, eta etengabe gainbegiratuta aritu beharrik gabe egokitzen da eskakizunetara. Horrek autonomia funtzionala eta lan inguruneetan arduraz parte hartzeko gaitasuna sustatzen ditu. | |
OINARRIZKO JAKINTZAK D) Blokea: Kalitatea, ahalegina eta erresistentzia: Zereginak akabera onarekin egiteko, jarduera errepikakor edo exijenteetan ahaleginari eusteko, norberaren emaitza egiaztatzeko eta ongi eginiko lana positiboki baloratzeko gaitasuna. | |

Nolako azken produktua nahi den identifikatzea, eta akabera garbia, emandako ereduarekiko koherentzia eta ezarritako ordutegietara doitutako produktibitate irizpideak zaintzea. | Nahi den emaitza identifikatzea: nahi den azken produktuaren irudi argia garatzea, akaberan oinarriturik; emandako ereduarekiko koherentzia egiaztatzea; eta emaitza baloratzea, produktibitate irizpide doituen arabera. |
Lanari modu jarraituan eustea, distrakzioak edo justifikaziorik gabeko geldialdiak saihestuta, betiere denbora egokiak eta aldi jakinetan eskatutako kantitateak betez. | Erritmo egokian jardutea: modu jarraituan lan egitea, distrakzioak edo justifikaziorik gabeko geldialdiak saihestuta. Denbora egokiari eustea eta denbora jakin batean eskatutako lan kantitatea betetzea. |
Ekintza monotonoz osaturiko serieak errepikatzea, zehaztasunari eutsiz eta jokabidearen erregulazioa edo jardunaren kalitatea galdu gabe. | Zeregin monotonoetako ahalegin iraunkorra: ekintza serieak zehaztasunari eutsiz errepikatzea, eta erregulazioa galdu gabe. |
Fisikoki exijenteak diren zereginak (pisu arinak garraiatzea, zutik lan egitea, kanpoaldean jardutea) bere ezaugarri pertsonaletara eta mugimendu gaitasunetara egokitutako ahaleginarekin egitea. | Fisikoki exijenteak diren zereginetako ahalegina: zereginak ezaugarri pertsonaletara egokitutako ahalegin fisikoarekin egitea. |
Norberaren lana eredu edo txantiloi errazen arabera berrikustea eta akats teknikoak gero eta laguntza gutxiagorekin zuzentzea, bakoitzaren garapen indibidualaren arabera. | Akaberaren kalitatea egiaztatzea: norberaren lana eredu edo txantiloi errazen arabera berrikustea eta akats teknikoak zuzentzea. |
Lortutako emaitzez harro egotea, norberaren ahalegina baloratzea eta kritika eraikitzaileak onartzea eta, hala, ongi egindako lanarekiko jarrera positiboa sendotzea. | Ongi eginiko lanarekiko jarrera positiboa: lanaren emaitza objektiboki baloratzea. Kritika eraikitzaileak onartzea. |
ARLOA: LANA (L) | |
5. konpetentzia espezifikoa (KE5-L) Gizartean interakzioan aritzeko eta lan arauak betetzeko gaitasuna garatzea eta, ildo horretan, rolak ezagutzea eta jokabidea doitzea, bizikidetza arauak errespetatzea, hurbiltasun fisikoa onartzea, partekatutako zereginetan elkarlanean aritzea, portaera egoeren arabera erregulatzea eta feedback eraikitzailea onartzea, guztia ere gizarte inklusioa, laneko kooperazioa, jokabidearen autorregulazioa eta bizi kalitatea sustatzeko. | |
Loturarik handiena duten bizi kalitatearen alderdiak: Gizarte inklusioa: rolak ezagutzeak, bizikidetza arauak errespetatzeak, partekatutako zereginetan elkarlanean aritzeak eta hurbiltasun fisikoa onartzeak lantaldeko kide sentitzea errazten du, bai eta lan testuinguruetan bazterketarik gabe parte hartzea ere. Konpetentzia hori funtsezkoa da pertsonak produkzio ingurunean integratuta jarraitu dezan eta ez dezaten baztertu gatazkengatik edo harreman txarrengatik.Pertsonen arteko harremanak: jokabidea egoeretara doitzeak, gainerakoekin elkarlanean aritzeak eta feedback eraikitzailea onartzeak eragin zuzena du kide, tutore eta arduradunekiko harremanen kalitatean. Errespetuzko komunikazioak eta lankidetzak laguntza sareak eta lan giro positiboagoa eraikitzen dituzte. | |
OINARRIZKO JAKINTZAK E) Blokea: Gizarte interakzioa eta laneko arauak: Laneko rolak errekonozitzeko eta jokabidea horren arabera doitzeko gaitasuna, baita bizikidetzako eta segurtasuneko arauak errespetatzekoa, hurbiltasun fisikoa onartzekoa, partekatutako zereginetan elkarlanean aritzekoa, egoera bakoitzean portaera erregulatzekoa eta kideen eta/edo arduradunen feedback eraikitzaileari kasu egitekoa ere. | |

Laneko rolak identifikatzea eta ulertzea (kideak, arduradunak, heldu laguntzaileak, bezeroak/erabiltzaileak), eta jokabidea eta bakoitzari zuzentzeko modua arian-arian doitzea, bere garapen mailaren arabera. | Laneko rolak ezagutzea: laneko rolak identifikatzea eta ulertzea (kideak, arduradunak, heldu laguntzaileak, bezeroak/erabiltzaileak). Norberaren jokabidea pertsona bakoitzari zuzentzeko modu egokira doitzea. |
Lan testuinguruko oinarrizko arauak ezagutzea eta errespetatzea, eta laguntza multisentsorial egokituen bidez aplikatzea. | Laneko bizikidetzako oinarrizko arauak: lan testuinguruko arauak ezagutzea eta errespetatzea (puntualtasuna, txandak errespetatzea, ahotsa egokiro erabiltzea, ondasun materialak zaintzea, segurtasun arauak). |
Laneko roletan espero izatekoak diren distantzia fisikoak ezagutzea eta errespetatzea, eta partekatutako zereginetan muga egokiei eustea. | Partekatutako hurbiltasun fisikoa onartzea: laneko roletarako espero izatekoa den distantzia fisikoa ezagutzea eta errespetatzea. |
Talde txikietan lankidetzan aritzeko prestasuna izatea, materialak partekatzea, zereginak koordinatzea, esleitutakoa onartzea eta, premia indibidualen arabera, laguntza eskaintzea edo eskatzea. | Partekatutako zereginetan elkarlanean aritzea: taldeko zereginetan lankidetzan aritzeko prestasuna (materiala partekatzea, taldean koordinatzea, esleitutako zereginak onartzea...). |
Solasean aritzeko uneak eta lan egitekoak bereiztea, interakzioen bolumena eta intentsitatea erregulatzea eta jokabide egokiari eustea askotariko lan inguruneetan. | Jokabidea laneko egoeretara doitzea: solasean aritzeko uneak eta lan egitekoak bereiztea. Egoera bakoitzean interakzioaren bolumena eta intentsitatea erregulatzea. |
Jarraibideak edo zuzenketak entzutea, arbuiorik edo frustraziorik gabe onartzea eta proposatutako aldaketak berehala edo pixkanaka aplikatzea, laguntza mailakatuekin. | Feedback eraikitzailea onartzea eta hari kasu egitea: egindako lanari buruzko jarraibideak edo zuzenketak entzutea. Arbuiorik edo frustraziorik gabe onartzea. Proposatutako aldaketak aplikatzea. |
ARLOA: LANA (L) | |
6. konpetentzia espezifikoa (KE6-L) Lan testuinguruen aldakortasunera egokitzeko gaitasuna garatzea eta, horretarako, espazioak eta arau espezifikoak ezagutzea, erritmo eta eskakizun aldakorretara doitzea, zereginetan aldaketak eta etenak onartzea, egiturarik gabeko geldialdiak onartzea eta eskuragarri dauden aukeren artean autonomiaz hautatzea, laneko malgutasuna, erresilientzia, proaktibitatea eta bizi kalitatea sustatzeko. | |
Loturarik handiena duten bizi kalitatearen alderdiak: Garapen pertsonala: espazio eta arau espezifikoak ezagutzen, erritmoak doitzen, gutxi egituratutako geldialdiak onartzen eta zereginetako aldaketak kudeatzen ikasteak nabarmen areagotzen ditu heldutasuna, malgutasuna eta ziurgabetasunei aurre egiteko gaitasuna. Konpetentzia horrek testuinguru aldakorretatik ikasteko gaitasuna indartzen du, garapen pertsonal aurreratuari dagokion moduan.Gizarte inklusioa: askotariko testuinguru eta aldaketetara egokitzeak erraztu egiten du lanpostuan segitzea eta talde aldakorretan onartua izatea.Autodeterminazioa: berekin dakar ziurgabetasunaren aurrean erabakiak hartzea eta testuinguru dinamikoetan norbere kabuz antolatzea. | |
EDUKI BLOKEA F) Blokea: Malgutasuna eta lan testuinguruetara egokitzea: Lan testuinguru, lan erritmo eta lan egiteko modu desberdinetara doitzeko gaitasuna, eta desantolatu gabe onartzea zeregin eta prozedura aldaketak nahiz ezustekoak. Barnean hartzen du zereginak egiteko modu, material edo tresna ugarien artetik hautatzeko gaitasuna lantzea, eta proaktibitatea eta erresilientzia sustatzen ditu ingurune aldakorretan. | |

Askotariko lan espazioak identifikatzea, haien arau espezifikoak ezagutzea eta janzkera testuinguruaren arabera egokitzea. | Askotariko lan testuinguruak ezagutzea: lan espazioen arteko desberdintasunak identifikatzea (lantegi ikasgela, sukaldea, baratzea...), toki bakoitzeko arau espezifikoak ezagutzea (isiltasuna ikasgelan, ekoizpena lantegian edo higienea sukaldean...), eta janzkera edo materialen prestaketa testuinguruaren arabera egokitzea. |
Lan egiteko erritmoa (azkarra edo motela) eta zereginak gauzatzeko prozesua ekoizpen aldaketetara edo inguruneko baldintzetara egokitzea, intentsitatea erregulatuz eta aldaketak onartuz. | Erritmo eta eskakizun aldakorretara doitzea: erritmo azkarretik (ekoizpen lerroa) motelera (xehetasun edo akabera zereginak) aldatzea, agindutakoaren arabera. Esperotako ekoizpenaren aldaketak (gaur hamar unitate, bihar bost) protestarik gabe onartzea. Lan intentsitatea eskakizunaren arabera erregulatzea (lan arina vs iraunkorra kanpoaldean). |
Zereginak gauzatzean, aldaketa edo ezustekoetara egokitzeko gaitasuna izatea, lan sekuentziari eta kontrol emozionalari eutsirik. Eten laburrak onartzea, baita jarduerak aldi batez ordeztea ere, eta hasierako zereginari berriz ekitea haria galdu edo lanaren kalitatea murriztu gabe. Baldintzak aldatzen direnean, espazioa edo prozedura berrantolatzea eta jarrera lasai eta erabakitzaileari eustea. | Zereginetan aldaketak onartzea: abian den eginkizuna aldatzea ezustekoak direnean. Eten laburren ondotik, aurreko lanera haria galdu gabe itzultzea. Ingurunea edo baldintzak aldatu arren, zereginaren sekuentzia mentalari eustea. Bere zereginaren ordez, presa duen beste bat aldi batez egitea onartzea, eta gero aurrekora itzultzea. Baldintzak aldatzean, espazioa edo prozedura berrantolatzea. Eten laburren aurrean (telefonoa, bisitak), lasaitasunari eustea eta jarrera erabakitzailez jarraitzea lanean. |
Aurreikusi gabeko trantsizio edo geldialdietan lasai itxarotea, ordezko zeregin errazetan jardutea, eta jarduera nagusiari berriz ekitea azalpen luzerik gabe. | Jarduera egituraturik gabeko egoerekiko tolerantzia: trantsizio uneetan edo aurreikusi gabeko geldialdietan lasai itxarotea. |
Zereginak egiteko modu, material edo tresna desberdinen artean hautatzeko gai izatea, eta, ingurunearen aldakortasunaren aurrean, proaktibitatea eta erresilientzia izatea. | Hautaketa autonomoa lantzea: zereginak egiteko moduen eta erabili beharreko material edo tresnen artean hautatzeko gaitasuna. Ingurune aldakorretan proaktibitatea eta erresilientzia izatea. |
ARLOA: LANA (L) | |
7. konpetentzia espezifikoa (KE7-L) Jarrera positiboa, motibazioa eta lanaren zentzua izateko gaitasuna garatzea eta, bide horretan, laneko zereginak interesez onartzea eta haietan parte hartzea, norberaren lehentasunak identifikatzea, egindako lanaren balio soziala aintzatestea, konpromisoen gaineko erantzukizuna hartzea eta erabaki errazetan proaktiboki esku hartzea, xede gisa harturik laneko autoeraginkortasuna, berezko motibazioa, gizarte erantzukizuna eta bizi kalitatea sustatzea Nafarroako hezkuntza testuinguru inklusiboetan, Schalocken eta Verdugoren ereduari jarraikiz. | |
Loturarik handiena duten bizi kalitatearen alderdiak: Gizarte inklusioa: jarrera positiboak, motibazioak eta konpromisoak lantegi ikasgelan edo lantokian segitzea ahalbidetzen dute, bai eta taldean integratzea ere.Pertsonen arteko harremanak: interesez parte-hartzeak eta jarrera irekia izateak tutoreekiko, kideekiko eta lan inguruneko beste pertsonekiko harremanen kalitatea hobetzen du.Autodeterminazioa: erantzukizunak onartzeak, erabaki errazetan proaktiboki parte hartzeak eta norberaren lehentasunen arabera aukeratzeak kontrol handiagoa ekartzen du norberaren bizitzaren eta lan ingurunearen gainean. Gizarte erantzukizunak eta konpromisoetan parte hartzeak indartu egiten dute autonomia funtzionala, bai eta hezkuntza testuinguru inklusiboetan eskubideak baliatzea ere. | |
EDUKI BLOKEA G) Blokea: Jarrera, motibazioa eta lanaren zentzua: Lanarekiko jarrera on eta proaktiboa: erabaki errazetan parte hartzeko gogoa, zeregina ahaleginez egitea eta lanarekiko erantzukizuna erakustea, eta, ildo horretan, lanak norberarentzat nahiz besteentzat duen balioa aitortzea. | |

Laneko zeregin eta errutinak onartzea eta haietan kolaboratzea eta interesez parte hartzea, betiere esleitutako lanarekiko jarrera ona izanik. | Lanean erantzukizun jarrera izatea: laneko zeregin eta errutinak onartzea eta haietan kolaboratzea eta interesez parte hartzea. |
Gustuko dituen eta hobekien egiten dituen lan jarduerak identifikatzea eta, ildo horretan, lehentasunak argi eta modu eraikitzailean adieraztea, bere komunikazio mailaren arabera. | Laneko lehentasunak identifikatzea: gustuko dituen eta hobekien egiten dituen lan jarduerak identifikatzea. Lehentasunak adieraztea. |
Egindako lanak norberarentzat, taldearentzat, familiarentzat eta komunitatearentzat duen erabilgarritasuna aitortzea, eta bere ekarpen soziala balioestea. | Lanaren balio soziala aitortzea: egindako lanak norberarentzat, taldearentzat, familiarentzat eta komunitatearentzat duen erabilgarritasuna aitortzea. |
Laguntza progresiboarekin, hasitakoa amaitzeko, materialak zaintzeko, ordutegiak errespetatzeko eta adostutako konpromisoak betetzeko prestasuna izatea. | Erantzukizun jarrera eraikitzea: hasitakoa amaitzeko, materiala zaintzeko, ordutegiak errespetatzeko eta adostutako konpromisoak betetzeko prestasuna. |
Erabaki errazetan proaktiboki parte hartzea eta bere garapenera egokitutako ekimena izatea. | Laneko erabaki errazetan parte hartzea: hautaketa errazetan (zeregina, kidea, zereginen ordena...) parte hartzeko jarrera proaktiboa. |
Arloa.–Komunitatearen Erabilera.
1. Arloaren azalpena.
Definizioa: "Komunitateko baliabideak, zerbitzuak eta espazioak eskuratzeko, ulertzeko eta erabiltzeko eta haietan modu aktibo eta seguruan parte hartzeko aukera ematen duen egokitze-trebetasuna eta, bide horretan, eskubideak baliatzea, erabaki esanguratsuak hartzea eta bizi proiektu bat aukera berdintasunez garatzeko behar diren laguntzak jasotzea".
Komunitatean esku hartzeak bere ingurune hurbileneko parte aktibo sentiarazten du ikaslea, dela ikastetxean, dela auzoko edo herriko eremu fisiko eta sozialetan. Desgaitasun intelektuala duten pertsonengan, gaitasun horrek irakaskuntza progresiboa eta funtzionala behar du. Ez da nahikoa "presente egotea": ingurune bakoitzak nola funtzionatzen duen ulertzea eta haren eguneroko dinamiketan modu esanguratsuan parte hartzea da helburua.
Ikastetxean, horrek eskatzen du espazioak, denborak eta errutinak ezagutzea, ikasgelen eta zerbitzuen artean autonomiaz orientatzea, kidekoekin eta profesionalekin interakzioan aritzea eta eskola jardueren nahiz jarduera osagarrien parte aktibo izatea. Ikastetxetik kanpo, ikasleak saltokietan, garraio publikoan, parkeetan edo tokiko ekitaldietan moldatzen ikasten du, guztia ere bizikidetza arauak errespetatuz, ibilbide seguruak identifikatuz eta laguntza naturalak erabiliz (aplikazioak, piktogramak, hasierako akonpainamendua). Arian-arian autonomia hori lortzeko, funtsezko konpetentziak dira oinezko gisa bide segurtasuna zaintzea, trafiko seinaleak ezagutzea eta ohiko ibilbideak planifikatzea.
Gainera, komunitatean parte hartzearen barnean dago Nafarroako inguruneko kultura, gizarte eta tradizio adierazpenak balioestea, eta, ildo horretan, tokiko jaiak, familiako arauak eta auzoko aniztasuna ulertzea. Horrek kide izateko sentipena sortzen du eta benetako interakzioak errazten ditu auzokideekin, merkatariekin edo aisialdiko kideekin. Ikastetxean, trebetasun horiek programatutako irteeren, familiekiko lankidetzaren eta udal zerbitzuekiko lankidetzaren bidez lantzen ahal dira, besteak beste.
Helburua da mendekotasuna murriztea, ingurune berriak arakatzeko konfiantza areagotzea eta ikasleari bere komunitateko eragile aktibo dela sentiaraziko dion parte-hartze inklusiboa sustatzea. Eremu hori zuzenean lotzen da norbere burua gidatzearekin, trebetasun sozialekin eta jakintza funtzionalekin, eta, hala, sendotu egiten dira helduarorako ikaskuntza transbertsalak.

Oso estua da komunitatean parte hartzearen eta bizi kalitatearen alderdien arteko lotura, kontuan izanik arlo horrek zuzenean eragiten diola desgaitasun intelektuala duten pertsonen ongizate integralari.
–Ongizate fisikoa: segurtasunez lekualdatzeak eta komunitateko jardueretan parte hartzeak osasuna eta mugikortasuna sustatzen ditu.
–Ongizate emozionala: inguruneko kide sentitzeak autoestimua eta gogobetetze pertsonala areagotzen ditu.
–Pertsonen arteko harremanak: benetako testuinguruetan interakzioan aritzeak auzokideekiko eta kideekiko loturak indartzen ditu.
–Garapen pertsonala: orientatzen eta parte hartzen ikasteak konpetentzia praktikoak eta konfiantza indartzen ditu.
–Autodeterminazioa: lekualdatu eta ibilbideak erabaki ahal izateak eguneroko bizitzaren gaineko kontrol handiagoa ahalbidetzen du.
–Gizarte inklusioa: aktiboki parte hartzeak bazterketa saihesten du eta komunitatean benetan presente egotea ahalbidetzen du.
–Ongizate materiala: tokiko baliabideak ezagutzeak optimizatu egiten du zerbitzuen eta laguntzen erabilera.
–Eskubideak: komunitatean parte hartzeak bizitza integratu eta duina izateko eskubidea indartzen du.
Laburbilduz, komunitatean parte hartzea funtsezko oinarria da autonomia funtzional handiagoa izateko, haren parte sentitzeko eta eguneroko ingurunean presentzia aktiboa lortzeko.

ARLOA: KOMUNITATEAREN ERABILERA (KE) | |
1. konpetentzia espezifikoa (KE1-KE) Hezkuntza ingurunera egokitzea eta hartan parte hartzea eta, era berean, ikastetxeko espazio, denbora eta dinamiketan moldatzea, profesionalekin eta kidekoekin interakzioan aritzea eta eskola jardueren parte izatea; horretarako, inguruneko estimuluak identifikatzea, orientatzea eta autonomiaz lekualdatzea, denbora kudeatzea, ikastetxeko funtzionamendua ulertzea eta eskola jardueretan nahiz jarduera osagarrietan aktiboki parte hartzea, eskola bizitzan autonomia pertsonala, inklusioa eta ongizatea bultzatzeko. | |
Loturarik handiena duten bizi kalitatearen alderdiak: Garapen pertsonala: konpetentziak ikastetxeko arauak, errutinak, ordutegiak eta egiturak ikastea dakar berekin, bai eta orientazioa, denboraren kudeaketa eta eskola bizitzaren ulermena hobetzea ere.Gizarte inklusioa: hezkuntza ingurunera egokitzeak eta hartan parte hartzeak berekin dakar ikastetxeko espazioetan mugitzea, profesionalekin eta kidekoekin interakzioan aritzea eta eskola jardueren nahiz jarduera osagarrien parte izatea, eta horrek eskola bizitzako parte sentitzea eta parte-hartze aktiboa izatea sustatzen du. Konpetentzia horrek bakartze egoerak murrizten ditu eta inklusioa sustatzen du ikastetxeko talde, proiektu eta jardueretan.Pertsonen arteko harremanak: askotariko testuinguruetan profesionalekin eta kidekoekin interakzioan aritzeak laguntza sarea eta harremanen kalitatea indartzen ditu. | |
OINARRIZKO JAKINTZAK A) Blokea: Ikastetxean parte hartzea: "Hezkuntza ingurunera (ikasgela, jantokia, errutinak, ospakizunak...) operatiboki egokitzeko eta haren dinamiketan aktiboki parte hartzeko trebetasuna eta, ildo horretan, joan-etorriak autonomiaz egitea, denborak kudeatzea, funtzionalki integratzea, profesionalekin eta kidekoekin harreman positiboak izatea eta ikastetxeko jardueretan inplikatzea". | |
KE1 konpetentzia espezifikoari lotutako ebaluazio irizpideak | Oinarrizko jakintzak |
Ikastetxeko estimulu sentsorial garrantzitsuen aurrean erreakzionatzea eta, era berean, testuinguru horietako ohiko edo ustekabeko errutina edo egoeren aurrean arreta, orientazio edo aurreikuspeneko jokabide behagarriak erakustea (okindegi batean burua ogi usainerantz biratzea, semaforo baten soinua edo bat-bateko zarata bat aditzean gelditzea, taberna batean ahots ezagunak ezagutzean irribarre egitea edo kalean argi erakargarri baterantz orientatzea). | Ikastetxearen pertzepzio sentsoriala: ikastetxeko estimulu sentsorialen aurrean, gorputzeko sentsazioak hautematea, identifikatzea, bereiztea, adieraztea eta haiei erantzutea (... |
Ikastetxean zehar mugitzea, eskola espazio desberdinetan orientatzea eta horiek segurtasunez erabiltzea. | Espazioekiko egokitzapena: ikastetxean orientatzea eta autonomiaz lekualdatzea; eskola espazio bakoitza errekonozitzea eta segurtasunez erabiltzea. |
Jardunaldiaren eta eskola jardueren denbora antolaketa ulertzea eta kudeatzea, eta haien denboretara doitzea (hasiera, iraunaldia eta amaiera). | Denborarekiko egokitzapena: eskola jardueren denbora antolaketa ulertzea eta kudeatzea, eta hasiera, iraunaldi eta amaiera denboretara doitzea. |
Ikastetxeko funtzionamendu dinamikak ulertzea eta betetzea, eta eskola jardunaldiko ohiko jarduera eta trantsizioetan parte hartzea. | Egokitzapen funtzionala: ikastetxeko funtzionamendu operatiboa ulertzea; ezarritako jarduerak eta trantsizioak ulertzea. |
Hezkuntza inguruneko profesionalak eta kideak identifikatzea, eta gizarte harremanetako oinarrizko arauen arabera interakzioan aritzea. | Egokitzapen erlazionala: hezkuntza inguruneko profesionalak eta kideak identifikatzea; eskola testuinguruko harremanen eta gizarte interakzioen arauak ezagutzea. |
Erreferentziazko ikasgelan egiten diren eskola jardueretan aktiboki parte hartzea eta, ildo horretan, talde dinamikak onartzea eta haietan kolaborazioa eta doitzeko gaitasuna erakustea, jardueran zehar inplikazioari eustea eta ikasgelako inguruneak eskatzen dituen zereginaren hasiera, garapen eta amaiera uneetan parte hartzea. | Ikasgelako eskola jardueretan parte hartzea: erreferentziazko ikasgelan egiten diren eskola jarduerak onartzea eta haietan kolaboratzea eta aktiboki parte hartzea, sortzen diren dinamiketan integratuz. |
Erreferentziazko ikasgelatik kanpo egiten diren eskola jardueretan aktiboki parte hartzea eta, ildo horretan, testuinguru bakoitzeko dinamiken inguruan onarpena, kolaborazioa eta doitzeko gaitasuna erakustea, inguruneak eskatzen dizkion jardueretan integratuz. | Ikasgelatik kanpoko jardueretan parte hartzea: erreferentziazko ikasgelatik kanpo egiten diren eskola jarduerak onartzea eta haietan kolaboratzea eta aktiboki parte hartzea, testuinguru bakoitzean sortzen diren dinamiketan integratuz. |
Ikastetxeko jardueretan (ospakizunak, irteerak eta eskolako ekitaldiak) aktiboki parte hartzea, onarpena, kolaborazioa eta inplikazioa erakutsiz. | Ikastetxeko jardueretan parte hartzea: ikastetxeko jarduerak (ospakizunak, irteerak eta eskolako ekitaldiak) onartzea eta haietan kolaboratzea eta aktiboki parte hartzea, sortzen diren dinamiketan integratuz. |
Aurreko ikaskuntzak askotariko egoera eta ingurune komunitarioetara transferitzea eta haietan aplikatzea, parte-hartzea gizarte jarduera berrietara egokituz. | Ikaskuntzak testuinguru komunitarioetan orokortzea: eskuratutako ikaskuntzak askotariko egoera eta ingurune komunitarioetara transferitzea eta haietan aplikatzea. |
ARLOA: KOMUNITATEAREN ERABILERA (KE) | |
2. konpetentzia espezifikoa (KE2-KE) Ohiko ingurune komunitarioetan autonomiaz eta segurtasunez moldatzea eta, ildo horretan, informazio garrantzitsua identifikatzea, espazioan orientatzea, bizikidetzako oinarrizko arauak betetzea eta, beharrezkoa denean, ulermena eta parte-hartze aktiboa errazten duten laguntzak nahiz estrategiak baliatzea; hori guztia autonomia pertsonala, segurtasuna, gizarte interakzioa eta bizitza komunitarioko inklusioa sustatzeko. | |
Loturarik handiena duten bizi kalitatearen alderdiak: Autodeterminazioa: ohiko ingurune komunitarioetan (kaleak, saltokiak, garraioak, espazio publikoak) autonomiaz eta segurtasunez moldatzeak berekin dakar orientatzea, erabakiak hartzea eta nolabaiteko independentziaz jardutea, eta, hala, murriztu egiten da laguntzaileekiko etengabeko mendekotasuna. Laguntza eta estrategia egokiak pixkanaka erabiltzeak pertsonak bere joan-etorriak eta parte-hartzea antolatzea ahalbidetzen du.Garapen pertsonala: konpetentziak berekin dakar seinaleak irakurtzen, ibilbideak gogoratzen, arauak ulertzen eta interakzioak kudeatzen ikastea, eta indartu egiten ditu heldutasuna eta konpetentzia soziala.Gizarte inklusioa: ohiko ingurune komunitarioetan aktiboki parte hartzeak eguneroko bizitzako zerbitzu, jarduera eta gizarte harremanak (aisialdia, erosketak, lekualdatzeak, jolas eremuak) eskuratzea ahalbidetzen du. Komunitateko kide sentitzea, bizikidetza eta baldintza berdintasunez parte hartzea sustatzen ditu, eta, hala, bakartzea saihesten da. | |
OINARRIZKO JAKINTZAK B) Blokea: Ingurune fisiko komunitarioan parte hartzea: Ohiko ingurune komunitarioetan autonomiaz eta segurtasunez moldatzeko trebetasuna eta, ildo horretan, informazio garrantzitsua identifikatzea, espazioan orientatzea, bizikidetzako oinarrizko arauak betetzea eta, beharrezkoa denean, ulermena eta parte-hartze aktiboa errazten duten laguntzak nahiz estrategiak baliatzea. | |
KE2 konpetentzia espezifikoari lotutako ebaluazio irizpideak | Oinarrizko jakintzak |
Ingurune fisiko komunitarioko estimulu sentsorial garrantzitsuen aurrean erreakzionatzea eta, era berean, testuinguru horietako ohiko edo ustekabeko errutina edo egoeren aurrean arreta, orientazio edo aurreikuspeneko jokabide behagarriak erakustea (okindegi batean burua ogi usainerantz biratzea, semaforo baten soinua edo bat-bateko zarata bat aditzean gelditzea, taberna batean ahots ezagunak ezagutzean irribarre egitea edo kalean argi erakargarri baterantz orientatzea). | Ingurune fisiko komunitarioen pertzepzio sentsoriala: ingurune komunitarioko estimulu sentsorialen aurrean (okindegiko usaina, taberna bateko soinuak...), gorputzeko sentsazioak hautematea, identifikatzea, bereiztea, adieraztea eta haiei erantzutea. |
Ingurune fisiko komunitarioetan jarrera proaktiboa izatea. | Ingurune fisiko komunitarioetan parte hartzearekiko jarrera: espazio fisiko komunitarioetan kolaboratzeko jarrera proaktiboa. |
Espazio komunitarioetako informazioa identifikatzea eta ulertzea, eta esanahi funtzionala ematea. | Informazio publikoa interpretatzea: espazio komunitarioetako informazioa identifikatzea eta ulertzea, bai eta haren esanahi funtzionala ere. |
Ingurune hurbileko espazioak eta zerbitzuak errekonozitzea eta haien funtzionaltasunarekin eta erabilerarekin lotzea. | Ingurune hurbileko espazioak eta zerbitzuak (osasunekoak, administraziokoak, hezkuntzakoak...): espazio eta zerbitzu komunitario garrantzitsuak, haien funtzionaltasuna eta erabilera ezagutzea. |
Espazio publikoetako ordutegiak, txandak, seinaleak eta funtzionamendu arau esplizituak interpretatzea. | Espazio publikoetako ordutegiak eta arauak erabiltzea: espazio komunitarioetako ordutegiak, txandak, seinaleak eta funtzionamendu arau esplizituak ezagutzea eta interpretatzea. |
Ingurune komunitarioetako antolaketaren eta arauen eskakizunak ulertzea eta jokabidea eskaera horietara doitzea. | Ingurunearen egiturazko eskakizunak ulertzea: ingurune komunitarioetako antolaketaren eta arauen eskakizunak ezagutzea eta, orobat, jokabidea eskakizun horietara nola egokitu jakitea. |
Ingurune komunitario fisikoko ohiko jardueretan parte hartzea, eta testuinguru normalizatuetan presentzia, akonpainamendua, kolaborazioa edo lidergoa izatea. | Ingurune fisiko komunitarioko jardueretan parte hartzea: jarduera komunitarioetan presentzia, akonpainamendua, kolaborazioa edo lidergoa izatea. |
Aurreko ikaskuntzak ingurune fisiko komunitarioko askotariko egoeretara transferitzea eta haietan aplikatzea, bai eta parte-hartzea gizarte jarduera berrietara egokitzea ere. | Ikaskuntzak ingurune fisiko komunitariora orokortzea: eskuratutako ikaskuntzak ingurune komunitarioko egoeretara transferitzea eta haietan aplikatzea. |

3. konpetentzia espezifikoa (KE3-KE) Ingurune hurbileko kultura, gizarte eta komunitate adierazpenak ezagutzea, ulertzea eta baloratzea eta, ildo horretan, gizarte eta kultura estimuluak identifikatzea, jarduera komunitarioetan parte hartzea, familiako eta tokiko arau eta tradizioak ulertzea eta gizarte nahiz kultura aniztasuna balioestea, guztia ere kide izateko sentipena, parte-hartze inklusiboa, gizarte interakzio esanguratsua eta komunitatean ongizate pertsonala sustatzeko. | |
Loturarik handiena duten bizi kalitatearen alderdiak: Gizarte inklusioa: ingurune hurbileko kultura, gizarte eta komunitate adierazpenak ezagutzeak eta haietan parte hartzeak kide izateko sentipena sustatzen du, baita auzo, herri edo hiriarekin identifikatzea eta komunitateko berezko jardueretan parte hartzea ere. Konpetentzia horrek murriztu egiten du bakartzea, eta pertsona bizitza komunitarioaren "parte" sentiarazten du, eta ez handik "kanpo".Ongizate emozionala: familia arauak, tokiko arauak eta tradizioak nahiz gizarte eta kultura aniztasuna ulertzeak eta baloratzeak segurtasuna, egonkortasuna eta nortasun sentipena sustatzen ditu eta, hala, nekezagoa da arrotz edo bazterturik sentitzea. Jarduera adierazgarrietan parte hartzeak eta aniztasuna baloratzeak areagotu egiten ditu gogobetetze pertsonala, kide sentitzea eta ongizate emozionala, hurbileko gizarte ingurunean. | |
OINARRIZKO JAKINTZAK C) Blokea: Komunitateko ingurune sozialean parte hartzea: Ingurune hurbileko kultura, gizarte eta komunitate adierazpenak ezagutzeko, ulertzeko eta baloratzeko trebetasuna, eta, hala, kide sentitzea eta parte-hartze inklusiboa sustatzea. | |
KE3 konpetentzia espezifikoari lotutako ebaluazio irizpideak | Oinarrizko jakintzak |
Ingurune sozial komunitarioko estimulu sentsorial garrantzitsuen aurrean erreakzionatzea eta, era berean, testuinguru horietako ohiko edo ustekabeko errutina edo egoeren aurrean arreta, orientazio edo aurreikuspeneko jokabide behagarriak erakustea (begirada igerilekuko uretara zuzentzea, gabon kanta batekin irribarre egitea...). | Ingurune sozial komunitarioaren pertzepzio sentsoriala: ingurune sozial komunitarioko espazio, tradizio eta/edo kultura adierazpenetako estimulu sentsorialen aurrean, gorputzeko sentsazioak hautematea, identifikatzea, bereiztea, adieraztea eta haiei erantzutea. |
Ingurune sozial komunitarioan jarrera proaktiboa erakustea. | Ingurune sozial komunitarioan parte hartzearekiko jarrera: espazio fisiko komunitarioetan kolaboratzeko jarrera proaktiboa. |
Familiaren eta komunitatearen kulturaren balioak, arauak eta tradizioak ulertzea eta eguneroko bizitzarekin lotzea. | Familiaren eta komunitatearen kultura ulertzea: familiaren eta komunitatearen balioak, arauak eta tradizioak ezagutzea. |
Tokiko tradizio, ospakizun eta ekitaldiak errekonozitzea eta haien esanahia eta komunitatean duten funtzioa identifikatzea. | Tokiko tradizio, ospakizun eta ekitaldiak: komunitateko kultura adierazpenak, tradizioak, jaiak eta ohiturak ezagutzea eta ulertzea. |
Ingurune hurbileko kultura, gizarte eta aisialdi espazioen kokapena, funtzionaltasuna eta erabilera ulertzea. | Kultura, gizarte eta aisialdi espazioak: gizarte, kultura eta aisialdi interakziorako espazio komunitarioen kokapena, funtzionaltasuna eta erabiltzeko moduak ulertzea. |
Askotariko gizarte eta kultura testuinguruetako gizarte arau inplizituak interpretatzea eta haietara doitzea, jokabidea erregulatuz. | Gizarte arau inplizituak ulertzea: gizarte eta kultura testuinguru desberdinetako arau sozial ez-esplizituak interpretatzea eta aplikatzea. |
Komunitateko pertsona, ohitura eta tradizioen aniztasuna errekonozitzea eta baloratzea, eta errespetu eta onarpen jarrerak izatea. | Aniztasun soziala eta kulturala baloratzea: komunitateko pertsona, ohitura eta tradizioen aniztasuna errekonozitzea, errespetatzea eta baloratzea. |
Komunitatearekiko identifikazio sentipena adieraztea, komunitateko jardueretan parte hartzea eta bere burua haren kidetzat ikustea. | Komunitatearen parte sentitzea: norberaren komunitateko kide sentitzea, haren arauak eta parte hartzeko moduak identifikatzea eta ezagutzea, bai eta haiekin lotzea ere. |
Gizarte ingurune komunitarioko ohiko jarduera komunitarioetan parte hartzea, eta testuinguru normalizatuetan presentzia, akonpainamendua, kolaborazioa edo lidergoa izatea. | Gizarte ingurune komunitarioko jardueretan parte hartzea: jarduera komunitarioetan presentzia, akonpainamendua, kolaborazioa edo lidergoa izatea. |
Aurreko ikaskuntzak askotariko gizarte ingurune sozialetara transferitzea eta haietan aplikatzea, bai eta parte-hartzea gizarte jarduera berrietara egokitzea ere. | Ikaskuntzak gizarte ingurune komunitariora orokortzea: eskuratutako ikaskuntzak askotariko egoera eta ingurune komunitarioetara transferitzea eta haietan aplikatzea. |

4. konpetentzia espezifikoa (KE4-KE) Ingurune komunitarioetan modu seguru eta funtzionalean lekualdatzea eta, ildo horretan, trafiko seinaleak identifikatzea eta haiei erantzutea, oinezko gisa bide segurtasuneko oinarrizko arauak betetzea, zirkulazioaren adierazle eta sinboloak ezagutzea, eguneroko ibilbideak planifikatzea eta garraio publiko edo pribatuan laguntzak baliatzea, eta hori guztia autonomia pertsonala, inguruneko segurtasuna, arriskuen prebentzioa eta bizitza komunitarioan aktiboki parte hartzea sustatzeko. | |
Loturarik handiena duten bizi kalitatearen alderdiak: Autodeterminazioa: segurtasunez eta funtzionalki lekualdatzeak, ibilbideak planifikatzeak eta garraio publiko edo pribatuan laguntzak erabiltzeak komunitatean independentzia handiagoz jardutea ahalbidetzen dio pertsonari, beti laguntzaile baten mende egon beharrik gabe. Konpetentzia horrek indartu egiten du ingurunean nola eta noiz mugitu erabakitzeko gaitasuna.Gizarte inklusioa: segurtasunez eta autonomiaz lekualdatzeko gaitasunak komunitateko zerbitzuak, jarduerak, aisialdia eta gizarte testuinguruak eskuratzea ahalbidetzen du, eta, horrekin batera, parte-hartzea eta kide izateko sentipena sustatzen ditu. Murriztu egiten ditu bakartzea eragiten ahal duten mugikortasun oztopoak eta inklusio aktiboa sustatzen du eguneroko bizitza komunitarioan. | |
OINARRIZKO JAKINTZAK D) Blokea: Mugikortasuna eta segurtasuna komunitatean: "Ingurune komunitarioetan modu seguru eta funtzionalean lekualdatzeko trebetasuna, oinarrizko segurtasun arauak aplikatzearen bidez". | |
KE4 konpetentzia espezifikoari lotutako ebaluazio irizpideak | Oinarrizko jakintzak |
Bide segurtasuneko estimulu sentsorial garrantzitsuen aurrean erreakzionatzea eta, era berean, testuinguru horietako ohiko edo ustekabeko errutina edo egoeren aurrean arreta, orientazio edo aurreikuspeneko jokabide behagarriak erakustea (zebra bideko bibrazioak sumatzean gorputza erlaxatzea eta irribarre egitea). | Ingurune sozial komunitarioaren pertzepzio sentsoriala: bide segurtasunarekin lotutako estimulu sentsorialen aurrean, gorputzeko sentsazioak hautematea, identifikatzea, bereiztea, adieraztea eta haiei erantzutea (zebra bideko bibrazioak sumatzean gorputza erlaxatzea eta irribarre egitea). |
Oinezko gisa bide segurtasuneko oinarrizko arauak aplikatzea, semaforoak eta oinezkoen pasabideak errespetatzea, jokabidea bide publikoko elementuen aurrean egokitzea eta zirkulazio ingurunean zuhurtziaz jardutea. | Bide segurtasuneko oinarrizko arauak oinezkoentzat: bide publikoan oinezkoek bete behar dituzten zirkulazio arauak ezagutzea. |
Ingurune komunitarioko zirkulazioa arautzen eta lekualdatzeak orientatzen dituzten seinaleak eta sinboloak ezagutzea eta ulertzea. | Lekualdatzeko seinaleak identifikatzea: zirkulazioa arautzen eta lekualdatzeak orientatzen dituzten seinaleak eta sinboloak ezagutzea eta ulertzea. |
Garraioa (publikoa edo pribatua) modu funtzionalean erabiltzea joan-etorri planifikatuetan. | Garraioaren erabilera funtzionala: garraio publiko edo pribatuan joan-etorriak planifikatzea eta egitea. |
Espazio publikoetako arrisku egoerak identifikatzea eta autobabeserako nahiz arriskuak prebenitzeko oinarrizko jokabideak aplikatzea. | Espazio publikoetako autobabes jokabideak: arrisku egoerak identifikatzea eta, ingurune komunitarioetan, segurtasun pertsonaleko oinarrizko jokabideak ezagutzea. |
Ohiko joan-etorriak (eskolara, zerbitzu batera edo leku ezagun batera joatea, kasurako) aldez aurretik planifikatzea eta antolatzea, ohiko helmugak identifikatzea eta ibilbideak, geralekuak eta ordutegiak ibilbidea antolatzeko elementu gisa erabiltzea. | Eguneroko ibilbideak planifikatzea: ohiko joan-etorriak aldez aurretik antolatzea, ohiko helmugak identifikatzea eta ibilbideak, geralekuak eta ordutegiak ibilbideak antolatzeko elementu gisa erabiltzea. |
Arloa.–Etxeko Bizitza.
1. Arloaren azalpena.
Definizioa: "Egokitze-trebetasunen multzoa, hala nola eguneroko etxeko errutinak eta zereginak ezagutzea, etxea eraginkortasunez kudeatzea eta etxean aktiboki laguntzea, betiere erantzukizuna eta taldeari ekarpena egitea sustaturik".
Etxeko bizitza autonomia pertsonalaren eta gizarte erantzukizunaren funtsezko esparrua da, pertsonari ahalbidetzen baitio hurbileko inguruneari modu aktibo eta esanguratsuan laguntzea. Desgaitasun intelektuala duten ikasleen artean, konpetentzia horiek ez dira bat-batean garatzen; aitzitik, irakaskuntza esplizitua, praktika sistematikoa eta benetako esperientziak behar dituzte. Etxean parte hartzea ez da "lanak egitea" bakarrik; haien xedea ulertzea, egitekoak antolatzea, besteekin elkarlanean aritzea eta ingurunea seguru eta txukun edukitzea ere bada.
Alor honek barnean hartzen ditu eguneroko oinarrizko zereginak (higienea, ordena, garbiketa, otordu errazak prestatzea), baita segurtasun arauak aplikatzea eta baliabide materialak egokiro erabiltzea ere. Ikasleak zer, noiz eta nola egin identifikatzen ikasten du, eta arian-arian parte hartzen du errutinak planifikatzen, erantzukizunak banatzen eta emaitzak ebaluatzen. Horrek independentzia funtzionala ez ezik, bizikidetza, erantzukizun partekatua eta taldeko kide baliotsua izatearen pertzepzioa ere sustatzen ditu.
Ikastetxean, trebetasun horiek simulazio errealistaren bidez (eskolako sukaldea, garbitegia, espazio komunak zaintzea) eta kidekoen arteko elkarlan aukeren bidez lantzen dira. Erabakigarria da familia bizitzarako orokortzea; hori dela-eta, familiek inplikatu egin behar dute plangintzan, ikaskuntzak benetako testuingurura transferitu ahal izateko.
Ikastetxeak konpromiso bat hartu behar du: testuinguru egokia sortuko duela ikasleek benetako rolak hartzeko, feedback positiboa jasotzeko eta ezustekoak kudeatzen ikasteko (zer egin zerbait hausten bada, laguntza nola eskatu...). Horrek, autonomia areagotzeaz gainera, autoestimua indartzen du, pertsonak ongizate kolektiboari egiten dion ekarpena hautematen baitu.
2. Arloak bizi kalitatearen alderdietan duen inpaktua.
Oso estua da etxeko bizitzaren eta bizi kalitatearen alderdien arteko lotura, kontuan izanik arlo horrek zuzenean eragiten diola desgaitasun intelektuala duten pertsonen ongizate integralari.
–Ongizate fisikoa: higiene eta segurtasuneko zereginek osasuna eta ingurune osasungarria mantentzen dituzte.
–Ongizate emozionala: erantzukizunak hartzeak autoestimua, konfiantza eta gogobetetze pertsonala areagotzen ditu.
–Pertsonen arteko harremanak: etxean laguntzeak familia loturak eta bizikidetza indartzen ditu.
–Garapen pertsonala: zereginak antolatzen eta gauzatzen ikasteak konpetentzia funtzionalak eta erantzukizuna indartzen ditu.
–Autodeterminazioa: etxeko erabakietan parte hartzeak eguneroko errutinaren gaineko kontrol handiagoa ahalbidetzen du.
–Gizarte inklusioa: etxean ekarpena egiteak familia eta komunitate testuinguruetako integrazioa errazten du.
–Ongizate materiala: baliabideak eta zereginak kudeatzeak ingurunea txukun eta efiziente mantentzen du.
–Eskubideak: rol aktiboak hartzeak eguneroko bizitzan duintasunez parte hartzeko eta ekarpena egiteko eskubidea indartzen du.
Laburbilduz, etxeko bizitzako konpetentziak garatzea funtsezko oinarria da autonomia funtzional handiagoa lortzeko, lotura afektiboak indartzeko eta hurbileko ingurunean aktiboki parte hartzeko.
3. Curriculumeko elementuen arteko lotura.
ARLOA: ETXEKO BIZITZA (EB) | |
1. konpetentzia espezifikoa (KE1-EB) Etxeko bizitzarako behar diren autonomia eta trebetasunak garatzea eta, ildo horretan, aktiboki parte hartzea etxeko errutinak eta zereginak egiten, antolatzen eta mantentzen, higiene eta segurtasuneko arauak aplikatzea eta baliabideak behar bezala erabiltzea, ongizate pertsonala, bizikidetza eta erantzukizuna sustatzeko, etxeko nahiz komunitateko ingurunearen zaintzan eta funtzionamenduan ekarpena egiteko eta, finean, bizi kalitatea bultzatzeko. | |
Loturarik handiena duten bizi kalitatearen alderdiak: Garapen pertsonala: etxeko errutina eta zereginetan aktiboki parte hartzeak (antolatzea, mantentzea, higiene eta segurtasuneko arauak aplikatzea) berekin dakar trebetasun berriak ikastea, baita ohiturak eskuratzea eta erantzukizuna nahiz heldutasun pertsonala areagotzea ere. Konpetentzia praktikoak ez ezik, ingurunean ekarpena egitera bideratutako nortasun autonomoagoa ere sustatzen du.Autodeterminazioa: etxeko bizitzan autonomia garatzeak, baliabideak behar bezala erabiltzeak eta segurtasun eta higieneko arauak aplikatzeak ahalbidetzen du independentzia handiagoz jardutea norberaren etxean eta hurbileko testuinguruetan. Pertsonak kontrol handiagoa eskuratzen du ingurunea eta bere eguneroko bizitza antolatzeari dagokionez. | |
OINARRIZKO JAKINTZAK A) Blokea: Etxeko zereginak ezagutzea eta egitea: Etxeko garbiketa lanak, sukaldekoak, norbere burua zaintzeko jarduerak eta etxeko objektuak kudeatzeko lanak gero eta autonomia handiagoz identifikatzeko, sekuentziatzeko eta gauzatzeko gaitasuna. | |
KE1 konpetentzia espezifikoari lotutako ebaluazio irizpideak | Oinarrizko jakintzak |
Etxeko zereginak egin bitartean, ongizate edo deserosotasun sentsazioak hautematea, identifikatzea, bereiztea eta adieraztea, eta norberaren jarduna doitzea erosotasunari eta segurtasun pertsonalari eusteko. | Etxeko erosotasun sentsazioak hautematea eta adieraztea: etxeko zereginak egin bitartean, sentsazio atseginak edo deserosotasuna (labearen beroa, harraskaren hezetasuna edo jarrera behartuetan aritzea...) hautematea, identifikatzea, bereiztea eta adieraztea. |
Etxeko zereginetan interesa, kolaborazioa eta parte hartzeko jarrera ona agertzea, eta ongizate komunari egindako ekarpenarekiko gogobetetzea adieraztea. | Etxeko zereginekiko jarrera: etxeko jarduerak onartzea eta haietan kolaboratzea eta interesez parte hartzea, eta gogobetetzea adieraztea. |
Partekatutako zereginek etxean edo hezkuntza ingurunean ordena, garbitasuna eta ongizate orokorra mantentzeko duten garrantzia errekonozitzea. | Etxeko funtzionamendua ulertzea: partekatutako zereginek etxeko ordenari eta ongizateari eusteko duten balioa identifikatzea. |
Etxea zaintzeko eta mantentzeko behar diren zeregin nagusiak identifikatzea eta eguneroko bizitzan duten helburua eta erabilgarritasuna bereiztea. | Etxeko funtzionamendua ulertzea: partekatutako zereginek etxeko ordenari eta ongizateari eusteko duten balioa identifikatzea. |
Gainazalak eta espazio komunak garbitzeko eta mantentzeko oinarrizko ekintzak egitea eta, hala, ingurune txukun, higieniko eta jasangarriak bermatzea. | Etxeko garbiketa orokorra: gainazalak eta espazio komunak garbi edukitzeko ekintzak egitea, ikusteko moduko zikinkeria kentzea eta zikinkeria pilatzen ez uztea (erratza pasatzea, zorua garbitzea, mahaiak eta leihoak garbitzea...). |
Otordu errazak segurtasunez prestatzen parte hartzea eta, horretarako, higienearekin, tresnak erabiltzearekin eta sukalde eremua txukun edukitzearekin loturiko oinarrizko arauak aplikatzea. | Sukaldea eta etxeko elikadura: otordu seguru eta nutritiboak prestatzea eta sukaldeko tresnak nahiz eremuak txukun edukitzea. |
Arropa eta ehunak garbitzeko, lehortzeko, lisatzeko eta antolatzeko behar diren urratsak egitea, eta garbitasun eta ordena ohiturei eustea. | Etxeko ehunak eta arropa zaintzea: arropa eta ehunak garbitzeko, lehortzeko, lisatzeko, antolatzeko eta mantentzeko ziklo osoa kudeatzea. |
Etxeko objektuak eta materialak sailkatzea, kokatzea eta dagokien tokian gordetzea eta, hala, ingurua egituratuta eta eskuragarri edukitzen laguntzea. | Etxeko antolaketa eta ordena: objektuak eta gauzak sailkatzea, biltegiratzea eta efizienteki kokatzea eskura egon daitezen eta desordena murrizteko (jostailuak kutxetan gordetzea, liburuak apaletan sailkatzea, armairuak ordenatzea...). |
Ohiko etxetresna elektrikoak behar bezala erabiltzea, segurtasun, higiene eta funtzionaltasuneko oinarrizko arauak betez. | Etxetresna elektrikoak segurtasunez erabiltzea: ohiko etxetresna elektrikoak funtzionalki eta arduraz erabiltzea eta, ildo horretan, oinarrizko segurtasun arauak aplikatzea, bai eta pizteko, erabiltzeko eta itzaltzeko prozedurak ere. |
Etxeko zereginak sekuentziatuta, autonomiaz eta arduraz egitea, haiek betetzeko teknika egokiak, segurtasun neurriak eta kalitate ohiturak aplikatuz. | Etxeko zereginak autonomiaz eta segurtasunez egitea: etxeko jarduerak sekuentziatuta eta behar bezala egitea eta, horretarako, tresnak eta materialak erabiltzeko teknika egokiak aplikatzea, eta kalitateko eta segurtasuneko oinarrizko estandarrei eustea. |
ARLOA: ETXEKO BIZITZA (EB) | |
2. konpetentzia espezifikoa (KE2-EB) Etxeko bizitzako autonomia eta erantzukizun pertsonala garatzea eta, horretarako, etxea kudeatzeko zereginak hobeki ezagutzea, aktiboki parte hartzea etxea kudeatzeko errutinak eta zereginak planifikatzen, gauzatzen eta ebaluatzen, eta baliabide materialak nahiz denbora segurtasunez eta ordenatuta kudeatzea; hori guztia independentzia funtzionala, gizarte partaidetza, ingurunea zaintzea eta norberaren nahiz taldearen ongizatea sustatzeko. | |
Loturarik handiena duten bizi kalitatearen alderdiak: Garapen pertsonala: etxea kudeatzeko zereginak hobeki ezagutzeak eta errutinak nahiz zereginak planifikatzen, gauzatzen eta ebaluatzen parte hartzeak berekin dakartza heldutasun pertsonala, antolaketa, gogoeta eta konpetentzia konplexuen ikasketa. Familiako eta etxeko ingurunean nortasun arduratsu eta aktiboa eraikitzen laguntzen du.Autodeterminazioa: etxea kudeatzeko erantzukizuna hartzeari, erabakietan parte hartzeari eta baliabide materialak nahiz denbora antolatzeari esker, independentzia funtzional handiagoz jarduten da eguneroko bizitzan. Pertsonak bere denboraren, zereginen eta ingurunearen gaineko kontrol handiagoa eskuratzen du, eta utzi egiten dio etxea antolatzeko besteen mende erabat egoteari. | |
OINARRIZKO JAKINTZAK B) Blokea: Etxea kudeatzea: Etxeko zereginak planifikatzeko, lehenesteko eta doitzeko trebetasuna, eta, ildo horretan, segurtasunez eta efizientziaz kudeatzea denborak, baliabideak eta etxetresna elektrikoak. | |

Etxea antolatzeko, mantentzeko eta jasangarritasuna zaintzeko behar diren jarduera nagusiak identifikatzea eta ulertzea, eta eguneroko bizitzan duten erabilgarritasuna aintzat hartzea. | Etxea kudeatzeko zereginak ezagutzea: etxea antolatzeko, mantentzeko eta jasangarritasuna zaintzeko behar diren jarduera nagusiak identifikatzea eta ulertzea. |
Erosketak eta etxeko konponketa txikiak planifikatzen eta egiten parte hartzea eta, eginahal horretan, baliabideak arduraz erabiltzea eta oinarrizko segurtasun arauak eta autonomia aplikatzea. | Erosketak, kudeaketak eta etxeko mantentze-lanak kudeatzea: funtsezko hornigaiak eskuratzea eta oinarrizko konponketak egitea (erosketa zerrendak idaztea, bonbillak aldatzea, txorrotak egiaztatzea...). |
Etxean norberarekin bizi diren izaki bizidunak zaintzeko errutinak egitea, haien beharrak eta ongizatea bermatzea eta inguruneko izaki bizidunekiko errespetu eta erantzukizun jarrerak izatea. | Izaki bizidunak zaintzea: etxeko izaki bizidunak (landareak...) aldian-aldian zaintzea eta haien beharrak eta ongizate orokorra bermatzea. |
Etxeko hondakinak behar bezala eta modu jasangarrian sailkatzea, biltegiratzea eta erretiratzea, betiere birziklatzeko eta ingurumena errespetatzeko ohiturak aplikaturik. | Etxeko hondakinak kudeatzea: hondakinak arduraz sailkatzea, biltegiratzea eta erretiratzea, higienea, jasangarritasuna eta ingurumenarekiko errespetua mantentzeko (hondakinak bereiztea, zaborra ateratzea, edukiontziak garbitzea...). |
Etxeko zereginak eta errutinak ordenatuta, segurtasunez eta gero eta autonomia handiagoz egitea eta, horretarako, teknika egokiak aplikatzea eta kalitateko eta segurtasuneko oinarrizko irizpideei eustea. | Etxea kudeatzeko zereginak gauzatzea: etxeko kudeaketa jarduerak gero eta autonomia handiagoz, antolatuta eta segurtasunez egitea. |
Etxeko zereginen sekuentzia eta banaketa antolatzea, kontuan harturik lan horiek eraginkortasunez gauzatzeko denbora, baliabideak eta norberaren edo ingurunearen beharrak. | Etxeko lanak planifikatzea: zereginak inguruneko denbora, baliabide eta beharren arabera banatzea eta antolatzea. |
Presako, beharrezko eta ohiko zereginak bereiztea eta, etxeko premien eta eskuragarri dauden baliabideen arabera, jarduteko hurrenkera ezartzea. | Etxeko zereginak lehenestea: zereginen presa edo maiztasuna identifikatzea, kontuan harturik eskuragarri dauden materialak, ingurunean diren beharrak eta ezarritako errutinak. |
Etxeko errutinan aldaketak edo zailtasunak daudenean, plangintza edo jarduteko estrategiak aldatzea, konponbide malgu eta seguruak bilatuz. | Etxeko ezustekoetara egokitzea: jokabidea, plangintza edo baliabideak doitzea etxeko errutinan aldaketak edo aurreikusi gabeko egoerak gertatzen direnean. |
Egindako zereginen eraginkortasuna eta emaitza aztertzea, lorpenak eta hobetu beharreko alderdiak identifikatzea eta etxeko ingurunea etengabe hobetzeko konpromisoa eta horrekiko gogobetetzea izatea. | Etxeko kudeaketaren emaitzak ebaluatzea: etxeko antolaketa zereginak egitean izandako eraginkortasuna eta kalitatea baloratzea. |
ARLOA: ETXEKO BIZITZA (EB) | |
3. konpetentzia espezifikoa (KE3-EB) Etxeko zereginen erantzukizuna hartzea eta haiek egiten aktiboki eta gero eta autonomia handiagoz laguntzea eta, horretarako, etxeko zereginak planifikatzen, banatzen, simulatzen eta ebaluatzen parte hartzea eskola testuinguruan, guztia ere erantzukizun pertsonala, bizikidetza eta taldearen ongizateari egindako ekarpena errazteko, ikaskuntzak familia bizitzara nahiz eguneroko bizitzara transferitu ahal izateko eta, finean, bizi kalitatea bultzatzeko. | |
Loturarik handiena duten bizi kalitatearen alderdiak: Autodeterminazioa: etxeko zereginetan (eskola testuinguruan sartzen direnetan) aktiboki eta gero eta autonomia handiagoz parte hartzeak areagotu egiten du norbere kabuz jarduteko, lana antolatzeko eta emaitzen erantzukizuna hartzeko gaitasuna. Independentzia funtzionala sustatzen du, bai eta jokabide horiek familia bizitzara nahiz eguneroko bizitzara besteen mende egon beharrik gabe transferitzeko aukera ere.Garapen pertsonala: etxeko zereginen gaineko erantzukizuna hartzeak eta haiek planifikatzen, banatzen eta ebaluatzen parte hartzeak berekin dakar heldutasuna eta antolatzeko gaitasuna areagotzea, bai eta rolez nahiz konpromisoez jabetzea ere. Arauak barneratzea, zereginak bere gain hartzeko ohitura eta nortasun arduratsuago eta gogoetatsuagoa sustatzen ditu. | |
OINARRIZKO JAKINTZAK C) Blokea: Etxean aktiboki laguntzea: Etxeko zereginen gaineko erantzukizuna hartzeko, zereginak familian egiten laguntzeko eta norberaren ekarpenak etxearen funtzionamenduan duen eragina ebaluatzeko konpetentzia. Trebetasun horiek eskola testuinguruko simulazioen eta rol jokoen bidez praktikatzen dira. | |

Eskolako edo simulatutako testuinguruetan landutako etxeko enkargu eta zeregin zehatzak onartzea eta betetzea eta, haiek gauzatzean, konpromisoa eta erantzukizuna izatea. | Etxeko erantzukizunak norberaren gain hartzea: eskolako edo simulatutako testuinguruetan landutako etxeko enkargu eta zereginak onartzea eta betetzea (mahaia prestatzea, espazioa ordenatzea, sukalde txokoa antolatzea). |
Eskolan egindako etxeko jardueretako norberaren jarduna berrikustea eta baloratzea, eta etxera transferitzen ahal diren lorpenak, zailtasunak eta hobekuntza estrategiak identifikatzea. | Etxeko lanen ebaluazio pertsonala: eskolan egindako etxeko lanetan norberak izaniko jarduna berrikustea eta baloratzea. |
Etxeko lanen balio kolektiboa errekonozitzea eta gogoeta egitea norberaren parte-hartzeak familia eta eskola taldeari egiten dion ekarpenaz, elkartasun jarrerak sustatzeko. | Etxeko ongizateari egiten zaion talde ekarpena: etxeko lanen balio kolektiboa aitortzea eta norberaren parte-hartzeak familia eta eskola taldearen ongizateari nola laguntzen dion hausnartzea. |
Ikasgelan eta etxean aktiboki parte hartzea etxeko erantzukizunak planifikatzen eta banatzen, ikusizko laguntzak eta lankidetzako akordioak baliatuz. | Etxeko kudeaketa partekatuan laguntzea: aktiboki parte hartzea, ikasgelan nahiz etxean, etxeko erantzukizunak planifikatzen eta banatzen. |
III. ALDERDIA.–PARTE-HARTZEA, INTERAKZIOAK ETA GIZARTE ROLAK
Parte-hartzea da ikasleak hezkuntza, familia eta komunitate testuinguru guztietan presentzia aktiboa izatea, benetan inplikatzea eta haietan kide sentitzea. Ez da curriculumeko atal bat soilik, baizik eta bermez, estrategiaz eta protokoloz osaturiko egiturazko sistema bat, bermatzen duena ikasle guztiek eta, bereziki, laguntza premia handiak dituztenek aukera izatea testuinguru horietan guztietan egoteko, modu esanguratsuan inplikatzeko eta duintasunez ikasteko.
Alderdi transbertsal horrek norbanakoaren gaitasunen, doitutako laguntzen eta testuinguru erraztaileen arteko interakzioaren emaitza natural gisa ulertzen du inklusioa.
Ikuspegi horretatik, parte-hartzea elkarren osagarri eta banaezinak diren bi ildotan egituratzen da. Alde batetik, ikaslea ardatz duen ildoa dago, benetako parte-hartze eraginkorra bermatzeko behar diren ikaskuntzak garatzera bideratua. Ildo hori modu transbertsalean garatzen da 2. alderdian, alegia, "Egokitze-jokabidea" izenekoan; izan ere, haren arlo bakoitzaren azken helburua da ikasleen parte-hartze aktiboa lortzea, bai eta ikaskuntzak erreferentziazko testuinguru guztietara orokortzea ere. Eta, bestetik, testuingurua ardatz duen ildoa dago; izan ere, ikasleek eskuratutako konpetentziak praktikan jarri ahal ditzaten, benetako aukera irisgarri eta esanguratsuak sortzeko erantzukizuna dute hezkuntza, familia eta komunitate inguruneek. Berme bikoitz hori izan ezean –konpetentzietan oinarritutako ikaskuntza esanguratsua eta benetako aukerak– ezinezkoa da benetan parte hartzea.
Ondorioz, curriculumak parte-hartze esanguratsua ahalbidetzen duten baldintza onenak bermatu behar ditu, eta benetako ikaskuntza, gizarte interakzioa eta bizi kalitatea hobetzea sustatu behar ditu. Egiazko inklusioa da funtsezko helburua.
Hori lortzeko, ezinbestekoa da testuinguruak atseginak izatea, baita ikasleari eraginkortasunez parte hartzea ahalbidetzen dioten aukera irisgarri, doitu eta askotarikoak eskaintzea ere. Horrek eskatzen du oztopoak ezabatzea, laguntza pertsonalizatu zehatzak ematea eta ingurune ulergarriak diseinatzea; era berean, beharrezkoa da egoera egokiak sortzea, hezkuntza komunitateko kide guztiek parte har dezaten eta partaidetza hori balioetsia eta aitortua izan dadin. Horretarako, denborak, espazioak, baliabideak, erreferentziazko pertsonak eta metodologiak egokitu behar dira, eta, hezkuntza komunitateko kideen arteko komunikazio kanal eraginkorrak eta partaidetzarako aukerak sortu behar dira.
Parte-hartzeak ikastetxe inklusiboen ardatz egituratzaile gisa jarduten du, eta, ildo horretan:
–Ezinbesteko baldintza da ikaskuntza esanguratsua eskuratzeko.
–Hezkuntza eduki transbertsala da, garapenaren alderdi guztiak hartzen baititu.
–Bizi kalitateari loturiko faktore erabakigarria da Schalocken eta Verdugoren ereduarekin bat, kontuan izanik gizarte inklusioa lehentasunezko adierazle bat dela.
–Ikastetxeko hezkuntza jarduna eta kultura antolatzen ditu.
Bizi kalitateari dagokionez, parte-hartzeak eragin zuzena du ongizate emozionalean (taldeko kide sentitzea), pertsonen arteko harremanetan (kidekoekin eta helduekin interakzioan aritzea), garapen pertsonalean (eginez eta parte hartuz ikastea), autodeterminazioan (erabakiak hartzea eta lehentasunak adieraztea) eta gizarte inklusioan (komunitatean aitortutako toki bat izatea).
Parte-hartzea elkarren artean lotutako osagaien bidez zehazten da; osagai horiek modu integral eta sekuentzialean garatu behar dira, eraldatzeko eragin osoa bermatuko bada:
–Sarbidea: taldeko testuinguru eta jardueretan fisikoki egoteko eta denboran integratuta aritzeko benetako aukera izatea, oztopoak –arkitektonikoak, komunikatiboak zein antolaketakoak– ezabatuta.
–Inplikazioa: proposatutako egoeretan aktiboki parte hartzea eta borondatez konprometitzea, eta presentzia hutsetik benetako ekarpenera igarotzea norbanakoaren gaitasunen arabera.
–Interakzioa: beste pertsonekin (kidekoak, helduak) eta ingurunearekin bi norabideko truke esanguratsua izatea, zeinak eragiten baititu elkarrekiko ikaskuntza eta ezagutzaren eraikuntza kolektiboa.
–Erabakiak hartzea: inguruan gertatzen denari eragiteko, hautu pertsonalak adierazteko eta jardueren plangintzan parte hartzeko gaitasuna, laguntzak norberaren ahotsa bermatzeko egokiturik.
–Aitortza: pertsonak betetzen duen rolaren balorazio sozial positiboa, kontuan izanik indartu egiten dituela haren nortasuna, autoestimua eta hezkuntza komunitateko kide izateko sentipena.
Funtsezkoa da sarbidean edo osagai bereizi batean ez gelditzea: benetako parte-hartzeak bostak modu integratuan betetzea eskatzen du, bakoitzak hurrengoa indartzen baitu eta, haietakoren bat falta izanez gero, deuseztatu egiten baita inklusioaren eta bizi kalitatearen gaineko eragin orokorra.
Esparru horretan, interakzioek eta gizarte rolek funtsezko eginkizuna dute. Desgaitasuna duten ikasleak kide aktibo eta subjektu eskubidedun gisa aitortu behar dira, norberaren ahotsa eta askotariko testuinguruetan erabakiak hartzeko gaitasuna duten subjektu gisa, alegia:
–Ikastetxean: ikastetxeko jardueretan (eguneroko errutinak, jaiak, irteerak, proiektu komunak, ospakizunak...) benetako presentzia izatea.
–Ikaskuntzan parte hartzea: proposatutako ikasgelako jardueretan erabakiak hartzea, hautuak egitea eta benetako presentzia izatea.
–Familia ingurunean: haren kide gisa, benetako erantzukizunak eta norberaren ahotsa izatea eta eguneroko bizitzan parte hartzea.
–Kidekoekiko parte-hartzea: harreman afektibo esanguratsuak sortzea, aisialdi eta lan uneak partekatzea, erabaki bateratuak hartzea eta lankidetzako proiektuetan parte hartzea.
–Komunitatean: gizarte, kultura eta aisialdi espazioetan (elkarteak, beste ikastetxe batzuk, udal zerbitzuak eta beste erakunde batzuk) benetako presentzia duen eta eskubide osoak (konfidentzialtasuna, datuen babesa, adostasuna...) dituen herritar gisa.
Parte-hartzea ez da osagarri bat, ezpada edozein ikaskuntza esanguratsu posible egiten duen eta kide izateko sentipena garatzen duen muina. Parte-hartzerik gabe ez dago inklusiorik, eta inklusiorik gabe ez dago bizi kalitaterik.
IV. ALDERDIA.–OSASUNA
Osasuna ongizate fisikoa, mentala, emozionala eta soziala biltzen dituen egoera bat da, ikasle bakoitzari ahalbidetzen diona ahalik eta autonomia, segurtasun eta bizi kalitate handienarekin parte hartzea eskolan eta eguneroko bizitzan. Hezkuntza testuinguruan, ez da mugatzen gaixotasunik ez izatera; aitzitik, osasunak berekin ekartzen du pertsona osorik zaintzea, arriskuak prebenitzea, oinarrizko premiei erantzutea, ohitura osasungarriak sustatzea eta urraketa edo ondoez egoeren aurrean doiki erantzutea.
Laguntza orokortuko premiak dituzten ikasleentzat, Osasunaren alderdiak lehentasunezko garrantzi estrategikoa du, ezinbesteko substratua baita bizi kalitatearen gainerako alderdi guztien oinarri diren ongizate fisikorako (gainbegiratutako ohitura osasungarriak, arriskuak prebenitzea...) eta emozionalerako (segurtasun afektiboa, erregulazio sentsoriala...). Hezkuntza Bereziko ikastetxeak zeregin proaktiboa hartu behar du osasuneko eta segurtasuneko baldintza onenak sustatu eta bermatzeko.
Ikastetxearen helburuak.
Ikastetxeak ingurune seguru, aurreikusgarri eta osasungarria bermatu behar du, non osasuna antolaketan, hezkuntzako esku-hartzean eta eguneroko bizitzan txertatuko baita. Horretarako, beharrezkoa da:
–Higienea, atsedena, elikadura orekatua eta hidratazioa zaintzeko eta jarduera fisiko egokitua egiteko ohiturak sustatzea.
–Arriskuak eta istripuak prebenitzea, gainbegiratzeko, norbera babesteko eta jarduteko protokolo argien bidez.
–Osasun fisikoarekin, emozionalarekin eta konduktualarekin loturiko premiak garaiz hautematea, eta familiarekin eta osasun zerbitzuekin koordinatuz erantzutea.
–Ikasleak bere burua zaintzen parte har dezan sustatzea, betiere haren duintasuna, intimitatea eta laguntza maila errespetatuz.
–Osasuna autodeterminazioa sustatzen duen hezkuntza eduki bihurtzea.
Inplikatutako profesionalak.
Osasunaren alderdia praktikan garatzeko, erantzukizun partekatua behar da, baina lidergo bereiziekin. Bereziki hauek inplikatu behar dute:
–Zuzendaritza taldeak: antolaketan, prebentzioan eta protokoloak bermatzen.
–Erizainek eta sanitarioek: jarraipen klinikoa egiten, medikazioarekin loturiko arretan, krisietan eta zaintza espezifikoetan.
–Fisioterapeutek: mugikortasuneko eta posizionamenduko programak diseinatzen eta gainbegiratzen, kontrakturak prebenitzen, ortesi eta protesien maneiuan eta mugimenduaren funtzionaltasuna optimizatzen.
–Terapeuta okupazionalek: eguneroko bizitzako jarduera funtzionalak egokitzen, norbere burua zaintzeko estrategietan, laguntza gailuen maneiuan eta manipulatzeko abilezia optimizatzen.
–Pedagogia Terapeutikoko edo Entzumeneko eta Hizkuntzako irakasleek eta gainerako irakasleek: eguneroko hezkuntzako esku-hartzean, ondoez seinaleak sistematikoki behatzen eta ohitura osasungarrien irakaskuntza funtzionalean.
–Zuzeneko arretako eta/edo hezkuntza laguntzako langileek: berehalako akonpainamendua eskaintzeko higiene intimoan, elikaduran, jarrera aldaketetan, mobilizazioan eta oinarrizko lehen sorospenetan.
–Orientatzaileek: balorazio funtzional integralean, premia sozioemozionalak hautematen eta laguntzak indibidualki planifikatzen.
–Familiek: eskolaren, etxearen eta kanpoko osasun zerbitzuen arteko jarraitutasuna ematen eta errutinei nahiz lehentasunei buruzko funtsezko informazioa eskaintzen.
–Ikastetxean zerbitzuak ematen dituzten esparru klinikoko beste profesional batzuek (logopeda klinikoa, psikiatra...).
Osasun talde espezifikoa.
Testuinguru horretan, ezinbestekoa da alderdi hori ikastetxe osoan bermatuko duen diziplina anitzeko osasun talde bat eratzea. Aldizkako koordinazio bilerak eginen ditu eta erantzukizun partekatua izanen du. Talde hori honako hauek osa dezakete:
–Osasuneko koordinatzailea (eskolako erizaina edo beste osasun langile bat).
–Osasun langileak (halakorik denean) edo izendatutako langileak.
–Orientatzailea.
–Zuzendaritza taldearen ordezkaria.
–Kasu bakoitzean egokitzat jotzen diren beste profesional batzuk.
Ikastetxeak osasunean jarduteko lehentasunezko esparruak.
Esparru horretan, ikastetxeak funtsezko esparru hauetako arreta integrala bermatu behar du:
–Osasun fisikoa: norberaren gorputzaren ezagutza sustatzea zentzumen-arakatze gidatuaren bidez, higiene pertsonaleko errutina sistematikoak bermatzea, norbanakoaren gaitasunetara egokitutako mugimendua erraztea, atseden hartzeko eta jarrerei eusteko aldiak erregulatzea, eta ondoez seinaleak goiz identifikatzeko gaitzea, berehala erantzuteko.
–Zainketa espezifikoak: arnasketa etengabe zaintzea, mugikortasuneko eta posizionamendu prebentiboko banakako programak, duintasuna errespetatzen duten higiene intimoko protokoloak, krisi fisikoetan berehala erantzutea eta autolesioak edo besteenganako erasoak prebenitzeko eta kudeatzeko estrategiak eskaintzea.
–Loa eta atsedena: lo egiteko eta esna egoteko aldiekin loturiko errutina aurreikusgarriak ezartzea, atseden egokiturako espazio eta une espezifikoak sortzea, loaren kalitatea monitorizatzea eta eskola jardunaldian behar adina geldialdi egiten direla bermatzea.
–Bizitza osasungarrirako ohiturak: menu orekatu eta egokituak diseinatzea (disfagia, alergiak), elikagai osasungarriak hautatzeko heziketa ematea eta kontsumoak gainbegiratzea nutrizio arriskuak prebenitzeko.
–Osasun mentala: emozioak adierazteko espazio seguruak, norberaren irudi positiborako esku-hartze sistematikoak, emozioak erregulatzeko estrategia indibidualizatuak eta norberaren ongizatean aktiboki parte hartzea sustatzen duten inguruneak diseinatzea.
–Osasun sozioafektiboa: kidekoekin eta helduekin lotura seguruak sortzea, norberaren eta besteen mugak errespetatzen esplizituki irakastea, harreman afektiboetan bitartekaritza egitea eta harremanetako arrisku egoeretan babes proaktiboa eskaintzea.
–Segurtasuna: ingurune guztietako (ikasgela, lantegia, jolastokia) arriskuak argi identifikatzea eta seinaleztatzea, autobabes fisiko eta digitaleko prebentzio programak egitea, larrialdien simulazioak aldian-aldian egitea eta arriskuen aurreko erantzun seguruak sistematikoki irakastea.
Dokumentazioa.
Bestalde, nabarmentzekoa da garrantzitsua dela ikastetxeko osasun dokumentazio osoa eta antolatua izatea; era berean, garrantzitsua da dokumentazio hori ikasle bakoitzarekin zuzenean esku hartzen duten langile baimenduek bakarrik eskuratu ahal izatea eta, hala, une oro bermatzea konfidentzialtasuna eta ikasleen datuen babesa.
–Ikastetxeko dokumentazio instituzionala: ikastetxeak osasun espediente bat izan behar du, eguneratua eta ikasleekin esku hartzen duten langileentzat eskuragarria, betiere konfidentzialtasuna gordez. Espediente horrek elementu hauek izan behar ditu:
- Osasun protokoloen eskuliburu bateratua: ikastetxeko prozedura guztien bilduma bakar eta eguneratua (larrialdiak, medikazioa, higienea, ebakuazioa...), ikusizko diagramekin, jarduera sekuentziekin eta arduradunen izenekin. Formatu fisikoan eta digitalean egon behar du eskuragarri.
- Osasuneko prestakuntza plan pertsonal bat: nahitaezko prestakuntzaren urteko egutegia (lehen sorospenak, krisi epileptikoak, mobilizazio segurua eta abar). Bertaratuen izenak, emandako edukiak eta ebaluazioak erregistratu behar dira, eta konpetentziak bi urtean behin berritu behar dira.
- Osasun gorabeheren erregistro bateratua: gorabehera guztiak (erorikoak, krisiak, erreakzio alergikoak, medikazio aldaketak eta abar) dokumentatzen dituen erregistro liburua (digitala edo fisikoa). Gorabeheren datu hauek jaso behar ditu: data, deskribapen zehatza, zer jarduketa egin den, nola komunikatu zaion familiari eta jarraipena.
- Osasun zerbitzuekiko koordinazio plan formala: erreferentziazko osasun etxeekin protokolizatutako akordioak, premiazko bideratze prozedurak, solaskideen izendapena, babestutako informazioaren zirkuituak eta larrialdi zerbitzuekin urtero egin beharreko simulazio bateratuak.
Ikasleen banakako dokumentazioa: ikastetxeak ikasleen banakako osasun espedientea ere izan behar du, eguneratua eta ikaslearekin esku hartzen duten langileentzat eskuragarria, betiere konfidentzialtasuna gordez. Espediente horrek honako hauek izan behar ditu:
- Historia kliniko eguneratua: laburpen kronologikoa, hauekin guztiekin: kondizio mediko garrantzitsuak, alergiak, tratamendu kronikoak, azkenaldiko ospitaleratzeak eta patologia espezifikoen bilakaera. Jaso behar ditu, berebat, pisua, altuera, perimetro zefalikoa (kasuak hala eskatzen badu) eta erreferentziazko bizi konstanteak...
