200. ALDIZKARIA - 2026ko urriaren 8a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZIZUR NAGUSIA

Aldaketa, Udalaren kirol instalazioak erabiltzeko prezio publikoaren araudi fiskalean. Hasierako onespena

Zizur Nagusiko Udalak, 2026ko irailaren 24an egin ohiko osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen aldaketa egitea Udalaren kirol instalazioak erabiltzeko prezio publikoaren araudi fiskalean.

Onetsitako espedientea jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, aipatutako espedientea behin betiko onetsiko da, eta haren testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Zizur Nagusian, 2026ko irailaren 25ean.–Alkatea, Jon Gondán Cabrera.

Iragarkiaren kodea: L2612707