200. ALDIZKARIA - 2026ko urriaren 8a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TXULAPAIN

Alkatetzaren eskuordetzea, ezkontza zibila egiteko

Hemendik gutxira ezkontza zibila eginen da Udaletxean. Ezkontza hori Txulapaingo Udaleko zinegotzi Iñaki Ocaña Aldazek eginen du, Alkatetzak eskuordetuta.

Horregatik, Txulapaingo Udaleko alkate udalburuak honako erabaki hau hartu du, irailaren 11ko 32/2026 Ebazpenaren bidez (hori dena, bat etorriz 30/1992 Legearen 16. artikuluarekin eta Toki Erakundeen Antolaketaren eta Funtzionamenduaren gaineko Erregelamenduaren 43. artikuluarekin):

1.–Iñaki Ocaña Aldaz zinegotziaren esku uztea ezkontza hori egitea.

2.–Eskuordetze horrek egun honetatik aitzina izanen ditu ondorioak.

Markalainen (Txulapain), 2026ko irailaren 14an.–Alkatea, Francisco Javier Sarasa Munarriz.

Iragarkiaren kodea: L2612258