2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
IRUÑA
Aldaketa xehatua Alde Zaharreko Barne Eraberritze eta Babeserako Plan Berezian (Hirigintzako araudi orokorraren 29. eta 36. artikuluak eta hirigintzako araudi partikularraren fitxak. Etxebizitzen banaketa 8 eraikin desegokitan). Hasierako onespena
Iruñeko Udaleko Gobernu Batzarrak, 2026ko irailaren 21ean, honako erabaki hau hartu zuen:
JOB 21-SEP-26 (4/UV).
2026/60525 erregistro-zenbakia duen instantziaren bidez, Loperena-Portillo Arquitectos SL taldeak dokumentu hau aurkeztu du izapidetzeko: "Aldaketa xehatua Alde Zaharreko Barne Eraberritze eta Babeserako Plan Berezian. Hirigintzako araudi orokorraren 29. eta 36. artikuluak eta hirigintzako araudi partikularraren fitxak. Etxebizitzen banaketa 8 eraikin desegokitan".
Espedientean sartu dira Udalaren Hirigintza Gerentziako arkitektoaren txostena eta Iruñeko Udalaren Aholkularitza Juridikoko zuzendariaren txostena, biak ala biak 2026ko irailaren 11koak.
Horiek horrela, honako hau erabakitzen da:
1. Hasiera batez onestea "Aldaketa xehatua Alde Zaharreko Barne Eraberritze eta Babeserako Plan Berezian. Hirigintzako araudi orokorraren 29. eta 36. artikuluak eta hirigintzako araudi partikularraren fitxak. Etxebizitzen banaketa 8 eraikin desegokitan" dokumentua, Loperena-Portillo Arquitectos SLk sustatua.
2. Sustatzaileari ohartaraztea ezen, aldaketa-dokumentua behin betiko onesteko, eta jendaurreko aldian ondorioztatzen dena alde batera utzi gabe, azalpen hau jaso behar duela bai justifikazio-memoriako (9. eta 11. orrialdeetan, eraikinen etxebizitza kopurua eta azalera eraikia azalduta jasotzen dituzten taulen ondoren) 8. atalean (proposatutako aldaketaren justifikazioa eta zer kasutan izanen lukeen eragina) eta 9.2 atalean (zuzkidura-jarduketak), bai eraikin bakoitzaren hirigintza-fitxetan, orokortasunen 1. atalaren amaieran:
"Nolanahi ere, eraikin bakoitzean dagoen etxebizitza kopurua izanen da kasuan kasuko hirigintza-lizentziarekin legez finkatutakoa".
3. Dokumentua hilabetez edukitzea jendaurrean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik zenbatzen hasita, uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 77.4 eta 72. artikuluetan xedatutakoaren ondorioetarako (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina). Epe horretan, egokitzat jotzen diren alegazio idazki guztiak aurkezten ahalko dira.
4. Behar diren txostenak eskatzea, espedientean sartzeko, eta baloratzeko, behin betiko onetsi aurretik "Aldaketa xehatua Alde Zaharreko Barne Eraberritze eta Babeserako Plan Berezian. Hirigintzako araudi orokorraren 29. eta 36. artikuluak eta hirigintzako araudi partikularraren fitxak. Etxebizitzen banaketa 8 eraikin desegokitan" dokumentua, Loperena-Portillo Arquitectos SLk sustatua.
5. Argitara ematea Nafarroako Aldizkari Ofizialean, Udalaren ediktuen taulan eta Iruñeko Udalaren egoitza elektronikoan, eta iragarkiak jartzea Nafarroan editaturiko egunkarietan, bederen.
6. Agintzea espedientea ikusgai egon dadila Udaleko Hirigintza Gerentziako bulegoetan (Armada etorbidea 2, 6. sol., 31002 Iruña), jendearentzako orduetan, bai eta Iruñeko Udalaren egoitza elektronikoan ere:
https://www.pamplona.es/eu/udala/araudia/normativa-en-tramitacion
7. Erabaki hau igortzea Gobernu Estrategikoko, Hirigintzako, Etxebizitzako eta 2030 Agendako Alorrari eta Loperena-Portillo Arquitectos SL sustatzaileei, Udaleko Hirigintza Gerentziako arkitektoaren 2026ko irailaren 11ko txostenarekin batera.
Iruñean, 2026ko irailaren 22an.–Alkatea, Joseba Asiron Saez.
Iragarkiaren kodea: L2612595