200. ALDIZKARIA - 2026ko urriaren 8a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

BARASOAIN

Oposizio-lehiaketa, bete dadin administrari laguntzaileen plaza bat

Alkatetzaren irailaren 11ko 59/2020 Ebazpenaren bidez, onetsi dira deialdi baten oinarriak, bete dadin administrari laguntzaileen plaza bat, hautaprobak eginez eta oposizio-lehiaketa bidez, jarduteko lan-kontratudun finkoen araubidean, Barasoaingo Udalaren zerbitzura.

Alkatearen ebazpen honen aurka, errekurtso hauetako bat aurkez daiteke, hautara:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza eman duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zeina zuzendu behar baitzaio Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari, bi hilabeteko epean, errekurtsoaren xedeko egintza edo erabakia jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, errekurtsoaren xedeko egintza edo erabakia argitaratu edo jakinarazten denetik hasita.

Argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan.

Barasoainen, 2026ko irailaren 11n.–Alkatea, Silvia Arrastia Arricibita.

DEIALDI BATEN OINARRIAK, BETE DADIN ADMINISTRARI LAGUNTZAILEEN PLAZA BAT, HAUTAPROBAK EGINEZ ETA OPOSIZIO-LEHIAKETA BIDEZ, JARDUTEKO LAN-KONTRATUDUN FINKOEN ARAUBIDEAN, BARASOAINGO UDALAREN ZERBITZURA

1. oinarria. Arau orokorrak.

1.1. Deialdi honen xedea da betetzea administrari-ofizialaren lanpostu bat, lan-kontratudun finkoen araubidean, oposizio-lehiaketa bidez, jarduteko Barasoaingo Udalaren bulegoetan. Hiru zenbakia du Barasoaingo Udalaren plantilla organikoan.

Era berean, eta 9. oinarrian ezarritakoarekin bat, deialdi honen xedea da izangaien zerrenda bat eratzea, probak gainditu bai baina hautapen prozeduran lanposturik lortzen ez duten izangaiekin, administrari-laguntzaileen lanpostua betetzeko aldi baterako.

1.2. Izendapenaren bidez, Barasoaingo Udaleko lan-kontratudun finko bihurtuko da izendatua,ondorio guztietarako, plazaz jabetzen den egunetik hasita, eta alta emanen zaio Gizarte Segurantzaren Araubide Orokorrean.

1.3. Lanpostuak izanen ditu Nafarroako administrazio publikoen zerbitzuko langileei dagozkien D mailako ordainsariak, bai eta plantilla organikoan ezarritako ordainsari osagarriak ere.

1.4. Urteko lanaldia izanen da Udalaren bulegoetako gainerako langileek duten bera, eta zerbitzuaren beharretara egokituko da; beraz, Udalak noiznahi aldatzen ahalko du.

1.5. Bete beharreko eginkizunak egokiak izanen dira deialdiko plazen kategoria eta mailarako, eta, besteak beste, aipamen hutsez eta beste batzuk baztertu gabe, honako hauek izanen dira:

–Jendeari arreta ematea, eta administrari-laguntzaileek udal bulegoetan betetzen dituzten eginkizun guztiak.

–Administrari laguntzaile bati dagozkion eginkizun guztiak, betearazpen lanak barne.

–Bere lanpostuarekin zerikusia duten beste eginkizun batzuk, Barasoaingo Udalak agintzen dizkionak.

2. oinarria. Izangaiek bete beharrekoak.

2.1. Oposizio-lehiaketa honetan onartuak izateko, izangaiek baldintza hauek bete beharko dituzte, eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean:

a) Espainiar nazionalitatea izatea, edo Europar Batasuneko estaturen batekoa, edo langileen joan-etorri askea aplikatzen duen estaturen batekoa, jarraikiz Europako Erkidegoak sinatu eta Espainiako Estatuak berretsitako nazioarteko tratatuei.

Parte hartzen ahal dute, orobat, espainiarren eta Europar Batasuneko beste estatuetako herritarren ezkontideek, edo aipatutako nazioarteko tratatuen aplikazio eremuan sartutako estatuetako herritarren ezkontideek, baldin zuzenbidez bananduta ez badaude; halaber, haien ondorengoek eta ezkontidearenek, baldin zuzenbidez bananduta ez badaude, hogeita bat urtetik beherakoak badira edo, hortik gorakoak izanez gero, haien kontura bizi badira.

b) Hamasei urte beteak izatea eta ez gainditzea erretiroa nahitaez hartzeko ezarritako gehieneko adina.

c) Titulu hauetako bat izatea gutxienez: Eskola Graduatua, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako graduatu titulua, Oinarrizko Lanbide Heziketakoa, lehen mailako Lanbide Heziketakoa, edo horietako baten baliokidea. Bestela, eskabideak aurkezteko azken egunerako titulu horietako bat lortzeko baldintzetan egotea.