- Txosten mediko garrantzitsuak: espezialisten (neurologoa, digestio aparatuko medikua, arnas aparatuko medikua eta abar) jatorrizko dokumentuak edo kopia konpultsatuak, azkenaldiko diagnostiko probak, larrialdien txostenak eta gomendio terapeutiko espezifikoak.
- Familiak sinatutako osasun plan indibiduala: agiri loteslea, zeinetan zehazten baitira zaintza errutinak, programatutako medikazioa, krisietan jarduteko jarraibideak, higieneko eta mugikortasuneko neurri espezifikoak eta familiaren lehentasunak. Legezko tutorearen sinadura eta azken berrikuspenaren data jaso behar ditu.
- Baimen informatuak: legezko tutoreek eta/edo familiek prozedura espezifikoetarako (zundaketak, pixoihalak aldatzea, higiene intimoa, mobilizazioak, hezkuntza erregistroetarako argazkiak eta abar) emandako baimen esplizitu eta sinatuak, betiere ordezko aukerak, arriskuak eta baimena ezeztatzeko eskubidea zehaztuta.
Osasuneko koordinazioa.
Orobat, ikastetxeak kanpoko osasun zerbitzuekiko koordinazio arin, etengabe eta protokolizatua ezarri behar du (oinarrizko osasun laguntza, osasun mentala, 112 larrialdiak...), eta osasuneko koordinatzailea izendatu behar du solaskide bakar gisa.
Protokoloak.
Osasuneko koordinazioa behar bezala garatzeko, ikastetxeak argi eta eguneratuta eduki behar ditu ikastetxeko eta banakako protokoloak:
–Ikastetxeko protokoloak: ikasle guztiei aplikatzen zaizkie, eta hauei buruzkoak izan daitezke:
- Osasun larrialdiak: nola jokatu bihotz-biriketako geldialdiak, konbultsio krisiak edo eztarri-trabatze larriak gertatzen direnean.
- Medikazioa ematea: baimendutako arduradunak izendatzea, egiaztapen bikoitza eta erregistro informatizatua.
- Elikadura segurua: disfagia, elikagai alergiak eta dieta espezifikoak kudeatzea.
- Higienea eta oinarrizko zaintzak: jarrera aldaketak, zundaketak eta protokolizatutako higiene intimoa.
- Arriskuak prebenitzea: infekzioak kontrolatzea, lesioak prebenitzea eta instalazioetako segurtasuna.
–Banakako osasun protokoloak: ikasle bakoitzarentzat, dituen premia espezifikoen arabera, prestatu eta aldian-aldian berrikusten dituzte ikastetxeko profesionalek, osasun zerbitzuek edo beste batzuek. Adibidez:
- Banakako osasun plana: osasun premiak, zaintza espezifikoak eta higiene zein medikazio errutinak.
- Medikazio plana: dosiak, ordutegiak, arduradunak eta emandako botiken erregistroa.
- Krisietarako plana: epilepsia kasuetan, jokabide krisietan, eztarri-trabatzeetan... berehala jarduteko prozedurak.
- Premiaren araberako protokolo espezifikoak: trakeotomia, gastrostomia, epilepsia...
Prestakuntza.
Bestalde, ikastetxeak osasun taldeak planifikatutako etengabeko prestakuntza bermatu eta sustatu behar du, langile guztiak gaituta egon daitezen ikasleen arreta integral eta seguruan. Prestakuntzan, alderdi hauek lantzen ahal dira, besteak beste:
–Langile guztientzako oinarrizko prestakuntza: lehen sorospenak eta bihotz-biriketako bizkortze pediatrikoa, eztarri-trabatzeak kudeatzea eta elikadura segurua, duintasun pertsonala errespetatzen duen oinarrizko higienea eta higiene intimoa, mobilizazioak eta posizionamendu prebentiboa.
–Eginkizun profesionalen araberako prestakuntza espezifikoa: esate baterako, zuzeneko arreta eskaintzen duten langileek ondoez seinaleak goiz hautemateko, autolesioak kudeatzeko eta sexu abusuak prebenitzeko prestakuntza jaso behar dute; zuzendaritza taldeak, berriz, osasun araudiari, osasun datuak babesteari eta larrialdien simulazioak dituzten ebakuazio protokoloei buruzkoa; eta erizainek eta beste osasun langile batzuek, aldiz, trakeotomien maneiuari, bihotz-biriketako bizkortze aurreratuari, anafilaxiari, zundaketei eta gastrostomiei buruzkoa.
Osasuna inklusioaren oinarri gisa.
Amaitzeko, nabarmendu behar da funtzionalki eta testuinguruan kokatuta irakatsi behar dela osasuna, eta ez soilik jasotako zaintza gisa. Ikasleak ikasi behar du gorputzeko sentsazioak ezagutzen, laguntza eskatzen, bere higienean parte hartzen, elikagai osasungarriak hautatzen, arriskuak identifikatzen, segurtasun arauak errespetatzen eta norbere zaintzako errutinak ulertzen. Irakaskuntza hori pertsona bakoitzaren laguntza mailara egokitu behar da, ikusizko laguntzen, modelatzearen, aurreikuspenaren eta benetako praktikaren bidez.
Ikasleen artean osasuna zaintzeko konpetentziak garatzeak eta segurtasuna bermatzeak zuzenean eragiten die bizi kalitatearen alderdi guztiei. Ona da ongizate fisikorako –gaixotasunak prebenitzen eta gorputz funtzioak mantentzen dituelako–, ongizate emozionalerako –segurtasuna eta lasaitasuna areagotzen dituelako–, pertsonen arteko harremanetarako –lotura positiboak errazten dituelako–, garapen pertsonalerako –norbere burua zaintzeko konpetentziak areagotzen dituelako–, autodeterminaziorako –norberaren gorputzari buruzko erabakiak hartzea ahalbidetzen duelako–, gizarte inklusiorako –autonomia handiagoz parte hartzea lortzen delako–, ongizate materialerako –larrialdi baliabideekiko mendekotasuna murrizten duelako–, eta eskubideetarako –arreta duin, seguru eta pertsonalizatua bermatzen duelako–.
Ikasleen artean osasuna zaintzeko konpetentziak garatzea, haien segurtasuna lehenesten duten babes inguruneak bermatzearekin batera, benetako hezkuntza inklusioa lortzeko funtsezko oinarria da. Neurri horiek, arriskuak saihesteaz eta autonomia pertsonala sustatzeaz gainera, erreferentziazko testuinguru guztietan osoki eta duintasunez parte hartzea ahalbidetzen dute, eta, hortaz, komunitateko kide sentitzeko eta bizi kalitatea lortzeko eragile bihurtzen da osasuna.
V. ALDERDIA–TESTUINGURUA
Hezkuntza testuingurua irakaskuntza eta ikaskuntza prozesuan eragina duten eta ingurune inklusiboa bermatzeko kontuan hartu behar diren elementu guztien multzoa da. Horren barnean daude ikastetxea, ikasgela, espazio fisikoak, pertsonen arteko harremanak, ikastetxeko arauak eta jardunbideak, materialak eta baliabideak, baita familiak eta komunitatea ere.
Irisgarritasun unibertsalaz ari garenean, hizpide duguna da zer baldintza izan behar dituen edozein testuinguruk bertan pertsona guztiek aktiboki parte ahal izateko. Irisgarritasuna eskubide unibertsala da. Haren helburu nagusia da aukera berdintasunean eta inklusioan aurrera egitea, diseinuaren aldetik ikuspegi inklusiboa txertatuta, oztopoak ezabatzeko eta ikasleen bizi kalitatea hobetzeko.
Lau irisgarritasun mota nagusi bereizten dira:
–Irisgarritasun fisikoa eta organikoa: espazio bat erabiltzea edo hartan sartzea ahalbidetzen du, mugikortasun maila edo gaitasun fisikoa gorabehera.
–Irisgarritasun sentsoriala: ingurune bat erabiltzea edo hartan sartzea ahalbidetzen du, muga sentsorialen mende egon gabe (ikusmena, entzumena eta abar).
–Irisgarritasun kognitiboa: informazioa eta komunikazioa ulertzea errazten du, prozesatze eta ikaskuntza maila guztietara doituta.
–Irisgarritasun emozionala: ikasleen, irakasleen, familiaren eta gainerako hezkuntza eragileen alderdi emozionalen eta ikaskuntza testuinguruaren beraren arteko interakzioari erantzuten dio, eta lotura seguruak, errespetua eta kide izateko sentipena sustatzen ditu.
Ikastetxearen helburuak.
Ikastetxeak oztopoak ezabatzen eta ikasleen parte-hartze autonomoa sustatzen duten testuinguru irisgarriak bermatu behar ditu. Horretarako, beharrezkoa da:
–Testuinguru fisikoa sistematikoki optimizatzea, irisgarritasun unibertsalaren, espazioa eta denbora egituratzearen eta oztopo arkitektoniko eta kognitiboak ezabatzearen bidez.
–Familiaren, zuzeneko eta zeharkako arreta eskaintzen duten profesionalen eta komunitatearen arteko koherentzia bermatzea eta, horretarako, komunikazio arina, prestakuntza partekatua eta konpetentzien gaineko igurikimen errealistak izatea.
–Intentsitatean mailakatutako laguntza pertsonalizatuen sistemak ezartzea (unibertsala, mugatua, zabala), testuinguruko premien aldez aurreko ebaluazioa egin ondotik.
–Ohiko inguruneetan oztoporik gabeko parte-hartzea sustatzea eta, hala, curriculumera benetan iristea eta sozialki esanguratsuak diren konpetentzia funtzionalak garatzen direla bermatzea.
–Testuinguruaren optimizazioa benetako hezkuntza eskubide bihur dadin lortzea, ikasle guztientzat hezkuntza inklusiboa, duintasuna eta irisgarritasun unibertsala bermatuko dituena.
Ikasteko oztopoak identifikatzea.
Oztopoak dira inguruneko faktore edo elementu batzuk, zeinek, daudenean edo falta direnean, hezkuntzarako sarbide osoa eta presentzia izateko, ikasteko eta parte hartzeko aukerak mugatzen dizkieten ikasleei.
Hiru mailatan sailkatzen ahal dira:
–Eskola kultura (ikastetxeko sinesmenak, jarrerak, balioak eta harremanak).
–Ikastetxearen funtzionamendu prozesuak (antolaketa, ordutegiak, baliabideen kudeaketa, onarpenari buruzko erabakiak eta ebaluazioa).
–Ikasgelako jardunbide zehatzak (materialak, metodologiak, talde dinamikak, ebaluazioa).
Hezkuntza komunitateak oro har identifikatu behar ditu oztopoak, ikasle guztien parte-hartze aktiboa ahalbidetuko duten hezkuntza inklusiboko erraztaileak eskaintzeko.
Ikaskuntzaren erraztaileak dira oztopoak ezabatzen dituzten eta ikasle guztientzat hezkuntza aukeretarako sarbide ekitatiboa sustatzen duten elementuak. Horiek ere aurreko hiru maila berberetan antolatzen dira:
–Eskola kultura inklusiboa: konpetentzien gaineko igurikimen handi eta errealistak, gaitasunetan ardaztutako hizkuntza positiboa, askotariko lorpenak ospatzea, desgaitasunarekiko sentsibilizazioa...
–Funtzionamendu prozesu optimizatuak: ratio egokituak, curriculum eta/edo ordutegi malgutasuna, baliabideak modu ekitatiboan kudeatzea, onarpen unibertsala, testuinguruan kokatutako ebaluazio hezigarriak...
–Ikasgelako jardunbide unibertsalak: material irisgarriak, metodologia aktibo eta kokatuak, dinamika heterogeneoak, benetako konpetentzietan oinarritutako ebaluazio bereizia...
Testuinguruaren alderdi hori eraginkortasunez ezartzeko, beharrezkoa da hiru maila operatiboetan oztopoak sistematikoki neutralizatu eta erraztaileak proaktiboki aktibatuko dituen eraldaketa estrategikoa izatea, hezkuntza inklusiboaren funtsezko hirukotea bermatzeko: presentzia (oztoporik gabeko sarbide fisikoa eta erlazionala), parte-hartzea (benetako interakzio esanguratsua kidekoekin eta jarduerekin) eta aurrerapena (benetako konpetentziak garatzea testuinguru naturaletan).
Neutralizazio operatibo hori jarduteko lehentasunezko testuinguruetan esku hartzen denean gauzatzen da: testuinguru instituzionalak kultura inklusiboarekin eta baliabide egokiekin gidatzen du; familien eta eskolaren arteko aliantzak elkarrekin diseinatzen ditu laguntza koherenteak; profesionalek metodologia unibertsalak ezartzen dituzte; kidekoek aniztasuna normalizatzen dute; eta ingurune fisikoek nahiz komunitarioek oztopo arkitektoniko eta kognitiboak ezabatzen dituzte.
Jarduteko lehentasunezko testuinguruak.
–Testuinguru instituzionala.
Testuinguru instituzionala da hezkuntza erakunde baten bizitza antolatzen eta sostengatzen duten eta, orobat, haren funtzionamendua, kultura eta pertsonekiko eta ingurunearekiko harremana baldintzatzen duten barneko eta kanpoko faktoreen multzoa. Testuinguru instituzionalak hiru alderdi lantzen ditu: kultura inklusiboa (ikastetxean nagusi diren balioak, sinesmenak, jarrerak eta giroa), politika inklusiboa (ikastetxearen funtzionamendua antolatzen duten araudia, erabakiak eta egiturak) eta jardunbide inklusiboa (metodologiak eta ikasgelako dinamikak).
Testuinguru horrek jarduten du ikasleei modu eraginkorrean sarbidea izatea, parte hartzea eta ikastea ahalbidetzen dien edo horretarako mugatzen ezartzen dizkien esparru gisa. Beraz, testuinguru instituzional inklusiboa duen erakunde batek ikasle guztien berdintasuna, irisgarritasuna eta parte-hartzea sustatzen ditu, eta, bereziki, laguntza espezifikoak behar dituztenenak.
–Pertsonen arteko testuingurua: familia.
Lehen mailako nukleo afektiboa da, eta hark eskaintzen ditu segurtasun emozionala, etxearen eta ikastetxearen arteko hezkuntza jarraitutasuna eta lehenbiziko funtsezko eredu sozialak. Garrantzi estrategikoa du; izan ere, bizi inguruneen arteko koherentzia bermatzen du eta familia osoarentzako jarrera inklusiboak modelatzen ditu.
Testuinguru horretan, hauek izan daitezke funtsezko erraztaileak: ikastetxearekiko eta kanpoko zerbitzuekiko komunikazio arina eta bi norabidekoa, eskola testuinguruko hezkuntza jarraibideak orokortzea eta igurikimen errealistak eraikitzea.
Testuinguru horretan, oztopo hauek aurki ditzakegu: ikaslearen gaitasunari eta/edo desgaitasunari buruzko informaziorik eza, errealistak ez diren igurikimenak edo gehiegizko babesa, familiaren bakartze soziala (hautemandako estigmagatik), lana eta familia kontziliatzeko denborarik eza eta familia laguntzako sarerik ez izatea.
Familiako testuingurua garrantzitsua da, gai delako "familiaren eta ikastetxearen arteko aliantza estrategikoa" sortzeko, non "familia jakinaren gainean jartzeko" norabide bakarreko eredu tradizionala hausten baita, ikaslearen bizi testuinguru guztiak optimizatzeko benetako erantzukidetasuna ezartzeko.
Bi norabideko harreman horri esker, testuinguruz hornituriko laguntza koherenteak sortzen ahal dira etxearen eta ikastetxearen artean, eta eragile aktibo bilakatzen da, ikasgelan garatutako konpetentziak benetako familia eta komunitate bizitzara orokortze aldera.
–Pertsonen arteko testuingurua: profesionalak.
Zuzeneko eta zeharkako arretako profesionalek osatzen dute. Profesional horiek ikastetxearen funtzionamenduaren funtsezko oinarria dira.
- Zeharkako arretako profesionalak: egunero aritzen dira ikasleekin; irakaskuntza-ikaskuntza prozesua diseinatzen, doitzen eta gauzatzen dute, jokabide inklusiboak modelatzen dituzte eta unean bertan hautematen dituzte sortzen diren premiak.
Testuinguru horretan, hauek izan daitezke funtsezko erraztaileak: igurikimen errealistak, lotura seguru eta esanguratsuak, ikasleen latentzia denborak errespetatzea, indartze positiboa eta ikasleen indarguneetan ardaztutako hizkuntza erabiltzea.
Testuinguru horretan, oztopo hauek aurki ditzakegu: profesionalen akidura (eskakizun emozional handiak eragina), prestakuntza espezifikorik eza eta langileen gehiegizko txandakatzea (harremanen jarraitutasuna hausten baitu).
- Zeharkako arretako profesionalak: testuinguruko laguntzak ikuspegi orokorretik sistematikoki diseinatzen, ebaluatzen eta gainbegiratzen dituzte, banakako planak prestatzen dituzte eta diziplinarteko esku-hartzeak koordinatzen. Haien zeregin estrategikoa da eguneroko ekintzen eta epe luzeko helburuen arteko koherentzia bermatzea.
Testuinguru horretan, hauek izan daitezke funtsezko erraztaileak: laguntza premien ebaluazio zorrotz eta aldizkakoa, ikasleei mesede egiten dieten egokitzapen unibertsalak diseinatzea eta zuzeneko arretako langileen gainbegiratze teknikoa.
Testuinguru horretan, oztopo hauek aurki ditzakegu: ikasgelako errealitatearekiko deskonexioa, profesionalen arteko koordinazio eraginkorrerako denborarik eza eta eremu espezifikoak lehenestea ikasleen garapen orokorraren gainetik.
–Pertsonen arteko testuingurua: kidekoak.
Testuinguru hori Hezkuntza Bereziko ikastetxeko ikaskideek osatzen dute. Funtsezko balioa du desgaitasun intelektuala duten kidekoen artean ikaskuntza soziala eta interakzioa sustatzeko, bai eta lotura esanguratsuak eraikitzeko espazio gisa ere.
Testuinguru horretan, hauek izan daitezke funtsezko erraztaileak: kidekoen arteko interakzio natural eta ohikoa, lankidetzako jarduerak eta jarduera partekatuak antolatzea, benetako adiskidetasunak sustatzea eta ikasleek taldean rol aktibo eta aitortuak hartzeko bide ematen duten egoerak sortzea...
Testuinguru horretan, oztopo hauek aurki ditzakegu: kidekoen arteko komunikazio zailtasunak, harremanetarako aukera egituraturik eza, helduarekiko gehiegizko mendekotasuna izatea loturak ezartzeko...
–Testuinguru fisikoa: etxea, ikastetxea eta komunitatea.
Ingurune fisikoa optimizatzeko hiru maila horiek elkarren osagarri dira, eta ikasleak hurbileko espazioarekin autonomiaz eta segurtasunez interakzioan aritzea bermatzen dute.
Testuinguru horretan, hauek izan daitezke funtsezko erraztaileak: lekualdatzeak erraztea sarbide egokigarrien, altzari funtzionalen eta seinale ulergarrien bidez; estimuluen gainkarga murriztea eta ikusizko kode erraz eta unibertsalen bidez berehalako ulermena sustatzea; espazioaren eta denboraren aldetik oso egituratutako ingurunea eskaintzea...
Testuinguru horretan, oztopo hauek aurki ditzakegu: arrapalarik, igogailurik edo ate automatikorik eza; altzari desegokiak eta gainazal irristakorrak; seinale konplexuak edo ulergaitzak, edo seinalerik ez izatea; ingurunea asetzen duten dekorazio eta ikusizko estimulu gehiegi; ikusizko kode argirik eza (piktogramak, sinboloak); espazioaren eta denboraren antolaketa espliziturik eza...
–Testuinguru komunitarioa.
Testuinguru komunitarioa da ikastetxetik kanpoko ohiko inguruneko espazio eta pertsonen multzoa (tokiko saltokiak, elkarteak, kanpoko zerbitzuak, boluntarioak...), alegia, eguneroko bizitzan ikasleak inguratzen dituzten espazio eta pertsonek osatzen dute. Testuinguru horrek eskaintzen ditu, besteak beste, gizarte normalizazioa, hurbileko ingurunean benetan kide sentitzea eta helduaroko bizitza independenterako prestaketa espezifikoa. Testuinguru hori garrantzitsua da bakartze instituzionala hausten duelako eta herritartasun aktibo eta osoa sustatzen duelako.
Testuinguru komunitario horretan, hauek dira funtsezko erraztaileak: modu naturalean partekatutako jarduera inklusiboak, hala nola auzoko jaiak; saltoki irisgarriak erabiltzea eta belaunaldien arteko boluntariotza lanak; desgaitasuna duten pertsonen erreferentzia positiboak izatea.
Testuinguru horretan, oztopo hauek agertzen dira maiz: estigma sozial iraunkorra, ikasleen benetako gaitasunei buruzko ezjakintasun orokortua eta jarduera partekaturik ez izatea.
–Laguntza sistemak.
Laguntza sistemek zubi lana egiten dute ikasleen premia indibidualen eta testuinguruko eskakizunen artean (testuingurua fisikoaz zein pertsonen artekoaz ari gara). Ildo horretan, beren kabuz egin ezin dutena egiten laguntzeko ikasleei berariaz ematen zaien hori da laguntza, eta, betiere, funtsezko helburua da laguntza horren intentsitatea arian-arian gutxitzea, ikasleen konpetentzia autonomia garatzen doan heinean.
Laguntza sistemak ezarri baino lehen, ebaluazio sistematiko bat egin behar da, zer laguntza intentsitate behar den baloratzeko, lehentasunezko laguntza eremuak zein diren jakiteko eta laguntzen plangintza egiteko, kontuan izanik modu bereizian eman behar direla, testuinguruen eta une ebolutiboen arabera.
–Eskubideak bermatzea.
Testuinguru erraztaileek benetako aukera berdintasuna gauzatzen dute, eta, ildo horretan, haiek bermatzen dituzte kalitatezko hezkuntza inklusiborako eskubidea, oztopo arkitektoniko edo kognitiborik gabe parte hartzeko aukera, duintasun pertsonala eta irisgarritasun unibertsala hezkuntza ingurune guztietan. Horrek guztiak eragin zuzena du hezkuntza komunitateko kideen bizi kalitatea hobetzean.
II. ERANSKINA.–EGITURA ESPEZIFIKOETAKO IRAKASKUNTZEN CURRICULUMA
AURKIBIDEA
I. alderdia.–Funtzionamendu Intelektuala.
–Funtzionamendu Intelektualaren esparrua.
- Arloa.–Prozesu Kognitibo Funtzionalak (PKF).
- KE1-PKF: Blokea: Oinarrizko prozesu kognitibo eta afektiboak.
- KE2-PKF: Blokea: Ikusmenaren eta mugimenduaren arteko koordinazioa.
- KE3-PKF: Blokea: Funtzio betearazleak.
- KE4-PKF: Blokea: Pentsamendu eta arrazoibide funtzionala.
II. alderdia.–Egokitze-jokabidea.
–Garapen Kontzeptualaren esparrua.
- Arloa.–Norbere Burua Gidatzea (NBG).
- KE1-NBG: Blokea: Autoezagutza.
- KE2-NBG: Blokea: Norbere buruari jomugak ezartzea eta planifikatzea.
- KE3-NBG: Blokea: Erabakiak hartzea.
- KE4-NBG: Blokea: Lekualdatze autonomoa.
- KE5-NBG: Blokea: Arazoak ebaztea.
- KE6-NBG: Blokea: Zereginak antolatzea eta egitea.
- KE7-NBG: Blokea: Denbora kudeatzea.
- KE8-NBG: Blokea: Dirua kudeatzea.
- KE9-NBG: Blokea: Intimitatea eta jabetza pribatua.
- KE10-NBG: Blokea: Kontrol eta ahalduntze sinesmenak.
- KE11-NBG: Blokea: Jardueraren zentzua.
- Arloa.–Eskola Trebetasun Funtzionalak (ETF).
- KE1-ETF: Blokea: Irakurketa eta idazketa funtzionala.
- KE2-ETF: Blokea: Arrazoibide logiko-matematiko funtzionala.
- KE3-ETF: Blokea: Espazio-kontzeptuak.
- KE4-ETF: Blokea: Denbora-kontzeptuak.
- KE5-ETF: Blokea: Diruaren kontzeptua.
- KE6-ETF: Blokea: Oinarrizko mugimendu trebetasunak.
- KE7-ETF: Blokea: Gorputza, irudia eta pertzepzioa.
- KE8-ETF: Blokea: Mugimenduaren kulturaren adierazpenak.
- KE9-ETF: Blokea: Jolasa eta kirol jarduerak.
- KE10-ETF: Blokea: Gorputz eskema aurreratua.
- KE11-ETF: Blokea: Jolas sentsoriomotorra eta jolas sinbolikoa.
- KE12-ETF: Blokea: Teknologiaren erabilera funtzionala.
- KE13-ETF: Blokea: Kultura zientifikoa.
- KE14-ETF: Blokea: Gizarteak eta lurraldeak.
- KE15-ETF: Blokea: Giza interakzioak.
- KE16-ETF: Blokea: Arte adierazpena.
- KE17-ETF: Blokea: Musika adierazpena.
- KE18-ETF: Blokea: Erlijio katolikoa.
- Arloa.–Komunikazioa (K).
- KE1-K: Blokea: Komunikazio multimodala.
- KE2-K: Blokea: Fonetika eta fonologia.
- KE3-K: Blokea: Lexikoa eta semantika.
- KE4-K: Blokea: Morfologia eta sintaxia.
- KE5-K: Blokea: Pragmatika.
–Garapen Sozialaren esparrua (TS).
- Arloa.–Trebetasun Sozialak (TS).
- KE1-TS: Blokea: Gizarte lotura.
- KE2-TS: Blokea: Asertibotasuna, emozioak eta autoezagutza.
- KE3-TS: Blokea: Oinarrizko interakzio trebetasunak.
- KE4-TS: Blokea: Lagunak egiteko trebetasunak.
- KE5-TS: Blokea: Elkarrizketarako trebetasunak.
- KE6-TS: Blokea: Pertsonen arteko arazoak konpontzea.
- KE7-TS: Blokea: Autoritate figurekiko harremana.
- KE8-TS: Blokea: Elkarri laguntzeko trebetasunak.
- Arloa.–Jokabidea (J).
- KE1-J: Blokea: Emozioen autorregulazioa.
- KE2-J: Blokea: Jokabidearen autorregulazioa.
- KE3-J: Blokea: Norbere burua zaintzea eta segurtasuna.
- KE4-J: Blokea: Eskola bizikidetza eta gizarte harremanak.
- KE5-J: Blokea: Arauak betetzea.
- KE6-J: Blokea: Gatazkak konpontzea.
- KE7-J: Blokea: Jokabide enpatikoa.
- KE8-J: Blokea: Jokabide alternatiboak.
- KE9-J: Blokea: Ingurunearekiko harremana.
- Arloa.–Aisia eta Astialdia (AA).
- KE1-AA: Blokea: Astialdia kudeatzea.
- KE2-AA: Blokea: Aisiarako irispidea eta aisian parte hartzea.
–Garapen Praktikoaren esparrua.
- Arloa.–Osasuna eta Segurtasuna (OS).
- KE1-OS: Blokea: Osasun fisikoa.
- KE2-OS: Blokea: Elikadura osasuna eta nutrizio osasungarria.
- KE3-OS: Blokea: Osasun mentala.
- KE4-OS: Blokea: Osasun sozioafektiboa.
- KE5-OS: Blokea: Inguruneko arriskuez jabetzea.
- KE6-OS: Blokea: Istripuak eta arrisku egoerak prebenitzea.
- KE7-OS: Blokea: Autobabesa testuinguru fisiko eta digitaletan.
- KE8-OS: Blokea: Larrialdietan eta simulazioetan oinarrizko erantzuna ematea.
- Arloa.–Eguneroko Bizitzako Jarduerak (EBJ).
- KE1-EBJ: Blokea: Norberaren garbitasuna.
- KE2-EBJ: Blokea: Esfinterren kontrola eta komuna erabiltzea.
- KE3-EBJ: Blokea: Janztea.
- KE4-EBJ: Blokea: Elikadura eta hidratazioa.
- KE5-EBJ: Blokea: Norberaren gauzak antolatzea eta zaintzea.
- Arloa.–Lana (L).
- KE1-L: Blokea: Lanean autorregulatzea.
- KE2-L: Blokea: Eskuzko abileziak eta tresnen erabilera funtzionala.
- KE3-L: Blokea: Oinarrizko trebetasun balioaniztunak.
- KE4-L: Blokea: Kalitatea, ahalegina eta erresistentzia.
- KE5-L: Blokea: Gizarte interakzioa eta laneko arauak.
- KE6-L: Blokea: Malgutasuna eta lan testuinguruetara egokitzea.
- KE7-L: Blokea: Jarrera, motibazioa eta lanaren zentzua.
- Arloa.–Komunitatearen Erabilera (KE).
- KE1-KE: Blokea: Ikastetxean parte hartzea.
- KE2-KE: Blokea: Ingurune fisiko komunitarioan parte hartzea.
- KE3-KE: Blokea: Komunitateko ingurune sozialean parte hartzea.
- KE4-KE: Blokea: Mugikortasuna eta segurtasuna komunitatean.
- Arloa.–Etxeko Bizitza (EB).
- KE1-EB: Blokea: Etxeko zereginak ezagutzea eta egitea.
- KE2-EB: Blokea: Etxea kudeatzea.
- KE3-EB: Blokea: Etxean aktiboki laguntzea.
III. alderdia.–Parte-hartzea, Interakzioak eta Gizarte Rolak.
IV. alderdia.–Osasuna.
V. alderdia–Testuingurua.
HITZAURREA
Dokumentu honen bidez, Nafarroako Foru Komunitateko ikastetxe arruntetako egitura espezifikoetako irakaskuntzetarako curriculum proposamena aurkezten da. Hezkuntza premia bereziak dituzten ikasleei zuzenduta dago, eta ikasleen bizi kalitatea hobetzea du helburu.
Adimen eta Garapen Desgaitasunen Amerikako Elkarteak (AAIDD) desgaitasun intelektualari buruz emandako definizioaren bost alderdien arabera dago antolaturik: Funtzionamendu Intelektuala (prozesu kognitibo funtzionalak, autonomiarako eta ikaskuntzarako oinarri gisa); Egokitze-jokabidea (eguneroko egokitzapenerako trebetasun kontzeptualak, sozialak eta praktikoak); Parte-hartzea, Interakzioak eta Gizarte Rolak; Osasuna; eta Testuingurua, laguntza pertsonalizatuen bidez eta ikaskuntzak benetako inguruneetara orokortuz (ikasgelara, familiara eta komunitatera), inklusio eraginkorra sustatzeko. Oinarrizko jakintza batzuk transbertsalak dira, eta alderdi batean baino gehiagotan eragiten dute aldi berean. Hala ere, dokumentuak adierazitako alderdi eta arlo espezifikoan lantzen dira sistematikoki, sekuentzia bati jarraituz eta testuinguru baten barnean garatzen direla bermatzeko.
Ikasleen profil funtzionalaren eta laguntzako berariazko premien arabera, curriculum honetako oinarrizko jakintzak malgutasunez konbinatzen ahalko dira ikastetxe arruntetako curriculumeko konpetentzia eta edukiekin, hezkuntza testuinguru mistoetan ahalik eta inklusio handiena sustatuko duten ibilbide pertsonalizatuak ezartzeko eta derrigorrezkoaren ondoko hezkuntzarantz jarraitzen laguntzeko.
Curriculum proposamen hau bat dator Nafarroan hezkuntza premia bereziak dituzten ikasleei dagokienez indarrean dagoen hezkuntza arloko araudi espezifikoarekin, eta kontuan hartzen ditu desgaitasun intelektuala duten ikasleen eskubideak, ekitatea, autonomia, laguntzak eta bizi kalitatea (LOMLOEren 71.2 artikulua), baita hezkuntza laguntzako berariazko premiak (HLBPak) dituzten ikasleentzako arreta ere.
Curriculum honek barnean hartzen ditu: Nafarroako Foru Komunitateko araudia; desgaitasuna duten pertsonen eskubideei buruzko NBEren Konbentzioan jasotakoa (24.2 artikulua); Bizi Kalitatearen eta Laguntzen Zortzi Alderdiko Eredua (MOCA, 2021); eta egokitze-trebetasunen kontzeptua. Horri esker, hezkuntzako, irisgarritasuneko eta inklusioko eskubideak eta betebeharrak bermatzen ahal dira, eta bizi kalitatea, berriz, konpetentzia espezifikoen, oinarrizko jakintzen eta ebaluazio irizpideen bitartez lantzen ahal da. Elementu horiek plan pertsonalizatu bat sortzea ahalbidetzen dute, ikasleen erreferentziazko testuinguru guztietan haien bizi kalitatea sustatzeko, hezkuntza komunitateko kide guztiak inplikatuz.
I. ALDERDIA.–FUNTZIONAMENDU INTELEKTUALA
Funtzionamendu Intelektualaren alderdiak ikasleari inguruneko informazioa jaso, atxiki, prozesatu eta erabiltzea ahalbidetzen dioten prozesu kognitibo funtzionalen multzoari egiten dio erreferentzia, zeinak nahita baliatzen baititu arrazoitzeko, ikasteko eta ikasgelako zein eguneroko bizitzako testuinguru errealetan jarduteko.
Alderdi horrek barnean hartzen ditu autonomia pertsonala, parte-hartze aktiboa, ikaskuntza funtzionala eta bizi kalitatea sustatzen dituzten oinarrizko konpetentziak, eta, horretarako, oinarrizko prozesu kognitibo eta afektiboak, ikusmenaren eta mugimenduaren arteko koordinazioa, funtzio betearazleak eta arrazoimena garatzen ditu. Curriculumaren egitura hau bloke tematikotan antolaturik dago, eta, oinarrizko jakintzak eta haiei loturiko ebaluazio irizpideak baliatuz, progresio sekuentziala sustatzen du.
Curriculum proposamenak objektibagarriak diren oinarrizko prozesu kognitiboak bakarrik hartu ditu kontuan, ikasleekin zuzenean lantzen ahal direnak eta haien bizi kalitatea hobetzeko eragin frogagarria dutenak. Prozesu horiek esku-hartze sistematikoen bidez irakasten ahal dira, eta testuinguru errealetan behatzeko moduko irizpideen bidez ebaluatzen.
Nahita baztertu dira prozesu kognitibo transbertsalak –edo jada islatutako oinarrizko prozesuak garatzearen emaitza naturala direnak–, ez baitira objektibotasunez neurtzeko eta zuzenean irakasteko modukoak. Nahita eginiko aukeraketa horri esker, saihestu egiten dira gainjartzeak, eta bizi kalitatearen alderdietan benetako eragina duten konpetentzia funtzionalak hartzen dira hezkuntzako ahalegin nagusitzat.
Curriculum proposamenak funtzionamendu intelektuala hartzen du garapenaren alderdi guztien oinarritzat, eta testuinguru errealetako (ikasgela, familia, komunitatea) orokortze funtzionalera bideratzen du hezkuntza jarduna.
Ikuspegi horren xedea da bide egituratu bat eskaintzea, profesionalek, ikasleek eta testuinguruak orpoz orpo egin dezaten aurrera, konpetentziak ez ezik erreferentziazko testuinguru guztietan benetan parte hartzeko aukerak ere sortzeko. Azken helburua benetako hezkuntza inklusioa lortzea da, non laguntza pertsonalizatuek garapen kognitiboa bultzatuko baitute, autonomiarantz eta interakzio sozial esanguratsurantz bideratuta.
Funtzionamendu Intelektualaren esparrua
Arloa.–Prozesu Kognitibo Funtzionalak.
1. Arloaren azalpena.
Definizioa: "Oinarrizko gaitasun kognitiboz (arreta, memoria, pertzepzioa, hizkuntza, arrazoimena) eta prozesu gorenez (funtzio betearazleak, ikusmenaren eta mugimenduaren arteko koordinazioa, arazoak ebaztea) osaturiko multzoa, ikasleari aukera ematen diona ulertzeko, ikasteko, arrazoitzeko eta egoera berrietara egokitzeko, guztia ere konpetentziak garatzea, bizi kalitatea eta partaidetza aktiboa oinarri dituen curriculum baten esparruan, eta laguntza indibidualizatuak eskainirik bakoitzaren beharren eta ingurune naturalen arabera".
Prozesu kognitibo funtzionalak dira ekintza autonomo eta esanguratsu ororen motorra. Desgaitasun intelektuala duten ikasleen kasuan, ezinbestekoa da esku-hartze espezifiko bat gaitasun horiek indartzeko, hala garatuko baitira arreta selektibo eta iraunkorra, pertzepzio-bereizketa zehatza, eguneroko errutinetarako memoria funtzionala, begi-eskuen koordinazio egonkorra, sekuentzia sinpleak planifikatzeko gaitasuna eta arazo errealei aplikatutako kausa-ondorioen arrazoimena garatzekoa. Ez dira bilatzen lorpen akademiko abstraktuak, baizik eta tresna praktikoak, posible eginen dutenak jarraibideak betetzea, urrats sekuentzialak gogoratzea, mugimendu zehatzak koordinatzea eta eguneroko zailtasunak konpontzea.
Arlo honek oinarrizko hizkuntzaren gaineko ulermena eta ekoizpena uztartzen ditu erregulazio betearazlearekin (zereginak hastea, arretari eustea, aldaketen aurrean malgu jokatzea) eta azterketa logiko praktikoarekin (zergatik gertatzen da hau?, zer egin behar dut orain?). Berezko motibazioa norbere asmoetara zuzendutako jardueren bidez sustatzen da, eta prozesamendu abiadura, berriz, bakoitzaren erritmoa errespetatuz lantzen. Ikusmenaren eta mugimenduaren arteko koordinazioak objektuak zehatz manipulatzea ahalbidetzen du, eta hori ezinbestekoa da funtsezko zereginetarako, hala nola janzteko, jateko edo gailuak erabiltzeko.
Konpetentzia kognitibo horiek indartzeko erabiltzen diren bitartekoen artean, nabarmentzekoak dira arreta selektibo eta iraunkorra eskatzen duten ariketa espezifikoak, sekuentzia labur eta ezagunekin memoria lantzeko entrenamendu sistematikoa, estimulu garrantzitsuen pertzepzio-bereizketa, eta eguneroko testuinguruetan oinarrizko hizkuntzaren ulermena eta ekoizpena lantzeko praktika sistematikoa.
Helburua da ikasleak funtsezkoari erreparatzea, independentziaz jarduteko behar duena gogoratzea, pertzepzioa eta mugimendua modu eraginkorrean koordinatzea, ekintza sinpleak planifikatzea eta arazo praktikoak frustrazio handiegirik gabe konpontzea. Funtzio horiek plataforma transbertsal bat osatzen dute, eta haren gainean eraikitzen dira curriculumeko arlo funtzional guztiak.
2. Arloak bizi kalitatearen alderdietan duen inpaktua.
Prozesu kognitibo funtzionalen eta bizi kalitatearen alderdien arteko lotura oso handia da, indartu egiten baitituzte desgaitasun intelektuala duten ikasleen autonomia, parte-hartzea eta eguneroko testuinguruetara egokitzeko gaitasuna.
–Garapen pertsonala: oinarrizko eta goi mailako gaitasun kognitiboen bidez, etengabe ikastea, konpetentzia praktikoak eskuratzea eta eguneroko errutinak kudeatzea bultzatzen da, zeinak erabakigarriak baitira hazkunde indibidualean oinarritutako alderdi honetarako.
–Autodeterminazioa: planifikatzea, zereginei ekitea, malgutasuna, arazoak ebaztea eta, oro har, funtzio betearazleak ezinbestekoak dira erabaki autonomoak hartzeko, sekuentziak gogoan hartzeko eta eguneroko bizitzan independentziaz aritzeko.
–Ongizate emozionala: arreta iraunkorrak, erregulazio betearazleak eta ebazpen praktikoaren bidez frustrazioak murrizteak berezko motibazioa bultzatzen dute, baita autoestimua eta egoera berrietan emozioak kudeatu ahal izatea ere.
–Ongizate fisikoa: ikusmenaren eta mugimenduaren arteko koordinazioak eta pertzepzio-bereizketak hobetu egiten dute objektuak zehaztasunez manipulatzeko gaitasuna –esate baterako, janzteko edo jateko–, eta, hala, osasuna eta autonomia fisikoa bultzatzen dira.
–Pertsonen arteko harremanak: oinarrizko hizkuntza ulertzeak eta ekoizteak eta, horrekin batera, arreta selektiboak gizarte harreman eraginkorrak izatea eta harremanen testuinguruetan jarraibideak ulertzea errazten dute.
–Gizarte inklusioa: memoria funtzionalak, kausa-ondorioen arrazoimenak eta plangintza sinpleak ingurune naturaletan aktiboki parte hartzea ahalbidetzen dute, talde errutinei jarraituz eta sozialki egokituz.
–Ongizate materiala: eguneroko errutinetarako memoria, begi-eskuen koordinazioa eta beste zenbait prozesu lagungarri dira jabetzak maneiatzeko, oinarrizko finantza segurtasuna izateko eta enplegurako, ekintza praktikoen bidez lagunduta.
–Eskubideak: indartze kognitibo transbertsalaren bidez, laguntza indibidualizatuak berdintasunez eskuratzeko aukera, erabakitzeko askatasuna eta hezkuntza ingurune inklusiboetako babesa izatea bermatzen da.
Laburbilduz, prozesu kognitibo funtzionalak dira bizi kalitatea indartzen duten oinarri transbertsala, eta haiek egiten dute posible desgaitasun intelektuala duten ikasleek autonomia, egokitzapena eta parte-hartze aktiboa izatea, hori guztia arreta, memoria, pertzepzioa, hizkuntza, funtzio betearazleak eta ikusmenaren eta mugimenduaren arteko koordinazioa landuz, eguneroko testuinguruetara aplikatuta.
3. Curriculumeko elementuen arteko lotura.
ARLOA: PROZESU KOGNITIBO FUNTZIONALAK (PKF) | |
1. konpetentzia espezifikoa (KE1-PKF) Inguruneko informazioa jaso, atxiki, prozesatu eta erabiltzea, arrazoitzeko, ikasteko eta nahita jarduteko, eta, horretarako, arreta, pertzepzioa, motibazioa, memoria eta hizkuntzaren oinarrizko ulermena baliatzea ikasgelan eta eguneroko bizitzako testuinguru errealetan, autonomia pertsonala, parte-hartze aktiboa, ikaskuntza funtzionala eta bizi kalitatea sustatzeko. | |
Loturarik handiena duten bizi kalitatearen alderdiak: Garapen pertsonala: oinarrizko prozesu kognitiboak dira eskolako ikaskuntza guztiak eta bizitza autonomorako konpetentziak eraikitzeko funtsa.Autodeterminazioa: informazioa jasotzeko, jarraibideak gogoan hartzeko eta komunikatzeko gaitasunari esker, eguneroko jardueren inguruko erabaki informatuak hartzen ahal ditu ikasleak.Ongizate emozionala: arreta iraunkorrak, lanaren memoriak eta jarraibideak ulertzeak murriztu egiten dituzte frustrazioa eta gainkarga kognitiboa, eta, aldiz, egonkortasun emozionalari egiten diote mesede. | |
OINARRIZKO JAKINTZAK A) Blokea: Oinarrizko prozesu kognitibo eta afektiboak: Inguruneko informazioa jaso, atxiki, prozesatu eta erabiltzeko gaitasuna, ikasteko, arrazoitzeko eta nahita jarduteko. Arreta, pertzepzioa, motibazioa, memoria eta hizkuntzaren oinarrizko ulermena dira osagaiak. | |
KE1 konpetentzia espezifikoari lotutako ebaluazio irizpideak | Oinarrizko jakintzak |
Estimulu sentsorialei lotutako sentsazioak identifikatzea, bereiztea eta adieraztea. | Pertzepzio sentsoriala: estimulu sentsorialekin lotutako sentsazioak identifikatzea, bereiztea eta errekonozitzea. |
Garrantzirik gabeko distraigarriak iragaztea, estimulu garrantzitsuak hautatzea eta, arian-arian, arretari eustea zeregin sinpleetan. | Arreta iraunkorra eta selektiboa: garrantzirik gabeko distraigarriak iragaztea, estimulu garrantzitsuak hautatzea eta, arian-arian, arretari eustea zeregin sinpleetan. |
Eguneroko testuinguruetan maiz erabiltzen diren sinboloen/hitzen esanahia modu koherentean errekonozitzea. | Memoria semantikoa: eguneroko testuinguruetan maiz erabiltzen diren sinboloen/hitzen esanahia modu koherentean errekonozitzea (adibidez, seinale gorriek gelditzeko adierazten dutela…). |
Aurreko esperientzia zehatzetako informazioa gogoratzea eta aplikatzea, eta, ildo horretan, aldez aurreko esperientzian oinarritutako aurreikuspena erakustea. | Memoria episodikoa: iraganeko esperientzietako informazio garrantzitsua gordetzea. |
Aurrez automatizatutako hiruzpalau urratseko prozedura sekuentzia osoak modu automatiko eta naturalean egitea, ekintzen ordenari eutsiz. | Prozeduren memoria: aurrez ikasitako hiruzpalau urratseko prozedura sekuentzia osoak modu automatiko eta zehatzean egitea. |
Estimulu sentsorial jakin batzuekiko lehentasuna erakustea eta intereseko jardueretan aktiboki parte hartzea. | Oinarrizko motibazioa: estimulu sentsorial jakin batzuekiko norberaren lehentasunak errekonozitzea eta adieraztea, eta intereseko jardueretan modu aktiboan parte hartzea. |
ARLOA: PROZESU KOGNITIBO FUNTZIONALAK (PKF) | |
2. konpetentzia espezifikoa (KE2-PKF) Ikusmenezko pertzepzioa mugimendu motor zehatzekin integratzea, gorputzaren baliabideak egoki erabiliz eta begi-eskuen koordinazioari, jarrera egonkortasunari eta erritmo motorrari eutsiz ikasgelako zein eguneroko bizitzako jardueretan, eta, horretarako, laguntza pertsonalizatuekin gidatutako praktika baliatzea, hori guztia autonomia pertsonala, gorputza erabiltzeko segurtasuna, parte-hartze aktiboa eta bizi kalitatea sustatzeko. | |
Loturarik handiena duten bizi kalitatearen alderdiak: Ongizate fisikoa: ikusmenaren eta mugimenduaren arteko koordinazioa funtsezkoa da gorputzaren osasunerako, higiene pertsonalerako, seguru mugitzeko eta eguneroko bizitzako jarduerak (EBJ) autonomiaz egiteko; eta, beraz, oinarrizko euskarri fisikoa da Hezkuntza Berezian.Garapen pertsonala: mugimendu trebetasun finetan izandako aurrerabideak finkatu egiten ditu eskolako ikaskuntzak (idazketa, marrazketa), baita konpetentzia funtzionalak ere.Gizarte inklusioa: talde jarduera motorretan modu aktiboan parte hartzeak ahalbidetzen du ikasgelako, jolasaldiko eta komunitateko dinamiketan benetan presentzia izatea eta haien parte sentitzea. | |
OINARRIZKO JAKINTZAK B) Blokea: Ikusmenaren eta mugimenduaren arteko koordinazioa: Ikusmenezko pertzepzioa mugimendu motor zehatzekin integratzeko gaitasuna, gorputzaren baliabideak egoki erabiliz eta begi-eskuen koordinazioari, jarrera egonkortasunari eta erritmo motorrari eutsiz. | |
KE2 konpetentzia espezifikoari lotutako ebaluazio irizpideak | Oinarrizko jakintzak |
Ukimena, oreka, erritmoa eta, oro har, mugimendu koordinatuei loturiko sentsazioak identifikatzea eta adieraztea ikasgelako jarduera gidatuetan, norberaren lehentasun motorrak errekonozituz eta gorputz erantzunak doituz, laguntza pertsonalizatuekin. | Pertzepzio sentsoriala eta ikusmenaren eta mugimenduaren sentsazioak: mugimendu koordinatuei lotutako sentsazioak (ukimena, oreka, erritmoa) eta norberaren lehentasun motorrak identifikatzea, horien aurrean erreakzionatzea eta adieraztea. |
Marra sinpleak egitea, oinarrizko formak kopiatzea eta objektuak begi-eskuen zehaztasunez manipulatzea, jarduera funtzionalak osatuz. | Mugimendu finak eta begi-eskuak kontrolatzea: marrak, kopiak eta manipulazio zehatzak egitea (forma sinpleak, piezak ahokatzea, guraize egokituak erabiltzea…). |
Objektu mugikorrei begiekin jarraitzea eta jarrera egonkorrak mantentzea zereginetan, jarrera kontrolatuz eta ikusmena eta mugimendua koordinatuz. | Begiekin jarraitzea eta egonkortasuna: objektu mugikorrei begiekin jarraitzea eta jarrera egonkorretan mantentzea zereginetan (mugen barnean koloreztatzea, blokeak metatzea…). |
Bisualki gidatutako mugimendu sekuentziak egitea laguntza pertsonalizatuekin, eta, arian-arian, autonomia funtzionala erakustea. | Ikusmenaren eta mugimenduaren sekuentziazio gidatua: bisualki gidatutako mugimendu sekuentziak egitea (piktograma bidez janzteko sekuentzia, mahaia prestatzea…). |
Bi eskuak modu koordinatuan eta txandaka erabiltzea zeregin sinpleetan eta eguneroko bizitzako egoeretan, eta laguntza pertsonalizatuekin kolaboratzea zehaztasuna, egonkortasuna eta autonomia hobetzeko. | Bi eskuen koordinazioa eta koordinazio orokorra: bi eskuak aldi berean eta txandaka erabiltzea; besteak beste, objektuak jaso eta garraiatzeko, piezekin eraikitzeko, guraize egokituak erabiltzeko, material handiak besarkatzeko edo objektu bati eusteko beste bat manipulatu bitartean (esate baterako, paperari esku batekin eustea eta bestearekin koloreztatzea…). |
Abiadura eta indarra doitzea izena idazteko, jantzien botoiak lotzeko, tresnak manipulatzeko eta, oro har, eguneroko jardueretarako, eta mugimenduen kontrol proportzionala aplikatzea eskolako eginkizunetan eta eguneroko bizitzan. | Erritmoa eta doitzea testuinguru funtzionaletan: abiadura eta indarra doitzea eguneroko jardueretan (izena idaztea, botoiak lotzea…). |
ARLOA: PROZESU KOGNITIBO FUNTZIONALAK (PKF) | |
3. konpetentzia espezifikoa (KE3-PKF) Helburuetara bideratutako portaerak hastea, planifikatzea, erregulatzea eta malgutzea, bulkadak kudeatuz eta baliabide kognitiboak ingurune aldakorretan antolatuz, praktika gidatuaren bidez, ikasgelako eta eguneroko bizitzako testuinguru funtzionaletan eta laguntza pertsonalizatuekin, guztia ere autorregulazioa, aldaketetarako egokitzapena, autonomia pertsonala eta bizi kalitatea sustatzeko. | |
Loturarik handiena duten bizi kalitatearen alderdiak: Autodeterminazioa: funtzio betearazleak dira norberaren jokabidea kontrolatzeko oinarria, eta haien bidez da posible ekintzak abiaraztea, sekuentziak planifikatzea eta eguneroko jardueren inguruko erabaki autonomoak hartzea.Ongizate emozionala: bulkadak erregulatzeak, frustrazioarekiko tolerantziak eta aldaketen aurreko malgutasunak nabarmen murrizten dituzte antsietatea eta portaera problematikoak.Gizarte inklusioa: kontrol inhibitzaileak (txandari itxarotea) eta malgutasun kognitiboak talde jardueretan egoki parte hartzea eta gelako dinamiketara egokitzea ahalbidetzen dute. | |
OINARRIZKO JAKINTZAK C) Blokea: Funtzio betearazleak: Helburuetara bideratutako portaerak abiarazteko, planifikatzeko, erregulatzeko eta malgutzeko gaitasuna, bulkadak kudeatuz eta baliabide kognitiboak ingurune aldakorretan antolatuz, autorregulazioa eta ingurunera egokitzea bultzatzeko. | |
KE3 konpetentzia espezifikoari lotutako ebaluazio irizpideak | Oinarrizko jakintzak |
Testuinguru funtzionaletan, ondoz ondoko bizpahiru jarraibide berriko sekuentziak berehala eta zuzen buruan hartzea eta egitea, ordena zuzenari eutsiz eta eten handirik gabe. | Lanaren memoria: sekuentzia labur berrietarako informazioa gogoan hartzea eta berehala erabiltzea. (Esate baterako, haurrak jarraibide honi kasu egitea: lehenik arkatza hartu, ondotik papera, eta, gero, zure izena idatzi). |
Hitz, seinale edo erantzun azkarrak sortzea eguneroko bizitzarako garrantzitsuak diren kategoria funtzionalen barnean. | Hitz jarioa: hitz, seinale edo erantzun azkarrak sortzea eguneroko bizitzarako garrantzitsuak diren kategoria funtzionalen barnean. (Esate baterako, haurrari "zer jaten dugu Gabonetan?" galdetzean, berehala erantzun ahal izatea: "indioilarra, turroia, mahatsak…"). |
Egoera berri, aldakor edo ustekabekoetara egokitzea, eta, hasierako planek funtzionatzen ez dutenean, pentsamenduak, jokabideak eta estrategiak aldatzea, hori guztia ziurgabetasunarekiko tolerantzia, planak aldatzeko jarrera eta gizarte ingurunera doitutako soluzio berriak sortzeko gaitasuna erakutsiz. | Malgutasun kognitiboa: egoera berri, aldakor edo ustekabekoetara egokitzea. Ziurgabetasunarekiko tolerantzia eta soluzio berriak sortzea. |
Eguneroko bizitzako jarraibide eta seinale sinpleei arian-arian azkarrago erantzutea. | Prozesatze abiadura: eguneroko bizitzako jarraibide edo seinale sinpleei arian-arian azkarrago erantzutea. |
Ekintza inpultsiboak gelditzea eta talde jardueretan txandari itxarotea, zain egoteko seinaleei erantzunez, eta talde dinamiketan parte hartzean arian-arian bulkadak kontrolatzea. | Inhibizioa: ekintza inpultsiboak gelditzea eta talde jardueretan txandari itxarotea. |
Zereginean arreta mantentzea ingurunean distraigarriak agertzen direnean. | Arretaren kontrola: zereginean arreta mantentzea ingurunean distraigarriak agertzen direnean. |
Autonomoki hastea gero eta zeregin sekuentzia konplexuagoak. | Plangintza: autonomoki hastea arian-arian konplexuagoak diren zeregin sekuentziak (eskola materiala urratsez urrats prestatzea…). |
Alternatibak balioestea eta hauturik onena egitea, eguneroko egoerak konpontzeko ondorio logikoak kontuan harturik. | Erabakiak hartzea: alternatibak balioestea eta hauturik onena egitea, ondorio logikoak kontuan hartuz. (Adibidez: haurrak jolasaldirako arropa hautatu behar izatea hotz egiten duenean; bi txartel bisual erakutsita –jaka eta kamiseta–, zuzen ukitzea edo seinalatzea jaka). |
Bi zeregin (bata motorra eta bestea ahozkoa) aldi berean gauzatzea. (Adibidez: erritmo bat jotzea objektuak izendatzen diren bitartean, bietan zehaztasunari eutsiz eta eten handirik gabe…). | Gauzatze duala: bi zeregin aldi berean gauzatzea (bata motorra eta bestea ahozkoa). |
Zeregin bat baino gehiago aldi berean edo txandaka antolatzea eta gauzatzea, eta bakoitzera itzultzeko baliabide kognitiboak kudeatzea, betiere talde jarduera egituratuetan haien aribidea kontrolatuz. | Zeregin anitzak / adarkatzea: zeregin bat baino gehiago aldi berean edo txandaka antolatzeko eta gauzatzeko gaitasuna, eta bakoitzera itzultzeko baliabide kognitiboak kudeatzea, betiere haien aurrerabidea kontrolatuz. |
Plangintzarekin eta kontrol betearazlearekin loturiko sentsazioak identifikatzea eta adieraztea, eta, horretarako, premia betearazleak errekonozitzea, laguntza pertsonalizatuekin, testuinguru funtzionaletan. | Egoera betearazleen pertzepzioa: plangintzarekin eta kontrolarekin loturiko sentsazioak (frustrazioa, arrakasta…) identifikatzea, horien aurrean erreakzionatzea eta adieraztea, bai eta premia betearazleak ezagutzea ere. |
Norberaren jarduna monitorizatzea eta jokabidea modu sinplean doitzea zeregina hobeki egiteko, betiere laguntza pertsonalizatuak erabiliz eta gero eta autonomia handiagoarekin. | Autorregulazioa/monitorizazioa: norberaren jokabidea, emozioak eta pentsamendua autorregulatzeko gaitasuna. |
ARLOA: PROZESU KOGNITIBO FUNTZIONALAK (PKF) | |
4. konpetentzia espezifikoa (KE4-PKF) Eguneroko egoerak aztertzeko gaitasuna, garapen kognitibo jarraituaren bidez, prozesamendu sentsoriomotorretik eta ordezkapen sinbolikotik abiatu eta pentsamendu zehatzera eta arrazoimen abstraktura iritsi arte. | |
Loturarik handiena duten bizi kalitatearen alderdiak: Autodeterminazioa: egoera zehatzak aztertzeko, ondorioak aurreikusteko eta arazo egituratuak konpontzeko gaitasunari esker, ikasleak bere eguneroko bizitzari buruzko erabaki autonomoak hartzen ahal ditu, eta irizpide logikoz egiten ahal du hautua aukera funtzionalen artetik.Garapen pertsonala: arrazoimen praktikoa funtsezko oinarria da goi mailako konpetentzia kognitiboak, eskolako ikaskuntza esanguratsuak eta testuinguru berrietara transferitzen ahal diren trebetasunak eraikitzeko.Eskubideak: arrazoimen funtzionala funtsezkoa da hezkuntzako eta gizarteko erabakietan parte-hartze informatua izateko. | |
OINARRIZKO JAKINTZAK D) Blokea: Pentsamendu eta arrazoibide funtzionala: Prozesu kognitiboen multzoa, pertsona bati ahalbidetzen diona informazioa hauteman, irudikatu, antolatu eta erlazionatzea eguneroko egoerak ulertzeko, erabaki doituak hartzeko eta testuinguru errealetan arazoak konpontzeko, eta, hala, autonomia eta partaidetza soziala indartzeko. | |
KE4 konpetentzia espezifikoari lotutako ebaluazio irizpideak | Oinarrizko jakintzak |
Objektuen propietate sentsorial zehatzak hautematea, bereiztea eta horien gainean esku hartzea, zuzenean eskuekin arakatuz. | Prozesamendu sentsoriomotorra: objektuen propietate sentsorial zehatzak hautematea, bereiztea eta horien gainean esku hartzea. (Adibidez: testurak, koloreak, tamainak eta abar bereiztea). |
Irudi edo seinale zehatzak erreferentzia errealekin lotzea, begiekin berehala errekonozitu ondotik. | Hasierako irudikapen sinbolikoa: irudi edo seinale zehatzak erreferentzia errealekin lotzea (adibidez: sagar gorri baten argazkia ikusi eta benetako objektua bilatzea zenbait fruituren artean, bikotea osatzeko, irudiak fruitu ukigarria irudikatzen duela hauteman ondotik…). |
Bokalizazio edo keinu aurreintentzionalak igortzea, estimulu garrantzitsuen aurrean oinarrizko komunikazio funtzionala aurreratzen dutenak. | Komunikazio aurrelinguistiko funtzionala: keinu edo bokalizazio intentzionalak igortzea, oinarrizko komunikazio funtzionala aurreratzen dutenak (adibidez: haurrak besoa luzatzea eta edalontzi bat seinalatzea begirada finkoz, helduak edateko emanen diola aurreikusiz, eskaerak ahoskatzea, arbuioa adieraztea…). |
Piktogramak, seinaleak eta, oro har, sinbolo konbentzionalak erabiltzea eguneroko sekuentzia funtzionaletan ageri ez diren objektuak/ekintzak irudikatzeko. | Erabilera sinboliko konbentzionala: piktogramak, seinaleak eta, oro har, sinbolo konbentzionalak erabiltzea ageri ez diren objektuak/ekintzak irudikatzeko (adibidez: haurrak uraren piktograma ukitzea/hautatzea egarriak dagoenean, nahiz eta edalontzia ikusi ez). |
Falta diren objektuen izen zehatzak hitzez izendatzea. | Erreferentzia zehatzak hitzez erabiltzea: falta diren objektuen izen zehatzak hitzez izendatzea (adibidez: haurrak "sagarra nahi dut" esatea, nahiz eta sagarra begien bistan egon ez). |
Elkarrizketa testuinguru sinpleetan kategoria abstraktuak edo erlazio logikoak irudikatzen dituzten hitzak ulertzea eta erabiltzea. | Kategorien eta erlazioen gaineko pentsamendu zehatza: esperientzia zehatzetan oinarritutako kategoriak eta erlazioak irudikatzen dituzten hitzak ulertzea eta erabiltzea (adibidez: haurrak ulertzen du "fruituak" kategoria abstraktu gisa, eta "Sagarra eta banana fruituak dira" baieztatzen du; hala, taldekatzen ditu elementuak, benetako objektuak aurrean eduki beharrik gabe). |
Zehaztasunari lotuta ez dauden erlazio logikoak ezartzea, hipotesiak formulatzea, ondorioak aurreikustea eta arazoak konpontzea pentsamendu proposizionalaren bidez, eta, ildo horretan, baldintzazko egiturak baliatzea eguneroko egoeretan (konparazio batera, "sagarra jaten badut, ez naiz goseak geldituko"). | Hitzezko arrazoimen abstraktua: zehaztasunari lotuta ez dauden erlazio logikoak ezartzeko, hipotesiak formulatzeko, ondorioak aurreikusteko eta arazoak konpontzeko gaitasuna pentsamendu proposizionalaren bidez (adibidez: baldintzazko egiturak baliatzea, konparazio batera, "sagarra jaten badut, ez naiz goseak geldituko"). |
II. ALDERDIA.–EGOKITZE-JOKABIDEA
Egokitze-jokabidearen alderdia da pertsona batek ikasi dituen eta eguneroko ingurunean eta komunitatean modu eraginkorrean funtzionatzea ahalbidetzen dioten gaitasun kontzeptual, sozial eta praktikoen multzoa. Kontzeptu hori ez da mugatzen jaiotzetiko konpetentzietara; aitzitik, barnean hartzen ditu garapenean zehar eskuratutako ikaskuntzak, testuinguru kultural eta sozial jakinetara egokitzea errazten dutenak, eta, ondorioz, autonomia pertsonala eta gizarte inklusioa sustatzen dituztenak.
Egokitze-jokabidea funtsezko hiru eremutan antolatzen da: trebetasun kontzeptualak, trebetasun sozialak eta trebetasun praktikoak. Alderdi anitzetan banatzeari esker, osorik ebaluatzen ahal da egokitze-funtzionamendua, ez norberaren gaitasunak bakarrik kontuan hartuz, baizik eta baita inguruneak eskatzen duena ere.
Trebetasun kontzeptualek askotariko konpetentziak biltzen dituzte, hala nola hizkuntza, arrazoimena, memoria eta oinarrizko nozio akademikoak, horiek baitira ikasteko eta eguneroko arazoak ebazteko oinarria.
Trebetasun sozialek barnean hartzen dituzte pertsonen arteko interakzioak, erantzukizun soziala, autokontrol emozionala eta talde arauei jarraitzeko gaitasuna, zeinak funtsezkoak baitira harreman esanguratsuak ezartzeko.
Trebetasun praktikoek eguneroko funtzionamendu funtzionalak dituzte ardatz, hala nola norbere burua zaintzea, etxea antolatzea eta baliabide komunitarioak modu eraginkorrean baliatzea.
Nafarroako Derrigorrezko Oinarrizko Hezkuntzako (DOH) curriculumaren garapenaren esparruan, Schalockek eta Verdugok definituriko ereduaren hiru eremu horiek garapen kontzeptualaren, sozialaren eta praktikoaren esparruen baliokideak dira zuzenean. Baliokidetasun operatibo horrek erraztu egiten du eredu teorikoa hezkuntza jardun inklusibora eramatea, eta posible egiten du, berebat, helburu pertsonalizatuak zehaztea, aurrerapenak ebaluatzea eta doitutako laguntzak planifikatzea.
Esparru bakoitza arlo espezifikoetan antolatzen da, eta haien bidez definitzen dira oinarrizko jakintzak eta ebaluazio irizpideak; hala, bermaturik gelditzen da testuinguruan kokaturiko progresio sekuentziala, curriculumaren egituran oinarriturik:
I. ALDERDIA.–FUNTZIONAMENDU INTELEKTUALA | |
II. ALDERDIA.–EGOKITZE-JOKABIDEA | |
GARAPEN KONTZEPTUALAREN ESPARRUA | –Eskola Trebetasun Funtzionalen arloa. –Norbere Burua Gidatzearen arloa. –Komunikazioaren arloa. |
GARAPEN SOZIALAREN ESPARRUA | –Trebetasun Sozialen arloa. –Jokabidearen arloa. –Aisiaren eta Astialdiaren arloa. |
GARAPEN PRAKTIKOAREN ESPARRUA | –Osasunaren eta Segurtasunaren arloa. –Eguneroko Bizitzako Jardueren arloa. –Lanaren arloa. –Komunitatearen Erabileraren arloa. –Etxeko Bizitzaren arloa. |
III. ALDERDIA.–PARTE-HARTZEA, INTERAKZIOAK ETA GIZARTE ROLAK | |
IV. ALDERDIA.–OSASUNA | |
V. ALDERDIA.–TESTUINGURUA | |
Hiru zatiko egitura horrek, esparru teoriko sendo bat eskaintzeaz gainera, ikaskuntzak testuinguru errealetara (familia, eskola, komunitatea) orokortzera bultzatzen du hezkuntza jarduna, eta, hala, bat egiten du benetako parte-hartzearen ikuspegiarekin, arlo bakoitzeko azken oinarrizko jakintza gisa. Hala, egokitze-jokabidea bihurtzen da inklusioaren ardatz nagusi, eta bermatzen da testuinguruaren laguntzek indartzen dituztela ikasleak eskuratutako konpetentziak.
Garapen Kontzeptualaren esparrua
Arloa.–Norbere Burua Gidatzea.
1. Arloaren azalpena.
Definizioa: "Pertsona batek bere bizitzaren gainean hautatzeko eta erabakitzeko duen gaitasuna, bere gustu eta interesen arabera borondatez jardutekoa, norbere buruari jomugak ezartzekoa eta horiek lortzeko antolatzekoa, betiere hartzen dituen erabakien inguruan gai eta erantzule sentituz".
Norbere burua gidatzea funtsezko ardatza da edonoren garapenean, berekin baitakar norbere bizitzaren eragile aktiboa garela ohartzea. Ikasleek arian-arian eraiki behar dute nortasun pertsonal doitu bat, beren gaitasunen, interesen, laguntza premien eta lehentasunen ezagutzan oinarrituta. Ez da "hautatzea" bakarrik, baizik eta zentzuz hautatzen ikastea, eskura diren aukerak eta haien ondorioak ulertuz, testuinguru erreal eta esanguratsuetan.
Norbere burua gidatzeko gaitasuna garatzeak esan nahi du tresna egokiak ematea ikasleari bere buruari jomuga lorgarriak jar diezazkion, beharrezko urratsak planifika ditzan eta bere lorpenak ebalua ditzan; hala, autorregulazioa ez ezik, norbere eraginkortasunaren pertzepzioa ere sustatzen da. Prozesu hori eguneroko esperientzietatik abiatuta eraikitzen da: pertsonak aktiboki parte hartzen du bere denbora antolatzen, xedea duten zereginetan eta benetako arazoak ebazten. Hala, doitu egiten du bere jokabidea, eta gero eta erabaki autonomoagoak hartzen ditu. Aurreikuspena, laguntza bisualak baliatzea, ingurunea egituratzea eta helduaren bitartekaritza funtsezkoak dira ikaskuntza horiek errazteko.
Norbere burua gidatzea loturik dago, berebat, modu autonomo eta seguruan lekualdatzeko gaitasunarekin, eguneroko baliabideak kudeatzearekin (dirua edo denbora, kasurako), eta intimitateari, jabetzari eta gizarte arauei lotutako oinarrizko alderdiak ulertzearekin. Hori guztia lagungarria da askotariko inguruneetan (eskolan, familian eta komunitatean) partaidetza aktiboagoa eta doituagoa lortzeko; hala, murriztu egiten da mendekotasuna, eta inklusioa, berriz, sustatu.
Esparru honetako funtsezko elementu bat kontrol eta ahalduntze sinesmenak garatzea da; hau da, ikasleak hautematea bere ekintzek badutela ondoriorik eta eragina izaten ahal dutela bere inguruan gertatzen den horretan. Pertzepzio horrek indartu egiten ditu autoestimua, motibazioa eta jardueretarako konpromisoa, bereziki, zentzu argia dutenean eta bere eguneroko bizitzarekin lotuta daudenean.
Heziketaren ikuspegitik, ikastetxeak eginbehar hauek ditu:
–Aukera erreal eta sistematikoak sortzea, ikasleak hautatu, erabaki, planifikatu, huts egin eta esperientziatik ikas dezan, errespetuzko ingurune seguru batean.
–Norbere burua gidatzeko gaitasuna curriculumaren plangintzan txertatzea, ez eduki bereizi gisa, baizik eta ikaskuntza egoera guztietan ageri den elementu transbertsal gisa, eta, horri esker, parte-hartze aktiboa eta indibidualtasunarekiko errespetua sustatzea.
2. Arloak bizi kalitatearen alderdietan duen inpaktua.
Bereziki garrantzitsua da norbere burua gidatzearen eta bizi kalitatearen alderdien arteko lotura, esan nahi baitu pertsonak baduela gaitasuna bere bizitzaren gaineko kontrola izateko, erabakiak hartzeko eta bere ingurunean modu aktiboan parte hartzeko –funtsezko alderdiak guztiak ere pertsonen ongizate integralerako–.
–Ongizate emozionala: hautatzeko aukerak, erabakiak hartzeak eta norberaren ekintzek ondorioak dituztela hautemateak autoestimua eta segurtasun pertsonala sustatzen dituzte; frustrazioa, aldiz, murriztu egiten da, areagotu egiten baita norberaren bizitzarekiko gogobetetasuna.
–Ongizate fisikoa: norbere burua gidatzeak eragina du ohitura osasungarriak eskuratzeko, eguneroko errutinak antolatzeko eta norbere burua zaintzeari lotutako erabakiak hartzeko, eta lagundu egiten du osasuna eta gorputzaren ongizatea mantentzen.
–Pertsonen arteko harremanak: erabaki propioak hartuta eta lehentasunak adierazita, orekatuagoak izaten dira interakzioak, hobetu egiten da komunikazioa, eta errespetuan eta elkarrekikotasunean oinarritutako harremanak sustatzen dira.
–Garapen pertsonala: planifikatzen, arazoak ebazten, zereginak antolatzen edo denbora kudeatzen ikasteak hazkunde pertsonala bultzatzen du, bai eta eguneroko bizitzarako konpetentzia funtzionalak eskuratzea ere.
–Autodeterminazioa: norbere burua gidatzea da alderdi horren oinarria, pertsonari aukera ematen diolako bere interesen arabera jarduteko, helburuak ezartzeko, erabaki informatuak hartzeko eta bere bizi proiektuan rol aktiboa izateko.
–Gizarte inklusioa: erabakitzeko, lekualdatzeko, antolatzeko eta jardueretan parte hartzeko gaitasun handiagoak berekin ekartzen du eskola, familia eta komunitate testuinguruetan presentzia eta parte-hartze aktiboa izatea.
–Ongizate materiala: diruaren eta beste baliabide batzuen oinarrizko kudeaketak eta gastuen plangintzak independentzia ekonomiko handiagoa ahalbidetzen dute, bai eta norberaren baliabideak doiago erabiltzea ere.
–Eskubideak: norbere burua gidatzeak oinarrizko eskubideak baliatzea sustatzen du, hala nola iritzia ematea, aukeratzea, parte hartzea eta entzuna izatea, eta horrek guztiak errespetu handiagoko bizitza sustatzen du, duinagoa eta autonomoagoa.
Oro har, norbere burua gidatzeko gaitasuna garatzeak aukera ematen dio pertsonari bere bizitzaren gaineko kontrol handiagoa izateko, ingurunean modu aktiboagoan parte hartzeko eta bizi proiektu propioa eraikitzeko, eta, ondorioz, areagotu egiten dira haren ongizatea, autonomia eta gizarte inklusioa.
