207. ALDIZKARIA - 2026ko urriaren 16a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

1876E/2026 EBAZPENA, irailaren 28koa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, kargutik kentzen duena Natalia Álvarez de Eulate León andrea, Nafarroako Ospitale Unibertsitarioko Erradiologia Muskuloeskeletikoaren Ataleko burua, berak eskatu baitu.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren Estatutuen 22.2 artikuluaren arabera, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko langileen arloan indarra duen berariazko araudian ezarritakoari jarraikiz beteko dira laguntza zerbitzu eta ataletako burutzak. Estatutu horiek irailaren 3ko 171/2015 Foru Dekretuaren bidez onetsi ziren.

Aipatutako estatutuen 16. artikuluko i) apartatuaren arabera, zuzendari kudeatzaileari dagokio Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuari atxikitako unitate organikoen burutzak betetzeko bitarte baterako izendapenak egitea eta, hala behar denean, haiek kargutik kentzea, arauzko sistemaren bidez bete bitartean.

Irailaren 3ko 171/2015 Foru Dekretuaren bidez onetsitako Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren Estatutuek ematen dizkidaten ahalmenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Kargutik kentzea Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko funtzionario Natalia Álvarez de Eulate León andrea, Nafarroako Ospitale Unibertsitarioko Erradiologia Muskuloeskeletikoaren Ataleko burua, berak eskatu baitu. Kargu-uzteak 2025eko martxoaren 3tik aurrera izanen ditu ondorioak.

2. Ebazpen hau Natalia Álvarez de Eulate León andreari jakinaraztea, eta igortzea Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Nafarroako Ospitale Unibertsitarioko Profesionalen Zuzendaritzara, Langileriaren Prozesu eta Ebaluazio Zerbitzura eta Ordainsari eta Prestazioen Zerbitzura, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2026ko irailaren 28an.–Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, Juan Antonio Guajardo Remacha.

Iragarkiaren kodea: F2612787