2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
MARTZILLA
26/00517 gora jotzeko errekurtsoa, 2026ko plantilla organikoaren behin betiko onespenari eta akats zuzenketari buruz
Esmeralda Landa Elizaldek 26/00517 gora jotzeko errekurtsoa jarri du Nafarroako Administrazio Auzitegian, Martzillako Udalaren 2026ko plantilla organikoaren behin betiko onespenaren aurka (2026ko 28. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, otsailaren 9an) eta Martzillako Udalaren 2026ko plantilla organikoaren behin betiko onespenaren akats zuzenketaren aurka (2026ko 42. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, otsailaren 26an).
Espedientean interesa duten guztiei aditzera ematen zaie hamar egun balioduneko epea izanen dutela Nafarroako Administrazio Auzitegian agertzeko, baldin aurka egin nahi badiete errekurtsogilearen uziei, ediktu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita. Hori dena, jarraikiz urriaren 18ko 279/1990 Foru Dekretuaren 12.2 artikuluari (foru dekretu horren bidez onetsi zen uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legea –Nafarroako Toki Administrazioari buruzkoa– garatzeko Erregelamendua, Nafarroako toki-erakundeen egintza eta erabakiak aurkaratzearen arloan), betiere maiatzaren 24ko 173/1999 Foru Dekretuak erregelamenduaren II. kapituluari eman zion idazketaren arabera.
Martzillan, 2026ko irailaren 15ean.–Alkatea, María Villanueva Úcar.
Iragarkiaren kodea: L2612280