3. Curriculumeko elementuen arteko lotura.
ARLOA: NORBERE BURUA GIDATZEA (NBG) | |
1. konpetentzia espezifikoa (KE1-NBG) Norberaren ezagutza eta balorazioa garatzea, eta, horretarako, arian-arian identifikatzea eta ezagutzea norberaren ezaugarriak, gaitasunak, interesak, zailtasunak eta laguntza premiak askotariko testuinguruetan, behaketa, autoadierazpena eta eguneroko esperientzien inguruko hausnarketa gidatua baliatuz; hala, autonomia pertsonala, erabaki doituak hartzea eta eskola eta gizarte bizitzako parte-hartze aktiboa sustatuko dira, eta, ondorioz, areagotu eginen dira bizi kalitatea eta ongizate pertsonala. | |
Loturarik handiena duten bizi kalitatearen alderdiak: Autodeterminazioa: norbere burua ezagutzeak eta baloratzeak norberaren gaitasun eta interesetara doitutako erabakiak hartzea, eskola eta gizarte bizitzan aktiboki parte hartzea eta norbere bizitzaren erantzukizuna arian-arian hartzea ahalbidetzen du. Autoadierazpenak eta hausnarketak aukeratzeko, planifikatzeko eta ebaluatzeko gaitasuna laguntzen dute, eta horixe da autodeterminazioaren oinarria.Garapen pertsonala: ezaugarriak, gaitasunak, interesak, zailtasunak eta laguntza premiak arian-arian identifikatzeak eta ezagutzeak hazkuntza adierazgarria eragiten du autoezagutzan, heldutasunean eta norbere nortasunaren gaineko kontzientzian. Eguneroko esperientzien gainean gidaturik hausnartzeak autokontzeptu aberatsagoa eta errealistagoa eraikitzea ahalbidetzen du, eta horixe da garapen pertsonal sendo baten oinarria. | |
OINARRIZKO JAKINTZAK A) Blokea: Autoezagutza: Norberaren ezaugarriak, gaitasunak, zailtasunak, interesak eta laguntza premiak identifikatzea eta errekonozitzea askotariko egoeretan, norberaren bizitzari buruz gero eta erabaki doiagoak hartu ahal izateko. | |
KE1 konpetentzia espezifikoari lotutako ebaluazio irizpideak | Oinarrizko jakintzak |
Norberaren ezaugarriak, gaitasunak, interesak, zailtasunak eta laguntza premiak identifikatzea askotariko testuinguruetan. | Norbere burua ezagutzea: norberaren ezaugarrien, gustuen, lehentasunen, interesen eta motibazioen kontzientzia izatea, baita modu autonomoan jarduteko gaitasunena, agertzen diren zailtasunena eta horiei aurre egiteko testuinguru bakoitzean behar diren laguntzena ere. |
Norberaren ezaugarriak, gustuak eta interesak ikaslearen komunikazio modalitatearen bidez adieraztea (ahozko hizkuntza eta/edo komunikazio areagotzailea). | Autoadierazpen pertsonala: norberaren ezaugarriak komunikatzea. |
Norberaren gaitasunak eta zailtasunak doiki balioestea, esperientziatik abiaturik. | Bat etortzea norbere buruaren pertzepzioa eta errealitatea: autoirudiaren eta errealitatearen arteko hurbilketa progresiboa, norberaren gaitasun eta zailtasunen balorazio doituaren bidez. |
Irudi pertsonala berrikustea eta eguneratzea, norberaren esperientzia eta ikaskuntzei buruzko hausnarketatik abiatuta. | Hausnarketa pertsonal etengabea: norbere buruaren ezagutza eguneratzea esperientziatik abiatuta. |
ARLOA: NORBERE BURUA GIDATZEA (NBG) | |
2. konpetentzia espezifikoa (KE2-NBG) Norbere buruari jomuga pertsonalak jartzen eta horiek lortzeko plangintza egiten ikastea, eta, horretarako, norberaren nahiak errekonozitzea eta helburu lorgarri bihurtzea, bai eta prozesua antolatzea ere, urrats sinpleen, baliabideak hautatzearen eta aurrerabidearen gaineko jarraipenaren bidez, eguneroko eta eskolako bizitzan autonomia, autorregulazioa eta erabaki doituak hartzeko gaitasuna sustatzeko. | |
Loturarik handiena duten bizi kalitatearen alderdiak: Autodeterminazioa: norbere buruari jomuga pertsonalak jartzeak, prozesua antolatzeak eta erabaki doituak hartzeak (zer, nola eta noiz egin) areagotu egiten du norberaren bizitza gidatzeko gaitasuna eskolako eta eguneroko testuinguruetan. Plangintzak eta aurrerapenaren jarraipenak independentzia funtzionala sustatzen dute, baita norberaren ibilbidearen gaineko kontrola ere.Garapen pertsonala: nahiak helburu lorgarri bihurtzeak, urratsetan zatitzeak, baliabideak antolatzeak eta aurrerabidearen jarraipena egiteak hazkunde argia eragiten du heldutasunean, plangintzan eta erronkei aurre egiteko gaitasunean. Progresiora eta etengabeko ikaskuntzara bideratutako nortasuna eraikitzea sustatzen du. | |
OINARRIZKO JAKINTZAK B) Blokea: Norbere buruari jomugak ezartzea eta planifikatzea: Zer lortu nahi den errekonozitzea, nahi horri erantzuten dioten helburu argi eta errealistak ezartzea eta nola lortu antolatzea, eta, horretarako, jomugarako bidea urrats sinpletan zatitzea, behar diren baliabideak hautatzea, urrats bakoitza denboran kokatzea eta aurrerapenaren jarraipena egitea –plana berregokitu ahal izateko, beharrezkoa bada–. | |
KE2 konpetentzia espezifikoari lotutako ebaluazio irizpideak | Oinarrizko jakintzak |
Zer egin edo lortu nahi den identifikatzea eta adieraztea, eta interesa eta motibazioa erakustea eskura diren aukera edo jarduerekiko. | Nahia errekonozitzea: zer egin edo lortu nahi den identifikatzea eta adieraztea. |
Epe labur edo ertainerako, jomuga argi eta errealistak ezartzea, norberaren nahiei edo behar pertsonalei erantzuten dietenak. | Jomugak definitzea: epe labur, ertain edo luzerako, helburu argi eta errealistak ezartzea nahiak asetzeko. |
Helburua urrats zehatz eta ordenatutan zatitzea, ekintzen sekuentzia sinple bat ezarrita (lehenik, ondotik, azkenik). | Prozesua sekuentziatzea: jomugarako bidea zatitzea, ekintza sekuentzial sinpletan banatuta (lehenik, jarraian eta azkenik), gauzatzeko ordena bideratze aldera. |
Jomuga lortzeko behar diren tresnak, laguntzak edo pertsonak identifikatzea eta jardueran zehar egokiro erabiltzea. | Baliabideak aukeratzea: helburua lortzeko behar diren tresna eta laguntzak identifikatzea. |
Ekintzaren urratsak denboran antolatzea, denbora erreferentziak edo laguntza bisualak erabiliz. | Denboraren antolaketa: jarraitu beharreko urratsak denboran antolatzea. |
Jomugarantz aurrera egiten ari den egiaztatzea, lortutakoa baloratzea eta, beharrezkoa denean, urratsak edo baliabideak berregokitzea. | Aurrerabidearen jarraipena: jomugarantz aurrera egiten ari den egiaztatzea, egindako urratsak eta egiteko gelditzen direnak berrikustea, eta, beharrezkoa bada, plana berregokitzea. |
ARLOA: NORBERE BURUA GIDATZEA (NBG) | |
3. konpetentzia espezifikoa (KE3-NBG) Eguneroko egoeretan erabakiak hartzen ikastea, alternatiba ezberdinak identifikatzea eta horien ondorioak balioestea, norberaren lehentasunen gaineko adierazpen eta hausnarketa gidatuaren bidez, modu arduratsuan aukeratzeko, norberaren gustu eta beharrekin koherentzia gorderik, eta, hala, autonomia pertsonala eta eguneroko eta gizarteko bizitzan parte hartzea sustatzeko. | |
Loturarik handiena duten bizi kalitatearen alderdiak: Autodeterminazioa: alternatiben artetik hautatzen, aukeraren ondorioak baloratzen eta modu arduratsuan erabakitzen ikasteak areagotu egiten du norberaren bizitzaren gaineko kontrola, bai eta eguneroko testuinguruetan (eskola, familia, gizartea) independentziaz jarduteko gaitasuna ere. Pertsonak bere erabakien protagonista gisa parte hartzea sustatzen du, besteen erabakien hartzaile huts gisa jardun ordez.Garapen pertsonala: alternatibak identifikatzeak, ondorioak aurreikusteak eta hautuak justifikatzeak berekin dakar arrazoimenean, kontzientziazioan eta erantzukizun pertsonalean haztea. Hausnarketa prozesu gidatu horrek indartu egiten ditu heldutasuna eta esperientziatik ikasteko gaitasuna, eta funtsezkoa da hori arian-arian garapen pertsonala lortzeko. | |
OINARRIZKO JAKINTZAK C) Blokea: Erabakiak hartzea: Eguneroko egoeretan aukera ezberdinen artetik hautatzeko prozedurak, eta erabakiak norberaren gustu, interes eta beharretara doitzea (jatekoak, jantziak, zer ikaskiderekin egin ariketa bat…). | |
KE3 konpetentzia espezifikoari lotutako ebaluazio irizpideak | Oinarrizko jakintzak |
Eguneroko egoera baten aurrean jarduteko aukera ezberdinak identifikatzea, erantzun bakarra edo jarduteko modu bakarra hauteman ordez. | Alternatibak errekonozitzea: eguneroko egoeren aurrean jarduteko aukera bat baino gehiago daudela jakitea, jokatzeko modu bakarra hauteman ordez (bazkaltzeko garaian, bi plateren artetik hautatzea, edo jateko garaian erabakitzea noren laguntza den erosoagoa). |
Dauden aukerak baloratzea norberaren gustu, interes eta behar pertsonalen arabera. | Lehentasunak ebaluatzea: aukerak gustu eta interes pertsonalen arabera balioestea. |
Hautu bakoitzaren ondorio edo emaitza posibleak modu gidatuan aurreikustea. | Ondorioak aztertzea: hautu bakoitzaren ondorioak aurreikustea. |
Hartutako erabakia argi eta garbi adieraztea, ikaslearen berezko komunikazio modalitatearen bidez. | Hautua adieraztea: hartutako erabakia argi eta zehatz komunikatzea. |
Norberaren behar eta nahiekin koherenteak diren erabakiak hartzea, eta hautu seguruak eta egokiak egitea, norberarentzat zein besteentzat. | Erabaki arduratsua eta segurua: hautuaren eta norberaren nahi eta beharren arteko koherentzia, ondorio onuragarriekin eta norberarentzat zein besteentzat arriskurik gabe. |
Etorkizuneko erabakiak aldatzea eta hobetzea, esperientziatik eta aurreko emaitzak baloratzetik abiatuta. | Hautuak doitzea: aldez aurreko esperientzietan oinarrituta aukeratzea etorkizunean, ikaskuntzako ebidentziarekin egokituta. |
ARLOA: NORBERE BURUA GIDATZEA (NBG) | |
4. konpetentzia espezifikoa (KE4-NBG) Ohiko espazioetan modu autonomo eta seguruan lekualdatzeko gaitasuna garatzea, eta helmuga identifikatzea, ibilbidea planifikatzea eta orientazio eta segurtasun estrategia egokiak aplikatzea, jarduera esanguratsuetan aktiboki parte hartzeko, autonomia pertsonala bultzatzeko, eta eskola eta gizarte ingurunean inklusioa eta bizi kalitatea hobetzeko. | |
Loturarik handiena duten bizi kalitatearen alderdiak: Autodeterminazioa: helmugak identifikatzeak, ibilbideak planifikatzeak eta orientazio eta segurtasun estrategiak aplikatzeak esan nahi du gaitasun handiagoz antolatzea eta kontrolatzea norberaren mugimendua inguruan barna, eta horrek murriztu egiten du laguntzaileekiko mendekotasuna. Eskolako, familiako eta gizarteko joan-etorrietan baldintza berdinetan parte hartzen laguntzen dio ikasleari, eta independentzia handiagoz jarduten ahal du.Gizarte inklusioa: jarduera esanguratsuetan aktiboki parte hartzeak, autonomiaz lekualdatzeko gaitasunari esker, erraztu egiten du taldeetako, ikasgeletako, curriculumetik kanpoko jardueretako eta espazio komunitarioetako kide sentitzea. Murriztu egiten ditu bakartzea ekar lezaketen oztopo fisikoak eta sozialak, eta eskola eta gizarte bizitzan jarraitzea sustatzen du.Ongizate emozionala: segurtasunez eta autonomiaz mugitzeko gaitasunak murriztu egiten ditu antsietatea, kalteberatasun sentsazioa eta mendekotasuna ezezagunekin edo ingurune berrietan aritzean. Helmuga batera norbere kabuz iristeko gai izateak areagotu egiten ditu autoestimua, barne segurtasuna eta asetasun pertsonala, eguneroko bizitzan. | |
OINARRIZKO JAKINTZAK D) Blokea: Lekualdatzea: Nora joan, nola iritsi (bakarrik edo laguntzarekin) eta ohiko espazioetan seguru nola mugitu erabakitzeko estrategiak, jarduera esanguratsuetan parte hartzeko. | |
KE4 konpetentzia espezifikoari lotutako ebaluazio irizpideak | Oinarrizko jakintzak |
Iritsi nahi edo iritsi beharreko helmuga errekonozitzea, ikusizko, hitzezko edo keinuzko laguntzak erabiliz. | Helmuga identifikatzea: aurreikusitako iritsiera lekua errekonozitzea. |
Norberaren posizioa eta kokapena identifikatzea ingurunean, erreferentzia puntuak edo adierazle espazialak hartuta. | Espazioan orientatzea: norberak espazioan duen kokalekua ulertzea. |
Helmugara iristeko ibilbide egokiena eta seguruena erabakitzea, distantziak, oztopoak eta behar diren laguntzak kontuan hartuta. | Ibilbidea planifikatzea: biderik seguruena eta egokiena hautatzea, distantziak, oztopoak eta eskura diren laguntzak kontuan hartuta. |
Lekualdatzeak egitea, behar diren baliabide pertsonalak edo laguntza produktuak erabiliz, eta, horretarako, ibilbide sinpleei jarraitzea eta inguruneko seinaleak edo piktogramak ulertzea. | Lekualdatze autonomoa (oinez edo gurpil aulkian).Lekualdatze ez-autonomoa (laguntza produkturen batekin): seinale espazialak ulertzea (geziak, piktogramak...). |
Ibilbidean oinarrizko segurtasun eta errespetu arauak aplikatzea, bai eta arriskuak saihestea eta gertatzen ahal diren aldaketetara edo ezustekoetara egokitzea ere. | Segurtasuna ibilbidean: mugitzean segurtasun arauak errespetatzea, arriskuak saihestea eta inguruneko aldaketetara egokitzea (bidegurutzeak, jendetza). |
Ibilbidea aurreikusitako tokian amaitzea, lekua egokia eta segurua dela egiaztatzea, eta dagokion jardueran parte hartzeko prestatzea. | Helmugara iristea eta bertan egonkortzea: ibilbidea aurreikusitako lekuan amaitzea, inguruneko segurtasuna egiaztatzea eta proposatutako jarduera esanguratsurako posizio onenean jartzea. |
ARLOA: NORBERE BURUA GIDATZEA (NBG) | |
5. konpetentzia espezifikoa (KE5-NBG) Eguneroko egoeretan zailtasunak identifikatzen eta konpontzen ikastea, eta, horretarako, arazoak detektatzea, aztertzea, zenbait alternatiba sortu eta balioestea, eta aukeratutako konponbidea praktikan jarri eta berrikustea, hori guztia autonomia, autorregulazioa eta eguneroko bizitzako erronkei seguru eta partaidetzan oinarriturik aurre egiteko gaitasuna sendotzeko. | |
Loturarik handiena duten bizi kalitatearen alderdiak: Garapen pertsonala: arazoak detektatzeak, aztertzeak, alternatibak sortzeak eta konponbideak berrikusteak hazkunde nabarmena eragiten du arrazoimenean, erabakiak hartzean eta heldutasun pertsonalean. Lagungarria da aurre egiteko estrategien errepertorioa eraikitzeko, bai eta eguneroko bizitzako erronken aurrean gaitasun eta gogoeta handiagoa duen nortasuna eraikitzeko ere.Ongizate emozionala: konponbide bat praktikan jartzeak eta berrikusi ahal izateak areagotu egiten du konpetentzia, segurtasun eta autoestimu sentsazioa.Autodeterminazioa: independentzia funtzionala bultzatzen du, pertsonak seguru eta partaidetzan oinarrituta jarduten ahal baitu, besteek esku hartzearen mende egon beharrik gabe. | |
OINARRIZKO JAKINTZAK E) Blokea: Arazoak ebaztea: Egoera errealetan zailtasunak identifikatzeko, zer gertatzen ari den aztertzeko, alternatibak sortzeko eta irtenbide posible bat aukeratzeko prozedura; eta, jarraian, praktikan jartzea eta egoera hobetzen edo konpontzen duen egiaztatzea. | |
KE5 konpetentzia espezifikoari lotutako ebaluazio irizpideak | Oinarrizko jakintzak |
Nahi edo behar den zerbait lortzea galarazten duten eguneroko oztopoak identifikatzea, askotariko testuinguruetan. | Arazoa detektatzea: nahi edo behar den zerbait lortzea galarazten duten eguneroko oztopoak errekonozitzea. |
Egoera problematikoa behar besteko zehaztasunez deskribatzea, eta ukitutakoak, unea, lekua eta egoera hori aldatzeko arrazoiak adieraztea. | Arazoa definitzea: ondoeza sortzen duen edo funtzionatzen ez duen egoera adieraztea, eta, azalpen horretan, inplikatutako pertsonak, uneak, lekuak eta abar identifikatzea, eta aldaketa justifikatzea. |
Bizitako egoeretan arazo edo ondoeza konpontzeko zenbait aukera proposatzea. | Alternatibak sortzea: arazoa konpontzeko aukerak kontuan hartzea. |
Aukerak alderatzea, eta haien eraginkortasuna, segurtasuna eta egoerarako egokitasuna balioestea. | Aukerak ebaluatzea: aukerak alderatzea, eraginkortasun eta segurtasun irizpideei jarraikiz. |
Hautatutako alternatiba praktikan jartzea, beharrezko laguntzak eta baliabideak aplikatuta. | Konponbidea aplikatzea: hautatutako alternatiba aplikatzea. |
Aplikatutako konponbidearen emaitza egiaztatzea eta etorkizuneko erabakiak hobetu ahal izateko ikaskuntzak ateratzea. | Emaitzak ebaluatzea: hautatutako alternatibak funtzionatzen duen eta egokia den egiaztatzea, bai eta lortutako ikaskuntza ere. |
ARLOA: NORBERE BURUA GIDATZEA (NBG) | |
6. konpetentzia espezifikoa (KE6-NBG) Zereginak modu autonomoan antolatzeko eta egiteko gaitasuna garatzea, eta, horretarako, helburua identifikatzea, beharrezko urratsak planifikatu eta egitea, prozesua irizpide argiekin gainbegiratzea eta jarduera modu ordenatuan ixtea, guztia ere autonomia pertsonala, zereginaren egituraren ulermena eta eskola, familia eta gizarte inguruneetako partaidetza aktiboa bultzatzeko. | |
Loturarik handiena duten bizi kalitatearen alderdiak: Autodeterminazioa: zereginaren helburua identifikatzeak, urratsak planifikatzeak, eta jarduera modu ordenatuan gauzatu, gainbegiratu eta ixteak erraztu egiten du eskolan, familian eta gizartean independentziaz jarduteko gaitasuna. Areagotu egiten du norberaren jardunaren gaineko kontrola eta, ondorioz, etengabe besteek gainbegiratuta aritu beharra murriztu.Garapen pertsonala: zereginak modu egituratuan antolatzeak eta egiteak berekin dakartza arrazoimena, planifikatzeko gaitasuna, denboraren kudeaketa eta ekintzaren sekuentzia ulertzea. Heldutasunari eta erantzukizunari mesede egiteaz gainera, trebetasun betearazleen eta antolaketa trebetasunen errepertorioa eraikitzen laguntzen du. | |
OINARRIZKO JAKINTZAK F) Blokea: Zereginak antolatzeko eta egiteko autonomia: Lan sistema egituratu baten barnean zereginak autonomiaz identifikatzeko, planifikatzeko, gauzatzeko eta ixteko gaitasuna izatea (definizioa, urratsak, denbora, materialak/babesa/espazioa, aukeratzea/arazoak konpontzea), haien helburua ulertuta, logikoki sekuentziatuta, irizpide behagarriekin gainbegiratuta eta emaitzak ebaluatuta. | |
KE6 konpetentzia espezifikoari lotutako ebaluazio irizpideak | Oinarrizko jakintzak |
Zeregin bat dagoela ohartzea eta egoeraren edo errutinaren barnean zer helburu duen ulertzea. | Zeregina eta haren helburua identifikatzea: zeregin bat dagoela ulertzea eta haren helburua errekonozitzea. |
Beharrezko materialak eta espazioa prestatzea, eta zeregina egiteko modua antolatzea, urrats sekuentzia erraz bati jarraituz. | Zereginaren prozedura planifikatzea eta betetzea: egin beharreko urratsak jakitea: beharrezko baliabide materialak eta tresnak prestatzea; zereginak sekuentziatzea eta planifikatzea; zereginean zehar antolatzea |
Autonomiaz identifikatzea zeregina behar bezala noiz amaitu den, irizpide argiak eta behagarriak aplikatuta. | Amaitzeko irizpideak: autonomiaz identifikatzea lan bat zuzen amaitu den. |
Jarduera modu ordenatuan amaitzea, eta, horretarako, materialak eta espazioa biltzea, garbitzea eta antolatzea, baita hurrengo zereginerako trantsizioa egitea ere. | Jarduera modu ordenatuan amaitzea: materialak eta espazioa biltzea, garbitzea eta antolatzea, eta hurrengo zereginerako trantsizioa egitea. |
ARLOA: NORBERE BURUA GIDATZEA (NBG) | |
7. konpetentzia espezifikoa (KE7-NBG) Denboraren erabilera modu autonomoan antolatzeko eta erregulatzeko gaitasuna garatzea, eta, horretarako, denbora mugarriak identifikatzea, errutina sinpleak planifikatzea eta ikusizko baliabideak edo denbora antolatzeko euskarriak baliatzea, hori guztia esleitutako txandak eta uneak errespetatzeko, zereginak lehenesteko eta trantsizio arinak errazteko, eta, hala, autonomia, eguneroko errutinetan parte hartzea eta bizi kalitatea areagotzeko. | |
Loturarik handiena duten bizi kalitatearen alderdiak: Autodeterminazioa: denbora mugarriak identifikatuta, errutina sinpleak planifikatuta eta ikusizko baliabideak edo denbora antolatzeko euskarriak baliatuta, ikasleak independentzia handiagoz antolatzen ahal du bere eguna, eta, horrela, murriztu egiten da inpultsibotasunaren eragina edo etengabe gainbegiratuta aritu beharra. Indartu egiten du txandak kudeatzeko gaitasuna, baita zereginak lehenestekoa eta gauza bakoitza noiz eta nola egin norberak erabakitzekoa ere.Garapen pertsonala: denbora antolatzen eta errutina sinpleei jarraitzen ikasteak berekin dakar konpetentzia betearazleak areagotzea: plangintza, lanaren memoria, aurreikustea eta autorregulazioa. Heldutasuna eta egiturei jarraitzeko gaitasuna ez ezik, askotariko testuinguruetara (eskola, familia, gizartea) orokortzen diren antolaketa ohiturak hartzeko gaitasuna ere bultzatzen du.Ongizate emozionala: denbora esparruek eta laguntza bisualek ekartzen dute gauzak aurreikusi ahal izatea eta, horri esker, murriztu egiten dira antsietatea, kaos sentsazioa eta estresa, ez baita sentitzen "zer tokatzen da orain" edo "noiz amaitzen da" pentsatzeak eragiten duen ziurgabetasuna. Esleitutako txandak eta uneak errespetatzeak eta trantsizio arinak egiteak areagotu egiten dituzte lasaitasuna, segurtasuna eta gogobetetze pertsonala. | |
OINARRIZKO JAKINTZAK G) Blokea: Denbora kudeatzea: Eguneroko jardueretan denboraren erabilera modu autonomoan antolatzeko, planifikatzeko eta erregulatzeko gaitasuna izatea, eta, horretarako, iraupena zenbatestea, esleitutako txandak eta uneak errespetatzea, zereginak lehenestea, trantsizio egokiak egitea eta denbora antolatzeko baliabideak erabiltzea (agendak, ordutegiak, erlojuak), helburuak aurreikusitako denboran betetzeko. | |
KE7 konpetentzia espezifikoari lotutako ebaluazio irizpideak | Oinarrizko jakintzak |
Jarduera baten hasiera eta amaiera adierazten duten seinaleak edo erritualak identifikatzea. | Jardueraren hasierako eta amaierako seinaleak ezagutzea: jardueraren hasierako eta amaierako erritualak identifikatzea (musika, aurreratzeko objektua...). |
Jarduera baten gutxi gorabeherako iraupena aurreikustea eta haren amaiera noiz hurbiltzen den jakitea. | Jarduera bakoitzaren iraupenaren zenbatespena: jarduera baten gutxi gorabeherako iraupena ulertzea (jolasaldia 5 minutu barru, eskola laster amaituko da), eta jarduera "laburrak" eta "luzeak" bereiztea. |
Eguneroko errutina osatzen duten jardueren sekuentzia antolatzea, buruz edo laguntza bisualekin. | Errutina sinpleak planifikatzea: jardueren ordena aurreikustea. |
Zereginak une egokian eta esleitutako denboraren barnean hastea eta amaitzea. | Jarduerak dagokien denboran egiteko autonomia: zereginak une egokian hastea eta amaitzea, baita esleitutako denboran ere. |
Zereginak garrantziaren eta eskura dauden baliabideen arabera ordenatzea, eta lehenago edo geroago zer eginen den aurreikustea. | Zereginak lehenestea: zeregin sekuentzia garrantziaren eta eskura dauden baliabideen arabera hautatzea. |
Jarduera batetik bestera gero eta autonomia handiagoarekin aldatzea, eragozpen nabarmenik eta blokeorik gabe. | Trantsizio arinak: zeregin batetik bestera eragozpenik gabe igarotzea. |
Jarduera baterako aurreikusitako denbora bete den egiaztatzea eta erritmoa edo sekuentzia modu gidatuan doitzea. | Denbora automonitorizatzea: jarduerak dagokien denboran betetzen diren egiaztatzea eta horren araberako erabakiak hartzea. |
Eskola ingurunean eta ingurune pertsonalean denbora kudeatzeko baliabideak erabiltzea. | Egiazko egoeretan praktikan aplikatzea: eskola eta familia ingurunean denbora kudeatzeko baliabideak ulertzea eta erabiltzea (agendak, eskola ordutegiak...). |
Jarduerak ezarritako denboran hastearen eta amaitzearen garrantzia ulertzea, eta rol aktiboa izatea plangintzan eta betetzeko garaian. | Denboraren gaineko erantzukizuna: jarduerak ezarritako denboran hastearen eta amaitzearen garrantzia ulertzea. |
ARLOA: NORBERE BURUA GIDATZEA (NBG) | |
8. konpetentzia espezifikoa (KE8-NBG) Dirua modu erraz eta arduratsuan kudeatzen ikastea, eta, horretarako, gastuak eta aurrezkiak planifikatzea, erosteko eta erregistratzeko oinarrizko eragiketak gauzatzea, eta diruaren erabilera berrikustea aurreikusitakoari lotuta, guztia ere autonomia ekonomikoa lortzeko, erabaki doituak hartzeko, eta eguneroko bizitzan eta bizitza sozialean segurtasun handiagoz parte hartu ahal izateko. | |
Loturarik handiena duten bizi kalitatearen alderdiak: Autodeterminazioa: gastuak eta aurrezkiak planifikatzeak, oinarrizko erosketa eragiketak egiteak eta diruaren erabilera aurreikusitakoari lotuta berrikusteak areagotu egiten dute erabaki ekonomikoak hartzeko gaitasuna, eta murriztu egiten dute besteekiko mendekotasuna baliabideak kudeatzerakoan. Eguneroko bizitzan modu aktibo eta arduratsuan parte hartzen laguntzen du (erosketak, aisialdia, aurreztea), bai eta norberaren ekonomia kontrolatzen dela sentitzen ere.Garapen pertsonala: diruaren erabilera planifikatzen, betetzen eta berrikusten ikasteak berekin dakar konpetentzia betearazleak areagotzea: antolatzea, aurreikustea, erabakitzea eta erantzukizuna izatea. Heldutasun pertsonala lortzen laguntzen du, baita diru-sarreren, gastuen eta helburuen arteko harremana ulertzen eta finantza ohitura osasungarriak eraikitzen ere.Ongizate materiala: dirua arduraz kudeatzeak beharrezkoak diren ondasun materialak eskuratzen eta mantentzen laguntzen du. | |
OINARRIZKO JAKINTZAK I) Blokea: Dirua kudeatzea: Diru-sarrerak, gastuak eta aurrezkiak modu planifikatuan antolatzeko eta kontrolatzeko gaitasuna izatea, eta, horretarako, aurrekontuak egiteaz gainera, lehentasunak eta ohiturak ezartzea –irabazten dena baino gehiago ez gastatzea, kasurako–, finantza helburu lortzeko. | |
KE8 konpetentzia espezifikoari lotutako ebaluazio irizpideak | Oinarrizko jakintzak |
Diru iturriak eta maiztasuna ezagutzea, ikaslearen berezko komunikazio modalitatea erabiliz. | Diru iturriak: diru iturriak eta haien maiztasuna ezagutzea. |
Beharrak eta nahiak bereiztea. | Beharrak eta nahiak: beharrak eta nahiak bereiztea. |
Beharrezko gastuen, nahi diren gastuen eta aurrezkiaren arteko banaketa erraza planifikatzea, ikaslearen berezko komunikazio modalitatea erabilita. | Banaketa planifikatua: beharrezko gastuen, nahi diren gastuen eta aurrezkiaren arteko banaketaren plangintza erraza. |
Transakzioa egiteko planifikatutako zenbatekoa prestatzea. | Ordainketa prestatzea: transakziorako planifikatutako zenbatekoa prestatzea. |
Ordainketa egitea, bueltak jasotzea eta prezioarekin bat datorren egiaztatzea. | Ordainketa prestatzea: transakziorako planifikatutako zenbatekoa prestatzea. |
Planifikatutakoaren aldean zenbat gastatu eta aurreztu den berrikustea, eta erabaki arduratsuak hartzea helburu ekonomikoetarako, ikaslearen berezko komunikazio modalitatea erabiliz. | Diruaren kontrola eta doikuntza: planifikatutakoaren aldean zenbat gastatu eta aurreztu den berrikustea, eta erabaki arduratsuak hartzea epe labur eta luzerako helburu ekonomikoetarako. |
ARLOA: NORBERE BURUA GIDATZEA (NBG) | |
9. konpetentzia espezifikoa (KE9-NBG) Intimitatearekiko eta espazio pertsonalarekiko errespetua garatzea, norbere gorputzaren eta gauzen jabetza ulertzea, espazio propioak, komunak eta besteenak identifikatzea eta, orobat, jokabidea bizikidetzako oinarrizko arauetara doitzea, autonomia, segurtasun pertsonala eta gizarte testuinguruetan parte hartzea errazteko. | |
Loturarik handiena duten bizi kalitatearen alderdiak: Garapen pertsonala: norberaren eta besteen espazioak identifikatzeak eta jokabidea bizikidetzako oinarrizko arauetara doitzeak berekin dakar heldutasuna, kontzientzia soziala eta autorregulatzeko gaitasuna areagotzea. Nortasun argiagoa eraikitzen laguntzen du, ongi definitutako muga pertsonalekin eta jokabide arduratsuagoarekin.Autodeterminazioa: norberaren intimitatea eta gorputzari eta gauzei buruz erabakitzeko eskubidea aitortzeak indartu egiten du "ezetz" esateko eta espazioak norekin eta nola partekatu aukeratzeko gaitasuna.Pertsonen arteko harremanak: intimitatearekiko eta bizikidetza arauekiko errespetuak hobetu egiten ditu konfiantza eta enpatia, bai eta kidekoekiko eta helduekiko harremanen kalitatea ere. | |
OINARRIZKO JAKINTZAK J) Blokea: Intimitatearen eta jabetza pribatuaren kontzeptua: Norberaren eta besteen espazioak, objektuak eta mugak ulertzea eta errespetatzea, bereizita zer den norberarena, zer guztiona eta zer pribatua, eta jokabidea bizikidetzako oinarrizko arauetara doitzea. | |
KE9 konpetentzia espezifikoari lotutako ebaluazio irizpideak | Oinarrizko jakintzak |
Norberaren gorputza espazio pribatu gisa hartzea eta, laguntza egokien bidez, adieraztea kontaktuak onartzen diren edo arbuiatzen diren, deserosoak edo inbaditzaileak badira. | Norberaren gorputzaren jabetza: gorputza jabetza pribatuko lehen unitate gisa hartzea. Ahal duen neurrian, kontaktua onartzeko edo arbuiatzeko erabakian parte hartzea, egoera deserosoak edo inbaditzaileak sumatu diren aintzat hartuz. |
Ulertzea kontaktu fisikoa noiz den egokia (zaintza, laguntza, beharra) eta noiz ez, eta deserosotasuna edo arbuioa argi eta errespetuz adieraztea. | Errespetuzko kontaktu fisikoa: ulertzea kontaktu fisikoa une eta egoera zehatzetan soilik dela baliozkoa, baimendutako pertsonekin eta zaintzako, errespetuzko eta beharrezko testuinguruetan. Zaintzako, laguntzako eta mehatxuzko ukituak bereiztea, eta deserosotasuna edo arbuioa adieraztea laguntzen bidez. |
Norberaren objektuak identifikatzea eta guztienetatik edo besteenetatik bereiztea, eta beti eskatzea baimena beste batzuenak erabili aurretik. | Gauza pertsonalen jabetza: norberaren gauzak identifikatzea, baita guztienak eta besteenak bereiztea ere. |
Gauza pertsonalak erabiltzea, zaintzea eta antolatzea, ordena eta erantzukizun ohiturak erakutsiz, eta baimena eskatzea besteen gauzak erabili aurretik. | Gauza pertsonalak erabiltzea, zaintzea eta antolatzea (arropa, eskolako materiala, higiene produktuak), eta baimena eskatzea besteen gauzak erabiltzeko. |
Eremu pribatuak eta komunak errekonozitzea eta jokabidea espazio bakoitza egoki erabiltzeko moldatzea, norberaren eta besteen intimitatea errespetatuz. | Espazio pertsonalak eta guztienak errespetatzea: eremu pribatuak (logela, tiraderak, armairuak) eta komunak (sukaldea, bainugela, jangela) errekonozitzea, eta jokabidea kasu bakoitzera egokitzea. |
Gero eta autonomia handiagoz parte hartzea norberaren gorputza zaintzeari, gauzak erabiltzeari eta espazio pribatuak baliatzeari buruzko erabakietan, eta erantzukizuna eta errespetua erakustea. | Pribatutasuna kudeatzeko autonomia eta erantzukizun progresiboa: norberaren gorputza, gauzak eta espazio pribatuak zaintzeari buruzko erabakietan parte hartzea. |
ARLOA: NORBERE BURUA GIDATZEA (NBG) | |
10. konpetentzia espezifikoa (KE10-NBG) Garbi edukitzea norberaren ekintzek gertatzen den horretan eragina izaten ahal dutela, eta, horretarako, ahaleginaren eta emaitzaren arteko harremana aitortzea, norberaren gaitasunen gaineko igurikimen errealistak izatea eta norberaren eskubideak eta beharrak argi eta errespetuz definitzea, hori guztia autoestimua, autonomia, parte-hartze aktiboa eta bizitza pertsonalaren eta sozialaren kalitatea indartzeko. | |
Loturarik handiena duten bizi kalitatearen alderdiak: Autodeterminazioa: norberaren erabakiek gertatzen dena baldintzatzen dutela onartzean, pertsonak gehiago kontrolatzen du bere bizitza, eta irizpide xeheagoz aukeratzen du eskolan, familian eta gizartean. Eskubideak eta beharrak argi eta errespetuz definitzeak areagotu egiten du norberaren bizitzari buruzko erabakiak hartzen aktiboki parte hartzeko gaitasuna.Eskubideak: zuzenean loturik dago partaidetza eta autodeterminazio eskubideekin, baita norberaren konbikzioak eta eskubideak baldintza berdinetan aitortzeko eskubidearekin ere.Garapen pertsonala: ekintzaren eta ondorioaren arteko harremana ulertzeak aurrerapen argia dakar heldutasunean, erantzukizunaren kontzientzian eta kausara eta ondoriora bideratutako nortasunaren eraikuntzan. Mugez, gaitasunez eta beharrez jabetzen laguntzen du, eta horixe da, hain justu, garapen pertsonal koherente eta arduratsua izateko oinarria. | |
OINARRIZKO JAKINTZAK K) Blokea: Kontrol eta ahalduntze sinesmenak: Gertatutakoan eragiteko norberaren gaitasunari buruzko igurikimen errealistak garatzea, eta errespetuz adieraztea nahiak eta erabakiak. | |
KE10 konpetentzia espezifikoari lotutako ebaluazio irizpideak | Oinarrizko jakintzak |
Ekintzek egoera baten emaitzak aldatzen ahal dituztela ulertzea eta zereginetan inplikazio handiagoa erakustea. | Eragina errekonozitzea: ulertzea norberaren ekintzek aldatu egiten dituztela lortutako emaitzak. |
Ahalegintzearen poderioz lortzen ahal denari buruzko igurikimen errealistak izatea, eta egungo egoeran errazak, zailak edo ezinezkoak diren zereginak errekonozitzea. | Igurikimen errealistak: aldaketak lortzeko aukeran sinestea, jakinik betiere zeregin batzuk errazak direla, beste batzuek lana eskatzen dutela eta beste batzuk egoera horretan ezinezkoa direla. |
Norberaren eskubideak badirela identifikatzea, eta eskola ingurunean eta ingurune pertsonalean eskubide horiek betetzen edo urratzen diren hautematea. | Eskubideak ezagutzea: eskubide propioen berri izatea eta eskubide horiek betetzen edo urratzen diren hautematea. |
Beharrak eta eskubideak argi eta errespetuz adieraztea, une eta solaskide egokiak erabiliz. | Eskubideak defendatzea: beharrak eta eskubideak une eta leku egokian adieraztea. |
Norberaren gaitasunekiko konfiantza erakustea arian-arian, helburu erraz eta agerikoak lortzearen bidez, eta eskuratutako aurrerapenak hitzez adieraztea edo aurrerapen horiengatik pozik agertzea. | Norberarengan konfiantza izatea: norberaren gaitasunetan konfiantza garatzea, helburu pertsonalak pixkanaka lortzearen bidez. |
ARLOA: NORBERE BURUA GIDATZEA (NBG) | |
11. konpetentzia espezifikoa (KE11-NBG) Jarduerak zentzuz egiteko gaitasuna garatzea, eta, ildo horretan, zeregin bakoitzaren helburua ulertzea, norberaren eta taldearen onurekin lotzea eta jarduera funtzionaletan ekimenari eta ahaleginari eustea, guztia ere motibazioa, autonomia eta parte-hartze esanguratsua bultzatzeko eskolako, familiako eta gizarteko errutinetan. | |
Loturarik handiena duten bizi kalitatearen alderdiak: Autodeterminazioa: jarduera funtzionaletan ekimenari eta ahaleginari eusteak, zergatik egiten diren jakinda, posible egiten du independentzia eta konpromiso handiagoz jardutea eskolako, familiako eta gizarteko errutinetan. Pertsonak parte hartzea erabakitzen du: ez hala agintzen diotelako bakarrik, baizik eta badakielako bere ekintza lagungarria dela zerbait zehatza lortzeko.Gizarte inklusioa: xede bat duten jardueretan parte-hartze esanguratsua izateak taldeen eta testuinguru komunitarioen parte sentitzea eta haietan jarraitzea errazten du. | |
OINARRIZKO JAKINTZAK L) Blokea: Jardueraren zentzua: Helburu argia eta erabilgarritasun praktikoa dituzten jarduerak egiteko gaitasuna, eta, bide horretan, zeregin bakoitza zergatik egiten den ulertzea eta helburu pertsonal edo kolektiboekin lotzea. | |
KE11 konpetentzia espezifikoari lotutako ebaluazio irizpideak | Oinarrizko jakintzak |
Zeregin bakoitzaren helburua ulertzea, zertarako egiten den identifikatzea eta eguneroko testuinguruan zer xede duen jakitea. | Zereginaren xedea ulertzea: jardueraren helburua identifikatzea (platera garbitzea jan hondarrak kenduta; kamiseta motxilan sartzea etxera eramateko). |
Zeregina pertsonarentzat, taldearentzat eta/edo komunitatearentzat dituen onura zehatzekin lotzea, eta, hala, zeregin horren erabilgarritasun praktikoaren kontzientzia agertzea. | Onura zehatzekiko erlazioa: zereginaren eta pertsonarentzako, taldearentzako eta/edo komunitatearentzako onura zehatzen arteko lotura. |
Jarduera funtzionalekiko interes espontaneoa erakustea eta, zeregin produktiboak betetzean, lehentasunak eta gogobetetasuna adieraztea, norberaren ahaleginaren eta emaitzaren balioa aitortuta. | Oinarrizko berezko motibazioa: zeregin ezagun eta funtzionalekiko interes espontaneoa. Jarduera produktiboekiko lehentasunak adieraztea, asmorik gabe manipulatu edo pasibotasunez jokatu ordez. Zeregin baliagarriak betetzean gogobetetasuna adieraztea, eta norberaren ahaleginaren balioa eta lortutako emaitza aitortzea. |
Jarduera funtzional ezagunak modu autonomoan hastea, eta jarduera horiek azkenera arte egitea, norberaren lanaren kudeaketan pixkanaka ekimena eta erantzukizuna izanda. | Jarduera funtzionalak autonomiaz hastea eta mantentzea: jarduera funtzional ezagunak modu autonomoan hastea eta etenik gabe jarraitzea, prozesuaren kudeaketan pixkanaka ekimena eta erantzukizuna hartuta. |
Errutina esanguratsuen parte diren zereginei modu ordenatuan jarraitzea, eta, ildo horretan, norberak taldean duen rola aitortzea, baita elkarlanaren eta taldeko lorpenen garrantzia errekonozitzea eta egindako jardueraren funtzionaltasuna balioestea ere. | Jarduera errutina esanguratsuekin konektatzea: eguneroko zereginen jarraipen ordenatua egitea (tailerra prestatzea, zereginak egitea, materialak biltzea eta gordetzea). Norberak lantaldean duen rola ulertzea eta baloratzea, elkarlanaren garrantzia aitortzea, eta lorpenak eta taldearentzako funtzionaltasuna identifikatzea. |
Arloa.–Eskola Trebetasun Funtzionalak.
1. Arloaren azalpena.
Definizioa: "Eskolako ikaskuntzei loturiko oinarrizko ikaskuntzak, zuzenean aplikatzen direnak norberaren bizitzan eta pertsonei eguneroko egoeretan moldatzen laguntzen dietenak, eskolan, etxean eta komunitatean aktiboki eta gero eta autonomia handiagoz parte hartzeko".
Eskola trebetasun funtzionalak dira eguneroko bizitzan autonomia eta inklusio handiagoarekin parte hartzeko oinarri praktikoa.
Arlo horrek zenbait trebetasun biltzen ditu: mezu idatziak edo sinbolikoak ezagutzea (piktogramak, seinaleak), informazio garrantzitsua eskuratzeko; zenbakiak eta neurriak erabiltzea egoera praktikoetan (ordaindu, neurtu, zenbatu); espazio- eta denbora-kontzeptuak bereiztea, segurtasunez lekualdatzeko eta jarduerak aurreikusteko; dirua erabiltzea benetako transakzioetan; eta gorputzaren oinarrizko mugimenduak menderatzea, pertsona bakoitzaren aukeretara egokituta. Motrizitatea ez da mugatzen kirolera; aitzitik, barnean hartzen ditu gorputza kontrolatzea, mugimenduaren bidez emozioak adieraztea, eta bizikidetza eta gozamen kolektiboa sustatzen duten jolas kooperatiboetan parte hartzea. Era berean, barnean hartzen ditu arte eta musika adierazpena –zeinak emozioak komunikatzeko eta kulturaz gozatzeko kanal bat eskaintzen baitu– eta, hala dagokionean, erreferentzia erlijiosoak –zeinek komunitatearen tradizioak ulertzen laguntzen baitute–.
Arloak barnean hartzen dituen jakintza guztiak modu integratuan irakatsi behar dira laguntza eta esperientzia esanguratsu egituratuen bidez, ikasleek ezagutza horiek eskolako, familiako eta komunitateko bizitzan aplikatu ahal ditzaten, hori guztia mendekotasuna murrizteko eta parte-hartze esanguratsua areagotzeko.
Trebetasun horren helburua ez da ikasketa maila jakin batera iristea, baizik eta, batez ere, bizitza independentea izate aldera funtzionalak diren trebetasunak eskuratzea.
Egitura espezifikoetan eskolatutako ikasleekin, bakoitzaren premien eta trebetasunen eta garatzen den antolaketa erantzunaren arabera, behar diren curriculum erreferentziak eransten, ordezten eta/edo aldatzen ahalko dira arlo honetan, Nafarroako Foru Komunitateko Lehen Hezkuntzaren eta Bigarren Hezkuntzaren etapetako curriculumen araudian jasota daudenak hartuta. Halere, ikasleen curriculum maila etapa horietakoa baino beheragokoa bada, Haur Hezkuntzaren etapako curriculuma hartzen ahalko da curriculum erreferentzia gisa.
Ondorioz, Eskola Trebetasun Funtzionalen arloa izanen da egitura espezifikoetan curriculumaren garapena egituratuko duen ardatza, eguneroko bizitzan berehalako aplikazioa duten ikaskuntza esanguratsuetara bideratuko baita hezkuntza jarduna. Izan ere, haren ikuspegi funtzionalak lehentasuna ematen dio ikasleek gero eta autonomia handiagoa izateari eta erreferentziazko testuinguru guztietan benetan parte hartzeari, LOMLOEren eta Nafarroako foru araudiaren inklusio printzipioekin bat etorriz, eskuratutako konpetentzia bakoitzak ikasleen bizi kalitatea hobetzea ekarriko duela bermatzeko.
2. Arloak bizi kalitatearen alderdietan duen inpaktua.
Oinarrizko jakintzen eta jakintza funtzionalen eta bizi kalitatearen alderdien arteko harremana oso handia da; izan ere, tresna praktikoak ematen dituzte autonomia eta partaidetza handiagoa izateko.
–Ongizate emozionala: trebetasun funtzionalak menderatzeak areagotu egiten du konfiantza, bai eta frustrazioa murriztu ere, eguneroko zereginetan.
–Ongizate fisikoa: mugimendu trebetasunek eta gorputzaren kontrolak indartu egiten dituzte osasuna, oreka eta partaidetza aktiboa.
–Pertsonen arteko harremanak: jolas eta jarduera partekatuetan parte hartzeak interakzioa eta bizikidetza bultzatzen ditu.
–Garapen pertsonala: sinboloak, zenbakiak eta teknologia erabiltzen ikasteak konpetentzia praktikoak eta kognitiboak indartzen ditu.
–Autodeterminazioa: irakurri, dirua kontatu edo orientatu ahal izateak eguneroko bizitzan erabaki autonomoak hartzea ahalbidetzen du.
–Gizarte inklusioa: jakintza horiek ohiko hezkuntza, familia eta komunitate testuinguruetan parte hartzea errazten dute.
–Ongizate materiala: dirua, gailuak eta neurriak erabiltzeak baliabide pertsonalak hobeki kudeatzeko aukera ematen du.
–Eskubideak: oinarrizko ezagutza horiek eskuratzeak gizartean parte-hartze handiagoa izatea eta oinarrizko eskubideak eraginkortasunez baliatzea bermatzen du.
3. Curriculumeko elementuen arteko lotura.
ARLOA: ESKOLA TREBETASUN FUNTZIONALAK (ETF) | |
1. konpetentzia espezifikoa (KE1-ETF) Mezu idatzi, bisual edo sinboliko garrantzitsuak (kartelak, piktogramak, seinaleak...) errekonozitzea, ulertzea, erabiltzea eta sortzea, sistema sinbolikoak edo alfabetikoak kodetuz/deskodetuz, orientatzeko, informazio pertsonal garrantzitsua eskuratzeko eta jarduera esanguratsuetan modu autonomoan parte hartzeko, eta, hala, inklusioa eta bizi kalitatea sustatzeko. | |
Loturarik handiena duten bizi kalitatearen alderdiak: Autodeterminazioa: jarduera esanguratsuetan autonomiaz parte hartzea bultzatzen du, eta murriztu egiten du besteekiko mendekotasuna, orientatzeko eta informazio pertsonala eskuratzeko oinarrizko zereginetarako.Gizarte inklusioa: taldeko jardueretan modu ekitatiboan parte hartzeko aukera ematen du, jarraibide bisual edo idatzi partekatuei jarraituz, eta ahalbidetzen du, orobat, gainerakoen informazio bera eskuratzea.Garapen pertsonala: norberaren heldutasunari laguntzen dio, zabaldu egiten baitu ikasteko, eguneroko arazoak konpontzeko eta sinboloak erabiliz nortasuna eraikitzeko tresnen errepertorioa. | |
OINARRIZKO JAKINTZAK A) Blokea: Irakurketa eta idazketa funtzionala: Eguneroko testuinguruetan mezu idatzi, bisual edo sinboliko garrantzitsuak (kartelak, piktogramak, seinaleak...) errekonozitzeko, ulertzeko, erabiltzeko eta sortzeko trebetasuna, aukera ematen duena orientatzeko, informazio pertsonal garrantzitsua eskuratzeko eta eguneroko bizitzako jarduera esanguratsuetan modu autonomoan parte hartzeko. | |
KE1 konpetentzia espezifikoari lotutako ebaluazio irizpideak | Oinarrizko jakintzak |
Eguneroko ingurunean irudi garrantzitsuak aurkitzea, errekonozitzea eta ulertzea (seinaleak, piktogramak, ordutegi bisualak, menuak, kartelak), eta kontzeptuekin/ekintzekin lotzea eta modu autonomoan aplikatzea zuzeneko ekintzetan, erabakietan, gertakariak aurreikusteko eta taldearen arauak betetzeko. | Irudien irakurketa funtzionala: irudiek ematen duten informazio garrantzitsua errekonozitzea (argazkiak, marrazkiak, piktogramak, ikonoak, seinaleak). |
Eguneroko ingurunean idatzizko mezu garrantzitsuak identifikatzea, irakurtzea eta ulertzea (kartelak, ordutegiak, etiketak), eta, horretarako, letrak, silabak edo hitzak automatikoki eta arin deskodetzea, hitzei/esaldiei esanahiak esleituz eta modu autonomoan aplikatuz zuzeneko ekintzetan ("irteera" irakurtzea), erabakietan ("itxita" irakurtzea), oroitzeko/aurreikusteko ("medikua 15:00etan" irakurtzea), bai eta taldearen arauetan parte hartzeko ere. | Irakurketa alfabetiko funtzionala: mezu idatzi garrantzitsuak erabiltzea eguneroko ingurunean, eta hitzak, esaldiak eta/edo testuak irakurtzea eta ulertzea. |
Idazteko tresnak kontrolatzea (arkatza, teklatua), mezua minimoki planifikatzea, letrak/silabak/hitzak arin kodifikatzea, mezu irakurgarri eta funtzionalak sortzea eta, orobat, honako hauetan aplikatzea: zuzeneko erregistroan ("esnea" erosketa zerrendan), komunikazioan (izena formulario batean), memorian/plangintzan (hitzordu bat agenda pertsonalean apuntatzea, "medikua 15:00etan") eta parte-hartzean (arauak/zereginak betetzea). | Idazkera alfabetiko funtzionala: idazteko tresna kontrolatuak erabiltzea (arkatza, teklatua). Mezu idatzi garrantzitsuak sortzea hitzak, esaldiak eta/edo testuak baliatzen diren eguneroko ingurunean. |
ARLOA: ESKOLA TREBETASUN FUNTZIONALAK (ETF) | |
2. konpetentzia espezifikoa (KE2-ETF) Eguneroko egoeretan zenbakiak, kantitateak eta neurriak funtzionalki erabiltzea, eta korrespondentzien, kontaketa egonkorren, oinarrizko hizkuntzaren, eragiketa errazen, geometriaren eta arazoak ebaztearen bidez aplikatzea, laguntza pertsonalizatuekin eta manipulatzeko materialekin, eguneroko bizitza antolatzeko, erabaki autonomoak hartzeko eta bizi kalitatea hobetzeko. | |
Loturarik handiena duten bizi kalitatearen alderdiak: Garapen pertsonala: trebetasun betearazleak areagotzea sustatzen du, hala nola arazo errealak planifikatzekoa eta konpontzekoa, eta errepertorio pertsonala zabaltzen du askotariko testuinguruetarako.Ongizate materiala: hobetu egiten du erabaki ekonomiko sinpleak hartzeko gaitasuna, hala nola prezioak edo zatiak alderatzea, eta lagungarria da, berebat, administrazio pertsonal hobea izateko.Autodeterminazioa: manipulatzeko materialak erabiliz, arazo praktikoak ebaztea errazten du, eta, hala, murriztu egiten da erabakiak hartzeko besteekiko mendekotasuna. | |
OINARRIZKO JAKINTZAK B) Blokea: Arrazoibide logiko-matematiko funtzionala: Eguneroko egoeretan zenbakiak, kantitateak eta neurriak modu praktikoan erabiltzeko gaitasuna izatea, eguneroko bizitza antolatzeko, arazoak konpontzeko, erabakiak hartzeko eta autonomia handiagoz parte hartzeko. | |
KE2 konpetentzia espezifikoari lotutako ebaluazio irizpideak | Oinarrizko jakintzak |
Multzoak kualitatiboki bereiztea eguneroko jardueretan, "ezer ez", "bat", "handia" eta "asko" kontzeptuen arabera. | Taldeak bereiztea: zenbaketa zehatzik gabeko multzoen pertzepzio kualitatiboa, eta "ezer ez", "bat", "handia" eta "asko" kontzeptuak ulertzea. |
Egoera praktikoetan zenbakiak, kantitateak eta neurriak erabiltzea, bana-banako korrespondentziak ezarriz, modu egonkorrean zenbatuz eta zenbakizko sinboloak errekonozituz, harik eta kardinaltasunera iritsi arte. | Zenbaki-kontzeptuak: eguneroko egoeretan zenbakien, kantitateen eta neurrien erabilera funtzionala, bana-banako korrespondentziatik, zenbaketa egonkorretik eta zenbakizko sekuentziatik hasi eta kardinaltasunera eta zenbakizko sinboloak errekonozitzera iritsi arte. |
Oinarrizko termino matematikoak –espazialak, denborazkoak eta kuantitatiboak– ulertzea eta adieraztea testuinguru esanguratsuetan. | Oinarrizko hizkuntza matematikoa: oinarrizko termino espazialak, denborazkoak eta kuantitatiboak ulertzea eta adieraztea: lehena/azkena, lehenago/ondoren, baten bat / bat ere ez, handia/txikia/ertaina. |
Sailkapenak, sailak eta kantitateen konparazioak egitea (gehiago/gutxiago/berdin), neurri funtzionalak aplikatzea, eta batuketa, kenketa, banaketa eta multzokatze errazak egitea. | Oinarrizko eragiketak: sailkapenak, sailak, kantitateek konparazioak (gehiago/gutxiago/berdin), neurrien erabilera funtzionala, eta batuketa, kenketa, banaketa eta multzokatze errazen aplikazio praktikoa. |
Oinarrizko forma geometrikoak eta erlazio espazialak identifikatzea, deskribatzea eta erabiltzea, eguneroko ingurunean orientatzeko eta objektuak antolatzeko. | Geometria funtzionala: oinarrizko forma geometrikoak eta erlazio espazialak identifikatzea, deskribatzea eta erabiltzea eguneroko testuinguruetan. |
Egoera problematikoak errekonozitzea, informazio garrantzitsua identifikatzea, estrategia errazak aplikatzea, emaitzak egiaztatzea eta konponbideak komunikatzea testuinguru errealetan. | Problema matematikoak ebaztea: egoera problematikoak errekonozitzea, informazio garrantzitsua identifikatzea, estrategia errazak aplikatzea, emaitzak egiaztatzea eta konponbideak komunikatzea. |
Ikaskuntza matematikoak erabiltzea jarduera funtzionaletan (erosketak, ordutegiak kudeatzea, materialak banatzea, sukaldea, jolas kooperatiboak...). | Aplikazio praktikoa: ikaskuntza matematikoak erabiltzea jarduera funtzional errealetan (erosketak, ordutegiak, materialak banatzea, sukaldea eta jolasak). |
ARLOA: ESKOLA TREBETASUN FUNTZIONALAK (ETF) | |
3. konpetentzia espezifikoa (KE3-ETF) Inguruneko informazio espaziala ezagutzea, interpretatzea eta erabiltzea, eta, horretarako, gorputzaren propiozepzioa garatzea, funtsezko kontzeptu espazialak bereiztea, identifikatzea, hitzez izendatzea eta praktikan aplikatzea, laguntza pertsonalizatuekin, segurtasunez lekualdatzeko, objektuak aurkitzeko eta eguneroko jardueretan autonomiaz parte hartzeko, eta, hala, autonomia pertsonala eta bizi kalitate handiagoa izateko. | |
Loturarik handiena duten bizi kalitatearen alderdiak: Autodeterminazioa: eguneroko jardueretan autonomiaz parte hartzea errazten du, laguntza pertsonalizatuekin; eta murriztu egiten du mugitzeko eta orientatzeko etengabe gainbegiratuta aritu beharra.Ongizate fisikoa: eguneroko jarduera fisikoetarako gaitasuna hobetzen du, hala nola jolasetarako edo zeregin praktikoetarako, eta lagungarria da gorputzaren osasuna eta funtzionaltasuna hobetzeko.Garapen pertsonala: beste arlo batzuk ikasteko konpetentziak zabaltzen ditu (irakurketa, matematika, orientazioa), garapen integrala ez ezik egokitze-garapena ere bultzatzen baitu. | |
OINARRIZKO JAKINTZAK C) Blokea: Espazio-kontzeptuak: Inguruneko informazio espaziala errekonozitzeko, interpretatzeko eta erabiltzeko trebetasuna, oinarrizko kontzeptuak ulertuta (posizioa, norabidea eta distantzia). | |
KE3 konpetentzia espezifikoari lotutako ebaluazio irizpideak | Oinarrizko jakintzak |
Norberaren gorputzak espazioan dituen posizioa eta mugak errekonozitzea, eta gorputz atalak eta haien orientazio espaziala bereiztea. | Gorputzaren oinarrizko propiozepzioa: norberaren gorputzak espazioan dituen posizioa eta mugak errekonozitzea, eta gorputz atalak eta haien orientazio espaziala bereiztea. |
Funtsezko kontzeptu espazialak bereiztea eta lotzea: goian/behean, aurrean/atzean, eskuinean/ezkerrean, gertu/urrun, barnean/kanpoan. | Espazioaren oinarrizko errekonozimendua: funtsezko kontzeptu espazialak bereiztea eta lotzea: goian/behean, aurrean/atzean, eskuinean/ezkerrean, gertu/urrun, barnean/kanpoan. |
Elementu ezagunek ingurunearekiko eta norberarekiko duten posizioa identifikatzea eguneroko egoeretan. | Kontzeptu espazialak identifikatzea: elementu ezagunek ingurunearekiko eta norberarekiko duten posizioa kokatzea. |
Elementu ezagunek ingurunearekiko eta norberarekiko duten posizioa hitzez izendatzea, laguntza bisualekin. | Kontzeptu espazialak izendatzea: hitzez adieraztea elementu ezagunek ingurunearekiko eta norberarekiko duten posizioa. |
Ekintza espazialak modu autonomoan egitea eguneroko bizitzako testuinguru errealetan, ikasitako espazio-kontzeptuak erabiliz. | Aplikazio praktiko espaziala: ezagutza espazialak transferitzea eta modu autonomoan gauzatzea eguneroko egoera errealetan. |
ARLOA: ESKOLA TREBETASUN FUNTZIONALAK (ETF) | |
4. konpetentzia espezifikoa (KE4) Eguneroko errutinetan oinarrizko denbora sekuentziak errekonozitzea, planifikatzea eta haiei jarraitzea, eta, horretarako, funtsezko denbora-kontzeptuak bereiztea, orainaldia, iragan hurbila eta etorkizun hurbila ulertzea eta denbora tarteen iraupena hautematea, laguntza pertsonalizatuen bidez, denboran orientatzeko, jarduerak aurreikusteko eta eguneroko bizitzan autonomia handiagoz parte hartzeko, eta, hala, gizarte inklusioa eta bizi kalitate hobea lortzen laguntzea. | |
Loturarik handiena duten bizi kalitatearen alderdiak: Garapen pertsonala: denbora sekuentziak eta kontzeptuak bereizteak funtsezko konpetentzia betearazleak garatzen ditu, hala nola planifikatzea, memoria prospektiboa eta kausen eta denboraren arteko loturak ulertzea. Hazkunde kognitiboan laguntzen du, beste arlo batzuk ikastera ere bideratzen baitu denbora, eta horrek indartu egiten ditu heldutasuna eta eguneroko moldagarritasuna.Autodeterminazioa: denbora tarteen iraupenaren pertzepzioa izatea, laguntza pertsonalizatuekin; horrek murriztu egiten du etengabe gauzak gogorarazi behar izatea, eta denboraren barnean erabaki autonomoak hartzea sustatzen du.Gizarte inklusioa: funtsezko denbora-kontzeptuak ulertzeak erraztu egiten du talde ordutegiekin eta eskolako edo familiako errutina partekatuekin sinkronizatzea, eta aukera ematen du baldintza berdintasunez parte hartzeko. | |
OINARRIZKO JAKINTZAK D) Blokea: Denbora-kontzeptuak: Eguneroko errutinetan oinarrizko denbora sekuentziak ezagutzeko, planifikatzeko eta jarraitzeko gaitasuna izatea, eta, horretarako, ikusizko eta hitzezko laguntzak erabiltzea orainean, iragan hurbilean eta etorkizun hurbilean orientatzeko, hori guztia eguneroko bizitzako jardueretan gero eta modu autonomoagoan parte hartzeko. | |
KE4 konpetentzia espezifikoari lotutako ebaluazio irizpideak | Oinarrizko jakintzak |
Funtsezko denbora-kontzeptuak bereiztea (orain/gero, gaur/bihar, jardueraren hasiera/amaiera) eta asteko egunak eta eguneko momentuak errekonozitzea, laguntza bisualekin. | Denboraren oinarrizko errekonozimendua: funtsezko denbora-kontzeptuak bereiztea (orain/gero, gaur/bihar, jardueraren hasiera/amaiera) eta asteko egunak eta eguneko uneak errekonozitzea (goiza/arratsaldea). |
Orainaldia, iragan hurbila eta etorkizun hurbila ulertzea, eskolako errutinen ordena logikoari jarraituz. | Denbora sekuentzietan orientatzea: orainaldia, iragan hurbila eta etorkizun hurbila ulertzea. |
Subjektiboki hautematea denbora tarteen iraupena eta gertakarien abiadura eguneroko jardueretan, esperientzia praktikoen bidez. | Denboraren joanari buruzko pertzepzioa: denbora tarteen iraupenaren eta eguneroko jardueretako gertaeren abiaduraren pertzepzio subjektiboa. |
ARLOA: ESKOLA TREBETASUN FUNTZIONALAK (ETF) | |
5. konpetentzia espezifikoa (KE5) Eguneroko egoeretan dirua ezagutzea eta erabiltzea, eta, horretarako, zenbatekoak, balioa eta transakzioak ulertzea, diruaren funtzioa ulertzea, txanponak/billeteak begiz ezagutzea, zenbatekoak alderatzea, prezioak identifikatzea, laguntza tresnak erabiltzea eta arian-arian benetako transakzioetan praktikatzea, guztia ere erosketak eta ordainketak autonomia handiagoz egiteko, eta, hala, gizartean parte hartzen eta bizi kalitate hobea izaten laguntzea. | |
Loturarik handiena duten bizi kalitatearen alderdiak: Ongizate materiala: zenbatekoak, prezioak eta transakzioak ulertzeak eguneroko finantza baliabideak modurik onenean erabiltzea dakar, eta administrazio ekonomiko pertsonal hobea lortzen laguntzen du.Gizarte inklusioa: laguntzen du dirua erabili behar den ingurune komunitarioetan (dendak, azokak, ekitaldiak) parte hartzen, besteek bezalakoxe baldintzetan.Garapen pertsonala: oinarrizko finantza konpetentziak areagotzea eta arazo praktikoak konpontzea. | |
OINARRIZKO JAKINTZAK E) Blokea: Diruaren kontzeptua: Eguneroko egoeretan dirua ezagutzeko eta erabiltzeko trebetasuna, oinarrizko kontzeptuak ulertuz –zenbatekoa, balioa eta transakzioak–, erosketak eta ordainketak egiteko eta, horrela, gero eta autonomia handiagoz parte hartzeko eta bizi kalitatea bultzatzeko. | |
KE5 konpetentzia espezifikoari lotutako ebaluazio irizpideak | Oinarrizko jakintzak |
Diruak eguneroko egoeretan ondasunak eta zerbitzuak erosteko balio duela ulertzea. | Diruaren oinarrizko zentzua: dirua ondasunak eta zerbitzuak erosteko bitarteko bat dela ulertzea. |
Benetako txanpon eta billeteak bereiztea, haien balio nominala jakitea eta beste objektu batzuetatik bereiztea. | Diruaren oinarrizko errekonozimendua: benetako txanpon eta billeteak begiz bereiztea, haien balio nominala jakitea eta dirua beste objektu batzuetatik bereiztea. |
Diru zenbatekoak alderatzea (gehiago/gutxiago) eta balio sinbolikoa benetako zenbatekoarekin lotzea, jarduera praktikoen bidez. | Zenbatekoaren eta balioaren kontzeptuak: diru zenbatekoen arteko erlazioak ulertzea (gehiago/gutxiago) eta balio sinbolikoa benetako zenbatekoarekin lotzea. |
Karteletan, etiketetan eta txarteletan ageri diren prezioak errekonozitzea, norberak eskura duen diruarekin begiz alderatzea eta gauza bakoitzak prezio zehatz bat duela ulertzea. | Prezioak identifikatzea: karteletan, etiketetan eta txarteletan ageri diren prezioak errekonozitzea, norberak eskura duen diruarekin begiz alderatzea eta gauza bakoitzak prezio zehatz bat duela ulertzea. |
Kalkulagailuak, piktogramak eta euskarriak erabiltzea ordainketak egiteko, bueltak jasotzeko eta transakzio sinpleen emaitza egiaztatzeko. | Transakzioetarako laguntza tresnak erabiltzea: kalkulagailuak, piktogramak eta beste euskarri batzuk erabiltzea. |
Oinarrizko erosketetarako, diru zenbateko egokia hautatzea, saltzaileari ematea eta bueltak zuzen jasotzea. | Transakzio sinpleak egitea: oinarrizko erosketetarako, diru zenbateko egokia hautatzea, saltzaileari ematea eta bueltak jasotzea. |
Okindegian edo supermerkatu txikian benetako erosketa funtzionalak egitea laguntza txikienarekin, eta produktuak eta jasotako bueltak egiaztatzea. | Erosketak autonomiaz egitea: benetako erosketa funtzionalak egitea. |
Familiako erosketetan parte hartzea, garraio publikoa ordaintzea edo salmenta makinak erabiltzea, modu autonomoan, irakasleak bertan egon beharrik gabe. | Egiazko egoeretan praktikan aplikatzea: familiako erosketetan parte hartzea, garraio publikoa ordaintzea, salmenta makinak erabiltzea eta familiako aurrekontuetan laguntzea. |
ARLOA: ESKOLA TREBETASUN FUNTZIONALAK (ETF) | |
6. konpetentzia espezifikoa (KE6) Funtsezko mugimendu-patroi egokituak menderatzea (jaurtitzea, harrapatzea, salto egitea, biratzea), eta, horretarako, mugimenduak egiteko modu desberdinak esperimentatzea arakatze gidatuaren bidez, aldez aurreko pertzepzio-arrazoibidea baliatzea, mugimendu arazo errazak ebaztea, jolas inklusiboetan gaitasun fisikoak garatzea eta parte hartzeko jarrera positiboa lantzea, hori guztia mugitzeko autonomia pertsonalizatua, jarduera fisikoarekiko konfiantza eta gozamen inklusiboa lortzeko, eta, hala, gizarteratzea eta bizi kalitatea errazteko. | |
Loturarik handiena duten bizi kalitatearen alderdiak: Ongizate fisikoa: mugimendu funtzionaltasuna, koordinazioa eta gorputzaren osasuna hobetzen ditu eguneroko jardueretan. Mugitzeko autonomia pertsonalizatua bultzatzen du, sedentarismoa prebenitzen du eta gaitasun fisiko egokituak sustatzen ditu, independentzia fisiko handiagoa izateko.Ongizate emozionala: mugimendu egokituetan arrakasta izateak segurtasun emozionala eta parte hartzeko motibazioa sustatzen ditu. | |
OINARRIZKO JAKINTZAK F) Blokea: Oinarrizko mugimendu trebetasunak: Funtsezko mugimendu-patroi egokituak egiteko gaitasuna izatea (jaurtitzea, harrapatzea, salto egitea, biratzea). Patroi horiek lantzen dira arakatze gidatuaren, aurrez arrazoitzearen, arazo errazak ebaztearen, jolas egokituen eta parte hartzeko jarreraren bidez; hala, indartu egiten dira mugitzeko autonomia eta konfiantza, eta gehiago gozatzen da jarduera fisiko inklusiboetan. | |
KE6 konpetentzia espezifikoari lotutako ebaluazio irizpideak | Oinarrizko jakintzak |
Oinarrizko mugimendu trebetasunak (jaurtitzea, harrapatzea, salto egitea, biratzea) erabiltzeko eta kontrolatzeko modu desberdinak esperimentatzea, mugitzeko aukera pertsonalizatuak aurkitzeko eta jarduera fisiko inklusiboetan konfiantzaz parte hartzeko. | Mugitzeko moduak eta aukerak: oinarrizko mugimendu trebetasunak erabiltzeko eta kontrolatzeko modu desberdinak esperimentatzea. |
Mugimendu motorrak kontrolatzea eta menderatzea eta, horretarako, sekuentzia sinpleak planifikatzea, mugitzeko autonomia sustatuko duten ekintza fisiko seguruak eta zehatzak egiteko. | Mugimendua kontrolatzea eta menderatzea: mugimendua kontrolatu eta menderatzea ekintzaren aurretiko planteamendu batetik (arrazoibide motorra), pertzepzio mekanismoei bereziki erreparatuta. |
Mugimendu arazo errazak ebaztea, mugimendu estrategia autonomoak garatzeko eta eguneroko egoera fisikoetara arrakastaz egokitzeko. | Mugimendu arazoak ebaztea: mugimendu arazo errazak ebaztea (oztopoak gurutzatzea, objektuak hartzea). |
Errendimendu motor globala hobetzeko eta jarduera fisikoaz gozatzeko oinarrizko gaitasun fisikoak garatzea, ongizaterako eta bizi kalitaterako elementu gisa. | Gaitasun fisikoak garatzea: oinarrizko gaitasun fisikoen garapen oinarrizkoa eta globala (erresistentzia, indarra, koordinazioa, malgutasuna), jolas egoeren bidez. |
Jarduera fisikoetan jarrera onarekin parte hartzea, enpatiaz onartuz trebetasun mailan egon daitezkeen desberdintasunak, mugimendu inklusioa, autoestimua eta elkarrekiko errespetua sustatzeko. | Parte hartzeko prestasuna: askotariko jardueretan parte hartzeko prest agertzea, trebetasun mailan desberdintasunak daudela onartuz. |
ARLOA: ESKOLA TREBETASUN FUNTZIONALAK (ETF) | |
7. konpetentzia espezifikoa (KE7) Norberaren gorputzaren eta haren aukeren irudikapen mental doitua eraikitzea, eta, horretarako, sentsazio multisentsorialak arakatzea, gorputz eskema oro har eta segmentuka identifikatzea, eta gorputz jarrerak, oreka, espazioaren eta denboraren pertzepzioa eta mugimenduen koordinazioa esperimentatzea, jolasen eta laguntza egokituen bidez, guztia ere gorputza hobeki kontrolatzeko, autonomia pertsonala lortzeko eta norberaren eta besteen gorputz aniztasuna positiboki onartzeko, eta, hala, ongizatea, gizarteratzea eta bizi kalitatea errazteko. | |
Loturarik handiena duten bizi kalitatearen alderdiak: Ongizate fisikoa: indartzen ditu mugimendu funtzionaltasuna, gorputzaren osasuna eta mugimenduetako arriskuen prebentzioa. Gorputza kontrolatzea errazten du, eta lagundu egiten du gaitasun fisiko egokitua areagotzen.Ongizate emozionala: norberaren eta besteen gorputz aniztasuna positiboki onartzeak eta zentzumen-arakatze arrakastatsuak areagotu egiten dituzte autoestimua eta konfiantza, eta gorputzarekin lotutako segurtasunik ezak, berriz, murriztu. | |
OINARRIZKO JAKINTZAK G) Blokea: Gorputza, irudia eta pertzepzioa: Norberaren gorputza oro har eta atalka ezagutzeko eta irudikatzeko trebetasuna, barnean harturik sentsazio multisentsorialak, gorputz eskema, jarrerak, oreka, espazioari eta denborari buruzko nozioak, mugimenduaren koordinazioa eta positiboki onartzea norberaren zein besteen gorputz aniztasuna. | |
KE7 konpetentzia espezifikoari lotutako ebaluazio irizpideak | Oinarrizko jakintzak |
Sentsazioak arakatzea eta bereiztea (ikusmenekoak, ukimenekoak, entzumenekoak, propiozeptiboak), eta, ildo horretan, antzekotasunak eta desberdintasunak identifikatzea pertzepzioetan, norberaren gorputza hobeki ezagutzeko eta erantzun motorra askotariko egoeretara doitzeko. | Aukera sentsorialak: sentsazioak arakatzea eta bereiztea. |
Norberaren gorputza oro har eta segmentuka hautematea, identifikatzea eta irudikatzea, eta gorputz atalak izendatzea eta norbere gorputzean zein besteenean kokatzea; era berean, mugitzeko aukerak arakatzea, ikaskuntza motorrak eta autonomia pertsonala ahalbidetuko dituen gorputz eskema doitua finkatzeko. | Gorputz eskema oro har eta segmentuka: gorputza oro har hautematea, identifikatzea eta irudikatzea; gorputzeko atalak eta segmentuak ezagutzea, baita haien mugitzeko aukerak ere. |
Tentsioaz, erlaxazioaz eta arnasketaz jabetzea, arnasketa fase errazak identifikatzea (arnasa hartzea/botatzea) eta jarrera eta une desberdinetan probatzea, norberaren gorputz egoera eta egoera emozionala erregulatzeko eta, hala, jarduera fisikoan zein eguneroko bizitzan ongizatea lortu ahal izateko. | Gorputzaren eta arnasketaren kontzientzia: norberaren gorputzaren gaineko kontzientzia hartzea tentsioari, erlaxazioari eta arnasketari dagokienez; arnasketaren faseak identifikatzea eta, orobat, arnasketa behatzea eta harekin esperimentatzea egitea askotariko egoeretan eta erlaxazioarekin lotuta. |
Askotariko gorputz jarrerak esperimentatzea, jarrerei modu seguruan eutsiz eta batetik bestera aldatuz gero eta autonomia handiagoarekin, jarreren errepertorioa handitzeko eta gorputza hobeki kontrolatzeko egoera funtzionaletan eta jolas egoeretan. | Gorputz jarrerak: era askotako gorputz jarrerak esperimentatzea (zutik, eserita, etzanda, lau hankan, askotariko euskarriekin). |
Oreka eta desoreka egoerak esperimentatzea, lurretik hurbileko oinarri zabal eta egonkorren gainean, eta jolas errazetan orekari eustea eta galduz gero berreskuratzea, jarreraren egonkortasuna eta norberaren gorputzarekiko konfiantza hobetzeko. | Oinarrizko oreka: oreka eta desoreka egoerak esperimentatzea, lurretik hurbileko sostengu oinarri zabal eta egonkorrarekin. |
Espazioari eta denborari buruzko oinarrizko nozioak ezagutzea eta erabiltzea, espazioan eta denboran orientazio hobea izateko jarduera fisikoak egitean eta eguneroko errutinetan. | Espazioaren eta denboraren pertzepzioa: erlazio espazialekin (goian/behean, gertu/urrun, aurrean/atzean) eta denborazko erlazioekin (aurretik/ondotik, azkar/motel) lotutako nozioak garatzea; espazioaren eta denboraren pertzepzioa. |
Koordinazio dinamikoa, estatikoa, eta ikusmenaren eta mugimenduaren koordinazioa eskatzen dituzten zereginak egitea, eta, horretarako, mugimenduaren zehaztasuna eta kontrola doitzea, mugimenduaren eraginkortasuna hobetzeko eta jarduera fisikoetan eta eguneroko bizitzan aktiboki parte hartu ahal izateko. | Mugimenduaren koordinazioa: koordinazio dinamikoa (korrika egitea, salto egitea), estatikoa (jarrerei eustea), eta ikusmenaren eta mugimenduaren koordinazioa (jaurtitzea, saskiratzea, ahokatzea). |
Norberaren eta besteen gorputz ezaugarriak modu positiboan ezagutzea eta adieraztea, gorputz aniztasuna onartuta eta errespetuzko jarrerak erakutsita, hori guztia autoestimua, bizikidetza inklusiboa eta gorputz irudi doitua indartzeko. | Gorputza onartzea eta errespetatzea: norberaren eta besteen gorputzen errealitatea onartzea eta errespetatzea (tamaina, euskarriak, laguntza teknikoak, mugitzeko moduak). |
ARLOA: ESKOLA TREBETASUN FUNTZIONALAK (ETF) | |
8. konpetentzia espezifikoa (KE) Emozioak, erritmoak eta interakzio sozialak adieraztea gorputzaren mugimendu egokituen bidez, eta, horretarako, adierazpen aukerak arakatzea, erritmo errazekin sinkronizatzea, egoera emozionalak komunikatzea, ereduak imitatzea, objektuekin egindako sekuentzia erritmikoez gozatzea eta talde dinamiketan parte hartzea, guztia ere gorputz komunikazioa, mugimendu enpatia eta gizarte kohesioa garatzeko, eta, hala, sormenean oinarrituriko partaidetza, ongizatea eta bizi kalitatea errazteko. | |
Loturarik handiena duten bizi kalitatearen alderdiak: Ongizate emozionala: sentimenduak modu atseginean bideratzeko aukera ematen du, eta, hala, frustrazioa murrizten da eta konfiantza, autoadierazpena eta erregulazio emozional positiboa sortzen dira.Pertsonen arteko harremanak: kidekoekiko eta helduekiko lotura afektiboa indartzen du, eta hobetu egiten ditu enpatia eta elkarrekikotasuna. Taldean egindako adierazpen-arakatzeak lotura esanguratsuagoak eraikitzen ditu, mugimendu eta erritmo esperientzia partekatuen bidez. | |
OINARRIZKO JAKINTZAK H) Blokea: Mugimenduaren kulturaren adierazpenak: Gorputz adierazpenaren eta mugimendu egokituen bidez, emozioak, erritmoak eta talde interakzioak komunikatzeko gaitasuna, horretarako, arakatze gidatua, sinkronizazio erritmikoa, komunikazio emozionala, adierazpen-imitazioa, gorputzak objektuekin gozatzea eta talde dinamika inklusiboak baliatuz; era berean, adierazpen aniztasuna aitortzea, sormenean oinarrituriko partaidetza, gorputz enpatia eta gizarte kohesioa sustatzeko. | |
KE8 konpetentzia espezifikoari lotutako ebaluazio irizpideak | Oinarrizko jakintzak |
Gorputzaren eta mugimenduaren adierazpen aukerak aurkitzea eta esperimentatzea, eta eguneroko ekintza sinpleak irudikatzea, hitzik gabeko komunikazioa garatzeko eta gorputz adierazpenaz gozatzeko. | Gorputzaren adierazpen aukerak aurkitzea: gorputzaren eta mugimenduaren adierazpen aukerak aurkitzea eta esperimentatzea. |
Norberaren eta besteen gorputz pertzepzioa garatzea, eta mugimenduen eta jarreren antzekotasunak eta desberdintasunak identifikatzea, gorputz enpatia eta kontzientzia inklusiboa sustatzeko. | Gorputz pertzepzio partekatua: norberaren eta besteen gorputz pertzepzioarekiko sentsibilizazioa eta pertzepzio hori garatzea. |
Mugimenduak pultsazio eta erritmo errazekin sinkronizatzea, eta oinarrizko sekuentzia erritmikoei jarraitzea taldean, denbora koordinazioa hobetzeko eta taldeko musika dinamiketan atseginez parte hartzeko. | Sinkronizazio erritmikoa: pultsazio eta erritmo-egitura errazen bidez mugimendua sinkronizatzea (txaloak, danborrak, musika egokitua). |
Emozioak eta sentimenduak keinuen eta mugimenduen bidez azaleratzea, eta eguneroko egoerak irudikatzea, barne egoerak hitzik gabe komunikatzeko eta ikasgelako afektuzko loturak sendotzeko. | Mugimenduen bidezko komunikazio emozionala: emozioak eta sentimenduak (poza, tristura, haserrea, lasaitasuna) keinuen eta mugimenduaren bidez azaleratzea eta komunikatzea. |
Ereduak imitatzea pertsonaiak, objektuak eta eguneroko egoerak irudikatzeko, mugimendu behaketa, keinu memoria eta sormenean oinarrituriko parte-hartzea garatzeko taldeko antzezpen inklusiboetan. | Adierazpen-imitazioa: ereduak imitatzea pertsonaiak, objektuak eta egoerak irudikatzean. |
