2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ORONTZE
Hirigintza-hitzarmena, 1. poligonoko 40. lurzatian. Behin betiko onespena
Orontzeko Udalak, 2026ko martxoaren 5ean egin bilkuran, hasiera batez onetsi zuen kudeaketako hirigintza-hitzarmen bat Orontzeko 1. poligonoko 40. lurzatian, Elena Bilbao Diéguezek eta Miguel Ángel García Perezek sustatua, bete beharrez hiri-jarduketarako plan berezia.
Espedientea jendaurrean egon zen hogei egun baliodunean, iragarkia 2026ko 64. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, martxoaren 31n, argitaratu ondoren, eta ez zen alegaziorik aurkeztu. Beraz, Udalak, 2026ko irailaren 17ko osoko bilkuran, erabaki zuen behin betiko onestea aipatu kudeaketako hirigintza-hitzarmena.
Argitara ematen da bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 25. artikuluan eta hurrengoetan xedatutakoarekin (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).
Orontzen, 2026ko irailaren 17an.–Alkatea, Silvia Pena Lorente.
Iragarkiaren kodea: L2612724