1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.7. BESTELAKOAK
ENKANTEA, Torralba del Ríoko ondasun higiezin batzuena.
Nafarroako Foru Ogasunaren Derrigorrezko Diru-bilketaren Atalean bideratutako premiamendu-espediente administratibo baten barnean, Nafarroako Foru Ogasuneko Diru-bilketa Zerbitzuko zuzendariak, 2026ko maiatzaren 14an, erabaki zuen enkante bidez saltzea behean azaltzen diren ondasun higiezin enbargatuak. Enkantea Estatuko Aldizkari Ofiziala Estatuko Agentziaren Enkanteen Atarian eginen da.
Nafarroako Foru Komunitateko Diru-bilketaren Erregelamenduaren 135. artikuluan eta aipatu erabakian xedatutakoa betez, iragarki bat argitaratzen da Estatuko Aldizkari Ofizialean, bai eta iragarki hau ere, eta honako hau ohartarazten zaie enkantean parte hartu nahi dutenei:
1. Enkante administratiboaren iragarkia, erreferentzia-zenbakia: 02380.
2. Helbide elektronikoa:
https://subastas.boe.es/ges/detalleSubasta.php?idSub=SUB-RC-2026-3100200102380
Estatuko Aldizkari Ofiziala Estatu Agentziaren Enkanteen Atariaren helbide elektroniko horretan jasota daude enkantearen eta enkantean jarriko den ondasunaren funtsezko datuak.
3. Helbide elektroniko horretan adierazitako egunean hasiko da enkantea. Irekitzen denetik, eskaintza elektronikoak egiten ahalko dira hogei egun naturalean, enkanteen atari horretan.
4. Ondasunak adjudikatzeko aktaren ziurtagiria egin aurretik edo, hala dagokionean, salmentaren eskritura publikoa eman aurretik behar bezala justifikatzen bada ordaindu direla zorra, berandutze-interesak eta prozeduraren kostuak, enkantea bertan behera geratuko da.
5. Enkantean jarriko diren ondasunak:
–1. lotea. Erregistrokoa: Torralbako eta Otiñanoko 1810. finka, Lizarrako 1. Jabetza Erregistrokoa. Erregistro kode bakarra / Erregistro finkaren identifikatzaile bakarra: 31008001471973.
Finkaren deskribapen zehatza: hiri-finka: etxea, Torralba del Ríoko jurisdikzioan, Kale Nagusiko 15. zenbakian. Lurzatiaren azalera ehun eta bat metro koadrokoa da. Mugakideak: sartu eta eskuinaldean, Florentina Ortigosaren beste bat; ezkerraldean, Emilio de Zúñiga; eta atzealdean, Valentín Fernández.
Katastroa: Torralba del Río, 2. poligonoa, 58. lurzatia, 1. azpieremua, 1., 2. eta 3. hiri-unitateak, 303 metro koadrokoak. Ondasun higiezinaren katastroko erreferentzia: 310000000001574729ZR.
Bizigarritasun zedula: administrazio espedientean dauden datuen arabera, ez dago jasota deskribatutako etxebizitzak bizigarritasun zedula indarrean duenik.
–2. lotea. Erregistrokoa: Torralbako eta Otiñanoko 1951. finka, Lizarrako 1. Jabetza Erregistrokoa. Erregistro kode bakarra / Erregistro finkaren identifikatzaile bakarra: 31008001668724.
Finkaren deskribapen zehatza: landa-finka: 5. poligonoko 104. finka, lurzatiak biltzeko plano orokorrekoa. Deskribapena: landa-finka; lehorreko lursaila, Marizano izeneko alderdian (Torralba del Ríoko Udala). Mugakideak: iparraldean, Ana María Sáenz de Pipaón Martínez de Vírgala/107. finka/ Mercedes Sáenz de Pipaón Martínez de Vírgala/164. finka; hegoaldean, erreka; ekialdean, bidea, erreka; mendebaldean, El Angosto ibaia. Hektarea bat, hogeita lau area eta hirurogeita hamazazpi zentiareako azalera du (12.477 metro koadro) eta, beraz, zatiezina da indarrean dagoen legeriaren arabera.
Katastroa: Torralba del Río, 2. poligonoa, 833. lurzatia, A eta B azpilurzatiak, 12.476,75 metro koadrokoa. Ondasun higiezinaren katastroko erreferentzia: 310000000001374217BG.
6. Iragarki honetan eta Estatuko Aldizkari Ofiziala Estatu Agentziaren Enkanteen Atarian aurreikusita ez dagoen guztian, egintza arautzen duten legezko eta erregelamenduzko xedapenetan xedatutakoari jarraituko zaio.
Argibide gehiago nahi izanez gero, harremanetan jarri Derrigorrezko Diru-bilketaren Ataleko langileekin (telefono zk.: 848428693, helbide elektronikoa: recaudacion.ejecutiva@navarra.es).
Iruñean, 2026ko irailaren 24an.–Derrigorrezko Diru-bilketaren Ataleko burua, Sonia Ruiz Millán.
Iragarkiaren kodea: F2612687