207. ALDIZKARIA - 2026ko urriaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERRIOBEITI

Kudeaketako hirigintza-hitzarmena, Berriogoitiko UR-2B unitatean. Behin betiko onespena

Berriobeitiko Udaleko alkateak, 2026ko irailaren 15eko 1224. Ebazpenaren bidez, honako hau onetsi zuen:

Lehena.–Behin betiko onestea kudeaketako hirigintza-hitzarmenaren proiektua, UR-2 exekuzio-unitatearen birmugaketa onestearekin lotutako hirigintza-konpromisoak arautzeko, etorkizuneko UR-2B exekuzio-unitaterako oinezkoentzako sarbidea bermatzeko espaloi bat behin-behinean exekutatzeari eta aldez aurretik lagatzeari dagokienez.

Bigarrena.–Erabaki hau argitaratzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren egoitza elektronikoan.

Hirugarrena.–Onetsitako kudeaketako hirigintza-hitzarmenaren gertakariak eta edukia sartzea udal honetako hirigintza-hitzarmenen erregistroan eta administrazio-artxiboan. Han gordailutuko dira, hain zuzen, behin betiko testuaren ale oso bat eta hari erantsitako agiri guztiak.

Laugarrena.–Erabaki hau prozedurako interesdunei igortzea, eta bidezkoak diren errekurtsoak aipatzea.

Seigarrena.–Ebazpen honen berri ematea interesdunari, bai eta Udalbatzari ere, egiten duen hurrengo osoko bilkuran.

Hori guztia jakinarazten da, eta ohartarazten honako errekurtsoak jartzen ahal direla ebazpen honen aurka:

–Berraztertzeko errekurtsoa, hautara, egintza egin duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita (Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legearen 123. eta 124. artikuluak).

–Gora jotzeko errekurtsoa, hautara, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta biharamunetik hasita (Toki Administrazioari buruzko Foru Legearen 333. artikulua eta hurrengoak).

–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten denetik hasita (Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legearen 30., 114.1.c eta 112.3 artikuluak eta Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen Legearen 8., 10. eta 46. artikuluak).

Berriobeitin, 2026ko irailaren 28an.–Alkatea, Félix Remírez Hoyos.

Iragarkiaren kodea: L2612807