200. ALDIZKARIA - 2026ko urriaren 8a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CASCANTE

Birpartzelazio proiektua, AR-1 banaketa areako 1.1 sektorean. Hasierako onespena

Alkatearen 2026ko irailaren 24ko ebazpen baten bidez, hasiera batez onetsi zen birpartzelazio proiektu bat Cascanteko AR-1 banaketa areako 1.1 sektorean, Inmaculada Aragón Terrobak eskatuta, 1.1 sektorearen konpentsazio-batzordea ordezkatuz.

Espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta udal honen iragarki-taulan argitaratu eta biharamunetik hasita, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 152. eta 74. artikuluetan xedatutakoarekin (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina). Epe horretan, aurkezten ahalko dira bidezkotzat jotzen diren alegazioak, eta espedientea ikusgai egonen da udal honen Idazkaritzaren bulegoetan, jendearentzako ordutegian, astelehenetik ostiralera, 11:30etik 14:30era, bai eta udalaren egoitza elektronikoan ere, esteka honen bidez:

https://cascante.sedelectronica.es/transparency/d0f9b9c9-011c-4545-93a3-e04e2315656f/

Cascanten, 2026ko irailaren 25ean.–Alkatea, Alberto Añón Jiménez.

Iragarkiaren kodea: L2612705