2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
LOTZAKO KONTZEJUA
Desafektazioa, 11. poligonoko 8. lurzatian. Hasierako onespena
Lotzako Kontzejuak, 2026ko irailaren 21ean egin bilkuran, hasiera batez onetsi du desafektatzea Lotzako 11. poligonoko 8. lurzatia. Helburua da Berriobeitiko Udalari lagatzea, pilotaleku bat eraiki dezan.
Ondorioz, jendaurrean jartzen da hilabetean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdun orok egin ditzan bidezko iruditzen zaizkion kexa, erreklamazio eta oharrak. Hori guztia, bat etorriz urriaren 18ko 280/1990 Foru Legearen 12.1 artikuluan xedatutakoarekin (foru lege horren bidez onetsi zen Nafarroako Toki Entitateen Ondasunen Erregelamendua).
Espedientea interesdunen eskura dago kontzejuen bulegoan, Berriobeitiko udaletxean.
Jendaurreko epean ez bada alegaziorik edo erreklamaziorik aurkezten, hasierako onespenaren erabakia behin betikoa izanen da.
Lotzan, 2026ko irailaren 23an.–Kontzejuko burua, Rubén Goñi Viguria.
Iragarkiaren kodea: L2612649