81. ALDIZKARIA - 2026ko apirilaren 27a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

1073/2026 EBAZPENA, martxoaren 27koa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez deklaratzen baita bete gabe gelditu direla Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko bide, ubide eta portuetako ingeniarien plaza huts batzuk lekualdatze-lehiaketa bidez betetzeko deialdiko plazak.

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren otsailaren 18ko 537/2026 Ebazpenaren bidez, deialdi bat onetsi zen Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko A mailako lanpostu batzuen plaza hutsak lekualdatze-lehiaketa bidez betetzeko. Lanpostu horiek ebazpen horren I. eranskinean adierazi ziren, eta horien artean bide, ubide eta portuetako ingeniari lanpostua zegoen. Deialdi hori 2026ko 54. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, martxoaren 16koan.

Eskaerak aurkezteko epea bukatu denez eta izangai bakar bat ere aurkeztu ez denez, bidezkoa da deklaratzea bete gabe gelditu direla lehiaketan eskainitako plazak.

Horrenbestez, eta otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Deklaratzea bete gabe gelditu direla bide, ubide eta portuetako ingeniarien A mailako plaza huts batzuk lekualdatze-lehiaketa bidez betetzeko deialdian eskainitako plazak, ez baita izangai bakar bat ere aurkeztu.

2. Deialdiaren 2.3 oinarriak xedatzen du plazak deialditik kanpo uzten ahalko direla honako arrazoi hauengatik: birkokapen prozesuetan sartzeagatik, jarduneko zerbitzura itzultzen direnei edo burutza uzten duten langile finkoei esleituak izateagatik edo araudian ezarritako beste edozein arrazoirengatik.

Aipatutako oinarrian ezarritakoari jarraikiz, 12047 eta 12048 zenbakiko plazak deialditik atera dira.

3. Lekualdatze-lehiaketaren ondorioz hutsik gelditu diren 3 plazak I. eranskinean jaso dira.

4. Ebazpen hau jakinaraztea Nafarroako Gobernuko departamentuetako idazkaritza tekniko nagusiei eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzuari, Egiturako, Plantillako eta Langileen Aldi Baterako Kontratazioetako Zerbitzuari eta Langileriaren Prozedurak Kudeatzeko Zerbitzuari, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2026ko martxoaren 27an.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren ordezko gisa, hura kanpoan baita (32/2023 Foru Agindua, abenduaren 11koa), Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzuko zuzendaria, Raquel San Martín Ederra.

I. ERANSKINA.–BIDE, UBIDE ETA PORTUETAKO INGENIARIEN PLAZA HUTSAK

PLAZA

DEPARTAMENTUA

LEKUALDATZEEN EREMUA

ARAUBIDE
JURIDIKOA

HERRIA

HIZKUNTZA EREMUA

SEXU-DELITUEN ZIURTAGIRIA

HIZKUNTZAK

HIZKUNTZAK MEREZIMENDU GISA

GIDABAIMENA

3948

LURRALDE KOHESIORAKO DEPARTAMENTUA

HERRI-LANEN ETA AZPIEGITUREN ZUZ. NAG.

FUNTZIONARIOA

IRUÑA

MISTOA

12045

LURRALDE KOHESIORAKO DEPARTAMENTUA

HERRI-LANEN ETA AZPIEGITUREN ZUZ. NAG.

FUNTZIONARIOA

IRUÑA

MISTOA

B

12046

LURRALDE KOHESIORAKO DEPARTAMENTUA

HERRI-LANEN ETA AZPIEGITUREN ZUZ. NAG.

FUNTZIONARIOA

IRUÑA

MISTOA

B

Iragarkiaren kodea: F2604889