Atzerrian lortutako tituluak baldin badira, homologazioaren frogagiria eduki beharko da.

d) Behar den gaitasun fisiko eta psikikoa izatea, bete behar diren eginkizunetan aritzeko.

d) Desgaitua edo gabetua ez egotea eginkizun publikoetan jarduteko, eta ez egotea kendua administrazio publikoren baten zerbitzutik.

Espainiako nazionalitatea ez dutenek, baldin parte hartu nahi badute, aurkeztu beharko dute zinpeko aitorpen edo hitzemate bat, adierazteko inongo diziplina-zehapenik edo kondena penalik ez diela galarazten beren estatuko funtzio publikoan sartzea.

e) Barasoaingo Udalaren kontuan (3.6.4 oinarrian zehaztua) 10 euro sartzea, azterketa-eskubideak ordaintzeko.

2.2. Plaza eskuratzen duen izangaiak baldintza horiek frogatu beharko ditu deialdi honen 7. oinarrian ezarritako epean eta moduan. Eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean bete beharko ditu, eta mantendu, hautapen prozesuak iraun bitartean, izendapena egin arte.

3. oinarria. Eskabideak.

3.1. Honela aurkez daitezke deialdian parte hartzeko eskabideak: aurrez aurre, Udalaren bulegoetan, astelehenetik ostiralera, 11:30etik 13:00etara, edo urriaren 1eko 39/2015 Legeak gaitutako erregistroen bidez (lege horrek hizpide du Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidea), edo telematikoki, Udalaren web-orriko egoitza elektronikoaren bidez (www.barasoain.net); deialdirako eskabidea deskargatu daiteke, "eskabide eredua" baliatuz, eta bidali, horretarako diseinatutako "eskabide orokorraren" bidez.

3.2. Desgaitasun aitortua duten izangaiek egokitzapenak eskatzen ahalko dituzte, denbora eta baliabideen aldetik, ariketak egiteko, hala behar izanez gero. Halakoetan, eskabidean adierazi beharko dute, beste orrialde batean, zer nolako desgaitasuna duten eta zer egokitzapen eskatzen dituzten. Horretarako, izangaiak egokitzat jotzen duen dokumentazioa aurkezten ahalko du, eskabidea aurkeztean.

3.3. Hogeita hamar egun naturaleko epean aurkeztu beharko dira deialdian parte hartzeko eskabideak, deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Eskabideak aurkezteko epea luzaezina da.

3.4. Eskabideak aurkez daitezke egoitza elektronikoko izapidearen bidez, edo aurrez aurre erregistroan, lehen aipatutako udal bulegoetan, eta, haietan, izangaiek adierazi beharko dute betetzen dituztela eskatutako baldintza guztiak, eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean.

3.5. Izangaiek alegatu beharko dituzte kalifikazio-epaimahaiak baloratu beharreko merezimenduak, deialdi honen 6. oinarriaren arabera.

Baldin dokumentazio hori aurkezten ez bada eskabideetarako ezartzen diren epean eta moduan, merezimenduak ez dira baloratuko.

3.6. Eskabidearekin batera aurkeztu beharreko agiriak. Eskabidea aurkezteko unean, izangaiek agiri hauek aurkeztu beharko dituzte, kasuaren arabera:

3.6.1. Nortasun agiri nazionala edo pasaportea, indarrean.

Europar Batasuneko beste estatuetako izangaien kasuan, jatorrizko herrialdeko nortasun agiri balioduna, indarra duena, non agertuko baita titularraren nazionalitatea, edo pasaportea.

Pasaportea eta Europar Batasunean bizi den baten ahaide izatearen txartela aurkeztu beharko dute Espainiako herritarren ezkontideek eta Europar Batasuneko beste estatu bateko herritarren ezkontideek, herritar horien ondorengoek eta –zuzenbidez bananduta ez badaude– ezkontidearen ondorengoek, baldin 21 urtetik beherakoak badira, edo hortik gorakoak, baldin haien kontura bizi badira; betiere, ez badira Europar Batasuneko estatu bateko herritarrak (hala izanez gero, aurreko apartatuan azaldutako dokumentazioa aurkeztu beharko dute).

3.6.2. Deialdiko 2. oinarrian eskatzen diren tituluetako baten kopia, edo titulua lortzeko eskubideak ordaindu izana frogatzen duen gordekinarena, edo, bidezkoa denean, ziurtagiri bat, frogatzen duena titulua eskuratzeko moduan dagoela eskabideak aurkezteko epea bukatu aurretik.

