207. ALDIZKARIA - 2026ko urriaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

BORTZIRIETAKO ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

Lekualdatze-lehiaketa, bete dadin familia langilearen lanpostu bat. Izendapena

Lehendakariaren 2026ko maiatzaren 22ko 22/2026 Ebazpenaren bidez, familia-langilearen lanpostua lekualdatze-lehiaketa bidez betetzeko deialdia onartu zen. Deialdi hori 2026ko ekainaren 4ko Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, 108. zenbakian.

Epaimahai kalifikatzaileak egindako proposamenarekin bat etorriz, eta Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legean ezarritako eskumenak baliatuz, Lehendakaritzaren 2026ko irailaren 25eko 52/2026 Ebazpenaren bidez, Karmen Ibarra Elizagoyen andreari eta Miren Josune Terreros Garcia andreari, Bortzirietako Zerbitzuen Mankomunitateko lan-kontratuko langileei, plantilla organikoko 15. eta 19. plazak adjudikatzea ebatzi da, hurrenez hurren.

Lanpostuaren jabetzea adjudikazioari buruzko ebazpena jakinarazi eta hamar egun naturaleko epean egin behar da.

Deialdia dela eta, plantilla organikoan 20. zenbakia duen plaza hutsik geratzen da.

Argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan.

Ebazpen horren aurka, aukerako errekurtso hauetako bat aurkez daiteke:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, ebazpena eman duen organoari berari, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegian, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera, edo, bestela,

c) Gora jotzeko errekurtsoa Nafarroako Administrazio Auzitegian, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera.

Etxalarren, 2026ko irailaren 28an.–Lehendakaria, Patxi Castillo Graciarena.

Iragarkiaren kodea: L2612789