200. ALDIZKARIA - 2026ko urriaren 8a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

LESAKA

Oposizio-lehiaketa, sukaldarien hiru plaza betetzeko Andra Mari egoitzan. Onartuen eta baztertuen behin betiko zerrenda eta probak hasteko tokia, eguna eta ordua

Lesakako Udaleko alkate udalburuak 679/2026 Ebazpena eman zuen, 2026ko irailaren 21ekoa. Honako hau dio:

1. Onartutako eta baztertutako izangaien behin betiko zerrenda onestea Lesakako Andra Mari Egoitzan sukaldarien hiru plaza oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdian:

Izangai onartuak:

IZENA ETA ABIZENAK

EUSKARA MAILA FROGATUA

ETXEBERRIA MURILLO, RAUL

BAI

MIHALCEA, ECATERINA

EZ

MICHELENA CHOPERENA, MARIA LOURDES

BAI

RIOBO BARRERO, IVAN

EZ

OIARTZABAL LARRALDE, ANE

BAI

Izangai baztertuak: inor ere ez.

2. Hauexek izanen dira hautapen-prozesuko probak egiteko tokiak eta egunak:

–Euskara proba: 2026ko urriaren 16an, 9:30ean.

–Lehenbiziko proba (teoriko-praktikoa): 2026ko urriaren 26an, 10:00etan.

–Tokia: Lesakako udaletxea (plaza Zaharra 1, Lesaka).

3. Ebazpen hau igortzea epaimahaikideei, eta agintzea argitara dadila Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki-taulan eta egoitza elektronikoan, behar diren ondorioak izan ditzan.

Ebazpenaren aurka errekurtso hauetako bat aurkezten ahal da, hautara:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Administrazioarekiko Auzien Epaitegi edo Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten denetik hasita.

Lesakan, 2026ko irailaren 21ean.–Alkate udalburua, Ladis Satrustegui Alzugaray.

Iragarkiaren kodea: L2612576