207. ALDIZKARIA - 2026ko urriaren 16a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

ERABAKIA, Nafarroako Gobernuak 2026ko irailaren 30ean hartua, Nafarroako Eskola Kontseiluko edo Hezkuntzako Batzorde Nagusiko kide bat ordezten duena.

Azaroaren 4ko 12/1997 Foru Legearen 5. artikuluan ezarritakoarekin bat, Nafarroako Gobernuak izendatuko ditu Nafarroako Eskola Kontseiluko edo Hezkuntzako Batzorde Nagusiko kideak, Hezkuntzako kontseilariak proposatuta, foru lege horren 4. artikuluan ezarritakoaren arabera.

Nafarroako Eskola Kontseilua edo Hezkuntzako Batzorde Nagusia eta Tokiko Kontseiluak arautzen dituen azaroaren 4ko 12/1997 Foru Legearen 6.1 artikuluak ezartzen duenaren arabera, Nafarroako Eskola Kontseiluko edo Hezkuntzako Batzorde Nagusiko kideen kargualdia lau urtekoa izanen da.

Bestalde, Nafarroako Eskola Kontseiluaren Antolakuntza eta Funtzionamendurako Erregelamendua onesten duen abenduaren 21eko 356/1998 Foru Dekretuaren 13. artikuluan ezartzen da Nafarroako Eskola Kontseiluko kideek izaera hori galduko dutela, besteak beste, proposamena egin zuen erakundeak hala erabakitzen duenean.

Nafarroako Gobernuak 2025eko urriaren 15ean hartutako Erabakiaren bidez, Darío Frías Paredes jauna Nafarroako Eskola Kontseiluko kide izendatu zen, unibertsitateaz kanpoko ikastetxe publikoetako irakasleen ordezkari gisa, AFAPNA sindikatuaren izenean. 2026ko irailaren 17an, karguari uko egiteko idazkia aurkeztu du.

AFAPNA sindikatuak jakinarazi du Felisa Fernández Tanco andreak ordeztuko duela Darío Frías Paredes jauna Eskola Kontseiluko kide gisa.

Aurreko paragrafoan xedatutakoarekin bat etorriz, Hezkuntzako kontseilariak proposatu du Nafarroako Eskola Kontseiluko kide hau ordeztea, halaxe proposatu baitu ordezkatzen duen erakundeak:

Unibertsitateaz kanpoko ikastetxe publikoetako irakasleen ordezkari gisa:

–Felisa Fernández Tanco andrea, Darío Frías Paredes jaunaren ordez, AFAPNA sindikatuaren izenean.

Horrenbestez, Nafarroako Gobernuak, Hezkuntzako kontseilariak proposaturik,

ERABAKITZEN DU:

1. Felisa Fernández Tanco andrea Nafarroako Eskola Kontseiluko edo Hezkuntzako Batzorde Nagusiko kide izendatzea, Darío Frías Paredes jauna ordeztuko baitu unibertsitateaz kanpoko ikastetxe publikoetako irakasleen ordezkari gisa, AFAPNA sindikatuaren izenean, ordeztuaren kargualdia bukatu arte gelditzen den denborarako, hots, 2027ko azaroaren 22a arte, bat etorriz Nafarroako Eskola Kontseilua edo Hezkuntzako Batzorde Nagusia eta Tokiko Kontseiluak arautzen dituen azaroaren 4ko 12/1997 Foru Legeak 6.1 artikuluan xedatzen duenarekin.

2. Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

3. Erabaki hau Nafarroako Eskola Kontseilura edo Hezkuntzako Batzorde Nagusira igortzea eta interesdunei jakinaraztea.

Iruñean, 2026ko irailaren 30ean.–Nafarroako Gobernuko kontseilari-idazkaria, Javier Remírez Apesteguía.

Iragarkiaren kodea: F2612870