Sekuentzia eta erritmo errazen bidez gorputzaz adieraziz gozatzea, eta mugimenduaren ezaugarriak arakatzea mugimenduaz gozatzeko, adierazpenaren kontrola hobetzeko eta norberaren gorputz gaitasunarekiko konfiantza sendotzeko. | Gorputz adierazpenaz gozatzea: norberaren gorputzaren bidez adieraziz gozatzea; mugimendua sekuentzia eta erritmo errazetara egokitzea, eta mugimenduaren ezaugarriak arakatzea (azkarra/motela, bizia/leuna, librea/kontrolatua). |
Objektuen eta materialen adierazpen aukerak arakatzea, eta, horretarako, horiek manipulatzea eta mugimendu sekuentzietan integratzea, hitzik gabeko komunikazio errepertorioa zabaltzeko eta jarduera artistiko eta fisikoetan parte-hartzea aberasteko. | Objektuen bidezko adierazpena: objektuen eta materialen adierazpen aukerak (zapiak, uztaiak, pilotak…). |
Taldeko gorputz komunikazioko egoeretan parte hartzea, hitzik gabeko elkarrekintza, mugimendu lankidetza eta talde kohesioa garatzeko. | Taldeko gorputz komunikazioa: gorputz komunikazioa eskatzen duten egoeretan parte hartzea (mugimendu txandak, gorputz ispiluak, keinu kateak). |
Gorputz adierazpeneko moduen arteko desberdintasunak errekonozitzea eta baloratzea, eta, hala, elkarrekiko errespetua sustatzea, gorputz bakoitzaren berezitasuna onartzea eta bizikidetza inklusiboa lortzea. | Adierazpen desberdintasunen balorazioa: adierazteko moduan dauden desberdintasunak ezagutzea eta baloratzea. |
ARLOA: ESKOLA TREBETASUN FUNTZIONALAK (ETF) | |
9. konpetentzia espezifikoa (KE9) Jolas libre eta antolatuetan eta lankidetzako dinamiketan parte hartzea, eta, horretarako, lankidetza-aurkaritza egoerak deskubritzea, oinarrizko arauak betetzea laguntza pertsonalizatuen bidez, parte-hartzaile guztiei balioa ematea (edozein izanik ere haien rola edo gaitasuna), eta konfiantza eta ahalegin pertsonala erakustea, hori guztia bizikidetza, elkarrekiko errespetua, taldean gozatzea, gizarte kohesioa eta bizi kalitatea sustatzeko. | |
Loturarik handiena duten bizi kalitatearen alderdiak: Pertsonen arteko harremanak: sendotu egiten dira lotura afektiboak, elkarrekiko errespetua eta konfiantza, kidekoekiko eta helduekiko interakzioetan. Jolasarekin sustatzen den bizikidetzak harreman positiboak eta egonkorrak eragiten ditu, ahalegin kolektiboko esperientzia partekatuen bidez.Gizarte inklusioa: taldeko jardueretan integratzea ahalbidetzen du, pertsona guztiei balioa aitortuz (edozein izanik ere haien rola edo gaitasuna), eta kide izateko sentipena eta ekitatea sustatzen dira.Ongizate emozionala: autoestimua, motibazioa eta gizarte partaidetzaz gozatzea bultzatzen ditu. Dinamika inklusiboetan arrakasta eta elkarrekiko errespetua sentitzen direnez, segurtasun emozionala sustatzen du. | |
OINARRIZKO JAKINTZAK I) Blokea: Jolasa eta kirol jarduerak: Jolas libre, antolatu eta kooperatiboetan eta kirol jardueretan parte hartzeko trebetasuna. | |
KE9 konpetentzia espezifikoari lotutako ebaluazio irizpideak | Oinarrizko jakintzak |
Jolas libre eta antolatuetan eta Nafarroako joko tradizionaletan aritzea (txingoka, zapiaren jolasa, sokatira egokitua), bat-batekotasunez eta egitura gidatuarekin esperimentatuz, jolasaz gozatzeko, kulturaren elementu partekatua den aldetik, eta sozializazioa sendotzeko. | Jolas kultural unibertsala: jolasa kultura guztietan ohikoa den jarduera gisa ulertzea; jolas libreak eta antolatuak egitea; baita joko tradizionalak eta herri jokoak ere. |
Jolas egokituetan lankidetzako, aurkaritzako eta lankidetza-aurkaritzako egoerak deskubritzea, jolasean askotariko posizioak onartzeko eta trebetasun sozial inklusiboak garatzeko. | Dinamika kolektiboak: lankidetzako, aurkaritzako eta lankidetza-aurkaritzako egoera kolektiboak deskubritzea, kasuan kasuko joko arauei jarraitzea eta askotariko rolak onartzea jolasean. |
Jokoan parte hartzen duten guztiak aintzatestea eta baloratzea, edozein izanik ere haien rola, modalitatea edo gaitasuna, eta, errefortzu positiboaren eta dinamika inklusiboen bidez, aktiboki parte hartzea, hala, jarduera fisiko kolektiboetan elkarrekiko errespetua, talde motibazioa eta parte-hartze ekitatiboa sustatzeko. | Parte-hartzaileak baloratzea: jokoan parte hartzen duten pertsonak aintzatestea eta baloratzea, bai eta aktiboki parte hartzea ere, zein diren ere bakoitzaren rola, jolaskideak edo modalitatea. |
Oinarrizko joko arauak ulertzea eta betetzea, txandak eta taldearen akordioak errespetatuz, jolaseko bizikidetza barneratzeko eta kirol dinamiketan erantzukizunez parte hartzeko. | Araudia betetzea: joko arauak ulertzea eta betetzea. |
Norberaren aukeretan konfiantza erakustea eta joko egokituetan ahalegin pertsonal iraunkorra egitea, mugimendu autoestimua eta jarduera fisiko inklusiboetako pertseberantzia garatzeko. | Konfiantza eta ahalegina: norberaren aukeretan konfiantza izatea eta jolasetan ahalegin pertsonala egitea. |
Jokoa gozamenerako eta gizarte harremanetarako iturri gisa baloratzea, aisialdi osasungarrirako, talde kohesiorako eta ongizate emozionalerako tresna gisa sendotzeko Hezkuntza Berezian. | Jokoa baloratzea: jokoa gozatzeko eta besteekin harremanak izateko baliabide gisa balioestea. |
ARLOA: ESKOLA TREBETASUN FUNTZIONALAK (ETF) | |
10. konpetentzia espezifikoa (KE10) Muskulu tonua, jarrera eta lateralitatea erregulatzea, eta, horretarako, tentsioa eta erlaxazioa kontrolatzea, orekari eustea eta gorputza espazioan antolatzea ariketa gidatu multisentsorialen, norabide jokoen eta jarrera egokitzapen pertsonalizatuen bidez, gorputzaren kontrol segurua bermatzeko, eguneroko bizitzako mugimendu eskaerei eraginkortasunez erantzuteko eta autonomia funtzionala, ongizate fisiko eta emozionala, jarduera fisikoetako parte-hartzea eta bizi kalitatea hobetzeko. | |
Loturarik handiena duten bizi kalitatearen alderdiak: Ongizate fisikoa: gorputzaren kontrol segurua eta eguneroko mugimendu eskaeretan eraginkortasuna lortzea bermatzen du, eta prebenitu egiten dira nekea edo lesioak. Jarrera egokitzapen pertsonalizatuek funtzionaltasun orokorra eta gorputzaren osasuna hobetzen dituzte eguneroko jardueretan.Autodeterminazioa: orekari eusteari eta gorputza espazioan antolatzeari esker, independentziaz erantzuten ahal zaie egoera praktikoei. Autonomia funtzionala sustatzen du, murriztu egiten baitu oinarrizko mugimendu eta jarreretarako etengabe laguntza jaso beharra.Ongizate emozionala: tentsioa/erlaxazioa kontrolatzeak eta mugimenduetan eraginkortasuna lortzeak norberaren gorputzarekiko konfiantza sortzen du, eta, hala, murriztu egiten dira ezegonkortasunarekin edo koordinaziorik ezarekin lotutako frustrazioa eta antsietatea. | |
OINARRIZKO JAKINTZAK J) Blokea: Gorputz eskema: Tonuarekin, jarrerarekin eta lateralitatearekin lotutako alderdien kontrol integratua izateko gaitasuna; horrek muskulu tentsioa erregulatzea, orekari eustea eta gorputza espazioan antolatzea ahalbidetzen du, eta funtsezkoa da egonkortasunerako eta mugimendu funtzionalerako. | |
KE10 konpetentzia espezifikoari lotutako ebaluazio irizpideak | Oinarrizko jakintzak |
Mugimenduetan eta jarrera estatikoetan muskulu tentsioa kontrolatzea askotariko estimuluen aurrean, jarrera funtzionalei eusteko eta eskola inguruneko eguneroko mugimendu eskaerei eraginkortasunez erantzuteko. | Tonuaren kontrola: gorputzeko muskuluak (mugimenduan edo geldirik) edozein estimuluren aurrean kontrolatzeko gaitasuna. |
Muskulu tentsioa askatzea, eta, horretarako, norberaren gorputzeko tentsio eta erlaxazio egoerak identifikatzea, muskulu tonua erregulatzeko eta ongizate fisikoa eta emozionala sustatzeko. | Erlaxazioa: muskulu tentsioa askatzeko gaitasuna. |
Jarrera eta oreka kontrolatzea egoera estatikoetan zein dinamikoetan, egokitutako sostengu oinarrien, laguntza teknikoen eta perturbazio kontrolatuko ariketa progresiboen bidez, gorputz lerrokatze seguruari eusteko eta jarduera fisikoetan konfiantzaz parte hartzeko. | Jarrera kontrolatzea: jarrera eta oreka kontrolatzea. |
Lateralitate nagusia finkatzea (eskua, oina, begia), mugimendu zeregin asimetrikoen, norabide jokoen eta material multisentsorialekin egokitutako errekonozimendu espazialaren bidez, eta norberaren gorputzean eskuina/ezkerra bereiztea, gorputz eskema eraginkortasunez antolatzeko eta koordinazio funtzionala hobetzeko. | Lateralizazioa: lateralitate nagusia finkatzea (eskua, oina, begia), mugimendu jardueretan gorputzaren alde bat erabiltzea nagusiki, eta eskuina/ezkerra bereiztea norberaren gorputzean eta espazioan. |
ARLOA: ESKOLA TREBETASUN FUNTZIONALAK (ETF) | |
11. konpetentzia espezifikoa (KE11) Berezko motibazioa sortzen duten jolas jardueretan askatasunez, segurtasunez eta atseginez parte hartzea, zentzumenekin eta mugimenduekin arakatuz, objektuak modu funtzionalean erabiliz, sinbolikoki irudikatuz, arauak betez eta/edo gizarte rolak hartuz, laguntza pertsonalizatuen bidez, hori guztia garapen kognitiboa, motorra, soziala eta emozionala sustatzeko eta bizi kalitate handiagoa lortzen laguntzeko. | |
Loturarik handiena duten bizi kalitatearen alderdiak: Garapen pertsonala: hazkunde kognitiboa, motorra eta emozionala sustatzen ditu. Heldutasun integrala eta eguneroko bizitzarako egokitze-trebetasunak garatzen ditu.Ongizate fisikoa: mugimendu garapena, arakatzearen bidez.Ongizate emozionala: berezko motibazioa sortzeak eta jolasaz gozatzeak frustrazioak murrizten ditu, konfiantza areagotzen du eta afektu egoera positiboak sustatzen. Atseginez gozatzeak autoestimua eta gogobetetze pertsonala sendotzen ditu jolas esperientzietan. | |
OINARRIZKO JAKINTZAK K) Blokea: Jolasa: Berezko motibazioa sortzen duten jolas jardueretan askatasunez, segurtasunez eta atseginez parte hartzeko gaitasuna. | |
KE11 konpetentzia espezifikoari lotutako ebaluazio irizpideak | Oinarrizko jakintzak |
Zentzumenak eta gorputzaren mugimenduak aktiboki arakatzea. | Jolas sentsoriomotorra: zentzumenak eta gorputzaren mugimenduak aktiboki arakatzea (abestiak, txintxirrinak, blokeak pilatzea…). |
Objektuak beren ohiko funtzioaren arabera erabiltzea, eta helduen eguneroko ekintzak behin eta berriz eta irudimenik gabe imitatzea. | Jolas funtzionala: objektuak beren ohiko funtzioaren arabera erabiltzea (adibidez: edalontzi hutsetik edatea, erratz txiki bat pasatzea…). |
Objektuak beste batzuekin ordeztea irudikapen mentala eta irudimena baliatuz jolas egoera gidatuetan. | Jolas sinbolikoa: objektuak beste batzuekin ordeztea (adibidez: autoa bat simulatzen duen kutxa, zaldi bat simulatzen duen makila…). |
Aurrez ezarritako arauak dituzten jarduerak egitea, nahitaezko txandak ez ezik arauak ez betetzearen ondorioak ere errespetatzea, eta autokontrola garatzea. | Arau jokoa: aurrez ezarritako arauak dituzten jarduerak egitea, eta nahitaezko txandak ez ezik arauak ez betetzearen ondorioak ere errespetatzea (karta jokoa, partxisa, dominoa). |
Gizarte pertsonaiak interpretatzea, pertsonaiaren berezko portaerak, elkarrizketak eta rolak erabiliz, jolaseko testuinguru egituratuetan. | Rol jokoa: gizarte pertsonaiak interpretatzea, pertsonaiaren berezko portaerak, elkarrizketak eta rolak erabiliz (esate baterako, aitaren rola hartu eta "bazkaltzeko ordua da!" esatea, edo irakasle rola hartu eta "altxatu eskua" esatea…). |
ARLOA: ESKOLA TREBETASUN FUNTZIONALAK (ETF) | |
12. konpetentzia espezifikoa (KE12) Inguruneko oinarrizko gailu teknologikoak (etengailua, botoia, tableta, telefonoa, telebistaren agintea…) hautatzea, maneiatzea eta erabiltzea, eta, horretarako, formaren/funtzioaren arabera bereiztea, kontrol sinpleak baliatzea, ohiko aplikazioak, Interneteko oinarrizko nabigazioa eta mekanografia funtzionala menderatzea, laguntza irisgarriak aktibatzea, jarraibideak ulertzea, edukiak aurkitzea, eguneroko errutinak kudeatzea, modu seguru/etikoan jardutea eta komunikazio digitala erabiltzea, guztia ere komunikatzeko, ikasteko, antolatzeko eta eguneroko jardueretan autonomiaz parte hartzeko, eta, hala, bizi kalitatea sustatzeko. | |
Loturarik handiena duten bizi kalitatearen alderdiak: Garapen pertsonala: etengabe ikasteko eta teknologia arazo praktikoak konpontzeko konpetentzia kognitiboak, digitalak eta betearazleak garatzen ditu. Jarduera esanguratsuetarako errepertorio pertsonala areagotzen du, eta sendotu egiten du testuinguru modernoetako egokitze-heldutasuna.Autodeterminazioa: oinarrizko gailu teknologikoak (etengailua, tableta, telefonoa) hautatzeak, maneiatzeak eta erabiltzeak posible egiten du eguneroko errutinak kudeatzea, komunikatzea eta independentziaz antolatzea, kontrol sinpleen eta laguntza irisgarrien bidez.Gizarte inklusioa: komunikazio digitala, jardunbide seguru/etikoak eta edukien kokapena menderatzeari esker, ekitatez parte hartzen ahal da teknologikoki konektatutako hezkuntza, familia eta komunitate inguruneetan. Inklusioa sustatzen du, gainerakoen informazio eta tresna berberak eskuratzen baitira, eta elkarrekintza digital inklusiboa bultzatzen du. | |
OINARRIZKO JAKINTZAK L) Blokea: Teknologiaren erabilera funtzionala: Inguruneko oinarrizko gailu teknologikoak modu funtzionalean hautatzeko, maneiatzeko eta erabiltzeko trebetasuna, eta haien funtzioak ulertzea eta laguntza irisgarriak baliatzea, komunikatzeko, ikasteko, antolatzeko eta eguneroko jardueretan autonomiaz parte hartzeko, eta, hala, pertsonaren bizi kalitatea sustatzeko. | |
KE12 konpetentzia espezifikoari lotutako ebaluazio irizpideak | Oinarrizko jakintzak |
Inguruneko ohiko gailuak (etengailua, botoia, tableta, telefonoa, telebistaren agintea, mikrouhin labea) formaren, funtzioaren eta/edo aktibazio soinuaren arabera ezagutzea eta bereiztea. | Oinarrizko gailuak bereiztea: inguruneko ohiko gailuak (etengailua, botoia, tableta, telefonoa, telebistaren agintea, mikrouhin labea) formaren, funtzioaren eta/edo aktibazio soinuaren arabera ezagutzea eta bereiztea. |
Gailuak oinarrizko kontrolen bidez aktibatzea/desaktibatzea (piztu/itzali, bolumena igo/jaitsi, pantaila nagusia ukitu), sekuentzia ezagunei jarraituz. | Kontrol sinpleak erabiltzea: gailuak aktibatzea/desaktibatzea. |
Aplikazio, gailu edo programa digital bat autonomiaz eta eraginkortasunez erabiltzea, eta haren oinarrizko eta ohiko funtzioetan erraz mugitzea, zeregin jakinak modu zehatz eta seguruan egiteko. | Tresna teknologikoaren oinarrizko alderdiak menderatzea: aplikazio, gailu edo programa digital bat autonomiaz eta eraginkortasunez erabiltzea. |
Internet zer den ulertzea, eta, pantailetan, egunero erabiltzen diren ikonoak/aplikazioak (argazkia, musika, bideoa, egutegia) aurkitzea eta hautatzea. | Internet eta nabigatzea: Internet zer den ulertzea, eta, pantailetan, egunero erabiltzen diren ikonoak/aplikazioak (argazkia, musika, bideoa, egutegia) aurkitzea eta hautatzea. |
Ukipen teklatuan edo teklatu fisikoan sekuentzia laburrak idaztea (izena, pasahitza, hitz bat bilatzea), autozuzenketa erabiliz. | Oinarrizko mekanografia funtzionala: ukipen teklatuan edo teklatu fisikoan sekuentzia laburrak idaztea (izena, pasahitza, hitz bat bilatzea...). |
Laguntza funtzioak aktibatzea eta erabiltzea (zooma, offeko ahotsa, tekla handiak, modu erraza), beharrezkoa denean. | Irisgarritasun laguntzak erabiltzea: laguntza funtzioak aktibatzea eta erabiltzea (zooma, offeko ahotsa, tekla handiak, modu erraza), beharrezkoa denean. |
Teknologiarekin lotutako aginduak ulertzea eta gauzatzea ("ukitu botoi berdea", "igo bolumena"). | Teknologia jarraibideak ulertzea: teknologiarekin lotutako aginduak ulertzea eta betetzea. |
Gailu elektronikoetan berriki erabilitako fitxategiak/funtzioak aurkitzea (azken argazkia, erreproduzitutako abestia, irekitako aplikazioa). | Duela gutxiko edukietara eta/edo funtzioetara itzultzea: gailu elektronikoetan fitxategiak berreskuratzeko eta aurkitzeko estrategiak garatzea. |
Ikastetxeko eguneroko sekuentzia teknologikoei jarraitzea (arbela piztea, entzungailuak konektatzea, laguntza aplikazioa irekitzea, amaitzean gailuak itzaltzea). | Errutina teknologikoak kudeatzea: ikastetxeko eguneroko sekuentzia teknologikoei jarraitzea. |
Teknologia erabiltzea eta haren arrisku nagusiak ezagutzea eta saihestea, ezezagunei datu pertsonalik bidali gabe eta pertsona ezezagunen mezurik ireki gabe. | Segurtasuna eta etika gailuak erabiltzean: teknologia modu etiko eta seguruan erabiltzea. |
Teknologia oinarrizko komunikaziorako erabiltzea (kontaktu ezagun bati deitzea, ahots mezu bat bidaltzea, bideodei bat egitea, audio sinple bat grabatzea). | Teknologia komunikatzeko erabiltzea: teknologia oinarrizko komunikaziorako erabiltzea (kontaktu ezagun bati deitzea, ahots mezu bat bidaltzea, bideodei bat egitea, audio sinple bat grabatzea). |
Profil ezagunetara sartzea, mezu sinpleak bidaltzea/jasotzea eta arrisku seinaleak ezagutzea. | Sare sozialak: profil ezagunetara sartzea, mezu sinpleak bidaltzea/jasotzea, arrisku seinaleak ezagutzea eta abar. |
Ikastetxetik kanpoko eguneroko jardueretan teknologia erabiliz parte hartzea (Interneten informazioa bilatzea, erreferentziazko pertsonari deitzea). | Egiazko egoeretan praktikan aplikatzea: teknologia erabiltzea ikastetxetik kanpoko eguneroko jardueretan parte hartzeko (Interneten informazioa bilatzea, erreferentziazko pertsonaren aurrez programatutako telefonora deitzea…). |
ARLOA: ESKOLA TREBETASUN FUNTZIONALAK (ETF) | |
13. konpetentzia espezifikoa (KE13) Zientziaren eta teknologiaren gaineko eta eguneroko bizitzari aplikatutako oinarrizko ezagutza ez-espezializatuak garatzea, eta ohiko objektuak, fenomenoak, arriskuak eta gailuak ezagutzea, behatzea eta erabiltzea, hori guztia eguneroko zereginetan autonomia sustatzeko, norberaren segurtasuna eskuratzeko, ohitura osasungarriak lortzeko eta ongizate integrala bultzatzeko, bizi kalitatearen esparruan. | |
Loturarik handiena duten bizi kalitatearen alderdiak: Autodeterminazioa: eguneroko bizitzako ohiko objektuak, fenomenoak eta gailuak ezagutzeak eta erabiltzeak eguneroko zereginak independentziaz egitea ahalbidetzen du, hala nola etxetresna elektrikoak erabiltzea edo oinarrizko arriskuak identifikatzea. Erabaki praktikoak hartzea bultzatzen du.Ongizate fisikoa: arriskuak behatzea eta segurtasuneko gailuak erabiltzea (hala nola alarmak edo osasun tresnak) lagungarria da istripuak prebenitzeko eta ohitura osasungarriak sustatzeko (higienea eta elikadura orekatua, kasurako).Ongizate materiala: zientziak eta teknologiak eguneroko objektuetan duten aplikazioa ulertzeak optimizatu egiten du etxeko, garraioko edo oinarrizko zerbitzuetako baliabideen erabilera efizientea. | |
OINARRIZKO JAKINTZAK M) Blokea: Kultura zientifikoa: Zientziari eta teknologiari buruzko oinarrizko ezagutza ez-espezializatuak –behaketaren eta arrazoimen sinplearen bidez eskuratutakoak– ulertzeko eta aplikatzeko trebetasuna, eguneroko bizitzan autonomia praktikoa, norberaren segurtasuna eta ongizate integrala lortzeko. | |
KE13 konpetentzia espezifikoari lotutako ebaluazio irizpideak | Oinarrizko jakintzak |
Etxeko eta eskolako objektuak/tresnak sailkatzea eta segurtasunez erabiltzea, eta funtzioak, materialak eta oinarrizko zaintzak bereiztea, eguneroko zereginak autonomiaz egiteko eta independentzia pertsonala sustatzeko. | Eguneroko objektuak eta tresnak: etxeko eta eskolako eguneroko objektuak eta tresnak (labanak, guraizeak, ontziak) ezagutzea, sailkatzea eta segurtasunez erabiltzea, eta funtzioak, materialak eta oinarrizko zaintzak bereiztea. |
Eguneroko fenomeno naturalak (eguna/gaua, urtaroak, euria/eguzkia, uraren zikloa) behatzea eta ulertzea, eta kausa sinpleak eta norberaren errutinetan dituzten inpaktuak identifikatzea, inguruneko aldaketak aurreikusteko eta eguneroko jarduerak doitzeko. | Fenomeno naturalak: inguruneko eguneroko aldaketak (eguna/gaua, urtaroak, euria/eguzkia, uraren zikloa) behatzea eta ulertzea, eta kausa sinpleak eta norberaren errutinetan duten inpaktua identifikatzea. |
Eguneroko arriskuak ikusizko/ukimenezko seinale egokituen bidez identifikatzea, eta oinarrizko prebentzio neurriak eta larrialdi protokolo sinpleak aplikatzea, norberaren segurtasuna bermatzeko. | Arriskuak eta segurtasuna: ohiko arriskuak (sua, erorikoak, substantziak), oinarrizko prebentzio neurriak eta larrialdi protokolo egokituak identifikatzea (zer egin ebakiak, erredurak edo lapurretak izanez gero). |
Eguneroko ohitura osasungarriak eta prebentzio errutinak hartzea, eta gaixotasunei aurrea hartzearekin duten lotura ulertzea (txertaketa, azterketak, jarduera fisikoa), eta, bide horretan, gorputzaren alerta seinaleak ezagutzea eta elkarri emateko oinarrizko lehen laguntza sinpleak aplikatzea, norbere zaintza sustatzeko. | Bizitza osasungarrirako ohiturak, prebentzioa eta ongizate integrala zaintzea: norbere burua zaintzeko eguneroko jardunbideak garatzea (eskuak garbitzea, hortzak eskuilatzea, elikadura orekatua); errutina osasungarriak hartzea eta horiek gaixotasun kutsakorrak prebenitzearekin duten loturaz jabetzea; prebentziozko neurri medikoak ulertzea (txertaketa, azterketa medikoak, jarduera fisikoa); eta gorputzaren alerta seinaleak eta elkarri emateko oinarrizko lehen laguntza sinpleak ezagutzea. |
Oinarrizko etxetresna elektrikoen funtzioak jakitea, baita segurtasunez erabiltzeko arauak (entxufeak, arreta neurriak) eta garbiketa sinpleak nola egin ere, etxeko autonomia sustatzeko. | Etxetresna elektrikoak eta mantentzea: oinarrizko etxetresna elektrikoen (hozkailua, garbigailua, mikrouhin labea), segurtasunez erabiltzeko arauen, entxufeen eta garbiketa sinpleen inguruko ezagutza funtzionala, gainbegiratutako etxeko autonomia sustatzeko. |
ARLOA: ESKOLA TREBETASUN FUNTZIONALAK (ETF) | |
14. konpetentzia espezifikoa (KE14) Hurbileko gizarteen eta lurraldeen antolaketa ulertzea, eta oinarrizko espazioak, ibilbide seguruak, hiri mugikortasuna, orientaziorako erreferentziak eta Nafarroako, Espainiako eta munduko ezaugarri geografikoak/kulturalak identifikatzea, gainbegiratutako autonomiaz lekualdatzeko, komunitatean parte hartzeko eta lurralde nortasuna eguneroko bizitzan integratzeko eta, orobat, bizi kalitatea sustatzeko. | |
Loturarik handiena duten bizi kalitatearen alderdiak: Autodeterminazioa: erabakiak hartzea eta lurralde nortasuna integratzea errazten du, norberaren kontrol handiagoz baliatzen baitira hurbileko inguruneak.Gizarte inklusioa: komunitatean aktiboki parte hartzea sustatzen du. Gizarteko kide sentitzen laguntzen du, lurralde antolaketa ezagutzeari eta hiri zerbitzuak ekitatez eskuratu ahal izateari esker.Ongizate materiala: hiri mugikortasuna eta ibilbide seguruak ezagutzeak optimizatu egiten du garraiobideak eta tokiko baliabideak erabiltzeko modua, efizientziaz kudeatzeko lekuetara (udalerriak, eskualdeak) iristeko era. | |
OINARRIZKO JAKINTZAK N) Blokea: Gizarteak eta lurraldeak: Pertsonak askotariko espazio fisiko eta sinbolikoetan zer-nola antolatzen, erlazionatzen eta lekualdatzen diren ulertzeko gaitasuna, eta, ildo horretan, leku garrantzitsuak eta inguruneko ezaugarri geografikoak eta kulturalak errekonozitzea, autonomiaz orientatzeko, komunitatean aktiboki parte hartzeko eta haren kide izateko sentipena garatzeko. | |
KE14 konpetentzia espezifikoari lotutako ebaluazio irizpideak | Oinarrizko jakintzak |
Ikasgelak, eskola eremuak eta etxea identifikatzea, distantziak eta norabide sinpleak (aurrera/atzera, ezkerrera/eskuinera) ezagutuz, norberaren espazioa autonomiaz antolatzeko eta lekualdatzeetan segurtasunez parte hartzeko. | Oinarrizko espazioa: ikasgelak, eskola eremuak eta etxea ezagutzea; distantziak, norabide sinpleak (aurrera/atzera, ezkerrera/eskuinera) eta espazio antolaketa pertsonala. |
Etxetik ikastetxera bitarteko ibilbide seguruak ezagutzea eta praktikan jartzea, eta autobus geltokiak, semaforoak eta eguneroko joan-etorrietako laguntza figurak identifikatzea. | Eskola ibilbideak: etxetik ikastetxera bitarteko ibilbide seguruak, autobus geltokiak, semaforoak eta eguneroko joan-etorrietako laguntza figurak identifikatzea. |
Garraio publikoaren/tokiko garraioaren funtzionamendua eta oinezkoentzako bide arauak ulertzea, irteeretan eta lekualdatzeetan segurtasunez eta independentziaz parte hartzeko. | Hiri mugikortasuna: garraio publikoa/tokiko garraioa (autobusa, taxi egokitua), oinezkoentzako bide arauak eta irteera komunitarioen oinarrizko plangintza ulertzea. |
Ikusizko/entzunezko erreferentziak (kartelak, soinuak), plano sinpleak eta aplikazio irisgarriak erabiltzea, praktika gidatuaren eta laguntza multisentsorial egokituen bidez, ingurune ezagunetan gainbegiratutako autonomiaz norbera kokatzeko eta Nafarroan mugikortasun independentea hobetzeko. | Orientazio aurreratua: ikusizko/entzunezko erreferentziak (kartelak, soinuak), plano sinpleak eta aplikazio irisgarriak erabiltzea ingurune ezagunetan kokatzeko. |
Nafarroaren ezaugarri geografiko/kultural nagusiak ezagutzea eta Espainia/Europa barnean non dagoen jakitea, bai eta bertako ondarea baloratzea ere, lurralde nortasuna eta Foru Komunitateko kide izateko sentipena sendotzeko. | Nafarroa globala: Nafarroaren ezaugarri geografiko/kultural nagusiak ezagutzea (Ebro ibaia, Bardea, jaiak), Espainia/Europa barnean non dagoen jakitea eta ondarea baloratzea. |
Espainiaren oinarrizko ezaugarri geografikoak/kulturalak ezagutzea eta haren ondarea baloratzea, Espainiaren testuinguruan Nafarroak zer posizio duen ulertzeko eta errekonozimendu kultural inklusiboa sustatzeko. | Espainia: Espainiaren oinarrizko ezaugarri geografikoak/kulturalak ezagutzea (mendiak, itsasoa, hiri ospetsuenak…) eta ondarea baloratzea. |
Munduaren oinarrizko ezaugarri geografikoak/kulturalak bereiztea (kontinenteak, ozeanoak, monumentu adierazgarriak) eta aniztasun globala baloratzea, ingurunearen ulermena Nafarroatik harago zabaltzeko eta planetaren ikuspegi inklusiboa sustatzeko. | Mundua: munduaren oinarrizko ezaugarri geografikoak/kulturalak ezagutzea (kontinenteak, ozeanoak, monumentu adierazgarriak) eta ondarea baloratzea. |
ARLOA: ESKOLA TREBETASUN FUNTZIONALAK (ETF) | |
15. konpetentzia espezifikoa (KE15) Eguneroko giza interakzioak ulertzea eta horietan parte hartzea, afektuzko harremanak ezartzea, komunitateko zerbitzuak eskuratzea, arauak eta eskubideak errespetatzea, hezkuntza afektibo-sexuala aplikatzea, eta etxeko oinarrizko ekonomia eta jasangarritasuneko jardunbideak kudeatzea, elkarrekiko loturak, autoestimua, gizarte autonomia eta bizi kalitatea sustatzeko. | |
Loturarik handiena duten bizi kalitatearen alderdiak: Pertsonen arteko harremanak: elkarrekiko afektuzko harremanak ezartzea ahalbidetzen du, lotura egonkorrak sustatzen baitira kidekoekin, helduekin eta komunitatearekin, arauak eta eskubideak errespetatzearen bidez. Hobetu egiten du interakzioen kalitatea; izan ere, enpatia eta errespetuzko komunikazioa sustatzen ditu eguneroko testuinguruetan.Gizarte inklusioa: arauak eta eskubideak errespetatzeak eta komunitateko zerbitzuetan parte hartzeak erraztu egiten dute tokiko inguruneetan ekitatez integratzea, hala nola auzoetan edo talde jardueretan. Gizarteko kide sentitzea sustatzen du, testuinguru partekatuetan aplikatzen baitira jasangarritasunari eta etxeko ekonomiari buruzko ezagutzak. | |
OINARRIZKO JAKINTZAK Ñ) Blokea: Giza interakzioak: Gizarte harreman positiboak ezartzeko eta mantentzeko, eraginkortasunez komunikatzeko eta eguneroko testuinguruetan errespetuz, enpatiaz eta lankidetzaz parte hartzeko gaitasuna, eta, horretarako, bizikidetza harmoniatsua eta autonomia pertsonala sustatzea familia, eskola eta komunitate inguruneetan. | |
KE15 konpetentzia espezifikoari lotutako ebaluazio irizpideak | Oinarrizko jakintzak |
Familiarekin eta lagunekin interakzioak ezartzea, agurren, mintzatzeko txanden eta enpatia adierazpenen bidez, komunikazio laguntza areagotzaile egokituak baliatuz, eta, horretarako, eguneroko gatazkak modu baketsuan konpontzea eta taldean lankidetzan jardutea, afektuzko loturak sendotzeko eta gizarte dinamiketan aktiboki parte hartzeko. | Oinarrizko harremanak: familiarekin eta lagunekin interakzioan jardutea (agurrak, mintzatzeko txandak, enpatia), eguneroko gatazkak bakebidez ebaztea eta taldean lankidetzan jardutea. |
Tokiko zerbitzuak identifikatzea eta erabiltzea, ordutegiak eta sarbide inklusiborako arauak ezagutuz, komunitateko baliabideak ezagutzeko eta eskuratzeko. | Komunitatearentzako zerbitzuak: tokiko zerbitzuak identifikatzea eta erabiltzea (osasun etxea, farmazia, liburutegia, denda); ordutegiak eta sarbide inklusiborako arauak. |
Eskolako/gizarteko bizikidetzaren oinarrizko arauak, funtsezko eskubideak eta oinarrizko betebeharrak ezagutzea, taldeko arauak errespetatzeko, norberaren eskubideak defendatzeko eta oinarrizko erantzukizunak betetzeko. | Arauak eta eskubideak: eskolako/gizarteko bizikidetzaren oinarrizko arauak, funtsezko eskubideak (hezkuntza, osasuna) eta oinarrizko betebeharrak jakitea eta aplikatzea. |
Hezkuntza afektibo-sexual egokitua ulertzea, bizitzako ingurune guztietan harreman osasuntsu eta seguruak ezartzeko. | Sexualitatea eta afektibitatea: hezkuntza afektibo-sexual egokituari buruzko ezagutza zabaltzea (adiskideekin, familiarekin eta bikotekidearekin tratu onean oinarritutako harremanak; gorputz atal intimoak; norberaren mugak ezartzea; afektua ematea; oinarrizko baimena; hilekoaren higienea eta abar), eta, hala, autoestimua eta errespetuzko harremanak sustatzea. |
Oinarrizko dirua identifikatzea, erosketa zerrendekin erosketa sinpleak egitea, oinarrizko aurrekontuak antolatzea, etxeko hondakinak birziklatzea eta etxea ordenatzeko/zaintzeko lanak egitea, etxeko baliabideak kudeatzeko. | Oinarrizko etxeko ekonomia: diruaren oinarrizko errekonozimendua (txanponak, billeteak), tokiko saltokietan erosketa zerrendekin erosketa sinpleak egitea, etxeko oinarrizko aurrekontuak antolatzea, etxeko hondakinak birziklatzea eta gainbegiratutako etxea ordenatzeko/zaintzeko oinarrizko lanak egitea. |
Jasangarritasunaren urrezko hiru arauak (murriztea, berrerabiltzea, birziklatzea) aplikatzea, ura eta energia arduraz kontsumitzea eta hondakinak behar bezala bereiztea, ikusizko errutinen, identifikatutako edukiontzien eta esperientzia praktiko egokituen bidez, eta Garapen Jasangarrirako Helburu irisgarriekin lotutako Nafarroako ingurumen inpaktuak (ibaiak, oihanak) ulertzea, komunitatearen jasangarritasunari laguntzeko. | Jasangarritasuna: jasangarritasunaren urrezko hiru arauak aplikatzea (hau da, murriztea, berrerabiltzea, birziklatzea), etxean zein eskolan ura eta energia arduraz kontsumitzea, hondakinak behar bezala bereiztea eta Garapen Jasangarrirako Helburu irisgarriekin lotutako Nafarroako ingurumen inpaktuak (ibaiak, oihanak) oinarrizko mailan ulertzea. |
ARLOA: ESKOLA TREBETASUN FUNTZIONALAK (ETF) | |
16. konpetentzia espezifikoa (KE16) Arte adierazpen plastikoak arakatzea, sortzea eta partekatzea, eta, horretarako, pertzepzio sentsoriala eta manipulazioa baliatzea, materialekin eta formekin esperimentatzea, eta komunikazio emozionala eta parte-hartze inklusiboa sustatzea, arteaz gozatu ahal izateko adierazpen pertsonalerako eta bizi kalitatea hobetzeko bitartekoa den aldetik. | |
Loturarik handiena duten bizi kalitatearen alderdiak: Garapen pertsonala: formekin, materialekin eta arte teknikekin esperimentatzeak konpetentzia sentsorial eta kognitiboak eta mugimendu konpetentzia finak garatzen ditu, eta adierazpen heldutasuna eta norberaren sormena sustatzen. Hazkunde integralari laguntzen dio, pertzepzioa eta manipulazioa integratzen baititu arte ikaskuntza egokituko prozesuetan.Ongizate emozionala: benetako autoadierazpena sustatzen du, eta autoestimua eta gogobetetze emozionala areagotzen ditu, artea sormen bide gisa erabiltzeari esker.Gizarte inklusioa: : arteaz jarduera partekatu gisa gozatzen denez, integrazioa sustatzen du eta ezabatu egiten ditu arte adierazpeneko oztopoak. | |
OINARRIZKO JAKINTZAK O) Blokea: Arte adierazpena: Norberaren eta gizartearen gozamena sortzen duten arte adierazpen plastikoak arakatzeko, sortzeko eta partekatzeko gaitasuna. | |
KE16 konpetentzia espezifikoari lotutako ebaluazio irizpideak | Oinarrizko jakintzak |
Sentsazioak materialak manipulatzearen eta gorputzaren mugimenduaren bidez arakatzea, gozatzeko. | Zentzumenak eta mugimendua arakatzea: testura, kolore eta material desberdinak aurkitzea eta horiekin gozatzea. |
Material plastikoak manipulatzea, haien adierazpen aukerekin esperimentatzeko. | Sormenezko manipulazio plastikoa: pintura, plastilina eta beste zenbait material plastiko erabiltzea. |
Keinu, forma eta ekintza artistiko errazak imitatzea eredu batetik abiatuta. | Formen eta keinuen imitazio gidatua: irakasleak edo ikaskideek proposatutako adierazpen keinuak eta konposizio sinpleak errepikatzea. |
Materialekin eta teknikekin askatasunez esperimentatzea, norberaren sorkuntzak egiteko. | Elementu artistikoekin askatasunez esperimentatzea: teknikak eta materialak autonomiaz konbinatzea. |
Ekoizpen artistiko errazak egitea, norberaren adierazpen asmoz. | Norberaren ekoizpen artistikoak egitea: nortasun propioa duten obra errazak sortzea. |
Sorkuntza artistikoak taldearekin partekatzea eta komunikatzea, dela ahoz, keinuen bidez edo antzeztuz. | Adierazpen partekatua eta aintzatespen kolektiboa: sorkuntzak taldeari aurkeztea. |
Arte eta musika baliabideak erabiltzea, ongizatea eta erregulazio emozionala sustatzeko. | Ongizatea eta erregulazio emozionala artearen eta musikaren bidez: ongizatea bilatzea eta erregulatzea, material eta jarduera artistikoen bidez. |
ARLOA: ESKOLA TREBETASUN FUNTZIONALAK (ETF) | |
17. konpetentzia espezifikoa (KE17) Musikaren pertzepzio kontzientea eta adierazpen aktiboa integratzea, eta soinuak, erritmoak eta mugimenduak entzumenaren, interpretazioaren eta sorkuntzaren bidez arakatzea, arteaz gozatu ahal izateko komunikazio emozionalerako, ongizate pertsonalerako, inguruneko musika kulturan modu inklusiboan parte hartzeko eta bizi kalitatea hobetzeko bitarteko gisa. | |
Loturarik handiena duten bizi kalitatearen alderdiak: Ongizate emozionala: musikaren pertzepzio kontzientea eta adierazpen aktiboa entzumenaren eta interpretazioaren bidez integratzeari esker, atseginez komunikatzen ahal dira emozioak, eta, hala, estresa murriztu eta gozamen pertsonala sustatzen da. Musika sorkuntzak eta mugimendu erritmikoek erlaxazioa, autoadierazpena eta gogobetetzea sortzen dituzte.Gizarte inklusioa: inguruneko kultura eta musika jardueretan parte hartzea errazten du, eta kohesioa eta kide izateko sentipena sustatzen ditu.Garapen pertsonala: hazkunde integralari laguntzen dio, arte ikaskuntzako prozesuetan entzumenezko pertzepzioa eta adierazpen aktiboa integratzen baititu. | |
OINARRIZKO JAKINTZAK P) Blokea: Musikaren pertzepzioa eta adierazpena: Musika soinuak modu kontzientean eta sormenez hautemateko, ulertzeko eta egiteko trebetasuna, eta, horretarako, ahotsa, gorputza, tresna errazak eta mugimenduak baliatzea, emozioak adierazteko, norberaren ongizatea erregulatzeko eta parte hartzeko gozamena, koordinazioa eta autorregulazio emozionala sustatzen dituzten soinu esperientzia partekatuetan. | |
KE17 konpetentzia espezifikoari lotutako ebaluazio irizpideak | Oinarrizko jakintzak |
Soinuak eta musika piezak entzuten aktiboki parte hartzen du, arreta, gozamena eta erantzun emozionala sustatzen dituzten erritmoak, melodiak eta sentsazioak ezagutuz. | Musikaren pertzepzio eta analisi kontzientea: soinu estimuluak entzutea eta ulertzea, eta gozamena edo lasaitasuna sortzen dituzten erritmoak, melodiak eta sentsazioak identifikatzea. |
Instrumentuak, erritmo-patroiak edo inguruneko musika soinu ohikoak entzumenaren bidez identifikatzen eta interpretatzen ditu, interesa eta arreta iraunkorra agertuz. | Entzumen hezkuntza eta soinu elementuak ezagutzea: instrumentuak, erritmo-patroiak eta inguruneko soinuak identifikatzea, baita Nafarroako herri abestiak ere. |
Soinuaren oinarrizko ezaugarriak ezagutzen eta bereizten ditu (altuera, intentsitatea, tinbrea eta iraupena), baita musika estilo ezagun batzuk ere, entzumen esperientzia berrien aurrean jakin-mina erakutsiz. | Soinuaren ezaugarriak eta estiloak: soinuaren oinarrizko ezaugarriak (altuera, intentsitatea, tinbrea eta iraupena) eta hurbileko musika estilo ezagunak ezagutzea. |
Instrumentu errazak manipulatu eta jotzen ditu, bere mugimendu eta zentzumen aukeretara egokituta, taldeko musika ekoizpenetan aktiboki parte hartzeko. | Instrumentuak arakatzea eta interpretatzea: instrumentu errazak manipulatzea eta jotzea, ikasle bakoitzaren mugimendu eta zentzumen mailara egokituta. |
Musika sinbolo eta kode sinpleak ulertzen eta erabiltzen ditu, soinu sekuentziak laguntza bisualarekin edo helduen gidaritzarekin jarraitzeko edo erreproduzitzeko. | Musikako ikurrak irakurtzea eta interpretatzea: oinarrizko musika zeinuak (notak, erritmoak, ñabardurak) ulertzea eta erabiltzea, soinu sekuentzietan. |
Musika estilo edo genero desberdinak entzuten eta bereizten ditu, haiei lotutako erritmoak, instrumentuak eta emozioak identifikatuz, eta askotariko kultura adierazpenekiko zaletasuna eta interesa erakusten du. | Musika estiloei eta generoei antzematea: musika mota batzuetan eta besteetan ageri diren erritmoak, instrumentuak eta emozioak bereiztea. |
Emozioak, ideiak eta bere egoerak soinuen, ahotsaren, keinuen edo mugimenduen bidez adierazten ditu, musika baliatuz komunikazio emozional eta sozialerako bitarteko gisa. | Soinu, ahots eta gorputz adierazpena: emozioak, ideiak edo bizipenak soinuaren, ahotsaren, keinuen eta gorputzaren mugimenduaren bidez komunikatzea. |
Oinarrizko ahots teknikak (arnasketa, artikulazioa, tonua) erabiltzea musika edo komunikazio jardueretan, ahotsa zainduz eta parte-hartze aktiboari eutsiz. | Ahotsa garatzea eta zaintzea: arnasketa, artikulazio eta ahots teknika errazak ikastea. |
Erritmo errazak erreproduzitzen ditu gorputz perkusioaren edo instrumentuen bidez, eta taldeko sekuentzietan koordinazioarekin eta erritmoaren zentzuarekin parte hartzen du. | Gorputz perkusioa eta instrumentuak erabiltzea: erritmoak sortzea norberaren gorputzarekin edo instrumentu errazekin. |
Musika sekuentziak edo erritmo sekuentziak sortzen edo inprobisatzen ditu instrumentuak, ahotsa edo mugimendua erabiliz, prozesu horretan sormena eta gozamena erakutsiz. | Musika interpretatzea, sortzea eta inprobisatzea: musika sekuentzia gidatuetan edo inprobisatuetan parte hartzea. |
Musika eta mugimendua modu koordinatuan eta adierazkorrean konbinatzen ditu, eta komunikazioa eta gorputzaren ongizatea sustatzen dituzten koreografietan edo taldeko jardueretan parte hartzen du. | Dantza eta mugimendu adierazkorra: gorputzaren mugimendua musikarekin koordinatzea. |
Musika eta soinuak erregulazio emozionalerako eta bere gozamenerako erabiltzen ditu, bere egoeren eta soinu lehentasunen gaineko kontzientzia erakutsiz. | Ongizatea eta autorregulazio emozionala musikaren bidez: erregulazio emozionala eta ongizatea bilatzea musikaren eta soinuaren bidez. |
ARLOA: ESKOLA TREBETASUN FUNTZIONALAK (ETF) | |
18. konpetentzia espezifikoa (KE18) Kristau fedearen funtsezko elementuak ezagutzea eta baloratzea, haren alderdi kultural, etiko eta komunitarioetan, eta sinboloak, tradizioak, Bibliako pertsonaiak eta irakaspen ebanjelikoak identifikatzea, Biblia ulertzearen, liturgia ospakizunetan parte hartzearen eta maitasun eta senidetasun jarrerak barneratzearen bidez, hori guztia norberaren nortasuna sendotzeko, bizikidetza inklusiboa hobetzeko, erlijio aniztasuna errespetatzeko eta bizi kalitatea hobetzeko. | |
Loturarik handiena duten bizi kalitatearen alderdiak: Eskubideak: sinesmen askatasuna eta erlijio aniztasuna errespetatzea.Garapen pertsonala: Bibliako pertsonaiak identifikatzeak eta Biblia ulertzeak heldutasun etiko, kultural eta identitarioa garatzen du, eta eguneroko bizitzan integratzen dira balioak. | |
OINARRIZKO JAKINTZAK Q) Blokea: Erlijio katolikoa: Kristau nortasuna gizarte ingurunean bizitzeko gaitasuna, eta kristau tradizioak eta kultura baloratzea, mundu plural batean errespetuz bizitzea, eta haren irakaspenetan eta ospakizunetan parte hartzearekin gozatzea. | |
KE18 konpetentzia espezifikoari lotutako ebaluazio irizpideak | Oinarrizko jakintzak |
Kristau sinboloak, otoitzak, Bibliako pertsonaiak eta liturgia ospakizunak ezagutzea, eta, ildo horretan, Biblia Jainkoaren Hitz gisa ulertzea eta kulturartekotasuna norberaren eta komunitatearen aberastasun gisa baloratzea. | Kristau nortasuna eta gizarte ingurunea: kristau nortasuna ulertzea; kristau sinboloak, otoitzak eta jardunbideak ezagutzea; Biblia Jainkoaren komunikazio bide gisa ulertzea; Jesus Nazaretekoa, haren familia, dizipuluak eta Andre Maria ezagutzea; Elizan Jainkoarekiko harreman pertsonala eta komunitarioa bizitzea; liturgia egutegia eta haren ospakizunak ezagutzea; eta kulturartekotasuna baloratzea, norberaren eta gizartearen aberastasun iturri gisa. |
Inguruneko erlijio ospakizunetan, arteetan, musikan eta tradizioetan dagoen kristau mezua ulertzea, Biblia Jainkoaren Hitz gisa baloratzea, baita arterako inspirazioa den aldetik ere, eta edertasuna sorkuntza jainkotiarraren eta erlijio esperientziaren adierazpen gisa ulertzea. | Mundu ikuskerak, kristau tradizioa eta kultura: kristau sinesmen, tradizio eta ohiturak ulertzea; inguruneko musikan, arteetan eta tradizioetan dagoen kristau mezua errekonozitzea; erlijio ospakizunek fededunentzat duten garrantzia baloratzea; Biblia Jainkoaren Hitz gisa errekonozitzea; Jainkoak Israelgo herriarekin egindako ituna eta gizateriarako duen proiektua ezagutzea; Biblia historian zehar arterako inspirazio iturri izan dela ulertzea; eta edertasuna sorkuntzaren eta erlijio esperientziaren adierazpen gisa ulertzea. |
Jesusengan maitasuneko eta zerbitzuko eredua identifikatzea, maitasunaren agindua bizikidetzaren oinarri gisa hartzea, errukiari eta gupidari buruzko kontakizun ebanjelikoak identifikatzea, eta, senidetasuna eta barkamena ez ezik, erlijio eta emozio aniztasunarekiko errespetua ere sustatzea. | Mundu plural eta askotarikoan bizitzea, guztion etxea eraikitzeko: gizarte bizitza kristau ikuspegitik bereganatzea; Jesus Nazaretekoarengan pertsona guztiekiko maitasuneko eta zerbitzuko eredua errekonozitzea; maitasunaren agindua bizikidetzaren oinarri gisa hartzea; senidetasun jarrerak sustatzea; gupida, errukia eta barkamena lantzen dituzten kontakizun ebanjelikoak ezagutzea; gatazken konponbide baketsua sustatu duten biografia garrantzitsuak ezagutzea; bizikidetza baketsua sustatzen duten jarrerak bultzatzea; eta emozioak, sinesmenak eta erlijio adierazpenak errespetatzea. |
Proposatutako erlijio jardueretan aktiboki eta atseginez parte hartzea, eta kristau irakaspenekiko interesa eta motibazioa erakustea. | Kristau erlijioaren irakaspenetan parte hartzea eta horiez gozatzea: kristau erlijioaren irakaspenen inguruan proposatutako jardueretan aktiboki parte hartzea eta horiez gozatzea. |
(*) Ikasleek Erlijio Katolikoa ikasten ez badute, ordutegi horretan irakasleak programatutako beste jarduera batzuk eginen dira; curriculum honetako oinarrizko jakintzak eta konpetentziak hautatuko dira, eta eduki funtzionalak, konpetentziak sendotzea eta/edo norberaren autonomia eta ikasgelan/taldean parte-hartze inklusiboa indartzen dituzten proiektu transbertsalak lehenetsiko dira. | |
Arloa.–Komunikazioa.
1. Arloaren azalpena.
Definizioa: "Informazioa mezuen bidez transmititzeko eta interpretatzeko prozesu bat da komunikazioa, bi norabidekoa eta elkarrekikoa; mezu horiek pentsamenduak, beharrak, emozioak, nahiak eta asmoak adierazten ahal dituzte, eta igorleak zein hartzaileak partez behintzat partekatzen dituzten komunikazio modalitateak erabiltzen dituzte".
Pertsona guztiok erabiltzen ditugu kanal eta kode bat baino gehiago aldi berean eguneroko komunikazio ekintzetan. Desgaitasun intelektuala duten pertsona batzuek (oro har, laguntza premia handiagoak dituztenek) zailtasun handiagoak dituzte ahozko hizkuntzan maila egokia eskuratzeko; horregatik ikasi behar dute aldibereko kanal eta kode anitz (keinuak, begirada, kontaktua, zeinuak, piktogramak, sinboloak…) modu espontaneo eta funtzionalean erabiltzen, eguneroko interakzio testuinguruetan zerbait aditzera emateko eta mezuak ulertzeko. Laburbilduz, pertsona guztiek ez dute baliatzen ahal ahozko hizkuntza, edo ahozko hizkuntzarekin bakarrik ez dute lortzen komunikazio premiei erantzutea.
Multimodalitateak esan nahi du hainbat komunikazio kanal eta kode aldi berean baliatzea modu espontaneo, funtzional eta orokortuan. Haren bidez:
–Muga jakinak konpentsatzen dira, komunikazio areagotzaile eta alternatiboa (KAA) baliatuz.
–Ulermena indartzen da, mezua hobeki ulertzen baita keinuekin, ikusizko laguntzarekin eta/edo hitzezko hizkuntza sinplearekin batera ematen denean.
–Komunikatzeko asmoari laguntzen zaio, eta ingurukoek nahiak, arbuioak eta emozioak hautematea ahalbidetzen du.
–Inklusioa eta autodeterminazioa sustatzen dira, eta norbere burua ulertarazteko, besteak ulertzeko eta eskola, familia eta komunitate bizitzan parte hartzeko moduak eskaintzen zaizkio pertsonari.
Komunikazioa oinarrizko eskubide bat da (indarrean dagoen legerian jasoa), eta eskubide hori ez dago ikasleak adierazteko erabiltzen duen moduaren edo duen gaitasun mailaren mende.
Beraz, ikastetxeak konpromiso hauek hartu behar ditu:
–Komunikazioa curriculumaren plangintzaren erdigunean paratzea, bai jarduerak diseinatzean, bai ebaluazio estrategietan.
–Beharrezkoa denean, modalitate anitzeko komunikazioa sustatzea modu koherentean, pertsona eta haren ingurunea ardatz harturik, sistematikoki eta profesional talde osoa trebatuta.
–Mezuaren forma eta edukia balioesteko testuinguruak sortzea, hizkuntza zuzentasunetik harago (baina hura ahaztu gabe), eta, aldi berean, komunikatzeko asmoa, parte-hartzea eta norberaren ahotsa izateko eskubidea erraztea.
Komunikazioa ikasteko eta autodeterminaziorako baldintza ere bada. Funtzionala, espontaneoa eta testuinguruan kokatua izan behar du, eguneroko bizitzako egoera errealekin lotua, duintasunean oinarritua eta pertsonari balioa ematera bideratua.
Esparru horretan, komunikazio areagotzaile eta alternatiboa (KAA) baliatzeak berebiziko garrantzia hartzen du desgaitasun intelektuala duten pertsonen hezkuntza testuinguruan, arrazoi hauengatik:
–Komunikatzeko eskubidea bermatzen du hizketa funtzionala ez denean ere.
–Pertsonaren komunikazio errepertorioa zabaltzen du (keinuak, zeinuak, piktogramak, sinboloak, taulak eta gailu teknologikoak), eta aukera ematen dio bere beharrak, lehentasunak eta erabakiak adierazteko.
–Gizarte inklusioa eta autodeterminazioa sustatzen ditu, eta erraztu egiten du ikasgelako, familiako eta komunitateko interakzioa.
2. Arloak bizi kalitatearen alderdietan duen inpaktua.
Erabat funtsezkoa da Komunikazioaren arloaren eta bizi kalitatearen alderdien arteko lotura, adierazpen pertsonala, giza interakzioa eta esparru guztietako partaidetza aktiboa ahalbidetzen baititu.
–Ongizate fisikoa: osasunarekin lotutako premiak, mina edo gorputza eroso dagoen adierazteari esker, posible da behar diren zainketak garaiz jasotzea eta osasun arazoak prebenitzea.
–Ongizate emozionala: emozioak, nahiak eta frustrazioak partekatzeak murriztu egiten du bakartze emozionala eta, ingurunearen laguntzaren bidez, erregulazio afektiboa sustatzen du.
–Pertsonen arteko harremanak: bi norabideko komunikazioak elkarrekiko loturak, benetako adiskidetasuna eta gizarteko kide izateko sentipen esanguratsua eraikitzen ditu.
–Garapen pertsonala: mezuak ulertzeak eta ideiak adierazteak, ikaskuntza eta jakin-mina bultzatzeaz gain, konpetentzia berriak eskuratzea sustatzen du.
–Autodeterminazioa: lehentasunak adierazteak, nahi ez diren aukerak baztertzeak eta eguneroko erabakietan parte hartzeak indartu egiten du norberaren bizitzaren gaineko kontrola.
–Gizarte inklusioa: ikasgeletan, familietan eta komunitateetan modu funtzionalean jarduteak saihestu egiten du elkar ez ulertzeak eragindako bazterketa, eta herritartasun aktiboa bultzatzen du.
–Ongizate materiala: objektuak, zerbitzuak edo baliabide pertsonalak eskatzeari esker, modu autonomoan eskuratzen ahal da eguneroko bizitzarako beharrezkoa dena.
–Eskubideak: komunikazioak bermatzen du norberaren interesak defendatu, borondatea adierazi eta oinarrizko eskubideak baliatu ahal izatea, hala nola norbere ahotsa izatea, zernahi testuingurutan.
3. Curriculumeko elementuen arteko lotura.
ARLOA: KOMUNIKAZIOA (K) | |
1. konpetentzia espezifikoa (KE1-K) Eguneroko interakzio testuinguruetan mezuak ulertzeko eta adierazteko gaitasun funtzionala garatzea, eta askotariko komunikazio modalitateak modu egoki, funtzional, orokortu eta espontaneoan erabiltzea, gizarte inklusioa eta autodeterminazioa sustatzeko. | |
Loturarik handiena duten bizi kalitatearen alderdiak: Pertsonen arteko harremanak: modu eraginkor, autonomo eta esanguratsuan elkarri eragiteko gaitasunak sustatzen du harreman errazagoak, afektiboagoak eta errespetu handiagokoak sortzea eta mantentzea senideekin, ikaskideekin eta profesionalekin. Komunikazioa solaskide eta egoera bakoitzera egokitzeak hobetu egiten du elkar ulertzea, baita interakzioen kalitatea ere.Gizarte inklusioa: eguneroko testuinguruetan mezuak ulertzea eta adieraztea, komunikazioa solaskideari eta egoerari egokitzea eta askotariko komunikazio modalitateak erabiltzea lagungarri dira eguneroko bizitzan baldintza berdintasunez parte hartzeko. Lagungarri dira, orobat, talde, familia, ikasgela edo komunitate inguruneetako kide sentitzeko, komunikazio zailtasunen ondorioz baztertuta gelditu gabe. | |
OINARRIZKO JAKINTZAK A) Blokea: Komunikazio multimodala: Eguneroko testuinguruetan mezuak trukatzeko gaitasun funtzionala izatea, eta, horretarako, hainbat komunikazio kanal eta kode aldi berean erabiltzea modu espontaneo, funtzional eta orokortuan. | |
KE1 konpetentzia espezifikoari lotutako ebaluazio irizpideak | Oinarrizko jakintzak |
Testuinguruari eta komunikazio asmoari egokitutako komunikazio modalitateen (hitzezkoen eta hitzik gabekoen) ulermena eta erabilera funtzionala erakustea arian-arian. | Komunikatzeko modalitate eta kodeak erabiltzea eta ulertzea: egoeraren arabera beharrezkoak diren komunikazio kodeak ulertzea eta egoki eta espontaneoki erabiltzea, eta konturatzea mezu bera modu batean baino gehiagotan adierazten ahal dela. |
Laguntzarekin edo autonomoki, testuingurura eta solaskidera doitutako komunikazio euskarri fisikoak erabiltzea (kasuak hala eskatzen duenean), barnean harturik teknologia gutxiko baliabideak (taulak, komunikatzeko koadernoak…), teknologia ertainekoak (grabagailudun sakagailuak…) eta teknologia handikoak (komunikagailuak, tabletak, telefono adimendunak…), hori guztia mezuak adierazten eta ulertzen laguntzeko. | Komunikazio euskarri fisikoak erabiltzea: adierazpena eta ulermena errazten duten euskarri fisiko egokiak erabiltzea askotariko komunikazio testuinguruetan. |
Modu kontzientean edo gidatuta, mezu bat transmititzeko komunikazio biderik eraginkorrena erabiltzea (zuzenekoa, ekorketa lagundua edo independentea), erakustea ulertzen dela haren erabilgarritasun funtzionala eta, hala, komunikaziorako konpetentzia eta ongizate pertsonala hobetzen laguntzea. | Komunikaziorako sarbide moduaren erabilera funtzionala: sarbide modu bat edo gehiago ulertzea eta funtzionalki erabiltzea (zuzenean ukitzea, sakagailu elektronikoa, solaskidearekin keinuak egitea). |
ARLOA: KOMUNIKAZIOA (K) | |
2. konpetentzia espezifikoa (KE2-K) Hizketako soinuen produkzioa, bereizketa eta antolaketa garatzea, aho-fonazioko organoak koordinatzearen eta fonemak, silabak, sasihitzak eta zailtasun maila desberdineko hitzak arian-arian artikulatzearen bidez, eta, aldi berean, kontraste fonologikoak entzunez identifikatzea eta pixkanaka elementu prosodikoak baliatzea, laguntza multimodalak eta komunikazio egoera funtzionalak erabiliz; hori guztia ulergarritasuna, ahozko hizkuntzaren ulermena eta parte-hartze aktiboa sustatzeko eguneroko bizitzako interakzioan eta askotariko testuinguruetan. | |
Loturarik handiena duten bizi kalitatearen alderdiak: Pertsonen arteko harremanak: hizketa eta prosodia argiagoa izateak hobetu egiten ditu elkar ulertzea eta interakzioen kalitatea.Gizarte inklusioa: ahozko hizkuntzaren ulermena eta ulergarritasuna hobetzeak erraztu egiten du ikasgeletan, kidekoen taldeetan, familian eta komunitate inguruneetan aktiboki parte hartzea, eta, hala, murriztu egiten da elkar ulertzeko zailtasunek eragindako bazterketa. Komunikazio testuinguru funtzionalek sustatzen dute gizarte jardueren parte sentitzea eta haietan jarraitzea, hizkuntza oztoporik gabe. | |
OINARRIZKO JAKINTZAK B) Blokea: Fonetika eta fonologia: Hizkuntzaren soinuak argi eta koherentziaz ahoskatzeko eta antolatzeko gaitasuna, norbere burua ulertarazteko eta besteak ulertzeko. | |
KE2 konpetentzia espezifikoari lotutako ebaluazio irizpideak | Oinarrizko jakintzak |
Bokal soinuak eta bokal multzoak produzitzea eta artikulatzea, aho-fonazioko organoak koordinaturik baliatuz, eta argitasunean, ulergarritasunean eta zehaztasun fonetikoan aurrera egiten dela erakustea. | Bokal soinuak eta bokal multzoak produzitzea: bokal soinuak (/a/, /e/…) eta bokal multzoak (/ai/, /ou/…) argi, ulertzeko moduan eta zehaztasun fonetikoz ahoskatzea. |
Kontsonante soinuak eta kontsonante multzoak produzitzea eta artikulatzea, aho-fonazioko organoak koordinaturik baliatuz, eta argitasunean, ulergarritasunean eta zehaztasun fonetikoan aurrera egiten dela erakustea. | Kontsonante soinuak eta kontsonante multzoak produzitzea: kontsonante soinuak (/p/, /t/, /k/…) eta kontsonante multzoak (bl, pl, kl…) argi, ulertzeko moduan eta zehaztasun fonetikoz ahoskatzea. |
Silabak (zuzenak, alderantzizkoak, mistoak eta kontsonante multzodunak) produzitzea eta artikulatzea, aho-fonazioko organoak koordinaturik baliatuz, eta argitasunean, ulergarritasunean eta zehaztasun fonetikoan aurrera egiten dela erakustea. | Silabak produzitzea: silaba zuzenak (pa, to, mi…), alderantzizko silabak (an, ol…), silaba mistoak (bar, bal…) eta kontsonante multzodun silabak (blo, plo…) argi, ulertzeko moduan eta zehaztasun fonetikoz ahoskatzea. |
Hitzak (silaba bakarrekoak, bi silabakoak, hiru silabakoak eta silaba anitzekoak) ekoiztea eta artikulatzea, aho-fonazioko organoak koordinaturik baliatzea, eta argitasunean, ulergarritasunean eta zehaztasun fonetikoan aurrera egiten dela erakustea. | Hitzak produzitzea: hitzak (silaba bakarrekoak, bi silabakoak, hiru silabakoak eta silaba anitzekoak) argi, ulertzeko moduan eta zehaztasun fonetikoz ahoskatzea. |
Soinuak elkarren artean bereiztea: bokal eta kontsonante fonemak, kontsonante multzoak, silabak eta hitzak. | Bereizketa: soinu batzuk beste batzuetatik bereiztea, bakoitza nola entzuten den ohartuta: bokal fonemak (/a/ eta /e/), kontsonante fonemak (/p/ eta /b/), kontsonante multzoak (/tr/ eta /dr/), silabak ("pa" eta "ta") eta hitzak ("pare" eta "bale"). |
Hizketaren elementu prosodikoak arian-arian antolatzea, barnean harturik azentua, intonazioa, erritmoa eta abiadura, eta haien produkzioa askotariko komunikazio asmo eta testuinguruetara doitzea, komunikazioa eraginkorragoa izan dadin. | Prosodia: hitz egitean ahotsaren azentua, intonazioa, erritmoa eta abiadura antolatzea. |
Komunikazio trukeetan parte hartzea, eta ahozko produkzio gero eta ulergarriagoak erabiltzea; hori guztia ekoizpena, bereizketa eta prosodia uztarturik eta, beharrezkoa denean, baliabide areagotzaile edo alternatiboak baliatuta, inklusioa, autonomia eta bizi kalitatea sustatzeko. | Ahozko produkzio ulergarriak: produkzioa, bereizketa eta prosodia uztartzen dituzten ahozko produkzio ulergarriak baliatuz sorturiko komunikazio trukeak. |
ARLOA: KOMUNIKAZIOA (K) | |
3. konpetentzia espezifikoa (KE3-K) Hiztegiaren erabilera funtzionala eta hitzen esanahien eta haien arteko erlazioen ulermena garatzea, eta, horretarako, hitz mota desberdinak identifikatzea eta erabiltzea, eta komunikazio egoera esanguratsuetan erlazio semantikoak ezartzea laguntza multimodalak erabiliz; hori guztia mezuak ulertzea eta adieraztea, esanahia eraikitzea eta eguneroko bizitzako testuinguruetan partaidetza aktiboa izatea errazteko. | |
Loturarik handiena duten bizi kalitatearen alderdiak: Garapen pertsonala: hitz mota desberdinak identifikatzeak, erlazio semantikoak ezartzeak eta esanahia eraikitzeak nabarmen areagotzen ditu hizkuntza konpetentzia, heldutasun kognitiboa eta mundua hizkuntzaren bidez interpretatzeko gaitasuna. Esanahien barne sistema eraikitzen laguntzen du, eta, hala, ingurunea ulertzea eta sakontasun handiagoz pentsatzea lortzen da.Gizarte inklusioa: komunikazio egoera esanguratsuetan hiztegia modu funtzionalean erabiltzeak eguneroko bizitzan (ikasgelan, familian eta komunitatean) aukera berdintasunez parte hartzea ahalbidetzen du, testuinguru bakoitzeko arauak, jarraibideak eta diskurtsoak eskuratzen baitira. Taldeetako kide sentitzea, mezu sozialak ulertzea eta partekatutako jardueretan aktiboki parte hartzea sustatzen du. | |
OINARRIZKO JAKINTZAK C) Blokea: Lexikoa eta semantika: Bakoitzak eskura duen lexikoaren eta hitzen esanahien eta haien arteko erlazioen erabilera funtzionala, mezuak ulertzeko eta adierazteko. | |
KE3 konpetentzia espezifikoari lotutako ebaluazio irizpideak | Oinarrizko jakintzak |
Hitz mota desberdinak (izenak, aditzak, adjektiboak, izenordainak, artikuluak, adberbioak eta juntagailuak) eta deklinabidea erabiltzea ahozko edo idatzizko produkzio errazetan, komunikazio asmora doiturik eta testuinguru funtzionaletan zehaztasun eta aniztasun lexikoan aurrera egiten dela erakutsiz, ahozko edo idatzizko esaldietan ideiak, ekintzak, ezaugarriak eta elementuen arteko erlazioak adierazteko. | Askotariko hitz motak erabiltzea eta ulertzea komunikatzean: hitz mota desberdinak (izenak, aditzak, adjektiboak, izenordainak, artikuluak, adberbioak eta juntagailuak) eta deklinabidea identifikatzea eta erabiltzea komunikazio egoera errazetan. |
Hitzen arteko esanahi erlazioak ulertzea eta erabiltzea, hala nola sinonimia, antonimia, polisemia eta homonimia, baita eremu semantikoak ere; era berean, inguruneko elementuen arteko antzekotasunak eta desberdintasunak ezartzea, eta informazioa gero eta zehaztasun handiagoz deskribatzeko, sailkatzeko eta antolatzeko baliatzea hizkuntza, hiztegia aberasten eta hizkuntza ulertzen aurrera egiten dela erakutsiz. | Hitzen arteko esanahi erlazioak: hitzen arteko esanahi erlazioak ezagutzea eta ulertzea, baita inguruneko elementuen (objektuak, animaliak, elikagaiak…) edo egoeren arteko antzekotasunak eta desberdintasunak identifikatzea ere. |
ARLOA: KOMUNIKAZIOA (K) | |
4. konpetentzia espezifikoa (KE4-K) Oinarrizko gramatika formen erabilera garatzea eta gero eta egitura konplexuagoetan antolatzea, eta, horretarako, arian-arian elementu morfologiko eta sintaktikoak erabiltzea (generoa, numeroa, aditz formak, izenordainak, lokailuak eta perpaus egiturak) komunikazio egoera funtzionaletan, laguntza multimodalak erabiliz, hori guztia mezu argiak, koherenteak eta testuingurura doituak eraikitzeko eta ulertzeko, eta, hala, interakzioa, autonomia eta gizarte partaidetza ahalbidetzeko. | |
Loturarik handiena duten bizi kalitatearen alderdiak: Garapen pertsonala: generoa, numeroa, aditz formak, izenordainak, lokailuak eta perpaus egitura konplexuagoak erabiltzeak aurrerapen nabaria eragiten du konpetentzia linguistikoan eta kognitiboan, eta heldutasuna ez ezik pentsamendua antolatzeko gaitasuna ere sustatzen du. Gero eta mezu landuagoak eraikitzeari esker, nortasuna eta autokontzeptu aberatsagoa eta konplexuagoa eraikitzen dira.Gizarte inklusioa: testuingurura doitutako gramatika egitura argiagoen bidez komunikatzeak erraztu egiten du baldintza berdintasunez parte hartzea ikasgelan, familian, komunitatean eta ingurune formal zein informaletan. Egoera bakoitzeko aginduak, arauak, azalpenak eta diskurtsoak eskuratzea ahalbidetzen du, eta, hala, lagungarria da gizarte bizitzaren parte sentitzeko eta hartan jarraitzeko. | |
OINARRIZKO JAKINTZAK D) Blokea: Morfologia eta sintaxia: Oinarrizko gramatika formak erabiltzea eta egitura ordenatuetan konbinatzea, mezu argiak eta ulergarriak eraikitzera eta ulertzera bideratuta. | |
KE4 konpetentzia espezifikoari lotutako ebaluazio irizpideak | Oinarrizko jakintzak |
Ahozko edo idatzizko produkzio errazetan singularreko eta pluraleko nahiz maskulinoko eta femeninoko formak erabiltzea, eta erakustea aurrera egiten dela komunztaduran eta mezua komunikazio testuinguru funtzionaletara egokitzean. | Numeroa eta generoa: singularreko eta pluraleko nahiz maskulinoko eta femeninoko formak erabiltzea. |
Ohiko hitzetan maiz erabiltzen diren atzizkiak eta aurrizkiak erabiltzea, haien esanahia aldatzeko edo ñabartzeko, eta erakustea aurrera egiten dela erlazio morfologikoak ulertzen eta baliatzen testuinguru esanguratsuetan. | Atzizkiak eta aurrizkiak: gramatika kategoria aldatzen duten ohiko atzizkiak erabiltzea, edo txikigarria (etxetxo), handigarria (etxetzar) nahiz lanbidea (dendari) adierazten dutenak. Esanahia aldatzen duten aurrizkiak erabiltzea: ezezkoa adierazten dutenak (deseroso), lekua adierazten dutenak (azpimarra), denbora adieraztekoak (aurreiritzi) eta abar. |
Adjektiboaren graduak (positiboa, konparatiboa eta superlatiboa) erabiltzea komunikazio egoeretan, eta gero eta zehazkiago doitzea ezaugarrien eta intentsitateen adierazpena. | Adjektiboaren graduak: adjektiboaren intentsitatea edo konparazioa adierazten duten formak baliatzea (handia, handiagoa, oso handia…). |
Oinarrizko aditz formak eta adizkiak erabiltzea pertsona eta denbora (iragana, oraina eta geroa) adierazteko, eta komunztaduran eta mezuaren argitasunean aurrera egiten dela erakustea. | Aditz formak eta adizkiak: oinarrizko aditz formak erabiltzea, ekintza nork egiten duen eta noiz gertatzen den (iraganean, orainaldian edo geroaldian) adierazteko. |
Askotariko izenordain motak erabiltzea komunikazio produkzioetan, komunikazio asmora doituta eta diskurtsoaren kohesioa eta argitasuna hobetzeko. | Izenordainak: izenordain pertsonalak (ni, zu, hura), erakusleak (hau, hori), posesiboak (nirea, zurea), erlatiboak (zeina, non), zehaztugabeak (batzuk, zenbait), zenbatzaileak (bat, bikoitza), galdetzaileak/harridurazkoak (zer, zeinen) eta bihurkariak (neure burua, bere burua)... |
Ohiko deklinabide atzizkiak erabiltzea komunikazio egoeretan lekua, konpainia, norakoa edo helburua adierazteko, gero eta egokiago eta modu ulergarriagoan. | Deklinabidea: ohiko deklinabide atzizkiak erabiltzea egiten edo ulertzen dituen ekintzetan lekua, konpainia, norakoa edo helburua adierazteko (-ra, -tik, -rekin, -n, -gatik…). |
Holofraseak (hitzak, zeinuak edo sinboloak) mezu oso gisa erabiltzea eta ulertzea egoera funtzionaletan, eta komunikazio asmoa eta testuinguruarekiko egokitasuna erakustea. | Holofrasea: ahozko edo idatzizko hitz bakar bat, zeinu bat edo sinbolo grafiko bat erabiltzea eta ulertzea kasuko egoeran mezu oso eta funtzional bat transmititzeko (adibidez, "ura" eskatzeko). |
Bizpahiru hitz, zeinu edo sinbolo ordena egokian konbinatzea mezu errazak adierazteko, eta antolaketa sintaktikoan eta ulermenean aurrera egiten dela erakustea. | Hitz konbinazioak: bizpahiru hitz, zeinu edo sinbolo ordena egokian elkartzea eta ulertzea ("auto gorria", "panpina hautsia"...). |
Subjektua eta predikatua dituzten esaldi bakunak eraikitzea eta ulertzea, eta hizkuntza egituratzen eta mezuaren argitasunean aurrera egiten dela erakustea. | Esaldi bakunak: subjektua eta predikatua dituzten aditz bakarreko perpaus errazak eraikitzea eta ulertzea. |
Maiz erabiltzen diren lokailuen bidez, perpaus elkartuak egitea eta ulertzea, eta, hala, komunikazio egoeretan informazioa zabaltzea eta zehaztea. | Perpaus elkartuak: maiz erabiltzen diren lokailuen bidez (eta, baina, beraz, ondotik…) bi perpaus bakun edo gehiago erabiltzea eta ulertzea. |
Koherentziaz antolatutako enuntziatu sekuentziak adieraztea eta ulertzea, eta, ildo horretan, komunikazio trukeetan parte hartzea eta diskurtso funtzional eta ulergarria eraikitzeko bidean aurrera egiten dela erakustea. | Diskurtsoa: zenbait esaldi edo mezu ulergarriz osaturiko sekuentzia ordenatuak erabiltzea eta beste pertsona batzuek antolatutako sekuentzia laburrak ulertzea. |
ARLOA: KOMUNIKAZIOA (K) | |
5. konpetentzia espezifikoa (KE5-K) Eguneroko gizarte testuinguruetan hizkuntza modu funtzionalean, sozialki egokian eta interakziora, solaskidera eta xedera egokituta erabiltzeko eta ulertzeko gaitasun funtzionala garatzea; eta, horrela, mezuak giza interakziorako tresna eraginkor bihurtzea, gizarte inklusioaren eta autodeterminazioaren bidez bizi kalitatea sustatzeko. | |
Loturarik handiena duten bizi kalitatearen alderdiak: Gizarte inklusioa: Komunikazio egoera esanguratsuetan parte hartzeak, mezua solaskideari eta testuinguruari doitzeak eta komunikazio funtzio askotarikoak erabiltzeak (galderazkoa, adierazgarria, pertsonen artekoa, ludikoa eta abar) erraztu egiten du taldeetako, ikasgeletako eta komunitate inguruneetako kide sentitzea. Eguneroko bizitzan baldintza berdintasunez parte hartzen laguntzen du, eta murriztu egiten du komunikazio zurrun edo desegokiak eragindako bazterketa.Pertsonen arteko harremanak: hizkuntza solaskideari eta testuinguruari egokitzeak hobetu egiten ditu harremanen kalitatea, elkar ulertzea eta enpatia. | |
OINARRIZKO JAKINTZAK E) Blokea: Pragmatika: Hizkuntza enuntziatuaren, testuinguruaren eta solaskideen artean ezartzen den harremanaren arabera baliatzeko gaitasuna, komunikazio asmoetara eta hizkuntzaz kanpoko faktoreetara egokituz, eguneroko gizarte interakzioetan mezu eraginkorrak sortzeko eta interpretatzeko. | |
KE5 konpetentzia espezifikoari lotutako ebaluazio irizpideak | Oinarrizko jakintzak |
Ikasleak berezko duen komunikazio modalitatea erabiltzea eguneroko egoeretan nahiak, beharrak eta lehentasunak adierazteko edo zerbait baztertzeko, eta horretarako eskaerak, hautuak edo zer atsegin duen eta zer ez adieraztea, betiere komunikazio asmoa eta testuinguruarekiko gero eta egokitasun handiagoa erakutsiz. | Nahiak eta/edo beharrak adierazteko funtzioa: eguneroko egoeretan nahiak, beharrak eta lehentasunak adieraztea edo zerbait baztertzea, ikaslearen berezko komunikazio modalitatea erabiliz. |
Ikasleak berezko duen komunikazio modalitatea erabiltzea modu espontaneo eta esplizituan partekatzeko munduari, esperientziei eta pertzepzio pertsonalei buruzko informazioa, eta, horretarako, deskribapenak eta kontaketak egitea edo azalpenak edo jarraibideak ematea, eta aurrerapenak egitea mezuaren argitasunean, garrantzian eta antolaketan. | Funtzio deklaratiboa (informazioa partekatzea): modu espontaneo eta esplizituan partekatzea munduari, esperientziei eta pertzepzio pertsonalei buruzko informazioa. |
Ikasleak berezko duen komunikazio modalitatea erabiltzea pertsonen arteko harremanak ezartzeko, bere burua eta besteak errekonozituz, eta gizarte formulak, izenordain egokiak eta oinarrizko elkarrizketa estrategiak erabiliz, eta aurrerapenak egitea elkarrekiko interakzioan. | Pertsonen arteko funtzioa (pertsonaren kontzeptua): norbere burua eta besteak nortasun propioa duten subjektu bereizi gisa hartzea, eta solaskide batzuekin zein besteekin elkarrizketa naturalak izatea. |
Ikasleak berezko duen komunikazio modalitatea erabiltzea galderak egiteko eta erantzuteko, baita informazioa lortzeko edo zabaltzeko ere, galdera egitura oinarrizkoak zein konplexuak baliatuz, eta interakzioan bere burua ulertarazteko eta besteak ulertzeko interesa erakustea. | Galdetzeko funtzioa: galderak egitea eta galderei erantzutea, informazioa eskatzea, zalantzak argitzea, ulertu ez dena argitzea eta xehetasun garrantzitsuak zehaztea eguneroko interakzioetan. Jakin-mina. |
Ikasleak berezko duen komunikazio modalitatea erabiltzea asmo ludikoa edo umorezkoa adierazteko edo bestea alaitzeko, eta testuinguru egokietan txisteak, gehiegikeriak edo esanahi bikoitzeko komentarioak ulertzea eta sortzea, umorearen gizarte arauetara pixkanaka egokitzen dela erakutsiz. | Txantxa edo umore funtzioa: komunikazio testuingurura egokitutako asmo ludikoa edo umorezkoa adieraztea. |
Ikasleak berezko duen komunikazio modalitatea erabiltzea komunikazio jarduera ludikoetan parte hartzeko, eta, ildo horretan, hizkuntza modu espontaneo eta malguan baliatzea, sormena, interakzioa eta partekatutako gozamena sustatuz, eta hizkuntza beste pertsona batekin interakzioan irudikatzeko, probatzeko eta dibertitzeko esparru gisa sendotzea. | Jolas funtzioa edo funtzio ludikoa: komunikazio modalitatea beste pertsona batzuekin gozatzeko, arakatzeko eta esperimentatzeko bitarteko gisa erabiltzea. |
Ikasleak berezko duen komunikazio modalitatea erabiltzea pentsamenduak, planak, gogoetak eta pertzepzio pertsonalak adierazteko, ahozko nahiz idatzizko hizkuntza edo beste komunikazio sistemaren bat baliatuz, eta, hala, gero eta antolaketa hobea eta testuinguruarekiko egokitasun handiagoa agertzea. | Funtzio autorregulatzailea eta intrapertsonala: pentsamenduak, planak, gogoetak eta pertzepzio pertsonalak adieraztea eta ulertzea. |
Garapen Sozialaren esparrua
Arloa.–Trebetasun Sozialak.
