200. ALDIZKARIA - 2026ko urriaren 8a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

PITILLAS

Aldaketa, Trafikoa eta zirkulazioa arautzen dituen udal ordenantzan. Hasierako onespena

Pitillasko Udalak, 2026ko irailaren 24an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Pitillasen trafikoa eta zirkulazioa arautzen dituen udal ordenantza aldatzea.

Onetsitako aldaketa jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten, eta aurkez ditzaten erreklamazioak, kexak edo oharrak. Hori dena, jarraikiz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluari (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Jendaurreko epea inork alegaziorik egin gabe iragaten bada, behin betiko onetsirik geldituko da Pitillasen trafikoa eta zirkulazioa arautzen dituen udal ordenantzan egindako aldaketa, eta osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Pitillasen, 2026ko irailaren 24an.–Alkatea, José Javier Ayerdi Azagra.

Iragarkiaren kodea: L2612792