3.6.3. Jatorrizko ziurtagiriak, frogatzen dituztenak izangaiak lehiaketaldian aurkeztutako merezimenduak.

3.6.4. 10 euro ordaindu izanaren frogagiria, azterketarako eskubideak izateko. Zenbateko hori ordaintzeko, diru-sarrera edo banku-transferentzia egin beharko da honako kontu hauetan:

–Caixabank: ES89 2100 5078 2521 0003 2955.

–Rural Kutxa: ES14 3008 0064 9607 1296 4113.

Ordainagirian nahitaez adierazi beharko dira honako datu hauek:

–Izangaiaren izen-deiturak.

–Kontzeptua: admin. laguntz. azterketa.

Azterketa eskubideen tasa ordaintzen ez bada, izangaia baztertu eginen da.

3.7. Ofizioz edo interesdunak eskaturik zuzentzen ahalko dira eskabidean atzematen diren akats materialak edo egitezkoak, noiznahi.

3.8. %33ko desgaitasuna edo handiagoa duten izangaiek, hura frogatzeko, agiri hauetako bat aurkeztu behar dute:

–IMSERSOk edo autonomia-erkidegoan eskumena duen organoak emandako ziurtagiria.

–Gizarte Segurantzako Institutu Nazionalaren ebazpena, prestazio bat jasotzeko eskubidea onartzen diona, hauetakoren bat izateagatik: ezintasun iraunkor osoa, ezintasun iraunkor absolutua edo baliaezintasun handia.

3.9. Aski izanen da agirien kopia soilak aurkeztea, baina baldin aurkeztutako datuak edo agiriak okerrak edo faltsuak badira, eskatuko dira behar diren erantzukizun penal, zibil edo administratiboak.

4. oinarria. Izangaien onarpena eta erreklamazioak.

Onartzeko betebehar gisa ezartzen da 2. oinarrian ezarritako baldintzak betetzea, eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunerako, epe barnean aurkeztea, eskatutako gainerako dokumentazioarekin batera, eta azterketa eskubideak ordaintzea.

4.1. Eskabideak aurkezteko epea buruturik, Barasoaingo Udaleko alkate udalburuak ebazpen bat emanen du, onesteko izangai onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda, eta aginduko du argitara dadila Barasoaingo Udalaren iragarki-taulan eta webguneko (www.barasoain.net) egoitza elektronikoko iragarki-taulan.

4.2. Izangai baztertuek 10 egun balioduneko epea izanen dute, behin-behineko zerrenda argitaratu ondotik, erreklamazioak aurkezteko eta, akatsik egin badute, haiek zuzentzeko.

4.3. Erreklamazioetarako epea bukatutakoan eta horiek ebatzi ondotik, alkate udalburuak ebazpen bat emanen du, onesteko onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda, eta aginduko du argitara dadila Barasoaingo Udalaren iragarki-taulan eta webguneko (www.barasoain.net) egoitza elektronikoko iragarki-taulan.

Ez badago izangai bazterturik behin-behineko zerrendan, zerrenda behin betikoa bihurtuko da.

4.4. Azterketa eskubideak ez dira itzuliko, baldin izangaiak bazterturik gelditzen badira izangaiei berei egozten ahal zaien arrazoi batengatik.

4.5. Izangai onartuen zerrendan agertzeak ez du esan nahi bertan ageri direnei aitortzen zaienik betetzen dituztela ebazpen honen bidez iragartzen den prozeduran eskatutako baldintzak. Baldin eta, hautapen-prozedura gainditu ondoren, izangaiek aurkeztu beharreko agiriak aztertzen direnean, egiaztatzen bada ez dutela baldintzaren bat betetzen, interesdunek galduko dituzte prozedura honetan parte hartzeagatik dituzten eskubide guztiak, galarazi gabe faltsukeria dela-eta dagozkien erantzukizun penal, zibil edo administratiboak.

4.6. Izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onesten duen ebazpenean zehaztuko da oposizioaldiko lehen proba non, noiz eta zer ordutan eginen den. Ondoren, epaimahaiak gainerako ariketak egiteko iragarkiak argitaratuko ditu, behar denean, iragarkiak argitaratuz Barasoaingo Udalaren iragarki-taulan eta Udalaren web-orriko (www.barasoain.net) egoitza elektronikoan, iragarki-taulan.

5. oinarria. Kalifikazio-epaimahaia.

5.1. Hauek izanen dira kalifikazio-epaimahaiko kideak:

Epaimahaiburua: Silvia Arrastia Arricibita, Barasoaingo Udaleko alkate udalburua.

Ordezkoa: Rafael León Echaide, Barasoaingo Udaleko lehen alkateordea.

Epaimahaikidea: Eva Salinas Urra, Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioko administrari-ofiziala.

Ordezkoa: Ana Laborda Cano, Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioko administrari-ofiziala.

