1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak
3155/2026 EBAZPENA, irailaren 28koa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionarioak izendatzen dituena, Anestesia eta Erreanimazioko arloko fakultatibo espezialisten lanpostuan aritzeko, eta plaza esleitzen diena.
Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen urriaren 9ko 1920E/2025 Ebazpenaren bidez, deialdi bat onetsi zen Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko arloko fakultatibo espezialisten 94 plaza betetzeko oposizio bidez eta oposizio-lehiaketa bidez; horien artean Anestesia eta Erreanimazioko arloko fakultatibo espezialisten zazpi plaza daude, oposizio-lehiaketa bidez betetzekoak. Deialdi hori 2025eko 218. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urriaren 31koan.
Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Profesionalen zuzendariaren abenduaren 18ko 3030E/2025 Ebazpenaren bidez, onartutako eta baztertutako izangaien behin betiko zerrenda onetsi zen. Ebazpen hori deialdiaren web-fitxan argitaratu zen 2025eko abenduaren 18an.
Oposizioaldia bukatuta, 2026ko irailaren 3an, deialdiaren web-fitxan argitara eman zen deialdiko betebeharrak betetzen dituzten izangaien artean puntuaziorik handienak lortu dituzten izangaien aldeko izendapen proposamena.
María del Mar Soria Lozano andreak eta Ana Isabel Fernández Herrero andreak ez zuten aurkeztu eskatutako dokumentazioa. Beraz, 2026ko irailaren 18an, deialdiaren web-fitxan argitara eman zen proposamen osagarri bat, puntuazio handiena zuten eta deialdian eskatutako baldintzak betetzen zituzten hurrengo izangaiak izendatzeko.
Aurkeztutako dokumentazioa azterturik eta eskatzen diren betebeharrak betetzen dituztela egiaztatu ondoren, bidezkoa da izendapena egitea eta plazak esleitzea.
Horrenbestez, eta otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,
EBATZI DUT:
1. Honako izangai hauek Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionario izendatzea, Anestesia eta Erreanimazioko arloko fakultatibo espezialisten lanpostuan aritzeko:
–Txanda irekia:
SÁENZ ABÓS, FRANCISCO JAVIER
HUALDE ALGARRA, ANDREA
JACA ARTIEDA, MAIALEN
LARA JIMÉNEZ, ANDREA
POLA JIMÉNEZ, ALEJANDRA MARÍA
ISIDRO LÓPEZ, GUILLERMO
GRASA CIRIA, CELIA
2. Plaza hutsak esleitzea, bat etorriz I. eranskinean xedatuta dagoenarekin.
3. Izendatutako izangaiek 2026ko urriaren 9an hartu beharko dute plazaren jabetza.
Plazaren jabetza hartzen ez dutenek, behar bezala justifikatutako ezinbesteko kasuetan izan ezik, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako funtzionario izateko eskubide guztiak galduko dituzte.
4. Ebazpen hau igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzura (Langileriaren eta Lan Harremanen Zuzendariordetzara, Nafarroako Ospitale Unibertsitarioko Langileriaren eta Lan Harremanen Zerbitzura eta Tuterako Osasun Barrutiko Langileriaren Kudeaketarako Atalera) eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Langileriaren Prozedurak Kudeatzeko Zerbitzura, Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzura eta Egiturako, Plantillako eta Langileen Aldi Baterako Kontratazioetako Zerbitzura, eta interesdunei jakinaraztea, eta adieraztea ebazpen honen kontra gora jotzeko errekurtsoa paratzen ahalko dela, Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluekin bat etorriz.
5. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea, kontuan izanik argitalpen horrek jakinarazpenaren ondorio berberak izanen dituela, hala ezartzen baitu 45. artikuluan Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legeak.
Iruñean, 2026ko irailaren 28an.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Gloria Arancón Largo.
I. ERANSKINA.–PLAZAK
TXANDA | DEITURAK ETA IZENA | PLAZA | ARAUBIDE JURIDIKOA | ZENTROA | HERRIA |
IREKIA | SÁENZ ABÓS, FRANCISCO JAVIER | 70014 | FUNTZIONARIOA | NAFARROAKO OSPITALE UNIBERTSITARIOA | IRUÑA |
IREKIA | HUALDE ALGARRA, ANDREA | 63193 | FUNTZIONARIOA | NAFARROAKO OSPITALE UNIBERTSITARIOA | IRUÑA |
IREKIA | JACA ARTIEDA, MAIALEN | 67193 | FUNTZIONARIOA | NAFARROAKO OSPITALE UNIBERTSITARIOA | IRUÑA |
IREKIA | LARA JIMÉNEZ, ANDREA | 73688 | FUNTZIONARIOA | NAFARROAKO OSPITALE UNIBERTSITARIOA | IRUÑA |
IREKIA | POLA JIMÉNEZ, ALEJANDRA MARÍA | 73689 | FUNTZIONARIOA | NAFARROAKO OSPITALE UNIBERTSITARIOA | IRUÑA |
IREKIA | ISIDRO LÓPEZ, GUILLERMO | 73687 | FUNTZIONARIOA | NAFARROAKO OSPITALE UNIBERTSITARIOA | IRUÑA |
IREKIA | GRASA CIRIA, CELIA | 73379 | FUNTZIONARIOA | REINA SOFÍA OSPITALEA | TUTERA |
Iragarkiaren kodea: F2612805