2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
URDAZUBI
Jarduera-lizentziaren eskaera. Spa eta gimnasioa
Aditzera ematen da ondotik zehazten den espedientea jendaurrean egonen dela Hirigintza Alorreko udal bulegoetan, hogei egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, epe horretan bidezko alegazioak aurkez ditzaten jarduerak ukitutakoek; hori dena, bete beharrez martxoaren 30eko 26/2022 Foru Dekretuan ezarritakoa (foru dekretu horren bidez onetsi zen abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legea garatzeko Erregelamendua –foru lege horren bidez arautu ziren ingurumenean eragina duten jarduerak–).
Espediente zenbakia: 224973N.
Sustatzailea: Irigoienea SL.
Jarduera: spa eta gimnasio eraikina.
Tokia: 4. poligonoko 215. lurzatia.
Urdazubin, 2026ko irailaren 28an.–Alkatea, Ignacio Ariztia Urriza.
Iragarkiaren kodea: L2612780