1. Arloaren azalpena.
Definizioa: "Beste pertsona batzuekin egoki, errespetuz eta testuingurura doituta interakzioan aritzeko tresnak, askotariko komunikazio kodeen bidez mezuak ulertzea eta adieraztea, gizarte egoeretan norberaren jokabidea erregulatzea, harreman positiboak eta elkarrekikoak ezartzea, gatazkak modu eraikitzailean konpontzea eta ingurune desberdinetan aktiboki parte hartzea".
Trebetasun sozialak funtsezko osagaiak dira garapen pertsonalerako, bizikidetzarako eta inklusiorako. Desgaitasun intelektuala duten ikasleen kasuan, trebetasun horiek ez dira beti eskuratzen bat-batean; horregatik, modu esplizitu, sistematiko eta funtzionalean irakatsi behar dira. Beste pertsona batzuekin harremanak izateak berekin ekartzen du gizarte seinaleak ulertzea, egoera emozionalak adieraztea, jokabidea testuingurura doitzea, laguntza eskatzea, muga pertsonalak ezartzea eta defendatzea, partekatutako jardueretan parte hartzea eta kidekoekin zein helduekin lotura esanguratsuak eraikitzea.
Esparru honetako lana gizarte lotura segurutik, norbera eta besteak aintzatestetik, eta gustuak, arbuioak, beharrak eta emozioak errespetuz adierazteko gaitasunetik abiatzen da. Hortik aurrera, ikasleek interakziorako oinarrizko trebetasunak garatzen ahal dituzte arian-arian, hala nola agurtzea, begiratzea, erantzutea, kontaktua hastea, truke laburrei eustea, txandak errespetatzea eta kortesiazko formulak erabiltzea. Konpetentzia horiek dira harreman konplexuagoetarantz aurrera egiteko oinarria, hala nola lagunak egiteko, taldeetan parte hartzeko, zeregin komunetan elkarlanean aritzeko eta testuinguru inklusiboetan elkarrekiko interakzioei eusteko.
Elkarrizketarako trebetasunak ikastea ere erabakigarria da, posible egiten baitute hartu-eman naturalak izatea, besteen asmoak ulertzea eta gaizki-ulertuak konpontzea, halakoak sortzen direnean. Era berean, pertsonen arteko arazoak konpontzeko, ikasi egin behar da bulkadak kontrolatzen, emozioak ezagutzen, konponbideak negoziatzen eta, beharrezkoa denean, helduen bitartekaritza onartzen. Horrek guztiak bizikidetza lasaiagoa eta doiagoa sustatzen du, errespetu handiagokoa.
Arlo horren parte dira, berebat, autoritate figurekiko harremanak eta elkarri laguntzeko trebetasunak. Laguntza noiz eskatu eta noiz onartu jakiteak, eskertzeak edo beste pertsona batzuei eskaintzeak interdependentzia positiboa sustatzen du, baita pertsona bakoitzak taldeari zerbait eskain diezaiokeen inguruneetan parte hartzea ere. Alde horretatik, trebetasun sozialak ez dira ulertu behar kanpoko arauetara egokitze huts gisa, baizik eta duintasunez parte hartzeko, norbere burua babesteko, loturak sortzeko eta partekatutako bizitzari ekarpena egiteko modu gisa.
Ikastetxeak interakzio esperientzia errealak sustatu behar ditu askotariko testuinguru esanguratsuetan, doitutako laguntzen eta maiz praktikatzeko aukeren bidez. Helburua ez da ikasleek konpetentzia soziala dutela "ematea", baizik eta harremanak modu autentiko, seguru eta gogobetegarrian izatea, betiere haien komunikatzeko modua eta laguntza premiak errespetatuz.
2. Arloak bizi kalitatearen alderdietan duen inpaktua.
Oso estua da trebetasun sozialen eta bizi kalitatearen alderdien arteko lotura, eremu horrek zuzenean eragiten baitio pertsonaren ongizate integralari.
–Ongizate emozionala: harreman positiboek areagotu egiten dituzte segurtasuna, konfiantza eta kide izateko sentipena.
–Ongizate fisikoa: harreman ingurune seguru batek tentsioak murrizten ditu, norbere zaintza sustatzen du eta estres egoerak gutxitzen ditu.
–Pertsonen arteko harremanak: eremu hauxe da harremanon oinarri nagusia, posible egiten baitu lotura esanguratsuak sortzea, mantentzea eta haietaz gozatzea.
–Garapen pertsonala: interakzioan aritzen, gatazkak konpontzen eta emozioak adierazten ikasteak indartu egiten ditu konpetentzia sozialak eta egokitze-konpetentziak.
–Autodeterminazioa: gustuak, mugak eta erabakiak adierazi ahal izateak indartu egiten du norberaren bizitzaren gainean jarduteko gaitasuna.
–Gizarte inklusioa: taldeetan eta partekatutako testuinguruetan esku hartzeak erraztu egiten du komunitatean presente egotea eta parte hartzea.
–Ongizate materiala: trebetasun sozial doituek laguntzak, baliabideak eta aukerak eskuratzea errazten dute.
–Eskubideak: komunikatzen, laguntza eskatzen eta norbere burua defendatzen eta entzunarazten jakiteak lagundu egiten du eskubide pertsonalak eta sozialak benetan baliatzen.
3. Curriculumeko elementuen arteko lotura.
ARLOA: TREBETASUN SOZIALAK (TS) | |
1. konpetentzia espezifikoa (KE1-TS) Erreferentziazko helduekin eta kidekoekin gizarte lotura seguruak eta doituak garatzea, eta, ildo horretan, interakzioarekiko, partekatutako ekintzarekiko eta arretarekiko eta sintonia emozionalarekiko interesa erakustea, eta besteen asmoak eta egoera mentalak pixkanaka ulertzea harreman esperientzia egonkorren, jolas egoeren, komunikazioaren eta bitartekotza bidezko interakzioaren bitartez, guztia ere segurtasun emozionala, gizarte partaidetza, harreman esanguratsuak eraikitzea eta bizi kalitatea sustatzeko. | |
Loturarik handiena duten bizi kalitatearen alderdiak: Pertsonen arteko harremanak: erreferentziazko helduekin eta kidekoekin lotura seguruak eta doituak garatzeak eta partekatutako ekintza eta arreta nahiz sintonia emozionala sustatzeak zuzenean eragiten dute harremanen kalitatean eta egonkortasunean. Besteen asmoak eta egoera mentalak arian-arian ulertzeak indartu egiten du enpatia, baita harreman esanguratsu eta gogobetegarriak mantentzeko gaitasuna ere.Ongizate emozionala: harreman esperientzia egonkorretan, jolasetan eta bitartekotza bidezko interakzioan parte hartzeak, testuinguru seguruetan egiten denean, kide izateko, segurtasuneko eta onarpeneko sentipenak sustatzen ditu. Interakzio atsegin, ulergarri eta aurreikusgarriez gozatzeak murriztu egiten ditu antsietatea, bakardadea eta segurtasun emozionalik eza. | |
OINARRIZKO JAKINTZAK A) Blokea: Gizarte lotura: Kidekoekin eta helduekin lotura emozionalak hasteko eta mantentzeko gaitasun ebolutiboa, eta, horri esker, besteen asmoak eta emozioak ulertu eta interpretatu ahal izatea. | |
KE1 konpetentzia espezifikoari lotutako ebaluazio irizpideak | Oinarrizko jakintzak |
Figura heldu egonkorrak ezagutzea eta bilatzea, arakatzeko oinarri segurutzat hartuta, haiengana itzuli ahal izateko estresa edo ziurgabetasuna sentituz gero. | Erreferentziazko helduekiko lotura: figura heldu egonkorrekin (ama, aita, irakasleak, begiraleak) konfiantzazko eta segurtasunezko harremana izatea; pertsona horiek ingurunea arakatzeko oinarri segurutzat hartzea, eta haiengana itzultzea estres edo ziurgabetasun egoeretan. Familia motak edo familia aniztasuna. |
Kidekoekin interakzioan aritzeko interes espontaneoa erakustea, haien konpainia bilatzea eta horretan pertseberatzea, hasierako zailtasunak gorabehera. | Kidekoekin harremanak izateko motibazioa: kidekoekin interakzioan jarduteko interes espontaneo eta doitua, jolasetan edo jardueretan haien konpainia aktiboki bilatzea, eta gizarte harremana izateko ahalegin horretan pertseberatzea, elkar ulertzeko hasierako zailtasunak gorabehera. |
Besteekin mugimenduzko edo prozedurazko ekintzak partekatzea, helburu komunak lortzeko edo partekatutako jardueretan parte hartzeko. | Baterako ekintzarako gaitasuna: bi pertsonaren edo gehiagoren artean mugimenduak edo prozedurak koordinatzea, helburu komun bat lortzeko edo partekatutako jarduera batean parte hartzeko. |
Beste norbaitekin partekatzea objektuen, egoeren edo gertakarien gaineko arreta, begiradaren edo keinuen bidez. | Baterako arretarako gaitasuna: beste norbaitekin partekatzea objektu, egoera edo gertakari baten gaineko arreta. |
Bestearen emozioarekin konektatzea esperientzia partekatuen inguruan. | Baterako kezkarako gaitasuna: bestearen emozioarekin konektatzea esperientzia partekatuen inguruan. |
Besteengan pentsamendu, nahi eta asmo desberdinak errekonozitzea, eta horiek besteen jokabidean izaten ahal duten eragina aurreikustea. | Adimenaren oinarrizko teoria: beste pertsonengan pentsamendu, sinesmen, nahi eta asmo desberdinak errekonozitzea, besteen jokabidean duten eragina pixkanaka aurreikustea, eta besteen ikuspegiak eta norberarenak bereiztea. |
Laguntza premiak, haserreak eta espazio pertsonalaren beharrak eta abar identifikatzea zantzu sozial errazen bidez (aurpegierak, ahots tonua, gorputz hizkuntza), eta eskola eta familia inguruneko eguneroko testuinguruetan modu enpatiko eta sozialki egokian erantzutea. | Oinarrizko asmoen inferentzia: zantzu sozial errazak interpretatzea eta inguruko pertsonen laguntza premiak, haserreak, espazio pertsonalaren beharrak eta abar ondorioztatzea. |
Eguneroko interakzioetan txantxei, ironiei eta gezur errukitsuei antzematea testuinguruko zantzu sozialen bidez (ahots tonua, aurpegierak, egoera), eta, ildo horretan, benetako asmoak eta itxurazkoak bereiztea eta egoki erantzutea, gizarte testuinguruaren arabera. | Egoera mental konplexuen inferentzia: zantzu sozialak interpretatzea, eguneroko interakzioetan txantxei, ironiei, gezur errukitsuei eta inplizituki adierazitako beste asmo konplexu batzuei antzemateko. |
ARLOA: TREBETASUN SOZIALAK (TS) | |
2. konpetentzia espezifikoa (KE2-TS) Norberaren eta besteen emozioak identifikatzeko, adierazteko eta erregulatzeko trebetasunak garatzea, baita lehentasunak eta muga pertsonalak errespetuz defendatzeko ere, eta, bide horretan, norberaren emozioak ezagutzeko, besteen egoera afektiboak errekonozitzeko, gustuak argi adierazteko eta egoera desegokiak irmo baztertzeko gai izatea norberaren komunikazio sistemaren bidez, ongizate emozionala, autonomia, eskubideen defentsa eta bizi kalitatea sustatzeko. | |
Loturarik handiena duten bizi kalitatearen alderdiak: Ongizate emozionala: norberaren eta besteen emozioak identifikatzeak, adierazteak eta erregulatzeak egonkortasun emozionala sustatzen du, murriztu egiten ditu antsietatea, kontrolik gabeko haserrea eta inpultsibotasuna, eta barne harmonia handiagoa sentiarazten du. Gustuak argi adierazteak eta egoera desegokiak baztertzeko gaitasunak osotasun emozionala babesten dute eta ongizate egoera orokorrari laguntzen diote.Autodeterminazioa: lehentasunak eta muga pertsonalak errespetuz defendatzeak berekin dakar norbere burua emozionalki ezagutzea, norberaren erabakiak hartzea eta argi adieraztea, eta horrek autonomia indartzen du. Emozioak erregulatzeak eta norberaren komunikazio sistemaren bidez doiki adierazteak norberaren irizpidearen arabera jardutea ahalbidetzen dute, besteen interpretazioaren mende bakarrik egon gabe.Eskubideak: egoera desegokiak irmo baztertzeko eta lehentasunak adierazteko gaitasuna zuzenean lotuta dago osotasun pertsonalerako, babeserako eta entzuna izateko eskubidearekin. Ahalbidetzen du pertsonak bere mugak defendatzea, ezetz esatea zerbait gustatzen ez zaionean, eta laguntza eskuratzea gainezka eginda sentitzen bada edo bere eskubideak urratu dituztela uste badu. | |
OINARRIZKO JAKINTZAK B) Blokea: Asertibotasuna, emozioak eta autoezagutza: Emozioak adierazteko eta jasotzeko eta eskubide pertsonalak errespetuz defendatzeko trebetasunak. Esate baterako, norberari buruzko baieztapen positiboak egitea, emozioak adieraztea, besteen emozioak jasotzea, norberaren eskubideak defendatzea eta norberaren iritziak defendatzea. | |
KE2 konpetentzia espezifikoari lotutako ebaluazio irizpideak | Oinarrizko jakintzak |
Norberaren emozioak identifikatzea eta izendatzea, eta barne egoera afektiboak errekonozitzea. | Norberaren emozioak ezagutzea: norberaren egoera emozionalak identifikatzea eta errekonozitzea. Nortasun pertsonala eta genero adierazpenak. |
Besteen oinarrizko emozioekin eta egoera afektiboekin lotutako aurpegierak, ahots tonua, gorputz jarrera eta egoeraren testuingurua identifikatzea. | Besteen emozioak errekonozitzea: besteen oinarrizko emozioekin eta egoera afektiboekin lotutako aurpegierak, ahots tonua, gorputz jarrera eta egoeraren testuingurua identifikatzea. |
Norberaren gustuak, interesak eta hautuak adieraztea eta, orobat, muga pertsonalak ezartzea eta argi eta errespetuz komunikatzea. | Lehentasunak eta mugak adieraztea: norberaren gustuak, interesak eta hautuak adieraztea eta, orobat, muga pertsonalak ezartzea eta argi eta errespetuz komunikatzea. |
Deserosotasuna edo arriskua eragiten duten proposamen, kontaktu edo egoera desegokiak baztertzea, eta, horretarako, norberaren komunikazio sistema argi eta irmo baliatzea, errespetuzko jarrerari eustea eta, beharrezkoa denean, erreferentziazko pertsona bati laguntza eskatzea. | Ez onartzeko mezuak (ezezko errespetuzkoa): argi eta irmo baztertzea deserosotasuna edo arriskua eragiten duten proposamen, kontaktu edo egoera desegokiak. |
ARLOA: TREBETASUN SOZIALAK (TS) | |
3. konpetentzia espezifikoa (KE3-TS) Kidekoekin eta helduekin gizarte interakzio positiboak eta elkarrekikoak hasteko eta mantentzeko oinarrizko trebetasunak garatzea, eta, horretarako, norberaren komunikazio sistema baliatzea, eta, irribarreen, agurren edo besteen ekimenei emandako erantzunen bidez, kontaktua bilatzen dela erakustea, elkarrizketak hasi eta jarraitzea, topaketak gizarte arauen arabera planifikatzea eta kortesiazko formulak erabiltzea, hori guztia errespetuzko bizikidetza sustatzeko, testuinguru inklusiboetan parte hartzeko eta bizi kalitatea lortzeko. | |
Loturarik handiena duten bizi kalitatearen alderdiak: Pertsonen arteko harremanak: irribarreen, agurren eta besteen ekimenei emandako erantzunen bidez kontaktua bilatzeak eta elkarrizketa egonkorrei eusteak indartu egiten dute harremanen kalitatea, baita kide izateko sentipena ere. Topaketak planifikatzeko eta norberaren komunikazio sistema erabiltzeko gaitasunak hobetu egiten ditu hurbiltasun afektiboa eta harremanen jarraitutasuna.Garapen pertsonala: komunikaziorako oinarrizko trebetasunak (agurrak, irribarreak, galderak, erantzunak) garatzeak heldutasun soziala eta konfiantza lortzea errazten du, baita nortasuna eraikitzea ere. | |
OINARRIZKO JAKINTZAK C) Blokea: Gizarte interakzioko oinarrizko trebetasunak: Gizarte harreman positiboa hasteko eta gutxieneko bizikidetza arauak betetzeko oinarrizko jokabideak (irribarre egitea, agurtzea, norbere burua aurkeztea, adeitsua izatea, mesedeak egitea). | |
KE3 konpetentzia espezifikoari lotutako ebaluazio irizpideak | Oinarrizko jakintzak |
Gizarte harremana bilatzea bestearen erantzuna jasotzeko, eta besteekin gizarte harremana hasteko ekimenei erantzutea, bi norabideko trukeak sustatuz. | Interakzioa bilatzea edo elkarrekiko erantzuna: gizarte harremana bilatzea (irribarre eginez, begietara begiratuz, soinuak eginez...), bestearen erantzuna jasotzeko, eta besteen gizarte harremanerako ekimenei erantzutea. |
Konfiantza mailaren eta testuinguruaren araberako distantzia fisiko egokiak mantentzea (hurbila familiarekin, ertaina lagunekin, errespetuzkoa ezezagunekin), eta eguneroko interakzioetan hurbiltasunari buruzko gizarte arauetara doitzea arian-arian. | Espazio pertsonala kudeatzea: distantzia fisikoa konfiantza mailaren eta gizarte testuinguruaren arabera erregulatzea, senide, lagun, ezagun edo ezezagunentzako egokiak diren hurbiltasun arau egokietara moldatuz. |
Solaskidearen eta kulturaren arabera egokia den begi kontaktua erabiltzea (laburra ezezagunekin, neurrizkoa ezagunekin, naturala senideekin), begirada txandakatuz, eta saihestuz bai begirada finkatzea ikara eragiteko beste, baita begiradei guztiz ihes egitea ere, eta, horrela, hitzik gabeko komunikazio egokian aurrerapenak egin direla erakustea. | Begi kontaktu erregulatua: begi kontaktua kulturaren eta solaskidearen arabera kudeatzea, eta, ildo horretan, erabateko ihesa edo begirada finko luzea saihestea, bai eta gizarte harreman bakoitzerako tarteko puntu erosoa bilatzea ere. |
Kidekoekin eta helduekin gizarte interakzioak egokiro hasteko, mantentzeko eta amaitzeko trebetasunak erakustea, eta agurtzeko, aurkezteko eta agur esateko formulak baliatzea. | Oinarrizko gizarte interakzioa: kidekoekin eta helduekin interakzioak hasteko, mantentzeko eta amaitzeko trebetasunak garatzea, barnean harturik diosala, norbere burua aurkeztea eta arreta erakartzeko nahiz agur esateko modu egokiak. |
Gizarte jokabideak espazioaren eta solaskidearekiko harremanaren intimitate mailara egokitzea, eta, horretarako, ahots bolumena zaintzea, gai egokiak hautatzea eta kontaktu fisikoa nahiz emozio adierazpenak testuinguruaren arabera erregulatzea (publikoa, erdi publikoa, pribatua), erakutsiz aurrerapenak egiten dituela sozialki egokia den interakzioan. | Jokabide sozialak jendaurrean eta eremu pribatuan: identifikatzea zer portaera diren egokiak testuinguruaren arabera (solaskidea eta tokia), eta ahotsaren bolumenari, elkarrizketa gaiei, kontaktu fisikoari, emozio adierazpenei eta abarri dagozkien aldeak ezagutzea (adibidez: xehetasun pribatuak –hala nola osasun arazoak, bainugelako ohiturak edo barneko arroparekin ateratako argazkiak– ikaskideei edo jolasaldiko ezezagunei kontatzea, "lagunak" direlakoan...). |
Beste pertsona batzuekiko topaketak edo ekitaldiak aurreikustea, antolatzea eta egitea, eta, interesen, baliabideen eta gizarte arauen arabera, zer, norekin, non eta noiz aukeratzea. | Gizarte topaketak planifikatzea: beste pertsona batzuekiko topaketak edo ekitaldiak aurreikustea, antolatzea eta egitea, interesetara eta gizarte arauetara doituta. |
Eguneroko interakzioetan "mesedez", "eskerrik asko", "barkatu" eta gizartean onartzen diren beste formula batzuk erabiltzea. | Oinarrizko kortesia arauak: eguneroko interakzioetan "mesedez", "eskerrik asko", "barkatu" eta gizartean onartzen diren beste formula batzuk erabiltzea. |
Sarean modu seguruan jardutea, eta, ildo horretan, informazio publikoa eta pribatua bereiztea, hizkuntza digitala interpretatzea (emojiak, stickerrak, ahots tonurik eza) eta elkarrizketa seguruak hastea loturak sortzeko eta gizarte topaketei bide emateko. | Zibersozializazioa: ingurune digitaletako informazio publikoa edo pribatua identifikatzea. Hizkuntza digitala interpretatzea (emojiak, stickerrak eta testu-mezuetan ahots tonurik ez izatea). Sarean elkarrizketak hastea. |
ARLOA: TREBETASUN SOZIALAK (TS) | |
4. konpetentzia espezifikoa (KE4-TS) Talde bateko kide izateko sentipena eta testuinguru inklusiboetan kideekin harreman positiboak hasteko eta mantentzeko trebetasunak garatzea, eta, bide horretan, erreferentziazko taldeak identifikatzea, aniztasuna errespetatzea, aktiboki parte hartzea, modu prosozialean hurbiltzea, ekarpenak balioestea eta lidergo doitua erakustea talde dinamiken, jolasen eta elkarlaneko proiektuen bidez, guztia ere gizarteratzea, bidezko lankidetza, elkarrekiko tratu ona eta bizi kalitatea sustatzeko. | |
Loturarik handiena duten bizi kalitatearen alderdiak: Gizarte inklusioa: testuinguru inklusiboetan talde bateko kide izateko sentipena eta kidekoekiko harreman positiboak garatzeak sustatu egiten du talde, jarduera eta proiektuetan aktiboki parte hartzea, eta baztertuta gelditzeko arriskua, berriz, murriztu. Erreferentziazko taldeak identifikatzeak eta aniztasuna baloratzeak indartu egiten dute kide izateko sentipena, komunitateko eta eskola barneko zein eskolaz kanpoko inguruneetan.Pertsonen arteko harremanak: talde dinamiken, jolasen eta elkarlaneko proiektuen bidez harreman positiboak hasteak eta mantentzeak indartu egiten ditu kidekoekiko harremanen kalitatea, konfiantza eta afektua. Hurbilketa prosozialak, errespetuak eta ekarpenak baloratzeak lotura egonkorragoak, solidarioagoak eta gogobetegarriagoak izaten laguntzen dute. | |
OINARRIZKO JAKINTZAK D) Blokea: Lagunak egiteko trebetasunak: Harremanetarako konpetentziak, kidekoen taldeetan integratzeko eta jolas dinamiketan parte hartzeko. Konparazio baterako, besteak indartzea, hastapen sozialetan parte hartzea, besteekin jolasean elkartzea, laguntzea, lankidetzan aritzea eta partekatzea. | |
KE4 konpetentzia espezifikoari lotutako ebaluazio irizpideak | Oinarrizko jakintzak |
Eguneroko erreferentziazko taldeak (ikasgela, familia, ekipoa) identifikatzea, haietan norberak duen tokia ezagutzea, kide izateko sentipena erakusten duten jokabideak izatea eta inklusio ekimenei modu positiboan erantzutea. | Taldeko kide sentitzea: eguneroko inguruneetako erreferentziazko taldeak (ikasgela, familia, ekipoa) identifikatzea, talde horietan norberak duen tokia ezagutzea, kolektiboko parte aktibo sentitzea, kide izateko sentipena erakusten duten jokabideak izatea eta taldean sartzeko ekimenei modu positiboan erantzutea. |
Trebetasun, genero, kultura, iritzi edo lehentasun pertsonalen arteko desberdintasunak baloratzea eta onartzea, eta tratu oneko ingurune inklusiboa sortzen eta mantentzen laguntzea. | Aniztasuna errespetatzea: aniztasuna (trebetasun, genero, kultura, iritzi, lehentasun pertsonal eta abarren arteko desberdintasunak) baloratzea eta onartzea, eta tratu oneko ingurune inklusiboa sortzen eta mantentzen laguntzea. |
Talde dinamiketan, tailerretan, jolasetan eta proiektu kolektiboetan elkarlanean aritzea eta doiki esku hartzea, integratzeko behar diren laguntzak baliatuz eta taldearen helburuari ekarpena eginez. | Jardueretan aktiboki parte hartzea: talde dinamiketan, tailerretan, jolasetan eta proiektu kolektiboetan elkarlanean aritzea eta doiki esku hartzea, integratzeko behar diren laguntzak erabiltzea eta helburu komunari ekarpen eraginkorra egitea. |
Kidekoekiko eta haien gizarte dinamikekiko interesa erakustea, modu prosozialean hurbiltzea, jolas dinamikak eta elkarrizketak hastea eta haietan sartzea, eta erabilera instrumentalaz haragoko balio eta interes komunak identifikatzea. | Adiskidetasun harremanak hasteko eta mantentzeko trebetasunak: kidekoekiko eta haien gizarte dinamikekiko interesa, kidekoengana modu prosozialean hurbiltzea, jolas dinamikak eta elkarrizketak hastea eta haietan sartzea, eta erabilera instrumentalaz haragoko balio eta interes komunak identifikatzea. |
Norberaren eta besteen parte-hartzearen garrantzia eta eragina ezagutzea, eta, horretarako, aitortza, laguntza eta feedback positiboa adieraztea eta lankidetza nahiz taldeko kide izateko sentipena bultzatzea. | Norberaren eta besteen ekarpenak balioestea: norberaren eta besteen parte-hartzearen garrantzia eta eragina aitortzea, lankidetza sustatzea eta taldeko kide izateko sentipena erakustea. |
Gaitasunen arabera ideiak proposatzea, zeregin errazak antolatzea edo taldearen erabakiak hartzen laguntzea, eta, hala, kide guztien bidezko parte-hartzea eta inklusioa sustatzea. | Ekimena eta lidergo doitua: gaitasunen arabera ideiak proposatzea, zeregin errazak antolatzea eta taldearen erabakiak hartzen laguntzea, taldean kide guztien bidezko parte-hartzea eta inklusioa sustatuz. |
ARLOA: TREBETASUN SOZIALAK (TS) | |
5. konpetentzia espezifikoa (KE5-TS) Elkarrizketarako trebetasun pragmatikoak garatzea gizarte testuingurura egokitutako komunikazio truke naturalak izateko, eta, horretarako, interakzioei erantzutea eta galdera garrantzitsuen bidez eustea, hitz egiteko txandak errespetatzea, hizkuntza gizarte igurikimenetara doitzea eta gaizki-ulertuak estrategia errazen bidez konpontzea, hori guztia komunikazio eraginkorra, kalitatezko gizarte harremanak eta bizi kalitatea sustatzeko. | |
Loturarik handiena duten bizi kalitatearen alderdiak: Pertsonen arteko harremanak: testuingurura egokitutako komunikazio truke naturalak izateak, txandak errespetatuz eta hizkuntza doituz, kidekoekin eta helduekin elkarrizketa argiagoak, egonkorragoak eta gogobetegarriagoak izatea errazten du. Gaizki-ulertuak estrategia errazen bidez konpontzeko gaitasunak elkar hobeki ulertzea ahalbidetzen du, eta gatazkak murrizten ditu, indartu egiten baita harremanen kalitatea.Gizarte inklusioa: hizkuntzaren naturaltasunak eta egokitzapen pragmatikoak bileretan, taldeetan, jardueretan eta proiektuetan autonomia handiagoz parte hartzea ahalbidetzen dute, eta, hala, eskola, familia eta komunitate testuinguruetan integratzea sustatzen da. Gizarteko arau eta igurikimenetara doitutako hizkuntza erabiltzeak erraztu egiten du ulertua eta onartua izatea, eta, aldiz, murriztu egiten da komunikazio zailtasunek eragindako bazterketa arriskua. | |
OINARRIZKO JAKINTZAK E) Blokea: Elkarrizketarako trebetasunak: Gizarte testuingurura egokitutako komunikazio truke naturaletarako konpetentzia pragmatikoak (elkarrizketak hastea, mantentzea eta amaitzea; besteen elkarrizketan sartzea; taldean hitz egitea...). | |
KE5 konpetentzia espezifikoari lotutako ebaluazio irizpideak | Oinarrizko jakintzak |
Solaskidearen arreta modu egokian erakartzea, diosala egitea, norbere burua aurkeztea, eta amaierako nahiz agur egiteko formulak erabiltzea. | Interakzioak hastea eta amaitzea: arreta egokiro erakartzea kidekoekin eta helduekin harremana hasteko, diosala egitea, norbere burua aurkeztea, eta amaierako nahiz agur egiteko formulak erabiltzea. |
Komunikazio truke laburrei edo luzeei eustea, eta, horretarako, galderei erantzutea, lotutako gaiei buruzko iruzkinak egitea, galdera gehiago botatzea eta solaskidearekiko interesa agertzea. | Interakzioak mantentzea: komunikazio truke laburrei edo luzeei eustea, galderei erantzutea, gaiarekin lotutako komentarioak egitea, galdera berriak botatzea eta solaskidearekiko interesa agertzea. |
Elkarrizketa txandak errespetatzea (itxarotea, aktiboki entzutea eta erantzutea). | Elkarrizketa txandak errespetatzea: itxarotea, aktiboki entzutea eta taldeko elkarrizketaren erritmora doitutako erantzuna ematea. |
Interakzioaren arau inplizituak eta esplizituak errekonozitzea, eta erantzutea testuinguruaren eta pertsonaren arabera doituz hizkuntza mota, xehetasun maila, jarrera eta erregistro egokia. | Gizarte igurikimenak ulertzea: interakzioaren arau inplizituak eta esplizituak ezagutzea, eta testuinguruaren eta pertsonaren arabera doitzea hizkuntza mota, espero den xehetasun maila, jarrera eta erregistro egokia. |
Gaizki-ulertuak hautematea eta informazioa argitzeko, errepikatzeko, birformulatzeko edo berriz emateko eskatzeko estrategia errazak erabiltzea. | Komunikazioa konpontzea: gaizki-ulertuak hautematea eta egoera argitzeko eta konpontzeko estrategia errazak erabiltzea (errepikatzea, birformulatzea, informazioa berriz eskatzea...). |
ARLOA: TREBETASUN SOZIALAK (TS) | |
6. konpetentzia espezifikoa (KE6-TS) Pertsonen arteko arazoak elkarrizketaren bidez eta modu eraikitzailean konpontzea, emozioen eta gizarte jokabidearen autorregulazio prozesu sistematikoen bidez, eta, ildo horretan, bulkadak eta frustrazioak kontrolatzea, gatazkak eta norberaren nahiz besteen emozioak identifikatzea, konponbideak negoziatzea, eskubide urraketak jakinaraztea eta kalteak konpontzea, entzute aktiboaren bidez eta, beharrezkoa denean, helduaren laguntzarekin, guztia ere bizikidetza baketsua, gizarte inklusioa eta bizi kalitatea sustatzeko. | |
Loturarik handiena duten bizi kalitatearen alderdiak: Ongizate emozionala: gatazkak elkarrizketaren bidez konpontzeak –bulkadak eta frustrazioak kontrolatuz– emozioak erregulatzea sustatzen du, eta murriztu egiten ditu antsietatea, kontrolik gabeko amorrua eta eztanda emozionalak izateko arriskua. Eskubide urraketak adierazteko, kalteak konpontzeko eta entzuna izateko aukerak segurtasun emozionala ematen du, eta sentiarazten du arazoak konpontzen ahal direla kontrola galdu gabe.Gizarte inklusioa: konponbideak negoziatzeko, hitz egiteko eta kalteak konpontzeko gaitasunak taldeetan integratuta jarraitzea, bakartzea saihestea eta eskola nahiz komunitate testuinguruetan parte hartzen segitzea ahalbidetzen du. Bizikidetza baketsuak eta gatazkak modu eraikitzailean konpontzeak ingurune abegikorragoak sustatzen dituzte, eta, halakoetan, bazterketarik eta gaitzespenik gabe kudeatzen dira desadostasunak.Pertsonen arteko harremanak: gatazkak eta norberaren nahiz besteen emozioak identifikatzearen, entzutearen eta elkarrizketaren bidez, indartu egiten dira harremanen kalitatea, enpatia eta, desadostasunak desadostasun, loturei eusteko gaitasuna. Kalteak konpontzeak eta helduaren laguntza bideratua erabiltzeak errazten du gatazkak akordioen bidez ixtea, konfiantza berreskuratzea eta harremanetan egonkortasun handiagoa lortzea. | |
OINARRIZKO JAKINTZAK F) Blokea: Pertsonen arteko arazoak konpontzea: Gatazkak elkarrizketaren bidez eta modu eraikitzailean identifikatzeko eta konpontzeko prozesu sistematikoa. Adibidez, pertsonen arteko arazoak identifikatzea, konponbideak bilatzea, ondorioak aurreikustea, konponbide bat aukeratzea eta probatzea... | |
KE6 konpetentzia espezifikoari lotutako ebaluazio irizpideak | Oinarrizko jakintzak |
Bulkadak kontrolatzea eta frustrazioa onartzea, txandaren zain egotea, ezezkoak eta aldaketak jokabide gatazkatsurik gabe onartzea, eta ondoeza eraso fisikorik edo hitzezkorik gabe adieraztea. | Jokabidea egokitzea (bulkadak kontrolatzea, frustrazioarekiko tolerantzia): bulkadak kontrolatzea eta frustrazioa onartzea, txandaren zain egotea, ezezkoak eta aldaketak jokabide disruptiborik gabe onartzea, eta ondoeza hitzez adieraztea, fisikoki edo hitzez eraso gabe. |
Jokabide jakin batzuek beste pertsonengan erreakzioak eragiten dituztela ulertzea, eta portaera ondorio horien arabera pixkanaka aldatzea. | Gizarte ondorioak aurreikustea: jokabide jakin batzuek beste pertsonengan erreakzioak eragiten dituztela ulertzea, eta portaera ondorio horien arabera pixkanaka aldatzea. |
Gatazkak autorregulazioaren bidez prebenitzea, desadostasunak edo gaizki-ulertuak identifikatzea, norberaren eta besteen emozioak errekonozitzea, beste alderdiari aktiboki entzutea, konponbide posibleak bilatzea eta baloratzea, lortutako akordioak gauzatzea eta, beharrezkoa denean, heldu baten bitartekaritza eskatzea. | Entzute aktiboa eta negoziazioa: gatazkak autorregulazioaren bidez prebenitzea, desadostasunak edo gaizki-ulertuak identifikatzea, norberaren eta besteen emozioak errekonozitzea, beste alderdiari aktiboki entzutea, konponbide posibleak bilatzea eta baloratzea, lortutako akordioak gauzatzea eta, beharrezkoa denean, heldu baten bitartekaritza eskatzea. |
Desadostasunak, gaizki-ulertuak edo arau-hausteak errekonozitzea. | Gatazka identifikatzea: desadostasunak, gaizki-ulertuak edo arau-hausteak errekonozitzea. |
Gatazkarekin lotutako norberaren emozioak identifikatzea eta beste alderdiaren emozioak errekonozitzea. | Kontzientzia emozionala gatazkan: gatazkarekin lotutako norberaren emozioak identifikatzea eta beste alderdiaren emozioak errekonozitzea. |
Tratu desberdinak, abusuak, bazterketak edo arau-hausteak identifikatzea eta erreferentziazko helduari jakinaraztea. | Bidegabeko egoerak edo eskubide urraketak komunikatzea: tratu desberdinak, abusuak, bazterketak edo arau-hausteak identifikatzea, eta erreferentziazko helduari jakinaraztea. |
Norbaiti kalte egin zaionean barkamena eskatzea, kaltea konpentsatzea edo berroneratzea, eta, ildo horretan, norberaren jokabideak taldeko gainerako kideengan izan duen eragina errekonozitzea. | Kaltea konpontzea: norbaiti kalte egin zaionean barkamena eskatzea, kaltea konpentsatzea edo berroneratzea, eta norberaren jokabideak taldeko gainerako kideengan izan duen eragina errekonozitzea, gatazka atzean utzi arren. |
ARLOA: TREBETASUN SOZIALAK (TS) | |
7. konpetentzia espezifikoa (KE7-TS) Askotariko testuinguruetan autoritate figurekin harreman egokiak izateko trebetasunak garatzea, ingurune jakin bakoitzaren arabera espero den portaerara egokitzea, bidegabeko egoerak jakinaraztea, beharrezkoa denean helduaren bitartekaritza eskatzea eta kritika eraikitzaileak hobetzeko prestutasunez onartzea, helburu gisa harturik errespetuzko interakzioak izatea, gatazkak bakebidez ebaztea eta bizi kalitatea sustatzen duen bizikidetza inklusiboa lortzea. | |
Loturarik handiena duten bizi kalitatearen alderdiak: Pertsonen arteko harremanak: autoritate figurekin (irakasleak, hezitzaileak, zerbitzuetako langileak eta abar) harreman egokiak izateak elkarrekiko errespetuan, konfiantzan eta elkarrizketan oinarritutako loturak sustatzen ditu, beldurra, arbuioa edo liskarrak izan ordez. Bidegabeko egoerak jakinarazteko eta kritikak hobetzeko prestutasunez onartzeko gaitasunak aberastu egiten du harremanen kalitatea, eta harremanak argiagoak, bidezkoagoak eta egonkorragoak bihurtzen dira.Gizarte inklusioa: testuinguru bakoitzean espero den portaerara egokitzeak eskola, erakunde eta komunitate inguruneetan onartua izaten laguntzen du, eta murriztu egiten da kanporatua izateko, zehapenak jasotzeko edo bakartzeko arriskua. Beharrezkoa denean heldu baten bitartekaritza eskatzeak talde eta jardueretan parte hartzen jarraitzea ahalbidetzen du, baita autoritatearekin zailtasunak sortzen direnean ere.Ongizate emozionala: autoritate figurekiko harremana kudeatzen, bidegabekeriak asertiboki adierazten eta kritika eraikitzaileak kudeatzen jakiteak murriztu egiten ditu antsietatea, botere figurarekiko beldurra eta ezintasun sentipena. Bitartekaritza eskatzeko eta konponbideak negoziatzeko aukeraren bidez, segurtasun sentipena areagotzen da, eta sentitzen da posible dela kontrola eta duintasuna galdu gabe jardutea. | |
OINARRIZKO JAKINTZAK G) Blokea: Autoritate figurekin harremanak izateko trebetasunak: Testuinguru formal eta askotarikoetan autoritate figurekin interakzioan aritzeko jokabide egokiak. Adibidez, helduarekiko kortesia, heldua berrestea, helduarekin hitz egitea, helduari eskaerak egitea eta helduarekin arazoak konpontzea. | |
KE7 konpetentzia espezifikoari lotutako ebaluazio irizpideak | Oinarrizko jakintzak |
Portaera ingurune zehatzaren arabera doitzea, arauak testuinguru batetik bestera aldatzen direla ulertzea eta erreferentziazko heldu bakoitzaren igurikimenetara moldatzea. | Askotariko testuinguruetara egokitzea: portaera ingurune zehatzaren arabera doitzea (ikasgela, jantokia, jolastokia, komunitatea, lan ingurunea), arauak testuinguru eta pertsona batetik bestera aldatzen direla ulertzea, eta erreferentziazko heldu bakoitzaren igurikimenetara moldatzea. |
Talde ingurune bakoitzeko eta eguneroko egoeretako (eskola, etxea, komunitatea) berezko hierarkiak eta interakzio kodeak identifikatzea eta haietara egokitzea, testuinguru bakoitzerako egokiak diren rolak, erantzukizunak eta gizarte dinamikak errespetatuz. | Antolaketaren kultura: ingurune desberdinetako berezko hierarkiak eta interakzio kodeak ulertzea. |
Autoritate figurak eman edo egindako tratu desberdinak, abusuak, bazterketak edo arau-hausteak identifikatzea, erreferentziazko beste heldu bati argi jakinaraztea, eta beharrezko esku-hartzea edo laguntza eskatzea. | Bidegabeko egoerak komunikatzea: autoritate figurak eman edo egindako tratu desberdinak, abusuak, bazterketak edo arau-hausteak identifikatzea, erreferentziazko beste heldu bati argi jakinaraztea, eta beharrezko esku-hartzea edo laguntza eskatzea. |
Gatazka baten aurrean, autoritate figurari laguntza zehatza eskatzea. | Helduaren bitartekaritza eskatzea: gatazka baten aurrean, autoritate figurari laguntza zehatza eskatzea. |
Oharrak edo zuzenketak entzutea, kritika eraikitzailea eta deskalifikazioa bereiztea eta norberaren jokabidea hobetzeko prestutasuna erakustea, eraso pertsonal gisa hartu ordez. | Kritika eraikitzaileak onartzea: oharrak edo zuzenketak entzutea, kritika eraikitzailea eta deskalifikazioa bereiztea, eta norberaren jokabidea hobetzeko prestutasuna erakustea, eraso pertsonal gisa hartu ordez. |
ARLOA: TREBETASUN SOZIALAK (TS) | |
8. konpetentzia espezifikoa (KE8-TS) Elkarri laguntzeko trebetasunak garatzea, kidekoei eta helduei laguntza funtzionala eskatzeko eta laguntza hori onartzeko, eskertzeko eta eskaintzeko, eta, ildo horretan, laguntza premia zehatzak identifikatzea, lankidetza egokiak onartzea, esker ona egokiro adieraztea eta norberaren komunikazio sistemaren bidez besteei laguntzeko aukerak hautematea; hori guztia interdependentzia positiboa, elkarlan inklusiboa, elkarri laguntzeko harremanak eta bizi kalitatea sustatzeko. | |
Loturarik handiena duten bizi kalitatearen alderdiak: Pertsonen arteko harremanak: laguntza eskatzen, onartzen, eskaintzen eta eskertzen jakiteak indartu egiten ditu konfiantzazko, afektuzko eta elkarrekikotasunezko loturak kidekoekin eta helduekin, eta harreman goxoagoak eta egonkorragoak sustatzen dira. Beste pertsona batek laguntza noiz behar duen identifikatzeko eta laguntza modu egokian eskaintzeko gaitasunak indartu egiten du enpatia, baita laguntza garrantzitsua ematen duen pertsona bat izatearen sentipena ere.Gizarte inklusioa: elkarri laguntzeak baldintza berdintasunez parte-hartzea sustatzen du: laguntza jasotzen duenak jardueretan parte hartzen jarraitzen ahal du, eta laguntzen duena, berriz, baliagarri eta taldeko kide sentitzen da. Sortzen den elkarlaneko giro horretan, pertsona guztiek sentitzen dute badutela zer eskaini beren gaitasunen arabera, egoera batzuetan gehiegi babestuta edo baztertuta egon ordez. | |
OINARRIZKO JAKINTZAK H) Blokea: Elkarri laguntzeko trebetasunak: Kidekoei eta helduei laguntza modu funtzionalean eskatzeko, onartzeko, eskertzeko eta eskaintzeko gaitasuna. | |
KE8 konpetentzia espezifikoari lotutako ebaluazio irizpideak | Oinarrizko jakintzak |
Zer motatako laguntza behar den identifikatzea eta pertsona egokiari eskatzea doitutako laguntza zehatza. | Kideei edo helduei laguntza zehatza eskatzea: zer motatako laguntza behar den identifikatzea eta pertsona egokiari eskatzea doitutako laguntza zehatza. |
Eskainitako laguntza aintzat hartzea, eta hasieratik baztertu gabe edo frustrazio adierazpenik gabe onartzea. | Eskainitako laguntza onartzea: eskainitako laguntza aintzat hartzea, eta laguntza hori onartzea hasieratik baztertu gabe edo frustrazio adierazpenik gabe. |
Laguntza jaso ondotik esker ona adieraztea, kortesiazko formulak edo sozialki egokiak diren keinuak erabiliz. | Jasotako laguntza eskertzea: Laguntza jaso ondotik, egokiro adieraztea esker ona. |
Kidekoen edo helduen laguntza premiak hautematea eta errespetuzko laguntza espontaneoa eskaintzea, bestearen autonomia mailara eta nahietara egokituz. | Egokia denean besteei laguntza eskaintzea: kidekoen edo helduen laguntza premiak hautematea, errespetuzko laguntza espontaneoa eskaintzea, eta besteak behar duen autonomia mailara egokitzea, laguntza jaso nahi duen ala ez kontuan izanda. |
Arloa.–Jokabidea.
1. Arloaren azalpena.
Definizioa: "Norberaren portaera erregulatzeko, bizikidetzako oinarrizko arauak errespetatzeko eta adinarekin eta testuinguruarekin bat datozen eta sozialki espero izatekoak diren jokabideei eusteko gaitasuna, horrela, ongizate emozionala, autonomia, bazterketarik gabe parte hartzea eta hezkuntza komunitateko inklusioa sustatzeko. Jokabidetzat ulertzen da portaeraren adierazpen ikusgarria, betiere haren funtzioa eta ingurunean dituen ondorioak aintzakotzat hartuta".
Jokabidearen arloari heltzeko, jokabide-laguntza positiboaren eredua hartu da oinarritzat, bat etorrita Hezkuntzako zuzendari nagusiaren martxoaren 15eko 39/2023 Ebazpenarekin, zeinen bidez protokolo bat ezarri baitzen, Nafarroako Foru Komunitaterako, hezkuntzako premia bereziak dituzten ikasleengan erregulazio galera larria eragiten duten jokabide problematikoak ebaluatzeko, aztertzeko eta kasu horietan esku hartzeko. Ebazpen horrek esku-hartzearen erdigunean kokatzen ditu ikasleen duintasunarekiko errespetua, jokabidearen ebaluazioa eta analisi funtzionala, trebetasun alternatiboak irakastea, ingurunea egokitzea eta bizi kalitatea hobetzea. Horrela, ikastetxeak eraldatzeko esparru bereziki egokia finkatzen du, portaerak egokitzen eta bizikidetza hobetzen laguntzeko testuinguru bilakatu daitezen.
Esparru horren arabera, jokabidea ez da ulertzen behagarriak diren erantzunen multzo gisa soilik, ezpada beharrak, egoera emozionalak eta pertsonaren eta ingurunearen arteko harremana adierazten dituen komunikazio modu gisa. Premiak dituzten ikasleen artean, kezka sortzen duten jokabide askok funtzio zehatza dute, hala nola estimuluak eskuratzea, eskaerak saihestea, ondoeza adieraztea edo norbere burua erregulatzea; horregatik, hezkuntzako esku-hartzeak jokabide horien ulermen funtzionaletik abiatu behar du.
39/2023 Ebazpenak ezartzen du ebaluazio, esku-hartze eta jarraipen prozesu baten bidez antolatu behar dela hezkuntza erantzuna, eta prozesu hori jokabide-laguntza positiboko banakako plan batean zehazten ahal dela, non lehentasuna emanen baitzaio jokabide desiragarriak sustatzeari, inguruneko aurrekariak eta ondorioak aldatzeari, trebetasun alternatiboak irakasteari eta ikaslearen bizimoduan hobekuntzak txertatzeari. Orobat, berariaz adierazten du plan horrek prebentzio neurriekin hasi behar duela, eta argi bereizten ditu erreakzio neurrietatik.
Prebentzio neurrien artean, hauek nabarmentzen dira: ingurune ulergarri, aurreikusgarri eta gaitzaileak diseinatzea; jarduerak espazioan eta denboran egituratzea, ikusizko laguntzen bidez; egoerak aurreikustea; zereginak, eskakizunak eta itxaronaldiak doitzea; estresa eragiten duten estimuluak murriztea; ikasleen hautuak eta lehentasunak txertatzea; eta modu planifikatuan irakastea funtzionalki baliokideak diren trebetasun alternatiboak eta aurre egiteko trebetasunak.
Ildo horretan, helburua ez da jokabide problematikoak murriztea bakarrik, baizik eta ikasleei egokitzeko estrategiak ematea: laguntza nola eskatu, nola itxaron, zerbait modu egokian nola baztertu, nola autorregulatu, gatazkak nola konpondu eta nola parte hartu doiki eskola nahiz gizarte testuinguruetan. Beraz, esku-hartzeak proaktiboa, hezigarria eta koordinatua izan behar du, pertsonarengan ardaztua; erreakzio neurriak salbuespenez soilik erabili behar dira, prebentzio neurriak agortu eta nahikoak ez direnean eta arrisku larriren bat ageri denean, betiere ahalik eta murrizketa edo intrusio mailarik txikiena aplikatuz.
Hala, jokabidearen gaineko lanaren helburua izanen da ingurune osasungarri, irisgarri, aurreikusgarri eta gaitzaileak diseinatzea, ikasleen parte-hartzea, bizikidetza, inklusioa eta ongizatea sustatzeko, baita ikasleei arreta indibidual pertsonalizatua ematea eta haien bizi kalitatea hobetu ahal izatea ere, betiere Nafarroako ikastetxeetarako ezarritako esku-hartze esparruarekin bat etorriz.
2. Arloak bizi kalitatearen alderdietan duen inpaktua.
Jokabidearen arloaren eta bizi kalitatearen alderdien arteko lotura zuzena eta transbertsala da, garapen pertsonalaren eta sozialaren alderdi askotan eragiten baitu.
–Ongizate emozionala: norbere burua erregulatzeko, egoerak aurreikusteko eta estrategiak erabiltzeko gaitasunak murriztu egiten ditu antsietatea, frustrazioa eta gainezka egiteko jokabideak, eta egonkortasun emozionala sustatzen du.
–Ongizate fisikoa: jokabide arriskutsuak edo jokabide autolesiboak murriztea eta erantzun seguruagoak ikastea lagungarriak dira osasuna eta osotasun fisikoa babesteko.
–Pertsonen arteko harremanak: trebetasun sozialak garatzeak, arauak errespetatzeak eta gatazkak bakebidez ebazteak erraztu egiten dituzte interakzio positiboak kidekoekin eta helduekin.
–Garapen pertsonala: egokitzeko jokabide funtzionalak ikasteak eguneroko bizitzarako eta eskola ingurunerako konpetentzia erabilgarriak eskuratzea ahalbidetzen du, eta, hala, aurrerapen indibiduala sustatzen da.
–Autodeterminazioa: beharrak adierazteko, erabakiak hartzeko eta jokabidearen estrategia alternatiboak erabiltzeko aukerak areagotu egiten du norberaren bizitzaren gaineko kontrola.
–Gizarte inklusioa: portaera askotariko testuinguruetara doitzeak ikasgelan eta komunitatean aktiboki parte hartzea sustatzen du, eta murriztu egiten ditu bazterketa egoerak.
–Ongizate materiala: jokabide autonomoago eta egokituagoa izateak inguruneko baliabideak independentzia handiagoz eskuratzea eta erabiltzea errazten du.
–Eskubideak: jokabide doituak ikasteari eta laguntza egokiak jasotzeari esker, hezkuntza ingurunean duintasunarekiko errespetua, parte-hartzea eta aukera berdintasuna bermatzen dira.
3. Curriculumeko elementuen arteko lotura.
ARLOA: JOKABIDEA (J) | |
1. konpetentzia espezifikoa (KE1-J) Norberaren egoera emozionalak identifikatzeko, adierazteko eta modulatzeko gaitasuna garatzea, eta, horretarako, norberaren eta besteen oinarrizko emozioak eta emozio konplexuak errekonozitzea, baita aktibazio emozionalaren gorputzeko seinaleak ere, maila handiagoko komunikazio modu funtzionalak eta lasaitzeko oinarrizko estrategiak baliatzea, pixkanaka frustrazioa onartzea eta, orobat, erregulazioa galtzean laguntza eskatzea; hori guztia ongizate emozionala, eskola bizikidetza, ingurunearen eskakizunetarako egokitzapena, askotariko hezkuntza testuinguruetan partaidetza inklusiboa izatea eta bizi kalitatea errazteko. | |
Loturarik handiena duten bizi kalitatearen alderdiak: Ongizate emozionala: zuzenean hartzen ditu barnean gogobetetzearekin, autokontzeptuarekin eta estresik edo sentimendu negatiborik ezarekin lotutako adierazleak.Autodeterminazioa: lasaitzera, frustrazioa onartzera eta aktibazioa aurreikustera bideratutako estrategien bidez norberaren emozioak erregulatzeko gaitasunak berekin dakar hautu pertsonalak egitea, baita emozioen kontrol autonomoa eta barne erantzunei buruzko erabakiak hartzea ere.Garapen pertsonala: gorputzeko seinaleak edo emozioen seinaleak ezagutzeari eta lehengoratzeko estrategiak erabiltzeari esker, konpetentzia emozionalak sustatzen dira, aurre egiteko trebetasunak ikasten dira eta etengabe garatzen da autorregulazioa. | |
OINARRIZKO JAKINTZAK A) Blokea: Emozioen autorregulazioa: Norberaren egoera emozionalak identifikatzeko, adierazteko eta modulatzeko gaitasuna, horrela, ongizate emozionala izatea eta ingurunearen eskakizunetara egokitzea errazteko. Jakintza horrek barnean hartzen du gorputzeko seinaleak eta emozioen seinaleak ezagutzea, aktibazio egoerak aurreikustea, frustrazioa onartzea eta lasaitzeko eta lehengoratzeko estrategiak erabiltzea. | |
KE1 konpetentzia espezifikoari lotutako ebaluazio irizpideak | Oinarrizko jakintzak |
Norberaren eta besteen oinarrizko emozioak (poza, tristura, haserrea, beldurra) eta emozio konplexuak (errua, lotsa, jelosia) identifikatzea, errekonozitzea eta bereiztea eguneroko egoeretan, behar den laguntza mailarekin, eta oinarrizko loturak ezartzea egoera emozionalen eta testuinguruen artean. | Oinarrizko emozioak eta emozio konplexuak identifikatzea: norberaren eta besteen emozioak errekonozitzea, eta egoera emozional sinpleak (poza, tristura, haserrea, beldurra) eta konplexuak (errua, lotsa, jelosia) bereiztea eguneroko egoeretan. |
Aktibazio emozionalaren seinale fisiologikoak eta jokabide-seinaleak (giharretako tentsioa, mugimenduen ezinegona, arnasketa azeleratua) identifikatzea, hautematea eta adieraztea, behar den laguntzarekin, eta seinale horiek ondoez egoerekin edo erregulazioa galtzearekin lotzea. | Aktibazio emozionalaren gorputzeko seinaleak errekonozitzea: aktibazio emozionalaren seinale fisiologikoak eta jokabide-seinaleak identifikatzea, hala nola giharretako tentsioa, mugimenduen ezinegona, takikardia, izerdia edo arnasketa azeleratua. |
Behar den laguntza mailarekin, eguneroko testuinguruetan emozioak, beharrak eta ondoeza adierazteko modu funtzional eta ez-oldarkorrak baliatzea horiek komunikatzeko, eta, hala, elkar ulertzea erraztea. | Emozioak, beharrak eta ondoeza egoki adieraztea: eguneroko testuinguruetan emozioak, beharrak eta ondoez egoerak komunikatzeko modu funtzionalak erabiltzea. |
Itxaron beharra edo zailtasunen bat dagoen eguneroko egoeretan atzerapenak, mugak edo ezustekoak onartzea, eta horien aurrean neurrizko erantzun emozionalak eta jokabide-erantzunak izatea eta erregulatzea, gero eta laguntza txikiagoarekin. | Frustrazioarekiko eta itxarotearekiko tolerantzia: itxaron beharra edo zailtasunen bat dagoen egoeretan, atzerapenen, mugen edo ezustekoen aurrean neurrizko erantzun emozionalak eta jokabide-erantzunak erabiltzea. |
Aktibazio uneetan, emozioak autorregulatzeko oinarrizko estrategiak (arnasketa, geldialdia, lasaitzeko gunea) erabiltzea, aplikatzea eta konbinatzea, dagokion laguntzarekin, eta oreka berreskuratzearekin lotzea. | Lasaitzeko, erlaxatzeko eta aldi batez aldentzeko estrategiak erabiltzea: aktibazio uneetan, emozioak autorregulatzeko oinarrizko estrategiak erabiltzea, hala nola arnasketa, geldialdia edo lasaitzeko gunea. |
Eguneroko bizitzan erregulazio emozionalaren galera iragartzen duten testuinguruak, trantsizioak edo estimuluak errekonozitzea, aurreikustea eta seinalatzea, behar den laguntzarekin, eta oinarrizko loturak ezartzea egoeren eta erantzun emozionalen artean. | Egoera eragileak aurreikustea: eguneroko bizitzan erregulazio emozionalaren galera iragartzen duten testuinguruak, trantsizioak, eskakizunak edo estimuluak errekonozitzea. |
Emozioen edo jokabidearen erregulazioa galtzen ari den lehen seinaleen aurrean, helduen laguntza edo bitartekaritzako aukera egokiak eskatzea, aintzat hartzea eta erabiltzea, behar den laguntza mailarekin, eta, hala, goiz esku hartzen laguntzea. | Erregulazioa galtzean laguntza bilatzea: emozioen edo jokabidearen erregulazioa galtzen ari den lehen seinaleen aurrean, aintzat hartzea helduen laguntza, bitartekaritza edo akonpainamendua eskatzeko aukera egokiak. |
ARLOA: JOKABIDEA (J) | |
2. konpetentzia espezifikoa (KE2-J) Norberaren jokabidea testuinguruko arauen, igurikimenen eta eskakizunen arabera kontrolatzeko gaitasuna garatzea, eta, horretarako, jokabide funtzional doituak hasi, mantendu eta amaitzea, inpultsibotasuna kontrolatzea, jarraibide errazak edo sekuentziatuak betetzea, zereginetan segitzea, eta, era berean, bolumena, tonua, mugimendua eta lekualdatzea erregulatzea eta trantsizio antolatuak egitea ikusizko laguntzen nahiz helduen bitartekaritzaren bidez, guztia ere jokabide disruptiboak edo ez-egokituak saihesteko eta antolaketa pertsonala, eskola bizikidetza ordenatua, jarduera egituratuetan autonomoki parte hartzea, hezkuntza ingurune inklusiboetako segurtasun kolektiboa eta bizi kalitatea sustatzeko. | |
Loturarik handiena duten bizi kalitatearen alderdiak: Autodeterminazioa: zuzenean hartzen du barnean autorregulazioa, funtsezko ezaugarri gisa (autonomiarekin, ahalduntzearekin eta autorrealizazioarekin batera). Jokabidea testuinguruko arauen eta eskakizunen arabera kontrolatzea da alderdi honen funtsezko adierazlea.Ongizate emozionala: bulkadak erregulatzeak, jokabide disruptiboak saihesteak eta erantzun doituak izateak prebenitu egiten dute pertsonen arteko estresa, eta oreka emozionala sustatzen dute gizarte interakzioetan.Pertsonen arteko harremanak: jokabidea testuinguruko igurikimenetara eta arauetara doitzeak zuzenean hobetzen du kidekoekiko eta helduekiko interakzio positiboen kalitatea, eta gizarte loturak indartzen ditu. | |
OINARRIZKO JAKINTZAK B) Blokea: Jokabidearen autorregulazioa: Norberaren jokabidea testuinguruko arauen, igurikimenen eta eskakizunen arabera kontrolatzeko gaitasuna, eta, alde horretatik, erantzuna egoerara doitzea eta jokabide disruptiboak edo ez-egokituak saihestea. | |
KE2 konpetentzia espezifikoari lotutako ebaluazio irizpideak | Oinarrizko jakintzak |
Jokabide funtzionalak hasi, sekuentziatu eta burutzea, behar den laguntza mailarekin, eguneroko jardueren hasieratik amaiera ordenatura arte, eta, eginahal horretan, oinarrizko loturak ezartzea denbora sekuentziaren eta helburuak lortzearen artean. | Jokabide doitua hastea, mantentzea eta amaitzea: jokabide funtzionalak hastea eta denboran sekuentziatzea, eguneroko jardueren hasieratik amaiera ordenatura arte. |
Atzerapena edo neurritasuna eskatzen duten eskakizunen aurrean erantzun inpultsiboak inhibitzea eta erregulatzea, bai eta aktiboki itxarotea ere, behar den laguntzarekin, itxaronaldi laburretan jokabide doituari eutsirik. | Inpultsibotasuna kontrolatzea eta erantzuna atzeratzea: erantzun inpultsiboak inhibitzea eta aktiboki itxarotea, ekintza atzeratzea edo neurtzea eskatzen duten eskakizunak direnean. |
Erraz edo sekuentzia laburretan emandako hitzezko, ikusizko edo keinuzko jarraibideak gauzatzea, ulertzea eta sekuentziatzea, dagokion laguntza mailarekin, eta espero den emaitzarekin lotzea. | Jarraibide erraz eta sekuentziatuei segitzea: erraz edo sekuentzia laburretan emandako hitzezko, ikusizko edo keinuzko jarraibideak gauzatzea. |
Egituratutako jardueretan, jokabide-arreta izatea, arreta horri eustea eta aktiboki parte hartzea denbora tarte jakinetan, gero eta laguntza gutxiagorekin, eta, ildo horretan, desdoitze handirik gabe onartzea eten txikiak. | Zereginean segitzea eta itxarote aktiboa: egituratutako jardueretan jokabide-arretari eustea eta parte-hartze iraunkorra izatea denbora tarte jakinetan. |
Testuinguru zehatzaren eta egoeraren eskakizunen arabera erregulatzea, modulatzea eta egokitzea ahotsaren intentsitatea, hizketaren abiadura, gorputzaren mugimenduak eta lekualdatzeak, behar den laguntzarekin. | Bolumena, tonua, mugimendua eta lekualdatzea doitzea: testuinguruaren arabera erregulatzea ahotsaren intentsitatea, hizketaren abiadura, gorputzaren mugimenduak eta lekualdatzeak. |
Errutinen, zereginen edo testuinguruen arteko aldaketak egitea, antolatzea eta aurreikustea, behar den laguntza mailarekin, eta hori guztia erresistentzia edo jokabide-asaldu txikienarekin egitea, jardueren arteko jarraitutasuna lortzeko. | Jardueren arteko trantsizioa, desdoitze txikienarekin: errutinen, zereginen edo testuinguruen arteko aldaketa antolatua, erresistentzia edo jokabide-asaldu txikienarekin. |
Kanpoko seinaleak, ikusizko laguntzak (tenporizadoreak, piktogramak) eta helduen bitartekaritza errekonozitzea eta erabiltzea eta halakoei erantzutea, dagokion laguntzarekin, eskakizun edo trantsizio egoeretan jokabidea erregulatzeko. | Kanpoko seinaleak, ikusizko laguntzak eta helduen bitartekaritza erabiltzea: ikusizko laguntzak, tenporizadoreak, piktogramak eta helduen bitartekaritza errekonozitzea eta haiei erantzutea, jokabidea erregulatzeko. |
ARLOA: JOKABIDEA (J) | |
3. konpetentzia espezifikoa (KE3-J) Norbere burua zaintzeko eta eguneroko jardueretan segurtasunez jarduteko gaitasuna garatzea, eta, horretarako, arriskuak eta jokabide arriskutsuak errekonozitzea, norbera babesteko oinarrizko neurriak baliatzea, ikastetxeko espazioetan (ikasgela, jolastokia, komuna, jantokia, irteerak) segurtasun arau zehatzak betetzea, beharren edo arrisku egoeren aurrean laguntza eskatzea eta segurtasun distantzia nahiz norberaren eta besteen espazio pertsonala errespetatzea, xede gisa harturik osotasun fisikoa eta emozionala bermatzea, norberari eta besteei kalterik ez egitea, autonomia pertsonalean laguntzea, askotariko hezkuntza inguruneetan seguru parte hartzea eta bizi kalitatea sustatzea. | |
Loturarik handiena duten bizi kalitatearen alderdiak: Ongizate fisikoa: zuzenean hartzen ditu barnean osasunaren, eguneroko bizitzako jardueren eta segurtasun pertsonalaren adierazleak. Arriskuak errekonozitzea, babes neurriak erabiltzea eta eguneroko jardueretan segurtasunez jardutea da alderdi honen funtsezko osagaia.Autodeterminazioa: norbere burua autonomiaz zaintzeak, behar diren laguntzak onartzeak eta norberaren segurtasunari buruzko erabakiak hartzeak garatu egiten dute hautu pertsonalak egiten ikastea, baita independentzia eta eguneroko bizitzako alderdien gaineko kontrola ere.Eskubideak: norberaren edo besteen kaltea dakarten egoerak prebenitzeak eta segurtasunez jarduteak bermatzen dute babeserako, segurtasun pertsonalerako eta arrisku saihesgarrietatik libre egoteko eskubidea, eta horiexek dira, hain justu, alderdi honen funtsezko oinarriak. | |
OINARRIZKO JAKINTZAK C) Blokea: Norbere burua zaintzea eta segurtasuna: Norbere burua zaintzeko eta eguneroko jardueretan segurtasunez jarduteko gaitasuna, eta, bide horretan, arriskuak errekonozitzea, laguntzak onartzea eta norberaren edo besteen kaltea dakarten egoerak prebenitzea. | |
KE3 konpetentzia espezifikoari lotutako ebaluazio irizpideak | Oinarrizko jakintzak |
Eskolako eta eguneroko inguruneetan arriskutsuak izaten ahal diren egoerak, objektuak edo ekintzak identifikatzea, ezagutzea eta seinalatzea, behar den laguntza mailarekin, eta oinarrizko loturak ezartzea arriskuen eta aurreikusten ahal diren ondorioen artean. | Arriskuak eta jokabide arriskutsuak identifikatzea: eskolako eta eguneroko inguruneetan arriskutsuak izaten ahal diren egoerak, objektuak edo ekintzak errekonozitzea. |
Ohiko espazioetan identifikatutako arriskuen aurrean norbera babesteko oinarrizko neurriak erabiltzea, aplikatzea eta mantentzea, behar den laguntzarekin, eta arrisku egoeretan doiki erreakzionatzea. | Inguruneko arriskuetatik babestea: ohiko espazioetan identifikatutako arriskuen aurrean norbera babesteko oinarrizko neurriak erabiltzea. |
Ikastetxeko askotariko espazio eta testuinguruetako segurtasun arau zehatzak betetzea, errespetatzea eta aplikatzea, dagokion laguntza mailarekin, eta arau horiek antolaketa eta babes kolektiboarekin lotzea. | Segurtasun arauak errespetatzea ikasgelan, jolastokian, komunean, jantokian eta irteeretan: ikastetxeko espazio eta testuinguru bakoitzeko segurtasun arau zehatzak betetzea. |
Laguntza eskatzeko edo alerta jotzeko modu funtzionalak adieraztea, eskatzea eta erabiltzea, behar den laguntzarekin, arrisku egoeren, beharren edo helduen laguntza premien aurrean. | Laguntza eskatzea behar edo arriskuen aurrean: laguntza premiak adieraztea edo alerta jotzea arrisku egoeren edo laguntza beharren aurrean. |
Eguneroko interakzioetan segurtasun distantzia eta norberaren nahiz besteen espazio pertsonala mantentzea, erregulatzea eta errespetatzea, gero eta laguntza txikiagoarekin, eta oinarrizko loturak ezartzea hurbiltasun fisikoaren eta pertsonen arteko segurtasunaren artean. | Autobabesa eta espazio pertsonalaren zaintza: eguneroko interakzioetan segurtasun distantzia mantentzea eta norberaren nahiz besteen espazio pertsonala errespetatzea. |
ARLOA: JOKABIDEA (J) | |
4. konpetentzia espezifikoa (KE4-J) Kidekoekin eta helduekin interakzio positiboetan parte hartzeko gaitasuna garatzea, eta, hori lortzeko, txandak eta espazio pertsonalak errespetatzea, komunikazio sozialeko modu funtzionalak baliatzea gauzak eskatu, onartu edo baztertzeko, talde jardueretan aktiboki laguntzea, gatazkak bakebidez ebaztea eta besteen beharretara doitutako erantzun enpatikoak ematea, hori guztia lotura afektibo egokiak garatzeko, pertsonen arteko errespetua indartzeko, eskolako elkarlana errazteko, hezkuntza komunitate inklusiboko kide sentitzea bultzatzeko eta gizarte harremanen kalitatea nahiz bizi kalitatea hobetzeko. | |
Loturarik handiena duten bizi kalitatearen alderdiak: Pertsonen arteko harremanak: zuzenean hartzen ditu barnean interakzio positiboekin, adiskideekin, laguntza sozialekin eta kide sentitzearekin lotutako adierazleak. Alderdi honen muina da kidekoekin eta helduekin interakzio positiboetan parte hartzea, lotura egokiak garatzea eta partekatutako jardueretan parte hartzea.Ongizate emozionala: gizarte harreman positiboek gogobetetze afektiboa, autoestimua eta kide izateko sentipena sortzen dituzte, eta murriztu egiten dituzte bakartasuneko edo bazterketa emozionaleko sentimenduak.Autodeterminazioa: pertsonen arteko errespetua garatzeak eta interakzioetan aktiboki parte hartzeak indartu egiten dituzte hautu sozialak, harremanetarako ekimena eta lotura pertsonalen gaineko kontrola. | |
OINARRIZKO JAKINTZAK D) Blokea: Eskola bizikidetza eta gizarte harremanak: Kidekoekin eta helduekin interakzio positiboetan parte hartzeko gaitasuna, eta, horrekin batera, lotura egokiak, pertsonen arteko errespetua eta partekatutako jardueretako parte-hartzea garatzea. | |
KE4 konpetentzia espezifikoari lotutako ebaluazio irizpideak | Oinarrizko jakintzak |
Talde interakzioetan eta partekatutako jardueretan ezarritako txandaren zain egotea, txandak errespetatzea eta aktiboki parte hartzea, behar den laguntza mailarekin; era berean, oinarrizko loturak ezartzea txanda errespetatzearen eta bizikidetza errazaren artean. | Txandaren zain egotea: talde interakzioetan txandak errespetatzea eta partekatutako jardueretan aktiboki itxarotea. |
Eguneroko testuinguruetan, distantzia pertsonal egokia eta kidekoen nahiz helduen espazio fisikoa mantentzea, erregulatzea eta errespetatzea, behar den laguntzarekin, eta hurbiltasun fisikoa pertsonen arteko erosotasunarekin lotzea. | Besteen espazioa errespetatzea: eguneroko testuinguruetan distantzia pertsonal egokia mantentzea eta kidekoen nahiz helduen espazio fisikoa errespetatzea. |
Partaidetza, objektuak edo gizarte interakzioak eskatu, onartu edo baztertzeko modu funtzionalak erabiltzea, adieraztea eta haiei erantzutea, dagokion laguntza mailarekin, eta, hala, taldean komunikazio eraginkorra erraztea. | Egoki eskatzea, onartzea eta baztertzea: partaidetza, objektuak edo gizarte interakzioak eskatzeko, onartzeko edo baztertzeko modu funtzionalak erabiltzea. |
Eskola inguruneko zeregin, jolas edo dinamika kolektiboetan ekarpena egitea, lankidetzan aritzea eta aktiboki parte hartzea, gero eta laguntza txikiagoarekin, eta loturak ezartzea banakako ekarpenaren eta arrakasta kolektiboaren artean. | Talde jardueretan egokiro parte hartzea: eskola inguruneko zeregin, jolas edo dinamika kolektiboetan ekarpen aktiboa eta doitua egitea. |
Erantzun funtzionalak erabiltzea, identifikatzea eta aplikatzea, behar den laguntzarekin, pertsonen arteko desadostasunen edo tentsioen aurrean, eta, horrela, interakzio positiboei eustea eskola ingurunean. | Gatazkak bakebidez ebaztea: eskola inguruneko pertsonen arteko desadostasunen edo tentsioen aurrean erantzun funtzionalak erabiltzea. |
Beste pertsonen egoera emozionalak eta beharrak egokiro errekonozitzea eta halakoen aurrean doiki erantzutea eta jardutea, laguntzako edo zaintzako ekintza zehatzen bidez; hori guztia behar den laguntza mailarekin. | Enpatia aktiboa: beste pertsonen egoera emozionaletara eta beharretara doiturik erantzutea, laguntzako edo zaintzako ekintzen bidez. |
ARLOA: JOKABIDEA (J) | |
5. konpetentzia espezifikoa (KE5-J) Ikasgelako, ikastetxeko eta bizikidetzako oinarrizko arauak ulertzeko, onartzeko eta betetzeko gaitasuna garatzea, eta, hori lortzeko, ohiko arauak eta errutinak identifikatzea, mugak eta jarraibide errazak onartzea, askotariko testuinguruetako (ikasgela, jolastokia, jantokia, komunak, irteerak) arau zehatzak aplikatzea, aurreikusten ahal diren ondorio logikoak ulertzea, arau aldaketa errazetara egokitzea, ikusizko edo hitzezko laguntzak baliatzea arauak aurreikusteko eta oinarrizko arauak eraikitzen parte hartzea, guztia ere antolaketa kolektiboa, banakako eta taldeko segurtasuna, hezkuntza komunitateko partaidetza autonomo eta erantzukidea, bizikidetza baketsua eta bizi kalitatea sustatzeko. | |
Loturarik handiena duten bizi kalitatearen alderdiak: Pertsonen arteko harremanak: bizikidetzako oinarrizko arauak betetzea funtsezkoa da ikasgelan eta ikastetxean interakzio positiboak, talde lankidetza eta gizarte onarpena mantentzeko.Autodeterminazioa: arauak ulertu eta onartzeak autorregulazioa, erantzukizun pertsonala eta gizarte igurikimenekin bat datozen egokitze-hautuak garatzen ditu.Ongizate emozionala: arauak betetzeak pertsonen arteko gatazkak murrizten ditu, eta lagungarria da segurtasun afektiboa lortzeko, gizarte estresa murrizteko eta taldeko kide sentitzeko. | |
OINARRIZKO JAKINTZAK E) Blokea: Arauak betetzea: Ikasgelako, ikastetxeko eta bizikidetzako oinarrizko arauak ulertzeko, onartzeko eta betetzeko gaitasuna, ulerturik antolaketa, segurtasuna eta parte-hartzea sustatzen dituzten elementuak direla arau horiek. | |
KE5 konpetentzia espezifikoari lotutako ebaluazio irizpideak | Oinarrizko jakintzak |
Ikasgelako, ikastetxeko eta bizikidetza eremuetako ohiko arauak eta errutinak identifikatzea, errekonozitzea eta seinalatzea, behar den laguntza mailarekin, eta oinarrizko loturak ezartzea arauen eta eguneroko antolaketaren artean. | Oinarrizko arauak eta errutinak errekonozitzea: ikasgelako, ikastetxeko eta bizikidetza eremuetako ohiko arauak eta errutinak identifikatzea. |
Eguneroko testuinguruetan, ezarritako mugak eta jarraibide errazak errekonozitzea, onartzea eta haiei erantzutea, behar den laguntzarekin, eta arrazoizko murrizketen aurrean jarrera kolaboratiboari eutsiz. | Mugak eta jarraibideak onartzea: eguneroko testuinguruetan ezarritako mugak errekonozitzea eta jarraibide errazak onartzea. |
Ikasgelako, jolastokiko, jantokiko, komunetako eta ikastetxeko irteeretako arau zehatzak aplikatzea, errespetatzea eta beste egoera batzuetara transferitzea, dagokion laguntza mailarekin, eta betiere testuinguruaren araberako eskakizunetara egokiturik. | Askotariko testuinguruetan arauak betetzea: ikasgelako, jolastokiko, jantokiko, komunetako eta ikastetxeko irteeretako arau zehatzak aplikatzea. |
Behar den laguntza jasorik, oinarrizko arauak betetzearekin edo ez betetzearekin lotutako emaitza logikoak errekonozitzea, aurreikustea eta erlazionatzea, eta kausa-ondorio lotura errazak ezartzea. | Ondorio aurreikusgarriak ulertzea: oinarrizko arauak betetzearekin edo ez betetzearekin lotutako emaitza logikoak errekonozitzea. |
Aurrez ezarritako errutina edo arauetako aldaketa errazetara doitzea eta aldaketa horiek onartzea eta aplikatzea, gero eta laguntza txikiagoarekin, guztia ere espero den portaerari jarraitutasunez eutsiz. | Arau aldaketa errazetara egokitzea: aurrez ezarritako errutina edo arauetako aldaketa errazetara doitzea. |
Arauak eta errutinak aurreratzen dituzten ikusizko oroigarriak, tenporizadoreak edo hitzezko jarraibideak erabiltzea eta horiei erantzutea eta jarraitzea, behar den laguntza mailarekin, eta, hala, jokabide-prestaketa erraztea. | Ikusizko edo hitzezko laguntzak erabiltzea arauak aurreikusteko: arauak eta errutinak aurreratzen dituzten ikusizko oroigarriei, tenporizadoreei edo hitzezko jarraibideei erantzutea. |
Oinarrizko arauak prestatzen laguntzea, proposamenak eta ekarpen errazak eginez, eta aktiboki onartzea, dagokion laguntzarekin, eskola bizikidetzan erantzukidetasuna sustatzeko. | Arau errazak eraikitzen parte hartzea: oinarrizko arauak prestatzen laguntzea, proposamen errazak eginez edo aktiboki onartuz. |
ARLOA: JOKABIDEA (J) | |
6. konpetentzia espezifikoa (KE6-J) Desadostasunei, frustrazioei edo pertsonen arteko tentsioei aurre egiteko gaitasuna garatzea, eta, horretarako, gatazka egoerak errekonozitzea, desadostasunak komunikazio modu funtzionalen bidez adieraztea, helduen bitartekaritza eskatzea, konpontzeko aukera errazak identifikatzea, adostutako konponbideak onartzea, kaltea konpontzeko ekintzak egitea eta prebentziora bideratutako erantzun goiztiarrak baliatzea, helburu gisa harturik jokabidea ez areagotzea, bizikidetza baketsua sustatzea, pertsonen arteko harreman positiboak indartzea, eskola komunitateko parte-hartze inklusiboa ahalbidetzea eta bizi kalitatea hobetzea. | |
Loturarik handiena duten bizi kalitatearen alderdiak: Pertsonen arteko harremanak: zuzenean hartzen ditu barnean interakzio positiboak, tentsioak bakebidez konpontzea eta gizarte loturak mantentzea. Desadostasunei modu funtzional eta ez-erasokorren bidez erantzuteak sendotu egiten du harremanen kalitatea.Ongizate emozionala: frustrazioei eta tentsioei jokabidea areagotu gabe aurre eginez, pertsonen arteko estresa, gizarte antsietatea eta sentimendu negatiboak murrizten dira, eta oreka afektiboa sustatzen da.Autodeterminazioa: sozialki onargarriak diren erantzunak erabiltzeak autorregulazioa garatzen du eta, halaber, egokitzeko jokabideak hautatzeko gaitasuna eta gatazka egoeretako bulkada erreaktiboen gaineko kontrola. | |
OINARRIZKO JAKINTZAK F) Blokea: Gatazkak konpontzea: Desadostasunei, frustrazioei edo pertsonen arteko tentsioei erantzun funtzional eta sozialki onargarrien bidez aurre egiteko gaitasuna. | |
KE6 konpetentzia espezifikoari lotutako ebaluazio irizpideak | Oinarrizko jakintzak |
Kidekoekiko edo helduekiko interakzioetako desadostasunak, tentsioak edo frustrazioak identifikatzea, errekonozitzea eta seinalatzea, behar den laguntza mailarekin, eta oinarrizko loturak ezartzea seinaleen eta gatazka egoeren artean. | Gatazka egoerak identifikatzea: kidekoekiko edo helduekiko interakzioetako desadostasunak, tentsioak edo frustrazioak errekonozitzea. |
Desadostasunak modu funtzionalen bidez adieraztea, agerraraztea eta komunikatzea, behar den laguntzarekin, eta errespetuzko interakzioei eustea eguneroko testuinguruetan. | Desadostasuna erasorik gabe adieraztea: desadostasunak komunikazio modu funtzionalen bidez agerraraztea. |
Pertsonen arteko tentsio egoeretan helduen laguntza edo bitartekaritza bilatzea, eskatzea eta erabiltzea, dagokion laguntza mailarekin, eta, hala, goiz esku hartzen laguntzea. | Laguntza edo bitartekaritza eskatzea: pertsonen arteko tentsio egoeretan helduen laguntza edo bitartekaritza eskatzea. |
Eguneroko testuinguruetako desadostasunak konpontzeko oinarrizko aukerak identifikatzea, aintzat hartzea eta proposatzea, gero eta laguntza txikiagoarekin, eta loturak ezartzea aukeren eta konponbide baketsuaren artean. | Konpontzeko aukera errazak bilatzea: eguneroko testuinguruetako desadostasunak konpontzeko oinarrizko aukerak identifikatzea. |
Gatazka egoeretan, adostutako konponbideak errekonozitzea, onartzea eta aplikatzea, behar den laguntzarekin, eta ezarritako akordioekiko konpromisoari eustea. | Proposatutako konponbidea onartzea: gatazka egoeretan adostutako konponbideak errekonozitzea eta onartzea. |
Desadostasunen edo tentsioen ondotik kaltea konpontzeko ekintza errazak egitea, gauzatzea eta osatzea, behar den laguntza mailarekin, hala, pertsonen arteko adiskidetzea bultzatzeko. | Ahal denean kaltea konpontzea: desadostasunen edo tentsioen ondotik kaltea konpontzeko ekintza errazak egitea. |
Pertsonen arteko gatazkak ez areagotzeko erantzun goiztiarrak erabiltzea, aplikatzea eta konbinatzea, dagokion laguntzarekin, eta, horrela, interakzio eraikitzaileei eustea. | Jokabidea areagotu aurreko estrategiak erabiltzea: pertsonen arteko gatazkak areagotzea saihesteko erantzun goiztiarrak erabiltzea. |
ARLOA: JOKABIDEA (J) | |
7. konpetentzia espezifikoa (KE7-J) Beste pertsonen egoera emozionalak eta beharrak hautemateko, ulertzeko eta haiei doiki erantzuteko gaitasuna garatzea, eta, horretarako, testuingururako neurrizkoa den erreakzio emozionala bilatzea, laguntza, kontsolamendu edo akonpainamendu ekintza zehatzak egitea, desberdintasun indibidualak eta erritmo pertsonalak errespetatzea, jokabide kaltegarriak inhibitzea (iseka, inbasioa) eta elkartasuneko ekintza partekatuetan parte hartzea; hori guztia lotura afektibo positiboak indartzeko, bizikidetza inklusiboa sustatzeko, pertsonen arteko harremanen kalitatea hobetzeko, eskola lankidetza errazteko eta bizi kalitatea areagotzeko. | |
Loturarik handiena duten bizi kalitatearen alderdiak: Pertsonen arteko harremanak: zuzenean hartzen ditu barnean interakzio positiboak, elkarrekiko laguntzak eta gizarteko kide sentitzea. Besteen egoera emozionalak hautemateak eta haiei doiki erantzuteak indartu egiten ditu loturak eta gizarte sareak.Ongizate emozionala: enpatiak gogobetetze afektiboa, autoestimua eta lotura emozionala sortzen ditu; hala, murriztu egiten dira bakartasun sentimenduak eta, aldiz, oreka afektiboa sustatzen da.Autodeterminazioa: besteen beharrei doiki erantzuteak hautu prosoziala, harremanetarako ekimena eta gizarte interakzioetako kontrol emozionala garatzen ditu. | |
OINARRIZKO JAKINTZAK G) Blokea: Jokabide enpatikoa: Beste pertsonen egoera emozionalak eta beharrak hautemateko, ulertzeko eta haiei doiki erantzuteko gaitasuna. | |
KE7 konpetentzia espezifikoari lotutako ebaluazio irizpideak | Oinarrizko jakintzak |
Eguneroko egoeretan, kidekoen eta helduen egoera afektiboei antzematea eta horien aurrean neurrizko erreakzio eta erantzun emozionala izatea, behar den laguntza mailarekin, eta oinarrizko loturak ezartzea testuinguruen eta erantzun emozional egokien artean. | Testuingurura doitutako erantzun afektiboa: eguneroko egoeretan, kidekoen eta helduen egoera afektiboen aurrean neurrizko erreakzio emozionala izatea. |
Laguntzako, kontsolamenduko edo presentzia solidarioko ekintza zehatzak hastea, egitea eta mantentzea, behar den laguntzarekin, eskola ingurunean ondoez emozionala sumatzen zaien pertsonei zuzendurik. | Laguntza, kontsolamendu edo akonpainamendu jokabideak: ondoeza sumatzen zaien pertsonei zuzendutako laguntzako, kontsolamenduko edo presentzia solidarioko ekintza zehatzak. |
Partekatutako jardueretan, kidekoen berezitasun indibidualak eta erritmo pertsonalak errekonozitzea, errespetatzea eta haietara egokitzea, dagokion laguntza mailarekin, eta, orobat, aniztasun funtzionala baloratzea. | Desberdintasunak eta besteen erritmoak errespetatzea: partekatutako jardueretan, kidekoen banakako berezitasunak errekonozitzea eta haien erritmo pertsonalera egokitzea. |
Eguneroko interakzio testuinguruetan, beste pertsonei kalte emozionala edo fisikoa eragiten dieten edo haien espazio pertsonala inbaditzen duten jokabideak inhibitzea, kontrolatzea eta saihestea, gero eta laguntza gutxiagorekin. | Isekak, inbasioa edo kaltea saihestea: besteei kalte emozionala edo fisikoa eragiten dieten edo haien espazio pertsonala inbaditzen duten jokabideak inhibitzea. |
Hezkuntza ingurunearen barnean, elkar zaintzeko, talde laguntzako edo elkartasun laguntzako zeregin kolektiboetan laguntzea, ekarpena egitea eta aktiboki parte hartzea, behar den laguntzarekin. | Elkartasuneko edo zaintza partekatuko ekintzetan parte hartzea: eskola ingurunean, zaintzako, elkarri laguntzeko edo talde laguntzako zeregin kolektiboetan laguntzea. |
ARLOA: JOKABIDEA (J) | |
8. konpetentzia espezifikoa (KE8-J) Kezkatzen gaituzten jokabideak erantzun funtzional, egoki eta sozialki onartuekin ordezteko gaitasuna garatzea, eta, horretarako, jokabideen funtzioa (arreta, ihesa, sarbidea) errekonozitzea, ordezko erantzun baliokideak ikastea, komunikazio funtzional eraginkorra baliatzea, ihes, eraso edo autoestimulazio jokabideak egokitze-aukerekin ordeztea, geldialdi, laguntza edo aldaketa eskaerak modu egokian adieraztea, indartze positiboaren bidez sendotzea eta askotariko testuinguruetara orokortzea; hori guztia erregulazio galera larriak murrizteko, jokabide errepertorio eraginkorrak sustatzeko, komunikazio funtzionala hobetzeko, parte-hartze inklusiboa errazteko, autonomia pertsonala indartzeko eta bizi kalitatea handitzeko. | |
Loturarik handiena duten bizi kalitatearen alderdiak: Autodeterminazioa: jokabide arazotsuak erantzun funtzionalekin ordezteak autorregulazioa eta egokitze-alternatibak hautatzeko gaitasuna garatzen ditu eta, halaber, bulkaden gaineko kontrol autonomoa, beharrak eraginkortasunez asetzeko.Pertsonen arteko harremanak: jokabide disruptiboak sozialki onartutako erantzunekin ordezteak interakzio positiboak, talde onarpena eta laguntza sareak hobetzen ditu, eta, beraz, gizarte bazterketa saihesten du.Ongizate emozionala: arreta, atsedena edo erregulazio emozionala lortzeko errepertorio funtzionalak erabiltzeak murriztu egiten ditu estresa eta frustrazio metatua, eta egokitze-lorpenekiko gogobetetzea sortzen du. | |
OINARRIZKO JAKINTZAK H) Blokea: Jokabide alternatiboak: Kezkatzen gaituzten jokabideak erantzun funtzional, egoki eta sozialki onartuekin ordezteko gaitasuna; horri esker, errepertorio eraginkorragoak indartzen dira arreta, atsedena, laguntza, objektuetarako irispidea edo erregulazio emozionala lortzeko. | |
KE8 konpetentzia espezifikoari lotutako ebaluazio irizpideak | Oinarrizko jakintzak |
Kezkatzen gaituztenen funtzio bera betetzen duten egokitze-erantzunak ikastea, praktikatzea eta erabiltzea, behar den laguntzarekin, eta errepertorio funtzionalak sendotzea praktika sistematikoaren bidez. | Erantzun alternatibo baliokideen irakaskuntza: kezkatzen gaituzten jokabideen funtzio bera duten egokitze-erantzunak ikastea. |
Beharrak, lehentasunak edo ondoeza adierazteko, komunikatzeko modu eraginkorrak erabiltzea, adieraztea eta konbinatzea, dagokion laguntza mailarekin, eta, hala, interakzioa sustatzea. | Komunikazio funtzionala erabiltzea: beharrak, lehentasunak edo ondoeza adierazteko, komunikatzeko modu eraginkorrak erabiltzea. |
Eskakizun edo aktibazio egoeretan, erantzun desegokiak inhibitzea eta, horien ordez, sozialki baloratutako egokitze-aukerak baliatzea eta aplikatzea, gero eta laguntza txikiagoarekin. | Iheseko, erasoko edo doitu gabeko autoestimulazioko jokabideak ordeztea: erantzun desegokien ordez, sozialki baloratutako egokitze-aukerak baliatzea. |
Atseden hartzeko, helduen laguntza jasotzeko edo eskakizunak aldatzeko eskaera funtzionalak adieraztea, egitea eta erabiltzea, behar den laguntzarekin, egoera zailetan komunikazio eraginkorrari eutsiz. | Modu egokian eskatzea geldialdiak, laguntza edo aldaketak: modu funtzionalean adieraztea atseden hartzeko, laguntza jasotzeko edo eskakizunak aldatzeko eskaerak. |
Jokabide funtzional berriak berehalako ondorio positiboak ezagutzearen bidez sendotzea, mantentzea eta orokortzea, behar den laguntza mailarekin, eta, horri esker, egokitze-errepertorioak indartzea. | Erantzun alternatiboak indartzea: jokabide funtzional berriak berehalako ondorio positiboen bidez sendotzea. |
Ikasitako egokitze-erantzunak eskolako eta eguneroko testuinguruko askotariko egoera, pertsona eta inguruneetan aplikatzea, transferitzea eta egokitzea, dagokion laguntzarekin. | Jokabide berriak askotariko testuinguruetara orokortzea: egokitze-erantzunak askotariko egoera, pertsona eta inguruneetan aplikatzea. |
ARLOA: JOKABIDEA (J) | |
9. konpetentzia espezifikoa (KE9-J) Eskola eta komunitate testuinguruko espazioekin, pertsonekin, objektuekin eta arauekin interakzioan doiki aritzeko gaitasuna garatzea, eta, horretarako, material eta espazio komunak funtzionalki erabiltzea, jokabidea ingurune, pertsona eta jarduera desberdinetara doitzea, ondasun kolektiboak zaintzea eta kontserbatzea, eta partekatutako eremuetan neurrizko portaera izatea, guztia ere parte-hartze aktiboa, orientazio espaziala, hezkuntza eta komunitate ingurunera egokitzea, partekatutako ingurunearen kontserbazioa, bizikidetza ordenatua eta bizi kalitatea sustatzeko. | |
Loturarik handiena duten bizi kalitatearen alderdiak: Gizarte inklusioa: eskola eta komunitate testuinguruko espazioekin, pertsonekin, objektuekin eta arauekin interakzioan doiki aritzea da gizarte inklusioaren definizio operatiboa. Ingurunean parte hartzeak, orientatzeak eta egokitzeak onarpena, kide sentitzea eta komunitatean parte hartzea sustatzen dituzte.Pertsonen arteko harremanak: gizarte inklusioa osatzen du, kidekoekin eta helduekin interakzio positibo zehatzak garatzen baitira ingurunean.Autodeterminazioa: testuinguruko eskakizunetara autonomiaz doitzeak indartu egiten du ingurunea hautatzeko eta kontrolatzeko gaitasuna. | |
OINARRIZKO JAKINTZAK I) Blokea: Ingurunearekiko harremana: Eskola eta komunitate testuinguruko espazioekin, pertsonekin, objektuekin eta arauekin interakzioan doiki aritzeko gaitasuna, horrek parte-hartzea, orientazioa eta ingurunera egokitzea errazten baitu. | |
KE9 konpetentzia espezifikoari lotutako ebaluazio irizpideak | Oinarrizko jakintzak |
Eskola materialak eta partekatutako espazioak modu funtzionalean erabiltzea, antolatzea eta errespetatzea, behar den laguntza mailarekin, eta, horrela, erabiltzaile guztientzako antolamendua eta irisgarritasuna mantentzea. | Materiala eta espazio komuna egoki erabiltzea: eskola materialak modu funtzionalean erabiltzea eta partekatutako espazioen antolamendua errespetatzea. |
Jokabidea inguruneen, solaskideen eta eguneroko eskakizunen aldaketetara doitzea, aldatzea eta halakoei erantzutea, behar den laguntzarekin, eta, horrela, portaeraren jarraitutasuna lortzea askotariko egoeren artean. | Askotariko testuinguru, pertsona eta jardueretara egokitzea: jokabidea inguruneen, solaskideen eta eguneroko jardueretako eskakizunen aldaketetara doitzea. |
Ikastetxeko objektu kolektiboak eta espazio fisikoak zaintzea, kontserbatzea eta mantentzea, dagokion laguntza mailarekin, eta errespetua partekatutako ingurunearen jasangarritasunarekin lotzea. | Ondasun komunak eta ingurune fisikoa errespetatzea: ikastetxeko objektu kolektiboak eta espazio fisikoak zaintzea eta kontserbatzea. |
Erabilera komuneko eremuetan (ikasgelak, jolastokiak, jantokiak) neurrizko portaera erakustea, erregulatzea eta egokitzea, gero eta laguntza txikiagoarekin, eta, hala, bizikidetza erraza eta segurtasun kolektiboa sustatzea. | Jokabide doitua partekatutako espazioetan: neurrizko portaera izatea erabilera komuneko eremuetan, hala nola ikasgeletan, jolastokietan eta jantokietan. |
Arloa.–Aisia eta Astialdia.
