200. ALDIZKARIA - 2026ko urriaren 8a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

MONTEAGUDOKO, BARILLASKO ETA TULEBRASKO UDALEN BATASUNA

Oposizioa, administrari-ofizialaren plaza bat betetzeko. Izendapen-proposamena

Deialdia argitara eman zen 2026ko 108. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, ekainaren 4an.

Kalifikazio-epaimahaiak Raquel Serrano Arriazu izendatzeko proposamena egin du.

Proposatutako izangaiak 30 egun naturaleko epea izanen du, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, deialdiaren zazpigarren oinarriaren bigarren atalean aipatzen diren agiriak aurkezteko (deialdia 2026ko 108. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, ekainaren 4an).

Aplikatzekoa den araudia: 113/1985 Foru Dekretuaren 25. artikulutik 35.era (foru dekretu horren bidez onetsi zen Nafarroako Administrazio Publikoetan sartzeko Erregelamendua).

Monteagudon, 2026ko irailaren 23an.–Alkatea, Marisa Jimenez Tarazona.

Iragarkiaren kodea: L2612667