207. ALDIZKARIA - 2026ko urriaren 16a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

1885E/2026 EBAZPENA, irailaren 30ekoa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, zeinaren bidez aldatzen baitira Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko erradiodiagnostikoko teknikari espezialisten (ETE) lanpostua merezimendu-lehiaketa bidezko lekualdatzearen bitartez betetzeko deialdiaren oinarriak.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen irailaren 3ko 1710E/2026 Ebazpenaren bidez, deialdi bat onetsi zen erradiodiagnostikoko teknikari espezialisten (ETE) 31 plaza huts merezimendu-lehiaketa bidezko lekualdatzearen bitartez betetzeko. Deialdi hori 2026ko 192. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, irailaren 28koan. Ebazpen horretan, deialdian eskainitako plazak argitaratu ziren.

Irailaren 3ko 171/2015 Foru Dekretuaren bidez onetsitako Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren Estatutuek ematen dizkidaten ahalmenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Aldatzea Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko erradiodiagnostikoko teknikari espezialisten (ETE) lanpostua merezimendu-lehiaketa bidezko lekualdatzearen bitartez betetzeko deialdiaren oinarriak, 68926 zenbakiko plaza kentzeko.

2. Ebazpen hau deialdiaren web-orrian eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea.

3. Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen, eta haren aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Osasuneko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bat etorriz Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 126.1.c) artikuluarekin, eta aintzat hartuta Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilariaren abuztuaren 18ko 4/2023 Foru Aginduaren bidez eskuordetzan emandako eskumenak.

Iruñean, 2026ko irailaren 30ean.–Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, Juan Antonio Guajardo Remacha.

Iragarkiaren kodea: F2612878