200. ALDIZKARIA - 2026ko urriaren 8a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BAZTAN

Egurraren besterengarritasun-adierazpena zuzeneko salmentarako. Jendaurreko informazioa

Baztango Udaleko Tokiko Gobernu Batzordeak, 2026ko irailaren 17an egindako bilkuran, 4.1. puntuan erabaki zuen Oronoz-Mugairiko Zunda Etxea zaharberritzeko lanetan ateratako egurraren besterengarritasuna deklaratzea. Besterengarritasun-adierazpenaren xedea zuzenezko salmenta da.

Espedientea jendaurrean paratzea 15 eguneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, aztertu eta bidezko alegazioak aurkez daitezen.

Baztanen, 2026ko irailaren 17an.–Alkatea, Fernando Anbustegi Goñi.

Iragarkiaren kodea: L2612578