Epaimahaikidea: M.ª Cruz Blanco Muruzábal, Orbaibarko Administrazio Zerbitzuen Batasuneko administrari laguntzailea.

Ordezkoa: Cristina Arregui Pérez, Orbaibarko Administrazio Zerbitzuen Batasuneko administrari laguntzailea.

Epaimahaikidea: Blanca Goñi Allo, Tebas-Muru Artederretako Udalen Batasuneko administrari-ofiziala.

Ordezkoa: Rosario Murillo González, Leozko Udaleko administrari-ofiziala.

Epaimahaikide eta idazkaria: Marta Valencia Lara, Barasoaingo Udaleko alkatea.

Ordezkoa: Unai Labat Sánchez, Leozko Udaleko idazkaria.

5.2. Kalifikazio-epaimahaiko kideek parte hartzeari uko egin beharko diote, eta organo deitzaileari horren berri eman, baldin badaude urriaren 1eko 40/2015 Legearen 23. artikuluan abstentziorako aipatzen diren egoeretako batean (Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko Legea).

5.3. Izangaiek, halaber, zilegi dute mahaikideak errekusatzea, egoera horietako bat gertatzen denean.

Epaimahaia aldatzen bada, abstenitzeko eta errekusatzeko ezarritako arrazoiak direla eta, horren berri emanen da, izangai onartuen eta baztertuen zerrendekin batera.

5.4. Epaimahaia eratu beharko da hautaprobak hasi baino lehen, eta, haren eraketak eta jardunak balioa izan dezaten, kide guztien gehiengo osoa bildu beharko da gutxienez.

Halaber, epaimahaiaren eraketak balio izateko, bertan egon beharko dute, betiere, epaimahaiburuak eta idazkariak edo haien ordezkoek.

5.5. Epaimahaiak gehiengoz ebatziko ditu deialdiko oinarrien interpretazioari eta aplikazioari buruz sortzen diren auzi guztiak.

5.6. Epaimahaiak aholkulari adituen laguntza jaso dezake, proba guztietan edo haietako batzuetan. Aholkulari horiek beren espezialitate teknikoetan baizik ez dira ariko, eta epaimahaiari horietan bakarrik emanen diote laguntza.

6. oinarria. Oposizio-lehiaketaren nondik norakoa.

6.1. Oposizio-lehiaketa bi alditan eginen da, oposizioaldia lehenbizi, eta lehiaketaldia gero.

6.2. Oposizioa 2026ko irailetik aurrera hasiko da.

6.3. Lehiaketaldia ez da baztertzailea izanen, oposizioaldiaren ondotik izanen da, oposizioaldia gainditu dutenentzat bakarrik, eta 30 puntu lortzen ahalko dira gehienez, baremo honen arabera:

6.3.a) Nafarroako toki-erakunde batentzat administrari laguntzaileen lanetan emandako urte bakoitzeko: 1,5 puntu, lanean egindako urte bakoitzeko.

6.3.b) Gainerako administrazio publikoentzat administrari laguntzaileen lanetan emandako urte bakoitzeko: 0,75 puntu, lanean egindako urte bakoitzeko.

Lanaldi partzialean emandako zerbitzuen kasuan, denbora horri proportzioan dagokion puntuazioa emanen zaio, benetan emandako zerbitzuen arabera.

Urteen kopurua osoa ez bada, puntuazio proportzionala emanen zaie izangaiei, zerbitzuan emandako egunen arabera, eta aldi berean egindako zerbitzuak ez dira bi aldiz baloratuko.

Aurreko apartatuen batura ez da izanen 30 puntu baino handiagoa.

6.3.c) Lehiaketaldia bukatutakoan, epaimahaiak jendaurrean jarriko du izangaiek lortutako puntuazioa, Barasoaingo Udalaren iragarki-taulan eta Udalaren webguneko egoitza elektronikoan, iragarki-taulan, eta bertan zehaztuko da izangai bakoitzak lehiaketaldian lortutako puntuak. Izangaiek alegazioak aurkezten ahalko dituzte behin-behineko kalifikazio horien aurka, bost egun naturaleko epean, Barasoaingo Udalaren egoitza elektronikoan, "eskabide orokorra" izapidearen bidez, eta aurrez aurre, eskabide orokorraren bidez, Udalaren bulegoetan, lehen adierazitako egun eta ordutegietan.

6.4. Oposizioaldian ondotik adierazten diren ariketak egin beharko dira, gutun-azal itxien sistemaren bitartez:

6.4.1. Lehenbiziko proba: proba teorikoa; bertan, test moduko 70 galderari erantzun beharko zaie, idatziz, ordu eta erdian gehienez. Proba baztertzailea izanen da. Galderak izanen dira deialdi honen II. eranskineko gai-zerrendako gaiei buruzkoak. Galdera bakoitza 0,5 punturekin baloratuko da gehienez; hiru erantzun izanen ditu aukeran, baina bat bakarra izanen da zuzena. Oker emandako erantzun bakoitzeko, kenduko da zuzen erantzundakoaren balioaren laurdena (0,125). Hutsik utzitako galderengatik ez da deus kenduko.

