200. ALDIZKARIA - 2026ko urriaren 8a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ETXARRI ARANATZ

Udal Planaren aldaketa egituratzailea 2. poligonoko 538. lurzatian. Hasierako onespena

2026ko irailaren 17an egindako osoko bilkuran, Etxarri Aranazko Udalbatzak aho batez eman zion hasierako onarpena Etxarri Aranazko 2. poligonoko 538 lurzatian Grupo Utzubar Ondarea SL enpresak sustatutako Udal Planaren aldaketa egituratzaileari.

Lurralde Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onartzen duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72. artikuluan xedatutakoarekin bat, espediente hau jendaurrean jartzen da hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Etxarri Aranatzen, 2026ko irailaren 18an.–Alkateordea, Lur Iosu Larraza Lopez.

Iragarkiaren kodea: L2612539