2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
GARES
Oposizioa, arkitekto teknikoaren (aparejadorea) plaza bat betetzeko. Izangai onartuen behin betiko zerrenda eta lehenengo ariketaren data
Alkatearen 2026ko irailaren 16ko 454/2026 Ebazpenaren bidez, deialdi honetan onartutako izangaien behin betiko zerrenda onetsi da: oposizioa, arkitekto teknikoaren (aparejadorea) plaza bat betetzeko. Deialdia alkatearen maiatzaren 22ko 255/2026 Ebazpenaren bidez onetsi zen, eta 2026ko 113. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, ekainaren 11n.
ERABAKITZEN DU:
1. Onestea onartutakoen behin betiko zerrenda.
Izangai bazterturik ez dagoenez, behin betiko zerrenda onesten da, honela:
1. MIGUEL ÁNGEL SARRATE ADOT
2. IGNACIO SANTAMARÍA MARTÍNEZ
3. MARÍA CARMEN SOLA SORBET
4. IÑIGO FLAMARIQUE ÁLVAREZ DE EULATE
5. JUAN CARLOS SÁEZ IBÁÑEZ
6. ADRIANA SERRA ARBELOA
7. MARCELA VEGA HIGUERA
8. LAURA SOTO LUIS
9. KARMELE SÁENZ IRIGOYEN
10. ÁLVARO RODRUEJO ALONSO
11. ESTHER MARTÍNEZ RUIZ
12. ROBERTO PÉREZ OLAVE
13. MIREN BIURRUN PÉREZ
14. DAVID CHOCARRO ZUBIRI
15. IÑAKI FERNÁNDEZ CERRADA
16. IÑIGO ARAMENDIA MARTÍNEZ
17. MARÍA ISABEL GALLARDO DE TENA
18. MARÍA NIEVES GUELBENZU MEDINA
19. SAIOA MARTÍNEZ CASTELLANO
2. Finkatzea lehenengo ariketa noiz eginen den.
Lehenengo ariketa (teorikoa) 2026ko azaroaren 6an izanen da, 9:30ean, Garesko udaletxeko erabilera anitzeko gelan.
Epaimahaiak gutxienez 48 orduko aurrerapenarekin eta deialdi honen 10. oinarrian ezartzen den moduan emanen du argitara oposizioko bigarren probarako deia; bertan, proba egitera deituta dauden izangaien zerrenda emanen du, eta oposizioaren proba non, noiz eta zer ordutan eginen den adieraziko du.
Oposizioko probetarako deialdi bakarra eginen da. Izangaiek nortasun agiri nazionala eraman beharko dute edo, bestela, pasaportea edo gidabaimena. Oposiziotik kanpo geldituko dira iragarritako egun, ordu eta lekuan agertzen ez direnak edo aipatutako agirien bidez nor diren frogatzen ez dutenak.
Oposizioko lehen ariketa guztiz bukatzen denetik bigarrena hasi arte gutxienez ere 72 ordu iraganen dira, eta gehienez ere berrogeita bost egun natural.
Kalifikazio-epaimahaiak Garesko Udalaren web-orrian (www.puentelareina-gares.es) emanen ditu argitara, behar den denboraz, oposizioko probak egiteari lotutako ohartarazpenak.
Argitara ematen da, orok jakin dezan eta behar diren ondorioak izan ditzan.
Garesen, 2026ko irailaren 16an.–Alkatea, Itziar Imaz Artazcoz.
Iragarkiaren kodea: L2612410