Ariketa honengatik 35 puntu emanen dira gehienez, eta 17,5 puntu gutxienez eskuratu beharko dira gainditzeko.

6.4.2. Bigarren proba: praktikoa. Zenbait kasu administratibo ofizial praktiko ebatzi beharko dira, oposiziogileei emanen zaizkien datuen bidez. Kasu horiek izanen dira lanpostuko zerbitzuekin zerikusia duten gaiei buruzkoak. Epaimahaiak hautatuko ditu, deialdiaren II. eranskineko gai-zerrendatik.

Epaimahaiak idatziz, ahoz edo ordenagailuz planteatzen ahalko du kasu praktiko bakoitza. Epaimahaiak, era berean, eska dezake agiria eskuz edo ordenagailuz egiteko.

Proba hau baztertzailea izanen da, eta bertan baloratuko dira alderdi gramatikalak, agiriaren aurkezpena, eta epaimahaiak emaniko datuak ongi jaso izana.

Bigarren proban 35 puntu emanen dira gehienez, eta proba gainditzeko 17,5 puntu erdietsi behar dira gutxienez.

6.5. Ariketak baztertzaileak izanen dira. Baztertuta geldituko da ariketa bakoitzari dagokion gutxieneko puntuazioa bederen eskuratzen ez duena.

6.6. Ariketa bakoitza zuzendutakoan, kalifikazio-epaimahaiak jendaurrean jarriko ditu kalifikazioen zerrenda, bai eta gutun-azal itxiak jendaurrean irekitzeko eguna eta ordua ere, Barasoaingo Udalaren iragarki-taulan eta Udalaren webguneko (www.barasoain.net) egoitza elektronikoko iragarki-taulan.

6.6. Epaimahaiak jendaurrean jarriko ditu gutun-azal itxiak irekitakoan izandako behin-behineko emaitzak, Barasoaingo Udalaren iragarki-taulan eta Udalaren webguneko (www.barasoain.net) egoitza elektronikoko iragarki-taulan. Izangaiek alegazioak aurkezten ahalko dituzte behin-behineko kalifikazio horien aurka, bost egun naturaleko epean, Barasoaingo Udalaren egoitza elektronikoan, "eskabide orokorra" izapidearen bidez, eta aurrez aurre, eskabidearen bidez, Udalaren bulegoetan, lehen adierazitako egun eta orduetan.

6.7. Ariketa bakoitzerako deialdi bakarra eginen da. Izangaiek agertu beharko dute aldean dutela nortasun agiri nazionala edo epaimahaiak nahikotzat jotzen duen beste identifikazio agiri bat. Oposiziotik baztertuta geldituko dira agertzen ez diren izangaiak edo aipatu dokumentuetako baten bidez nor diren frogatzen ez dutenak.

7. oinarria. Gainditu dutenen zerrenda eta izendapen proposamena.

7.1. Izangaien kalifikazioa bukaturik, epaimahaiak argitaratuko du probak gainditu dituztenen zerrenda, lortutako puntuazioaren arabera ordenatua, Barasoaingo Udalaren iragarki-taulan eta Barasoaingo Udalaren web-orriko (www.barasoain.net) egoitza elektronikoko iragarki-taulan, eta izendapen proposamen bat igorriko dio alkate udalburuari, puntuaziorik handiena lortu duen izangaiaren alde.

Guztizko puntuazioa kalkulatzeko, batuko dira lehiaketaldian eta oposizioaldian erdietsitako puntuazioak.

Berdinketarik gertatuz gero, ebatziko da oposizioaldiko bigarren ariketan puntuazio handiagoa lortu dutenen alde. Berdinketak bere horretan jarraitzen badu, zozketa publikoa eginen da.

Proposamen hori argitaratuko da Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Barasoaingo Udalaren iragarki-taulan eta Udalaren webguneko (www.barasoain.net) egoitza elektronikoko iragarki-taulan.

