2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
IRUNBERRIKO GIZARTE ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA
Oposizioa, terapeuta okupazionalaren plaza bat betetzeko. Onartuen behin betiko zerrenda, eta azterketa eguna eta tokia
Irunberriko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateko buruaren 2026ko otsailaren 4ko ebazpen baten bidez (42. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, otsailaren 26an), deialdi bat onetsi zen terapeuta okupazionalaren plaza bat betetzeko, oposizio bidez eta txanda irekiko hautapen-prozesua eginez, bat etorriz gai horretaz ezarririk dagoenarekin Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bateginean (abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren bidez onetsia), hura garatzeko eta aplikatzeko eman zen Nafarroako Administrazio Publikoetan sartzeko Erregelamenduan, aplikagarriak diren gainerako arauetan eta deialdiaren oinarrietan beretan.
Eskabideak aurkezteko epea amaiturik, eta deialdiaren 4.1 oinarrian ezarritakoarekin bat, izangai onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda onetsi zen Irunberriko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateko buruaren apirilaren 17ko ebazpen baten bidez, eta agindu zen argitara zedila Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Irunberriko Udalaren iragarki-taulan eta egoitza elektronikoan. Behin-behineko zerrenda 84. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, apirilaren 30ean.
Erreklamazioak aurkezteko epea amaituta, ikusi da alegazioak jarri dituztela Ángela Álvarez Medranok eta Ana María Santos Jiménezek. Ikusi da biek aurkeztu dutela deialdiaren 3.1 oinarriak eskatzen den I. eranskina (deialdian sartuta dago, eta egoitza elektronikoan eskuratzen ahal da).
Horiek horrela, Irunberriko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateko buruak, irailaren 29an emandako 24/2026 Ebazpenaren bidez, honako hau
EBATZI DU:
Lehena.–Baiestea Ángela Álvarez Medranok eta Ana María Santos Jiménezek jarritako alegazioak, I. eranskina aurkeztu baitute.
Bigarrena.–Izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onestea honako deialdi honetarako: terapeuta okupazionalaren plaza bat betetzeko deialdia, oposizio bidez eta txanda irekiko hautapen-prozesua eginez. Zerrenda I. eranskinean ageri da.
Hirugarrena.–Izangaiei ohartaraztea oposizioaldiko lehenengo eta bigarren ariketak azaroaren 7an eginen direla, 09:00etan, Irunberriko gizarte-etxean (Klaustro plaza 10, Irunberri).
Laugarrena.–Ebazpen hau igortzea epaimahaikideei, eta agintzea argitara dadila Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Irunberriko Udalaren iragarki-taulan eta egoitza elektronikoan.
Ebazpen honen aurka, hautara, errekurtso hauetako bat aurkezten ahal da:
A) Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.
B) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Administrazioarekiko Auzien Epaitegi edo Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.
C) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten denetik hasita.
Irunberrin, 2026ko irailaren 21ean.–Mankomunitateko burua, Begoña Gogorcena Marín.
I. ERANSKINA.–Izangai onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda, honako deialdi honetarako: terapeuta okupazionalaren plaza bat betetzeko deialdia, oposizio bidez eta txanda irekiko hautapen-prozesua eginez
Izangai onartuak:
AGUIRRE ARRESE, MARIA
ALASTUEY PEREZ, ISABEL
ALVAREZ MEDRANO, ANGELA
CACERES SADABA, SANDRA
EGAÑA ESNOZ, OHIANE
FERNANDEZ OYON, LORENA
FERRA GARCIA, JOSE DANIEL
FRANCES PEÑA, ISABEL
GARCIA PEREZ, NATALIA
LIGERO DEL CABO, MARIA PILAR
MERINO IBAÑEZ, MARIA FE
PEREZ HEVIA, PELAYO
SANTOS JIMENEZ, ANA MARIA
ZUBELDIA LAFUENTE, LAURA
Iragarkiaren kodea: L2612584