207. ALDIZKARIA - 2026ko urriaren 16a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

243/2026 EBAZPENA, urriaren 1ekoa, Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariak emana, zeinaren bidez onesten baita espezialitate berria eskuratu duten maisu-maistren kidegoko karrerako funtzionarioen behin betiko zerrenda, bai eta eskuratu ez dutenena ere, horren arrazoia adierazita.

Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariak irailaren 11n emandako 231/2026 Ebazpenaren bidez, espezialitate berria eskuratu duten maisu-maistren kidegoko karrerako funtzionarioen behin-behineko zerrenda onetsi zen, baita eskuratu ez dutenena ere, horren arrazoia adierazita.

Erreklamazioak aurkezteko epea bukaturik eta, hala dagokion kasuetan, horiek aintzat harturik, bidezko da onestea espezialitate berria eskuratu duten maisu-maistren kidegoko karrerako funtzionarioen behin betiko zerrenda.

Bestetik, bidezko da espezialitaterik eskuratu ez duten irakasleen behin betiko zerrenda ere onestea, horren arrazoia adierazita.

Horiek horrela, Hezkuntza Departamentuko Langileriaren zuzendari nagusiaren martxoaren 13ko 2/2026 Ebazpenaren bidez eskuordetutako eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Espezialitate berria eskuratu duten maisu-maistren kidegoko karrerako funtzionarioen behin betiko zerrenda onestea. I. eranskinean ageri da.

2. Espezialitaterik eskuratu ez duten irakasleen behin betiko zerrenda onestea, kasuan kasuko arrazoia adierazita. II. eranskinean ageri da.

3. Ebazpena eta eranskinak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara daitezela agintzea.

4. Ebazpen honen eta haren eranskinen aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal da, Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita, honako hauekin bat: 11/2019 Foru Legea, martxoaren 11koa, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzkoa, 126. artikulua; eta 39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzkoa, 121. eta 122. artikuluak.

5. Ebazpen hau eta eranskinak igortzea Idazkaritza Tekniko Nagusira, Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzura eta Titulazioak Aztertzeko Batzordera, behar diren ondorioak izan ditzaten.

Iruñean, 2026ko urriaren 1ean.–Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendaria, Ricardo Iribas Latour.

I. ERANSKINA.–MAISU-MAISTREN KIDEGOKO ESPEZIALITATE BERRIA
ESKURATU DUTEN FUNTZIONARIOAK

DEITURAK ETA IZENA

ESKURATUTAKO ESPEZIALITATEAK

ARRIAZU SIMON, MARCOS

MUSIKA / ATZERRIKO HIZKUNTZA: INGELESA / GORPUTZ HEZKUNTZA

BONED ESTEBAN, BEATRIZ

LEHEN HEZKUNTZA

GALE ZAZU, AMAIA

HAUR HEZKUNTZA

GOÑI PITILLAS, IGOR

HAUR HEZKUNTZA / LEHEN HEZKUNTZA

IRIBARREN VERTIZ, ENARA

LEHEN HEZKUNTZA

JORAJURIA OTXANDORENA, OLATZ

GORPUTZ HEZKUNTZA

JUANTO JIMENEZ, SAIOA

PEDAGOGIA TERAPEUTIKOA

LOPEZ BELOQUI, RAQUEL

PEDAGOGIA TERAPEUTIKOA

MENDIOROZ LUSARRETA, RAQUEL

PEDAGOGIA TERAPEUTIKOA

OREGI NOGALES, PATRICIA

ENTZUMENA ETA HIZKUNTZA

UREBA ANILLO, LETICIA

LEHEN HEZKUNTZA

II. ERANSKINA.–MAISU-MAISTREN KIDEGOKO ESPEZIALITATE BERRIRIK ESKURATU EZ DUTEN FUNTZIONARIOAK

DEITURAK ETA IZENA

ESKATUTAKO
ESPEZIALITATEAK

OHARRAK

AGUADO VILLAFRANCA, CRISTINA

LEHEN HEZKUNTZA

Praktiketako funtzionarioa da, 597 kidegokoa

BUENO ALZAGA, GERMAN

Ez da maisu-maistren kidegoko funtzionarioa

GALE ZAZU, AMAIA

PEDAGOGIA TERAPEUTIKOA

Ez du frogatu 1594/2011 Errege Dekretuaren eranskinean Pedagogia Terapeutikoa espezialitaterako eskatutako titulaziorik duenik

GERMÁN MORO, JUAN ANTONIO

Ez da maisu-maistren kidegoko funtzionarioa

GOÑI PITILLAS, IGOR

GORPUTZ HEZKUNTZA

ENTZUMENA ETA HIZKUNTZA

Ez du frogatu 1594/2011 Errege Dekretuaren eranskinean Gorputz Hezkuntza espezialitaterako eskatutako titulaziorik duenik. Ez du frogatu 1594/2011 Errege Dekretuaren eranskinean Entzumena eta Hizkuntza espezialitaterako eskatutako titulaziorik duenik

INDA JORAJURIA, MIREN

LEHEN HEZKUNTZA

Txostenari Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuaren Ontzat Emana falta zaio

LOSANTOS VITORIA, PATRICIA

Ez da maisu-maistren kidegoko funtzionarioa

TATO IMAZ, ELOY

LEHEN HEZKUNTZA

HAUR HEZKUNTZA

Eskuratua du jadanik Lehen Hezkuntzako espezialitatea. Eskuratua du jadanik Haur Hezkuntzako espezialitatea

Iragarkiaren kodea: F2612987