1. Arloaren azalpena.
Definizioa: "Astialdia (hau da, eskolako, laneko edo etxeko betebeharrik gabeko aldia) ulertzea, identifikatzea eta planifikatzea, eta, horretarako, borondatez eta atseginez parte hartzea aisialdi jarduera esanguratsuetan (ludikoak, kirolekoak, jaietakoak, sormenezkoak, ekologikoak eta solidarioak), helburu gisa harturik aukeratzeko autodeterminazioa, plangintza laguntzaduna, gozamen pertsonala, komunitateko sozializazioa eta erreferentziazko testuinguruetako ongizate integrala sustatzea".
Aisialdia eta astialdia bizitzaren funtsezko esparrua dira, haien bidez lortzen baita atseden hartzea, gozatzea, harremanak izatea, norberaren interesak arakatzea eta betebeharrezko zereginez haragoko jarduera esanguratsuetan parte hartzea. Adimen desgaitasuna duten ikasleen kasuan, askotan haien interesak mugatuta gelditzen dira aukerarik ezagatik, malgutasun gutxiko errutinengatik edo ez izateagatik haien adinera eta ezaugarrietara egokitutako gozamen jarduerak ezagutzeko, aukeratzeko eta mantentzeko behar adinako laguntzarik.
Arlo hori lantzeari esker, ikasleei laguntza eskaintzen zaie astialdiko uneak errekonozitzeko, lan edo erantzukizun uneetatik bereizteko eta denbora hori modu atsegingarrian antolatzen ahal dela ulertarazteko. Era berean, berekin dakar aisialdi jardueren errepertorioa zabaltzea, parte-hartze aktiboa sustatzea, eta eskola, familia eta komunitate testuinguruetako banakako nahiz partekatutako proposamenez gozatzen irakastea. Helburua ez da soilik "denbora betetzea", baizik eta balio pertsonala duten eta ongizatea, atsedena, komunikazioa, ekimena eta kide izateko sentipena bultzatzen dituzten aisialdi esperientziak eraikitzea.
Kalitatezko aisialdiak irisgarria, esanguratsua eta pertsonari egokitua izan behar du. Horregatik, ikastetxeak benetako aukerak eskaini behar ditu interesak arakatzeko, jarduera berriak probatzeko, lehentasunak adierazteko eta proposamen errazak planifikatzen parte hartzeko. Hori bereziki garrantzitsua da laguntza premia handiagoak dituzten ikasleentzat, haien aisialdirako sarbidea neurri handi batean laguntzen mende dagoelako (giza laguntzak, laguntza materialak, sentsorialak...). Aisialdi inklusiboa ez da jardueretara joatea soilik, baizik eta zentzuz eta benetan gozatzeko baldintzetan parte hartu ahal izatea.
Ikastetxe batean, aisialdiak eta astialdiak hezkuntza balio argia dute; izan ere, motibazioa, sozializazioa, erregulazio emozionala eta garapen pertsonala sustatzen dituzte. Gainera, kidekoen arteko esperientzia partekatuak sortzen laguntzen dute, loturak indartzen dituzte eta gizarte arauak ikasteko, txandaren zain egoteko, erabaki errazak hartzeko eta bizitza komunitarioan parte hartzeko aukerak eskaintzen dituzte. Horregatik, nahita txertatu behar da esparru hau programazioan.
2. Arloak bizi kalitatearen alderdietan duen inpaktua.
Oso handia da aisialdiaren eta astialdiaren eta bizi kalitatearen alderdien arteko lotura, esparru horrek zuzenean eragiten baitio pertsonaren ongizate integralari.
–Ongizate emozionala: aukeratutako jarduera atseginetan parte hartzeak gogobetetzea, erlaxazioa eta gozamen pertsonala areagotzen ditu.
–Ongizate fisikoa: aisialdiko proposamen askok mugimendua, gorputz jarduera eta ohitura osasungarriagoak sustatzen dituzte.
–Pertsonen arteko harremanak: aisialdi partekatuak adiskidetasuna, bizikidetza eta beste pertsonekiko parte-hartzea errazten ditu.
–Garapen pertsonala: jarduera berriak probatzeak esperientziak, trebetasunak eta interesak zabaltzen ditu.
–Autodeterminazioa: astialdian zer egin aukeratu ahal izateak ekimena eta norberaren bizitzaren gaineko kontrola indartzen ditu.
–Gizarte inklusioa: komunitateko jardueretarako sarbideak ohiko inguruneetan benetan parte hartzea sustatzen du.
–Ongizate materiala: aisialdiko baliabideak ezagutzeak eta erabiltzeak eskuragarri dauden aukerak hobeki baliatzea ahalbidetzen du.
–Eskubideak: aisialdiaz gozatzea parte hartzeko, aukeratzeko eta bizitza bete eta esanguratsua izateko eskubidea baliatzea ere bada.
3. Curriculumeko elementuen arteko lotura.
ARLOA: AISIA ETA ASTIALDIA (AA) | |
1. konpetentzia espezifikoa (KE1-AA) Eguneroko bizitzako astialdia ulertzeko eta egituratzeko gaitasuna garatzea, eta, horretarako, betebeharretarako aldiak eta aldi libreak bereiztea, eta askotariko testuinguruetan egunean zehar nola antolatu jakitea, eguneroko errutinetan aurreikuspena, plangintza eta parte-hartze doitua sustatzeko. | |
Loturarik handiena duten bizi kalitatearen alderdiak: Autodeterminazioa: askotariko testuinguruetan astialdia egunean zehar nola antolatzen den jakiteari esker, independentzia handiagoz planifikatzen ahal da, hobeki doituta norberaren interes nahiz beharretara. Pertsonak une horietan zer egin erabakitzen aktiboki parte hartzea sustatzen du, besterik gabe kanpoko proposamenak jaso beharrean.Ongizate emozionala: betebeharretarako aldiak eta aldi libreak bereizteak lagundu egiten du "beti lanpetuta" egotearen sentipena murrizten, aurreikusten ahal diren atseden eta aisialdi uneak izatea errazten du, eta, ondorioz, arindu egiten dira antsietatea eta estresa. Astialdia noiz iritsiko den aurreikusteko eta antolatzen ahal dela jakiteko gaitasunak areagotu egiten du kontrol, lasaitasun eta gogobetetze sentipena.Ongizate fisikoa: ongi egituratutako aisialdiak atsedenerako, jolaseko mugimendurako eta gorputzaren osasuna sustatzen duten jardueretarako tartea eskaintzen du. | |
OINARRIZKO JAKINTZAK A) Blokea: Astialdia kudeatzea: Eskolako, laneko edo etxeko betebeharrik gabeko aldiak ulertzea, identifikatzea eta planifikatzea, eta halakoetan erabakiak arduraz hartzea. | |
KE1 konpetentzia espezifikoari lotutako ebaluazio irizpideak | Oinarrizko jakintzak |
Eguneroko errutinan, betebeharretarako denbora eta astialdia zer diren ulertzea edo bereiztea, eta eskolako edo etxeko jardunaldian haietako bakoitzari eskainitako uneak identifikatzea. | Astialdia ulertzea: eguneroko errutinan betebeharretarako denbora (eskola, zereginak, enkarguak) eta denbora librea bereiztea. |
Askotariko testuinguruetan (eskola, etxea, komunitatea) astialdirako aldiak errekonozitzea eta mugatzea. | Astialdia identifikatzea: hezkuntzako, etxeko edo komunitateko betebeharrik gabeko aldiak errekonozitzea eta mugatzea. |
Astialdiko jarduerak planifikatzen parte hartzea, eguneko edo asteko une bakoitzean zer egiten ahal den aurreikusiz eta, helduaren laguntzarekin edo ikusizko laguntzen bidez, jardueren iraupena eta sekuentzia doituz. | Astialdia planifikatzea: une bakoitzean egiten ahal diren jarduerak aurreikustea (jolasaldian, bazkaldu aurretik edo ondotik), astialdiko errutina txikiak prestatzen parte hartzea eta, laguntzarekin, astialdiko jardueren iraupena doitzea. |
Hautuak arduraz egitea, eta, horretarako, norberaren lehentasunak eta beharrak balioestea, mugak eta arauak errespetatzea eta, astialdia baliatzeari dagokionez, gozamen, autonomia eta ongizate jarrerak erakustea. | Hautu arduratsuak astialdian: denbora librea erabiltzeko aukeren artetik hautatzea. |
ARLOA: AISIA ETA ASTIALDIA (AA) | |
2. konpetentzia espezifikoa (KE2-AA) Aisialdi jarduerak eskuratzeko eta haietan modu aktibo, atsegin eta esanguratsuan parte hartzeko gaitasuna garatzea, eta, bide horretan, norberaren interes, gaitasun eta testuinguru pertsonaletara egokitutako aukerak arakatzea eta hautatzea, eskola, familia eta komunitate inguruneetako askotariko aisialdi proposamenetan parte-hartze gidatua izatearen bitartez, gozamena, ongizate emozionala, sozializazioa eta garapen pertsonala nahiz komunitarioa sustatzeko. | |
Loturarik handiena duten bizi kalitatearen alderdiak: Ongizate emozionala: aisialdi jardueretan modu aktibo, atsegin eta esanguratsuan parte hartzeak gozamena, erlaxazioa eta dibertimendua sustatzen ditu, estresa murrizten du, eta lagungarria da egoera emozional egonkorrago eta gogobetegarriagoa izateko. Norberaren interesetara egokitzen ahal diren aukerak arakatzeak eta hautatzeak askatasun, plazer eta gogobetetze sentipena areagotzen du.Gizarte inklusioa: eskola, familia eta komunitate inguruneetako askotariko aisialdi jarduerak eskuratzeak eta haietan parte hartzeak taldeetako kide izatea, esperientziak partekatzea, jolastea, hitz egitea eta baldintza berdintasunez elkarrekin bizitzea ahalbidetzen du. Lagungarria da sozializatzeko, lotura afektiboak eraikitzeko eta jarraitutasuna izateko nahitaezko zereginetatik kanpoko bizitza komunitarioan.Garapen pertsonala: askotariko aisialdi gidatuak (jolasak, kirolak, arteak, aire zabaleko jarduerak, kultura jarduerak eta abar) esperimentatzea lagungarria da interesak aurkitzeko, trebetasunak zabaltzeko eta nortasun aberatsago eta askotarikoago bat eraikitzeko. Parte-hartze esanguratsu eta atseginak heldutasuna, erabakiak hartzea eta aisialdiaren bidez autonomia izateko gaitasuna indartzen ditu. | |
OINARRIZKO JAKINTZAK B) Blokea: Aisiarako irispidea eta aisian parte hartzea: Astialdia borondatez, atseginez eta modu esanguratsuan erabiltzea, eskola, familia eta komunitate testuinguruetan gozamena, garapen pertsonala eta sozializazioa ekartzeko. | |
KE2 konpetentzia espezifikoari lotutako ebaluazio irizpideak | Oinarrizko jakintzak |
Aisialdi proposamenak eta eskaintzak ezagutzea, ingurune askotako (eskola, familia eta komunitatea) jarduerak identifikatuz. | Aisialdi eskaintzak ezagutzea: eskola, familia eta komunitate testuinguruetan eskuragarri dauden jarduerak (ludikoak, kirolekoak, jaietakoak, sormenezkoak, ekologikoak eta solidarioak). |
Aisialdi jarduerak hautatzeko prozesuan parte hartzea, norberaren lehentasunak adieraziz, eta, era berean, norberaren testuinguru pertsonal eta sozialera doitutako erabakiak hartzea, taldeko arauak eta txandak errespetatuz. | Aisialdi aukeren artean hautatzea: norberak erabakitzea zer jarduera egin aurkeztutako aukeren artetik. |
Aukeratutako aisialdi jardueran aktiboki inplikatzea, hartan hasi eta berezko amaierara arte edo aurreikusitako denboraren barnean parte hartuz, eta gozamena, iraunkortasuna eta beste pertsonekiko lankidetza erakutsiz. | Aukeratutako jardueran parte hartzea: hautatutako jarduera hastea eta hartan inplikatzea berezko amaierara edo ezarritako denbora mugara arte. |
Garapen Praktikoaren esparrua
Arloa.–Osasuna eta Segurtasuna.
1. Arloaren azalpena.
Osasuna eta segurtasuna bizitza autonomo eta bete baten funtsezko oinarriak dira. Desgaitasun intelektuala duten ikasleengan, konpetentzia horiek irakaskuntza esplizitua eta sistematikoa behar dute, gorputzaren gaineko norberaren ezagutzatik testuinguru fisiko, sozial eta digitaletako autobabesera artekoa. Ez da arriskuak saihestea soilik, baizik eta norberaren sentsazio fisiko eta emozionalez jabetzea, norbere burua zaintzeko errutinak aplikatzea (higienea, atsedena, elikadura orekatua, gorputz jarrera osasungarriak), eta elkarrekiko errespetuan nahiz muga pertsonalak ezagutzean oinarritutako lotura afektibo seguruak ezartzea.
Halaber, aitortzen da ikasleek hitzik eta ahotsik gabeko modalitateen bidez (hala nola gihar tonuaren aldaketak edo ikusten ahal diren erreakzio fisiologikoak baliatuz) adierazten ahal dituztela zuzenean komunikatiboak ez diren baina haien ongizaterako informazio balio nabarmena duten seinaleak, zeinak behar bezala behatu eta interpretatu behar baitira hezkuntzako esku-hartzean.
Arlo horretan biltzen dira elikadura ohitura osasungarrien sustapena, lasaitzeko tekniken bidezko erregulazio emozionala eta eguneroko arriskuen prebentzioa (arrisku egoerak identifikatzea, segurtasun arauak betetzea, osasun baliabideak erabiltzea). Ikasleek ikasten dute pertsona eta portaera seguruak ezagutzen, kontaktu desegokiak baztertzen, beren informazio digitala babesten eta laguntza eraginkortasunez eskatzen. Segurtasunak barnean hartzen ditu larrialdietako erantzun automatikoak (simulazioak, ebakuazioak) eta eguneroko bizitzako prebentzio jokabideak ere.
Ikastetxean, konpetentzia horiek norbere burua zaintzeko eguneroko errutinen eta ikasle bakoitzaren premietara egokitutako irakaskuntza esplizituaren bidez garatzen dira. Familiako eta komunitateko bizitzarako transferentzia sustatu behar da, familien inplikazio aktiboaren eta benetako testuinguruetako praktikaren bidez.
Helburua da pertsona bakoitzak bere burua fisikoki eta emozionalki zaintzeko gaitasuna garatzea, baita erabaki osasungarriak hartzekoa eta gainbegiratze txikienarekin ingurune seguruetan parte hartzekoa ere. Konpetentzia horiek oinarri sendoa ematen dute helduaroan autonomia izateko eta urraketa egoerak prebenitzeko.
2. Arloak bizi kalitatearen alderdietan duen inpaktua.
Oso estua da osasunaren eta segurtasunaren eta bizi kalitatearen alderdien arteko lotura, kontuan izanik arlo horrek zuzenean eragiten diola desgaitasun intelektuala duten pertsonen ongizate integralari.
–Ongizate fisikoa: norbere burua zaintzeko eta elikatzeko ohitura osasungarriek gorputzaren osasuna mantentzen dute eta gaixotasunak prebenitzen dituzte.
–Ongizate emozionala: emozioak erregulatzeak eta lasaitasuna lantzeak autoestimua handitzen dute, eta antsietatea, berriz, murriztu.
–Pertsonen arteko harremanak: lotura afektibo seguruek interakzio positiboak eta elkarrekiko babesa sustatzen dituzte.
–Garapen pertsonala: norbere burua zaintzen eta babesten ikasteak konpetentzia praktikoak eta konfiantza indartzen ditu.
–Autodeterminazioa: erabaki osasungarriak hartzeak eguneroko bizitzaren gaineko kontrol handiagoa ahalbidetzen du.
–Gizarte inklusioa: ingurune seguruetan parte hartzeak komunitatean presentzia aktiboa izaten laguntzen du.
–Ongizate materiala: osasun baliabideak egoki erabiltzeak baliabide pertsonalak optimizatzen ditu.
–Eskubideak: autobabes fisiko eta digitalak bizitza seguru eta duina izateko eskubidea bermatzen du.
Laburbilduz, osasuneko eta segurtasuneko konpetentziak garatzea funtsezkoa da autonomia funtzionala, ongizate integrala eta ingurune guztietan parte-hartze aktiboa izatea lortzeko. Horrek guztiak bizitza beteagoa, babestuagoa eta independenteagoa izaten laguntzen du, pertsonak senti dezan gai dela bere burua eraginkortasunez zaintzeko eta babesteko.
3. Curriculumeko elementuen arteko lotura.
ARLOA: OSASUNA ETA SEGURTASUNA (OS) | |
1. konpetentzia espezifikoa (KE1-OS) Norbere gorputzaren gaineko ezagutza eta kontzientzia garatzea eta, ildo horretan, gorputzeko sentsazioak eta ondoez seinaleak ezagutzea, higienearekin, atsedenarekin, mugimenduarekin eta gorputz jarrerarekin loturiko errutina osasungarriak aplikatzea, norbere burua zaintzeko ekintzetan parte hartzea, eta osasun baliabideak arduraz erabiltzea (laguntzarekin baina gero eta autonomia handiagoarekin), guztia ere ongizate pertsonala, segurtasuna eta bizi kalitatea hobetuko dituen oreka fisiko eta emozionalari eusteko. | |
Loturarik handiena duten bizi kalitatearen alderdiak: Ongizate fisikoaGorputzeko sentsazioak eta ondoez seinaleak ezagutzeak, higienearekin, atsedenarekin, mugimenduarekin eta gorputz jarrerarekin loturiko errutina osasungarriak aplikatzeak eta norbere burua zaintzeko ekintzetan parte hartzeak eragin zuzena dute osasun fisikoan, arazoen prebentzioan eta, orobat, gorputz orekatua mantentzeko. Osasun baliabideak arduraz erabiltzea (laguntzarekin eta, arian-arian, autonomia handiagoz) ere loturik dago alderdi horri, gorputza behar bezala zaintzea sustatzen baitu.Ongizate emozionala: norberaren gorputzaz jabetzeak eta ondoez fisikoa nahiz emozionala identifikatzeko gaitasunak posible egiten dute emozioak hobeki erregulatzea, baita antsietatea murriztea eta seguruago nahiz kontrol handiagoz sentitzea ere. Egonkortzat hautematen den oreka fisiko eta emozionalak gogobetetze pertsonala, lasaitasuna eta ongizate emozional orokorra sustatzen ditu.Garapen pertsonala: norberaren gorputzari buruzko ezagutza eskuratzeak, seinale fisiologikoak eta emozionalak interpretatzen ikasteak eta, arian-arian, norbere burua zaintzeko erantzukizuna hartzeak hazkunde nabarmena bultzatzen dute heldutasunean eta norbere buruaren ulermenean. Konpetentzia horrek indartu egiten ditu norbere burua zaintzeko autonomia eta eguneroko bizitzan ohitura osasungarriak txertatzeko gaitasuna. | |
OINARRIZKO JAKINTZAK A) Osasunaren blokea: Osasun fisikoa: Norberaren gorputza ezagutzea; higienearekin, mugimenduarekin, atsedenarekin eta gorputz jarrerarekin loturiko oinarrizko premiak ezagutzea; ondoez seinaleak identifikatzea; krisi fisikoei eskuragarri dauden osasun baliabideen laguntzarekin erantzutea; eta oreka osasungarria sustatzen duten ohiturak eskuratzea. | |
KE1 konpetentzia espezifikoari lotutako ebaluazio irizpideak | Oinarrizko jakintzak |
Osasunarekin lotutako gorputzeko sentsazioak (tenperatura, mina, nekea edo zorabioa) hautematea, identifikatzea, bereiztea, adieraztea eta haiei erantzutea, eta, ildo horretan, ondoez seinaleei tankera hartzea, laguntza edo atsedena behar dela jakinarazteko. | Norbere gorputza eta ondoez seinaleak ezagutzea: osasunarekin lotutako gorputzeko sentsazioak (tenperatura, mina, nekea, izerdia edo dardarak) hautematea, identifikatzea, bereiztea, adieraztea eta haiei erantzutea, eta aurrerapenak egitea ondoez fisikoaren oinarrizko seinaleak identifikatzera iristeko, hala nola sukarra edo zorabioa. |
Alarma pizten duten gorputzeko sentsazioak (min handia, sukarra, arnasestua edo zorabioa) ondoez fisikoaren adierazle gisa hautematea, identifikatzea, bereiztea, adieraztea eta halakoei erantzutea, eta gero eta autonomia handiagoz eskatzea osasun langileen edo irakasleen laguntza. | Alerta sentsazio fisiologikoak: alarma pizten duten gorputzeko sentsazioak (min akutua, sukarra, arnasestua edo zorabioak) arreta edo laguntza behar dela adierazten duten seinale gisa hautematea, identifikatzea, bereiztea eta adieraztea, eta halakoei erantzutea. |
Aktiboki parte hartzea norbere burua zaintzeko eta ongizateko errutinetan (garbitasuna, mugimendua, gorputz jarrerarekin loturiko ohiturak edo atsedena), gogobetetzea agertuz eta osasun pertsonala eta ingurunekoa mantentzeko ardura erakutsiz. | Norbere zaintza fisikoarekiko jarrerak: osasuna zaintzeko errutinetan aktiboki parte hartzea, ongizate pertsonalarekiko gogobetetzea adieraztea eta oreka fisikoa sustatzen duten prebentzio ohiturak sendotzea. |
Higiene pertsonal eta sozialerako oinarrizko arauak aplikatzea (eskuak garbitzea, gauza pertsonalak erabiltzea, gorputza garbitzea eta kutsadurak prebenitzea), eta norberarekiko ez ezik besteekiko ere jokabide arduratsuak izatea. | Higiene prebentiboa: osasuna mantentzera bideratuta dauden higiene pertsonal eta sozialerako oinarrizko arauak aplikatzea: gorputza garbitzea, nork bere gauza pertsonalak erabiltzea eta kutsadurak prebenitzea; norberarekiko ez ezik besteekiko ere jokabide arduratsuak garatzea. |
Eguneroko jardueretan gorputz jarrera egokiak hartzea, eta eskuragarri dauden altzariak, euskarriak edo laguntza teknikoak behar bezala erabiltzea, ondoezak eta lesioak prebenitzeko eta ongizate fisikoa sustatzeko. | Gorputz jarreraren higienea eta oinarrizko ergonomia: eguneroko jardueretan –esertzean, altxatzean, makurtzean edo objektuak garraiatzean– gorputz jarrera egokiak hartzea, eta aulkiak, mahaiak, materialak eta/edo tresnak behar bezala erabiltzea, minak edo lesioak prebenitzeko. |
Neke edo akidura seinaleak ezagutzea eta atseden, erlaxazio eta geldialdi aktiboko errutinak txertatzea, horien bidez oreka fisiko eta mentalari laguntzeko eta eguneroko jardueretako parte-hartzea hobetzeko. | Atseden eta lo ohiturak: neke seinaleak ezagutzea eta atseden, erlaxazio eta geldialdi aktiboko errutinak zein pausatzeko beste dinamika batzuk ezartzea, suspertze fisikoa eta mentala laguntzeko. |
Osasuna kontrolatzeko eta zaintzeko oinarrizko prozeduretan laguntzea (tenperatura hartzea, medikazioa ematea, lehen sorospenak edo larrialdietan esku hartzea), laguntzarekin baina gero eta autonomia handiagoarekin, prozedura horien helburua ulertuz eta langile arduradunen jarraibideak betez. | Osasun laguntza: eskolako erizainek egiten dituzten osasun zainketa pertsonalizatuetan gero eta autonomia handiagoz laguntzea; osasuna kontrolatzeko oinarrizko prozedurak ezagutzea (tenperatura, pultsua eta arnasketaren maiztasuna neurtzea); medikazioa ematen eta/edo baimendutako prozedura inbaditzaileetan parte hartzea; lehen sorospenak aplikatzea; eta krisi edo larrialdietarako banakako protokoloak ulertzea. |
ARLOA: OSASUNA ETA SEGURTASUNA (OS) | |
2. konpetentzia espezifikoa (KE2-OS) Elikadura ohitura osasungarriak sustatzea eta, ildo horretan, elikagai nutritiboak identifikatzea, askotariko menuak hautatzea, eta jateko nahiz hidratatzeko errutina erregularrak txertatzea, hori guztia autonomia pertsonala, ongizate fisiko eta emozionala, eta osasuna nahiz bizi kalitatea hobetzen lagunduko duen bizimodu orekatua lortu ahal izateko. | |
Loturarik handiena duten bizi kalitatearen alderdiak: Ongizate fisikoa: zuzenean eragiten du gorputzaren osasunean, elikadura egokian, organismoaren funtzionamenduan eta osasun arazoen prebentzioan. Egoera fisiko egonkorragoa sustatzen du, energia nahikoarekin, eta murriztu egiten du elikadura desegokiarekin lotutako gaixotasunak izateko arriskua.Garapen pertsonala: konpetentzia honek berekin dakar elikagaiei, gorputzaren beharrei eta ohitura osasungarriei buruz ikastea, eta horrek heldutasuna eta norberaren ezagutza indartzen ditu.Autodeterminazioa: elikagai nutritiboak identifikatzeak, askotariko menuak hautatzeak eta jateko errutinak betetzeak berekin dakarte norberaren elikadurari buruzko erabakiak irizpide osasungarriei jarraikiz hartzea, eta, hala, areagotu egiten da norberaren bizitzaren gaineko kontrola. Horrek autonomia sustatzen du eguneroko testuinguruetan (eskolan, familian eta gizartean), berekin dakarrelako zer, noiz eta nola jan jakitea, besteek gainbegiratuta aritu beharra izan zein ez. | |
OINARRIZKO JAKINTZAK B) Osasunaren blokea: Elikadura osasuna eta nutrizio osasungarria: Elikagai osasungarriak hautatzea sistematikoki, askotariko menu orekatuak jatea, behar bezala hidratatzea eta osasun ona mantentzeko arriskutsuak diren kontsumoak saihestea. | |
KE2 konpetentzia espezifikoari lotutako ebaluazio irizpideak | Oinarrizko jakintzak |
Elikagai osasungarriak errekonozitzea, izendatzea edo seinalatzea eta saihestu edo neurriz kontsumitu beharrekoetatik bereiztea, ikusizko laguntzak edo manipulatzeko materialak erabiliz, eta gorputzean eta osasunean duten eragina ulertzen dela erakutsiz. | Elikagai osasungarriak identifikatzea: osasunerako onak eta nutritiboak diren elikagaiak –hala nola frutak eta barazkiak– ezagutzea, eta saihestu edo neurriz kontsumitu beharrekoetatik –gozokiak, frijituak edo freskagarri azukredunak– bereiztea, eta, halaber, hautu osasungarriak egitea errazten duten ikusizko seinaleak interpretatzea. |
Elikagai berriak onartzea, jarrera onarekin eta osasuna mantentzeko dietaren aniztasunak duen garrantzia baloratuz. | Askotariko menuak hautatzea eta onartzea: kontzienteki hautatzea aukera osasungarriak eta dieta orekatu batean elikagai berriak sartzeko jarrera ona izatea. |
Hidratatzeko uneak eta beharrak identifikatzea eta, horretarako, eguneroko errutinetan ura eskatzea edo onartzea, baita norbere zaintza fisikoaren barnean hidratazio egokia bermatuko duten edateko jarraibide erregularrei eustea ere. | Hidratazio egokia: ur kantitate egokia edateko beharra identifikatzea eta funtsezko uneetan hidratatzeko jarraibide erregularrak ezartzea. |
Elikatzeko errutina erregularrei eustea, ordutegiak, kantitate egokiak eta otorduetako bizikidetza arauak errespetatuz, eta, halaber, kontzienteki saihestea elikagai ultraprozesatuak edo nutrizio arriskua dutenak. | Elikatzeko ohitura osasungarriak: ordutegiak eta kantitate orekatuak errespetatzen dituzten elikatzeko errutina erregularrak antolatzea, eta nahita baztertzea produktu ultraprozesatuak edo nutrizio arriskua dutenak (azukre gehiegi duten elikagaiak, edari energetikoak edo bakoitzari eragiten dioten alergenoak). |
Jaten duenaren eta bera sentitzen den moduaren arteko loturaz jabetzea; era berean, otorduetan gozamen eta ongizate jarrerak erakustea, eta elikadura orekatua baloratzea, osasunerako, energia izateko eta gizarte partaidetza positiborako funtsezko faktorea dela ohartuta. | Elikadura ongizatea: elikadura hautuen eta norberaren ongizate fisiko eta emozionalaren arteko loturaz jabetzea, dieta askotariko eta orekatuak energian eta errendimenduan duen eragin positiboa baloratzea, eta partekatutako otorduetako uneak positibotzat jotzea. |
ARLOA: OSASUNA ETA SEGURTASUNA (OS) | |
3. konpetentzia espezifikoa (KE3-OS) Norberaren emozioen kontzientzia, adierazpena eta erregulazioa garatzea eta, bide horretan, gorputzeko eta emoziozko sentsazioak errekonozitzea, bai eta aktiboki parte hartzea ere lasaitzeko jardueretan, norbere buruaren zaintzan eta barne ongizatea sustatzen duten erabakiak hartzeko garaian, horren guztiaren helburu izanik norberaren irudi positiboa eraikitzea, egokitzapen pertsonala eta soziala hobetzea, eta inklusioa nahiz osasun mentala sustatzea bizitza osoan zehar. | |
Loturarik handiena duten bizi kalitatearen alderdiak: Ongizate emozionala: gorputzeko eta emoziozko sentsazioak ezagutzeak, lasaitzeko eta norbere burua zaintzeko jardueretan parte hartzeak eta norberaren emozioa erregulatzeak eragin zuzena dute egonkortasun emozionalean eta, orobat, antsietatea murrizteko eta gogobetetze pertsonala hobetzeko. "Barne ongizatea" eraikitzen laguntzen dute; eta segurtasun psikologikoa sentitzea funtsezkoa da osasun mentalerako.Autodeterminazioa: zer sentitzen den errekonozitzeak, adierazteak eta lasaitzeko estrategiak erabakitzeak berekin dakar norberaren bizitza emozionalaren eta jokabidearen gaineko kontrol handiagoa izatea.Garapen pertsonala: kontzientzia emozionalak, adierazpen egokiak eta erregulazioak hazkunde nabarmena bultzatzen dute norberaren ezagutzan, heldutasunean eta barne esperientzia interpretatzeko nahiz hari aurre egiteko gaitasunean. Konpetentzia horrek norberaren irudi positiboa eta nortasun sendoagoa eraikitzea ahalbidetzen du bizitza osoan zehar. | |
OINARRIZKO JAKINTZAK C) Osasunaren blokea: Osasun mentala: Norberaren emozioak errekonozitzea, adieraztea eta erregulatzea; norberaren irudi positiboa garatzea; norberaren ongizatean aktiboki parte hartzea; eta askotariko inguruneetan norberaren inklusioa eta egokitzapena sustatzea. | |
KE3 konpetentzia espezifikoari lotutako ebaluazio irizpideak | Oinarrizko jakintzak |
Egoera emozionalak (hala nola negarra, erlaxazioa edo irribarrea) hautematea, identifikatzea, bereiztea eta adieraztea, bai eta halakoen aurrean erreakzionatzea ere, eta ongizate fisiko eta emozionalarekin duten lotura errekonozitzea. | Emozioen pertzepzio sentsoriala: egoera emozionalak –hala nola negarra, arnasketa sakon eta motela, edo irribarre naturala– hautematea, identifikatzea, bereiztea eta adieraztea, bai eta halakoen aurrean erreakzionatzea ere. |
Lasaitasuna, erlaxazioa edo gogobetetze pertsonala sustatzen duten jardueretan aktiboki parte hartzea, eta jarrera positiboak izatea norberaren ongizatearekiko eta eguneroko testuinguruetan oreka emozionala bilatzearekiko. | Ongizate emozionalarekiko jarrerak: aktiboki parte hartzea lasaitasuna eta oreka emozionala sustatzen dituzten jardueretan, norberaren ongizatearekiko gogobetetzea adieraztea eta ohitura emozional positiboak sendotzea. |
Oinarrizko emozioak (poza, tristura, beldurra, haserrea, harridura, lasaitasuna) errekonozitzea eta bereiztea, norberaren gorputzeko erreakzioei erreparatuz eta ongizate edo ondoez emozionala sortzen duten egoerak desberdinduz. | Emozioen kontzientzia eta errekonozimendua: norberaren oinarrizko emozioak identifikatzea eta bereiztea, haiekin lotutako gorputzeko seinaleei erreparatzea, eta ongizate edo ondoez emozionala sortzen duten egoerak desberdintzea. |
Norberaren egoera emozionalak inguruabarretara doituta adieraztea eta, horretarako, komunikazio modu bat baino gehiago erabiltzea (ahozkoa, keinuzkoa, piktografikoa edo teknologikoa), bai eta emozioak adierazteko jokabide ez-egokituak arian-arian murriztea ere. | Emozioen adierazpen funtzionala: norberaren egoera emozionala adierazpen kode baten baino gehiagoren bidez komunikatzea, norberaren beharrak doiki azaltzea, eta adierazpide gisa erabiltzen diren jokabide ez-egokituak pixkanaka murriztea. |
Tentsioa edo segurtasunik eza eragiten duten egoerak identifikatzea eta autorregulazio estrategiak aplikatzea (arnasa hartzea, laguntza eskatzea, leku lasai bat bilatzea edo errutinak aurreikustea), eta egonkortasun emozionala sustatzen duten jardueretan aktiboki parte hartzea. | Emozioen oinarrizko erregulazioa: tentsioa edo segurtasunik eza eragiten duten egoerak identifikatzea, autorregulazio estrategia errazak aplikatzea (arnasketa, geldialdia, leku lasaia, laguntza eskatzea edo ikusizko aurreikuspena) eta egonkortasun emozionala sustatzen duten errutina edo jardueretan parte hartzea. |
Lasaitasuneko eta autorregulazioko egoerei denbora luzeagoz eustea, zereginetan modu egokituan parte hartzeko, gatazkak konpontzeko eta aldaketen edo ezustekoen aurrean malgutasun handiagoa erakusteko. | Tolerantzia leihoa handitzea: gero eta egonkorragoa den lasaitasun egoera emozional eta fisiologikoari eustea, eta, horrela, parte-hartze egokitua eta arazoen ebazpena bultzatzea, bai eta malgutasun kognitibo eta kontrol sentsorial handiagoen garapena ere. |
Ikasitako estrategiak erabiltzea egoera berri, zail edo etsigarriei arrakastaz aurre egiteko, betiere emozioak erregulatuz eta egokitzapen funtzionalerako nahiz jokabidea kontrolatzeko gaitasuna erakutsiz. | Aurre egiteko trebetasunak garatzea: ustekabeko egoeren, zailtasunen edo gatazken aurrean, emozioak erregulatzeko ikasitako estrategia eraginkorrak aplikatzea, eta, ildo horretan, egokitzapen funtzionala eta erronken kudeaketa positiboa sustatzea. |
Bere ongizatearekin lotutako erabakietan parte hartzea, eta, ildo horretan, lasai, seguru eta gustura sentitzen lagunduko dioten laguntzak, estrategiak edo jarduerak hautatzea edo eskatzea. | Autodeterminazioa ongizate emozionalean: norberaren ongizatearekin lotutako erabakietan parte hartzea, autorregulazio estrategia pertsonalak hautatzea eta lehentasun emozionalak adieraztea. |
Atsedenarekin, elikadura orekatuarekin, ariketa fisikoarekin eta aisialdiarekin loturiko errutinak txertatzea, eta horiek guztiak osasun mental eta emozionalari eusteko beharrezko elementu gisa errekonozitzea. | Osasun mentala babesten duten bizi ohiturak: atseden egokia, elikadura orekatua, ariketa fisikoa eta aisialdi uneak ongizate emozional eta psikologikoaren funtsezko osagai gisa txertatzea. |
Norberaren gaitasun pertsonalak ezagutzea eta baloratzea, akatsak ikaskuntzaren parte gisa onartzea eta lorpenekiko gogobetetzea erakustea, norberaren irudi positibo eta doitua arian-arian eraikiz. | Autoestimua eta autokontzeptu positiboa: norberaren ezaugarriak errekonozitzea, akatsa ikaskuntzaren parte gisa onartzea, arrakasta esperientziak baloratzea, eta norberaren irudi doitu eta positiboa eraikitzea. |
ARLOA: OSASUNA ETA SEGURTASUNA (OS) | |
4. konpetentzia espezifikoa (KE4-OS) Lotura afektibo eta sozial osasungarriak ezartzea eta, eginahal horretan, norberaren eta besteen mugak errekonozitzea eta errespetatzea, pertsona eta portaera seguruak identifikatzea, aktiboki kolaboratzea eta besteekiko errespetu, enpatia eta arreta jarrerak izatea; hori guztia ongizate sozioemozionala sustatzeko, askotariko inguruneetan modu seguru eta positiboan parte hartzeko eta arriskuko edo urraketa pertsonaleko egoerak prebenitzeko. | |
Loturarik handiena duten bizi kalitatearen alderdiak: Pertsonen arteko harremanak: lotura afektibo eta sozial osasungarriak ezartzeak, aktiboki kolaboratzeak eta errespetua, enpatia eta arreta erakusteak zuzenean eragiten dute senideekiko, kideekiko eta beste heldu batzuekiko harremanen kalitatean. Laguntza sareak, konfiantza eta kide izateko sentipen emozionala sustatzen dituzte.Autodeterminazioa: portaera seguruak identifikatzeak, mugak ezartzeak eta norekin aritu aukeratzeak indartu egiten dute norberaren gizarte bizitzaren gaineko kontrola. | |
OINARRIZKO JAKINTZAK D) Osasunaren blokea: Osasun sozioafektiboa: Kidekoekin eta erreferentziazko helduekin harreman seguruak, errespetuzkoak eta afektiboak ezartzea eta mantentzea; norberaren eta besteen mugak ezagutzea; elkarri laguntzea; erabaki arduratsuak hartzea; eta arrisku egoeren aurreko babesa. | |
KE4 konpetentzia espezifikoari lotutako ebaluazio irizpideak | Oinarrizko jakintzak |
Beste pertsonekiko harremanekin loturiko gorputzeko sentsazioak (hala nola ongizatea, deserosotasuna edo tentsioa) hautematea, identifikatzea, bereiztea eta adieraztea, baita haiei erantzutea ere; lotura seguruak edo ez-seguruak adierazten dituzten seinale fisikoez jabetzea, eta erantzun emozionala nahiz gorputzeko erantzuna gizarte testuinguru bakoitzera egokitzea. | Gizarte interakzioen pertzepzio sentsoriala: harremanekin lotutako gorputzeko sentsazioak (lagunarteko besarkadaren goxotasun atsegina, hurbilketa inbaditzaileak eragindako tentsioa, ahots lasaiarekiko erlaxazioa, begirada sarkorrak sorturiko deserosotasuna, bizkarreko zaplada lagunkoi baten kilika positiboa, ustekabeko ukituaren aurreko zurruntasuna) hautematea, identifikatzea, bereiztea eta adieraztea, baita halakoen aurrean erreakzionatzea ere; eta lotura seguruen eta ez-seguruen oinarrizko seinale fisikoak identifikatzea. |
Gizarte interakzioetan jarrera positiboak eta kolaboratiboak izatea eta, ildo horretan, tratu atsegina hobestea, elkarrekiko errespetuan oinarritutako loturak ezartzea eta norberarekiko edo besteekiko portaera inbaditzaileak edo begirunerik gabeak baztertzea. | Errespetuzko harremanekiko jarrerak: interakzio positiboak onartzea eta haiekin kolaboratzea. Tratu atsegina hobestea. Portaera inbaditzaileak baztertzea. |
Eskola, familia edo komunitate inguruneko erreferentziazko eta konfiantzazko pertsonak ezagutzea, haiengandik bereiztea pertsona ezezagunak edo segurtasunik eza eragiten dutenak, eta behar denean laguntza edo akonpainamendua eskatzea. | Harremanetako intimitate mailak identifikatzea: pertsona seguruak errekonozitzea (ezagunak, lagunak, familia eta bikotekidea). Pertsona ezezagunak bereiztea. |
Tratu onaren seinaleak eta alerta seinaleak identifikatzea, eta deserosotasun edo arrisku egoeren aurrean erreakzionatzeko eta halakoak aditzera emateko gaitasuna erakustea. | Portaera seguruak eta ez-seguruak bereiztea: beldurra, deserosotasuna edo segurtasunik eza eragiten duten egoerak identifikatzea; tratu ona (irribarrea, ahots lasaia, errespetuzko distantzia) eta alerta seinaleak (oihuak, hurbilketa azkarra, baimenik gabeko ukituak) bereiztea eskola edo komunitate inguruneetan. |
Norberaren gorputzeko atal pribatuak errekonozitzea eta babestea, jakinik inork ezin dituela ukitu medikuaren edo familiaren baimenik gabe, eta urraketa edo arrisku egoeren aurrean laguntza eskatzea; eta, horretarako, norbera babesteko estrategiak pixkanaka garatzea. | Norberaren gorputzeko mugak: gorputzeko eremu pribatuak (bainujantziak estaltzen dituen atalak) ezagutzea, jakitea inork ezin dituela ukitu arrazoi medikorik edo familiako arrazoirik gabe, norbera defendatzeko trebetasunak garatzea eta urraketa egoeretan laguntza eskatzea. |
Besteen espazio fisikoa eta emozionala errespetatzea eta, ildo horretan, baimenik gabeko kontaktuak edo hurbilketak saihestea, eta harremanetan adostasunak eta mugek duten garrantzia ulertzen dela erakustea. | Besteen gorputzeko mugak: ez inbaditzea kideen eta helduen espazio pertsonala aldez aurretik haien adostasuna izan gabe. |
Kidekoekin eta erreferentziazko helduekin lotura afektibo positiboak ezartzea; interakzioko oinarrizko arauak errespetatzea; afektua, esker ona eta enpatia modu egokian adieraztea; eta portaera egokiak eta desegokiak bereiztea. | Harreman sozioafektibo osasungarriak eta tratu ona: kidekoekin eta erreferentziazko helduekin lotura seguruak ezartzea, interakzioko oinarrizko arauak errespetatzea, afektua modu egokian adieraztea eta portaera egokiak eta desegokiak bereiztea. |
Talde jardueretan lankidetzaz eta elkartasunez parte hartzea eta, bide horretan, erantzukizunak partekatzea eta kideei laguntza eskaintzea, kohesioa eta kidekoen nahiz helduen arteko laguntza sareak sustatzeko. | Elkarlana eta elkarri laguntzea: talde jardueretan lankidetzan aritzea, erantzukizunak partekatuta hartzea, elkarri laguntzea eta elkarrekikotasun loturak garatzea, gizarte inguruneko laguntza sareak sustatzeko. |
Norberaren gorputza eta garapenarekin lotutako aldaketak aintzat hartzea eta baloratzea eta, alde horretatik, muga pertsonalak ezartzea, eta afektua edo desira segurtasunez, errespetuz eta bere heldutasun mailarako egokia den moduan adieraztea; era berean, norberaren sexualitateari buruzko erabaki informatu eta arduratsuak hartzea behar den laguntzarekin. | Sexu autonomia: norberaren gorputza eta haren aldaketak ezagutzea eta aintzat hartzea, sexualitatearekin lotutako emozioak eta sentsazioak identifikatzea, muga pertsonalak ezartzea eta errespetatzea, afektua eta desira segurtasunez eta egokiro adieraztea, sexualitateari buruzko informazioa eskuratu eta erabaki arduratsuak hartzea, eta sexu eskubideak baliatzea, beharrezkoa denean laguntza eskatuz. |
ARLOA: OSASUNA ETA SEGURTASUNA (OS) | |
5. konpetentzia espezifikoa (KE5-OS) Eguneroko ingurune desberdinetan jokabide seguru eta arduratsuak garatzea eta, ildo horretan, arriskua ekartzen ahal duten elementuak, eremuak edo pertsonak identifikatzea, egoera seguruak eta arriskutsuak bereiztea eta testuingurura doitutako babes erantzunak aplikatzea, istripuak prebenitzeko, norberaren eta besteen segurtasuna bermatzeko eta eguneroko bizitzan autonomia pertsonala nahiz partaidetza segurua sustatzeko. | |
Loturarik handiena duten bizi kalitatearen alderdiak: Ongizate fisikoa: arriskuak identifikatzeak, egoera seguruak eta arriskutsuak bereizteak eta babes erantzunak aplikatzeak inpaktu zuzena du istripuak prebenitzeari eta osotasun fisikoa zaintzeari dagokienez. Eguneroko ingurune seguruagoa sustatzen du, eta lesioak edo gorputz kalteak gertatzeko probabilitatea murrizten.Eskubideak: loturik dago babeserako, segurtasun pertsonalerako eta zabarkeriarik ezerako eskubidearekin, bai eta eguneroko bizitzan saihesteko moduko arriskurik gabe parte hartzeko eskubidearekin ere. | |
OINARRIZKO JAKINTZAK E) Segurtasunaren blokea: Inguruneko arriskuez jabetzea: Ohiko inguruneetan, hala nola ikasgelan, lantegian, jolastokian, kalean edo etxean, eremu, pertsona edo elementu arriskutsuak identifikatzea (objektu zorrotzak, garbiketa produktuak, trafikoa, sua, altuerak), eta haien inguruan kontuz ibiltzea. | |
KE5 konpetentzia espezifikoari lotutako ebaluazio irizpideak | Oinarrizko jakintzak |
Arriskua edo segurtasuna adierazten duten gorputzeko sentsazioak identifikatzea eta adieraztea, komunikazio modu desberdinen bidez, eta, horretarako, ingurune eta egoera seguruak eta arriskutsuak bereiztea, eta testuinguru bakoitzean eskuragarri dauden babes edo prebentzio elementuak ezagutzea. | Arriskuaren kontzeptua: gorputzeko sentsazioak hautematea eta adieraztea, egoera seguruak eta arriskutsuak bereiztea, eta testuinguru eta egoera bakoitzean agertzen ahal diren arrisku iturriak eta eskuragarri dauden babes tresnak ezagutzea. |
Ohiko ingurunean, arriskutsuak izaten ahal diren elementuak, eremuak edo pertsonak ezagutzea eta seinalatzea, eta erakustea oinarrizko mailan ulertzen direla zuhurtzia edo helduen gainbegiratzea eskatzen duten egoerak. | Arriskuak hautematea: erreferentziazko testuinguru bakoitzeko elementu arriskutsuak identifikatzea (eremuak, pertsonak edo elementuak). |
Objektu edo egoera baten balizko arriskua egiaztatzea, behatuz, alderatuz edo erreferentziazko helduei galdetuz, eta jardun aurretik jarrera zuhur eta gogoetatsua izatea. | Arriskua egiaztatzea: behatutako subjektuaren balizko arriskua egiaztatzea. |
Prebentzio eta autobabes errutinetan aktiboki parte hartzea eta, horretarako, kolaborazioa, interesa eta portaera seguruekiko atxikimendua erakustea, baita arrisku fisikoa edo ingurunerako arriskua dakarten jokabideak edo egoerak baztertzea ere. | Segurtasunarekiko jarrerak: zuhurtzia errutinak onartzea eta halakoetan interesez kolaboratzea eta parte hartzea, portaera seguruak berez hobestea eta arrisku egoerak senez baztertzea. |
Ikasitako segurtasun erantzunak autonomiaz edo gidatuta aplikatzea, eta erakustea aurrera egiten dela estrategia horiek orokortzeari dagokionez, bai eta balizko arrisku baten aurrean norbera zein besteak babesteari dagokionez ere. | Babes jokabidea betetzea: ikasitako babes erantzuna autonomiaz eta pixkanaka aplikatzea, egoerara eta uneko testuingurura egokituta. |
ARLOA: OSASUNA ETA SEGURTASUNA (OS) | |
6. konpetentzia espezifikoa (KE6-OS) Balizko istripuen edo arrisku egoeren aurrean jokabide seguru eta arduratsuak eskuratzea eta, ildo horretan, segurtasun arauak, seinaleak eta errutinak errespetatzea, prebentzio prozedurak gero eta autonomia handiagoz aplikatzea eta ezustekoen aurrean zuhur jardutea, eta hori guztia norberaren eta besteen osotasuna babesteko, bizikidetza segurua sustatzeko eta eguneroko bizitzako askotariko inguruneetan autonomia bultzatzeko. | |
Loturarik handiena duten bizi kalitatearen alderdiak: Ongizate fisikoa: segurtasuneko arau, seinale eta errutinak errespetatzeak eta prebentzio prozedurak aplikatzeak eragin zuzena du osotasun fisikoaren babesean eta istripuen murrizketan. Eguneroko ingurunean norberaren eta besteen gorputz kalteak ahalik eta gehien murriztea ahalbidetzen du.Garapen pertsonala: heldutasuna, arrisku testuinguruetan erabakiak hartzeko gaitasuna eta ondorioak aurreikustekoa garatzen dira. | |
OINARRIZKO JAKINTZAK F) Segurtasunaren blokea: Istripuak eta arrisku egoerak prebenitzea: Eskola, familia eta komunitate inguruneetan, oinarrizko segurtasun arauak aplikatzea eta arrisku seinaleak edo ikusizko sekuentziak errespetatzea erorikoak, kolpeak, ebakiak, erasoak edo intoxikazioak saihesteko. | |
KE6 konpetentzia espezifikoari lotutako ebaluazio irizpideak | Oinarrizko jakintzak |
Arrisku edo debeku sinboloak, ikusizko seinaleak eta arauak ezagutzea eta errespetatzea, eta, horretarako, norberaren eta taldearen segurtasuna bermatzen duten hitzezko edo ikusizko jarraibideak aplikatzea ikastetxeko eta komunitateko ingurune guztietan. | Seinaleak eta debekuak errespetatzea: sinboloak (kontuz, arriskua, debekatuta...) eta segurtasuna bermatzeko hitzezko edo ikusizko jarraibideak errespetatzea. |
Istripuak prebenitzeko ikastetxean (edo beste testuinguru batzuetan) ezarritako oinarrizko segurtasun arauak betetzea, eta eguneroko aplikazioan jarrera kolaboratibo arduratsua izatea. | Oinarrizko segurtasun arauak betetzea: istripuak edo banakako nahiz taldeko arrisku egoerak prebenitzeko eskola testuinguruan (edo beste batzuetan) ezarritako arauak betetzea: segurtasunez mugitzeko oinarrizko arauak, mugatutako eremuak errespetatzea, materialak segurtasunez manipulatzea, eremu kolektiboetako portaera eta norbera babesteko nahitaezko ekipamendua erabiltzea. |
Prebentzio errutinetan aktiboki parte hartzea eta, horrela, ingurunea arriskurik gabe mantentzen laguntzea eta norbere burua zaintzeko ohiturak eta erantzukizun partekatua garatzea. | Prebentzio ohiturak eskola ingurunean: eskola ingurunea arriskurik gabe mantentzen duten errutinak eta portaerak. Ikasgelan, lantegian, jolastokian eta jantokian istripuak saihesteko ikuskapenetan, garbiketa seguruetan eta prebentziozko prestaketetan parte hartzea (oinetakoak egiaztatzea, sukaldean mantala erabiltzea...). |
Ustekabeko arriskuen aurrean, hiru urratseko sekuentzia aplikatzea (hautematea, egiaztatzea eta egitea), ezer manipulatu gabe eta erreferentziazko helduari azkar abisatuz, eta, era berean, arriskua prebenitzeko eta kontrolatzeko portaera doituak izatea. | Ezustekoen aurrean behar bezala erantzutea: arrisku berrien aurrean hiru urratseko ikusizko sekuentzia aplikatzea (hautematea, egiaztatzea eta egitea). Erreferentziazko helduari abisatzea. Jarraibide argiak jaso arte, ez manipulatzea istripua gertatu den eremuak (putzuak, eroritako objektuak). |
ARLOA: OSASUNA ETA SEGURTASUNA (OS) | |
7. konpetentzia espezifikoa (KE7-OS) Ingurune fisiko, digital zein mistoetan jokabide seguru eta arduratsuak garatzea eta, eginahal horretan, autobabeserako oinarrizko estrategiak aplikatzea, datu pertsonalak edo irudiak agerian jartzea saihestea, proposamen edo kontaktu arriskutsuak identifikatu eta baztertzea eta, beharrezkoa denean, berehala laguntza eskatzea, segurtasuna bermatzeko, teknologiaren erabilera arduratsua sustatzeko eta eguneroko bizitzan autonomia, ongizatea eta inklusioa bultzatzeko. | |
Loturarik handiena duten bizi kalitatearen alderdiak: Ongizate fisikoa: autobabeserako oinarrizko estrategiak aplikatzeak, datu pertsonalak edo irudiak agerian jartzea saihesteak eta proposamen arriskutsuak baztertzeak osotasun fisikoa eta segurtasun pertsonala babesten laguntzen du, bai aurrez aurreko ingurunean, bai ingurune digitalean. Abusuzko harreman edo egoerekiko esposizioa murriztuz gero, gutxiagotu egiten da gorputz kalteak edo eremu intimoenaren inbasioak gertatzeko probabilitatea.Autodeterminazioa: ingurune mistoetan autobabes estrategiak gero eta autonomia handiagoz aplikatzen ikasteak eta laguntza noiz eta nori eskatu jakiteak areagotu egiten du norberaren bizitzaren gaineko kontrola, bai eta testuinguru digitalean erabakiak hartzeko gaitasuna ere. Konpetentzia horrek ahalbidetzen du independentzia eta segurtasun handiagoz parte hartzea sare sozialetan, ikasgela birtualetan eta mugikorra edo ordenagailua erabiltzean, etengabe besteek gainbegiratuta aritu beharra izan zein ez. | |
OINARRIZKO JAKINTZAK G) Segurtasunaren blokea: Autobabesa testuinguru fisiko eta digitaletan: Datu pertsonalak edo irudiak ezezagunekin ez partekatzeko estrategiak erabiltzea, edozein ingurunetako proposamen arriskutsuak baztertzea eta berehala laguntza bilatzea esparru fisiko, digital edo mistoetako eskaera edo egoera ez-seguruen aurrean. | |
KE7 konpetentzia espezifikoari lotutako ebaluazio irizpideak | Oinarrizko jakintzak |
Ingurune fisiko edo birtualetan arriskutsuak izaten ahal diren egoerak errekonozitzea eta, horri loturik, alerta seinaleak identifikatzea eta pertsona edo estimulu ezezagunekiko interakzioan kontuz eta zuhur jokatzea. | Arrisku egoerak identifikatzea: ingurune fisiko eta birtualetan, alerta seinaleak errekonozitzea (profil faltsuak...), eta, hala, pertsona edo estimulu ezezagunen aurrean kontuzko eta zuhurtziazko jokabideak sustatzea. |
Norbera babesteko oinarrizko estrategiak aplikatzea eta, ildo horretan, datu pertsonalak, pasahitzak edo irudiak ezezagunekin ez partekatzea, baita informazioa desegoki erabiltzearekin lotutako arriskuak ulertzen direla erakustea ere. | Norberaren informazioa babestea: oinarrizko segurtasun estrategiak aplikatzea eta, horretarako, ez zabaltzea datu, pasahitz edo irudirik, eta ulertzea zer arrisku dituen informazioa desegoki erabiltzeak. |
Egoera ez-seguruen, mehatxuen edo eskaera susmagarrien aurrean, berehala laguntza bilatzea eta eskatzea, konfiantzazko pertsonengana edo erreferentziazko profesionalengana joz, eta gero eta autonomia handiagoa erakustea laguntza kanal seguruak identifikatzeko. | Egoera ez-seguruen aurrean laguntza eskatzea: mehatxuen edo eskaera susmagarrien aurrean, konfiantzazko pertsonekin edo erreferentziazko profesionalekin berehala harremanetan jartzea eta egoera komunikatzea. |
Segurtasun pertsonaleko eta digitaleko errutinak eguneroko bizitzan txertatzea eta, hala, norbere zaintzaren, ongizatearen eta eskubideak erabiltzearen arteko lotura errekonozitzea, ingurune fisiko eta teknologikoetan arduraz eta segurtasunez moldatzeko. | Segurtasun pertsonaleko eta digitaleko errutinak txertatzea: norbere burua zaintzeko eta erantzukizunak hartzeko ohiturak eguneroko bizitzan txertatzea eta, hala, ongizatea eta eskubide pertsonalen erabilera segurua sustatzea. |
ARLOA: OSASUNA ETA SEGURTASUNA (OS) | |
8. konpetentzia espezifikoa (KE8-OS) Larrialdi egoeren edo simulazioen aurrean jokabide automatiko, seguru eta koordinatuak garatzea eta, horretarako, ikusizko edo entzunezko alerta seinaleak ezagutzea, babes jarrerak hartzea, ikusizko ebakuazio ibilbideei jarraitzea eta amaiera seinalea eman arte taldean segitzea; hori guztia banakako eta taldeko segurtasuna bermatzeko, ezustekoen aurrean lasaitasuna sustatzeko eta, halaber, autonomia eta ingurune seguruetan arduraz parte hartzea bultzatzeko. | |
Loturarik handiena duten bizi kalitatearen alderdiak: Ongizate fisikoa: alerta seinaleak ezagutzeak, babes jarrerak hartzeak, ebakuazio ibilbideei jarraitzeak eta taldean segitzeak zuzenean eragiten du osotasun fisikoa babesten eta larrialdi egoeretako lesioak prebenitzen. Lagungarria da gorputz kalteak –nola indibidualak, hala kolektiboak– minimizatzen diren ingurunea izateko.Garapen pertsonala: segurtasuneko errutinak erantzun automatiko gisa txertatzeak heldutasun eta diziplina maila handia dakar berekin, bai eta jokabide kritikoak ikastea ere.Ongizate materiala: ebakuazio ordenatuak ondasun materialak eta larrialdietarako baliabideak (irteerak, ekipamenduak, seinaleak) ere babesten ditu. | |
OINARRIZKO JAKINTZAK H) Segurtasunaren blokea: Larrialdietan eta simulazioetan oinarrizko erantzuna ematea: Larrialdi seinaleak ezagutzeko baliabideak aplikatzea, segurtasun jarrera hartzea, ikusizko ebakuazio ibilbide seguruei jarraitzea, izendatutako elkargunera iristea eta amaiera seinalea eman arte taldearekin segitzea, egoera kritikoetan norberaren eta taldearen babesa bermatzeko. | |
KE8 konpetentzia espezifikoari lotutako ebaluazio irizpideak | Oinarrizko jakintzak |
Larrialdiko oinarrizko seinaleak (alarma soinua, argi keinukariak, piktogramak edo helduaren keinuak) identifikatzea eta berehala erreakzionatzea, eta babes edo ebakuazio jokabide bat hasi beharrarekin lotzea, hitzezko azalpen gehigarririk behar izan gabe. | Larrialdi seinaleak errekonozitzea: berehala identifikatzea erreferentziazko testuinguru bakoitzeko oinarrizko larrialdi seinaleak (alarma soinua, argiak, piktogramak...). Babes edo ebakuazio jokabideak hasi beharrarekin lotzea, hitzezko azalpen gehigarririk gabe. |
Simulazioetan edo larrialdi egoeretan onarpena, kolaborazioa eta lasaitasuna agertzea, ezarritako prozeduretan aktiboki parte hartzea eta pertsona heldu arduradunen jarraibideak konfiantzaz betetzea. | Larrialdi prozedurekiko jarrerak: simulazioak onartzea, eta haietan kolaboratzea eta aktiboki parte hartzea. |
Azkar eta automatikoki hartzea ikastetxean ezarritako segurtasun jarrera (makurtzea, burua eta lepoa estaltzea, leku seguruan babestea) eta, alerta seinalearen aurrean, autokontrolez eta norberarentzat edo besteentzat arriskurik sortu gabe erreakzionatzea. | Segurtasun jarrera automatikoki hartzea: larrialdi seinalea aktibatzean, azkar eta automatikoki hartzea ezarritako segurtasun jarrera (makurtzea, burua eta lepoa besoekin babestea, mahaiaren azpian edo ondoan jartzea). |
Larrialdi egoeretan, seinaleztatutako ebakuazio ibilbideetan zehar mugitzea ikusizko laguntzen bidez (piktogramak, oinatzak, geziak) eta, bitartean, lasaitasunari eta talde barneko tokiari eustea, bai eta jarraibideak une oro errespetatzea ere, harik eta leku segurura iritsi arte. | Ebakuazio ibilbideei jarraitzea: erreferentziazko testuinguru bakoitzean seinaleztatutako ebakuazio ibilbideetan zehar mugitzea (piktogramak, geziak, lurreko oinatzak, panelak...). Talde barnean jarraitzea eta seguru egon arte jarraibideak errespetatzea. |
Izendatutako elkargunea errekonozitzea eta hara joatea, taldearekin bertan gelditzea eta simulazioaren edo larrialdiaren amaiera seinalearen zain egotea, eta, hala, segurtasun prozedura osoa ulertzen dela erakustea. | Elkargunea aurkitzea: erreferentziazko testuinguru bakoitzean esleitutako elkargunea errekonozitzea. Hara iristeko eta beste abisu bat jaso arte bertan egoteko gaitasuna. |
Larrialdi edo simulazio prozesu osoan lasaitasunari, isiltasunari eta arretari eustea, jarraibideei kasu egitea, mugimendu zakarrak edo sakabanatzea saihestea eta, hala, ingurunea seguru eta antolatuta izaten laguntzea. | Isilik eta geldi egotea: larrialdian edo simulazioan lasai eta isilik egotea. Jarraibideak betetzea. |
Arloa.–Eguneroko Bizitzako Jarduerak.
1. Arloaren azalpena.
Definizioa: "Norberaren zaintzarekin, osasunarekin, elikadurarekin, janzkerarekin eta hurbileko ingurunea antolatzearekin lotutako oinarrizko ekintzak autonomiaz eta eraginkortasunez egiteko gaitasuna. Ongizate fisikoa eta emozionala, autodeterminazioa, gizarte partaidetza eta norberaren bizi proiektuarekiko erantzukizuna sustatzen ditu".
Eguneroko bizitzako jarduerak (EBJ) dira desgaitasun intelektuala duten ikasleen autonomia pertsonalaren muina, horrek egiten baitu posible pertsona bakoitzak gero eta independentzia handiagoz kudeatzea bere gorputzaren zainketa, elikadura, higienea, janzkera eta ondasunak. Arlo honek gainditu egiten du zereginak betetze hutsa; duintasun pertsonalaren, osasun integralaren eta familia, eskola eta komunitate testuinguruetako partaidetza aktiboaren oinarri da. Helburua ez da soilik mugimendu trebetasun zehatzak garatzea, baizik eta gorputzaren zentzumen kontzientzia izatea, bulkada fisiologiko eta emozionalak autorregulatzea eta norberaren zaintzari buruzko erabaki funtzionalak hartzeko gaitasuna garatzea.
