2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
LESAKA
Oposizio-lehiaketa, zaintzaile gerontologikoen 8 plaza betetzeko Andra Mari egoitzan. Izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda eta probak hasteko tokia, eguna eta ordua
Lesakako Udaleko alkate udalburuak 680/2026 Ebazpena eman zuen, 2026ko irailaren 21ekoa. Honako hau dio:
1. Izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onestea Lesakako Andra Mari egoitzan zaintzaile gerontologikoen 8 plaza oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdian:
Izangai onartuak:
IZEN-DEITURAK | EUSKARA MAILA FROGATUA |
BAÑOS SANCHEZ, SUSANA | EZ |
COSTA BISPO, MARCELLY | EZ |
DOS SANTOS GOMES, LISETE | EZ |
GONZALEZ GONZALEZ, ANA MARIA | EZ |
GOMEZ ALFARO, NERY LISETH | EZ |
HERNANDEZ HERNANDEZ, KARLEN JANETH | EZ |
INDACOECHEA LEIZA, NAGORE | EZ |
MAIZ BAÑOS, EKAITZ | EZ |
OCHANDORENA BALEZTENA, MARIA JOSE | EZ |
PASTORIZA SANTOS, OLAIA | EZ |
SANCHEZ GARCIA, ARACELI | EZ |
Izangai baztertuak: inor ere ez.
2. Hauexek izanen dira hautapen-prozesuko probak egiteko tokiak eta egunak:
–Euskara proba: 2026ko urriaren 16an, 09:30ean.
–Lehenbiziko proba (teoriko-praktikoa): 2026ko urriaren 26an, 10:00etan.
–Tokia: Lesakako udaletxea (Plaza Zaharra 1, Lesaka).
3. Ebazpen hau igortzea epaimahaikideei, eta agintzea argitara dadila Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki-taulan eta egoitza elektronikoan, behar diren ondorioak izan ditzan.
Ebazpenaren aurka errekurtso hauetako bat aurkezten ahal da, hautara:
a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.
b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Administrazioarekiko Auzien Epaitegi edo Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.
c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten denetik hasita.
Lesakan, 2026ko irailaren 21ean.–Alkate udalburua, Ladis Satrustegui Alzugaray.
Iragarkiaren kodea: L2612577