7.2. Izendapen proposamena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ondoko hogeita hamar egun naturaleko epean, proposatutako izangaiak Barasoaingo Udalaren erregistro orokorrean aurkeztu beharko ditu behar diren agiriak, frogatzeko betetzen dituela deialdian ezarritako baldintzak; zehazki, honako hauek:

a) Nortasun agiri nazionalaren fotokopia, edo izangaiaren nazionalitatea eta nortasuna frogatzen dituen beste agiri baliokide batena.

b) Deialdian eskatutako tituluaren kopia, edo hura lortzeko eskubideak ordaindu izanaren gordekinarena.

c) Osasun ziurtagiri ofiziala, frogatzen duena interesdunak ez duela eritasunik edo akats fisiko edo psikikorik, eragozten dionik lanpostuko eginkizunetan aritzea.

d) Erantzukizunpeko adierazpena, agertzen duena ez dagoela desgaitua edo gabetua eginkizun publikoetan aritzeko eta ez dutela kendu inongo administrazio publikoren zerbitzutik.

e) Zin egitea edo hitzematea begiratuko duela Nafarroako Foru Eraentza, men eginen diela Konstituzioari eta legeei, eta zintzo beteko dituela karguaren eginkizunak.

7.3. Baldin proposatutako izangaiak ez baditu agiri horiek aurkezten aipatutako epean, salbu behar bezala arrazoitutako ezinbesteko kasuetan, ez dute izendatuko, eta egintza guztiak baliorik gabe geldituko dira, galarazi gabe eskabidean egindako faltsukeriagatik dagokion erantzukizuna.

7.4. Aurreko apartatuan aurreikusitako kasuan, lanpostu hutsa beteko da prozesua gainditu dutenen zerrendan (7.1 oinarrian aipatua) hurrengoa den izangaiarekin, baldintzak betetzen baditu, eta harekin erabiliko da aurreko apartatuetan adierazitako prozedura bera.

8. oinarria. Izendapena eta plazaz jabetzea.

8.1. Hautapen-prozesua bukatu ondoren, probak gainditu eta puntuaziorik altuena lortu duen izangaiak ekartzen dituenean 7.2 oinarrian aipatzen diren agiriak, Barasoaingo Udaleko alkate udalburuak izendatuko du lan-kontratudun finko, Barasoaingo Udalaren zerbitzukoa, jardun dezan administrari laguntzaileen lanpostuan.

8.2. Izendapenaren eta plazaz jabetzearen ondorioz, izendatua bilakatuko da nomina eta plantillako lan-kontratudun finko, eta izanen ditu dagozkion eskubide eta betebehar guztiak, hots, indarreko xedapenek Nafarroako administrazio publikoen zerbitzuko lan-araubideko langileentzat ezartzen dituzten eskubide eta betebehar guztiak. Gizarte Segurantzako araubide orokorrean inskribatu eta kidetuko da, araubide horretan aurreikusitakoaren babesean.

8.3. Izendapena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da.

8.4. Izendatutako izangaiak hilabeteko epean jabetu beharko du plazaz, izendapena jakinarazten zaionetik hasita. Epe horretan jabetza hartzen ez badu (salbu behar bezala justifikaturiko ezinbesteko kasuetan), eskubide guztiak galduko ditu Barasoaingo Udaleko lan-kontratudun finko izateko. Kasu horretan, deialdiko 7.4 oinarrian ezarritakoari jarraikiko zaio.

9. oinarria. Aldi baterako kontrataziorako izangaien zerrendak.

9.1. Aldi baterako kontrataziorako izangaien zerrenda bat eratuko da, probak gainditu bai baina lanposturik lortu ez duten izangaiekin, izendapen beharrei erantzuteko, betiere aldi baterako eta lan-araubidean. Hori dena, jarraikiz Nafarroako Administrazio Publikoetan sartzeko Erregelamenduari, zehazki, 42. artikuluari, eta deialdi honen 1.1 oinarriari.

Horretarako, izendapenarekin batera, Alkatetzak izangaien zerrenda hori onetsiko du.

Hautaketa-prozesuaren emaitza ikusita, gerta liteke onetsi behar izatea bigarren zerrenda bat, zerrenda nagusiarekiko subsidiarioa. Zerrenda horretan sartuko dira oposizialdiko lehenbiziko proban puntuazioaren %30 gutxienez eskuratu duten izangaiak.

Probak gainditu bai baina plazarik eskuratu ez duten izangaien zerrendan, izangaien ordena ezarriko da oposizioaldian lortutako puntuazioaren arabera. Halaber, hautapen-prozesu osoa gainditu ez duten izangaien zerrendako ordena finkatuko da jarraikiz lehen ariketan lortutako puntuazioari, eta, zerrenda horretan berdinketarik izanez gero, zozketa bidez ebatziko da.

Zerrendak edo zerrendek bost urteko iraupen luzaezina izanen du/dute, eta iraungitzen ahalko da/dira, baldin deialdi bat egiten bada lanpostu bererako beste hautapen prozesu bat egiteko.

Deia eginen da errespetatuz onetsitako zerrendan ezarritako hurrenkera.

