2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
IRUÑA
"Etxabakoitz Iparra" Hiri Jarduketarako Plan Berezia - Etxebizitza Eskuragarrien Plana. Hasierako onespena
Iruñeko Udaleko Gobernu Batzarrak, 2026ko irailaren 21ean, honako erabaki hau hartu zuen:
JOB 21-SEP-26 (15/UV).
Beharrezkoa da laguntza teknikoa lizitatzea, aldaketa xehatu bat idazteko, honako honetan: Planeamendua - III-6 eta III-7 zuzkidura-lurzatiak, Etxabakoitz Iparreko UI XX unitate Integratuan, Iruñeko Udal Planean. Hala, 4 lantalde gonbidatu ziren, posta elektroniko bidez, parte har zezaten munta txikiko kontratua esleitzeko prozedura batean.
Jasotako eskaintzen artetik, hautatu da Loperena Portillo Arquitectos SLk aurkeztutakoa. Honako hauek osatzen dute: Luis Turiel Díaz arkitektoa, LParq-eko arkitekto bazkide eta zuzendaria, Mikel Zabalza Zamarbide, arkitektoa, eta Ruth Marín Lorente, arkitektoa.
2026ko otsailaren 4an, herritarrei informazioa emateko saio bat egin zen, Nicasio de Landa ikastetxe publikoan. Herritarrek parte hartzeko prozesuan, jaso ziren zenbait iradokizun eta ekarpen. Lehenbiziko eranskinean ("Parte hartzeko prozesuko ondorio balioetsiak") jaso da haiei buruzko azterketa.
2026ko irailaren 18an, Loperena-Portillo Arquitectos SL lantalde profesionalak aurkeztu zuen (erregistroko zenbakia: 2026/90436) honako honi buruzko dokumentazioa, onets dadin: "Etxabakoitz Iparra" Hiri Jarduketarako Plan Berezia - Etxebizitza Eskuragarrien Plana.
Espedientean jasota daude Hirigintzako Planeamendurako Zerbitzuaren txostena eta Udaleko Hirigintza Gerentziako Aholkularitza Juridikoko zuzendariaren txostena, biak ere 2026ko irailaren 18koak.
Horrenbestez,
ERABAKITZEN DA:
1. Hasiera batez onestea "Etxabakoitz Iparra" Hiri Jarduketarako Plan Berezia - Etxebizitza Eskuragarrien Plana, Iruñeko Udalak sustatua. Haren helburua da etxebizitza duin eta egokiak lortzea denentzat, hiri-ingurune jasangarri, osasungarri eta inklusiboetan.
2. Agiria jendaurrean jartzea eta entzunaldia ematea, hilabetez, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik zenbatzen hasita, uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72. artikuluaren ondorioetarako (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina). Epe horretan, egokitzat jotzen diren alegazio-idazki guztiak aurkezten ahalko dira.
3. Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki-taulan argitaratzea, eta hari buruzko iragarkiak paratzea Nafarroako Foru Komunitatean editatzen diren egunkarietan.
4. Agintzea espedientea ikusgai egon dadila Udaleko Hirigintza Gerentziako bulegoetan (Armada etorbidea 2, 6. sol., 31002 Iruña), jendearentzako orduetan, bai eta Iruñeko Udalaren egoitza elektronikoan ere (https://www.pamplona.es/eu/udala/araudia/normativa-en-tramitacion).
5. Behar diren txostenak eskatzea, administrazio-espedientean sartzeko.
6. Ohartaraztea: agiria behin betiko onesteko, agiria lotu beharko zaie egoki den formatura eta gainerako aurkezpen-betebeharretara, jarraikiz urriaren 16ko 253/2019 Foru Dekretuari, Nafarroako Planeamenduaren Erregistroan sartu eta inskribatzearen ondorioetarako.
7. Erabaki hau jakinaraztea Loperena-Portillo Arquitectos SLko lantalde idazleari.
Iruñean, 2026ko irailaren 21ean.–Alkatea, Joseba Asiron Saez.
Iragarkiaren kodea: L2612580