207. ALDIZKARIA - 2026ko urriaren 16a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

GORA JOTZEKO ERREKURTSOAK, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko administrarien bostehun eta laurogeita bost plaza oposizio bidez betetzeko deialdiko bigarren probaren behin betiko emaitzen aurka.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko administrarien gehienez ere bostehun eta laurogeita bost plaza oposizio bidez betetzeko deialdian (Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren maiatzaren 13ko 1322/2025 Ebazpenaren bidez onetsi zen, eta 2025eko 101. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, maiatzaren 22koan), gora jotzeko errekurtsoak jarri dituzte honako hauek bigarren probaren behin betiko emaitzen aurka (2026ko ekainaren 30ean argitaratu ziren): Beatriz Gutiérrez Rey andreak, Xanti Agüera Rodríguez jaunak, Sandra Martín Chaves andreak, Luis Manzano Aguilar jaunak, María Mercedes Jiménez Jiménez andreak, Marina Munárriz Ariz andreak, Jorge Pueyo Pérez jaunak, María Elisa Ainciburu Iturri andreak, Juan Manuel Mateo González jaunak, Luis Jorge Palacios Hernández jaunak, Patricia Sarasa López andreak, Elena Amorín Lamas andreak, Loreto Concepción Alzueta Goyeneche andreak, Gonzalo Luri Fernández de Manzanos jaunak, María Codes Maeztu López andreak, Eva María Magan Piñero andreak, María Luisa Marco Ladrón andreak, Lidia Martín Fernández andreak, Xabier Martínez Asurmendi jaunak, Óscar Martínez González jaunak, Mikel Martínez Zabalegui jaunak, Miren Josune Martínez Zaratiegui andreak, María Mar Mayora Reizabal andreak, Zuriñe Mendívil Sánchez andreak, María Carmen Mindeguia Guruceaga andreak, David Morales Laguna jaunak, David Olóriz Murillo jaunak, Natalia Oroz Arcón andreak, Patricia Remón Grávalos andreak, Mikel Rey Fernández jaunak, María Aránzazu Rodríguez Díez andreak, Ana Rodríguez Martínez andreak, Lidia Roncal Yoldi andreak, Maite Royo Lizarbe andreak, David Sánchez Zubiri jaunak, Aitor Sarasate Marcos jaunak, Leticia Senosiain Arregui andreak eta Virginia Sierro Petrerena andreak.

Bat etorriz Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 118. eta 45. artikuluekin, horren berri ematen zaie interesdun guztiei, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik hamar egun balioduneko gehieneko epean alegazioak aurkeztu ahal ditzaten, Erregistro Orokorrean (Orreaga etorbidea 11, Iruña), edo aipatutako legearen 16. artikuluan adierazitako bideetako bat erabiliz.

Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariaren maiatzaren 14ko 59/2020 Foru Aginduaren 8. atalean ezarritakoa aplikatuz, jarritako errekurtsoaren kopia lortu nahi duten interesdunek hura bidaltzeko eskatzen ahalko dute Erregistro Orokor Elektronikoaren bitartez: https://www.navarra.es/eu/tramiteak/on/-/line/Erregistro-Orokor-Elektronikoa. Horretarako, eskaeran adierazi beharko dute zer helbide elektronikotara nahi duten bidaltzea gora jotzeko errekurtsoaren kopia hori.

Iruñean, 2026ko urriaren 5ean.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Gloria Arancón Largo.

Iragarkiaren kodea: F2613008