200. ALDIZKARIA - 2026ko urriaren 8a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BEIRE

Udal ordenantza, ibilgailuen trafikoa eta zirkulazioa arautzen dituena. Hasierako onespena

Beireko Udalak, 2026ko irailaren 21ean egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Beiren ibilgailuen trafikoa eta zirkulazioa arautzen dituen udal ordenantza.

Onetsitako aldaketa jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten, eta aurkez ditzaten erreklamazioak, kexak edo oharrak. Hori dena, jarraikiz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325 artikuluari (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Jendaurreko epea inork alegaziorik egin gabe iragaten bada, behin betiko onetsirik geldituko da Beiren trafikoa eta zirkulazioa arautzen dituen udal ordenantzan egindako aldaketa, eta osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Beiren, 2026ko irailaren 21ean.–Alkatea, María Pilar Sánchez Ongay.

Iragarkiaren kodea: L2612728