2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BERA
Mendiko pista eta bideen erabilera arautzen duen udal ordenantzaren aldaketa. Hasierako onespena
Berako Udalak, 2026ko irailaren 15ean egindako osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Mendiko pista eta bideen erabilera arautzen duen udal ordenantzaren aldaketa, espedientean ageri den edukiarekin.
Espedientea jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten; hori guztia, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatutakoari jarraikiz.
Jendaurreko epean alegaziorik aurkezten ez bada, ordenantza behin betikoz onetsita geldituko da eta testu osoa Nafarroako Aldizkari Ofizialean emanen da argitara.
Beran, 2026ko irailaren 16an.–Alkatea, Aitor Elexpuru Egaña.
Iragarkiaren kodea: L2612331