9.2. Aldi baterako kontrataziorako izangaien zerrenda.

Aldi baterako kontrataziorako izangaien zerrenda eratuko da jarraikiz kasuan kasuko hautapen probetan lortutako puntuazioaren hurrenkerari eta lehiaketaldian lortutako puntuazioari. Hori dena, jarraikiz Nafarroako Administrazio Publikoetan sartzeko Erregelamenduari, zehazki, 42.2 artikuluari.

Izangaiak aldi baterako kontratatzeko zerrendan sartzeak ez dakar berekin interesdunei onartzen zaienik betetzen dituztela 2. oinarrian ezarritako baldintzak, horiek frogatu behar baitira oinarri hauetan ezartzen den gisan.

9.3. Aldi baterako kontrataziorako dei egitea.

Probak gainditu dituzten izangaiak kontrataziorako deitzen ahalko dira, sortzen diren beharren arabera, jarraikiz deialdi honetako oinarrietan ezarritakoari eta aplikatzekoak diren gainerako arauetan ezarritakoari.

Deiak eginen dira jarraikiz Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilariak abenduaren 31n emandako 814/2010 Foru Aginduari, haren bitartez onetsi baitziren aldi baterako kontratazioa kudeatzeko arauak.

Lehen aipatutako deietarako, aintzat hartuko da Nafarroako Administrazio Publikoetako Langileen Estatutuaren Testu Bategina, zehazki, zazpigarren xedapen gehigarriko 3. apartatua, jarraikiz maiatzaren 31ko 16/2002 Foru Legean emandako idazketari. Foru lege horrek hizpide du desgaitasunen bat dutenek enplegua lortzea Nafarroako Foru Komunitatean. Horretarako, azterketa medikoa eginen zaie, lanposturako duten gaitasuna zehazteko.

Kontratatutakoei alta emanen zaie Gizarte Segurantzaren araubide orokorrean, eta bertan afiliatuko dira; beraz, haien kargura izanen dira ordaindu behar den kuota eta pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren atxikipena, bidezkoak diren kopuruetan.

10. oinarria. Datuen babesa.

Izangaiei honako hauek jakinarazten zaizkie, jarraikiz 2016/679 (EB) Erregelamenduaren 13. artikuluari (Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorra, DBEO):

–Barasoaingo Udala da deialdi honetan parte hartzeagatik izangaiek emandako datu pertsonalen tratamenduaren arduraduna.

–Datuen tratamenduaren helburua da deialdiko plaza hutsa betetzea, langileak hautatzea eta deialdiko lanpostua betetzea.

–Honako hau da tratamendua ahalbidetzen duen oinarri juridikoa:

  • DBEOren 6.1.c) artikulua (tratamendua beharrezkoa da, bete dadin tratamenduaren arduradunari aplikagarria zaion lege-betebeharra).
  • DBEOren 6.1.b) artikulua (tratamendua beharrezkoa da, interesduna parte den kontratu bat gauzatzeko edo interesdunaren eskariz kontratuaren aurreko neurriak aplikatzeko).

–Datuak zer helburutarako bildu diren, helburu hori lortzeko beharrezkoa den denbora guztian gordeko dira, bai eta beharrezkoa den denbora guztian ere, zehazteko deialdiaren edo datuen tratamenduaren ondoriozko erantzukizun guztiak. Artxiboen eta dokumentazioaren gaineko araudian ezarritakoa aplikatuko da (Nafarroako toki-entitateen agiriak ebaluatu eta ezabatzeko jarraibideak).

–Legez ezarritako kasuetan komunikatuko dira datuak, eta deialdian xedatutakoaren arabera argitaratuko.

–Titularrek eskubidea izanen dute datuak eskuratzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko, tratamendua mugatzeko, kontra egiteko eta datuak eramateko, udal bulegoetara joanez, non ereduak emanen baitzaizkie eskubideok erabiltzeko, edo dpd@Barásoain.net posta elektronikoko helbidearen bidez edo www.barasoain.net webgunearen bidez.

–Halaber, uste badute datuen tratamendua ez datorrela bat indarrean den araudiarekin, eskubidea dute erreklamazioa aurkezteko Datuak Babesteko Espainiako Bulegoari (aepd.es) edo, bestela, aldez aurretik, datuak babesteko ordezkariari, lehen adierazitako helbidean.

11. oinarria. Errekurtsoak.

11.1. Deialdi honen aurka nahiz oinarrien eta aplikatzeko egintzen aurka, errekurtso hauetako bat aurkez daiteke, hautara:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi eta biharamunetik hasita.

b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazten denetik hasita.

c) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko arlo bereko salari zuzendua, bi hilabeteko epean, argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik hasita.

11.2. Kalifikazio-epaimahaiaren egintzen kontra, gora jotzeko errekurtsoa aurkez daiteke, Barasoaingo Udaleko alkateari zuzendua, errekurritutako egintza edo erabakia jakinarazi edo webgunean argitaratu eta hilabeteko epean.

