207. ALDIZKARIA - 2026ko urriaren 16a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

2485/2026 EBAZPENA, 2026ko urriaren 1ekoa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko kudeatzaileak emana. Haren bidez, Alberto Munguira Elizondo Agronomia, Bioteknologia eta Elikadura Sailari laguntzeko koordinatzaile lanpostutik kentzea xedatzen da, hark hala eskatuta

Nafarroako Unibertsitate Publikoko kudeatzaileak 2025eko urtarrilaren 10ean emandako 55/2025 Ebazpenaren bidez, Alberto Munguira Elizondo Agronomia, Bioteknologia eta Elikadura Sailari laguntzeko koordinatzaile izendatu zuten, bitarteko gisa, Ikastegien eta Sailen Ataleko Laguntza Administratiboko 2. Unitatean.

2026ko irailaren 28an, Alberto Munguira Elizondok uko egin dio koordinatzaile lanpostu horri, eta lanpostuan aritzeko azken eguna 2026ko urriaren 12a izan da.

Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileen Estatutuaren Testu Bateginaren hirugarren xedapen gehigarrian xedatutakoa kontuan harturik –testu hori 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren bidez onetsi zen–.

Ikusirik TEKAZELak Kudeatzeko Ataleko buruak egin duen proposamena, zeina ontzat eman baitu Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariak.

Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektoreak errektoretza-taldearen egitura orokorra onetsi eta haren funtzioak zehazteko 2023ko ekainaren 20an eman zuen 1306/2023 Ebazpenaren bidez eskuordetu dizkidan eskumenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

Lehenbizikoa.–Alberto Munguira Elizondo Agronomia, Bioteknologia eta Elikadura Sailari laguntzeko koordinatzaile lanpostutik kentzea eta emandako zerbitzuengatik eskerrak ematea. Lanpostu hori Sailen Ataleko Laguntza Administratiboko 2. Unitatekoa da, eta 2026ko urriaren 12a da hartan aritzeko azken eguna.

Bigarrena.–Ebazpen hau interesdunari jakinaraztea eta Ikastegien eta Sailen Ataleko buruari aditzera ematea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Hirugarrena.–Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko agintzea, jende guztiak izan dezan haren berri.

Laugarrena.–Ebazpen honek administrazio bidea agortzen du, Unibertsitate Sistemari buruzko Lege Organikoaren 38.4 artikuluak xedatzen duenaren arabera, eta haren kontra zilegi da aukerako berraztertzeko errekurtsoa jartzea, errektoreari zuzendua, edo, bestela, zuzenean administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Iruñeko Auzialdiko Auzitegiko maila bereko atalari zuzendua, hilabeteko epean lehenbiziko kasuan, eta bi hilabeteko epean bigarrenean, biak ere ebazpena jakinarazi eta biharamunetik kontatzen hasita.

Iruñean, 2026ko urriaren 1ean.–Kudeatzailea, Mar González Paredes.

Iragarkiaren kodea: F2613109