1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak
426E/2026 EBAZPENA, irailaren 30ekoa, Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendari nagusiak emana, Silvia Villanueva Barbarin izendatzen duena Nafarroako Foru Komunitateko oliba olio birjinaren dastaketa paneleko alboko buru.
Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadurako kontseilariaren 2002ko abenduaren 9ko Foru Aginduaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko oliba olio birjinaren dastaketa panela sortu zen.
Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariaren azaroaren 17ko 538/2009 Foru Aginduaren bidez, 2002ko abenduaren 9ko Foru Aginduaren 1.,9. eta 10. artikuluak aldatu ziren.
Ondoren, administrazio antolaketako arrazoiengatik, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariaren otsailaren 5eko 36/2013 Foru Agindua eman zen, eta, horren bidez aldatu ziren azaroaren 17ko 538/2009 Foru Aginduaren 1. eta 3. artikuluak. Artikulu horien arabera, oliba olio birjinaren dastatzaileen panela Abeltzaintza Zerbitzuko Nekazaritzako Elikagaien Laborategiko Atalari atxikita dago funtzionalki, eta Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendari nagusiak izendatuko ditu paneleko idazkaria eta burua.
Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendari nagusiak otsailaren 4an eman 61/2025 Ebazpenaren bidez, Anna Chetyrina Fomiga eta Silvia Villanueva Barbarin Nafarroako Foru Komunitateko oliba olio birjinaren dastaketa paneleko buru eta idazkari izendatu ziren, hurrenez hurren.
Abeltzaintza Zerbitzuaren txostenaren arabera, paneleko buruak proposatuta, paneleko alboko buru berria izendatu behar da, dagokion txostenaren eta panelean ezarritako kalitate-sisteman zehaztutako kualifikazioaren bidez.
Adierazitakoarekin bat, eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legeak eta Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen azaroaren 15eko 255/2023 Foru Dekretuak ematen dizkidaten eskudantziak erabiliz,
EBAZTEN DUT:
1. Silvia Villanueva Barbarin izendatzea Nafarroako Foru Komunitateko oliba olio birjinaren dastaketa paneleko alboko buru.
2. Ebazpen hau Nekazaritzako Elikagaien Laborategiaren Atalari eta Abeltzaintza Zerbitzuari igortzea.
3. Ebazpen hau jakinaraztea Silvia Villanueva Barbarini, eta ohartaraztea ebazpen honek ez duela amaitzen administrazio bidea, eta haren aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkezten ahal dela Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera.
4. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.
Iruñean, 2026ko irailaren 30ean.–Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendari nagusia, Ignacio Gil Jordán.
Iragarkiaren kodea: F2612863