1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak
414E/2026 FORU AGINDUA, urriaren 5ekoa, Osasuneko kontseilariak emana, zeinaren bidez eguneratzen baita Osasuneko kontseilariaren maiatzaren 25eko 186E/2022 Foru Agindua, Nafarroako Foru Komunitateko Bioetika Batzordeko kideak izendatzen dituena.
2022ko 10. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, urtarrilaren 14koan, argitara eman zen abenduaren 22ko 118/2021 Foru Dekretua, zeinaren bidez sortzen eta arautzen baita Nafarroako Foru Komunitateko Bioetika Batzordea.
Batzorde horrek, aipatutako foru dekretuaren 5. artikuluak xedatzen duenaren arabera, diziplina anitzeko osaera izanen du, hots: bioetika gaietan prestakuntza eta esperientzia egiaztatua duten bost profesional, zeinak aukeratuko baitira medikuntzako, erizaintzako, psikologiako, gizarte-laneko eta farmaziako langileen artetik edo osasun zientzietako bestelako profesionalen artetik; osasun arloko gaiei buruzko prestakuntza juridikoa duten hiru kide; giza eta gizarte gaien esparruan entzute handia duen aditu bat; komunitatearen eta osasun publikoaren arloetako esku-hartzeetan aditua den pertsona bat; osasungintza publikoaren esparruko zerbitzuetako pertsona bat, zeinak bere eginkizunen artean herritarren eskubide eta betebeharrak zaintzea izan beharko baita; Nafarroako Foru Komunitateko Ikerketa Klinikoaren Batzorde Etikoko kide bat; Nafarroako Gizarte Arretaren Etika Batzordeko kide bat; eta, azkenik, akreditazioa duten asistentziaren etikako batzordeetatik kide bana, kasuan kasuko batzordeko kideen artetik izendatuak, batzordeko buruak proposaturik.
2022ko 115. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, ekainaren 10ekoan, argitara eman zen Osasuneko kontseilariaren maiatzaren 25eko 186E/2022 Foru Agindua, Nafarroako Foru Komunitateko Bioetika Batzordeko kideak izendatzen dituena. Foru agindu hori Osasuneko kontseilariaren martxoaren 11ko 69E/2025 Foru Aginduaren bidez aldatu zen.
Duela gutxi, Nafarroako Foru Komunitateko Bioetika Batzordearen osaera berriz eguneratu beharra eragin duten zenbait gertakari izan dira.
Horiek horrela, Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 41. artikuluan arabera eta Nafarroako Foru Komunitateko Bioetika Batzordea sortzen eta arautzen duen abenduaren 22ko 118/2021 Foru Dekretuaren 5. artikuluan xedatuaren arabera,
AGINTZEN DUT:
1. Camino Oslé Guerendiain andrea eta María del Mar Astiz Lacunza andrea Nafarroako Foru Komunitateko Bioetika Batzordeko kide izatetik kentzea, beraiek eskatu baitute.
2. Nerea Egüés Olazábal andrea Nafarroako Foru Komunitateko Bioetika Batzordeko kide izendatzea, Nafarroako Foru Komunitateko Medikamentuen gaineko Ikerkuntza Batzorde Etikoaren ordezkari gisa.
3. Foru agindu hau interesdunei jakinaraztea eta Nafarroako Foru Komunitateko Bioetika Batzordeari, Osasun Zuzendaritza Nagusiari eta Osasun Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiari igortzea, eta foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.
Iruñean, 2026ko urriaren 5ean.–Osasuneko kontseilaria, Fernando Domínguez Cunchillos.
Iragarkiaren kodea: F2612983