Ikasleek erronka bereziak dituzte barne sentsazioak (gosea, egarria, higiene premia, deserosotasuna) hautematen, errutinak denboran sekuentziatzen eta ikaskuntzak askotariko inguruneetara orokortzen. Horregatik, EBJak irakastean bermatu behar da ekintza bakoitzak berehalako zentzua eta erabilgarritasun praktikoa dituela.
Arlo honen garapenak zenbait alderdi uztartzen ditu: intimitatea errespetatzen duten higiene pertsonaleko errutinak; esfinterren kontrola izatea eta seinale fisiologikoak goiz identifikatzea; testuinguruetara eta urtaroetara egokituta janztea eta eranztea; mahaiko gizarte arauak betetzen dituen elikadura seguru eta higienikoa izatea; eta ondasun pertsonalekiko erantzukizuna izaten eta galerak saihesten laguntzen duen espazio antolaketa. Konpetentzia horiek guztiak transbertsalki lantzen dira, eta ohitura osasungarriak, norberaren gorputz irudiaren kontzientzia eta, beharrezkoa denean, laguntza onartzea sustatzen da.
Beraz, curriculumaren eguneroko plangintzan EBJei lehentasuna emateko konpromisoa hartu behar du ikastetxeak, eta eguneko jarduera eta une guztietan txertatu behar ditu. Intimitatea errespetatzen, hautu pertsonala sustatzen eta aurrerapen bakoitza ospatzen duten inguruneak sortu behar ditu, eta bermatu behar du laguntza orokortuko premiak dituzten ikasleek ere aktiboki parte hartzen dutela beren aukeren arabera, mendekotasunak murrizteko eta benetako inklusiorako bideak irekitzeko.
Irakaskuntza sistematiko horren bidez, EBJak errutina huts izatetik funtsezko eskubide izatera igarotzen dira; horrela, beste arlo batzuetako ikaskuntza ere ahalbidetzen da gizartean duintasunez parte hartu dezaten.
2. Arloak bizi kalitatearen alderdietan duen inpaktua.
Eguneroko Bizitzako Jardueren arloaren eta bizi kalitatearen alderdien arteko lotura funtsezkoa da, autonomiaren eta ongizate integralaren oinarri praktikoa baitira.
–Ongizate fisikoa: higienea, elikadura orekatua eta gorputzaren kontrola izateak osasun arazoak prebenitzen ditu, prebentzio ohiturak sustatzen ditu eta organismoaren funtzionamendu ona bultzatzen du.
–Ongizate emozionala: errutina pertsonaletarako konpetentziak autoestimua handitzen du, mendekotasunak eragindako frustrazioa murrizten du eta lortutako norbere zaintzarekiko gogobetetzea sortzen du.
–Pertsonen arteko harremanak: norbere burua zaintzeko autonomiak higiene oztoporik edo gehiegizko mendekotasunik gabeko gizarte interakzioak errazten ditu, eta besteek onartzea sustatzen du.
–Garapen pertsonala: EBJak menderatzeak oinarrizko konpetentzia motorrak, sentsorialak eta kognitiboak sendotzen ditu, eta zabaldu egiten du goragoko ikaskuntzetarako errepertorio funtzionala.
–Autodeterminazioa: arropa aukeratzeak, higieneari buruz erabakitzeak edo ondasun pertsonalak antolatzeak indartu egiten du eguneroko erabaki garrantzitsuak hartzeko gaitasuna.
–Gizarte inklusioa: norbere burua zaintzeko independentzia izateak talde jardueretan osoki parte hartzea ahalbidetzen du, etengabe hirugarrenen laguntza behar izan gabe.
–Ongizate materiala: norberaren zaintza kudeatzeak mendekotasun kostuak murrizten ditu epe luzera, eta komunitateko zerbitzu normalizatuak eskuratzea ahalbidetzen du.
–Eskubideak: EBJak menderatzeak bizitza duina eta autonomoa izateko eskubidea benetan baliatzea bermatzen du, baita higieneagatik edo mendekotasun funtzionalagatik diskriminaziorik ez jasatekoa ere.
3. Curriculumeko elementuen arteko lotura.
ARLOA: EGUNEROKO BIZITZAKO JARDUERAK (EBJ) | |
1. konpetentzia espezifikoa (KE1-EBJ) Gorputza garbi, zainduta eta osasuntsu izateko gaitasuna garatzea eta, ildo horretan, gero eta autonomia handiagoz parte hartzea eguneroko higiene errutinetan, norberaren gorputzeko eta emoziozko sentsazioak identifikatu eta erregulatzea, garbitzeko materialak eta produktuak behar bezala erabiltzea, eta norberaren nahiz besteen intimitatea errespetatzea, xede gisa harturik osasuna, ongizate fisiko eta emozionala, autoestimua, autodeterminazioa, gizarte inklusioa eta bizi kalitatea sustatzea eguneroko bizitzako testuinguruetan. | |
Loturarik handiena duten bizi kalitatearen alderdiak: Ongizate fisikoa (higienea, osasuna, elikadura eta garbiketarako eta zainketarako baliabideak egoki erabiltzea).Ongizate emozionala (gorputzeko eta emoziozko sentsazioak identifikatzeak eta erregulatzeak eta, orobat, errutinetan "zainduta" eta "seguru" sentitzeak estresa murrizten du, eta lagungarria da segurtasuna eta gogobetetze pertsonala lortzeko).Autodeterminazioa: norberaren intimitatea erregulatzeak eta garbiketari buruzko erabaki errazak hartzeak norberaren bizitzaren gaineko kontrola eta aukeratzeko eta erabakitzeko gaitasuna sustatzen ditu. | |
OINARRIZKO JAKINTZAK A) Blokea: Norberaren garbitasuna: Eguneroko higiene errutinen bidez gorputza garbi, zainduta eta osasuntsu izateko gaitasuna, eta, bide horretan, autonomia ohiturak, erantzukizun pertsonala eta norbere buruarekiko, besteekiko eta norberaren intimitatearekiko errespetuzko ohiturak garatzea. | |
KE1 konpetentzia espezifikoari lotutako ebaluazio irizpideak | Oinarrizko jakintzak |
Higieneari lotutako gorputzeko sentsazioak (zikintasuna, usain txarra, izerdia, deserosotasuna, garbitu ondoko ongizatea) identifikatzea, adieraztea eta erregulatzea, behar den laguntza mailarekin, eta, horrela, haien aurrean doiki erreakzionatzea, eta oinarrizko loturak ezartzea garbiketa errutinen, osasunaren eta ongizate fisiko eta emozionalaren artean. | Pertzepzioa, sentsazioak eta gorputz kontzientzia: higiene pertsonalarekin lotutako gorputzeko sentsazioak (zikintasuna, usain txarra, izerdia, deserosotasuna, garbitu ondoko ongizatea) hautematea, haiei erantzutea, identifikatzea, bereiztea eta adieraztea, eta higienearen, gorputz kontzientziaren eta ongizate fisiko eta emozionalaren arteko lotura errekonozitzea. |
Higiene pertsonaleko errutinen aurrean onarpen eta kolaborazio jarrera izatea, eta haietan ekimen eta autonomia maila desberdinekin parte hartzea, norberarekiko, laguntzaileekiko eta intimitateko oinarrizko arauekiko errespetuzko jokabideei eutsiz. | Norberaren garbiketarekiko jarrera: norberaren garbiketa eta higiene errutinak onartzea, haietan kolaboratzea eta/edo parte hartzea. |
Eskuak, aurpegia, gorputza eta hortzak garbitzea eta lehortzea, behar diren laguntzekin, ordena ulergarrian eta higiene sekuentzien oinarrizko urratsei jarraituz, eta ulerturik garrantzitsua dela gaixotasunak prebenitzeko, ongizatea hobetzeko eta norberaren irudia zaintzeko. | Norberaren garbitasuna: eskuak, aurpegia, gorputza eta hortzak garbitzeko sekuentzia ordenatuta egitea. |
Higiene pertsonaleko produktuak eta tresnak (xaboia, xanpua, hortzetako eskuila eta pasta, eskuoihala, desodorantea, orrazia eta abar) identifikatzea eta doiki erabiltzea, kantitate egokiak ematea, une egokian, eta egoera onean eta behar bezala antolatuta edukitzea, bere burua zaintzeko erantzukizuna hartzeko behar duen laguntza mailarekin. | Garbiketa produktuak eta materiala erabiltzea: higiene pertsonaleko oinarrizko produktuak (xaboia, xanpua, hortzetako eskuila eta pasta, eskuoihala, desodorantea, orrazia...) identifikatzea eta behar bezala erabiltzea. |
Ilea eta norberaren irudia garbi, zainduta eta ordenatuta izatea, ezaugarri pertsonaletara eta testuingurura egokitutako garbitze, orrazte eta txukuntze errutinen bidez; zeregin horietan mailakatutako laguntzekin parte hartuz, eta itxura egokiak norberaren ongizaterako eta besteekiko harremanetarako duen garrantzia balioestea. | Ilea eta norberaren irudia zaintzea: ilea eta norberaren irudia zaintzea. Ilea garbi, zainduta eta txukun izatea (garbitzeko eta orrazteko errutinak...). Ezaugarri pertsonalen arabera, tresna eta produktu egokiak erabiltzea. |
Higiene intimoko eta barneko arropa aldatzeko errutinetan parte hartzea edo zuzenean egitea –barnean harturik konpresak edo pixoihalak erabiltzea, beharrezkoa denean–, premia motor, sentsorial eta kognitiboen arabera doitutako laguntzekin, eta, orobat, errespetuzko jokabideak izatea norberaren gorputzarekiko eta norberaren nahiz besteen pribatutasun eta intimitatearekiko. | Higiene intimoa eta gorputza zaintzea: eremu genitalen osasunera bideratutako higiene intimoko errutinei jarraitzea, pribatutasun pertsonala errespetatuz. |
Norberaren garbiketa eguneroko bizitzako une garrantzitsuetan txertatzea (jaikitzean, komuna erabili ondotik, jan aurretik eta ondotik, jarduera fisikoaren ondotik edo lotara joan aurretik), ikusizko, hitzezko edo teknologiaren bidezko laguntzarekin noiz egin behar den aurreikustea eta, behar den laguntzarekin, denborak, espazioak eta materialak pixkanaka antolatzea, norbere burua zaintzeko eta komunitatean parte hartzeko ohitura egonkorrak sendotzeko. | Garbiketa errutinak eta ohiturak: garbiketa eguneroko bizitzaren ohiko parte gisa txertatzea une egokietan (jaikitzean, komuna erabili ondotik, jan aurretik eta ondotik, jarduera fisikoa egin eta gero, edo lotara joan aurretik). |
ARLOA: EGUNEROKO BIZITZAKO JARDUERAK (EBJ) | |
2. konpetentzia espezifikoa (KE2-EBJ) Esfinterren kontrola eta komunaren erabilera autonomoa kudeatzeko gaitasuna garatzea eta, ildo horretan, arian-arian hautematea, identifikatzea eta adieraztea pixa eta kaka egitearekin lotutako sentsazio fisiologikoak, bai eta baliabide funtzionalak, sekuentzia ordenatuak eta higiene arauak dituzten errutina egokituetan parte hartzea ere, hori guztia gorputz kontzientzia, autorregulazioa, ongizate fisiko eta emozionala, autonomia pertsonala eta eguneroko testuinguru inklusiboetan bizi kalitatea sustatzeko. | |
Loturarik handiena duten bizi kalitatearen alderdiak: Ongizate fisikoa: esfinterren kontrola eta komunaren erabilera kudeatzeko gaitasunak zuzenean eragiten du osasunean, gorputz higienean eta infekzioen edo ondoez fisikoen prebentzioan.Autodeterminazioa: esfinterrak kontrolatzen eta komuna autonomoki erabiltzen pixkanaka ikasteak berekin dakar erabakiak hartzea, errutinak betetzea, beharra denean laguntza eskatzea eta arauei jarraikiz jardutea.Eskubideak: loturik dago intimitaterako, pribatutasunerako, partaidetzarako eta higiene zerbitzu duinak eskuratzeko eskubideekin.Gizarte inklusioa: komuna autonomiaz erabiltzeko gaitasunak komunitateko jardueretan eta inguruneetan parte hartzen laguntzen du. | |
OINARRIZKO JAKINTZAK B) Blokea: Esfinterren kontrola eta komuna erabiltzea: Pixa eta kaka egiteko premiak ezagutzeko, aurreikusteko eta borondatez kudeatzeko trebetasuna izatea, eta, horretarako, eskuragarri dauden baliabideak behar bezala erabiltzea eta higiene pertsonalari, autonomiari eta gizarteko nahiz inguruneko arauekiko errespetuari eustea. | |
KE2 konpetentzia espezifikoari lotutako ebaluazio irizpideak | Oinarrizko jakintzak |
Pixa eta kaka egitearekin lotutako gorputzeko sentsazioak (presioa, deserosotasuna, hezetasuna, arindua) hautematea, identifikatzea, adieraztea eta haiei erantzutea, eta komunera joateko edo laguntza eskatzeko beharrarekin lotzea, aurrerapenak eginez gorputz kontzientziari eta horrek higienearekin eta ongizatearekin duen loturari dagokienez, bizi kalitatearen ereduaren arabera. | Sentsazio fisiologikoak eta kontrolaren kontzientzia: pixa eta kaka egitearekin lotutako gorputzeko sentsazioak (presioa, deserosotasuna, hezetasuna, arindua) hautematea, identifikatzea, adieraztea eta haiei erantzutea. Sentsazio horiek komunera joateko edo laguntza eskatzeko beharrarekin lotzea. |
Esfinterrak kontrolatzeko eta komuna erabiltzeko errutinak onartzea eta haietan kolaboratzea eta aktiboki parte hartzea, autonomia pertsonalarekiko jarrera positiboak izanik. | Kontrolarekiko eta komuna erabiltzearekiko jarrerak: esfinterrak kontrolatzeko eta komunaren erabilera funtzionaleko errutinak onartzea eta haietan kolaboratzea eta aktiboki parte hartzea. |
Gernua eta eginkariak gero eta nahitasun handiagoz atxikitzea eta kanporatzea eta, horretarako, testuinguru eta ordutegietara aurreikusgarrietara (jan ondotik, atera aurretik) doitzea eta autonomiaz aurreikustea. | Premia fisiologikoak autorregulatzea: gernua eta eginkariak gero eta nahitasun eta egokitasun handiagoz atxikitzeko eta kanporatzeko gaitasuna garatzea. |
Komuna, komunontzia, pixontzia edo pixoihala funtzionalki eta garapen mailaren arabera egokituta erabiltzea eta, ildo horretan, garbiketa espazioak eta horiekin lotutako elementuak (komunontzia, zisterna, komuneko papera, konketa) ezagutzea eta behar bezala erabiltzea. | Baliabideak eta espazioak modu funtzionalean erabiltzea: komuna, komunontzia, pixontzia edo pixoihala bakoitzaren garapen mailaren arabera egokituta erabiltzea. Garbiketa espazioak eta elementuak (komunontzia, zisterna, komuneko papera, konketa) ezagutzea eta behar bezala erabiltzea. |
Komuna erabiltzeko sekuentzia osorik eta ordenatuta egitea: aurreikustea, sartzea, arropa maneiatzea, komunontzia erabiltzea, norbere burua garbitzea, zisterna hustea eta eskuak xaboiarekin garbitzea. | Komuna erabiltzeko sekuentzia osoa: sekuentzia ordenaturik egitea: aurreikustea, komunera sartzea, arropa maneiatzea, komunontzia erabiltzea, norbere burua garbitzea, zisterna hustea eta eskuak garbitzea. |
Pixa edo kaka egin ondotik uzki-genitaletako eremua komuneko paperarekin edo toallatxoekin higienizatzea eta eskuak nahitaez garbitzea, infekzioak prebenitzeko eta higiene pertsonalari eusteko. | Pixa edo kaka egin ondoko higienea: uzki-genitaletako eremua komuneko paperarekin, toallatxoekin edo beste bitarteko batzuekin garbitzea. Jarraian, eskuak xaboiarekin garbitzea, infekzioak prebenitzeko. |
Pixa edo kaka egiteko uneak eguneko ordutegi aurreikusgarrietara (jan ondotik, atera aurretik) pixkanaka doitzea eta premia fisiologikoak autonomiaz aurreikustea, hori guztia erregulartasun fisiologikoa, autorregulazioa eta autonomia pertsonala nahiz bizi kalitatea sustatzen dituzten eguneroko errutinetan integratzea bultzatzeko. | Pixa edo kaka egiteko errutinak eta aurreikuspena: ordutegi aurreikusgarrietara doitzea (otorduen ondotik, atera aurretik). Premia fisiologikoak gero eta autonomia handiagoz aurreikustea. |
Komuneko oinarrizko arauak jakitea eta errespetatzea: txandaren zain egotea, atea ixtea, garbitasunari eustea, materialak behar bezala erabiltzea eta norberaren nahiz besteen intimitatea errespetatzea. | Komuneko erabilera eta higiene arauak: komuna erabiltzeari lotutako oinarrizko arauak jakitea eta errespetatzea: txandaren zain egotea, atea ixtea, garbitasunari eustea, materialak behar bezala erabiltzea eta norberaren nahiz besteen intimitatea errespetatzea. |
Larrialdiak edo nahi gabeko istripuak hautematea eta arropa edo pixoihala aldatzeko laguntza behar dela modu egokian komunikatzea, betiere duintasuna eta konfiantza zaindurik. | Ustekabeak kudeatzea: larritasunezko egoerak edo istripuak (nahi gabe pixa edo kaka egitea) hautematea, eta egokiro komunikatzea arropa edo pixoihala aldatzeko laguntza behar dela. |
ARLOA: EGUNEROKO BIZITZAKO JARDUERAK (EBJ) | |
3. konpetentzia espezifikoa (KE3-EBJ) Jantzi-erantziak autonomiaz kudeatzea eta, horretarako, norberaren beharretarako eta testuingururako egokiak diren arropa eta oinetakoak hautatzea, erabiltzea eta antolatzea, eta jantzien ezaugarriekin eta erabilera egoerekin lotutako trebetasunak praktikan jartzea (sentsorialak, motorrak edo erabakiak hartzearekin lotutakoak); hori guztia ongizate pertsonala, ingurunera egokitzea, gizarte eta intimitate arauekiko errespetua eta bizi kalitatea sustatzeko. | |
Loturarik handiena duten bizi kalitatearen alderdiak: Autodeterminazioa: arropa eta oinetakoak aukeratzeak, antolatzeak eta egoeraren arabera erabiltzeak indartu egiten du independentziaz jarduteko gaitasuna, eta horretarako lagungarria da trebetasun sentsorialak, motorrak edo erabakiak hartzearekin lotutakoak praktikan jartzea ere.Pertsonen arteko harremanak: norberaren janzkera estiloak eta intimitate arauak errespetatzeak eragina dute besteekiko harremanak hautemateko moduan.Garapen pertsonala: sekuentziak, hautaketa irizpideak eta mugimenduaren koordinazio zehatza ikastea eskatzen du. | |
OINARRIZKO JAKINTZAK C) Blokea: Janztea: Arropa autonomiaz eta ordenatuta hautatzeko, janzteko eta eranzteko gaitasuna, eta, ildo horretan, testuingurura egokitutako jantziak aukeratzea eta haien garbitasuna nahiz kontserbazioa zaintzea, gizarte arauak eta norberaren nahiz besteen intimitatea errespetatuz. | |
KE3 konpetentzia espezifikoari lotutako ebaluazio irizpideak | Oinarrizko jakintzak |
Jantzi eta oinetakoekin lotutako gorputzeko sentsazioak (tenperatura, ukimena, presioa, ongizatea edo deserosotasuna) hautematea, identifikatzea, bereiztea eta adieraztea, eta, ildo horretan, koloreekin eta testurekin lotutako lehentasunak edo arbuioak adieraztea eta eguneroko bizitzako ohiko egoeretan jantzien aukeraketa doitzea. | Jantziekin lotutako pertzepzio sentsoriala eta gorputzeko sentsazioak: jantzi eta oinetakoekin lotutako gorputzeko sentsazioak (tenperatura, ukimena, presioa, deserosotasuna, freskotasuna, ongizatea) hautematea, identifikatzea, bereiztea, adieraztea eta haiei erantzutea. Jantziak aukeratzean, koloreekin eta testurekin lotutako lehentasunak edo arbuioak identifikatzea. |
Janzteko eta eranzteko errutinetan gero eta autonomia handiagoz parte hartzea, eta onarpena eta kolaborazioa erakustea. | Kontrolarekiko eta komuna erabiltzearekiko jarrerak: janzteko eta eranzteko errutinak onartzea eta haietan kolaboratzea eta aktiboki parte hartzea. |
Arropa eta oinetakoak eguraldiaren, jardueraren eta gizarte testuinguruaren arabera hautatzea eta doitzea, eta hautu funtzionalak egitea eguneroko bizitzako ohiko egoeretan. | Jantziak inguruabarren arabera identifikatzea, hautatzea eta doitzea: arropa eta oinetakoak errekonozitzea eta eguraldiaren, jardueraren eta oinarrizko gizarte arauen arabera hautatzea eta egokitzea (berokia edo zira hotz dagoenean edo euria ari duenean). Testuingurura egokitutako jantzi funtzional eta erosoak konbinatzeko irizpidea garatzea. |
Janzteko eta eranzteko espazioak eta horiekin lotutako materialak behar bezala erabiltzea, oinarrizko erabilera eta intimitate arauak errespetatuz. | Janzteko espazio pertsonalak eta materialak: janzteko eta eranzteko espazioak (logela, aldagela, komuna) identifikatzea eta behar bezala erabiltzea. Prozesu horri lotutako objektuak eta materialak (esekigailuak, tiraderak, arropa saskiak) ezagutzea eta erabiltzea. |
Janztearekin lotutako ekintzak, mugimendu finak koordinatzea eskatzen dutenak (botoiak lotzea, kremailerak igotzea, jantziak jartzea...), modu funtzional eta eraginkorrean egitea ohiko egoeretan. | Mugimendu finak koordinatzea eta janzteko abilezia zehatzak: mugimendu trebetasun finak, begi-eskuak koordinatzeko trebetasunak, heltzeko indarra eta pertseberantzia garatzea, jantzietako elementuak (botoiak, kremailerak, lokarriak, gerrikoak, galtzerdiak) maneiatzeko behar diren heinean. |
Arropa aldatzea beharrezkoa den eguneko uneak eta tokiak identifikatzea, eta portaera ezarritako errutinetara doitzea. | Janzteko eta eranzteko uneak eta lekuak identifikatzea: arropa aldatzeko eguneko uneak errekonozitzea eta horretarako toki egokiak identifikatzea, gizarte arauak eta pribatutasun arauak aintzat hartuz. |
Norberaren arropa zaintzea, antolatzea eta mantentzea eta, horretarako, jantziak tolestea, zintzilikatzea eta gordetzea, arropa garbia eta zikina bereiztea eta zein bere tokian behar bezala kokatzea, funtzionaltasunez, eguneroko bizitzako ohiko egoeretan. | Norberaren arropa zaintzea, ordenatzea eta mantentzea: norberaren arropa zaintzea, antolatzea eta kontserbatzea (jantziak tolestea, zintzilikatzea eta gordetzea...). Arropa garbia eta zikina identifikatzea eta bereiztea, eta behar bezala kontserbatzeko ohiturak ezagutzea. |
ARLOA: EGUNEROKO BIZITZAKO JARDUERAK (EBJ) | |
4. konpetentzia espezifikoa (KE4-EBJ) Autonomiaz, higienez eta modu osasungarrian elikatzeko eta hidratatzeko gaitasuna garatzea eta, ildo horretan, elikagaien eta edarien sentsazio fisiologikoak eta sentsorialak hautematea eta identifikatzea, tresna eta gailu egokituak baliatzea, erritmo kontrolatuarekin murtxikatzea eta mahaiko errutinak nahiz arau sozialak betetzea, xede gisa harturik nutrizio ohitura orekatuak, gorputza autorregulatzea, ongizate fisiko eta emozionala, bizikidetza inklusiboa eta bizi kalitatea sustatzea. | |
Loturarik handiena duten bizi kalitatearen alderdiak: Ongizate fisikoa: modu autonomoan, osasungarrian eta higienikoan elikatzeak eta hidratatzeak eragin zuzena du gorputzaren osasunean, nutrizio egoeran, murtxikatzea kontrolatzean eta digestio arazoen prebentzioan. | |
OINARRIZKO JAKINTZAK D) Blokea: Elikadura eta hidratazioa: Modu ordenatu, higieniko eta autonomoan jateko eta edateko trebetasuna izatea, tresnak behar bezala erabiliz, mahaian portaera sozial egokiak izanez eta nutrizio ohitura osasungarriak zainduz. | |
KE4 konpetentzia espezifikoari lotutako ebaluazio irizpideak | Oinarrizko jakintzak |
Gosearekin, asetasunarekin eta egarriarekin lotutako gorputzeko sentsazioak hautematea, identifikatzea, bereiztea, adieraztea eta haiei erantzutea, eta elikatzeko edo hidratatzeko beharrarekin lotzea, betiere bakoitzaren garapen indibidualera egokiturik. | Gose eta egarri sentsazio fisiologikoak: gosearekin, asetasunarekin eta egarriarekin lotutako gorputzeko sentsazioak hautematea, identifikatzea, bereiztea, adieraztea eta haiei erantzutea. |
Elikagaien eta edarien sentsazio sentsorialak (tenperatura, usaina, testura, kolorea, zaporea) hautematea, bereiztea, adieraztea eta haiei erantzutea, lehentasunak edo arbuioak identifikatzea eta, testura, zapore, kolore eta usain berriak probatuz, errepertorioa zabaltzea. | Elikagaien pertzepzio sentsoriala: elikagaiekin eta edariekin lotutako sentsazioak (tenperatura, usaina, testura, kolorea, zaporea) hautematea, bereiztea, adieraztea eta haiei erantzutea. Lehentasunak edo arbuioak identifikatzea, eta testura, zapore, kolore eta usain berriak ezagutzea. |
Elikatzeko eta hidratatzeko errutinak onartzea eta haietan kolaboratzea eta aktiboki parte hartzea, elikatzeko autonomiarekiko jarrera positiboak erakutsiz. | Elikadurarekiko jarrerak: elikatzeko eta hidratatzeko errutinak onartzea eta haietan kolaboratzea eta aktiboki parte hartzea. |
Sardexka, labana, koilara, edalontzia, ezpainzapia, platera eta horiekin lotutako materialak (erretilua, mahaia) identifikatzea eta segurtasunez eta egoki maneiatzea, elikagaiaren arabera, eta, ildo horretan, mugimendu fina koordinatzen eta indarra kontrolatzen aurrera egitea, tresna egokituetatik ohiko tresnetara igaro arte. | Elikatzeko tresnak eta espazioak: sardexka, labana, koilara, edalontzia, ezpainzapia, platera eta beste material batzuk (erretilua, mahaia) identifikatzea eta segurtasunez eta egoki maneiatzea, elikagai motaren arabera. Mugimendu finaren koordinazioa eta indarraren kontrola garatzea, eta tresneria erabiltzen aurrera egitea, tresna egokituetatik ohiko tresnetara igaro arte. |
Elikagaiak erabat murtxikatzea eta erritmo egokiari eustea eztarri-trabatzeak prebenitzeko, eta, hala, segurtasuna eta digestio osasungarria bermatzea. | Murtxikatzea eta erritmoa kontrolatzea: elikagaiak erabat murtxikatzea eta erritmo egokiari eustea. |
Elikatzeko eta hidratatzeko ohiko uneak (gosaria, hamaiketakoa, askaria, afaria) identifikatzea eta aurreikustea, eta eguneroko errutinetan txertatzea. | Elikatzeko errutinak eta uneak: elikatzeko eta hidratatzeko ohiko uneak (gosaria, hamaiketakoa, askaria, afaria) identifikatzea eta aurreikustea. |
Elikadura enteraleko gailuak –gastrostomia, kasurako– onartzea eta segurtasunez manipulatzen eta erabiltzen kolaboratzea, premia indibidualetara egokiturik. | Elikadura enteraleko gailuak (gastrostomia) erabiltzea eta zaintzea: elikadura enteraleko gailuak onartzea eta manipulatzen eta segurtasunez erabiltzen kolaboratzea. |
Talde desberdinetako elikagaiak identifikatzea (frutak, barazkiak, proteinak, esnekiak, zerealak), dieta orekatuaren garrantzia ulertzea, ohitura osasungarriak garatzea, eta elikagai berriak pixkanaka onartzea. | Oreka eta aniztasuna elikaduran: talde desberdinetako elikagaiak identifikatzea (frutak, barazkiak, proteinak, esnekiak, zerealak), dieta askotariko eta orekatuaren garrantzia ulertzea, nutrizio ohitura osasungarriak garatzea eta, pixkanaka, elikagai berriak onartzea. |
Gorputz jarrera zuzenak hartzea, txandaren zain egotea, ezpainzapia erabiltzea, adeitasunez eskatzea eta otorduen ondotik tokia txukuntzea eta, halaber, partekatutako otorduetako bizikidetza arauak errespetatzea. | Mahaiko portaera sozialak: gorputz jarrera zuzenak hartzea, txandaren zain egotea, ezpainzapia erabiltzea, elikagaiak edo baimena adeitasunez eskatzea, eta jan ondotik tokia txukuntzea. Elikadurarekin lotutako bizikidetzako arauak betetzea eta partekatutako otorduetan errespetuz parte hartzea. |
ARLOA: EGUNEROKO BIZITZAKO JARDUERAK (EBJ) | |
5. konpetentzia espezifikoa (KE5-EBJ) Ondasun pertsonalak autonomiaz antolatzeko eta zaintzeko gaitasuna garatzea eta, ildo horretan, objektuak zentzumenen bidez hautematea, norberarenak eta partekatuak identifikatzea, espazioan antolatzea, prebentziozko zaintzaren eta konponketa errazen bidez mantentzea, trantsizioak kudeatzea eta erantzukizun partekatua hartzea, guztia ere hezkuntzako eta taldeko jardueretan independentziaz parte hartu ahal izateko eta autonomia nahiz bizi kalitatea sustatzeko. | |
Loturarik handiena duten bizi kalitatearen alderdiak: Garapen pertsonala: objektuak antolatzeak, norberaren gauzak eta partekatuak identifikatzeak, zaintza errutinak betetzeak eta konponketa errazak egiteak berekin ekartzen ditu ikaskuntza, memoria eta plangintza eta, orobat, konpetentzia betearazleak heltzea.Ongizate materiala: objektuak zentzumenen bidez hautematea eta kontuz zaintzea, ondasun material pertsonalak behar bezala kontserbatzea, ingurune materiala ordenatuta eta zainduta edukitzea, eta behar diren baliabideak benetan eskura izatea. | |
OINARRIZKO JAKINTZAK E) Blokea: Norberaren gauzak antolatzea eta zaintzea: Hezkuntza ingurunean ondasun pertsonalak autonomiaz kudeatzeko trebetasuna izatea, eta, horretarako, ordena, eskuragarritasuna eta zaintza mantentzea, ikasketako eta taldeko jardueretan independentziaz parte hartzea errazteko. | |
KE5 konpetentzia espezifikoari lotutako ebaluazio irizpideak | Oinarrizko jakintzak |
Ondasun pertsonalekin lotutako sentsazio sentsorialak (ukimena, pisua, tenperatura, testurak, soinuak) hautematea, adieraztea eta haiei erantzutea, eta norberaren gauzak arian-arian identifikatzea. | Ondasunen pertzepzio sentsoriala: ondasun pertsonalekin lotutako sentsazioak (ukimena, pisua, tenperatura, testurak, soinuak) hautematea, identifikatzea, bereiztea, adieraztea eta haiei erantzutea. |
Gauza pertsonalak jabetza marken bidez ezagutzea (izena jarrita daukan motxila, eranskailu batekin identifikatutako botila), norberaren gauzak eta partekatuak bereiztea (norberaren eskuila vs familiako xaboia) eta materialak funtzioaren arabera taldekatzea (berokiak, bainugelakoak, eskulanetarakoak). | Norberaren materiala identifikatzea eta ezagutzea: gauza pertsonalak ezagutzea (izena jarrita daukan motxila, eranskailu batekin identifikatutako botila). Norberaren gauzak eta partekatuak bereiztea (norberaren eskuila vs familiako xaboia). Materialak oinarrizko funtzioaren arabera taldekatzea (berokiak, bainugelakoak, eskulanetarakoak). |
Norberaren gauzak zein partekatuak ordenatu eta zaindu beharra onartzea eta zeregin horretan kolaboratzea eta parte hartzea, gauzak eskura eta egoera onean edukitzeko interesa erakutsiz. | Ondasunak zaintzearekiko jarrerak: norberaren gauzak zein partekatuak ordenatu eta zaindu beharra onartzea eta zeregin horretan kolaboratzea eta parte hartzea. Gauzak eskura eta egoera onean edukitzeko interesa. |
Norberaren gauzak esleitutako tokietan (norberaren tiradera, esekitokia, apala) antolatzea, objektuak dagokien tokian jarrita eta ingurunea garbi eta hondakinik gabe edukita. | Ondasunen antolamendu espaziala: gauzak zehaztutako tokietan jartzea (norberaren tiradera, esekitokia, beheko apala), eta eremuak hondakinik gabe eta garbi edukitzea. |
Ondasunak behar bezala erabiltzea, eta oinarrizko zainketa prebentiboak egitea (krema ixtea, aterkia lehor gordetzea), konponketa errazak egitea (zola garbitzea), ordeztu beharra komunikatzea (hautsitako botila) eta objektuak egoera onean edukitzea. | Materiala mantentzea eta zaintzea: ondasunak behar bezala erabiltzea, eta oinarrizko zainketa prebentiboak egitea (krema ixtea, aterkia lehor gordetzea), konponketa errazak egitea (oinetakoen zola garbitzea), ordeztu beharra komunikatzea (hautsitako botila, gastatutako oinetakoak) eta objektuak egoera onean edukitzea, denbora luzez erabiltzeko. |
Irteeretarako norberaren gauzak prestatzea, erabili ondotik sistematikoki jasotzea, etxera itzultzean ezer ez dela falta egiaztatzea (giltzak, mugikorra, diru zorroa) eta hurrengo jarduerarako materiala antolatzea. | Trantsizioak kudeatzea eta biltzea: irteeretarako norberaren gauzak prestatzea. Erabili ondotik sistematikoki jasotzea. Etxera itzultzean ezer ez dela falta egiaztatzea (giltzak, mugikorra, diru zorroa) eta hurrengo jarduerarako materiala antolatzea. |
Etxeko ondasun kolektiboak zaintzea eta, kasuak eskatzen duenean, haiek antolatzen eta berritzen laguntzea. | Erantzukizun partekatua: etxeko ondasun kolektiboak zaintzea. Beharrezkoa denean haiek antolatzen eta berritzen laguntzea. |
Arloa.–Lana.
1. Arloaren azalpena.
Definizioa: "Pertsonari jarduera produktibo eta okupazionaletan gero eta autonomia eta erantzukizun handiagoz parte hartzea ahalbidetzen dioten gaitasun, ohitura eta jarreren multzoa. Horrek berekin dakar jokabidea testuinguru desberdinetako arau, erritmo eta eskakizunetara doitzea, besteekin lankidetzan aritzea, zereginak gauzatzean kalitateari eustea, eta, orobat, bizi kalitaterako eta gizarte inklusiorako lagungarria den baliagarri izatearen, ahaleginaren eta ekarpena egitearen sentipena garatzea".
Lanaren arloa ez da mugatzen zeregin mekanikoak ikastera; aitzitik, errutina okupazionaletan eta lanaren aurretiko testuinguruetan modu funtzional, seguru eta esanguratsuan parte hartzeko trebetasunak uztartzen ditu. Desgaitasun intelektuala duten ikasleekin trebetasun hori lantzeak berekin dakar autorregulazioa, manipulatzeko abilezia, lankidetza, ingurunera doitzea, malgutasuna eta jarrera positiboa txertatzea, betiere hurbileko esperientzia funtzional eta adierazgarrietatik abiatuta. Gakoa ez da "egitea" soilik, baizik eta zeregina ulertzea, denboran eustea, haren eskakizunetara egokitzea eta norberaren ekarpenaren balio pertsonala nahiz soziala ezagutzea.
Lanerako trebetasuna bi etapa bereizitan antolaturik garatzen da:
–DOH I (6-12/13 urte), oinarrizko premiei eta autonomia orokorreko errutinei lotutako trebetasun praktiko eta sozialetan ardaztua.
–DOH II (12/13-16/18 urte), derrigorrezkoaren ondoko hezkuntzarako (Helduarora Igarotzeko Programa / Lanbide Heziketa Berezia) trantsizio gisa; bereziki azpimarratzen dira erabilera anitzeko errutina teknologikoak, segurtasuna, metodoak eta materialak autonomoki hautatzea, zereginen erritmoak eta kalitatea, bai eta zenbait konpetentzia sozial ere, hala nola lanaren aurretiko erantzukizuna eta arazoak ebaztea.
Bi etapetan aritzen dira egokitze-eremu eta bizi testuinguru guztietan etengabeko laguntza orokortua behar duten ikasleak, laneratzeko edo jarduera okupazionaletan aritzeko aukera dutenak zein halakorik gabeak. Laneratzeko edo jarduera okupazionaletan aritzeko aukerarik ez duten ikasleen kasuan, hezkuntzako errutinak onartzea eta haietan aktiboki parte hartzea –kasu bakoitzean ahal den mailan– hartuko da lanerako egokitze-trebetasunaren garapentzat.
Ikuspegi horretatik, arloak askotariko ikaskuntzak konbinatzen ditu, hala nola jokabidea kontrolatzearekin, seinaleak eta errutinak ulertzearekin, emaitzari arreta jartzearekin, tresnen erabilera funtzionalarekin eta gero eta autonomoagoak diren ekintza sekuentziak gauzatzearekin lotutakoak. Barnean hartzen ditu, orobat, muntatzeko, sailkatzeko, antolatzeko, edukitzeko, materialak eraldatzeko eta mantentze-lan errazetako zereginak, baita erritmoari, ahaleginari eta gauzatzearen kalitateari eusteko gaitasuna ere. Hori guztia askotariko testuinguruetara orokortzen ikasteko irakatsi behar da.
Osagai soziala ere funtsezkoa da: arauak, rolak, txandak, hurbiltasun fisikoa, feedbacka eta bizikidetza arauak errespetatzea laneko ikaskuntzaren parte da, zeregina bera bezainbeste. Aldi berean, ikasleek aukeratzeko, lehentasunak adierazteko, aldaketak eta etenak onartzeko eta egoera berri edo aldakorren aurrean malgutasunez erantzuteko aukerak behar dituzte. Horregatik, arloak motibazioa, baliagarri izatearen sentipena eta erantzukizuna ere eraikitzen ditu, eta lagungarria da pertsonari bere lanak balioa duela eta taldeari ekarpena egiten diola sentiarazteko.
Ikastetxeak proposamen funtzional, esanguratsu eta egituratuak bermatu behar ditu, pertsona ardatz dutenak, hori baita bidea jarduerak benetako erabilgarritasuna izateko, bai eta parte-hartze aktiboa, autonomia eta duintasuna sustatzeko ere. Horretarako, doitutako laguntzak, ingurune aurreikusgarriak, material egokituak eta zentzudun zereginak dituzten ikaskuntza esperientziak eskaini behar ditu, ikasle bakoitzak bere aukeren arabera parte hartu ahal izateko, arrakasta sentitzeko eta bere ekarpena baliotsua dela nabaritzeko. Gainera, ikaskuntzak orokortzera, bakoitzaren erritmoa errespetatzera, autonomia pixkanaka eraikitzera eta eguneroko bizitzako testuinguruetan benetan parte hartzera bideratutako irakaskuntza sustatu behar du.
2. Arloak bizi kalitatearen alderdietan duen inpaktua.
Lanaren arloaren eta bizi kalitatearen alderdien arteko lotura oso estua da, zuzenean eragiten baitie ongizate orokorrari eta gizarte partaidetzari.
–Ongizate fisikoa: lanak koordinazioa, indar doitua, mugikortasun funtzionala eta segurtasun ohiturak garatzen ditu, eta lagungarria da gorputzaren kontrola eta arriskuen prebentzioa sustatzeko.
–Ongizate emozionala: benetako zereginetan arrakasta izateak indartu egiten ditu autoestimua, konpetentzia sentipena eta gogobetetze pertsonala.
–Pertsonen arteko harremanak: partekatutako jarduerek lankidetza, errespetua, taldeko kide sentitzea eta lotura positiboak sustatzen dituzte.
–Garapen pertsonala: lanerako abileziak ikasteak gaitasunak zabaltzen, ohiturak sendotzen eta parte hartzeko modu berriak sustatzen ditu.
–Autodeterminazioa: zereginak, materialak edo jarduteko moduak hautatzeak indartu egiten du erabakiak hartzea eta norberaren jardueraren gaineko kontrola.
–Gizarte inklusioa: errutina okupazionaletan parte hartzeak testuinguru normalizatuetara hurbiltzen ditu ikasleak eta komunitatean presentzia aktiboa izatea errazten du.
–Ongizate materiala: lanerako konpetentziak garatzeak aukerak irekitzen ditu esperientzia produktibo eta okupazionaletan edo helduarora igarotzekoetan hasteko.
–Eskubideak: zentzua duten jardueretan laguntza egokiekin eta igurikimen handiekin parte hartzea lagungarria da hezkuntzarako, partaidetzarako eta bizitza duinerako eskubidea benetan baliatzeko.
3. Curriculumeko elementuen arteko lotura.
ARLOA: LANA (L) | |
1. konpetentzia espezifikoa (KE1-L) Lan testuinguruetan autonomiaz eta arduraz parte hartzeko gaitasuna garatzea eta, ildo horretan, errutinen seinaleak hautematea, laneko autoezagutza garatzea, laguntza premiak identifikatzea, eta jokabidea kontrolatzea eta lan ingurunera egokitzea, guztia ere autoeraginkortasuna, autorregulazioa, lan inklusioa eta bizi kalitatea sustatzeko. | |
Loturarik handiena duten bizi kalitatearen alderdiak: Garapen pertsonala: errutinen seinaleak hautemateak, laneko autoezagutza garatzeak eta laguntza premiak identifikatzeak berekin dakar ikaskuntza, norberaren gaitasunez eta mugez jabetzea eta enplegurako konpetentzia espezifikoak hobetzea.Autodeterminazioa: autonomiaz eta arduraz parte hartzeak, jokabidea kontrolatzeak eta lan inguruneko erritmora eta arauetara egokitzeak areagotu egiten du norberaren bizitzaren gaineko kontrola, eta, horrekin batera, areagotu egiten da lanaren eskakizunen barnean erabaki eta jarduteko gaitasuna.Gizarte inklusioa: lan ingurunera egokitzeak, errutinak eta arauak errespetatzeak eta zereginetan egonkortasunez parte hartzeak lanpostuan segitzera eta kide sentitzera bultzatzen du. | |
OINARRIZKO JAKINTZAK A) Blokea: Lanean autorregulatzea: Lanean norbere burua ezagutzeko, zereginak laguntza txikienarekin hasteko, behar denean laguntza egokia eskatzeko eta jokabidea lan testuinguruko eskakizunetara doitzeko trebetasuna. | |
KE1 konpetentzia espezifikoari lotutako ebaluazio irizpideak | Oinarrizko jakintzak |
Lanaren hasiera eta amaiera soinuak edo seinaleak hautematea, identifikatzea, bereiztea, adieraztea eta haien aurrean erreakzionatzea, eta, laneko trantsizioetan bere garapen mailaren arabera parte hartzea. | Lan errutinen pertzepzio sentsoriala: lanaren hasiera eta amaiera seinaleak (txirrina, musika, argi keinukaria) hautematea, identifikatzea, bereiztea eta haien aurrean erreakzionatzea. |
Errazak edo zailak egiten zaizkion zereginak identifikatzea eta, horrekin loturik, behar duenean laguntza eskatzea eta lanean sortzen diren emoziozko sentsazioak adieraztea. | Laneko autoezagutza: errazak edo zailak egiten zaizkion zereginak identifikatzea. Behar duenean laguntza eskatzea eta lanean sortzen diren emoziozko sentsazioak adieraztea. |
Zeregin ezagunak hasteko ekimena izatea eta, ildo horretan, autoeraginkortasuna baloratzea eta laguntza bilatzeko prozedurak gauzatzea. | Laneko ekimena: zeregin ezagunak gero eta laguntza doiagoekin hastea. |
Behar den laguntza eskatzea, lan ingurunean hura lortzeko ezarritako prozedurak gauzatuz. | Behar den laguntza bilatzea: zereginean autoeraginkortasuna baloratzea. Zer motatako eta zer mailatako laguntza behar den identifikatzea. Laguntza lortzeko prozedura ezagutzea eta gauzatzea. |
Jokabidea pixkanaka lan ingurunearen ezaugarrietara egokitzea eta, horretarako, jarduerarik gabeko tarte laburrak kudeatzea eta bere garapen mailaren arabera parte hartzea. | Laneko jokabidearen autokontrola: lan inguruneko jokabide igurikimenak errekonozitzea (txandaren zain egotea, zuzenketak onartzea, jarduerarik gabeko denborak edo itxaronaldiak desdoitzerik gabe kudeatzea) eta jokabidea lan ingurunearen ezaugarrietara egokitzea. |
ARLOA: LANA (L) | |
2. konpetentzia espezifikoa (KE2-L) Zereginak eskuzko abileziaz eta tresnak modu funtzionalean erabiliz gauzatzeko gaitasuna garatzea, heltze zehatzen bidez (hatzekin pintza egitea, ahurrarekin heltzea) eta, horretarako, bi eskuko mugimendu finak eta orokorrak koordinatzea, indarra eta kontrola doituz, eta testuingurura egokitutako tresna seguruak hautatzea eta erabiltzea, autonomia funtzionala, laneko zehaztasuna, segurtasun pertsonala eta bizi kalitatea sustatzeko. | |
Loturarik handiena duten bizi kalitatearen alderdiak: Ongizate fisikoa: zereginak zehaztasunez gauzatzeak, heltze egokiekin, tresnak segurtasunez erabiliz eta indarra doituz, eragin zuzena du osasun fisikoan, lesioen prebentzioan eta lanpostuko ergonomian.Eskubideak: lanerako, baldintza seguruetarako eta trebetasunak aukera berdintasunez garatzeko eskubideekin lotzen da.Garapen pertsonala: eskuzko abileziak, koordinazio fina eta orokorra, indarraren kontrola eta tresna egokiak hautatzeko gaitasuna hobetzeak berekin dakar nabarmen garatzea konpetentzia instrumentalak eta lanari lotutako trebetasun espezifikoak. | |
OINARRIZKO JAKINTZAK B) Blokea: Eskuzko abileziak eta tresnen erabilera funtzionala: Zereginak egiteko eskuzko gaitasunak, tresnak eta materialak behar bezala erabiliz eta erabilera funtzional eta segurua bermatuz. | |
KE2 konpetentzia espezifikoari lotutako ebaluazio irizpideak | Oinarrizko jakintzak |
Oinarrizko heltzeak egitea (hatzekin pintza egitea, ahurrarekin heltzea), objektuak zehaztasunez manipulatzeko bi eskuko mugimenduak koordinatzea, pieza txikiak pintza egonkorrarekin heltzea, zeregin konplexuetan bi eskuak koordinatzea eta askotariko materialak manipulatzean presioa doitzea, eraginkortasuna eta segurtasuna bermatuz. | Oinarrizko eskuzko abileziak: objektuei heltzea (hatzekin pintza egitea, ahurrarekin heltzea), indarra doitzea eta objektuak zehaztasunez manipulatzeko mugimendu finak nahiz orokorrak kontrolatzea (pieza txikiak hartzeko pintza egitea, objektuei egonkortasunez heltzea, zeregin batean bi eskuak koordinatzea, materialak manipulatzean presioa doitzea). |
Zereginaren eta testuinguruaren arabera tresna eta lanabes egokiak hautatzea, erabilera teknika zuzenak aplikatzea eta tresnak segurtasunez eta funtzionalki erabiltzea. | Laneko tresnen eta lanabesen erabilera funtzionala: lanabes egokia hautatzea, zereginaren eta testuinguruaren arabera. Tresnak, lanabesak eta materialak behar bezala, segurtasunez eta funtzionalki erabiltzea (guraizeak eta kola erabiltzea, bihurkin bat maneiatzea, garbiketa tresnak baliatzea, kanporako tresnak zeregin errazetan erabiltzea...). |
ARLOA: LANA (L) | |
3. konpetentzia espezifikoa (KE3-L) Oinarrizko trebetasun balioaniztun okupazionalak gauzatzeko gaitasuna garatzea eta, horretarako, muntaketa egonkorrak eta funtzionalak egitea, irekitzeko/ixteko eta edukitzeko sistemak manipulatzea, materialak eta gainazalak eraldatzea, elementuak antolatzea eta sailkatzea, lan zikloetan trebetasunak konbinatzea eta eraikuntza edo mantentze-lanetako proiektu errazak gauzatzea; hori guztia manipulazio konpetentziak orokortzeko eta autonomia funtzionala, laneratzea eta bizi kalitatea sustatzeko. | |
Loturarik handiena duten bizi kalitatearen alderdiak: Garapen pertsonala: konpetentzia praktiko eta kognitibo ugari ikastea dakar berekin. Trebetasun errepertorio zabalak eskuratzea, askotariko zereginetara orokortzea eta oinarrizko lanbide nortasuna heltzea sustatzen du.Autodeterminazioa: produkzio inguruneetan independentziaz jarduteko gaitasuna areagotzen du, urratsez urrats norbaitek gidatu beharraren mende egon gabe. Ekoizpenean eta eguneroko bizitzan ekarpen esanguratsua egitea ahalbidetzen dio pertsonari, eta, hala, indartu egiten du bere jardueraren gaineko kontrola. | |
OINARRIZKO JAKINTZAK C) Blokea: Oinarrizko trebetasun balioaniztunak: Ikasleek askotariko jarduera laboral eta okupazionaletan aplikatzen eta orokortzen ahal dituzten manipulazio eta antolaketa konpetentzia errazak. Oinarrizko trebetasun balioaniztunak bi motatakoak izaten ahal dira: –Oinarrizko trebetasun balioaniztun okupazionalak: oinarrizko manipulazio eta antolaketa trebetasun errepikakor eta mekanikoak. Ekintzaren bidez doitze pertsonala, autorregulazioa eta ongizatea lortzera bideratuta daude, batez ere; ez da eskatzen lan erritmorik edo akaberaren kalitate teknikorik, eta ez dago arazo konplexuak konpondu edo hautatzeko erabakiak hartu beharrik. Era berean, errutinak, mugimendu finaren koordinazioa, arreta iraunkorra eta lorpen pertsonalaren sentipena garatzea dute helburu. (*) Adibidea: bi pieza (arra eta emea) segurtasun klikarekin ahokatzea eta bost elementu kutxa batean paketatzea, ixtea eta poltsan sartuko diren ala ez erabakitzea. –Lanerako oinarrizko trebetasun balioaniztunak: ikasleek lan erritmoaren, akaberaren kalitatearen eta produktuaren funtzionaltasunaren eskakizunak izanik aplikatzen dituzten manipulazio eta antolaketa konpetentziak. Berekin dakarte arazoak testuingurura doituta ebaztea, prozeduren edo aukeren artean hautatzeko gaitasuna, baliabideak kudeatzea eta arauak betetzea (segurtasuna, ordena, denborak). Lan munduan integratzera edo ondotik Lanbide Heziketa Bereziko (LHB) programetan sartzera bideratuta daude. (*) Adibidea: bi pieza (arra eta emea) segurtasun klikarekin ahokatzea eta bost elementu kutxa batean paketatzea, kontuan harturik ekoizpen erritmoa, paketatzearen gutxieneko kalitate maila, akatsak konpondu beharra eta azken produktuaren aurkezpenari buruzko hautu arrazoitua. | |
KE3 konpetentzia espezifikoari lotutako ebaluazio irizpideak | Oinarrizko jakintzak |
Elementuen arteko oinarrizko muntadura eta lotura egonkorretarako eragiketak egitea, eta, horretarako, sekuentzia erraz eta ordenatu bati jarraitzea, finkatze puntuak identifikatzea, atalak behar bezala orientatzea, euste zehatza aplikatzea eta emaitza egiaztatzea, bermatu ahal izateko muntadurak betetzen dituela gutxieneko egonkortasun, segurtasun eta funtzionaltasun irizpideak. | Oinarrizko muntatze trebetasun balioaniztunak: elementuen arteko oinarrizko muntadura eta lotura egonkorretarako eragiketak egitea. Sekuentzia erraz eta ordenatu bati jarraitzea, finkatze puntuak identifikatzea, atalak behar bezala orientatzea, euste zehatza aplikatzea eta emaitza egiaztatzea, bermatu ahal izateko muntadurak betetzen dituela oinarrizko egonkortasun, segurtasun eta funtzionaltasun irizpideak. |
Irekitze eta ixte sistemak nahiz edukitze espazioak kontrolaturik eta segurtasunez manipulatzea eta, eginahal horretan, objektuak modu kontrolatuan baliatzea, mugatutako leku edo espazio baten barnean antolatzea, edukiontzia ixtea eta emaitza berrikustea, bermatu ahal izateko prozesuak betetzen dituela ordenarekin, materialak kontrolatzearekin eta segurtasunarekin loturiko irizpideak. | Irekitzeko/ixteko eta edukitzeko oinarrizko trebetasun balioaniztunak: irekitze eta ixte sistemak nahiz edukitze espazioak kontrolaturik eta segurtasunez manipulatzea eta, eginahal horretan, objektuak modu kontrolatuan baliatzea, mugatutako leku edo espazio baten barnean antolatzea, edukiontzia ixtea eta emaitza berrikustea, bermatu ahal izateko prozesuak betetzen dituela ordenarekin, materialak kontrolatzearekin eta segurtasunarekin loturiko irizpideak. |
Materialak edo gainazalak tresna egokiekin eraldatzea eta prestatzea, segurtasunarekin, garbitasunarekin eta akaberen aurkezpen funtzionalarekin loturiko irizpideak betez. | Materialekin eta gainazalekin lan egiteko oinarrizko trebetasun balioaniztunak: materialak edo gainazalak tresna egokiekin eraldatzea eta prestatzea (ebakitzea, zerratzea, lixatzea, margotzea...). Segurtasunarekin, garbitasunarekin eta akaberen aurkezpen funtzionalarekin loturiko irizpideak betetzea. |
Objektuak edo materialak antolatzeko eta sailkatzeko oinarrizko zereginak egitea eta, ildo horretan, ezaugarri garrantzitsuak identifikatzea, kategoriak edo kokapenak ezartzea eta emaitza funtzionala nahiz irisgarria dela egiaztatzea. | Antolatzeko eta sailkatzeko oinarrizko trebetasun balioaniztunak: objektuak edo materialak antolatzeko eta sailkatzeko oinarrizko zereginak egitea, ezaugarri garrantzitsuak identifikatzea, kategoriak edo kokapenak ezartzea eta emaitza funtzionala nahiz irisgarria dela egiaztatzea. |
Oinarrizko trebetasun balioaniztun bat baino gehiago erabili beharra eskatzen duten zereginak egitea. | Barnean lan zikloak hartzen dituzten trebetasunak: oinarrizko trebetasun balioaniztun bat baino gehiago erabili beharra eskatzen duten zereginak egitea (hala nola bi pieza hariztatzea eta hirugarrena torlojutzea, poltsan sartu eta zigilatzea...). |
Eraikuntzako, konponketako edo mantentze-lanetako proiektu errazak planifikatzea, antolatzea eta gauzatzea eta, horretarako, oinarrizko zenbait trebetasun balioaniztun uztartzea eta, plangintza gidatuarekin, lankidetzan parte hartzea. | Proiektu funtzionalak egiteko oinarrizko trebetasun balioaniztunak: oinarrizko zenbait trebetasun balioaniztun uztartzen dituzten eraikuntzako, konponketako edo mantentze-lanetako proiektu errazak planifikatzea, antolatzea eta gauzatzea. |
ARLOA: LANA (L) | |
4. konpetentzia espezifikoa (KE4-L) Laneko zereginetan kalitateari, erritmoari eta ahalegin iraunkorrari eusteko gaitasuna garatzea eta, horretarako, lortu nahi diren emaitza argiak identifikatzea, distrakziorik gabe erritmo etengabean lan egitea, ekintza monotonoak zehaztasunez errepikatzea, egokitutako ahalegin fisikoak egitea, akaberak ereduen arabera egiaztatzea eta ongi egindako lanarekiko jarrera positiboa izatea; hori guztia laneko erresistentzia, autoeraginkortasuna, inklusio okupazionala eta bizi kalitatea sustatzeko. | |
Loturarik handiena duten bizi kalitatearen alderdiak: Garapen pertsonala: diziplina, arreta eta pertseberantzia izatea ez ezik, norberaren ikaskuntza jardunaz jabetzea ere eskatzen du. Heldutasun pertsonala, erantzukizuna eta benetako zereginetarako konpetentzia pertzepzioa indartzen ditu.Autodeterminazioa: pertsonak bere jarduera antolatzen du, errendimendua kontrolatzen du, eta etengabe gainbegiratuta aritu beharrik gabe egokitzen da eskakizunetara. Horrek autonomia funtzionala eta lan inguruneetan arduraz parte hartzeko gaitasuna sustatzen ditu. | |
OINARRIZKO JAKINTZAK D) Blokea: Kalitatea, ahalegina eta erresistentzia: Zereginak akabera onarekin egiteko, jarduera errepikakor edo exijenteetan ahaleginari eusteko, norberaren emaitza egiaztatzeko eta ongi eginiko lana positiboki baloratzeko gaitasuna. | |
KE4 konpetentzia espezifikoari lotutako ebaluazio irizpideak | Oinarrizko jakintzak |
Nolako azken produktua nahi den identifikatzea, eta akabera garbia, emandako ereduarekiko koherentzia eta ezarritako ordutegietara doitutako produktibitate irizpideak zaintzea. | Nahi den emaitza identifikatzea: nahi den azken produktuaren irudi argia garatzea, akaberan oinarriturik; emandako ereduarekiko koherentzia egiaztatzea; eta emaitza baloratzea, produktibitate irizpide doituen arabera. |
Lanari modu jarraituan eustea, distrakzioak edo justifikaziorik gabeko geldialdiak saihestuta, betiere denbora egokiak eta aldi jakinetan eskatutako kantitateak betez. | Erritmo egokian jardutea: modu jarraituan lan egitea, distrakzioak edo justifikaziorik gabeko geldialdiak saihestuta. Denbora egokiari eustea eta denbora jakin batean eskatutako lan kantitatea betetzea. |
Ekintza monotonoz osaturiko serieak errepikatzea, zehaztasunari eutsiz eta jokabidearen erregulazioa edo jardunaren kalitatea galdu gabe. | Zeregin monotonoetako ahalegin iraunkorra: ekintza serieak zehaztasunari eutsiz errepikatzea, eta erregulazioa galdu gabe. |
Fisikoki exijenteak diren zereginak (pisu arinak garraiatzea, zutik lan egitea, kanpoaldean jardutea) bere ezaugarri pertsonaletara eta mugimendu gaitasunetara egokitutako ahaleginarekin egitea. | Fisikoki exijenteak diren zereginetako ahalegina: zereginak ezaugarri pertsonaletara egokitutako ahalegin fisikoarekin egitea. |
Norberaren lana eredu edo txantiloi errazen arabera berrikustea eta akats teknikoak gero eta laguntza gutxiagorekin zuzentzea, bakoitzaren garapen indibidualaren arabera. | Akaberaren kalitatea egiaztatzea: norberaren lana eredu edo txantiloi errazen arabera berrikustea eta akats teknikoak zuzentzea. |
Lortutako emaitzez harro egotea, norberaren ahalegina baloratzea eta kritika eraikitzaileak onartzea eta, hala, ongi egindako lanarekiko jarrera positiboa sendotzea. | Ongi eginiko lanarekiko jarrera positiboa: lanaren emaitza objektiboki baloratzea. Kritika eraikitzaileak onartzea. |
ARLOA: LANA (L) | |
5. konpetentzia espezifikoa (KE5-L) Gizartean interakzioan aritzeko eta lan arauak betetzeko gaitasuna garatzea eta, ildo horretan, rolak ezagutzea eta jokabidea doitzea, bizikidetza arauak errespetatzea, hurbiltasun fisikoa onartzea, partekatutako zereginetan elkarlanean aritzea, portaera egoeren arabera erregulatzea eta feedback eraikitzailea onartzea, guztia ere gizarte inklusioa, laneko kooperazioa, jokabidearen autorregulazioa eta bizi kalitatea sustatzeko. | |
Loturarik handiena duten bizi kalitatearen alderdiak: Gizarte inklusioa: rolak ezagutzeak, bizikidetza arauak errespetatzeak, partekatutako zereginetan elkarlanean aritzeak eta hurbiltasun fisikoa onartzeak lantaldeko kide sentitzea errazten du, bai eta lan testuinguruetan bazterketarik gabe parte hartzea ere. Konpetentzia hori funtsezkoa da pertsonak produkzio ingurunean integratuta jarraitu dezan eta ez dezaten baztertu gatazkengatik edo harreman txarrengatik.Pertsonen arteko harremanak: jokabidea egoeretara doitzeak, gainerakoekin elkarlanean aritzeak eta feedback eraikitzailea onartzeak eragin zuzena du kide, tutore eta arduradunekiko harremanen kalitatean. Errespetuzko komunikazioak eta lankidetzak laguntza sareak eta lan giro positiboagoa eraikitzen dituzte. | |
OINARRIZKO JAKINTZAK E) Blokea: Gizarte interakzioa eta laneko arauak: Laneko rolak errekonozitzeko eta jokabidea horren arabera doitzeko gaitasuna, baita bizikidetzako eta segurtasuneko arauak errespetatzekoa, hurbiltasun fisikoa onartzekoa, partekatutako zereginetan elkarlanean aritzekoa, egoera bakoitzean portaera erregulatzekoa eta kideen eta/edo arduradunen feedback eraikitzaileari kasu egitekoa ere. | |
KE5 konpetentzia espezifikoari lotutako ebaluazio irizpideak | Oinarrizko jakintzak |
Laneko rolak identifikatzea eta ulertzea (kideak, arduradunak, heldu laguntzaileak, bezeroak/erabiltzaileak), eta jokabidea eta bakoitzari zuzentzeko modua arian-arian doitzea, bere garapen mailaren arabera. | Laneko rolak ezagutzea: laneko rolak identifikatzea eta ulertzea (kideak, arduradunak, heldu laguntzaileak, bezeroak/erabiltzaileak). Norberaren jokabidea pertsona bakoitzari zuzentzeko modu egokira doitzea. |
Lan testuinguruko oinarrizko arauak ezagutzea eta errespetatzea, eta laguntza multisentsorial egokituen bidez aplikatzea. | Laneko bizikidetzako oinarrizko arauak: lan testuinguruko arauak ezagutzea eta errespetatzea (puntualtasuna, txandak errespetatzea, ahotsa egokiro erabiltzea, ondasun materialak zaintzea, segurtasun arauak). |
Laneko roletan espero izatekoak diren distantzia fisikoak ezagutzea eta errespetatzea, eta partekatutako zereginetan muga egokiei eustea. | Partekatutako hurbiltasun fisikoa onartzea: laneko roletarako espero izatekoa den distantzia fisikoa ezagutzea eta errespetatzea. |
Talde txikietan lankidetzan aritzeko prestasuna izatea, materialak partekatzea, zereginak koordinatzea, esleitutakoa onartzea eta, premia indibidualen arabera, laguntza eskaintzea edo eskatzea. | Partekatutako zereginetan elkarlanean aritzea: taldeko zereginetan lankidetzan aritzeko prestasuna (materiala partekatzea, taldean koordinatzea, esleitutako zereginak onartzea...). |
Solasean aritzeko uneak eta lan egitekoak bereiztea, interakzioen bolumena eta intentsitatea erregulatzea eta jokabide egokiari eustea askotariko lan inguruneetan. | Jokabidea laneko egoeretara doitzea: solasean aritzeko uneak eta lan egitekoak bereiztea. Egoera bakoitzean interakzioaren bolumena eta intentsitatea erregulatzea. |
Jarraibideak edo zuzenketak entzutea, arbuiorik edo frustraziorik gabe onartzea eta proposatutako aldaketak berehala edo pixkanaka aplikatzea, laguntza mailakatuekin. | Feedback eraikitzailea onartzea eta hari kasu egitea: egindako lanari buruzko jarraibideak edo zuzenketak entzutea. Arbuiorik edo frustraziorik gabe onartzea. Proposatutako aldaketak aplikatzea. |
ARLOA: LANA (L) | |
6. konpetentzia espezifikoa (KE6-L) Lan testuinguruen aldakortasunera egokitzeko gaitasuna garatzea eta, horretarako, espazioak eta arau espezifikoak ezagutzea, erritmo eta eskakizun aldakorretara doitzea, zereginetan aldaketak eta etenak onartzea, egiturarik gabeko geldialdiak onartzea eta eskuragarri dauden aukeren artean autonomiaz hautatzea, laneko malgutasuna, erresilientzia, proaktibitatea eta bizi kalitatea sustatzeko. | |
Loturarik handiena duten bizi kalitatearen alderdiak: Garapen pertsonala: espazio eta arau espezifikoak ezagutzen, erritmoak doitzen, gutxi egituratutako geldialdiak onartzen eta zereginetako aldaketak kudeatzen ikasteak nabarmen areagotzen ditu heldutasuna, malgutasuna eta ziurgabetasunei aurre egiteko gaitasuna. Konpetentzia horrek testuinguru aldakorretatik ikasteko gaitasuna indartzen du, garapen pertsonal aurreratuari dagokion moduan.Gizarte inklusioa: askotariko testuinguru eta aldaketetara egokitzeak erraztu egiten du lanpostuan segitzea eta talde aldakorretan onartua izatea.Autodeterminazioa: berekin dakar ziurgabetasunaren aurrean erabakiak hartzea eta testuinguru dinamikoetan norbere kabuz antolatzea. | |
EDUKI BLOKEA F) Blokea: Malgutasuna eta lan testuinguruetara egokitzea: Lan testuinguru, lan erritmo eta lan egiteko modu desberdinetara doitzeko gaitasuna, eta desantolatu gabe onartzea zeregin eta prozedura aldaketak nahiz ezustekoak. Barnean hartzen du zereginak egiteko modu, material edo tresna ugarien artetik hautatzeko gaitasuna lantzea, eta proaktibitatea eta erresilientzia sustatzen ditu ingurune aldakorretan. | |
KE6 konpetentzia espezifikoari lotutako ebaluazio irizpideak | Oinarrizko jakintzak |
Askotariko lan espazioak identifikatzea, haien arau espezifikoak ezagutzea eta janzkera testuinguruaren arabera egokitzea. | Askotariko lan testuinguruak ezagutzea: lan espazioen arteko desberdintasunak identifikatzea (lantegi ikasgela, sukaldea, baratzea...), toki bakoitzeko arau espezifikoak ezagutzea (isiltasuna ikasgelan, ekoizpena lantegian edo higienea sukaldean...), eta janzkera edo materialen prestaketa testuinguruaren arabera egokitzea. |
Lan egiteko erritmoa (azkarra edo motela) eta zereginak gauzatzeko prozesua ekoizpen aldaketetara edo inguruneko baldintzetara egokitzea, intentsitatea erregulatuz eta aldaketak onartuz. | Erritmo eta eskakizun aldakorretara doitzea: erritmo azkarretik (ekoizpen lerroa) motelera (xehetasun edo akabera zereginak) aldatzea, agindutakoaren arabera. Esperotako ekoizpenaren aldaketak (gaur hamar unitate, bihar bost) protestarik gabe onartzea. Lan intentsitatea eskakizunaren arabera erregulatzea (lan arina vs iraunkorra kanpoaldean). |
Zereginak gauzatzean, aldaketa edo ezustekoetara egokitzeko gaitasuna izatea, lan sekuentziari eta kontrol emozionalari eutsirik. Eten laburrak onartzea, baita jarduerak aldi batez ordeztea ere, eta hasierako zereginari berriz ekitea haria galdu edo lanaren kalitatea murriztu gabe. Baldintzak aldatzen direnean, espazioa edo prozedura berrantolatzea eta jarrera lasai eta erabakitzaileari eustea. | Zereginetan aldaketak onartzea: abian den eginkizuna aldatzea ezustekoak direnean. Eten laburren ondotik, aurreko lanera haria galdu gabe itzultzea. Ingurunea edo baldintzak aldatu arren, zereginaren sekuentzia mentalari eustea. Bere zereginaren ordez, presa duen beste bat aldi batez egitea onartzea, eta gero aurrekora itzultzea. Baldintzak aldatzean, espazioa edo prozedura berrantolatzea. Eten laburren aurrean (telefonoa, bisitak), lasaitasunari eustea eta jarrera erabakitzailez jarraitzea lanean. |
Aurreikusi gabeko trantsizio edo geldialdietan lasai itxarotea, ordezko zeregin errazetan jardutea, eta jarduera nagusiari berriz ekitea azalpen luzerik gabe. | Jarduera egituraturik gabeko egoerekiko tolerantzia: trantsizio uneetan edo aurreikusi gabeko geldialdietan lasai itxarotea. |
Zereginak egiteko modu, material edo tresna desberdinen artean hautatzeko gai izatea, eta, ingurunearen aldakortasunaren aurrean, proaktibitatea eta erresilientzia izatea. | Hautaketa autonomoa lantzea: zereginak egiteko moduen eta erabili beharreko material edo tresnen artean hautatzeko gaitasuna. Ingurune aldakorretan proaktibitatea eta erresilientzia izatea. |
ARLOA: LANA (L) | |
7. konpetentzia espezifikoa (KE7-L) Jarrera positiboa, motibazioa eta lanaren zentzua izateko gaitasuna garatzea eta, bide horretan, laneko zereginak interesez onartzea eta haietan parte hartzea, norberaren lehentasunak identifikatzea, egindako lanaren balio soziala aintzatestea, konpromisoen gaineko erantzukizuna hartzea eta erabaki errazetan proaktiboki esku hartzea, xede gisa harturik laneko autoeraginkortasuna, berezko motibazioa, gizarte erantzukizuna eta bizi kalitatea sustatzea Nafarroako hezkuntza testuinguru inklusiboetan, Schalocken eta Verdugoren ereduari jarraikiz. | |
Loturarik handiena duten bizi kalitatearen alderdiak: Gizarte inklusioa: jarrera positiboak, motibazioak eta konpromisoak lantegi ikasgelan edo lantokian segitzea ahalbidetzen dute, bai eta taldean integratzea ere.Pertsonen arteko harremanak: interesez parte-hartzeak eta jarrera irekia izateak tutoreekiko, kideekiko eta lan inguruneko beste pertsonekiko harremanen kalitatea hobetzen du.Autodeterminazioa: erantzukizunak onartzeak, erabaki errazetan proaktiboki parte hartzeak eta norberaren lehentasunen arabera aukeratzeak kontrol handiagoa ekartzen du norberaren bizitzaren eta lan ingurunearen gainean. Gizarte erantzukizunak eta konpromisoetan parte hartzeak indartu egiten dute autonomia funtzionala, bai eta hezkuntza testuinguru inklusiboetan eskubideak baliatzea ere. | |
EDUKI BLOKEA G) Blokea: Jarrera, motibazioa eta lanaren zentzua: Lanarekiko jarrera on eta proaktiboa: erabaki errazetan parte hartzeko gogoa, zeregina ahaleginez egitea eta lanarekiko erantzukizuna erakustea, eta, ildo horretan, lanak norberarentzat nahiz besteentzat duen balioa aitortzea. | |
KE7 konpetentzia espezifikoari lotutako ebaluazio irizpideak | Oinarrizko jakintzak |
Laneko zeregin eta errutinak onartzea eta haietan kolaboratzea eta interesez parte hartzea, betiere esleitutako lanarekiko jarrera ona izanik. | Lanean erantzukizun jarrera izatea: laneko zeregin eta errutinak onartzea eta haietan kolaboratzea eta interesez parte hartzea. |
Gustuko dituen eta hobekien egiten dituen lan jarduerak identifikatzea eta, ildo horretan, lehentasunak argi eta modu eraikitzailean adieraztea, bere komunikazio mailaren arabera. | Laneko lehentasunak identifikatzea: gustuko dituen eta hobekien egiten dituen lan jarduerak identifikatzea. Lehentasunak adieraztea. |
Egindako lanak norberarentzat, taldearentzat, familiarentzat eta komunitatearentzat duen erabilgarritasuna aitortzea, eta bere ekarpen soziala balioestea. | Lanaren balio soziala aitortzea: egindako lanak norberarentzat, taldearentzat, familiarentzat eta komunitatearentzat duen erabilgarritasuna aitortzea. |
Laguntza progresiboarekin, hasitakoa amaitzeko, materialak zaintzeko, ordutegiak errespetatzeko eta adostutako konpromisoak betetzeko prestasuna izatea. | Erantzukizun jarrera eraikitzea: hasitakoa amaitzeko, materiala zaintzeko, ordutegiak errespetatzeko eta adostutako konpromisoak betetzeko prestasuna. |
Erabaki errazetan proaktiboki parte hartzea eta bere garapenera egokitutako ekimena izatea. | Laneko erabaki errazetan parte hartzea: hautaketa errazetan (zeregina, kidea, zereginen ordena...) parte hartzeko jarrera proaktiboa. |
Arloa.–Komunitatearen Erabilera.
1. Arloaren azalpena.
Definizioa: "Komunitateko baliabideak, zerbitzuak eta espazioak eskuratzeko, ulertzeko eta erabiltzeko eta haietan modu aktibo eta seguruan parte hartzeko aukera ematen duen egokitze-trebetasuna eta, bide horretan, eskubideak baliatzea, erabaki esanguratsuak hartzea eta bizi proiektu bat aukera berdintasunez garatzeko behar diren laguntzak jasotzea".
Komunitatean esku hartzeak bere ingurune hurbileneko parte aktibo sentiarazten du ikaslea, dela ikastetxean, dela auzoko edo herriko eremu fisiko eta sozialetan. Desgaitasun intelektuala duten pertsonengan, gaitasun horrek irakaskuntza progresiboa eta funtzionala behar du. Ez da nahikoa "presente egotea": ingurune bakoitzak nola funtzionatzen duen ulertzea eta haren eguneroko dinamiketan modu esanguratsuan parte hartzea da helburua.
Ikastetxean, horrek eskatzen du espazioak, denborak eta errutinak ezagutzea, ikasgelen eta zerbitzuen artean autonomiaz orientatzea, kidekoekin eta profesionalekin interakzioan aritzea eta eskola jardueren nahiz jarduera osagarrien parte aktibo izatea. Ikastetxetik kanpo, ikasleak saltokietan, garraio publikoan, parkeetan edo tokiko ekitaldietan moldatzen ikasten du, guztia ere bizikidetza arauak errespetatuz, ibilbide seguruak identifikatuz eta laguntza naturalak erabiliz (aplikazioak, piktogramak, hasierako akonpainamendua). Arian-arian autonomia hori lortzeko, funtsezko konpetentziak dira oinezko gisa bide segurtasuna zaintzea, trafiko seinaleak ezagutzea eta ohiko ibilbideak planifikatzea.
Gainera, komunitatean parte hartzearen barnean dago Nafarroako inguruneko kultura, gizarte eta tradizio adierazpenak balioestea, eta, ildo horretan, tokiko jaiak, familiako arauak eta auzoko aniztasuna ulertzea. Horrek kide izateko sentipena sortzen du eta benetako interakzioak errazten ditu auzokideekin, merkatariekin edo aisialdiko kideekin. Ikastetxean, trebetasun horiek programatutako irteeren, familiekiko lankidetzaren eta udal zerbitzuekiko lankidetzaren bidez lantzen ahal dira, besteak beste.
Helburua da mendekotasuna murriztea, ingurune berriak arakatzeko konfiantza areagotzea eta ikasleari bere komunitateko eragile aktibo dela sentiaraziko dion parte-hartze inklusiboa sustatzea. Eremu hori zuzenean lotzen da norbere burua gidatzearekin, trebetasun sozialekin eta jakintza funtzionalekin, eta, hala, sendotu egiten dira helduarorako ikaskuntza transbertsalak.
2. Arloak bizi kalitatearen alderdietan duen inpaktua.
Oso estua da komunitatean parte hartzearen eta bizi kalitatearen alderdien arteko lotura, kontuan izanik arlo horrek zuzenean eragiten diola desgaitasun intelektuala duten pertsonen ongizate integralari.
–Ongizate fisikoa: segurtasunez lekualdatzeak eta komunitateko jardueretan parte hartzeak osasuna eta mugikortasuna sustatzen ditu.
–Ongizate emozionala: inguruneko kide sentitzeak autoestimua eta gogobetetze pertsonala areagotzen ditu.
–Pertsonen arteko harremanak: benetako testuinguruetan interakzioan aritzeak auzokideekiko eta kideekiko loturak indartzen ditu.
–Garapen pertsonala: orientatzen eta parte hartzen ikasteak konpetentzia praktikoak eta konfiantza indartzen ditu.
–Autodeterminazioa: lekualdatu eta ibilbideak erabaki ahal izateak eguneroko bizitzaren gaineko kontrol handiagoa ahalbidetzen du.
–Gizarte inklusioa: aktiboki parte hartzeak bazterketa saihesten du eta komunitatean benetan presente egotea ahalbidetzen du.
–Ongizate materiala: tokiko baliabideak ezagutzeak optimizatu egiten du zerbitzuen eta laguntzen erabilera.
–Eskubideak: komunitatean parte hartzeak bizitza integratu eta duina izateko eskubidea indartzen du.
Laburbilduz, komunitatean parte hartzea funtsezko oinarria da autonomia funtzional handiagoa izateko, haren parte sentitzeko eta eguneroko ingurunean presentzia aktiboa lortzeko.
