5. HAUTESKUNDE PROZEDURA
TAFALLAKO ESKUALDEKO HAUTESKUNDE BATZORDEA
Tafallako Eskualdeko Hauteskunde Batzordearen hasierako eraketa
Tafallan, 2026ko urriaren 9an.
Justizia Administrazioaren letradua eta Tafallako Auzialdiko Auzitegiko Izapidetze Zerbitzu Erkideko zuzendaria bainaiz, Silvia Iriarte Lecumberri andrea, nire aurrean, goizeko 10:00etan, Tafallako Eskualdeko Hauteskunde Batzordea eratzeko xedez, honako hauek
AGERTU DIRA:
Marta Sardá Casi andrea, Tafallako Auzialdiko Auzitegiko 2. plazaren magistratu titularra.
Andrea Elizalde Fernández andrea, Tafallako Auzialdiko Auzitegiko 1. plazaren magistratu titularra.
Vanessa Caballero García andrea, Iruñeko Auzialdiko Auzitegiko 5. plazaren magistratu titularra.
Batzordeko kide guztiek adierazi dute ez dutela hauteskundeetara aurkezteko asmorik.
Horren ondoren, eta behin batzorde hau eraturik, honako hauek hautatu dira:
Batzordeko burua izateko, Tafallako Auzialdiko Auzitegiko 2. plazaren magistratu titularra: Marta Sardá Casi andrea.
Bokal judizialak izateko, Andrea Elizalde Fernández andrea, Tafallako Auzialdiko Auzitegiko 1. plazaren magistratu titularra, eta Vanessa Caballero García andrea, Iruñeko Auzialdiko Auzitegiko 5. plazaren magistratu titularra.
Idazkaria izateko, Silvia Iriarte Lecumberri andrea, Justizia Administrazioaren letradua eta Tafallako Auzialdiko Auzitegiko Izapidetze Zerbitzu Erkideko zuzendaria.
Horren ondoren, Batzordeak erabaki du Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea Batzordea osatzen duten kideen zerrenda, HAOLOren 14.3 artikuluak ezarritakoarekin bat; ekitaldia bukatutzat jo da, eta bertaratu guztiek izenpetu dute, adostasuna adierazteko.
Tafallan, 2026ko urriaren 9an.–Tafallako Eskualdeko Hauteskunde Batzordeko burua, Marta Sardá Casi.
Iragarkiaren kodea: J2613188