2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ARTAXOA
Alkatetzaren eskuordetzea, kanpoan egoteagatik
Alkatetzaren ebazpena, urriaren 13koa, alkatetza eskuordetzeko.
Juan Ramón Elorz Domezain, Artaxoako Udaleko alkatea.
Kontuan harturik Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamendua onesten duen azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 44. eta 47. artikuluetan xedatua;
Aplikatzekoa den araudiak ematen dizkidan eskumenak erabiliz,
EBAZTEN DUT:
Lehena.–Kanpoan izanen naizenez, Carlos Luna Goñi alkateordearen esku uztea Alkatetzaren eginkizunak 2026ko urriaren 20tik 27ra, biak barne, karguari dagozkion eginkizun guztiak nire ordez betetzeko.
Bigarrena.–Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 44.2 artikuluan ezarriarekin bat.
Argitara ematen da, orok jakin dezan eta behar diren ondorioak izan ditzan, eta ohartarazten, erabakiaren kontra errekurtso hauek aurkez daitezkeela:
a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza eman duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau argitaratu eta biharamunetik hasita.
b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zeina zuzendu behar baitzaio Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari edo Salari, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita, edo
c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau argitaratzen denetik hasita.
Artaxoan, 2026ko urriaren 13an.–Alkatea, Juan Ramón Elorz Domezain.
Iragarkiaren kodea: L2613276