3. Curriculumeko elementuen arteko lotura.
ARLOA: KOMUNITATEAREN ERABILERA (KE) | |
1. konpetentzia espezifikoa (KE1-KE) Hezkuntza ingurunera egokitzea eta hartan parte hartzea eta, era berean, ikastetxeko espazio, denbora eta dinamiketan moldatzea, profesionalekin eta kidekoekin interakzioan aritzea eta eskola jardueren parte izatea; horretarako, inguruneko estimuluak identifikatzea, orientatzea eta autonomiaz lekualdatzea, denbora kudeatzea, ikastetxeko funtzionamendua ulertzea eta eskola jardueretan nahiz jarduera osagarrietan aktiboki parte hartzea, eskola bizitzan autonomia pertsonala, inklusioa eta ongizatea bultzatzeko. | |
Loturarik handiena duten bizi kalitatearen alderdiak: Garapen pertsonala: ikastetxeko arauak, errutinak, ordutegiak eta egiturak ikasteak antolatzeko eta ingurunea ulertzeko konpetentzien hazkunde argia dakar berekin.Gizarte inklusioa: ikastetxeko espazio, denbora eta dinamiketan moldatzeak, profesionalekin eta kidekoekin interakzioan aritzeak eta eskola jardueretan zein jarduera osagarrietan parte hartzeak ikastetxeko bizitzan aktiboki parte hartzen eta haren kide sentitzen laguntzen du. Bakartzea murriztu eta integrazioa sustatzen du, ikastetxeko talde, proiektu eta jardueretan.Autodeterminazioa: inguruneko estimuluak identifikatzeak, orientatzeak eta autonomiaz lekualdatzeak, denbora kudeatzeak eta ikastetxeko funtzionamendua ulertzeak aukera ematen dute eskola ingurunean independentzia handiagoz jarduteko. Pertsona gai da mugitzeko, antolatzeko eta parte hartzeko, etengabeko laguntzen beharrik gabe, eta areagotu egiten da bere eguneroko bizitzaren gainean duen kontrola, ikasgelan eta ikastetxean. | |
OINARRIZKO JAKINTZAK A) Blokea: Ikastetxean parte hartzea: "Hezkuntza ingurunera (ikasgela, jantokia, errutinak, ospakizunak...) operatiboki egokitzeko eta haren dinamiketan aktiboki parte hartzeko trebetasuna eta, ildo horretan, joan-etorriak autonomiaz egitea, denborak kudeatzea, funtzionalki integratzea, profesionalekin eta kidekoekin harreman positiboak izatea eta ikastetxeko jardueretan inplikatzea". | |
KE1 konpetentzia espezifikoari lotutako ebaluazio irizpideak | Oinarrizko jakintzak |
Ikastetxeko estimulu sentsorial garrantzitsuen aurrean erreakzionatzea eta, era berean, testuinguru horietako ohiko edo ustekabeko errutina edo egoeren aurrean arreta, orientazio edo aurreikuspeneko jokabide behagarriak erakustea (okindegi batean burua ogi usainerantz biratzea, semaforo baten soinua edo bat-bateko zarata bat aditzean gelditzea, taberna batean ahots ezagunak ezagutzean irribarre egitea edo kalean argi erakargarri baterantz orientatzea). | Ikastetxearen pertzepzio sentsoriala: ikastetxeko estimulu sentsorialen aurrean, gorputzeko sentsazioak hautematea, identifikatzea, bereiztea, adieraztea eta haiei erantzutea (... |
Ikastetxean zehar mugitzea, eskola espazio desberdinetan orientatzea eta horiek segurtasunez erabiltzea. | Espazioekiko egokitzapena: ikastetxean orientatzea eta autonomiaz lekualdatzea; eskola espazio bakoitza errekonozitzea eta segurtasunez erabiltzea. |
Jardunaldiaren eta eskola jardueren denbora antolaketa ulertzea eta kudeatzea, eta haien denboretara doitzea (hasiera, iraunaldia eta amaiera). | Denborarekiko egokitzapena: eskola jardueren denbora antolaketa ulertzea eta kudeatzea, eta hasiera, iraunaldi eta amaiera denboretara doitzea. |
Ikastetxeko funtzionamendu dinamikak ulertzea eta betetzea, eta eskola jardunaldiko ohiko jarduera eta trantsizioetan parte hartzea. | Egokitzapen funtzionala: ikastetxeko funtzionamendu operatiboa ulertzea; ezarritako jarduerak eta trantsizioak ulertzea. |
Hezkuntza inguruneko profesionalak eta kideak identifikatzea, eta gizarte harremanetako oinarrizko arauen arabera interakzioan aritzea. | Egokitzapen erlazionala: hezkuntza inguruneko profesionalak eta kideak identifikatzea; eskola testuinguruko harremanen eta gizarte interakzioen arauak ezagutzea. |
Egiturako eskola jardueretan eta dinamiketan aktiboki parte hartzea: egiturako dinamiken inguruan onarpena, kolaborazioa eta doitzeko gaitasuna erakutsiz, eta inguruneak eskatzen dizkion jardueretan integratuz. | Egiturako eskola jardueretan eta dinamiketan parte hartzea: egituran egiten diren eskola jarduerak onartzea eta haietan kolaboratzea eta aktiboki parte hartzea, sortzen diren dinamiketan integratuz. |
Erreferentziazko ikasgelako edo beste gela batzuetako eskola jardueretan eta dinamiketan aktiboki parte hartzea: sortutako dinamiken inguruan onarpena, kolaborazioa eta doitzeko gaitasuna erakutsiz, inguruneak eskatzen dizkion jardueretan integratuz eta gizarte interakzioen dinamiken arabera doituz. | Erreferentziazko ikasgelako edo beste gela batzuetako eskola jardueretan parte hartzea: erreferentziazko ikasgelan egiten diren eskola jarduerak onartzea eta haietan kolaboratzea eta aktiboki parte hartzea, sortzen diren dinamiketan integratuz. |
Alderantzizko jarduera inklusiboetan aktiboki parte hartzea: sortutako dinamiken inguruan onarpena, kolaborazioa eta doitzeko gaitasuna erakutsiz, inguruneak eskatzen dizkion jardueretan integratuz eta gizarte interakzioen dinamiken arabera doituz. | Alderantzizko jarduera inklusiboetan parte hartzea: alderantzizko jarduera inklusiboak onartzea eta haietan kolaboratzea eta aktiboki parte hartzea, sortzen diren dinamiketan integratuz. |
Ikastetxeko jardueretan (ospakizunak, irteerak eta eskolako ekitaldiak) aktiboki parte hartzea, onarpena, kolaborazioa eta inplikazioa erakutsiz. | Ikastetxeko jardueretan parte hartzea: ikastetxeko jarduerak (ospakizunak, irteerak eta eskolako ekitaldiak) onartzea eta haietan kolaboratzea eta aktiboki parte hartzea, sortzen diren dinamiketan integratuz. |
Aurreko ikaskuntzak askotariko egoera eta ingurune komunitarioetara transferitzea eta haietan aplikatzea, parte-hartzea gizarte jarduera berrietara egokituz. | Ikaskuntzak testuinguru komunitarioetan orokortzea: eskuratutako ikaskuntzak askotariko egoera eta ingurune komunitarioetara transferitzea eta haietan aplikatzea. |
ARLOA: KOMUNITATEAREN ERABILERA (KE) | |
2. konpetentzia espezifikoa (KE2-KE) Ohiko ingurune komunitarioetan autonomiaz eta segurtasunez moldatzea eta, ildo horretan, informazio garrantzitsua identifikatzea, espazioan orientatzea, bizikidetzako oinarrizko arauak betetzea eta, beharrezkoa denean, ulermena eta parte-hartze aktiboa errazten duten laguntzak nahiz estrategiak baliatzea; hori guztia autonomia pertsonala, segurtasuna, gizarte interakzioa eta bizitza komunitarioko inklusioa sustatzeko. | |
Loturarik handiena duten bizi kalitatearen alderdiak: Autodeterminazioa: ohiko ingurune komunitarioetan (kaleak, saltokiak, garraioak, espazio publikoak) autonomiaz eta segurtasunez moldatzeak berekin dakar orientatzea, erabakiak hartzea eta nolabaiteko independentziaz jardutea, eta, hala, murriztu egiten da laguntzaileekiko etengabeko mendekotasuna. Laguntza eta estrategia egokiak pixkanaka erabiltzeak pertsonak bere joan-etorriak eta parte-hartzea antolatzea ahalbidetzen du.Garapen pertsonala: konpetentziak berekin dakar seinaleak irakurtzen, ibilbideak gogoratzen, arauak ulertzen eta interakzioak kudeatzen ikastea, eta indartu egiten ditu heldutasuna eta konpetentzia soziala.Gizarte inklusioa: ohiko ingurune komunitarioetan aktiboki parte hartzeak eguneroko bizitzako zerbitzu, jarduera eta gizarte harremanak (aisialdia, erosketak, lekualdatzeak, jolas eremuak) eskuratzea ahalbidetzen du. Komunitateko kide sentitzea, bizikidetza eta baldintza berdintasunez parte hartzea sustatzen ditu, eta, hala, bakartzea saihesten da. | |
OINARRIZKO JAKINTZAK B) Blokea: Ingurune fisiko komunitarioan parte hartzea: Ohiko ingurune komunitarioetan autonomiaz eta segurtasunez moldatzeko trebetasuna eta, ildo horretan, informazio garrantzitsua identifikatzea, espazioan orientatzea, bizikidetzako oinarrizko arauak betetzea eta, beharrezkoa denean, ulermena eta parte-hartze aktiboa errazten duten laguntzak nahiz estrategiak baliatzea. | |
KE2 konpetentzia espezifikoari lotutako ebaluazio irizpideak | Oinarrizko jakintzak |
Ingurune fisiko komunitarioko estimulu sentsorial garrantzitsuen aurrean erreakzionatzea eta, era berean, testuinguru horietako ohiko edo ustekabeko errutina edo egoeren aurrean arreta, orientazio edo aurreikuspeneko jokabide behagarriak erakustea (okindegi batean burua ogi usainerantz biratzea, semaforo baten soinua edo bat-bateko zarata bat aditzean gelditzea, taberna batean ahots ezagunak ezagutzean irribarre egitea edo kalean argi erakargarri baterantz orientatzea). | Ingurune fisiko komunitarioen pertzepzio sentsoriala: ingurune komunitarioko estimulu sentsorialen aurrean (okindegiko usaina, taberna bateko soinuak...), gorputzeko sentsazioak hautematea, identifikatzea, bereiztea, adieraztea eta haiei erantzutea. |
Ingurune fisiko komunitarioetan jarrera proaktiboa izatea. | Ingurune fisiko komunitarioetan parte hartzearekiko jarrera: espazio fisiko komunitarioetan kolaboratzeko jarrera proaktiboa. |
Espazio komunitarioetako informazioa identifikatzea eta ulertzea, eta esanahi funtzionala ematea. | Informazio publikoa interpretatzea: espazio komunitarioetako informazioa identifikatzea eta ulertzea, bai eta haren esanahi funtzionala ere. |
Ingurune hurbileko espazioak eta zerbitzuak errekonozitzea eta haien funtzionaltasunarekin eta erabilerarekin lotzea. | Ingurune hurbileko espazioak eta zerbitzuak (osasunekoak, administraziokoak, hezkuntzakoak...): espazio eta zerbitzu komunitario garrantzitsuak, haien funtzionaltasuna eta erabilera ezagutzea. |
Espazio publikoetako ordutegiak, txandak, seinaleak eta funtzionamendu arau esplizituak interpretatzea. | Espazio publikoetako ordutegiak eta arauak erabiltzea: espazio komunitarioetako ordutegiak, txandak, seinaleak eta funtzionamendu arau esplizituak ezagutzea eta interpretatzea. |
Ingurune komunitarioetako antolaketaren eta arauen eskakizunak ulertzea eta jokabidea eskaera horietara doitzea. | Ingurunearen egiturazko eskakizunak ulertzea: ingurune komunitarioetako antolaketaren eta arauen eskakizunak ezagutzea eta, orobat, jokabidea eskakizun horietara nola egokitu jakitea. |
Ingurune komunitario fisikoko ohiko jardueretan parte hartzea, eta testuinguru normalizatuetan presentzia, akonpainamendua, kolaborazioa edo lidergoa izatea. | Ingurune fisiko komunitarioko jardueretan parte hartzea: jarduera komunitarioetan presentzia, akonpainamendua, kolaborazioa edo lidergoa izatea. |
Aurreko ikaskuntzak ingurune fisiko komunitarioko askotariko egoeretara transferitzea eta haietan aplikatzea, bai eta parte-hartzea gizarte jarduera berrietara egokitzea ere. | Ikaskuntzak ingurune fisiko komunitariora orokortzea: eskuratutako ikaskuntzak ingurune komunitarioko egoeretara transferitzea eta haietan aplikatzea. |
ARLOA: KOMUNITATEAREN ERABILERA (KE) | |
3. konpetentzia espezifikoa (KE3-KE) Ingurune hurbileko kultura, gizarte eta komunitate adierazpenak ezagutzea, ulertzea eta baloratzea eta, ildo horretan, gizarte eta kultura estimuluak identifikatzea, jarduera komunitarioetan parte hartzea, familiako eta tokiko arau eta tradizioak ulertzea eta gizarte nahiz kultura aniztasuna balioestea, guztia ere kide izateko sentipena, parte-hartze inklusiboa, gizarte interakzio esanguratsua eta komunitatean ongizate pertsonala sustatzeko. | |
Loturarik handiena duten bizi kalitatearen alderdiak: Gizarte inklusioa: ingurune hurbileko kultura, gizarte eta komunitate adierazpenak ezagutzeak eta haietan parte hartzeak kide izateko sentipena sustatzen du, baita auzo, herri edo hiriarekin identifikatzea eta komunitateko berezko jardueretan parte hartzea ere. Konpetentzia horrek murriztu egiten du bakartzea, eta pertsona bizitza komunitarioaren "parte" sentiarazten du, eta ez handik "kanpo".Ongizate emozionala: familia arauak, tokiko arauak eta tradizioak nahiz gizarte eta kultura aniztasuna ulertzeak eta baloratzeak segurtasuna, egonkortasuna eta nortasun sentipena sustatzen ditu eta, hala, nekezagoa da arrotz edo bazterturik sentitzea. Jarduera adierazgarrietan parte hartzeak eta aniztasuna baloratzeak areagotu egiten ditu gogobetetze pertsonala, kide sentitzea eta ongizate emozionala, hurbileko gizarte ingurunean. | |
OINARRIZKO JAKINTZAK C) Blokea: Komunitateko ingurune sozialean parte hartzea: Ingurune hurbileko kultura, gizarte eta komunitate adierazpenak ezagutzeko, ulertzeko eta baloratzeko trebetasuna, eta, hala, kide sentitzea eta parte-hartze inklusiboa sustatzea. | |
KE3 konpetentzia espezifikoari lotutako ebaluazio irizpideak | Oinarrizko jakintzak |
Ingurune sozial komunitarioko estimulu sentsorial garrantzitsuen aurrean erreakzionatzea eta, era berean, testuinguru horietako ohiko edo ustekabeko errutina edo egoeren aurrean arreta, orientazio edo aurreikuspeneko jokabide behagarriak erakustea (begirada igerilekuko uretara zuzentzea, gabon kanta batekin irribarre egitea...). | Ingurune sozial komunitarioaren pertzepzio sentsoriala: ingurune sozial komunitarioko espazio, tradizio eta/edo kultura adierazpenetako estimulu sentsorialen aurrean, gorputzeko sentsazioak hautematea, identifikatzea, bereiztea, adieraztea eta haiei erantzutea. |
Ingurune sozial komunitarioan jarrera proaktiboa erakustea. | Ingurune sozial komunitarioan parte hartzearekiko jarrera: espazio fisiko komunitarioetan kolaboratzeko jarrera proaktiboa. |
Familiaren eta komunitatearen kulturaren balioak, arauak eta tradizioak ulertzea eta eguneroko bizitzarekin lotzea. | Familiaren eta komunitatearen kultura ulertzea: familiaren eta komunitatearen balioak, arauak eta tradizioak ezagutzea. |
Tokiko tradizio, ospakizun eta ekitaldiak errekonozitzea eta haien esanahia eta komunitatean duten funtzioa identifikatzea. | Tokiko tradizio, ospakizun eta ekitaldiak: komunitateko kultura adierazpenak, tradizioak, jaiak eta ohiturak ezagutzea eta ulertzea. |
Ingurune hurbileko kultura, gizarte eta aisialdi espazioen kokapena, funtzionaltasuna eta erabilera ulertzea. | Kultura, gizarte eta aisialdi espazioak: gizarte, kultura eta aisialdi interakziorako espazio komunitarioen kokapena, funtzionaltasuna eta erabiltzeko moduak ulertzea. |
Askotariko gizarte eta kultura testuinguruetako gizarte arau inplizituak interpretatzea eta haietara doitzea, jokabidea erregulatuz. | Gizarte arau inplizituak ulertzea: gizarte eta kultura testuinguru desberdinetako arau sozial ez-esplizituak interpretatzea eta aplikatzea. |
Komunitateko pertsona, ohitura eta tradizioen aniztasuna errekonozitzea eta baloratzea, eta errespetu eta onarpen jarrerak izatea. | Aniztasun soziala eta kulturala baloratzea: komunitateko pertsona, ohitura eta tradizioen aniztasuna errekonozitzea, errespetatzea eta baloratzea. |
Komunitatearekiko identifikazio sentipena adieraztea, komunitateko jardueretan parte hartzea eta bere burua haren kidetzat ikustea. | Komunitatearen parte sentitzea: norberaren komunitateko kide sentitzea, haren arauak eta parte hartzeko moduak identifikatzea eta ezagutzea, bai eta haiekin lotzea ere. |
Gizarte ingurune komunitarioko ohiko jarduera komunitarioetan parte hartzea, eta testuinguru normalizatuetan presentzia, akonpainamendua, kolaborazioa edo lidergoa izatea. | Gizarte ingurune komunitarioko jardueretan parte hartzea: jarduera komunitarioetan presentzia, akonpainamendua, kolaborazioa edo lidergoa izatea. |
Aurreko ikaskuntzak askotariko gizarte ingurune sozialetara transferitzea eta haietan aplikatzea, bai eta parte-hartzea gizarte jarduera berrietara egokitzea ere. | Ikaskuntzak gizarte ingurune komunitariora orokortzea: eskuratutako ikaskuntzak askotariko egoera eta ingurune komunitarioetara transferitzea eta haietan aplikatzea. |
ARLOA: KOMUNITATEAREN ERABILERA (KE) | |
4. konpetentzia espezifikoa (KE4-KE) Ingurune komunitarioetan modu seguru eta funtzionalean lekualdatzea eta, ildo horretan, trafiko seinaleak identifikatzea eta haiei erantzutea, oinezko gisa bide segurtasuneko oinarrizko arauak betetzea, zirkulazioaren adierazle eta sinboloak ezagutzea, eguneroko ibilbideak planifikatzea eta garraio publiko edo pribatuan laguntzak baliatzea, eta hori guztia autonomia pertsonala, inguruneko segurtasuna, arriskuen prebentzioa eta bizitza komunitarioan aktiboki parte hartzea sustatzeko. | |
Loturarik handiena duten bizi kalitatearen alderdiak: Autodeterminazioa: segurtasunez eta funtzionalki lekualdatzeak, ibilbideak planifikatzeak eta garraio publiko edo pribatuan laguntzak erabiltzeak komunitatean independentzia handiagoz jardutea ahalbidetzen dio pertsonari, beti laguntzaile baten mende egon beharrik gabe. Konpetentzia horrek indartu egiten du ingurunean nola eta noiz mugitu erabakitzeko gaitasuna.Gizarte inklusioa: segurtasunez eta autonomiaz lekualdatzeko gaitasunak komunitateko zerbitzuak, jarduerak, aisialdia eta gizarte testuinguruak eskuratzea ahalbidetzen du, eta, horrekin batera, parte-hartzea eta kide izateko sentipena sustatzen ditu. Murriztu egiten ditu bakartzea eragiten ahal duten mugikortasun oztopoak eta inklusio aktiboa sustatzen du eguneroko bizitza komunitarioan. | |
OINARRIZKO JAKINTZAK D) Blokea: Mugikortasuna eta segurtasuna komunitatean: "Ingurune komunitarioetan modu seguru eta funtzionalean lekualdatzeko trebetasuna, oinarrizko segurtasun arauak aplikatzearen bidez". | |
KE4 konpetentzia espezifikoari lotutako ebaluazio irizpideak | Oinarrizko jakintzak |
Bide segurtasuneko estimulu sentsorial garrantzitsuen aurrean erreakzionatzea eta, era berean, testuinguru horietako ohiko edo ustekabeko errutina edo egoeren aurrean arreta, orientazio edo aurreikuspeneko jokabide behagarriak erakustea (zebra bideko bibrazioak sumatzean gorputza erlaxatzea eta irribarre egitea). | Ingurune sozial komunitarioaren pertzepzio sentsoriala: bide segurtasunarekin lotutako estimulu sentsorialen aurrean, gorputzeko sentsazioak hautematea, identifikatzea, bereiztea, adieraztea eta haiei erantzutea (zebra bideko bibrazioak sumatzean gorputza erlaxatzea eta irribarre egitea). |
Oinezko gisa bide segurtasuneko oinarrizko arauak aplikatzea, semaforoak eta oinezkoen pasabideak errespetatzea, jokabidea bide publikoko elementuen aurrean egokitzea eta zirkulazio ingurunean zuhurtziaz jardutea. | Bide segurtasuneko oinarrizko arauak oinezkoentzat: bide publikoan oinezkoek bete behar dituzten zirkulazio arauak ezagutzea. |
Ingurune komunitarioko zirkulazioa arautzen eta lekualdatzeak orientatzen dituzten seinaleak eta sinboloak ezagutzea eta ulertzea. | Lekualdatzeko seinaleak identifikatzea: zirkulazioa arautzen eta lekualdatzeak orientatzen dituzten seinaleak eta sinboloak ezagutzea eta ulertzea. |
Garraioa (publikoa edo pribatua) modu funtzionalean erabiltzea joan-etorri planifikatuetan. | Garraioaren erabilera funtzionala: garraio publiko edo pribatuan joan-etorriak planifikatzea eta egitea. |
Espazio publikoetako arrisku egoerak identifikatzea eta autobabeserako nahiz arriskuak prebenitzeko oinarrizko jokabideak aplikatzea. | Espazio publikoetako autobabes jokabideak: arrisku egoerak identifikatzea eta, ingurune komunitarioetan, segurtasun pertsonaleko oinarrizko jokabideak ezagutzea. |
Ohiko joan-etorriak (eskolara, zerbitzu batera edo leku ezagun batera joatea, kasurako) aldez aurretik planifikatzea eta antolatzea, ohiko helmugak identifikatzea eta ibilbideak, geralekuak eta ordutegiak ibilbidea antolatzeko elementu gisa erabiltzea. | Eguneroko ibilbideak planifikatzea: ohiko joan-etorriak aldez aurretik antolatzea, ohiko helmugak identifikatzea eta ibilbideak, geralekuak eta ordutegiak ibilbideak antolatzeko elementu gisa erabiltzea. |
Arloa.–Etxeko Bizitza.
1. Arloaren azalpena.
Definizioa: "Egokitze-trebetasunen multzoa, hala nola eguneroko etxeko errutinak eta zereginak ezagutzea, etxea eraginkortasunez kudeatzea eta etxean aktiboki laguntzea, betiere erantzukizuna eta taldeari ekarpena egitea sustaturik".
Etxeko bizitza autonomia pertsonalaren eta gizarte erantzukizunaren funtsezko esparrua da, pertsonari ahalbidetzen baitio hurbileko inguruneari modu aktibo eta esanguratsuan laguntzea. Desgaitasun intelektuala duten ikasleen artean, konpetentzia horiek ez dira bat-batean garatzen; aitzitik, irakaskuntza esplizitua, praktika sistematikoa eta benetako esperientziak behar dituzte. Etxean parte hartzea ez da "lanak egitea" bakarrik; haien xedea ulertzea, egitekoak antolatzea, besteekin elkarlanean aritzea eta ingurunea seguru eta txukun edukitzea ere bada.
Alor honek barnean hartzen ditu eguneroko oinarrizko zereginak (higienea, ordena, garbiketa, otordu errazak prestatzea), baita segurtasun arauak aplikatzea eta baliabide materialak egokiro erabiltzea ere. Ikasleak zer, noiz eta nola egin identifikatzen ikasten du, eta arian-arian parte hartzen du errutinak planifikatzen, erantzukizunak banatzen eta emaitzak ebaluatzen. Horrek independentzia funtzionala ez ezik, bizikidetza, erantzukizun partekatua eta taldeko kide baliotsua izatearen pertzepzioa ere sustatzen ditu.
Ikastetxean, trebetasun horiek simulazio errealistaren bidez (eskolako sukaldea, garbitegia, espazio komunak zaintzea) eta kidekoen arteko elkarlan aukeren bidez lantzen dira. Erabakigarria da familia bizitzarako orokortzea; hori dela-eta, familiek inplikatu egin behar dute plangintzan, ikaskuntzak benetako testuingurura transferitu ahal izateko.
Ikastetxeak konpromiso bat hartu behar du: testuinguru egokia sortuko duela ikasleek benetako rolak hartzeko, feedback positiboa jasotzeko eta ezustekoak kudeatzen ikasteko (zer egin zerbait hausten bada, laguntza nola eskatu...). Horrek, autonomia areagotzeaz gainera, autoestimua indartzen du, pertsonak ongizate kolektiboari egiten dion ekarpena hautematen baitu.
2. Arloak bizi kalitatearen alderdietan duen inpaktua.
Oso estua da etxeko bizitzaren eta bizi kalitatearen alderdien arteko lotura, kontuan izanik arlo horrek zuzenean eragiten diola desgaitasun intelektuala duten pertsonen ongizate integralari.
–Ongizate fisikoa: higiene eta segurtasuneko zereginek osasuna eta ingurune osasungarria mantentzen dituzte.
–Ongizate emozionala: erantzukizunak hartzeak autoestimua, konfiantza eta gogobetetze pertsonala areagotzen ditu.
–Pertsonen arteko harremanak: etxean laguntzeak familia loturak eta bizikidetza indartzen ditu.
–Garapen pertsonala: zereginak antolatzen eta gauzatzen ikasteak konpetentzia funtzionalak eta erantzukizuna indartzen ditu.
–Autodeterminazioa: etxeko erabakietan parte hartzeak eguneroko errutinaren gaineko kontrol handiagoa ahalbidetzen du.
–Gizarte inklusioa: etxean ekarpena egiteak familia eta komunitate testuinguruetako integrazioa errazten du.
–Ongizate materiala: baliabideak eta zereginak kudeatzeak ingurunea txukun eta efiziente mantentzen du.
–Eskubideak: rol aktiboak hartzeak eguneroko bizitzan duintasunez parte hartzeko eta ekarpena egiteko eskubidea indartzen du.
Laburbilduz, etxeko bizitzako konpetentziak garatzea funtsezko oinarria da autonomia funtzional handiagoa lortzeko, lotura afektiboak indartzeko eta hurbileko ingurunean aktiboki parte hartzeko.
3. Curriculumeko elementuen arteko lotura.
ARLOA: ETXEKO BIZITZA (EB) | |
1. konpetentzia espezifikoa (KE1-EB) Etxeko bizitzarako behar diren autonomia eta trebetasunak garatzea eta, ildo horretan, aktiboki parte hartzea etxeko errutinak eta zereginak egiten, antolatzen eta mantentzen, higiene eta segurtasuneko arauak aplikatzea eta baliabideak behar bezala erabiltzea, ongizate pertsonala, bizikidetza eta erantzukizuna sustatzeko, etxeko nahiz komunitateko ingurunearen zaintzan eta funtzionamenduan ekarpena egiteko eta, finean, bizi kalitatea bultzatzeko. | |
Loturarik handiena duten bizi kalitatearen alderdiak: Garapen pertsonala: etxeko errutina eta zereginetan aktiboki parte hartzeak (antolatzea, mantentzea, higiene eta segurtasuneko arauak aplikatzea) berekin dakar trebetasun berriak ikastea, baita ohiturak eskuratzea eta erantzukizuna nahiz heldutasun pertsonala areagotzea ere. Konpetentzia praktikoak ez ezik, ingurunean ekarpena egitera bideratutako nortasun autonomoagoa ere sustatzen du.Autodeterminazioa: etxeko bizitzan autonomia garatzeak, baliabideak behar bezala erabiltzeak eta segurtasun eta higieneko arauak aplikatzeak ahalbidetzen du independentzia handiagoz jardutea norberaren etxean eta hurbileko testuinguruetan. Pertsonak kontrol handiagoa eskuratzen du ingurunea eta bere eguneroko bizitza antolatzeari dagokionez. | |
OINARRIZKO JAKINTZAK A) Blokea: Etxeko zereginak ezagutzea eta egitea: Etxeko garbiketa lanak, sukaldekoak, norbere burua zaintzeko jarduerak eta etxeko objektuak kudeatzeko lanak gero eta autonomia handiagoz identifikatzeko, sekuentziatzeko eta gauzatzeko gaitasuna. | |
KE1 konpetentzia espezifikoari lotutako ebaluazio irizpideak | Oinarrizko jakintzak |
Etxeko zereginak egin bitartean, ongizate edo deserosotasun sentsazioak hautematea, identifikatzea, bereiztea eta adieraztea, eta norberaren jarduna doitzea erosotasunari eta segurtasun pertsonalari eusteko. | Etxeko erosotasun sentsazioak hautematea eta adieraztea: etxeko zereginak egin bitartean, sentsazio atseginak edo deserosotasuna (labearen beroa, harraskaren hezetasuna edo jarrera behartuetan aritzea...) hautematea, identifikatzea, bereiztea eta adieraztea. |
Etxeko zereginetan interesa, kolaborazioa eta parte hartzeko jarrera ona agertzea, eta ongizate komunari egindako ekarpenarekiko gogobetetzea adieraztea. | Etxeko zereginekiko jarrera: etxeko jarduerak onartzea eta haietan kolaboratzea eta interesez parte hartzea, eta gogobetetzea adieraztea. |
Partekatutako zereginek etxean edo hezkuntza ingurunean ordena, garbitasuna eta ongizate orokorra mantentzeko duten garrantzia errekonozitzea. | Etxeko funtzionamendua ulertzea: partekatutako zereginek etxeko ordenari eta ongizateari eusteko duten balioa identifikatzea. |
Etxea zaintzeko eta mantentzeko behar diren zeregin nagusiak identifikatzea eta eguneroko bizitzan duten helburua eta erabilgarritasuna bereiztea. | Etxeko funtzionamendua ulertzea: partekatutako zereginek etxeko ordenari eta ongizateari eusteko duten balioa identifikatzea. |
Gainazalak eta espazio komunak garbitzeko eta mantentzeko oinarrizko ekintzak egitea eta, hala, ingurune txukun, higieniko eta jasangarriak bermatzea. | Etxeko garbiketa orokorra: gainazalak eta espazio komunak garbi edukitzeko ekintzak egitea, ikusteko moduko zikinkeria kentzea eta zikinkeria pilatzen ez uztea (erratza pasatzea, zorua garbitzea, mahaiak eta leihoak garbitzea...). |
Otordu errazak segurtasunez prestatzen parte hartzea eta, horretarako, higienearekin, tresnak erabiltzearekin eta sukalde eremua txukun edukitzearekin loturiko oinarrizko arauak aplikatzea. | Sukaldea eta etxeko elikadura: otordu seguru eta nutritiboak prestatzea eta sukaldeko tresnak nahiz eremuak txukun edukitzea. |
Arropa eta ehunak garbitzeko, lehortzeko, lisatzeko eta antolatzeko behar diren urratsak egitea, eta garbitasun eta ordena ohiturei eustea. | Etxeko ehunak eta arropa zaintzea: arropa eta ehunak garbitzeko, lehortzeko, lisatzeko, antolatzeko eta mantentzeko ziklo osoa kudeatzea. |
Etxeko objektuak eta materialak sailkatzea, kokatzea eta dagokien tokian gordetzea eta, hala, ingurua egituratuta eta eskuragarri edukitzen laguntzea. | Etxeko antolaketa eta ordena: objektuak eta gauzak sailkatzea, biltegiratzea eta efizienteki kokatzea eskura egon daitezen eta desordena murrizteko (jostailuak kutxetan gordetzea, liburuak apaletan sailkatzea, armairuak ordenatzea...). |
Ohiko etxetresna elektrikoak behar bezala erabiltzea, segurtasun, higiene eta funtzionaltasuneko oinarrizko arauak betez. | Etxetresna elektrikoak segurtasunez erabiltzea: ohiko etxetresna elektrikoak funtzionalki eta arduraz erabiltzea eta, ildo horretan, oinarrizko segurtasun arauak aplikatzea, bai eta pizteko, erabiltzeko eta itzaltzeko prozedurak ere. |
Etxeko zereginak sekuentziatuta, autonomiaz eta arduraz egitea, haiek betetzeko teknika egokiak, segurtasun neurriak eta kalitate ohiturak aplikatuz. | Etxeko zereginak autonomiaz eta segurtasunez egitea: etxeko jarduerak sekuentziatuta eta behar bezala egitea eta, horretarako, tresnak eta materialak erabiltzeko teknika egokiak aplikatzea, eta kalitateko eta segurtasuneko oinarrizko estandarrei eustea. |
ARLOA: ETXEKO BIZITZA (EB) | |
2. konpetentzia espezifikoa (KE2-EB) Etxeko bizitzako autonomia eta erantzukizun pertsonala garatzea eta, horretarako, etxea kudeatzeko zereginak hobeki ezagutzea, aktiboki parte hartzea etxea kudeatzeko errutinak eta zereginak planifikatzen, gauzatzen eta ebaluatzen, eta baliabide materialak nahiz denbora segurtasunez eta ordenatuta kudeatzea; hori guztia independentzia funtzionala, gizarte partaidetza, ingurunea zaintzea eta norberaren nahiz taldearen ongizatea sustatzeko. | |
Loturarik handiena duten bizi kalitatearen alderdiak: Garapen pertsonala: etxea kudeatzeko zereginak hobeki ezagutzeak eta errutinak nahiz zereginak planifikatzen, gauzatzen eta ebaluatzen parte hartzeak berekin dakartza heldutasun pertsonala, antolaketa, gogoeta eta konpetentzia konplexuen ikasketa. Familiako eta etxeko ingurunean nortasun arduratsu eta aktiboa eraikitzen laguntzen du.Autodeterminazioa: etxea kudeatzeko erantzukizuna hartzeari, erabakietan parte hartzeari eta baliabide materialak nahiz denbora antolatzeari esker, independentzia funtzional handiagoz jarduten da eguneroko bizitzan. Pertsonak bere denboraren, zereginen eta ingurunearen gaineko kontrol handiagoa eskuratzen du, eta utzi egiten dio etxea antolatzeko besteen mende erabat egoteari. | |
OINARRIZKO JAKINTZAK B) Blokea: Etxea kudeatzea: Etxeko zereginak planifikatzeko, lehenesteko eta doitzeko trebetasuna, eta, ildo horretan, segurtasunez eta efizientziaz kudeatzea denborak, baliabideak eta etxetresna elektrikoak. | |
KE2 konpetentzia espezifikoari lotutako ebaluazio irizpideak | Oinarrizko jakintzak |
Etxea antolatzeko, mantentzeko eta jasangarritasuna zaintzeko behar diren jarduera nagusiak identifikatzea eta ulertzea, eta eguneroko bizitzan duten erabilgarritasuna aintzat hartzea. | Etxea kudeatzeko zereginak ezagutzea: etxea antolatzeko, mantentzeko eta jasangarritasuna zaintzeko behar diren jarduera nagusiak identifikatzea eta ulertzea. |
Erosketak eta etxeko konponketa txikiak planifikatzen eta egiten parte hartzea eta, eginahal horretan, baliabideak arduraz erabiltzea eta oinarrizko segurtasun arauak eta autonomia aplikatzea. | Erosketak, kudeaketak eta etxeko mantentze-lanak kudeatzea: funtsezko hornigaiak eskuratzea eta oinarrizko konponketak egitea (erosketa zerrendak idaztea, bonbillak aldatzea, txorrotak egiaztatzea...). |
Etxean norberarekin bizi diren izaki bizidunak zaintzeko errutinak egitea, haien beharrak eta ongizatea bermatzea eta inguruneko izaki bizidunekiko errespetu eta erantzukizun jarrerak izatea. | Izaki bizidunak zaintzea: etxeko izaki bizidunak (landareak...) aldian-aldian zaintzea eta haien beharrak eta ongizate orokorra bermatzea. |
Etxeko hondakinak behar bezala eta modu jasangarrian sailkatzea, biltegiratzea eta erretiratzea, betiere birziklatzeko eta ingurumena errespetatzeko ohiturak aplikaturik. | Etxeko hondakinak kudeatzea: hondakinak arduraz sailkatzea, biltegiratzea eta erretiratzea, higienea, jasangarritasuna eta ingurumenarekiko errespetua mantentzeko (hondakinak bereiztea, zaborra ateratzea, edukiontziak garbitzea...). |
Etxeko zereginak eta errutinak ordenatuta, segurtasunez eta gero eta autonomia handiagoz egitea eta, horretarako, teknika egokiak aplikatzea eta kalitateko eta segurtasuneko oinarrizko irizpideei eustea. | Etxea kudeatzeko zereginak gauzatzea: etxeko kudeaketa jarduerak gero eta autonomia handiagoz, antolatuta eta segurtasunez egitea. |
Etxeko zereginen sekuentzia eta banaketa antolatzea, kontuan harturik lan horiek eraginkortasunez gauzatzeko denbora, baliabideak eta norberaren edo ingurunearen beharrak. | Etxeko lanak planifikatzea: zereginak inguruneko denbora, baliabide eta beharren arabera banatzea eta antolatzea. |
Presako, beharrezko eta ohiko zereginak bereiztea eta, etxeko premien eta eskuragarri dauden baliabideen arabera, jarduteko hurrenkera ezartzea. | Etxeko zereginak lehenestea: zereginen presa edo maiztasuna identifikatzea, kontuan harturik eskuragarri dauden materialak, ingurunean diren beharrak eta ezarritako errutinak. |
Etxeko errutinan aldaketak edo zailtasunak daudenean, plangintza edo jarduteko estrategiak aldatzea, konponbide malgu eta seguruak bilatuz. | Etxeko ezustekoetara egokitzea: jokabidea, plangintza edo baliabideak doitzea etxeko errutinan aldaketak edo aurreikusi gabeko egoerak gertatzen direnean. |
Egindako zereginen eraginkortasuna eta emaitza aztertzea, lorpenak eta hobetu beharreko alderdiak identifikatzea eta etxeko ingurunea etengabe hobetzeko konpromisoa eta horrekiko gogobetetzea izatea. | Etxeko kudeaketaren emaitzak ebaluatzea: etxeko antolaketa zereginak egitean izandako eraginkortasuna eta kalitatea baloratzea. |
ARLOA: ETXEKO BIZITZA (EB) | |
3. konpetentzia espezifikoa (KE3-EB) Etxeko zereginen erantzukizuna hartzea eta haiek egiten aktiboki eta gero eta autonomia handiagoz laguntzea eta, horretarako, etxeko zereginak planifikatzen, banatzen, simulatzen eta ebaluatzen parte hartzea eskola testuinguruan, guztia ere erantzukizun pertsonala, bizikidetza eta taldearen ongizateari egindako ekarpena errazteko, ikaskuntzak familia bizitzara nahiz eguneroko bizitzara transferitu ahal izateko eta, finean, bizi kalitatea bultzatzeko. | |
Loturarik handiena duten bizi kalitatearen alderdiak: Autodeterminazioa: etxeko zereginetan (eskola testuinguruan sartzen direnetan) aktiboki eta gero eta autonomia handiagoz parte hartzeak areagotu egiten du norbere kabuz jarduteko, lana antolatzeko eta emaitzen erantzukizuna hartzeko gaitasuna. Independentzia funtzionala sustatzen du, bai eta jokabide horiek familia bizitzara nahiz eguneroko bizitzara besteen mende egon beharrik gabe transferitzeko aukera ere.Garapen pertsonala: etxeko zereginen gaineko erantzukizuna hartzeak eta haiek planifikatzen, banatzen eta ebaluatzen parte hartzeak berekin dakar heldutasuna eta antolatzeko gaitasuna areagotzea, bai eta rolez nahiz konpromisoez jabetzea ere. Arauak barneratzea, zereginak bere gain hartzeko ohitura eta nortasun arduratsuago eta gogoetatsuagoa sustatzen ditu. | |
OINARRIZKO JAKINTZAK C) Blokea: Etxean aktiboki laguntzea: Etxeko zereginen gaineko erantzukizuna hartzeko, zereginak familian egiten laguntzeko eta norberaren ekarpenak etxearen funtzionamenduan duen eragina ebaluatzeko konpetentzia. Trebetasun horiek eskola testuinguruko simulazioen eta rol jokoen bidez praktikatzen dira. | |
KE3 konpetentzia espezifikoari lotutako ebaluazio irizpideak | Oinarrizko jakintzak |
Eskolako edo simulatutako testuinguruetan landutako etxeko enkargu eta zeregin zehatzak onartzea eta betetzea eta, haiek gauzatzean, konpromisoa eta erantzukizuna izatea. | Etxeko erantzukizunak norberaren gain hartzea: eskolako edo simulatutako testuinguruetan landutako etxeko enkargu eta zereginak onartzea eta betetzea (mahaia prestatzea, espazioa ordenatzea, sukalde txokoa antolatzea). |
Eskolan egindako etxeko jardueretako norberaren jarduna berrikustea eta baloratzea, eta etxera transferitzen ahal diren lorpenak, zailtasunak eta hobekuntza estrategiak identifikatzea. | Etxeko lanen ebaluazio pertsonala: eskolan egindako etxeko lanetan norberak izaniko jarduna berrikustea eta baloratzea. |
Etxeko lanen balio kolektiboa errekonozitzea eta gogoeta egitea norberaren parte-hartzeak familia eta eskola taldeari egiten dion ekarpenaz, elkartasun jarrerak sustatzeko. | Etxeko ongizateari egiten zaion talde ekarpena: etxeko lanen balio kolektiboa aitortzea eta norberaren parte-hartzeak familia eta eskola taldearen ongizateari nola laguntzen dion hausnartzea. |
Ikasgelan eta etxean aktiboki parte hartzea etxeko erantzukizunak planifikatzen eta banatzen, ikusizko laguntzak eta lankidetzako akordioak baliatuz. | Etxeko kudeaketa partekatuan laguntzea: aktiboki parte hartzea, ikasgelan nahiz etxean, etxeko erantzukizunak planifikatzen eta banatzen. |
III. ALDERDIA.–PARTE-HARTZEA, INTERAKZIOAK ETA GIZARTE ROLAK
Parte-hartzea da ikasleak hezkuntza, familia eta komunitate testuinguru guztietan presentzia aktiboa izatea, benetan inplikatzea eta haietan kide sentitzea. Ez da curriculumeko atal bat soilik, baizik eta bermez, estrategiaz eta protokoloz osaturiko egiturazko sistema bat, bermatzen duena ikasle guztiek eta, bereziki, laguntza premia handiak dituztenek aukera izatea testuinguru horietan guztietan egoteko, modu esanguratsuan inplikatzeko eta duintasunez ikasteko.
Alderdi transbertsal horrek norbanakoaren gaitasunen, doitutako laguntzen eta testuinguru erraztaileen arteko interakzioaren emaitza natural gisa ulertzen du inklusioa.
Ikuspegi horretatik, parte-hartzea elkarren osagarri eta banaezinak diren bi ildotan egituratzen da. Alde batetik, ikaslea ardatz duen ildoa dago, benetako parte-hartze eraginkorra bermatzeko behar diren ikaskuntzak garatzera bideratua. Ildo hori modu transbertsalean garatzen da 2. alderdian, alegia, "Egokitze-jokabidea" izenekoan; izan ere, haren arlo bakoitzaren azken helburua da ikasleen parte-hartze aktiboa lortzea, bai eta ikaskuntzak erreferentziazko testuinguru guztietara orokortzea ere. Eta, bestetik, testuingurua ardatz duen ildoa dago; izan ere, ikasleek eskuratutako konpetentziak praktikan jarri ahal ditzaten, benetako aukera irisgarri eta esanguratsuak sortzeko erantzukizuna dute hezkuntza, familia eta komunitate inguruneek. Berme bikoitz hori izan ezean –konpetentzietan oinarritutako ikaskuntza esanguratsua eta benetako aukerak– ezinezkoa da benetan parte hartzea.
Ondorioz, curriculumak parte-hartze esanguratsua ahalbidetzen duten baldintza onenak bermatu behar ditu, eta benetako ikaskuntza, gizarte interakzioa eta bizi kalitatea hobetzea sustatu behar ditu. Egiazko inklusioa da funtsezko helburua.
Hori lortzeko, ezinbestekoa da testuinguruak atseginak izatea, baita ikasleari eraginkortasunez parte hartzea ahalbidetzen dioten aukera irisgarri, doitu eta askotarikoak eskaintzea ere. Horrek eskatzen du oztopoak ezabatzea, laguntza pertsonalizatu zehatzak ematea eta ingurune ulergarriak diseinatzea; era berean, beharrezkoa da egoera egokiak sortzea, hezkuntza komunitateko kide guztiek parte har dezaten eta partaidetza hori balioetsia eta aitortua izan dadin. Horretarako, denborak, espazioak, baliabideak, erreferentziazko pertsonak eta metodologiak egokitu behar dira, eta, hezkuntza komunitateko kideen arteko komunikazio kanal eraginkorrak eta partaidetzarako aukerak sortu behar dira.
Parte-hartzeak ikastetxe inklusiboen ardatz egituratzaile gisa jarduten du, eta, ildo horretan:
–Ezinbesteko baldintza da ikaskuntza esanguratsua eskuratzeko.
–Hezkuntza eduki transbertsala da, garapenaren alderdi guztiak hartzen baititu.
–Bizi kalitateari loturiko faktore erabakigarria da Schalocken eta Verdugoren ereduarekin bat, kontuan izanik gizarte inklusioa lehentasunezko adierazle bat dela.
–Ikastetxeko hezkuntza jarduna eta kultura antolatzen ditu.
Bizi kalitateari dagokionez, parte-hartzeak eragin zuzena du ongizate emozionalean (taldeko kide sentitzea), pertsonen arteko harremanetan (kidekoekin eta helduekin interakzioan aritzea), garapen pertsonalean (eginez eta parte hartuz ikastea), autodeterminazioan (erabakiak hartzea eta lehentasunak adieraztea) eta gizarte inklusioan (komunitatean aitortutako toki bat izatea).
Parte-hartzea elkarren artean lotutako osagaien bidez zehazten da; osagai horiek modu integral eta sekuentzialean garatu behar dira, eraldatzeko eragin osoa bermatuko bada:
–Sarbidea: taldeko testuinguru eta jardueretan fisikoki egoteko eta denboran integratuta aritzeko benetako aukera izatea, oztopoak –arkitektonikoak, komunikatiboak zein antolaketakoak– ezabatuta.
–Inplikazioa: proposatutako egoeretan aktiboki parte hartzea eta borondatez konprometitzea, eta presentzia hutsetik benetako ekarpenera igarotzea norbanakoaren gaitasunen arabera.
–Interakzioa: beste pertsonekin (kidekoak, helduak) eta ingurunearekin bi norabideko truke esanguratsua izatea, zeinak eragiten baititu elkarrekiko ikaskuntza eta ezagutzaren eraikuntza kolektiboa.
–Erabakiak hartzea: inguruan gertatzen denari eragiteko, hautu pertsonalak adierazteko eta jardueren plangintzan parte hartzeko gaitasuna, laguntzak norberaren ahotsa bermatzeko egokiturik.
–Aitortza: pertsonak betetzen duen rolaren balorazio sozial positiboa, kontuan izanik indartu egiten dituela haren nortasuna, autoestimua eta hezkuntza komunitateko kide izateko sentipena.
Funtsezkoa da sarbidean edo osagai bereizi batean ez gelditzea: benetako parte-hartzeak bostak modu integratuan betetzea eskatzen du, bakoitzak hurrengoa indartzen baitu eta, haietakoren bat falta izanez gero, deuseztatu egiten baita inklusioaren eta bizi kalitatearen gaineko eragin orokorra.
Esparru horretan, interakzioek eta gizarte rolek funtsezko eginkizuna dute. Desgaitasuna duten ikasleak kide aktibo eta subjektu eskubidedun gisa aitortu behar dira, norberaren ahotsa eta askotariko testuinguruetan erabakiak hartzeko gaitasuna duten subjektu gisa, alegia:
–Ikastetxean: ikastetxeko jardueretan (eguneroko errutinak, jaiak, irteerak, proiektu komunak, ospakizunak...) benetako presentzia izatea.
–Ikaskuntzan parte hartzea: proposatutako ikasgelako jardueretan erabakiak hartzea, hautuak egitea eta benetako presentzia izatea.
–Familia ingurunean: haren kide gisa, benetako erantzukizunak eta norberaren ahotsa izatea eta eguneroko bizitzan parte hartzea.
–Kidekoekiko parte-hartzea: harreman afektibo esanguratsuak sortzea, aisialdi eta lan uneak partekatzea, erabaki bateratuak hartzea eta lankidetzako proiektuetan parte hartzea.
–Komunitatean: gizarte, kultura eta aisialdi espazioetan (elkarteak, beste ikastetxe batzuk, udal zerbitzuak eta beste erakunde batzuk) benetako presentzia duen eta eskubide osoak (konfidentzialtasuna, datuen babesa, adostasuna...) dituen herritar gisa.
Parte-hartzea ez da osagarri bat, ezpada edozein ikaskuntza esanguratsu posible egiten duen eta kide izateko sentipena garatzen duen muina. Parte-hartzerik gabe ez dago inklusiorik, eta inklusiorik gabe ez dago bizi kalitaterik.
IV. ALDERDIA.–OSASUNA
Osasuna ongizate fisikoa, mentala, emozionala eta soziala biltzen dituen egoera bat da, ikasle bakoitzari ahalbidetzen diona ahalik eta autonomia, segurtasun eta bizi kalitate handienarekin parte hartzea eskolan eta eguneroko bizitzan. Hezkuntza testuinguruan, ez da mugatzen gaixotasunik ez izatera; aitzitik, osasunak berekin ekartzen du pertsona osorik zaintzea, arriskuak prebenitzea, oinarrizko premiei erantzutea, ohitura osasungarriak sustatzea eta urraketa edo ondoez egoeren aurrean doiki erantzutea.
Ikastetxearen helburuak.
Ikastetxeak ingurune seguru, aurreikusgarri eta osasungarria bermatu behar du, non osasuna antolaketan, hezkuntzako esku-hartzean eta eguneroko bizitzan txertatuko baita. Horretarako, beharrezkoa da:
–Higienea, atsedena, elikadura orekatua eta hidratazioa zaintzeko eta jarduera fisiko egokitua egiteko ohiturak sustatzea.
–Arriskuak eta istripuak prebenitzea, gainbegiratzeko, norbera babesteko eta jarduteko protokolo argien bidez.
–Osasun fisikoarekin, emozionalarekin eta konduktualarekin loturiko premiak garaiz hautematea, eta familiarekin eta osasun zerbitzuekin koordinatuz erantzutea.
–Ikasleak bere burua zaintzen parte har dezan sustatzea, betiere haren duintasuna, intimitatea eta laguntza maila errespetatuz.
–Osasuna autodeterminazioa sustatzen duen hezkuntza eduki bihurtzea.
Inplikatutako profesionalak.
Osasunaren alderdia praktikan garatzeko, erantzukizun partekatua behar da, baina lidergo bereiziekin. Bereziki hauek inplikatu behar dute:
–Zuzendaritza taldeak: antolaketan, prebentzioan eta protokoloak bermatzen.
–Fisioterapeutek: ortesi eta protesien maneiuan eta mugimenduaren funtzionaltasuna optimizatzen.
–Pedagogia Terapeutikoko edo Entzumeneko eta Hizkuntzako irakasleek eta gainerako irakasleek: eguneroko hezkuntzako esku-hartzean, ondoez seinaleak sistematikoki behatzen eta ohitura osasungarrien irakaskuntza funtzionalean.
–Zuzeneko arretako eta/edo hezkuntza laguntzako langileek: berehalako akonpainamendua eskaintzeko higiene intimoan, elikaduran eta oinarrizko lehen sorospenetan.
–Orientatzaileek: balorazio funtzional integralean, premia sozioemozionalak hautematen eta laguntzak indibidualki planifikatzen.
–Familiek: eskolaren, etxearen eta kanpoko osasun zerbitzuen arteko jarraitutasuna ematen eta errutinei nahiz lehentasunei buruzko funtsezko informazioa eskaintzen.
Ikastetxeak osasunean jarduteko lehentasunezko esparruak.
Esparru horretan, ikastetxeak funtsezko esparru hauetako arreta integrala bermatu behar du:
–Osasun fisikoa: norberaren gorputzaren zentzumen-arakatzea, higieneko errutina sistematikoak, jarduera fisiko egokitua eta ondoeza goiz detektatzea.
–Ohitura osasungarriak: elikagaiak aukeratzeko heziketa, dieta bereziak gainbegiratzea (alergiak, intolerantziak) eta jarduera fisiko inklusiboa sustatzea.
–Osasun mental eta sozioafektiboa: emozioak adierazteko espazio seguruak, emozioak erregulatzeko estrategiak eta norberaren mugak zein bestenak errespetatzen irakastea.
–Segurtasuna: arriskuak argi seinaleztatzea, autobabeserako programak eta aldizkako larrialdi simulazioak.
Dokumentazioa.
Bestalde, nabarmentzekoa da garrantzitsua dela ikastetxeko osasun dokumentazio osoa eta antolatua izatea; era berean, garrantzitsua da dokumentazio hori ikasle bakoitzarekin zuzenean esku hartzen duten langile baimenduek bakarrik eskuratu ahal izatea eta, hala, une oro bermatzea konfidentzialtasuna eta ikasleen datuen babesa.
–Ikastetxeko dokumentazio instituzionala: ikastetxeak osasun espediente bat izan behar du, eguneratua eta ikasleekin esku hartzen duten langileentzat eskuragarria, betiere konfidentzialtasuna gordez. Espediente horrek elementu hauek izan behar ditu:
- Osasun protokoloen eskuliburu bateratua: ikastetxeko prozedura guztien bilduma bakar eta eguneratua (larrialdiak, medikazioa, higienea, ebakuazioa...), ikusizko diagramekin, jarduera sekuentziekin eta arduradunen izenekin. Formatu fisikoan eta digitalean egon behar du eskuragarri.
- Osasuneko prestakuntza plan pertsonal bat: nahitaezko prestakuntzaren urteko egutegia (lehen sorospenak, krisi epileptikoak, mobilizazio segurua eta abar). Bertaratuen izenak, emandako edukiak eta ebaluazioak erregistratu behar dira, eta konpetentziak bi urtean behin berritu behar dira.
- Osasun zerbitzuekiko koordinazio plan formala: erreferentziazko osasun etxeekin protokolizatutako akordioak, premiazko bideratze prozedurak, solaskideen izendapena, babestutako informazioaren zirkuituak eta larrialdi zerbitzuekin urtero egin beharreko simulazio bateratuak.
–Ikasleen banakako dokumentazioa: ikastetxeak ikasleen banakako osasun espedientea ere izan behar du, eguneratua eta ikaslearekin esku hartzen duten langileentzat eskuragarria, betiere konfidentzialtasuna gordez. Espediente horrek honako hauek izan behar ditu:
- Historia kliniko eguneratua: laburpen kronologikoa, hauekin guztiekin: kondizio mediko garrantzitsuak, alergiak, tratamendu kronikoak, azkenaldiko ospitaleratzeak eta patologia espezifikoen bilakaera. Jaso behar ditu, berebat, pisua, altuera, perimetro zefalikoa (kasuak hala eskatzen badu) eta erreferentziazko bizi konstanteak...
- Txosten mediko garrantzitsuak: espezialisten (neurologoa, digestio aparatuko medikua, arnas aparatuko medikua eta abar) jatorrizko dokumentuak edo kopia konpultsatuak, azkenaldiko diagnostiko probak, larrialdien txostenak eta gomendio terapeutiko espezifikoak.
- Familiak sinatutako osasun plan indibiduala: agiri loteslea, zeinetan zehazten baitira zaintza errutinak, programatutako medikazioa, krisietan jarduteko jarraibideak, higieneko eta mugikortasuneko neurri espezifikoak eta familiaren lehentasunak. Legezko tutorearen sinadura eta azken berrikuspenaren data jaso behar ditu.
- Baimen informatuak: legezko tutoreek eta/edo familiek prozedura espezifikoetarako (zundaketak, pixoihalak aldatzea, higiene intimoa, mobilizazioak, hezkuntza erregistroetarako argazkiak eta abar) emandako baimen esplizitu eta sinatuak, betiere ordezko aukerak, arriskuak eta baimena ezeztatzeko eskubidea zehaztuta.
Osasuneko koordinazioa.
Orobat, ikastetxeak kanpoko osasun zerbitzuekiko koordinazio arin, etengabe eta protokolizatua ezarri behar du (oinarrizko osasun laguntza, osasun mentala, 112 larrialdiak...).
Protokoloak.
Osasuneko koordinazioa behar bezala garatzeko, ikastetxeak argi eta eguneratuta eduki behar ditu ikastetxeko eta banakako protokoloak:
–Ikastetxeko protokoloak: ikasle guztiei aplikatzen zaizkie, eta hauei buruzkoak izan daitezke:
- Osasun larrialdiak: nola jokatu bihotz-biriketako geldialdiak, konbultsio krisiak edo eztarri-trabatze larriak gertatzen direnean.
- Medikazioa ematea: baimendutako arduradunak izendatzea, egiaztapen bikoitza eta erregistro informatizatua.
- Elikadura segurua: elikagai alergiak eta dieta espezifikoak.
- Arriskuak prebenitzea: infekzioak kontrolatzea, lesioak prebenitzea eta instalazioetako segurtasuna.
–Banakako osasun protokoloak: ikasle bakoitzarentzat, dituen premia espezifikoen arabera, prestatu eta aldian-aldian berrikusten dituzte ikastetxeko profesionalek, osasun zerbitzuek edo beste batzuek. Adibidez:
- Banakako osasun plana: osasun premiak, zaintza espezifikoak eta higiene zein medikazio errutinak.
- Medikazio plana: dosiak, ordutegiak, arduradunak eta emandako botiken erregistroa.
- Krisietarako plana: epilepsia kasuetan, jokabide krisietan, eztarri-trabatzeetan... berehala jarduteko prozedurak.
- Premiaren araberako protokolo espezifikoak: trakeotomia, gastrostomia, epilepsia...
Prestakuntza.
Bestalde, ikastetxeak osasun taldeak planifikatutako etengabeko prestakuntza bermatu eta sustatu behar du, langile guztiak gaituta egon daitezen ikasleen arreta integral eta seguruan. Prestakuntzan, alderdi hauek lantzen ahal dira, besteak beste:
–Langile guztientzako oinarrizko prestakuntza: lehen sorospenak eta bihotz-biriketako bizkortze pediatrikoa, eztarri-trabatzeak kudeatzea eta elikadura segurua, duintasun pertsonala errespetatzen duen oinarrizko higienea eta higiene intimoa, mobilizazioak eta posizionamendu prebentiboa.
–Eginkizun profesionalen araberako prestakuntza espezifikoa: esate baterako, zuzeneko arreta eskaintzen duten langileek ondoez seinaleak goiz hautemateko, autolesioak kudeatzeko eta abarrerako prestakuntza jaso behar dute, baita larrialdien simulazioak dituzten ebakuazio protokoloei buruzkoa ere; hezkuntza laguntzako espezialistek trakeotomien eta zundaketen maneiuari buruzkoa...
Osasuna inklusioaren oinarri gisa.
Amaitzeko, nabarmendu behar da funtzionalki eta testuinguruan kokatuta irakatsi behar dela osasuna, eta ez soilik jasotako zaintza gisa. Ikasleak ikasi behar du gorputzeko sentsazioak ezagutzen, laguntza eskatzen, bere higienean parte hartzen, elikagai osasungarriak hautatzen, arriskuak identifikatzen, segurtasun arauak errespetatzen eta norbere zaintzako errutinak ulertzen. Irakaskuntza hori pertsona bakoitzaren laguntza mailara egokitu behar da, ikusizko laguntzen, modelatzearen, aurreikuspenaren eta benetako praktikaren bidez.
Ikasleen artean osasuna zaintzeko konpetentziak garatzeak eta segurtasuna bermatzeak zuzenean eragiten die bizi kalitatearen alderdi guztiei. Ona da ongizate fisikorako –gaixotasunak prebenitzen eta gorputz funtzioak mantentzen dituelako–, ongizate emozionalerako –segurtasuna eta lasaitasuna areagotzen dituelako–, pertsonen arteko harremanetarako –lotura positiboak errazten dituelako–, garapen pertsonalerako –norbere burua zaintzeko konpetentziak areagotzen dituelako–, autodeterminaziorako –norberaren gorputzari buruzko erabakiak hartzea ahalbidetzen duelako–, gizarte inklusiorako –autonomia handiagoz parte hartzea lortzen delako–, ongizate materialerako –larrialdi baliabideekiko mendekotasuna murrizten duelako–, eta eskubideetarako –arreta duin, seguru eta pertsonalizatua bermatzen duelako–.
Ikasleen artean osasuna zaintzeko konpetentziak garatzea, haien segurtasuna lehenesten duten babes inguruneak bermatzearekin batera, benetako hezkuntza inklusioa lortzeko funtsezko oinarria da. Neurri horiek, arriskuak saihesteaz eta autonomia pertsonala sustatzeaz gainera, erreferentziazko testuinguru guztietan osoki eta duintasunez parte hartzea ahalbidetzen dute, eta, hortaz, komunitateko kide sentitzeko eta bizi kalitatea lortzeko eragile bihurtzen da osasuna.
V. ALDERDIA–TESTUINGURUA
Hezkuntza testuingurua irakaskuntza eta ikaskuntza prozesuan eragina duten eta ingurune inklusiboa bermatzeko kontuan hartu behar diren elementu guztien multzoa da. Horren barnean daude ikastetxea, ikasgela, espazio fisikoak, pertsonen arteko harremanak, ikastetxeko arauak eta jardunbideak, materialak eta baliabideak, baita familiak eta komunitatea ere.
Irisgarritasun unibertsalaz ari garenean, hizpide duguna da zer baldintza izan behar dituen edozein testuinguruk bertan pertsona guztiek aktiboki parte ahal izateko. Irisgarritasuna eskubide unibertsala da. Haren helburu nagusia da aukera berdintasunean eta inklusioan aurrera egitea, diseinuaren aldetik ikuspegi inklusiboa txertatuta, oztopoak ezabatzeko eta ikasleen bizi kalitatea hobetzeko.
Lau irisgarritasun mota nagusi bereizten dira:
–Irisgarritasun fisikoa eta organikoa: espazio bat erabiltzea edo hartan sartzea ahalbidetzen du, mugikortasun maila edo gaitasun fisikoa gorabehera.
–Irisgarritasun sentsoriala: ingurune bat erabiltzea edo hartan sartzea ahalbidetzen du, muga sentsorialen mende egon gabe (ikusmena, entzumena eta abar).
–Irisgarritasun kognitiboa: informazioa eta komunikazioa ulertzea errazten du, prozesatze eta ikaskuntza maila guztietara doituta.
–Irisgarritasun emozionala: ikasleen, irakasleen, familiaren eta gainerako hezkuntza eragileen alderdi emozionalen eta ikaskuntza testuinguruaren beraren arteko interakzioari erantzuten dio, eta lotura seguruak, errespetua eta kide izateko sentipena sustatzen ditu.
Ikastetxearen helburuak.
Ikastetxeak oztopoak ezabatzen eta ikasleen parte-hartze autonomoa sustatzen duten testuinguru irisgarri, aurreikusgarri eta erraztaileak bermatu behar ditu. Horretarako, beharrezkoa da:
–Testuinguru fisikoa sistematikoki optimizatzea, irisgarritasun unibertsalaren, espazioa eta denbora egituratzearen eta oztopo arkitektoniko eta kognitiboak ezabatzearen bidez.
–Familiaren, zuzeneko eta zeharkako arreta eskaintzen duten profesionalen eta komunitatearen arteko koherentzia bermatzea eta, horretarako, komunikazio arina, prestakuntza partekatua eta konpetentzien gaineko igurikimen errealistak izatea.
–Intentsitatean mailakatutako laguntza pertsonalizatuen sistemak ezartzea (unibertsala, mugatua, zabala), testuinguruko premien aldez aurreko ebaluazioa egin ondotik.
–Ohiko inguruneetan oztoporik gabeko parte-hartzea sustatzea eta, hala, curriculumera benetan iristea eta sozialki esanguratsuak diren konpetentzia funtzionalak garatzen direla bermatzea.
–Testuinguruaren optimizazioa benetako hezkuntza eskubide bihur dadin lortzea, ikasle guztientzat hezkuntza inklusiboa, duintasuna eta irisgarritasun unibertsala bermatuko dituena.
Ikasteko oztopoak identifikatzea.
Oztopoak dira inguruneko faktore edo elementu batzuk, zeinek, daudenean edo falta direnean, hezkuntzarako sarbide osoa eta presentzia izateko, ikasteko eta parte hartzeko aukerak mugatzen dizkieten ikasleei.
Hiru mailatan sailkatzen ahal dira:
–Eskola kultura (ikastetxeko sinesmenak, jarrerak, balioak eta harremanak).
–Ikastetxearen funtzionamendu prozesuak (antolaketa, ordutegiak, baliabideen kudeaketa, onarpenari buruzko erabakiak eta ebaluazioa).
–Ikasgelako jardunbide zehatzak (materialak, metodologiak, talde dinamikak, ebaluazioa).
Hezkuntza komunitateak oro har identifikatu behar ditu oztopoak, ikasle guztien parte-hartze aktiboa ahalbidetuko duten hezkuntza inklusiboko erraztaileak eskaintzeko.
Ikaskuntzaren erraztaileak dira oztopoak ezabatzen dituzten eta ikasle guztientzat hezkuntza aukeretarako sarbide ekitatiboa sustatzen duten elementuak. Horiek ere aurreko hiru maila berberetan antolatzen dira:
–Eskola kultura inklusiboa: konpetentzien gaineko igurikimen handi eta errealistak, gaitasunetan ardaztutako hizkuntza positiboa, askotariko lorpenak ospatzea, desgaitasunarekiko sentsibilizazioa...
–Funtzionamendu prozesu optimizatuak: ratio egokituak, curriculum eta/edo ordutegi malgutasuna, baliabideak modu ekitatiboan kudeatzea, onarpen unibertsala, testuinguruan kokatutako ebaluazio hezigarriak...
–Ikasgelako jardunbide unibertsalak: material irisgarriak, metodologia aktibo eta kokatuak, dinamika heterogeneoak, benetako konpetentzietan oinarritutako ebaluazio bereizia...
Testuinguruaren alderdi hori eraginkortasunez ezartzeko, beharrezkoa da hiru maila operatiboetan oztopoak sistematikoki neutralizatu eta erraztaileak proaktiboki aktibatuko dituen eraldaketa estrategikoa izatea, hezkuntza inklusiboaren funtsezko hirukotea bermatzeko: presentzia (oztoporik gabeko sarbide fisikoa eta erlazionala), parte-hartzea (benetako interakzio esanguratsua kidekoekin eta jarduerekin) eta aurrerapena (benetako konpetentziak garatzea testuinguru naturaletan).
Neutralizazio operatibo hori jarduteko lehentasunezko testuinguruetan esku hartzen denean gauzatzen da: testuinguru instituzionalak kultura inklusiboarekin eta baliabide egokiekin gidatzen du; familien eta eskolaren arteko aliantzak elkarrekin diseinatzen ditu laguntza koherenteak; profesionalek metodologia unibertsalak ezartzen dituzte; kidekoek aniztasuna normalizatzen dute; eta ingurune fisikoek nahiz komunitarioek oztopo arkitektoniko eta kognitiboak ezabatzen dituzte.
Jarduteko lehentasunezko testuinguruak.
–Testuinguru instituzionala.
Testuinguru instituzionala da hezkuntza erakunde baten bizitza antolatzen eta sostengatzen duten eta, orobat, haren funtzionamendua, kultura eta pertsonekiko eta ingurunearekiko harremana baldintzatzen duten barneko eta kanpoko faktoreen multzoa. Testuinguru instituzionalak hiru alderdi lantzen ditu: kultura inklusiboa (ikastetxean nagusi diren balioak, sinesmenak, jarrerak eta giroa), politika inklusiboa (ikastetxearen funtzionamendua antolatzen duten araudia, erabakiak eta egiturak) eta jardunbide inklusiboa (metodologiak eta ikasgelako dinamikak).
Testuinguru horrek jarduten du ikasleei modu eraginkorrean sarbidea izatea, parte hartzea eta ikastea ahalbidetzen dien edo horretarako mugatzen ezartzen dizkien esparru gisa. Beraz, testuinguru instituzional inklusiboa duen erakunde batek ikasle guztien berdintasuna, irisgarritasuna eta parte-hartzea sustatzen ditu, eta, bereziki, laguntza espezifikoak behar dituztenenak.
–Pertsonen arteko testuingurua: familia.
Lehen mailako nukleo afektiboa da, eta hark eskaintzen ditu segurtasun emozionala, etxearen eta ikastetxearen arteko hezkuntza jarraitutasuna eta lehenbiziko funtsezko eredu sozialak. Garrantzi estrategikoa du; izan ere, bizi inguruneen arteko koherentzia bermatzen du eta familia osoarentzako jarrera inklusiboak modelatzen ditu.
Testuinguru horretan, hauek izan daitezke funtsezko erraztaileak: ikastetxearekiko eta kanpoko zerbitzuekiko komunikazio arina eta bi norabidekoa, eskola testuinguruko hezkuntza jarraibideak orokortzea eta igurikimen errealistak eraikitzea.
Testuinguru horretan, oztopo hauek aurki ditzakegu: ikaslearen gaitasunari eta/edo desgaitasunari buruzko informaziorik eza, errealistak ez diren igurikimenak edo gehiegizko babesa, familiaren bakartze soziala (hautemandako estigmagatik), lana eta familia kontziliatzeko denborarik eza eta familia laguntzako sarerik ez izatea.
Familiako testuingurua garrantzitsua da, gai delako "familiaren eta ikastetxearen arteko aliantza estrategikoa" sortzeko, non "familia jakinaren gainean jartzeko" norabide bakarreko eredu tradizionala hausten baita, ikaslearen bizi testuinguru guztiak optimizatzeko benetako erantzukidetasuna ezartzeko.
Bi norabideko harreman horri esker, testuinguruz hornituriko laguntza koherenteak sortzen ahal dira etxearen eta ikastetxearen artean, eta eragile aktibo bilakatzen da, ikasgelan garatutako konpetentziak benetako familia eta komunitate bizitzara orokortze aldera.
–Pertsonen arteko testuingurua: profesionalak.
Zuzeneko eta zeharkako arretako profesionalek osatzen dute. Profesional horiek ikastetxearen funtzionamenduaren funtsezko oinarria dira.
- Zeharkako arretako profesionalak: egunero aritzen dira ikasleekin; irakaskuntza-ikaskuntza prozesua diseinatzen, doitzen eta gauzatzen dute, jokabide inklusiboak modelatzen dituzte eta unean bertan hautematen dituzte sortzen diren premiak.
Testuinguru horretan, hauek izan daitezke funtsezko erraztaileak: igurikimen errealistak, lotura seguru eta esanguratsuak, ikasleen latentzia denborak errespetatzea, indartze positiboa eta ikasleen indarguneetan ardaztutako hizkuntza erabiltzea.
Testuinguru horretan, oztopo hauek aurki ditzakegu: profesionalen akidura (eskakizun emozional handiak eragina), prestakuntza espezifikorik eza eta langileen gehiegizko txandakatzea (harremanen jarraitutasuna hausten baitu).
- Zeharkako arretako profesionalak: testuinguruko laguntzak ikuspegi orokorretik sistematikoki diseinatzen, ebaluatzen eta gainbegiratzen dituzte, banakako planak prestatzen dituzte eta diziplinarteko esku-hartzeak koordinatzen. Haien zeregin estrategikoa da eguneroko ekintzen eta epe luzeko helburuen arteko koherentzia bermatzea.
Testuinguru horretan, hauek izan daitezke funtsezko erraztaileak: laguntza premien ebaluazio zorrotz eta aldizkakoa, ikasleei mesede egiten dieten egokitzapen unibertsalak diseinatzea eta zuzeneko arretako langileen gainbegiratze teknikoa.
Testuinguru horretan, oztopo hauek aurki ditzakegu: ikasgelako errealitatearekiko deskonexioa, profesionalen arteko koordinazio eraginkorrerako denborarik eza eta eremu espezifikoak lehenestea ikasleen garapen orokorraren gainetik.
–Pertsonen arteko testuingurua: kidekoak (arrunta).
Testuinguru hori egitura espezifikoko eta ikastetxeko ikaskideek osatzen dute, eta testuinguru horrek funtsezko balioa hartzen du oinarri normalizatzaile gisa, interakzio sozialeko, ikaskuntza kooperatiboko eta benetan taldeko kide sentitzeko eredu naturalak eskaintzen dituelako. Aniztasuna normalizatzean datza haren garrantzi estrategikoa.
Testuinguru horretan, hauek izan daitezke funtsezko erraztaileak: interakzio naturala, dinamika kooperatibo heterogeneoak antolatzea (bikote/talde mistoak, rolak txandakatuz), jarduera komunetan parte-hartze osoa izateko igurikimenak, adiskidetasunak berez sor daitezen sustatzea (helduen esku-hartze beharturik gabe) eta hezkuntza komunitatea aniztasunarekiko sentsibilizatzea.
Testuinguru horretan, oztopo hauek aurki ditzakegu: estigmatizazio sotila edo taldearen arbuioa benetako gaitasunak ez ezagutzeagatik, aniztasuna barne hartzen duen bizikidetzari buruzko prestakuntza nahikoa ez izatea eta lankidetzako jarduera egituraturik eza.
–Testuinguru fisikoa: etxea, ikastetxea eta komunitatea.
Ingurune fisikoa optimizatzeko hiru maila horiek elkarren osagarri dira, eta ikasleak hurbileko espazioarekin autonomiaz eta segurtasunez interakzioan aritzea bermatzen dute.
Testuinguru horretan, hauek izan daitezke funtsezko erraztaileak: lekualdatzeak erraztea sarbide egokigarrien, altzari funtzionalen eta seinale ulergarrien bidez; estimuluen gainkarga murriztea eta ikusizko kode erraz eta unibertsalen bidez berehalako ulermena sustatzea; espazioaren eta denboraren aldetik oso egituratutako ingurunea eskaintzea...
Testuinguru horretan, oztopo hauek aurki ditzakegu: arrapalarik, igogailurik edo ate automatikorik eza; altzari desegokiak eta gainazal irristakorrak; seinale konplexuak edo ulergaitzak, edo seinalerik ez izatea; ingurunea asetzen duten dekorazio eta ikusizko estimulu gehiegi; ikusizko kode argirik eza (piktogramak, sinboloak); espazioaren eta denboraren antolaketa espliziturik eza...
–Testuinguru komunitarioa.
Testuinguru komunitarioa da ikastetxetik kanpoko ohiko inguruneko espazio eta pertsonen multzoa (tokiko saltokiak, elkarteak, kanpoko zerbitzuak, boluntarioak...), alegia, eguneroko bizitzan ikasleak inguratzen dituzten espazio eta pertsonek osatzen dute. Testuinguru horrek eskaintzen ditu, besteak beste, gizarte normalizazioa, hurbileko ingurunean benetan kide sentitzea eta helduaroko bizitza independenterako prestaketa espezifikoa. Testuinguru hori garrantzitsua da bakartze instituzionala hausten duelako eta herritartasun aktibo eta osoa sustatzen duelako.
Testuinguru komunitario horretan, hauek dira funtsezko erraztaileak: modu naturalean partekatutako jarduera inklusiboak, hala nola auzoko jaiak; saltoki irisgarriak erabiltzea eta belaunaldien arteko boluntariotza lanak; desgaitasuna duten pertsonen erreferentzia positiboak izatea.
Testuinguru horretan, oztopo hauek agertzen dira maiz: estigma sozial iraunkorra, ikasleen benetako gaitasunei buruzko ezjakintasun orokortua eta jarduera partekaturik ez izatea.
Laguntza sistemak.
Laguntza sistemek zubi lana egiten dute ikasleen premia indibidualen eta testuinguruko eskakizunen artean (testuingurua fisikoaz zein pertsonen artekoaz ari gara). Ildo horretan, beren kabuz egin ezin dutena egiten laguntzeko ikasleei berariaz ematen zaien hori da laguntza, eta, betiere, funtsezko helburua da laguntza horren intentsitatea arian-arian gutxitzea, ikasleen konpetentzia autonomia garatzen doan heinean.
Laguntza sistemak ezarri baino lehen, ebaluazio sistematiko bat egin behar da, zer laguntza intentsitate behar den baloratzeko, lehentasunezko laguntza eremuak zein diren jakiteko eta laguntzen plangintza egiteko, kontuan izanik modu bereizian eman behar direla, testuinguruen eta une ebolutiboen arabera.
Eskubideak bermatzea.
Testuinguru erraztaileek benetako aukera berdintasuna gauzatzen dute, eta, ildo horretan, haiek bermatzen dituzte kalitatezko hezkuntza inklusiborako eskubidea, oztopo arkitektoniko edo kognitiborik gabe parte hartzeko aukera, duintasun pertsonala eta irisgarritasun unibertsala hezkuntza ingurune guztietan. Horrek guztiak eragin zuzena du hezkuntza komunitateko kideen bizi kalitatea hobetzean.
III. ERANSKINA.–EBALUAZIO MAILAKATUA, LAGUNTZA MOTAREN ETA INTENTSITATEAREN KONBINAZIOAREN ARABERAKOA
Irizpideen ebaluazioa mailakatu eginen da, pertsonalizatuta, laguntza mota eta intentsitatea konbinatuz, eranskin honetan ezarritakoaren arabera, gero kualitatiboki islatzeko egindako ebaluazioa.
LAGUNTZA MOTA | LAGUNTZAREN INTENTSITATEA |
0-bat ere ez | |
1-gainbegiratzea | 0-ezdeusa |
1-gainbegiratzea | 1-txikia |
1-gainbegiratzea | 2-ertaina |
1-gainbegiratzea | 3-handia |
1-gainbegiratzea | 4-oso handia |
2-hitzez/keinuz akuilatzea | 0-ezdeusa |
2-hitzez/keinuz akuilatzea | 1-txikia |
2-hitzez/keinuz akuilatzea | 2-ertaina |
2-hitzez/keinuz akuilatzea | 3-handia |
2-hitzez/keinuz akuilatzea | 4-oso handia |
3-laguntza fisiko partziala | 0-ezdeusa |
3-laguntza fisiko partziala | 1-txikia |
3-laguntza fisiko partziala | 2-ertaina |
3-laguntza fisiko partziala | 3-handia |
3-laguntza fisiko partziala | 4-oso handia |
4-laguntza fisiko osoa | 0-ezdeusa |
4-laguntza fisiko osoa | 1-txikia |
4-laguntza fisiko osoa | 2-ertaina |
4-laguntza fisiko osoa | 3-handia |
4-laguntza fisiko osoa | 4-oso handia |
Iragarkiaren kodea: F2611384
Sarbidea
Nafarroako Aldizkari Ofiziala
Paseo Pablo Sarasate, 38, 2.º izda.
31001 - Iruña
848 42 12 50