I. ERANSKINA

https://www.navarra.es/appsext/DescargarFichero/default.aspx?CodigoCompleto=Portal@@@epub/BON/IMPRESOSG/005_Local_solicitud_proceso_selecc_E.pdf

II. ERANSKINA.–Gai-zerrenda

1. gaia.–Biztanleen udal errolda. Biztanleen udal erroldaren ezagutza orokorra. Biztanleen udal erroldako izapideak eta prozedurak.

2. gaia.–39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, hizpide duena Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidea: prozeduran interesdun direnak; jarduteko gaitasuna eta interesdun kontzeptua; ordezkaritza; administrazio-prozeduran interesdunek beren burua identifikatzea eta sinatzea. Administrazio publikoen jarduera: arau orokorrak, erregistroak, administrazio-isiltasuna, epemugak eta epeak (zenbaketa). Administrazio-egintzak: baldintzak. Efikazia, jakinarazpena. Administrazio-prozedura erkidea. Bermeak. Faseak. Errekurtso administratiboak: printzipio orokorrak, gora jotzeko errekurtsoa eta berraztertzeko errekurtsoa.

3. gaia.–40/2015 Legea, urriaren 1ekoa, hizpide duena Sektore Publikoaren Araubide Juridikoa: abstentzioa eta errekusazioa. Zehatzeko ahalaren printzipioak. Administrazio publikoaren erantzukizuna eta administrazio publikoen zerbitzuko agintari eta langileen erantzukizuna. Sektore publikoaren funtzionamendu elektronikoa.

4. gaia.–6/1990 Foru Legea, uztailaren 2koa, Nafarroako Toki Administrazioari buruzkoa: I. titulua: udalerria, Nafarroako toki-erakunde gisa. III. titulua: Nafarroako toki-erakundeen funtzionamenduaren araubidea. Herritarrentzako informazioa eta haien parte-hartzea. IV. titulua: toki-erakundeen ondasunak. V. titulua: jarduerak, zerbitzuak eta obrak. IX. titulua: Nafarroako toki-erakundeen jarduketak: prozedura eta araubide juridikoa, aurkaratzea eta kontrola: Bereziki, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendutako gora jotzeko errekurtsoa (279/1990 Foru Dekretua, urriaren 18koa).

5. gaia.–2/1995 Foru Legea, martxoaren 10ekoa, Nafarroako Toki Ogasunei buruzkoa: Nafarroako Toki Ogasunen baliabideak. Udal-zergak. Aurrekontua eta gastu publikoa.

6. gaia.–7/1985 Legea, apirilaren 2koa, Toki-araubidearen Oinarriei buruzkoa: II. titulua: udalerria. V. titulua: toki-erakundeen xedapen erkideak.

7. gaia.–12/2006 Foru Legea, azaroaren 21ekoa, hizpide dituena Nafarroako Lur-ondasunen Erregistroa eta Katastroak.

8. gaia.–1/2017 Legegintzako Foru Dekretua, uztailaren 26koa, onesten duena Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina. V. titulua: administrazioaren esku-hartzea lurzoruaren eraikuntzan eta erabileretan, eta hirigintza arloko diziplina.

9. gaia.–Administrazio-agiriak. Ofizioa, bandoa, eskabidea, ziurtagiria, akta, zirkularra, eginbidea, erabakien igorpena eta jakinarazpenak. Ebazpenak, kontratua. Artxiboko tratamendua eta antolaketa.

10. gaia.–2568/1986 Errege Dekretua, azaroaren 28koa, onesten duena Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamendua: I. titulua: toki-korporazioetako kideen estatutua. II. titulua: toki-erakundeen beharrezko antolaketa. III. titulua: lurralde mailako toki-erakundeen beharrezko organoen funtzionamendua. IV. titulua: lurralde mailako toki-erakundeen antolaketa osagarria. VI. titulua: prozedura eta araubide juridikoa.

11. gaia.–251/1993 Legegintzako Foru Dekretua, abuztuaren 30ekoa, zeinaren bidez onesten baita Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina (salbu II. tituluko XI. kapitulua eta V. eta VI. tituluak).

12. gaia.–5/2018 Foru Legea, maiatzaren 17koa, hizpide dituena Gardentasuna, Informazio Publikoa Eskuratzea eta Gobernu Ona. I. titulua, Xedapen orokorrak; II. titulua, Gardentasuna; III. titulua, Informazio publikoa eskuratzeko eskubidea.

Oharra: zein egunetan argitaratzen den deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean, egun horretan indarrean den legeriaren arabera eskatuko dira gai guztiak.

Iragarkiaren kodea: L2612646