200. ALDIZKARIA - 2026ko urriaren 8a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

ZANGOZAKO ESKUALDEKO ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

Deialdia, uraren ataleko arduradun teknikoen lanpostua (B maila) aldi baterako kontratazioarekin betetzeko izangaien zerrenda bat osatzeko hautaproben bidez

Mankomunitateko buruaren 2026ko irailaren 23ko ebazpen baten bidez, honako deialdi hau onetsi da:

Deialdia, uraren ataleko arduradun teknikoen lanpostua (B maila) aldi baterako kontratazioarekin betetzeko izangaien zerrenda bat osatzeko hautaproben bidez, Zangozako Eskualdeko Zerbitzuen Mankomunitatean sortzen diren beharrei erantzute aldera.

Deialdiaren testu osoa kontsultatzen ahalko da bai Mankomunitatearen web-orrian (www.comarcasanguesa.es) bai Mankomunitatearen egoitzan (Kale Nagusia 9-11, Zangoza).

Eskaerak aurkezteko epea 15 egun naturalekoa izanen da, iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Zangozan, 2026ko irailaren 23an.–Mankomunitateko burua, Aitor Sola Ochotea.

Iragarkiaren kodea: L2612655