1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak
DEIALDIA, oposizio-lehiaketa bidez Nafarroako Parlamentuaren zerbitzuko lau transkribatzaile-lanpostu betetzekoa, funtzionario araubidekoak eta C mailakoak. Haietako batek euskarako C1 hizkuntza eskakizuna du. Izendapena.
Nafarroako Parlamentuko Mahaiak, 2026ko urriaren 5ean eginiko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen, besteak beste:
Bukatu da Nafarroako Parlamentuaren zerbitzuko lau transkribatzaile-lanpostu (funtzionario-araubidekoak eta C mailakoak) betetzeko oposizio-lehiaketa (haietako batek euskarako C1 hizkuntza-eskakizuna du). Deialdia Mahaiaren 2025eko otsailaren 17ko erabaki bidez onetsi zen, eta 2025eko martxoaren 6ko 45. NAOn argitaratu zen, eta geroago aldatu egin zen, Mahaiaren 2026ko ekainaren 8ko erabaki bidez, euskara-eskakizunik gabeko beste lanpostu bat gehitzeko.
Nafarroako Parlamentuko Mahaiak 2026ko irailaren 14an hartutako erabakiaren bidez onetsi zen izendapen-proposamena, oposizio-lehiaketako kalifikazio-epaimahaiak deialdia gainditu dutelarik guztizko puntuaziorik altuena lortu duten izangaien alde egindakoa (izendapen-proposamena 2026ko irailaren 18ko 85. Nafarroako Parlamentuko Aldizkari Ofizialean eta egun bereko 186. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen).
Zerbitzu Orokorretako buruak txostena egin du, izendatuak izateko proposatutako pertsonek deialdiko 7.1.4 eta 8.3 oinarrietan azaltzen den dokumentazioa behar den epean eta moduan aurkezteari buruzkoa. Hartara, txosten hori ikusita eta deialdiko 9. oinarrian ezarritakoarekin bat, honako hau,
ERABAKITZEN DA:
1. Nafarroako Parlamentuko funtzionario izendatzea, Argitalpen, Artxibo, Liburutegi eta Dokumentazio Zerbitzuari atxikita dagoen Transkribatzaileen Kidegoko transkribatzaile bezala, honako pertsona hauek:
–Gaztelaniazko plazak:
BEATRIZ IDOATE PLATERO ANDREA
DIEGO MAYA CALVO JAUNA
YOLANDA GARISOAIN IRIBARREN ANDREA
–Euskarako C1 hizkuntza-eskakizuna duen plaza:
SAYOA VERGARA JUANCO ANDREA
2. Ezartzea izendatuek beren lanpostuen behin betiko jabetza hartu beharko dutela izendapen hau jakinarazten denetik hilabeteko epean, Nafarroako Parlamentuko legelari nagusiaren aitzinean.
Nafarroako Parlamentuak adieraziko die zein den, Parlamentuaren beharrak eta jarduera kontuan hartuta, lanpostuen jabetza hartzeko proposaturiko eguna.
3. Erabaki hau interesdunei jakinarazi eta zerbitzuburu guztiei igortzea.
4. Agintzea Nafarroako Parlamentuko Aldizkari Ofizialean eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin erabaki hau.
Iruñean, 2026ko urriaren 5ean.–Lehendakaria, Unai Hualde Iglesias.
Iragarkiaren kodea: F2613016