1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak
302E/2026 FORU AGINDUA, irailaren 29koa, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariak emana, kargutik kentzen duena, berak eskatu baitu, Diego Berrueta Fernández jauna, Ingurumen Hezkuntzaren, Kalitatearen eta Zaintzaren Zerbitzuko Lizarrako 2. Koordinazio Unitateko burua.
Diego Berrueta Fernández jaunak, Ingurumen Hezkuntzaren, Kalitatearen eta Zaintzaren Zerbitzuko Lizarrako 2. Koordinazio Unitateko buruak, burutzan aritzeko ukoa aurkeztu du. Lanpostu horretarako bitarte baterako izendatu zuten, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariaren irailaren 1eko 10/2023 Foru Aginduaren bidez.
Abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuak, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileriaren Estatutuaren testu bategina onesten duenak, hirugarren xedapen gehigarrian ezartzen du atalburu eta bulegoburuen bitarte baterako izendapenak libreki errebokatzen ahal dituela erabaki hori hartu zuen organoak berak.
Hortaz, otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz, haren bidez zehazten baitira Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen organoetako langileen arloko eskudantziak,
AGINTZEN DUT:
1. Kargutik kentzea Diego Berrueta Fernández jauna, Ingurumen Hezkuntzaren, Kalitatearen eta Zaintzaren Zerbitzuko Lizarrako 2. Koordinazio Unitateko burua, berak eskatu baitu, eta egindako zerbitzuak eskertzea. Kargu-uzteak 2026ko irailaren 30etik aurrera izanen ditu ondorioak.
2. Foru agindu hau jakinaraztea interesdunari eta igortzea Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiari, Langileria Bulegoari eta Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuko Ingurumen Hezkuntzaren, Kalitatearen eta Zaintzaren Zerbitzuko zuzendariari.
3. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan.
Iruñean, 2026ko irailaren 29an.–Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilaria, José María Aierdi Fernández de Barrena.
Iragarkiaren kodea: F2612830