1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza
AKATS ZUZENKETA, honako honetan: oposizioa, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko euskara itzultzaile-interpreteen plaza bat betetzeko.
2026ko 197. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, urriaren 5ekoan, argitaratu zen Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren irailaren 21eko 3096/2026 Ebazpena, zeinaren bidez deialdi bat onesten baita euskara itzultzaile-interpreteen plaza bat oposizio bidez betetzeko, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzura ari dadin.
I. eranskinean (gai-zerrenda), euskarazko testuan, akats hau atzeman da:
Honako hau dioen tokian:
"11. gaia.–Administrazio prozedurari buruzko xedapen orokorrak: prozeduran interesdun direnak. Administrazio publikoen jarduna: jarduteko arau orokorrak; baldintzak eta epeak. Prozeduraren bermeak. Prozeduraren hasiera, antolamendua, instrukzioa eta amaiera. Betearazpena".
Honako hau behar du:
"11. gaia.–Administrazio prozedurari buruzko xedapen orokorrak: prozeduran interesdun direnak. Administrazio publikoen jarduna: jarduteko arau orokorrak; epemugak eta epeak. Prozeduraren bermeak. Prozeduraren hasiera, antolamendua, instrukzioa eta amaiera. Betearazpena".
Iruñean, 2026ko urriaren 8an.–Nafarroako Aldizkari Ofiziala.
Iragarkiaren kodea: F2613182