200. ALDIZKARIA - 2026ko urriaren 8a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OIBAR

Aldaketa, APR-2 unitateko urbanizazio-proiektuan. Hasierako onespena

Alkatearen 2026ko irailaren 21eko 132/2026 Ebazpenaren bidez, hasiera batez onetsi da Aibarko APR-2 unitateko urbanizazio-proiektua aldatzea. Aldaketa Itaroa, Servicios de Arquitectos SLPk sustatu du.

Espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen. Hori dena, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 74. artikuluarekin (foru-dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Epe hori iragaten bada inork alegaziorik aurkeztu gabe, dagokion organoak behin betiko onetsitzat joko du.

Oibarren, 2026ko irailaren 21ean.–Alkatea, Francisco Javier Martínez Aldunate.

Iragarkiaren kodea: L2612586