200. ALDIZKARIA - 2026ko urriaren 8a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AZKOIEN

Deialdia, dirulaguntzak emateko, nahitaezko testuliburuen eta ariketa koadernoen gastuaren zati bat ordaintzeko, 2026-2027 ikasturtean Lehen Hezkuntzako eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako zikloetan matrikulatutako ikasleendako. Laburpena

DDBN kodea: 930336.

Argitara ematen da deialdiaren laburpena, bat etorriz azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluetan xedatutakoarekin (Dirulaguntzei buruzko Lege Orokorra). Haren testu osoa Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean kontsulta daiteke (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/930336).

Lehena.–Onuradunak:

Laguntza hauek eskola-adineko adingabeak dituzten familiendako dira. Adingabeek egon behar dute Azkoiengo udalerrian erroldatuta eta Lehen Hezkuntzan edo Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan matrikulatuta hurrengo ikasturtean.

Bigarrena.–Xedea:

2026-2027 ikasturtea hasteak dakartzan gastuen zati bat ordaintzea, apalagoa izan dadin nahitaezko zenbait testulibururen gastua –Nafarroako Gobernuak bere gain hartu ez duenean doakoak izateko– eta ezinbestekoak diren ariketa koadernoen gastua, bai eta matrikula egitean ikastetxeari ordaindu beharreko fotokopia-gastuak ere.

Hirugarrena.–Oinarri arautzaileak:

Dirulaguntzen Datu Base Nazionala (http://www.pap.minhap.gob.es/bdnstrans).

Laugarrena.–Zenbatekoa:

5.000 euro.

Bosgarrena.–Eskabideak aurkezteko epea:

2026ko irailaren 21etik 2026ko urriaren 21era.

Azkoienen, 2026ko irailaren 18an.–Alkatea, Juan Carlos Castillo Ezpeleta.

Iragarkiaren kodea: L2612524