207. ALDIZKARIA - 2026ko urriaren 16a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

2489/2026 EBAZPENA, 2026ko de urriaren 1ekoa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko kudeatzaileak emana. Haren bidez, Alberto Munguira Elizondo Osasun Zientzien Saileko koordinatzaile izendatzen da, bitarteko gisa.

Ikastegien eta Sailen Ataleko buruak proposatu du Alberto Munguira Elizondo Osasun Zientzien Saileko koordinatzaile izendatzea, bitarteko gisa, 2026ko urriaren 13tik aurrerako ondorioekin. 712 zenbakiko lanpostua da, Laguntza Administratiboko 6. Unitateari atxikia.

Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileen Estatutuaren Testu Bateginak hirugarren xedapen gehigarrian ezartzen duenez, zilegi da burutzak bitarteko gisa betetzea izendapenaren bidez -testu bategin hori 1993ko abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren bidez onetsi zen, eta Nafarroako Unibertsitate Publikoaren Estatutuen 106.1 artikuluaren babesean da aplikatzekoa-.

Ikusirik TEKAZELak Kudeatzeko Ataleko buruak egin duen aldeko txostena, zeina ontzat eman baitu Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariak.

Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektoreak errektoretza-taldearen egitura orokorra onetsi eta haren funtzioak zehazteko 2023ko ekainaren 20an eman zuen 1306/2023 Ebazpenaren bidez eskuordetu dizkidan eskumenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

Lehenbizikoa.–Alberto Munguira Elizondo Osasun Zientzien Saileko koordinatzaile izendatzea, bitarteko gisa, Laguntza Administratiboko 6. Unitatean, 2026ko urriaren 13tik aurrerako ondorioekin.

Bigarrena.–Ebazpen hau interesdunari jakinaraztea, eta Ikastegien eta Sailen Ataleko buruari eta Teknikarien eta Kudeaketako eta Administrazioko eta Zerbitzuetako Langileen Batzordeko buruari aditzera ematea, dagozkion ondorioak izan ditzan.

Hirugarrena.–Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, jende guztiak haren berri izan dezan.

Laugarrena.–Ebazpen honek administrazio bidea agortzen du, Unibertsitate Sistemari buruzko Lege Organikoaren 38.4 artikuluak xedatzen duenaren arabera, eta haren kontra zilegi da aukerako berraztertzeko errekurtsoa jartzea, errektoreari zuzendua, edo, bestela, zuzenean administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Iruñeko Auzialdiko Auzitegiko maila bereko atalari zuzendua, hilabeteko epean lehenbiziko kasuan, eta bi hilabeteko epean bigarrenean, biak ere ebazpena jakinarazi eta biharamunetik kontatzen hasita.

Iruñean, 2026ko urriaren 1ean.–Kudeatzailea, Mar González Paredes.

Iragarkiaren kodea: F2613110