2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
LEITZA
Aldaketa 5. poligonoko 23., 25. eta 151. lurzatietan. Hasierako onespena
Leitzako Udalak, 2026ko apirilaren 28an egindako osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen aldaketa egituratzaile bat Leitzako Udal Planean, 5. poligonoko 23., 25. eta 151. lurzatiei dagokiena.
Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko legearen testu bategina onartzen duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuko 77. artikuluan ezarritakoari jarraituz, onetsitako aldaketa jendaurrean egonen da hilabete bateko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.
Leitzan, 2026ko apirilaren 30ean.–Alkatea, Dabid Anaut Peña.
Iragarkiaren kodea: L2612861