1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza
641E/2026 EBAZPENA, irailaren 30ekoa, Osasuneko zuzendari nagusiak emana, Osasuneko zuzendari nagusiaren abuztuaren 6ko 521E/2026 Ebazpena aldatzen duena.
Osasuneko zuzendari nagusiaren abuztuaren 6ko 521E/2026 Ebazpenaren bidez onetsi ziren deialdi honen oinarriak: deialdia, prestakuntza beka bat eman dakien Enpresen Administrazioko eta Zuzendaritzako lizentziadun edo gradudunei, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Ordainsari eta Prestazioen Zerbitzuan aritzeko.
8.4 oinarriak honako hau zioen: "Osasuneko zuzendari nagusiaren ebazpen bidez emanen da beka".
Hala ere, bekaren deialdia egiteko eta beka emateko, jarraituko zaio apirilaren 19ko 172/2004 Foru Dekretuan xedatutakoari (foru dekretu horren bidez ezarri zen Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioan eta haren erakunde autonomoetan prestakuntza bekak emateko araubide orokorra).
Aipatu foru dekretuaren 4. artikuluak ezartzen duenez, "Nafarroako Gobernuko kontseilariei eta erakunde autonomoetako zuzendari kudeatzaileei dagokie prestakuntza bekak ematea, beren eskumen esparruaren barruan".
Aurrekoa ikusita eta adierazitakoarekin bat, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 32.1.d) artikuluak eta Osasun Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen azaroaren 15eko 246/2023 Foru Dekretuaren 8.t) artikuluak ematen dizkidaten eskudantziak erabiliz,
EBAZTEN DUT:
1. Aldatzea deialdi honen 8.4 oinarria: deialdia, prestakuntza beka bat eman dakien Enpresen Administrazioko eta Zuzendaritzako lizentziadun edo gradudunei, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Ordainsari eta Prestazioen Zerbitzuan aritzeko (deialdia onetsi zen Osasuneko zuzendari nagusiaren abuztuaren 6ko 521E/2026 Ebazpenaren bidez). Honako hau dioen tokian:
"Osasuneko zuzendari nagusiaren ebazpen bidez emanen da beka, ebaluazio batzordeak proposamena egin ondotik. Ebazpena https://www.nafarroa.eus webgunean argitaratuko da, instrukzio-organoak emandako puntuazioaren arabera eskatzaileek duten lehentasun hurrenkeran egindako zerrendarekin batera".
Honako hau behar du:
"Osasuneko kontseilariaren foru agindu bidez emanen da beka, ebaluazio batzordeak proposamena egin ondotik. Foru agindua https://www.nafarroa.eus webgunean argitaratuko da, instrukzio-organoak emandako puntuazioaren arabera eskatzaileek duten lehentasun hurrenkeran egindako zerrendarekin batera".
2. Ebazpen hau igortzea Kontabilitate Zentrora, Osasun Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusira, Nafarroako Dirulaguntzen Datu Basera eta Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Ordainsari eta Prestazioen Zerbitzura, behar diren ondorioak izan ditzan.
3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan.
Iruñean, 2026ko irailaren 30ean.–Osasuneko zuzendari nagusia, Antonio López Andrés.
Iragarkiaren kodea: F2612876