200. ALDIZKARIA - 2026ko urriaren 8a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OLTZA ZENDEA

Kudeaketako hirigintza-hitzarmena, Lizasoaingo 8. poligonoko 42. eta 237. lurzatietan. Jendaurrean jartzea

Oltza Zendeako Udaleko alkateak, 2026ko irailaren 18ko 421/2026 Ebazpenaren bidez, erabaki du jendaurrean jartzea kudeaketako hirigintza-hitzarmen bat. Hogei egun balioduneko epean egonen da jendaurrean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik. Haren helburua da zehaztea zer baldintza tekniko eta hirigintza baldintza bete beharko dituzten Oltza Zendeako Udalari lagatzeko espazioak berritu, eraberritu, urbanizatu eta egokitzeko obrek, Oltza Zendeako Udal Plan Orokorraren aldaketa xehatuaren esparruan, Lizasoaingo 8. poligonoko 42. eta 237. lurzatietan. Lizasoaingo Kontzejua da sustatzailea.

Hori guztia, jarraikiz Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bateginaren 25.5 artikuluari (testu bategin hori onetsi zen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren bidez).

Epe horretan, hirigintza-hitzarmenaren hasierako testua aztertzen ahalko dute interesdunek udal bulegoetan, bidezkotzat jotzen diren alegazioak aurkezteko.

Oltza zendean, 2026ko irailaren 18an.–Alkatea, José María Cuende Vallejo.

Iragarkiaren kodea: L2612535