200. ALDIZKARIA - 2026ko urriaren 8a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ELIZAGORRIA

Akats zuzenketa balorazio txostenaren proiektua jendaurrean jartzeko iragarkian

2026ko 167. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abuztuaren 25ean, argitara eman zen balorazio txostenaren proiektuaren jendaurreko informazioa. Hartan akatsa dagoela oharturik, honen bidez zuzentzen da.

Honako hau dioen tokian:

"Jendaurreko epe horretan, balorazio txostenaren berrikuspen-proiektua interesdunen eskura egonen da udal bulegoetan, aurkez ditzaten bidezkoak iruditzen zaizkien alegazioak, kexak edo oharrak".

Honako hau behar du:

"Jendaurreko aldi horretan, balorazio txostenaren proiektua interesdunen eskura egonen da, kontsulta dezaten, Elizagorriko Udalaren bulegoetan, bai eta udalaren egoitza elektronikoan ere, aurkez ditzaten bidezkoak iruditzen zaizkien alegazioak, kexak edo oharrak.

Hogei egun balioduneko beste epe bat ematen da, zuzenketa hau argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita".

Elizagorrian, 2026ko irailaren 23an.–Alkatea, Jon Palacios Baztán.

Iragarkiaren kodea: L2612632