1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak
3188/2026 EBAZPENA, irailaren 29koa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionario batzuk izendatzen baitira, estatistikako erdi mailako tituludunen lanpostuan aritzeko, eta plaza esleitzen baitzaie.
Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren abuztuaren 22ko 2426/2025 Ebazpenaren bidez, deialdi bat onetsi zen Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko estatistikako erdi mailako tituludunen sei plaza oposizio bidez betetzeko. Ebazpen hori 2025eko 183. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, irailaren 15ekoan.
Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren azaroaren 7ko 3325/2025 Ebazpenaren bidez, onartutako eta baztertutako izangaien behin-behineko zerrenda onetsi zen. Ebazpen hori deialdiaren web-fitxan argitaratu zen 2025eko azaroaren 11n.
Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren abenduaren 15eko 3707/2025 Ebazpenaren bidez, deialdian onartutako eta baztertutako izangaien behin betiko zerrenda onetsi zen. Ebazpen hori deialdiaren web-fitxan argitaratu zen, 2025eko abenduaren 16an.
Hautaprobak bukatu ondoren, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren abuztuaren 17ko 2645/2026 Ebazpenaren bidez, plaza hutsak aukeratzeko egintzarako deia egin zen, eta 10 egun balioduneko epea ireki zen plazak aukeratzeko eta deialdiaren 8. oinarrian ezarritako baldintzak frogatzeko.
Unai Mendia Guerrero jauna ezin da izendatu deialdiaren 2.1.1.c) baldintza betetzen ez duelako.
Azkenik, kalifikazio epaimahaiak izendapen proposamena egin zuen, hautapen prozesua gainditu zuten izangaietatik deialdian eskainitako plazetan sartzen ahal zirenak izenda zitezen, deialdian eskatutako baldintzak betez gero. Proposamen hori deialdiaren web-fitxan argitaratu zen 2026ko irailaren 9an.
Eskatutako dokumentazioa behar zen epean aurkezturik eta betebeharrak betetzen dituztela egiaztaturik, bidezkoa da izendapena egitea eta plaza hutsa esleitzea.
Horrenbestez, eta otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren bidez esleiturik ditudan eskudantziak erabiliz,
EBATZI DUT:
1. Honako izangai hauek Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionario izendatzea, estatistikako erdi mailako tituludunen lanpostuan aritzeko, haiek baitira, plazetarako baldintzak betetzeaz gainera, hautapen prozesua gainditu eta bete beharreko plazetan sartzen ahal diren izangaiak:
–Txanda irekia.
BUSTO BARBARIN, MARÍA IRACHE
LINZOÁIN PINILLOS, NANCY
BLANCO GÓMEZ, ROSA
LOPERENA LÓPEZ, ÍÑIGO
MARTÍNEZ CLAMENS, ALEXANDRA LEE
2. Plaza hutsak esleitzea, bat etorriz I. eranskinean xedatuta dagoenarekin.
3. Zehaztea izendatutako izangaiek 2026ko azaroaren 23an hartu beharko dutela plazaren jabetza, Lehendakaritza eta Berdintasun Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusian.
Plazaren jabetza egun horretan hartzen ez dutenek, behar bezala justifikatutako ezinbesteko kasuetan izan ezik, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako funtzionario izateko eskubide guztiak galduko dituzte.
4. Ebazpen hau igortzea Lehendakaritza eta Berdintasun Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusira, eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Langileriaren Prozedurak Kudeatzeko Zerbitzura, Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzura eta Egiturako, Plantillako eta Langileen Aldi Baterako Kontratazioetako Zerbitzura, eta interesdunei jakinaraztea, eta adieraztea ebazpenaren aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dela, Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluetan xedatutakoarekin bat.
5. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea, kontuan izanik argitalpen horrek jakinarazpenaren ondorio berberak izanen dituela, hala ezartzen baitu 45. artikuluan Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legeak.
Iruñean, 2026ko irailaren 29an.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Gloria Arancón Largo.
I. ERANSKINA.–ESLEITUTAKO PLAZAK
DEITURAK ETA IZENA | TXANDA | PLAZA | DEPARTAMENTUA | ATXIKIPEN ESPARRUA | ARAUBIDE JURIDIKOA | HERRIA | SEXU-DELITUEN ZIURTAG. | HIZKUNTZAK | GIDABAIMENA |
BUSTO BARBARIN, MARÍA IRACHE | Txanda irekia | 0007731 | LEHENDAKARITZA ETA BERDINTASUN DEPARTAMENTUA | POLITIKA PUBLIKOEN PLANGINTZA, KOORDINAZIO, BERRIKUNTZA ETA EBALUAZIOKO ZN | FUNTZIONARIOA | IRUÑA | | | |
LINZOÁIN PINILLOS, NANCY | Txanda irekia | 0010721 | LEHENDAKARITZA ETA BERDINTASUN DEPARTAMENTUA | POLITIKA PUBLIKOEN PLANGINTZA, KOORDINAZIO, BERRIKUNTZA ETA EBALUAZIOKO ZN | FUNTZIONARIOA | IRUÑA | | | |
BLANCO GÓMEZ, ROSA | Txanda irekia | 0001017 | LEHENDAKARITZA ETA BERDINTASUN DEPARTAMENTUA | POLITIKA PUBLIKOEN PLANGINTZA, KOORDINAZIO, BERRIKUNTZA ETA EBALUAZIOKO ZN | FUNTZIONARIOA | IRUÑA | | | |
LOPERENA LÓPEZ, ÍÑIGO | Txanda irekia | 0008176 | LEHENDAKARITZA ETA BERDINTASUN DEPARTAMENTUA | POLITIKA PUBLIKOEN PLANGINTZA, KOORDINAZIO, BERRIKUNTZA ETA EBALUAZIOKO ZN | FUNTZIONARIOA | IRUÑA | | | |
MARTÍNEZ CLAMENS, ALEXANDRA LEE | Txanda irekia | 0011022 | LEHENDAKARITZA ETA BERDINTASUN DEPARTAMENTUA | POLITIKA PUBLIKOEN PLANGINTZA, KOORDINAZIO, BERRIKUNTZA ETA EBALUAZIOKO ZN | FUNTZIONARIOA | IRUÑA | | | |
Iragarkiaren kodea: F2612856