2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
LESAKA
Ordenantza, uraren kudeaketa integrala arautzen duena. Hasierako onespena
Lesakako Udalak, 2026ko irailaren 24an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen uraren kudeaketa integrala arautzen duen ordenantza.
Ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau argitaratzen denetik hasita. Epe horretan, interesdunek espedientea aztertzen ahalko dute, eta aurkezten ahalko dituzte erreklamazioak, kexak nahiz oharrak. Halakorik izan ezean, ordenantza behin betiko onetsirik geldituko da, eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.
Aplikatu beharreko araudia: uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikulua (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).
Lesakan, 2026ko irailaren 25ean.–Alkatea, Ladis Satrustegi Altzugarai.
Iragarkiaren kodea: L2612749